
Eusko Jaurlaritzak bilerara deitu ditu sindikatuak eta FVEM, Bizkaiko metalgintzako ituna negoziatzeko
Olatz Silva Rodrigo
Datorren astelehenean bilduko dira. CCOO, LAB eta UGT sindikatuek «begi onez» ikusi dute bitartekaritza. ELAk, ordea, uste du ituna mahai ofizialean negoziatu behar dela. Hala ere, parte hartuko du.

Babesa adierazi diete deklaratzera deitu dituzten Bizkaiko metalgintzako langileei
Olatz Silva Rodrigo
2022an egindako hamaika greba egunen harira, deklaratzera deitu dituzte sei langile. Lehenengoak gaur deklaratu du, Bilbon, eta sindikatuek kontzentraziora deitu dute epaitegi aurrean. Segurtasun Sailaren jarrera salatu dute.

Egoera «eramanezina» dela salatu dute Bizkaiko etxez etxeko langileek
Olatz Silva Rodrigo
Lau eguneko greba egiten ari dira, ELA sindikatuak deituta. Soldatak igotzeko eta lan osasunean hobekuntzak egiteko eskatu dute gaur Bilbon izandako manifestazioan.

Zaintza Babesten federazioa sortu dute, zahar etxeetako egoiliarren eskubideen alde lan bateratua egiteko
Olatz Silva Rodrigo
Babestu Araba, Babestu Bizkaia, Gipuzkoako Senideak eta Irauli Zaintza elkarteek sortu dute. Besteak beste, egoitzen pribatizazioa eta kostu «ordaindu ezinak» salatu dituzte.

Aspaldiko lagunen topaketa
Olatz Silva Rodrigo
Alberto Ipiñak eta Begoña Bidaurrazagak euskal artista batzuen hamabost lan eman dizkiete dohaintzan Bizkaiko Batzar Nagusiei. 2023ko urtarrilaren 5era arte egongo dira ikusgai

Eneko Anduezak esan du urteko balantzea «positiboa» dela, «politika sozialistei esker»
Olatz Silva Rodrigo
Besteak beste, txalotu du fortuna handien zerga Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aplikatzea, eta datorren urtean garraio publikoen laguntza mantentzea.

Gazteek soldataren erdia baino gehiago behar dute etxea ordaintzeko
Olatz Silva Rodrigo
'Etxebizitza emantzipazioaren kostua Euskadin 2021' txostena aurkeztu du Jaurlaritzak. Adierazi du gazteak ezin direla bakarrik emantzipatu

Gazteek soldataren erdia baino gehiago erabili behar dute etxea erosi edo alokatzeko
Olatz Silva Rodrigo
Eusko Jaurlaritzak Gazteen Euskal Behatokiaren txostena aurkeztu du: 'Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2021'. Besteak beste, txostenean azpimarratu dute emakumeek gizonek baino zailtasun handiagoak dituztela beren kabuz emantzipatzeko.

Felipe VI.aren mezua babestu du PSE-EEk
Olatz Silva Rodrigo
Idoia Mendiak bat egin du «instituzio demokratikoen aldeko mezuarekin», eta PPren jarrera kritikatu du.

Zoriontasun partekatua
Olatz Silva Rodrigo
Bi urtez itxita egon ostean, berriz ireki dute ateak Barakaldoko Umeen Gabonetako Parkea. Umeak pozik daude parkearen itzulerarekin, baita gurasoak ere.