<![CDATA[Agentziak | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 01 Apr 2023 23:19:46 +0200 hourly 1 <![CDATA[Agentziak | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Emozioa falta zaio Cary Fukunagak haur soldaduez eginiko pelikulari]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1988/024/002/2015-09-04/emozioa_falta_zaio_cary_fukunagak_haur_soldaduez_eginiko_pelikulari.htm Fri, 04 Sep 2015 00:00:00 +0200 Agentziak https://www.berria.eus/paperekoa/1988/024/002/2015-09-04/emozioa_falta_zaio_cary_fukunagak_haur_soldaduez_eginiko_pelikulari.htm
Ikusleak hunkitu ditu protagonistarena egiten duen umeak, Abraham Attahek]]>
Beast of No Nation, jatorri nigeriarreko Uzodinma Iweala idazleak 2005ean kaleratutako izen bereko liburua oinarri duena. Abraham Attah 14 urte haur ghanatarrak egiten du Agu protagonistarena, eta haren interpretazioa gogoz txalotu zuten atzo Veneziako Zinemaldian. Sail Ofizialean lehiatuko da pelikula, eta, Cary Fukunaga zuzendariaren esanetan, «bidaia emozional» bat eskaintzea izan du asmo. «Ikusle bakoitzak, gero, bere ondorioak atera ditzala». Baina egin zitzaion harreragatik, hain zuzen ere, horixe falta zaio estatubatuarraren lan berriari, emozioa.

Zehaztu gabeko Afrikako herrialde batean kokatu du istorioa, eta, hasieran, arintasunez hurbiltzen da umearen dramara, baina, pelikulak aurrera egin ahala, gehiago sakontzen du. Aguk bere giro berrira egokitzeko dauzkan zailtasunen berri ematen du Fukunagak. Haurraren egitekoa da ahalik eta arerio gehien hiltzea eta gerrillako buru bihozgabearen aginduak obeditzea. Idris Elbak jokatu du haurraren rola.

Sue Brooks zinemagile australiarraren Looking for Grace ere eman zuten atzo Sail Ofizialean. Grace 16 urteko nerabearen bizipenak abiapuntu gisa hartuz, familia bizitzearen zailtasunez mintzo da, nola umorez hala emozioz.]]>
<![CDATA[Debekuen gainetik, Jafar Panahiren 'Taxi'-k irabazi du Urrezko Hartza]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1905/040/001/2015-02-15/debekuen_gainetik_jafar_panahiren_taxi_k_irabazi_du_urrezko_hartza.htm Sun, 15 Feb 2015 00:00:00 +0100 Agentziak https://www.berria.eus/paperekoa/1905/040/001/2015-02-15/debekuen_gainetik_jafar_panahiren_taxi_k_irabazi_du_urrezko_hartza.htm
Egungo Iranen berri ematen du filmak]]>
Taxi, film onenaren Urrezko Hartza irabazi duen lana. 2011n, Berlinaleko epaimahaikide izateko gonbita jaso zuen Panahik, baina ezin izan zuen Alemaniara bidaiatu, preso zegoelako; sei urteko kartzela zigorra eta hogei urtez zinema egiteko debekua ezarri zioten Iranen. Elkartasun uholde bat sortu zuen Panahiren kasuak —mundu osoko zinemagile eta aktoreen aldetik batik bat—, eta kartzelan 88 egun eman ondoren askatu egin zuten. Zinema egiteko debekuaren gainetik, 2013an Pardé filma aurkeztu zuen Berlinalen, Irango Gobernuak legez kanpokotzat jotako filma; aurten, berriz, Taxi aurkeztu du, atzo sari nagusiaren irabazle izendatu zutena. Irango Gobernuak ezarritako debekuaren ondorioz, Berlinera joaterik ez du izan, ordea, ez filma aurkeztera eta ez saria jasotzera.

Taxi filmean egungo Irango gizartearen berri eman du Panahik, Teherango kaleetan taxi bat gidatuz eta bezeroekin izandako solasak filmatuz osatutako reality faltsu baten bitartez. Irango Gobernuak debekatu arren, zinema egin beharra duela adierazi du zinemagileak.

