
Israelek iragarri du Zirjordanian beste 4.500 etxebizitza eraikiko dituela
Nagore Arin
EBk Israeli galdegin dio erabaki hori deuseztatzeko, eta gogorarazi dio Nazioarteko Zuzenbidearen aurka egiten duela. NBEk nabarmendu du «legez kanpoko» neurri bat dela, eta «ezegonkortasuna» areagotuko duela.

Abu Akleh kazetariaren hilketa «sakonki» ikertzeko galdegin du NBEk
Nagore Arin
Ekialde Hurbileko Bake Prozesurako NBEko koordinatzaileak «berehalako» ikerketa bat eskatu du. Palestinako lurralde okupatuetarako koordinatzaileak kazetariek egunerokoan dituzten arriskuak salatu ditu.
Foro Soziala: «Kongresuan gertatu dena guztiz gaitzesgarria da»
Nagore Arin
Macarena Olona Espainiako Kongresuko eskuin muturreko diputatuaren adierazpen polemikoak gaitzetsi dituzte Foro Sozialeko kideek. Diputatuak barre egin die torturatuei, atxiloketa bat kontatuz.

Bertan behera utzi dute Texasen egitekoa zen emakumezko latino baten lehen exekuzioa
Nagore Arin
Melissa Lucio du izena, eta duela hamalau urte 2 urteko alaba hil izana egotzita zegoen heriotzaren korridorean. Eskertuta agertu da: «Eskertzen dut epaimahaiak bizitzeko eta nire errugabetasuna frogatzeko aukera eman izana».

Poliziak bi lagun hil ditu Parisen, agenteen auto baten aurka egiteagatik
Nagore Arin
Vert-Galant plazaren inguruetan gertatu da ezbeharra. Hirugarren lagun bat ere zauritu da. Poliziak ikerketa bat ireki du gertakariaren nondik norakoak argitzeko.
‘Desapiyua’ egingo dute Antiguako, Añorgako eta Igeldoko herritarrek, euskal presoak etxeratzearen alde
Nagore Arin
Etxera bidea gertu lelopean, egitarau zabala antolatu dute Antiguako, Añorgako eta Igeldoko Sareko kideek. Manifestazioa egingo dute 13:30ean, eta arratsaldean, berriz, Desapiyua egingo dute, 17:30ean.
Twitterrek baieztatu du txioak editatzeko tresna bat lantzen ari dela
Nagore Arin
Elon Musk enpresariak eginiko galdeketa baten ondotik iritsi da baieztapena. Tresna garatzen ari dira oraindik, baina aurreratu dute txioak editatzeak ez diela eragingo aurrez pilatutako birtxiotze eta atsegiteei.

Pirinio Garaia eta Araneko herritarrek 2030eko Olinpiar Jokoen hautagaitzari buruz erabakiko dute uztailaren 24an
Nagore Arin
Pere Aragones Generalitateko presidenteak kontsultari buruzko bi dekretu sinatu ditu. Dekretu horien arabera, bi kontsulta presentzial egingo dira uztailaren 24an. Ezingo da ez telematikoki ez posta bidez bozkatu.

Iluntzetik aurrera berriz jaitsiko da elur maila
Nagore Arin
Elurteek arazo ugari eragin dituzte errepidean, eta litekeena da berriz sortzea gaur gauean. Alerta igandera luzatu dute, elur kota berriz jaitsiko delako 300 metrora.

Autobus gidari bat ikertzen ari dira Gasteizen, bi erabiltzaileri eginiko irain arrazistengatik
Nagore Arin
Arabako Sos Arrazakeriak gertaera gaitzetsi du, eta Arabako Gorroto Delituen Fiskaltzari eskatu dio beharrezko ikerketa eginbideak irekitzeko.