<![CDATA[A. Manterola | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Wed, 20 Nov 2019 00:27:40 +0100 hourly 1 <![CDATA[A. Manterola | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[San Juan eta Hibaika dira hautagaiak, baina besteren bat sar daiteke]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2143/021/001/2017-09-03/san_juan_eta_hibaika_dira_hautagaiak_baina_besteren_bat_sar_daiteke.htm Sun, 03 Sep 2017 00:00:00 +0200 A. Manterola https://www.berria.eus/paperekoa/2143/021/001/2017-09-03/san_juan_eta_hibaika_dira_hautagaiak_baina_besteren_bat_sar_daiteke.htm
Bien arteko buruz buruko lehia aurreikusten da Kontxako Banderan, baina hau arrauna izanik, ezin da baztertu besteren bat azaltzea. Mecos-Ribeira dago zain-zain, handienek huts egiten badute muturra sartzeko. «Banderarako aukera parean jartzen bazaigu, bila goaz», zioen Silvia Ubeda arraunlariak ostegunean.

Oriok ere badaki gaurko egunez lan ona egiten, iaz ondo erakutsi zuen bezala, eta gai da lehen txandan Hibaika eta Mecos estu-estu jartzeko. Donostiarrak osatuko du lehen txanda.

Zozketak sortu du lehiaren beste korapilo bat, San Juan bigarrenean joango delako, aurkari apalagoekin: Hernani, Deustu eta Arraun Lagunak. Galdera ezinbestean sortzen da bi faboritoei egiteko: zer nahiago dute, aurkaria alboan izatea ala bakarrik joatea?

«Bakarrik ondo moldatuko gara, eta, gainera, izango ditugu Hibaikaren eta lehen txandako besteen erreferentziak. Gure lana ondo egiteko aukera egokia daukagu», zioen atzo Ane Pescadorrek, San Juango arraunlariak. Hibaikako Amaia Etxabegurenek aukeran nahiago San Juan ondoan, «baina ez egonda, agian lasaiago joango gara. Nahiko lan emango digute Mecosek eta Oriok».

Bestalde, gaurko eremu berean, atzo jokatu zen KAE ligako kanporaketako lehen jardunaldia, eta azkarrena Portugalete izan zen. 96 ehunen atera zizkion San Juan B-ri, 3,24 Orio B-ri, eta 5,56 Hibaikari. Gaur erabakiko da dena, Portugaleten, 17:00etan.]]>
<![CDATA[Ondarroak eta Aresek eskura daukate San Miguel ligara igotzea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1918/036/002/2016-09-18/ondarroak_eta_aresek_eskura_daukate_san_miguel_ligara_igotzea.htm Sun, 18 Sep 2016 00:00:00 +0200 A. Manterola https://www.berria.eus/paperekoa/1918/036/002/2016-09-18/ondarroak_eta_aresek_eskura_daukate_san_miguel_ligara_igotzea.htm
Ondarroa izan zen bizkorrena erlojuaren aurkako lanean. Aresi 5,86 segundo atera zizkion, Donostiarrari 18, 64, eta Portugaleteri 33,46. Galiziako taldeak eman zuen ezustea, erreferentzia ezaren eraginez inork ez zuelako sartzen goiko lekuetan. Baina erakutsi zuen arraunean ondo egiten dutela, eta lanean ikusi ondoren, inorentzat ez zen ezustea izan bigarren egitea. Ezta Ondarroa izatea azkarrena ere,uda biribila osatzen ari delako. Donostiarrak piztu zituen itxaropenak Kontxan, baina atzo urrutitxo geratu zen, eta zeharo baldar Portugalete ibili zen, liga nagusiko taldea.

Gaur erabakiko da dena, Portugaleten (12:00, ETB 1), eta aukera handienak Ondarroak eta Aresek dituzte liga nagusira igotzeko. ]]>
<![CDATA[Buruz buru, ikusgarri]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1736/029/001/2016-06-25/buruz_buru_ikusgarri.htm Sat, 25 Jun 2016 00:00:00 +0200 A. Manterola https://www.berria.eus/paperekoa/1736/029/001/2016-06-25/buruz_buru_ikusgarri.htm
Berez, erlojuaren aurka zen jokatzekoa estropada, baina Colindres ez datorrenez, zortzi talde ariko dira guztira. Hori ikusirik, antolatzaileak, San Juanek, estropada bi txandatan jokatzea erabaki du. Bigarrengo horretan, hiru faboritoekin batera Getaria-Zarautz ariko da. Aurrenekoan, beste hauek joango dira: Hondarribia, Hernani, Deustu eta Arraun Lagunak.

