Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
2012ko lehiaketatik eman gabe geratu ziren lizentziak eman ditu orain Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak. Hala Bedi Bi euskarazko irratiak lizentzia izango du. Aurretik, behin-behineko adjudikazioa lortu eta auzitegietan helegiteak aurkezten aritu zirenei eman zieten.
Kazetari emakumezkoei, feministei, idazle beltzei eta gizon homosexualei sare sozialetan jazarka aritu zitzaien La Ligue du LOL taldea, 2009an hasita. Agerian geratu da haien jarduna.
Interneteko publizitatea eraginkorragoa bilakatu da telebistakoa eta irratikoa baino. Markek iragarki pertsonalizatuak erakuts ditzakete, hainbat iturritatik erabiltzaileen datuak gurutzatuz. Adituek ohartarazi dute datuak enpresa handiei emateak dakarrenaz jabetu behar dugula.
Kanaldudeko 'Zuzenean zure esku' saioa astero egiten dute, aldiro herri batean. Unitate ibiltari bat erabiltzen dute, zuzenean emititu ahal izateko. Andoainen izan dira asteon.
Telebista etengabeko transformazioan eta errealitate teknologiko berrietara egokitzen ari dela esan dute sektoreko profesionalek, Bilbon, mahai inguru batean.