Zilarrezko Hartza-Epaimahaiaren Sari Nagusia Pablo Larrainen El Club filmarentzat izan da, eta Zilarrezko Hartza Alfred Bauerren Ixcanul-entzat. Zuzendari onenarentzako Zilarrezko Hartza Radu Judek jaso du, Aferim-engatik. Horiez gain, honako sai hauek ere banatu zituzten atzo, jaialdiaren amaieran: emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Hartza, Charlotte Ramplingentzat (Andrew Haighen 45 Years); gizonezko aktore onenarena, Tom Courtenayrentzat (45 Years); Opera prima onenarentzako saria, Gabriel Ripsteinen 600 millas-entzat; gidoi onenaren Zilarrezko Hartza, Patricio Guzmanentzat (El botón de nácar); ekarpen artistikorik onenaren Zilarrezko Hartza, Sebastian Schipperren Victoria-rentzat eta Alexei Germanen Pod Elektritxenskimi Oblakami-rentzat; film laburrik onenaren Urrezko Hartza, Na Young-kilen Hosana-rentzat; film laburren arloko Zilarrezko Hartza, Joana Arnowren Bad at dancing-entzat; eta Fipresci saria, Jafar Panahiren Taxi-rentzat. ]]>
<![CDATA[Jacques Brel intimoenari buruzko erakusketa ireki dute Bruselan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2017/031/001/2015-01-22/jacques_brel_intimoenari_buruzko_erakusketa_ireki_dute_bruselan.htm Thu, 22 Jan 2015 00:00:00 +0100 Agentziak https://www.berria.eus/paperekoa/2017/031/001/2015-01-22/jacques_brel_intimoenari_buruzko_erakusketa_ireki_dute_bruselan.htm
Artistarekin «harreman ia fisikoa» eskaintzen du, komisarioaren ustez]]>
Ne me quitte pas abesti mitikoaren egileari buruzko erakusketa ireki dute Bruselan (Belgika), haren jaioterrian. Abenduaren 31 arte egongo da zabalik, eta horretan kantariaren eta, besteak beste, aktorearen alde intimoena erakutsiko dute. Bildu dituzte eskutitzak, elkarrizketak, bideoak, abestiak, eta baita haren hurbilekoen lekukotzak ere. Francis de Laveyele Jacques Brel fundazioaren zuzendari eta J'aime les belges (Belgikarrak maite ditut) deitu duten mostrako komisarioaren hitzetan, artistarekiko «harreman ia fisikoa eta emozionala» eskaintzen du erakusketak.

Azkeneko 60 urteotan gordetako dokumentuak, argazkiak eta bideoak bildu ditu France Brelek, kantariaren alabak, eta aitaren omenez eratutako fundazioko kideei utzi dizkie. «Halere, ziur nago haren arimak oroitzapen hauetatik harago nabigatuko duela», adierazi zuen De Laveyelek, herenegun, erakusketaren inaugurazioan.

Familia kontuak izan zituen akuilu Brelek, bere sorkuntza garatzerakoan. «Haren abestietako askok haurtzaroa, haren bizitzako gai nagusia oroitzen dute, hain zuzen. Dena dago haren familiari lotuta, eta Brelek hitzetara eramaten du sentsibilitate hori», adierazi zuen erakusketaren komisarioak. Jatorri flandriarra zuen Brelek, baina nahiago zuen frantsesez hitz egin. Bere ingurukoek diote hori dela-eta ulertugabe bat sentitu zela.]]>
<![CDATA['Boyhood' filmak irabazi ditu sari garrantzitsuenak Urrezko Globoetan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2013/032/002/2015-01-13/boyhood_filmak_irabazi_ditu_sari_garrantzitsuenak_urrezko_globoetan.htm Tue, 13 Jan 2015 00:00:00 +0100 Agentziak https://www.berria.eus/paperekoa/2013/032/002/2015-01-13/boyhood_filmak_irabazi_ditu_sari_garrantzitsuenak_urrezko_globoetan.htm
'Birdman' beste faboritoak bi jaso ditu]]>
Boyhood film eta proiektu esperimentala nabarmendu zen Hollywooden aritzen den atzerriko prentsak urtero banatzen dituen Urrezko Globoen 72. aldian, herenegun, Los Angelesen (Kalifornia, AEB). Izan ere, film dramatiko, zuzendari eta bigarren mailako aktore onenaren (Patricia Arquette) sariak eman zizkioten. Birdman Alejandro Gonzalez Iñarrituk zuzendutako pelikula zen galako beste faboritoa, eta bi sari jaso zituen: gidoi onenarena eta komedia alorreko gizonezko aktore onenarena Michael Keatonek —drama eta komedia zein musikalen artean bereizketa egiten dute sariak banatzean—.

