
Mugaren bestaldeko errealitate ezkutua
Oskar Epelde
Ruandan, tutsien aurkako genozidioaren ondoren (1994), ehunka milaka hutuk ihes egin zuten Kongoko Errepublika Demokratikora. Era guztietako sufrikarioak salatzen dituzte errefuxiatuek, eta horien alde jarduten duten erakundeek.

«Aldebakarreko justizia egin da»
Oskar Epelde
Ruandarako Nazioarteko Auzitegian aritutakoa da Bulsman. Haren ustez, auzitegiak ekarpena egin zuen, baina ez zuen erantzun egokia eman, ez baitzituen hutuen aurkako krimenak aztertu, soilik tutsien kontrakoak.

Galoi bat arroz
Oskar Epelde
Hiru aste igaro dira 'Idai' zikloiak Mozambiken hondamena eragin zuenetik. Mutua herrixkako 25 de Setembro auzoan oso laguntza gutxi jaso dute. Elikagaien behar larria dute, eta herritar asko etxerik gabe gelditu dira haizeteengatik.

Atzerritarrentzako onura, bertakoentzako pobrezia
Oskar Epelde
Munduko zentral hidroelektrikorik handiena egiteko proiektua dago Kongoko Errepublika Demokratikoan. 'Inga' izeneko eremuan egin nahi dute, Kongo ibaian, herrialdearen mendebaldean. Gobernuak kontratu bat egina du atzerriko enpresekin, eta, besteak beste, 30.000 herritar lekualdatzeko asmoa dute.

Gaitasuna eta talentua Kinshasako kaleetan
Oskar Epelde
Kongoko Errepublika Demokratikoko hiriburuko Bumbu barrutia «auzo abandonatua» dela uste dute hango biztanleek. Haietako askok kalean egiten dute lan egunero, bizitzeko lain irabazi eta zailtasun ugariei aurre egiteko asmoz.

Basabizitzaren kontserbazio zuria
Oskar Epelde
Fauna eta flora basatia zaintzeaz arduratzen diren Mendebaldeko erakundeen jarduerak ondorio larriak izan ditu Kenyako herri askotan. Herri horietako asko artzaintzaz bizi dira, eta lurrak galdu dituzte kanporatzeen eta hesitzeen ondorioz.

Nairobiko basabizitza zulatua
Oskar Epelde
Kenyaren mendebaldea eta ekialdea lotuko dituen trenbideak bitan zatitu du hiriburuko parke nazionala. Parkearen inguruan bizi diren komunitateen eta animalien etorkizunak kezka sortu du.

Duintasuna onartzeko borrokan
Oskar Epelde
LGTBI jendea kriminalizatuta dago Kenyan, eta urte hasieran hainbat ekintzailek Auzitegi Gorenera jo zuten haien eskubideak onar daitezela exijitzeko. Egunero aurre egin behar diote estatuaren eta gizartearen jazarpenari: bortxaketak, etxegabetzeak, atxiloketak, drogen adikzioa...

Bozetarako azken bidegurutzea
Oskar Epelde
Kongoko Errepublika Demokratikoko Parlamentuak eztabaidagai du hauteskunde legea. Legeak bide emango luke abenduan bozetara deitzeko, baina oposizioa ez da fio Kabilaz

Demokraziaren erronka
Oskar Epelde
Joan den abenduaren 31n manifestazio jendetsuak egin zituzten Kinshasan, 2016ko Urtezahar egunean Kongoko Errepublika Demokratikoko Gobernuak eta oposizioak egin zuten akordioa bete dadila eskatzeko. Poliziak gogor zanpatu zituen protestak, eta akordioa ia huts eginda dagoela bistaratu zen.