
«Buruarekin jokatzea tokatu zait»
Unai Ugartemendia
Euskadiko Ultra Txapelketa jokatu zen larunbatean, Domusa Teknik 40 ML lasterketaren barruan. Bero handia egin zuen, eta horrek baldintzatu zuen mendi korrikalarien jarduna. Aritz Egeak eta Oihane Azkorbebeitiak nagusitasunez irabazi zuten.

«Txakurrari zor diot podiuma»
Unai Ugartemendia
Maiatzaren lehen asteburuan jokatu ziren Txakur kroseko ICF zirkuituko Munduko Txapelketak, Pledranen (Bretainia). Bertan, Andoni Isusi izan da protagonistetako bat, hirugarren amaitu baitu. Ezin sinetsirik itzuli da etxera korrikalari ermuarra.

Txakalaldirik ez mendi martxetan
Unai Ugartemendia
Pandemiak mendi martxen egutegiari eragin dio bi urtez, baina etenak ez du ondoriorik izan parte hartzaileen kopuruan. Aurten egutegiari ekin zaio berriz, 70 mendi martxa ingururekin, eta orain arte egin direnetan partaidetzari eutsi zaio.

«Ez nuen espero txapelketa irabaztea»
Unai Ugartemendia
Denboraldia bikain hasi du Egeak. Espainiako Atletismo Federazioak antolatutako lehen ultra lasterketan Espainiako txapeldun izan zen. «Asko ari naiz gozatzen», azaldu du.

Oraindik ere onenen artean daude
Unai Ugartemendia
Ander Iñarra eta Maite Maiora izan dira euskal herritar onenak Lineako Espainiako Txapelketan. Hirugarren eta bosgarren postuan sailkatu dira

Erakargarritasuna galdu dute
Unai Ugartemendia
Azken urteetan asko aldatu dira zortzimilakoetara joateko Euskal Herrian antolatzen diren espedizioak. 1990eko hamarkadan eta ondorengo urteetan gorakada izan zuten, baina orain jaitsiera geraezina izaten ari dira. Arrazoiez hausnartu dute Iker Madoz eta Edurne Pasaban alpinistek.

«Urduritasuna kontrolatzen ikasi behar dut»
Unai Ugartemendia
2021ean zailtasuneko Espainiako Kopa irabazi zuen Osesek, 18 urtez azpikoen mailan. Azken urteetan jokatu dituen txapelketa gehienetan gailendu ondoren, etorkizun handia duela erakutsi du. Aurten, 20 urtez azpikoekin lehian arituko da.

«Zegama-Aizkorrin hiru onenen artean egotea dut amets»
Unai Ugartemendia
Iazko denboraldi bikainari jarraipena ematen ari zaio Alonso, eta orain jokatutako hiru lasterketak irabazi ditu. Horien artean dago Transgrancanaria. Bide beretik segitzea du helburu.

Lehenbizikoz, nazioartean
Unai Ugartemendia
Eskaladako euskal selekzioak beste mugarri bat ezarri du: larunbatean debuta egin zuen nazioarteko proba batean, Ingalaterran. Zazpi eskalatzailek ordezkatu zuten selekzioa.

«Lan handia egin genuen txapela lortzeko»
Unai Ugartemendia