Hamabi urtean filmatutako lana da sariketan nabarmendutakoa, eta kontatzen du filmeko protagonista nola igarotzen den haurtzarotik nerabezarora. Akademiak banatutako Oscar sarien aurrerapentzat jotzen dira Urrezko Globoak. Otsailaren 22an banatuko dituzte Oscarrak.]]>
<![CDATA[Roy Andersson zuzendariaren filmak irabazi du Veneziako Urrezko Lehoia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2001/044/002/2014-09-07/roy_andersson_zuzendariaren_filmak_irabazi_du_veneziako_urrezko_lehoia.htm Sun, 07 Sep 2014 00:00:00 +0200 Agentziak https://www.berria.eus/paperekoa/2001/044/002/2014-09-07/roy_andersson_zuzendariaren_filmak_irabazi_du_veneziako_urrezko_lehoia.htm A Pigeon Sat on a Branch Reflecting on Existence filmak jaso zuen atzo film onenaren Urrezko Lehoia Veneziako 71. zinema jaialdian. Zuzendariak begirada ironikoz ondutako giza existentziari buruzko komedia saritu du hala epaimahaiak, Sail Ofizialean lehiatzen ziren hogei lanen artetik. Faboritoen artean zegoen Anderssonen filma, Alejandro Gonzalez Iñarrituren Birdman-ekin batera, baina saririk gabe geratu da azken hori. Zuzendari onenaren Zilarrezko Lehoia, berriz, Andrei Konchalovsky errusiarrak irabazi du, The Postman's White Nights filmari esker.

Saverio Constanzo italiarraren zuzendaritzapean Hungry Hearts filman lankide izan diren bi aktoreri eman dizkiete interpretazio onenaren Volpi kopak: Adam Driverrek jaso du gizonezko aktore onenarena, eta Alba Rohrwacherrek emakumezko aktore onenarena.

Halaber, Joshua Oppenheimerren The Look of Silence filmari eman dio Alexandre Desplatek gidatutako epaimahaiak bere sari nagusia. Kaan Mnujdeci zinemagilearen Sivas lanak, berriz, epaimahaiaren aipamen berezia jaso du.]]>
<![CDATA['Birdman'-ek irekiko du Veneziako Zinemaldia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2155/025/002/2014-08-27/birdman_ek_irekiko_du_veneziako_zinemaldia.htm Wed, 27 Aug 2014 00:00:00 +0200 Agentziak https://www.berria.eus/paperekoa/2155/025/002/2014-08-27/birdman_ek_irekiko_du_veneziako_zinemaldia.htm
Gonzalez Iñarritu, Ferrara eta Akinen azken filmak daude tartean]]>
Amores Perros (2000) edota 21 Grams-eko (2003) erregistro zurrunetatik urrun, Alejandro Gonzalez Iñarrituk komediaren aldeko apustua egin du Birdman pelikulan. Superheroiarena egiten ospetsu bilakatu baina bere bizimoduaren norabidea aldatu nahi duen aktorearen (Michael Keaton) istorioa kontatzen du zinemagile mexikarraren azkeneko filmak. Lan horrek irekiko du, gaur, 71. Veneziako Zinemaldia. Irailaren 6ra arte egingo da, eta hogei film lehiatuko dira pelikula onenaren Urrezko Lehoia irabaztearren.

Tartean dago, esaterako, Abel Ferrara estatubatuarraren Pasolini lana. 1975eko azaroaren 2an hil zuten zinemagile eta idazle italiarra, baina ez dago argi zer gertatu zen. Ferrarak orain gutxi adierazi du berak badakiela. Horri buruzkoa da filma, eta Willem Dafoek egin du Pasolinirena.

Faith Akin jatorri turkiarreko zinemagile alemaniarrak Cut estreinatuko du. Otomandar Inperioak 1915etik aurrera armeniarren aurka egindako genozidiotik bizirik atera eta alabak bilatzeari ekingo dion gizon baten istorioa jarri du irudietan. Akinek salatu du Turkiako muturreko taldeek mehatxatu dutela jada.

