
Irribarrerik serioenarekin
Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza
Umorea-drama binomioa txapelketaren testuinguruan kokatzen saiatu dira Jon Maia eta Iban Urdangarin, etzi Gipuzkoako Bertsolaritza Txapelketako finalaurrekoetako azken saioan oholtzara igoko diren bertsolarietako bi. Ideien abanikoan umoreak gutxitan irabazten duela aitortu dute.

'Obsesio' hitza hiztegitik aterata
Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza
Duela lau urteko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean buruz burukoan aritu ziren Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin, Illunben, eta Gaztelumendik egin zuen, azkenean, etxerako bidea txapela jantzita. Bertsozale gehienen begietara, aurten ere finalean sartzeko eta txapela janzteko lehian aritzeko hautagai argiak dira biak. Laugarren finala jarraian luke Gaztelumendik, eta hirugarrena jarraian Martinek.

Hastear da azken fasea
Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza
Bihar hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken fasea, Oñatin, final-zortzirenetako lehen saioarekin. Abenduaren 14an izango da finala, Donostiako Illunben, eta, ordu arte, epaile lanetan ariko da Maite Sukia ataundarra, eta gai-jartzaile lanetan Inaxio Usarralde usurbildarra.