
Pertsona bat, mila aurpegi
Olatz Enzunza Mallona
Dantza eta antzerkia uztartuko dituen ikuskizun bat ondu dute elkarlanean Marie de Jongh eta Doos konpainiek: 'Esna'. Joko esperimentu gisa definitu dute. Bihar izango da estreinaldia.

Zortzi erakusketa hartuko ditu aurten Bilboko Azkuna zentroak
Olatz Enzunza Mallona
Erakusketez gainera, beste 200 jarduera baino gehiago programatu dituzte.

Apirilaren 27tik 30era itzuliko da Udaberriko Sormene
Olatz Enzunza Mallona
Euskal kulturaren transmisioan eragiteko asmoz, euskarazko hamaika kultur emanaldi eskainiko ditu aurten ere Sormene jaialdiak, Galdakaon (Bizkaia).

Gai sakonak, umorez landuak
Olatz Enzunza Mallona
Bilboko Pabiloi 6 Antzerki Laborategiko Gazte Konpainiak 'Komedia madarikatua' estreinatuko du gaur, areto horretan bertan. Antzezlanak drama eta komedia uztartuko ditu , eta gizarte gatazkak izango ditu hizpide, «modu komikoan, betiere»

Etsipenetik piztu dira
Olatz Enzunza Mallona
Kristonak taldeak aro berri bat abiatu du, 'Ahobetehortz' lanarekin. Eskean Kristo atzean utzi arren, taldearen betiko nortasunari eutsi diote. Bihar hasiko dute bira, Ondarroan
Gazteentzako tailer sorta bat antolatu dute Loraldiak eta EHUk
Olatz Enzunza Mallona
Gazteen artean euskal kulturaren transmisioa sustatzeko asmoz, Sormen Ola programa abiatu dute Loraldiak eta EHUk. Parte hartzaileek formakuntza tailerrak jasoko dituzte hilean behin, sortzaile profesionalek gidatuta. Larunbatean egingo dute lehenengo saioa.

Dramaturgia izango du ardatz Lautan Hiru jaialdiaren bosgarren aldiak
Olatz Enzunza Mallona
Otsailaren 2an abiatuko da Lautan Hiru antzerki laburren jaialdia Bilboko Zazpikaleetan. Guztira, bederatzi ekitaldi eskainiko dituzte: sei antzezlan, solasaldi taularatu bat, irakurraldi dramatizatu bat eta Ganbila bildumaren aurkezpena.

«Foro Sozialaren eginbeharra beharrezkoa izan da euskal gizartean»
Olatz Enzunza Mallona
Hainbat izan dira Foro Sozial Iraunkorraren ekitaldira joan diren norbanakoak eta eragileak. Haietako hainbaten iritziak bildu ditu BERRIAk.

«Bizitzeko garaia iritsi zaigu: etapa berri bat hasiko da»
Olatz Enzunza Mallona
'Hegalak. Piano eta dantzarako euskal notak' ikuskizunarekin agertokiak utziko ditu Iker Murillo dantzariak. Gaur abiatuko du agur bira, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian.

Lutxo Egiak irabazi du Cafe Bar Bilbao Antzerki Laburreko saria
Olatz Enzunza Mallona
‘Hamalau’ lanarekin nagusitu da Egia, euskarazko atalean. Gaztelaniazkoa, berriz, Iñigo Cobok irabazi du. Biek ala biek bigarrenez eskuratu dute saria: Egiak 2017an ere irabazi zuen, eta Cobok 2018an.