
Ia bi urtez itxita egongo da Koldo Mitxelena kulturunea
Paulo Ostolaza
Gipuzkoako Foru Aldundiak eraikinaren zati bat eraberritzeko aurreproiektua onartu du. Obrek irauten duten 21 hilabeteetan erabat itxita egongo da, baina oraindik ez dute zehaztu noiz hasiko diren lanean.
Etxean daude jada Ordiziako kloro jarioagatik ospitalera eraman zituzten guztiak
Paulo Ostolaza
Denera, zazpi lagun eraman zituzten ospitalera larrialdi zerbitzuek. Gaur goizean irekiko dute Majori kiroldegia, baina ez erabat.

Espainiako Gobernuak AHTaren beste aldaketa bat onartu du, eta 10 milioi euro kostako da
Paulo Ostolaza
Legutio eta Eskoriatza arteko bigarren tarteari eragingo dio moldaketak. Obrak hasi zirenetik iragarri duten hirugarrena da. Han eraikita dagoen tunelaren «egonkortasuna hobetzea» da helburu nagusia.

Suediak soldadutza zibila ere berrezarriko du
Paulo Ostolaza
Ulf Kristersson lehen ministroak adierazi duenez, 2030. urterako 10.000 soldadugai gehiago izatea da helburua. Ukrainako Gerraren testuinguruan hartutako erabakia da.

Bolsonaroren jarraitzaileek Brasilgo Kongresua hartu dute
Paulo Ostolaza
Poliziak bi ordu eta erdi geroago berreskuratu du kontrola.

Olatuaren gainean dirau Realak
Paulo Ostolaza
Txuri-urdinek Almeriari irabazi diote Silvak eta Sorlothek bigarren zatiaren hasieran sartutako golei esker. Sailkapen nagusian hirugarren postuan diraute.

Gorantz doaz Laso eta Imaz
Paulo Ostolaza
Neurketa ederra jokatu dute Altuna III.a-Tolosaren aurka, eta txapelketako laugarren puntua poltsikoratu dute. Sailkapenean berdinduta daude bi bikoteak.

Nicolas Redondo hil da, UGTko idazkari nagusi izandakoa
Paulo Ostolaza
1927an jaioa zen, Barakaldon (Bizkaia), eta 95 urte zituela hil da. 1976 eta 1994 artean izan zen sindikatuko burua, eta PSOEko diputatu ere izan zen Espainiako Kongresuan.

Ken Block hil da, ginkanak biral egin zituen gidaria
Paulo Ostolaza
Elurretako motor batekin izandako istripu batean hil da, 55 urte zituela. Hogei aldiz hartu zuen parte Munduko Rally Txapelketan, baina Youtubera igotako bideoei esker egin zen benetan ospetsu.

Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak irekiko dute 2023ko sagardotegi garaia
Paulo Ostolaza
Bi aktoreak izango dira urtarrilaren 11n egingo duten ekitaldiko protagonistak. Alorrenea sagardotegian izango da, Astigarragan (Gipuzkoa).