Veneziara bilduko diren izarren artean dago Al Pacino. David Gordon Greenen Manglehorne-n parte hartu du.]]>
<![CDATA[Ixteko arriskuan dago New Yorkeko Metropolitan Opera House]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2040/021/003/2014-08-02/ixteko_arriskuan_dago_new_yorkeko_metropolitan_opera_house.htm Sat, 02 Aug 2014 00:00:00 +0200 Agentziak https://www.berria.eus/paperekoa/2040/021/003/2014-08-02/ixteko_arriskuan_dago_new_yorkeko_metropolitan_opera_house.htm
Arte eszenikoen arloan, AEBetako erakunde garrantzitsuenetako bat da]]>

Antzokiaren gainbehera eragin duten oinarrizko arazoak sarreren salmentaren beherakada eta babesleen laguntzen jaitsiera dira. Gelben lanaren egokitasuna zalantzan jarri dute aditu eta eragile askok, eta hari egozten diote jaitsiera horien errua. Ekoizpen garestiak eskaini eta aurkako kritikak jasotzen ari direla salatu du Metropolitan Opera Houseko musikarietako batek, Weston Sprottek. «Ondorioz, gastuek gora egiten dute eta diru sarrerek behera», erantsi du. Metropolitan Opera Housen gertatzen ari dena ez da, ordea, kasu bakana. New York Opera Cityko auditoriumak antzeko egoera bati aurre egin behar izan dio azken urteetan, eta itxita dago iragan urriaz geroztik.

Gero eta aulki huts gehiago

New Yorkeko Lincoln Center antzokiaren programazioaz arduratzen da Metropolitan Opera House, eta Cavalleria Rusticanaeta Pagliaccioperen emanaldiak prestatzen ari dira azkenaldian bertako langileak. Ikusteko dago lan horiek jarraipena izango duten astelehenetik aurrera. Antzokiak 3.975 ikuslerentzat du lekua, baina azken emanaldietan inoiz baino aulki gehiago geratu dira hutsik. Aurreko sasoietan sarreren %92 saldu ziren, baina 2011-2012ko denboraldian, %84 baino ez, eta 2012-2013ko denboraldian, %79.

Arte eszenikoen arloan, AEBetako arte erakunde garrantzitsuenetako bat da Metropolitan Opera House, eta munduko ezagunenetakoa. Guztira, 1.600 langileri eragingo lioke, gertatuz gero, itxierak. Abesbatzak 80 kantari ditu, eta orkestrak, 97 musikari. ]]>
<![CDATA[Burroughsen urterik ilunenak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1645/034/003/2014-05-27/burroughsen_urterik_ilunenak.htm Tue, 27 May 2014 00:00:00 +0200 Agentziak https://www.berria.eus/paperekoa/1645/034/003/2014-05-27/burroughsen_urterik_ilunenak.htm The Stray Bullet: William Burroughs in Mexico liburuan (University of Minnesota Press). Duela 19 urte argitaratu zuen liburu horren jatorrizko bertsioa, La bala perdida: William S. Burroughs en México, 1949-1952 izenburuarekin (Milenio); orain ingelesezko bertsioa zeresan handia ematen ari da AEBetan.

Burroughs ezagutu zuenean izan zuen aurreneko sentimendua «dezepzioa» izan zela adierazi du Garcia-Roblesek The Stray Bullet: William Burroughs in Mexico aurkezteko New Yorkeko Mexikar Institutuan egindako hitzaldian. «Droga nahiz alkohol mendekotasuna zuen, baina oso artista diziplinatua zen, Jack Kerouac ez bezala», Garcia-Roblesen oroitzapenen arabera. «Oso gogor egiten zuen lan eguartean, eta bazkalondoan hasten zen marihuana erretzen eta bestelako drogak hartzen».

Jakina denez, Mexikoko urteetan hil zuen Burroughsek Joan Vollmer, bere emaztea, 1951n. Horregatik ez zuen nahi izaten, Garcia-Roblesek dioenez, Mexikon emandako urteei buruz hitz egiterik. ]]>
<![CDATA[Olivier Assayasen azken filmak distiraz itxi du Cannesko Sail Ofiziala]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1578/034/003/2014-05-24/olivier_assayasen_azken_filmak_distiraz_itxi_du_cannesko_sail_ofiziala.htm Sat, 24 May 2014 00:00:00 +0200 Agentziak https://www.berria.eus/paperekoa/1578/034/003/2014-05-24/olivier_assayasen_azken_filmak_distiraz_itxi_du_cannesko_sail_ofiziala.htm Sils Maria, izan da azkena, eta lan horri txalo egin zioten, atzo. Pelikulak kontatzen du zinema izar batek nola aurre egiten dion denboraren igarotzeari. Juliette Binoche aktore frantziarrak jokatu du Maria Endersenen, protagonistaren, rola, eta, adituen esanetan, aurtengo zinemaldiko emakumezko aktore onenaren saria irabazteko hautagai nagusia da —2010ean ere eman zioten, Copie conforme egindako lanagatik—. Hain zuzen, gaur iluntzeko galan banatuko dituzte film onenaren Urrezko Palma eta gainontzeko sariak.

