Zale asko itxaroten ari ziren ‘itzulera’
Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza
Sorotan Bele taldeak sona handia izan zuen 1990eko hamarkadan, eta, lehen diskoko abestiak egokituta, ‘Sorotan Bele gogoan’ proiektua sortu dute Xabier Zabalak, Gorka Sarriegik eta Urbil Artolak. Hondarribian ariko dira etzi, 19:00etan.

«Asko eman dit bertsoak: bizimodu bat»
Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza
Omenaldia Usurbilen, omenaldia Lazkaon... 2019an lehen lerrotik urrunduta, 30 urtez gai jartzaile gisa egindako lanaren ordaina jasotzen ari da Inaxio Usarralde. Euskara du bizibide.

Txoko natural bat, gertukoa
Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza
Espainiako Bigarren Mailara jaitsita, ez dira egunik gozoenak Eibarrentzat, baina haren «talde izaera» goratu dute Anaitz Arbillak, Jon Errastik, Txema Añibarrok eta Xabi Iruretak, azken zazpi urteotako jokalarietako lauk.

«Ikusten ez dugun horrek ez digu eragiten inolako erreakziorik»
Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza
Euskal Herria, Tanzania eta Etiopia. Hiru punta ageri dira Angel Olaranen bizitzaren mapan. 28 urte daramatza Wukron, baina Euskal Herrian dago iazko urritik, Tigray eskualdean lehertu den gerraren eraginez. Kolera arriskuaz ohartarazi du.

Gozamena musika bihurtuta
Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza
Los Incansables txarangak iaz bete zituen 50 urte, eta, COVID-19aren eraginez ospakizunak itzalean gelditu ondoren, disko-liburu bat kaleratu berri dute, hainbat istorio, bitxikeria, argazki eta abesti bilduta. 1970etik txarangako partaide da Joaquin Ortega 'Canario'; Igor Agirre 2016an sartu zen taldean.

«Ona da kritikoak izatea, baina ez hiperkritikoak izatea»
Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza
2007an izendatu zuten, lehenengoz, Gipuzkoako ahaldun nagusi, eta, 2011tik 2015era oposizioan egon ondoren, hamargarren urtea betetzen ari da karguan. Markel Olano arduratuta dago egungo egoerarekin, baina sinetsita dago bide onean ari direla lanean.

«Nekatuta daudela esan digute klubek; batasuna nahi dute»
Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza
Espero eta nahi baino liskartsuagoa izan da hauteskunde kanpaina, baina Manu Diaz gustura dago azken urtebetean egindako lanarekin. Ideia eta lan egiteko modu berriak aplikatuko dituztela ziurtatu du.

Luzapena eta penaltiak
Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza
Astelehenean egingo dituzte Gipuzkoako Futbol Federazioko hauteskundeak. Bi hautagaitza ariko dira lehian: 'Garai Berriak' eta 'Gipuzkoa, denon joko zelaia'

"Aurrerapenak dauzkagu orain, baina sukaldaritza ez dugu batere hobetu"
Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza
Umetan, amari begira ikasi zuen sukaldeko jarduna, eta hari zor dio dakienaren zatirik handiena. Mojetan ikasi zuen, Donostian, eta frantsesa eta alemana ere ikasi zituen, atzerrian. Azken berrogei urteetan «betiko sukaldaritzaren alde» egin du jatetxean.

Xabier Gaztelumendi: «Inoizko esperientziarik politenetako bat izango da»
Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza
Xabier Gaztelumendi arduratuko da aurtengo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako garaileari txapela jartzeaz. Aita gisa ere bizi izango du finala, Beñat eta Unai Gaztelumendi semeak baititu.