Egilea

Ainara Arratibel

Ainara Arratibel

Bere artikuluetan bilatu

ikastolak

Egindako inbertsioei aurre egiteko Kilometroak Tolosan

Ainara Arratibel

Datorren urteko urriaren 6an izango da Gipuzkoako ikastolen aldeko festa. Matrikulazio hazkundearen ondorioz azpiegituretan egin behar izan dituzten inbertsoei erantzuteko dirua bildu nahi du Laskorain ikastolak. 'Ahora!' izango da festaren leloa, ezagutzeaz gain euskara erabili egin behar dela aldarrikatzeko.

Euskara

Argi-ilunak azalarazi dituzte Euskararen Legea onartu eta 30 urtera

Ainara Arratibel

Jaurlaritzak omenaldia egin die duela 30 urte legearen eztabaidan eta onarpenean parte hartu zutenei, eta legeak izandako adostasuna eta gaurkotasuna nabarmendu ditu. Kontseiluak, EHEk eta EH Bilduk legea gainditzeko beharra aldarrikatu dute.

Azaroak 25

Genero indarkeriaren kontra "egiturazko neurri berritzaileak" eskatu ditu Bilgune Feministak

Ainara Arratibel

Krisi ekonomikoaren ondorioz izan diren "lan eta gizarte eskubideen murrizketak" direla-eta emakumeen aurkako indarkeria areagotu besterik ez dela egin salatu du Bilgune Feministak. Hori dela eta, azaroaren 25ean, igandean, kalera irteteko deia egin du. Bestalde, Bilboko Udalak andreentzat arriskutsuak diren guneekin mapa bat osatu du.

Osasuna

Touretten sindromea ezagutuz

Ainara Arratibel

Keinu kontrolaezinen gaixotasun gisa ere ezagutzen da Touretten sindromea. Kurrinka egitea, mingaina etengabe ateratzea eta ingurukoen hitzak errepikatzea izan daitezke gaitzaren ezaugarriak. Elkarri babesa emateko eta gaixotasuna ezagutarazteko elkarte bat sortu dute gaixoek eta haien senideek. Bihar, erreportajea BERRIAn.

Gizartea

Etxea ordainetan emateko lehen epaiketa egin dute Gipuzkoan

Ainara Arratibel

Erretiroa hartua dago Iñaki Gonzalez donostiarra, eta ezin izan du ordaindu 2008an erosi zuen lokal baten hipoteka; orain, berriz, etxetik bota nahi dute. Kutxaren arabera, lokala eman arren, hipotekaren 12.000 euro zor ditu. Beste 23.000 euro ere eskatzen dizkiote interesen eta epaiketaren kostuengatik.

Euskara

Xabier Arzoz: "Estatuko botereek ez dute sinesten hizkuntz aniztasunean"

Ainara Arratibel

Hizkuntz eskubideen alorreko hainbat atal juridikoki ez direla giza eskubide gisa tratatzen azaldu du Xabier Arzozek, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide irakasle eta Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko epaileak. "Hori dela eta, gehiago kostatzen da bermatzea".

Hezkuntza

Euskal hezkuntza sistema "egituratuago bat" aldarrikatu dute ikastolek

Ainara Arratibel

Espainiako Gobernuak hezkuntzan iragarritako murrizketak eta lege erreformak kontuan hartuta, euskal hezkuntza sistema "egituratuago bat" aldarrikatu dute ikastolek. "Hezkuntzaren kalitateari nahiz ekitateari, gizarte kohesioari eta hezkuntza sistema propio bat izateko aukerari kalte egin diezaikete murrizketa eta erreforma horiek. Beraz, aldarrikapenetatik eta salaketetatik harago doan jarrera bat eskatzen diegu eragile politikoei", nabarmendu du Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk, ikasturte berriaren ekitaldian.

Euskara

Elkarlanean aritzeko kanpaina aurkeztu dute udal euskaltegiek

Ainara Arratibel

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udal euskaltegiak batzen dituen sareak kanpaina bateratua hasi du 2012-2013ko ikasturteari begira. 'Nik maite dut euskara' da kanpainaren leloa, eta gaur goizean aurkeztu du, Durangon. Xedea euren arteko elkarlana sustatzea izango da.

  1 2 3 4 5 6 7