Sail Ofizialaren barruan eman zuten, aldi berean, Andrei Zvyagintsev errusiarraren Leviathan, eta hari ere txalo egin zioten familia baten tragedia gordinki erakusteagatik.]]>
<![CDATA[Cronenbergen 'Maps to the Stars' filmak ez du kritika ados jarri Cannesen]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1497/034/002/2014-05-20/cronenbergen_maps_to_the_stars_filmak_ez_du_kritika_ados_jarri_cannesen.htm Tue, 20 May 2014 00:00:00 +0200 Agentziak https://www.berria.eus/paperekoa/1497/034/002/2014-05-20/cronenbergen_maps_to_the_stars_filmak_ez_du_kritika_ados_jarri_cannesen.htm
Cronenbergek aktore ezagun asko erabili ditu bere Maps to the Stars filma egiteko, hala nola Julianne Moore, Robert Pattinson, John Cusack, Mia Wasikowska eta Olivia Williams. Kanadako zuzendariak Hollywooden kokatu du istorioa, eta hango aktoreen eta fama munduko miseriak jaso ditu. Moore da filmeko protagonista, eta, haren bitartez, zinemaren Mekaren munduko istorio ilunak bildu ditu. Bere aurreko lanetako estiloari jarraituz (A History of Violence, Eastern Promises, A Dangerous Method, Cosmopolis), pertsonaien gainbehera azken muturreraino eraman du Cronenbergek. Hala ere, bere lanean komedia ere badagoela adierazi du zuzendariak, eta filma Jainkotiar Komedia-rekin alderatu du. Dena den, ez du lortu kritika ados jartzea, eta haren azken lanak ez du erabat konbentzitu.

Ezusteko aldaketa

Millerrek ere drama erabili du Foxcatcher pelikulan, eta, hain zuzen ere, ezusteko handia hartu dute ikusleek Steve Carell aktorearen rol ilun eta gordinarekin. Carell komedietan egindako lanarengatik ezaguna da (Little Miss Sunshine, Date Night, Despicable Me, Crazy, Stupid, Love) eta lehen aldiz interpretatzen du pertsonaia dramatiko bat. Oso harrera ona izan du bere lanak.

Millerren filma (Truman Capote, Moneyball) John du Pont milioidunaren eta bi borrokalariren arteko benetako gertaeretan oinarrituta dago. Du Pontek bi borrokalari gazte (Channing Tatum, Mark Ruffalo) kontratatu zituen beraien ibilbidea bultzatzeko eta fama lortzeko asmoarekin, baina bere izaera oldarkorrak bi gazteen ametsak suntsitu zituen. Millerren esanetan, mikroskopioarekin begiratzeko moduan sortu du filma, epaiketa moraletan sartu gabe.]]>
<![CDATA[Diaz Castro omendu dute Galizierazko Letren Egunean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1675/032/002/2014-05-18/diaz_castro_omendu_dute_galizierazko_letren_egunean.htm Sun, 18 May 2014 00:00:00 +0200 Agentziak https://www.berria.eus/paperekoa/1675/032/002/2014-05-18/diaz_castro_omendu_dute_galizierazko_letren_egunean.htm
Ricardo Carvalho Calero, Celso Emilio Ferreiro eta Aquilino Iglesia Alvariñorekin batera, 1936ko Belaunaldia deitutakoaren kidetzat jotzen dute Diaz Castro. Gizakiak izadiarekin eta izatearekin dituen loturari buruzko kezka ageri da haren lanetan, eta Nimbos poema liburuaren bitartez (Galaxia, 1961) eragin handia izan zuen ondorengo belaunaldietako galizierazko poeta askorengan. Penélope du poemarik ezagunenetako bat; Galizia lo dagoela erakusten du lan horretan, baina esperantzari lekua eginez.]]>
<![CDATA[Nuri Bilge Ceylanen lanak harrera ona izan du]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1758/032/004/2014-05-18/nuri_bilge_ceylanen_lanak_harrera_ona_izan_du.htm Sun, 18 May 2014 00:00:00 +0200 Agentziak https://www.berria.eus/paperekoa/1758/032/004/2014-05-18/nuri_bilge_ceylanen_lanak_harrera_ona_izan_du.htm Winter Sleep aurkeztu eta gero, Anton Txekhoven hainbat narraziotan oinarritutako amodio istorio bat kontatzen duen filma. Hiru ordu eta laurdeneko filma da, erritmo motelekoa, baina xehetasun handiz landua. Ceylanek adierazi du arriskuak hartu dituela filmean elkarrizketa literarioak txertatzean. «Hori ohikoa da antzerkian, baina ez zinemagintzan», adierazi zuen atzo, filma aurkeztean.

