<![CDATA[Ainara Arrratibel Gascon | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 27 Feb 2021 14:29:49 +0100 hourly 1 <![CDATA[Ainara Arrratibel Gascon | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Nahikari: «Gertatu diren gauzak ez dira ahazten; haietatik ikasi behar da»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2107/027/002/2020-11-19/nahikari_gertatu_diren_gauzak_ez_dira_ahazten_haietatik_ikasi_behar_da.htm Thu, 19 Nov 2020 00:00:00 +0100 Ainara Arrratibel Gascon https://www.berria.eus/paperekoa/2107/027/002/2020-11-19/nahikari_gertatu_diren_gauzak_ez_dira_ahazten_haietatik_ikasi_behar_da.htm
Argi esan zuen. «Gertatutako gauzak ez dira ahaztu behar, eta horiez ikasi behar da. Nik hala egin dut». Zaleek berak hurrengo sasoian taldea segitzeko itxaropena izan dezaketen galdetuta, zera erantzun zuen: «Bizitzak buelta asko ematen ditu. Niri ere pasatu zait. Orain bizitzen ari garen egoerak erakutsi digu egunez egun, astez aste bizi behar dugula».

Denbora luzean egon da min hartuta orkatilako lesio baten ondorioz, baina, pixkanaka, ari da berriro sasoia hartzen. «Lehiaren eta entrenamenduen hutsunea nuen, eta berriro ere neure burua hor ikustea pozgarria da». Natalia Arroyoren etorrerak «haize freskoa» ekarri diela nabarmendu zuen. «Ilusio handiarekin etorri da. Horri guk hazteko eta hobetzeko dugun gogoa gehituta, nahasketa polita da.

Athleticen porrota

Athleticek, berriz, COVID-19agatik atzeratutako partida jokatu zuen atzo. Angel Villacamparen taldea neurketarik galdu gabe zegoen aurreko asteazken arte. Baina azken hirurak galdu egin ditu. Espanyolen zelaian amore eman zuen atzo: 2-1. Zuri-gorriak aurretik jarri ziren, Yulemak partida hasi eta berehala, bigarren minutuan, sartutako gol bati esker. Ederki baliatu zuen Eunateren erdiraketa. Neurketa ondo hasi zuten zuri-gorriek. Baina Espanyolek berdinketa lortu zuen. Anaierrek sartu zuen gola, 35. minutuan. Partida berdindu egin zen, eta azkenean etxekoentzat izan zen garaipena, 68. minutuan Nicartek sartutako golari esker. ]]>
<![CDATA[Kantxa faktorea berreskuratzeko lehen aukera baliatu nahi du]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/028/001/2017-06-03/kantxa_faktorea_berreskuratzeko_lehen_aukera_baliatu_nahi_du.htm Sat, 03 Jun 2017 00:00:00 +0200 Ainara Arrratibel Gascon https://www.berria.eus/paperekoa/1857/028/001/2017-06-03/kantxa_faktorea_berreskuratzeko_lehen_aukera_baliatu_nahi_du.htm
Gasteiztarrek neurketa bat irabazi behar dute gutxienez Valentzian: gaurkoa edo astelehenekoa. Hobe, beraz, etxeko lanak lehenbailehen egitea. Hori lortuta, bermatua izango lukete beharrezkoa balitz bosgarren partida bat jokatzea. Buesa Arenan jokatuko litzateke, gainera. Biak irabaziz, gero finalera sailkatuko lirateke; galduz gero, berriz, akabo denboraldia Gasteizko taldearentzat.

Valentziak, haatik, asteartean Buesa Arenan lortutako garaipenari etekina atera nahi dio, eta etxeko bi neurketak irabazita ACB ligako finalerako sailkatu. Etxean talde sendoa da Pedro Martinezek gidatutakoa, gutxitan huts egiten duen horietakoa. Hala erakutsi dute sasoi honetako datuek. Liga eta Eurokopa aintzat hartuta, 31 neurketa jokatu ditu etxean, eta lau besterik ez ditu galdu.

Baskoniarentzat, gainera, kantxa gaiztoa da Fonteta. Han jokatu duen azken lau alditan esku hutsik itzuli da Gasteizera. Azken garaipena 2012-2013 sasoian lortu zuen: 75-79. Gainera,denboraldi honetan ez dabil fin etxetik kanpo jokatzen duenean. 32 norgehiagokatatik hamabost galdu ditu. Bestalde, Sito Alonsorenek behin bakarrik irauli du etxean 0-1 galtzen hasi diren kanporaketa bat.

Dena den, baikor izateko datuak ere badituzte. Izan ere, orain arteko bi partidetan, 80 minututatik ia 60 egin dituzte markagailuan aurretik. Lehen neurketan, ez zuten partida osoan egindako lana biribiltzen jakin, eta azken minutuak ez zituzten behar bezala kudeatu. Herenegun, ordea, erakutsi zuten zertarako gai den. Lehen partidan ez bezala, kontrolpean izan zuten neurketa, eta erreboteari eta defentsako lan on bati esker garaipen erosoa lortu zuten. Hangak—18 puntu sartu zituen—eta batez ere Ricky Ledok — 24 saskiratu zituen— gidatu zuten taldea. Hegaleko estatubatuarrak bi aste daramatza Gasteizen, eta pixkanaka ari da taldera egokitzen. Saskiratzaile fina dela erakutsi zuen.

Sito Alonsok herenegungo neurketan izan zuten intentsitate bera edukitzeko eskatu die jokalariei. «Gai izan behar dugu 40 minutuetan intentsitate horri eusteko». Baskoniaren entrenatzaileak argi du Valentziak ederki baliatzen dituela aurkariaren okerrak. «Ezin ditugu baloi inozoak galdu, ezta defentsa berandu antolatu ere. Izan ere, ez dute barkatzen, eta saskiratze errazak lortzen dituzte».

Fonteta kantxa zaila dela onartu du. «Oso giro berezia izaten da, presio handikoa kanpoko taldearentzat. Hori kudeatzen jakin behar dugu». Dena den, aldi berean uste du kanporaketa batean etxean jokatzen den lehen partidan beti izaten dela presio gehiago, eta espero du hori baliatu ahal izatea. «Guk nabaritu genuen presio hori lehen neurketako azken lau minutuetan, eta neurri batean horregatik galdu genuela uste dut».

Baskonian min hartuta jarraitzen du Rodrigue Beaubois hegalekoa, eta zalantza da. Gainontzean, talde guztia jokatzeko moduan dago.

Valentzian, berriz, ikusi beharko da Guillem Vives joko antolatzailea nola dagoen. Ezker orkatila bihurritu zuen herenegun norgehiagokan. Ligan ere antzeko lesioa egin zuen Buesa Arenan, eta hainbat neurketa egon zen jokatu gabe. Arriskatzeko moduan dagoen da zalantza.

Hutsune garrantzitsua litzateke hori Pedro Martinezen taldearentzat, joko antolatzaile bakarrarekin geratuko litzateke eta Antoine Diot. Vives eta Diotekin batera taldeak duen beste joko antolatzaileak, Van Rossomek Ligako azken partidan hartu zuen min, eta ez ordezkatzea erabaki zuen Valentziak.]]>