
«Betirako gelditu zitzaidan 'Hambre' etxeko umetako kultura»
Zihara Jainaga Larrinaga
Abade izatea zen Zelaietaren patua, baina uste baino azkarrago utzi zuen. Ostean, 'Anaitasuna'-ko zuzendari, Verdesko langile eta Lauro ikastolako irakasle izan zen, besteak beste. Gabriel Arestiren lagun hurko izanak itzalean ezagun egin zuen.

Osagaien zerrendan dago gakoa
Zihara Jainaga Larrinaga
Produktuen etiketak ulertzeko tailerrak eskaintzen dituzte OnEkin zerbitzuko nutrizionistek. Elikagai industriek marketinaren bidez egiten dituzten engainuez ohartarazi dute.

Euskara bahiturik dute
Zihara Jainaga Larrinaga
Bilboko Euskararen Interpretazio Zentroak Euskal Alien Nazioa ihes gela ondu du. Parte hartzaileek euskarari lotutako zientzia fikziozko misterio bat askatu behar dute.

Denak ez daude olatu aparretan
Zihara Jainaga Larrinaga
Donostian surf parke bat egiteko asmoak hautsak harrotu ditu. Wavegarden enpresa gipuzkoarraren proiektua Martutene auzoan eraikiko litzateke, itsasotik gertu. Surflarien artean, denetariko iritziak daude. Duela gutxi, Donibane Lohizunen halako proiektu bat geldiaraztea lortu dute.

«Gazteek euskaraz ikusten duten telesaila zaindu egin behar da»
Zihara Jainaga Larrinaga
Gaztetxoentzat euskarazko lanak ekoiztearen garrantzia nabarmendu du Gomezek. «Ezustekorik ezean, zortzigarren denboraldia egongo da», iragarri du. «Horretarako elkarrizketak hasiak daude».

«Begirada zabalago baten falta sumatu dut gure belaunaldian»
Zihara Jainaga Larrinaga
Bizitzeko eta sentitzeko hamaika modu daudela aldarrikatu nahi izan du Goñik Zinegoak-en 18. aldiko kartelean. Sare sozialek sexu eta identitate aniztasunari buruz gehiago hitz egiten lagundu dutela dio.

Pandemiak irriño bat atera die
Zihara Jainaga Larrinaga
Oro har gizartearentzat garai latzak badira ere, badaude pandemia honetan nolabaiteko onurak izan dituzten lanbideak: lan karga handitu delako, ikusgaitasuna irabazi dutelako edota salmentak igo dituztelako, besteak beste. Txarrenari onena atera ahal zaion erakusle dira.

Aratusterik ez da izango Bilbon
Zihara Jainaga Larrinaga
Ardura kolektiboagatik hartu du erabakia Jai Batzorde Mistoak, aho batez. Erantzukizunez, nahi duenak norbere etxetik inauteriak ospatzeko «magia egitera» animatu dituzte herritarrak.

«Santurtzitik Bilbora oinez joaten ginena asmakeria da»
Zihara Jainaga Larrinaga
Duela 30 urte inguru, erretiroa hartu zuenean, Santurtzin gelditzen zen azken sardina saltzailea izan zen Martinez. Goizeko ordu txikietan eta kalean egin beharreko lan nekeza izanik ere, etxera jatekoa eramatea izan du helburu nagusia.

Heriotza biziaren pare
Zihara Jainaga Larrinaga
Heriotzak inoiz baino presentzia handiagoa du gizartean; hala ere, oraindik gai tabua da. Death Cafe saioetan, heriotzaz modu naturalean eta inolako juzgurik gabe aritzen dira. Ugarituz doaz halako guneak Euskal Herrian.