
Igor Elortza aurrena Donibane Lohizunen
Oihana Elduaien
Maialen Lujanbio izan da bigarrena, eta azken finalaurrekoan gertatuko dena jakin gabe ere, bi horiek BECerako lekua ia segurua dute.

Rafa Diez eta beste ia 400 preso espetxetik kanporako bidea egiteko zain
Oihana Elduaien
"Free denak" lortzeko erronka jarri dio Arnaldo Otegik bere buruari, kartzela utzi ostean; bera askatzearen aldeko jarrera hartu duten nazioarteko eragileak presoen egoera konpontzera bideratzekoa. 397 euskal preso daude giltzapea uzteko zain.
«Orain irabaztea tokatzen da»
Oihana Elduaien
Lehen harrera beroa egin diote Elgoibarren Otegiri. Amnistiaren eta independentziaren aldeko oihuen artean, lanean jarraitzeko deia egin du politikariak. Larunbatean BERRIAk zuzenean emango du Belodromoko ekitaldia webgunean.

«Orain irabaztea tokatzen da»
Oihana Elduaien
Lehen harrera beroa egin diote Elgoibarren Otegiri. Amnistiaren eta independentziaren aldeko oihuen artean, lanean jarraitzeko deia egin du politikariak: «Egin irribarre, borrokatzera goaz. Eta borroka egiten badugu, irabaziko dugu». Irribarreak eta poza izan ziren nagusi.
Hamalau urte preso eta hamaika auzi
Oihana Elduaien
Politika eta auzitegiak elkarrengandik oso gertu daudela ikusteko, ez dago Arnaldo Otegiren soslaiari begiratu besterik. Ezker abertzaleko kideak behin eta berriz eraman dituzte auzitegietara, indarkeriazko ekintzarik egin gabe ere; eta hori bereziki egin dute Otegirekin. Bost aldiz espetxeratu dute, eta, orotara, 14 urte inguru pasatu ditu giltzapean.

EAJk irabaziko lituzke EAEko bozak, eta Ahal Dugu litzateke bigarren indarra
Oihana Elduaien
EH Bilduk sei parlamentari galduko lituzke, eta hamabost legebiltzarkiderekin geldituko litzateke. Ahal Dugu-k hemezortzi legebiltzarkide lortuko lituzke, lurralde bakoitzean sei.

Azpeitian herri galdeketa egingo dute ekainaren 12an, independentziari buruz
Oihana Elduaien
Honako hau izango da galdera: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?". Hitzartu sortu dute galdeketa egiteko, eta 1.500 sinadura lortu nahi dituzte.

Ebolaren izurritea amaitutzat jo du OMEk
Oihana Elduaien
Gaitza zabaltzea eragotzi dutela dio Osasunaren Muduko Erakundeak, hura Afrika mendebaldetik hedatzeko kateak etenda daudelako.

CUPeko zerrendaburu Bañosek uko egin dio diputatu izateari
Oihana Elduaien
Atzoko erabakia "defendaezina" egiten zaiola argudiatu du. Hilaren 9an amaituko da Generalitateko presidentea aukeratzeko epea, eta, adostasunik ezean, hauteskundeak egin beharko dituzte berriro. Junts Pel Siren esku dago orain beste hautagai bat aurkeztu edo bozak aurreratzea. Koalizioko kide CDC eta ERC alderdiek bilerak egingo dituzte gaur, zer jarrera hartu erabakitzeko. Masek agerraldia egingo du bihar.
Etorkizuna bake eta justizian oinarrituta eraikitzeko deia
Oihana Elduaien
Auzipetuek herritarrei eman diete azken alegatua egiteko aukera; epaia bakerako urratsa izan dadila eskatu dute