Emakumezkoen lanak bukatuta, San Miguel ligako zortzi ontzi lehiatuko dira, bi txandatan: Zumaia, San Pedro, Portugalete eta Astillerro aurrenekoan, eta Orio, San Juan, Hondarribia eta Urdaibai bigarrengoan. Ligak atsedena duenez asteburu honetan, aukera ona izango da talde hauentzat arraunlariak lanean jartzeko, eta ikusteko ere bai, jakina.

KAE 1 eta KAE 2 ere gaur

KAE ligen barruan, lehen mailakoek Hondarribian dute estropada, 18:00etan hasita. Berdintasuna aurreikusten da bospasei talderen artean banderaren lehian, baina faboritoak Ondarroa, Getaria, Pedreña eta Deustu izan daitezke.

KAE 2koek Donibane Lohizunen ekingo diote lanari, 17:00etan, baina ez da puntuagarria izango estropada. Puntuak banatzen gaur zortzi hasiko dira, Lutxanan. Hamalau taldek osaturiko liga bat da. ]]>
<![CDATA[«Gogoa badu, neguko lana ez zaio gogorra egiten arraunlariari»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1866/021/001/2016-01-19/gogoa_badu_neguko_lana_ez_zaio_gogorra_egiten_arraunlariari.htm Tue, 19 Jan 2016 00:00:00 +0100 A. Manterola https://www.berria.eus/paperekoa/1866/021/001/2016-01-19/gogoa_badu_neguko_lana_ez_zaio_gogorra_egiten_arraunlariari.htm
Neguko lana zenbateraino da funtsezkoa udako?

Fisikoki ondo egon behar da arraunean, eta lan handia dago atzean, udan ondo egoteko. Erresistentzia du bereizgarri arraunak, eta orain lantzen da.

Nola banatzen duzue uda bitarteko lana?

Orain, bolumena lantzen dugu ergometroan eta uretan. Serie luzeak eta erritmo baxuan egiten ditugu. Pisua altxatzen ere ibiltzen gara orain. Gero, intentsitatea sartzen dugu: serie motzak eta erritmo bizikoak; udaberri aldera hasten gara horrela.

Lehengo aldean, zertan aldatu da neguko prestakuntza?

Korrika gutxiago egiten du orain arraunlariak, lehen ez zegoelako ergometrorik.

Uretan, neguan, lehen baino ordu gehiago pasatzen dituzue?

Bai. Urtarriletik aurrera, asteko egun batean uretara ateratzen gara, eta baita larunbat-igandeetan ere. Azaroan eta abenduan, larunbata soilik egiten dugu uretan.

Gustagarriago egingo zaio arraunlariari uretako lana, ezta?

Dudarik gabe. Bere kirola lantzen du uretan, eta hori nahi du.

Neguko lana hutsetik hasten da, ala aurreko denboraldian egindakoaren segida izan daiteke?

Segida da, bai.

Opor garaian pisua zaintzeko agintzen diezu arraunlariei?

Agindu ez, baina badakite zama handia dela pisu askorekin hastea. Atsedena behar du arraunlariak, baina hamar bat kilo baino gehiago hartzea atzerapausoa da.

Eguraldi epelarekin aritu izan zarete azaro eta abenduan. Aldarazi egin dizue prestaketa?

Ez. Guretzat gozamena izan da uretako lana giro epelarekin egin ahal izatea.

Zati hau da gogorrena arraunlariarentzat?

Gogoa eta ilusioa badauka, ez zaio gogorra egiten. ]]>
<![CDATA[San Juanek hautsi egin du Euskotren ligako buruko berdintasuna]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2264/022/002/2014-07-27/san_juanek_hautsi_egin_du_euskotren_ligako_buruko_berdintasuna.htm Sun, 27 Jul 2014 00:00:00 +0200 A. Manterola https://www.berria.eus/paperekoa/2264/022/002/2014-07-27/san_juanek_hautsi_egin_du_euskotren_ligako_buruko_berdintasuna.htm
Bosgarren estropada zuten aurtengo ligakoa, eta hiru garaipen dauzka orain San Juanek, eta bi Hibaikak. Hor zegoen berdintasuna ere hautsi egin zen atzo. Iaz bezala, San Juan izan zen onena Getxon. Hasi orduko hartu zuen estropadaren burua, eta, lehen luzean, ez ziren izan gero egon ziren aldeak. Izan ere, ziaboga bakarrean, bi segundoan ziren San Juan, Hibaika eta Zumaia. Gaur zer gertatzen den ikusi egin beharko da. Zierbenan dute ligako seigarren jardunaldia atzoko lau traineruek (12:00, ETB1)