Sail Ofizialeko lehian izango da Damian Szifron zuzendari argentinarraren Relatos salvajes ere, atzoko estreinaldian ikusleen barrea eragin zuen komedia. Aktoreen artean Ricardo Darin eta Leonardo Sbaraglia ditu.]]>
<![CDATA[Atom Egoyanen 'The Captive'-ek ez hotz ez bero utzi ditu ikusleak Cannesen]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1499/034/002/2014-05-17/atom_egoyanen_the_captive_ek_ez_hotz_ez_bero_utzi_ditu_ikusleak_cannesen.htm Sat, 17 May 2014 00:00:00 +0200 Agentziak https://www.berria.eus/paperekoa/1499/034/002/2014-05-17/atom_egoyanen_the_captive_ek_ez_hotz_ez_bero_utzi_ditu_ikusleak_cannesen.htm The Captive filmari. Jatorri armeniarreko zinemagile kanadarrak zinema jaialdiaren Sail Ofizialean aurkeztu zuen thriller kutsuko filma, baina ez hotz ez bero utzi zituen ikus-entzuleak. Benetako gertaera batean dago oinarrituta pelikula, eta kontatzen du haur baten desagertzea Kanadako eremu elurtu batean. Hiru dira protagonista nagusiak: bahitzailea, gertaera ikertuko duen polizia eta aita. Hain zuzen, Ryan Reynoldsek jokatu du azken horren rola. «Beren akatsen ondorioekin bizi diren gizakien bizitza erakutsi dut», adierazi zuen Egoyanek, atzo. Sail Ofizialaren barruan, gainera, Nuri Bilge Ceylan turkiarraren Winter Sleep ere proiektatu zuten. Anatoliako hotel bateko jabearen istorio gordina narratu du hiru ordu pasatxoko filmean.]]> <![CDATA[Emozioak aireratu ditu Sissakoren 'Timbuktu' filmak Cannesen]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1607/035/003/2014-05-16/emozioak_aireratu_ditu_sissakoren_timbuktu_filmak_cannesen.htm Fri, 16 May 2014 00:00:00 +0200 Agentziak https://www.berria.eus/paperekoa/1607/035/003/2014-05-16/emozioak_aireratu_ditu_sissakoren_timbuktu_filmak_cannesen.htm Timbuktu-k emozioak aireratu ditu bai ikusleengan eta bai Sissakorengan, negarrez aurkeztu baitzuen jihadisten inguruko dokumental itxurako filma.

Mike Leighen Mr Turner pelikulak ere harrera beroa izan du. Timothy Spall aktoreak interpretatutako William Turner paisajistaren istorioa kontatzen du, eta kritikoen esanetan, argazkilaritza lan bikaina egin du filmean.]]>
<![CDATA[Harrera hotza izan du Dahanen 'Grace of Monaco' filmak Cannesen irekieran]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1484/035/001/2014-05-15/harrera_hotza_izan_du_dahanen_grace_of_monaco_filmak_cannesen_irekieran.htm Thu, 15 May 2014 00:00:00 +0200 Agentziak https://www.berria.eus/paperekoa/1484/035/001/2014-05-15/harrera_hotza_izan_du_dahanen_grace_of_monaco_filmak_cannesen_irekieran.htm Grace of Monaco biopic-ak ireki zuen 67. jaialdia, lehiaketaz kanpo. Olivier Dahanen pelikulak sortua zuen polemika estreinatua izan aurretik, batez ere, Grimaldi familia ez dagoelako ados han kontatu dutenarekin. Baina, atzoko pasean, isiltasuna izan zen nagusi. Ikusleek harrera hotza egin zioten filmari, eta txisturen bat ere izan zen. Nicole Kidman aktoreak interpretatu du Kellyren pertsonaia, eta Tim Rothek, berriz, Grimaldi printzearena.

