Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Oiartzabalen eta William Joseren golek 2-0 jarri dute aurretik talde txuri-urdina lehen zatian, eta partida amaitzeko 10 minuturen falta egin du Raul Garciak 2-1ekoa, Rullik geratutako penaltiaren aldartzea baliatuz.
Espainiako Kopako finalerdietarako sailkatu da Reala, Rayo aise mendean hartu ostean. Cardonak, Palaciosek, Nahikarik eta Carla Bautistak sartu dituzte txuri-urdinen golak
Atletico Madrileko jokalarien maila goratu arren, Garazi Muruak uste du partida bakarrean edozer gauza gerta daitekeela. Ez du ezkutatu Espainiako Kopako finalerdietarako sailkatzeko itxaropena baduela.
Rayori irabazi, eta finalerdietan egoteko aukera asko dituztela onartu arren, Manu Lareok ez du uste faboritoak direnik. Aurkaria atzean ondo sartzen den taldea dela nabarmendu du.
27 urterekin hasi zen Elena Loyo atletismoan. Txikitan ondo moldatzen zen korrika, baina ingeniaritza ikasketak amaitu arte ez zion heldu bere bokazioari. 36 urte bete berri ditu, eta sasoi betean dago. Tokioko Olinpiar Jokoetan egotea du amets.
Hamabi urtez Bartzelonan jokatu eta gero, Marta Unzuek lehen sasoia du Athleticen. Igandean, bigarren aldiz arituko da talde ohiaren aurka; oraingoan, Mini Estadin. «Gozatu» egin nahi du.