KAE 2 ligako seigarren estropada ere jokatu zuten atzo, Getxon, eta Deustu izan zen onena, Zarautzen aurretik. Gaur, Zumaian daukate beste estropada bat (12:00). Ordu berean, KAE 1 ligako seigarren jardunaldia izango da Lekeition (12:00). Zumaia da sailkapeneko buruan. ]]>
<![CDATA[Marea gorria berpiztu dute]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1759/023/001/2011-09-11/marea_gorria_berpiztu_dute.htm Sun, 11 Sep 2011 00:00:00 +0200 A. Manterola https://www.berria.eus/paperekoa/1759/023/001/2011-09-11/marea_gorria_berpiztu_dute.htm
Donostia gorriz jantziko da gaur. Hainbat ekimen jarri da abian Zumaian, eta denen helburua bera da: arraunlariak animatzera joatea. Udalak antolatu ditu zenbait, sare sozialen bitartez ere mugitu da jendea, eta herriko aldizkariaren webgunean ere sortu dira planak gaurko (www.baleike.com). Zumaiko erakundeak autobusak jarri ditu Donostiara joateko, eta txaranga ere bidaliko du estropada giroa animatzera. Arratsalde-iluntzerako, berriz, ongietorria egingo zaie arraunlariei, bandera irabazi edo ez: 18:30ean, Arraun Elkartearen egoitzan hasiko da festa, Itsas kiroldegian, eta ordu laurden geroago, 18:45ean, Kofradian egingo da ekitaldi nagusia. Hango balkoira igoko dira protagonista nagusiak, eta, Inaxio Tolosa aktorea gidari lanetan dutela, batu egingo dira zumaiarrak eta arraunlariak, elkarri esker ona adierazteko.

Sare sozialen bitartez, Marea gorria izeneko ekimena sortu du Maitane Urbieta kirol kazetariak. Facebooken dabil gonbita, eta hainbat zumaiarrek egin du bat. Asmoa da Donostiako arranpan herritar mordoa batzea, arraunlariak ureratzen diren momentutik bertatik. Babesa eskaini nahi zaie estropada jokatu aurreko momentutik. Baleike.com atarian, herritar batek joan zen igandeko giroaz idatziriko testuaren harira ere sortu da ekimenik. Herritar bat kexu zen gaur zortzi zumaiar gutxi izan zelako Donostiako arranpan arraunlariei animatzen. Txarangaren hutsunea ere nabarmendu zuen, eta deialdia egin zien herrikideei gaur beste giro bat sortzeko. Erantzunak berehalakoak izan zituen, eta onak, gainera. Trenean batera joateko asmoaz ere jardun dute aste osoan, eta denak 09:00etakoan joateko intentziotan dabiltza, arraunlariak ureratzen direnerako arranpan egon ahal izateko.

Astean, Baleike.com atarian, bideo bat ere egin dute aldizkariko kazetariek. Kamerak kalera atera, eta herritarrei arraunlariak animatzeko mezuak helarazteko eskatu zaie. Haur, gazte eta heldu, jende asko azaltzen da bideoan, eta Luxia Olasagasti entrenatzaile handia ere animatu da mezua zabaltzen; baita Alberto Gorritiberea zinema zuzendaria ere. Gorritik hauxe esan die arraunlariei: «Etorkizuna zuena da».

Gaurkoaren inguruan sortu den giro bereziak denboraren joana eta etorria lotzen ditu. Izan ere, marea gorria ez da gaurko kontua. Zumaia 1980tik aurrera bizi izan zuen garai loriatsuan egin zen ezagun. Garai hartan, bitan irabazi zuen Kontxako Bandera: 1984an eta 1987an. Sekulako festa izaten zen zumaiarrentzat Donostiara joatea, eta ehunka herritar hurbiltzen zen Telmo Deun animatzera. Ohitura bilakatu zen gero ere Kontxarako joan-etorria, eta zumaiarren artean ohikoa bilakatu da Donostiara joatea, eguna pasatzera, estropadaren aitzakian. Zumaia sailkatu edo ez.

Gaur, herriko ontzia han dela gozatu ahal izango dute. Irabazi edo ez, sekulako giroa zabalduko dute arranpan, eta bazter guztietan hedatuko da emakumezkoek sortu duten ilusioa eta gogoa. Marea gorria berpiztea lortu dute arraunlariek, eta asko da hori. Bandera irabazten badute, ez ahazteko modukoa izango da giroa. Eta bestela, baita ere.

Irabaziko duten edo ez ezin da asmatu, jakina. Bost segundoren barruan daude zumaiarrak, galiziarrak eta Getaria-Tolosakoak. Herrian garbi daukate besteak direla faboritoak, baina irabazteko aukerak sortu duen ilusioa ez die inork kenduko. Erakutsiko dute zer den ilusio hori arranpan.]]>