Hasiera hotza izan arren, oraindik ikusteko daude lehian izango diren hemezortzi filmak. Gainera, zuzendari esanguratsuek beren lanak aurkeztuko dituzte aurtengo jaialdian: Jean-Luc Godard eta Dardenne anaiak, Mike Leigh, Ken Loach, David Cronenberg, Naomi Kawase eta Atom Egoyan. Hain zuzen ere, Kawase da jaialdiko emakume zuzendari bakarra. Jane Campion epaimahaikideko presidente eta Urrezko Palma irabazi duen emakume bakarraren esanetan, jaialdia ez da demokratikoa.]]>
<![CDATA[Cronenberg, Godard, Hazanavicius eta Egoyan, Urrezko Palmaren lehian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1490/034/001/2014-05-13/cronenberg_godard_hazanavicius_eta_egoyan_urrezko_palmaren_lehian.htm Tue, 13 May 2014 00:00:00 +0200 Agentziak https://www.berria.eus/paperekoa/1490/034/001/2014-05-13/cronenberg_godard_hazanavicius_eta_egoyan_urrezko_palmaren_lehian.htm
Hasi, estreinatu aurretik ere polemika piztu duen film batekin hasiko da jaialdia, Olivier Dahanek zuzendutako Grace of Monaco-rekin. Grace Kellyren inguruko biopic-a —Nicole Kidman protagonista duela— ez zaio gustatu aktore eta Monakoko printzesaren familiari, eta, horri esker, begirada guztiak filmean daude jarrita, nahiz eta lehiaketatik kanpo emango duten. Dahanek badaki zer den fim biografiko bat egitea, Edith Piafena ere egin baitzuen 2007an (La vie en rose).

Lehia, berriz, Olivier Assayasek abiatuko du, Clouds of Sils Maria-rekin, antzerkiaren eta bizitzaren gaineko gogoeta egiten duen filmarekin. Cannesen izango diren zuzendarien artean, batzuek ondo ezagutzen dute munduko zinema jaialdi garrantzitsueneko alfonbra gorria. David Cronenberg lau aldiz lehiatu da han, eta behin baino ez dute saritu: Crash-i Epaimahaiaren Sari Nagusia eman zioten, 1996an. Aurten, Map to the Stars-ekin lehiatuko da. Julianne Moore, Carrie Fisher, Robert Pattinson eta John Cusack dira filmeko aktore nagusiak.

Dardenne anaiek, berriz, bitan irabazi dute Urrezko Palma; Rosetta-rekin aurrena, 1999ean, eta L'Enfant-ekin ondoren, 2005ean. Aurten Deux jour, une nuit daramate zinemaldira, lan munduan girotutako drama.

Atom Egoyanek Captives aurkeztuko du, eta Ken Loachek, Jimmy's Hall, zinema politikorako itzulera ekarriko duen filma. Mike Leighek, berriz, Mr. Turner estreinatuko du Cannesen, J.M.W. Turner XIX. mendeko margolariaren biografia. Film hauek osatuko dute sail ofiziala: Saint Laurent (Bertrand Bonello), Winter Sleep (Nuri Bilge Ceylan), Mommy (Xavier Dolan), Adieu au langage (Jean-Luc Godard), The Search (Miche Hazanavicius), The Homesman (Tommy Lee Jones), Still the Water (Naomi Kawse), Foxcatcher (Bennett Miller), Le meraviglie (Alice Rohrwacher), Timbuktu (Abderrahmane Sissako), Relatos salvajes (Damian Szifron) eta Leviathan (Andrey Zvyagintsev).]]>
<![CDATA[Oso arrakasta handia izaten ari da The Kinks taldearen musikala]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1529/035/003/2014-05-04/oso_arrakasta_handia_izaten_ari_da_the_kinks_taldearen_musikala.htm Sun, 04 May 2014 00:00:00 +0200 Agentziak https://www.berria.eus/paperekoa/1529/035/003/2014-05-04/oso_arrakasta_handia_izaten_ari_da_the_kinks_taldearen_musikala.htm Sunny Afternoon musikala oso harrera beroa jasotzen ari da hala ikusleen nola kritikarien aldetik, eta apirilaren 14az geroztik Hampstead antzokian ikusgai izan ondoren West End antzokira eramateko aukera aztertzen ari dira, izan duen arrakasta aintzat hartuta. Londresen arte eszenikoetako obra nagusiak antzoki horretan eman ohi dira. Sunny Afternoon musikalak The Kinks taldearen kanturik ezagun eta arrakastatsuenak ditu oinarri nagusi. The Kinks taldea 1960an sortu zen Londres hiriaren iparraldean, eta Ingalaterrako pop-rock musikari bultzada handia eman zion hamarkada horretan, The Beatles eta The Rolling Stones taldeekin batera.]]> <![CDATA[Picassoren oinordekoak haserre daude Frantziako Gobernuarekin]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1491/035/002/2014-05-04/picassoren_oinordekoak_haserre_daude_frantziako_gobernuarekin.htm Sun, 04 May 2014 00:00:00 +0200 Agentziak https://www.berria.eus/paperekoa/1491/035/002/2014-05-04/picassoren_oinordekoak_haserre_daude_frantziako_gobernuarekin.htm <![CDATA[Jaioterrian eta munduan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1575/028/002/2014-04-27/jaioterrian_eta_munduan.htm Sun, 27 Apr 2014 00:00:00 +0200 Agentziak https://www.berria.eus/paperekoa/1575/028/002/2014-04-27/jaioterrian_eta_munduan.htm
Desfilea King Edward VI eskolan hasi zen, Shakespeare ikasleen artean izan zuen ikastetxean. 636 ikasle gaztek loreak eta Shakespeareren aurpegiak ageri zituzten kartelak erakutsi zituzten, bidean aurrera egiten zuten bitartean, musika bandak eta soinean XVI. mendeko jantziak zituen jendeak lagunduta. Herritar batek Shakespeareren rola jokatu zuen, eta haren emazteak Anne Shakespearerena egin zuen, eta zalgurdi batek urtebetetze tarta erraldoi bat hurreratu zien biei.

Egilearen inguruko zalantzak

Nahiz eta historia ofizialaren arabera duela 450 urte Stratford-upon-Avonen bataiatutako ume hura izan —urteetan aurrera egindakoan, jakina—, Hamlet, Otelo, Romeo eta Julieta eta abar idatzi zituena, bada hori zalantzan jartzen duenik; batzuen ustez, Edward de Vere, Oxfordeko Kontea (1550-1604) izan zen Shakespearek sortutakotzat jotzen diren obren egilea; Francis Bacon (1561-1626) eta Christopher Marlowe (1564-1593) dituzte beste batzuek benetako egiletzat. Paul Edmondson, Shakespeare Birthplace Trust elkarteko ikerlari eta Shakespeareren lanen editorea, bertsio ofizialaren defenditzaile sutsua da. «Kontrakoa pentsatzen duenak ebidentzia asko gezurtatu beharra dauka», adierazi du Edmondsonek.

Londres, New York, Paris, Varsovia eta mundu osoko hiri eta herri askotan haren obrak taularatuz eta plazaratuz ekarri dute gogora Shakespeareren jaiotzaren 450. urteurrena. Dominic Dromgoole y Bill Buckhurst zuzendutako Hamlet-en bertsioak —Globe to Globe Hamlet— mundu osoa zeharkatuko du bi urtez, oholtzatik oholtzara, Naeem Hayat aktoreak Hamleten rola jokatzen duela, eta Jen Leongek Ofeliarena. Joan den asteazkenean aurkeztu zuten obra Londresko The Globe antzokian. Antzoki horrek Shakespeare bizi zelarik haren obrak ematen ziren antzokia imitatzen du xehetasun guztietan.]]>
<![CDATA[EOSek bi kontzertu emango ditu Veneziako Biurtekoan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1497/034/002/2014-04-11/eosek_bi_kontzertu_emango_ditu_veneziako_biurtekoan.htm Fri, 11 Apr 2014 00:00:00 +0200 Agentziak https://www.berria.eus/paperekoa/1497/034/002/2014-04-11/eosek_bi_kontzertu_emango_ditu_veneziako_biurtekoan.htm
Euskal Herriko konpositoreen hiru obra eskainiko ditu EOSek Veneziako lehen kontzertuan. Hala, Erkorekaren Océano, Lazkanoren Ortzi isilak eta De Pabloren Frondoso misterio obra garaikideak interpretatuko dituzte. Obrek bi bakarlari izango dituzte; klarinetea Shizuyo Okak joko du, eta biolontxeloa berriz, Asier Polok.

Aldiz, bigarren kontzertuan Euskal Herriko doinuak dituzten hainbat obra joko dituzte, esate baterako, Michael Finissyren Zortziko, Ivan Fedekeren Txalaparta, eta Mauricio Soteloren Urrutiko Urdin, besteak beste. Obra horiek interpretatzeko Oreka TXen laguntza izango dute. Bi kontzertuak Jose Ramon Encinarrek zuzenduko ditu.]]>