<![CDATA[Ainhoa Arano | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 17 Aug 2019 17:01:02 +0200 hourly 1 <![CDATA[Ainhoa Arano | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Antolamendu eredu berria, funtsezkoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1580/028/002/2013-01-19/antolamendu_eredu_berria_funtsezkoa.htm Sat, 19 Jan 2013 00:00:00 +0100 Ainhoa Arano https://www.berria.eus/paperekoa/1580/028/002/2013-01-19/antolamendu_eredu_berria_funtsezkoa.htm Mihiluze eta Teknopolis saioetako zuzendariek. Biek argi adierazi zuten zein den bultzatu beharreko eredua: publikoa, autonomoa, hurbila, euskarazkoa eta euskaltzalea, euskal herritarren zerbitzukoa, euskal kulturaren bultzatzailea, erakargarria eta sortzailea. «Nabarmenegia da ETBn dagoen alderdikeria; bereziki, informazio saioetan. Herritarrak ere jabetu dira. ETBren irudiari kalte handia egiten dio horrek», azaldu zuen Kortaberriak. «Lau urtetik behin, zuzendari jakin batek nahi duen telebista eredua sortzen da, herritarrek nahi dutena kontuan hartu gabe». Amonarrizen ustez, funtsezko eztabaida da bultzatu nahi den antolaketa eta kudeaketa eredua zehaztea. Gainera, nabarmendu zuen orain aukera ederra dagoela alderdi politikoak ados jartzeko. «Komunikazio politika, hizkuntza politika eta elkarbizitza politikoa nola eraman definitu eta akordio estrategikoak lor daitezke orain. Boterean dauden alderdi politikoek huts handia egingo lukete, gutxieneko adostasunik lortuko ez balute».

ETB1 eta ETB2 kateek aurrekontu eta zuzendaritza propioak izatearen garrantzia nabarmendu zuten gonbidatuek. Euskarazko katearen ibilbide orria zehaztu eta garatzeko, nahitaezkotzat jotzen dute euskarazko kateaz bakarrik arduratuko den pertsona bat izendatzea. «Kate asko batera eramatea operatiboki errentagarriagoa da, baina esperientziak erakutsi digu euskara beti galtzaile ateratzen dela», azaldu zuen Amonarrizek. Horrez gain, adierazi zuten aurrekontu propioak izatea dela euskarazko katea indartzeko nahikoa baliabide izateko modua.

Kateen dilema

Saioan, Juan Carlos Etxeberria ETBko kazetariaren eta Joseba Arruti Radio Euskadiko zuzendariaren iritziak ere jaso zituzten bideo bidez. Lehenak adierazi zuen ETBk indartu egin behar duela zerbitzu publikoaren marka. Halaber, bi kateko ereduaren alde egin zuen, «hobe baita bi ondo egitea lau erdipurdi baino». Gonbidatuek bat egin zuten ideia horrekin, kalitatezko lau kateri eusteko baliabiderik ez dagoelako. Amonarrizek hau gaineratu zuen: «Nafarroan ezin dute ETB3 ikusi; beraz, ezinbestekoa da ETB1en haurrentzako edukiak txertatzea, behintzat, auzi horri irtenbidea eman arte». Izan ere, ETBn marrazkiak bai, baina, haur eta nerabeen presentziarik ez dagoelako kexu agertu zen Mihiluze-ko zuzendaria. Arrutik, bestalde, ETBren jatorrizko izaera berreskuratu beharra aipatu zuen.

ETB1ek astindu bat behar du; horretaz ez dute zalantzarik gonbidatuek. ETB1ek daukan gabeziarik handiena programazioa da, Amonarrizentzat, hots, ematen den saio kopurua urria dela. «Arratsaldea hutsik dago». Azkenaldian, prime time-ko eskaintza zertxobait hobetu da, aurkezlearen ustetan. Kortaberriaren esanetan, ETB «tematuta» dago audientzia onak izango dituzten saioak egiten, baina bestelako irizpideak ere landu beharko lituzke. Amonarrizek, baina, gogorarazi zuen euskarazko saioek audientzia onik lortzen ez badute «seinale ikus-entzuleak ETB2ri begira daudela». Hala ere, «kualitatiboki onak» diren saio espezializatuen alde egin zuen. Unibertsitate, teknologia, zinema eta bestelako arloei lotutako saioak ekoiztea interesgarria litzateke. «Eta horiei ezin zaie audientzia eskatu, eragin soziala baizik».

Eginiko ibilbideari aitorpena

Euskararen normalizazio prozesuan ETB ardatz izan dela nabarmendu zuen aurkezleak; «hizkuntza politika eraginkor bat ezin da garatu hedabideak aintzat hartu gabe, eta, bereziki, euskarazko telebista bat gabe». Amonarrizen esanetan, euskalgintzan egindako bidea ezin da ulertu ETBrik gabe. Hala ere, uste du telebista publikoak gehiago egin dezakeela euskaren alde. Euskara hutsezko katea babes eremu omen zen hasieran, baina, 30 urteren ostean, «muga» bilakatu da. Hala ere, hizkuntza eta politikaren ikuspuntutik, ez dago ETB baino tresna indartsuagorik, gonbidatuen ustez. Horregatik, elkarlanari garrantzi berezia ematen diote. Euskal komunikabideen elkarlana ezinbestekotzat jotzen dute. «Bakoitza bere aldetik pikutara doa. Elkarren bozgoragailu lana egin behar dute euskal produktuek», adierazi zuen Amonarrizek. Jarrera aldaketa bat ere eskatu zuen: «Euskal munduak, batzuetan, ETBrekiko jarrera aldatu behar luke. Eskubidea da kritikatzea. Baina babesa eta bultzada ere behar dira».

ETBri buruzko mahai ingurua hemen ikusgai: www.berria.info]]>
<![CDATA[Botere politikotik autonomia duen antolaketa eredua eskatu dute ETBrentzat]]> https://www.berria.eus/albisteak/74660/botere_politikotik_autonomia_duen_antolaketa_eredua_eskatu_dute_etbrentzat.htm Fri, 18 Jan 2013 15:01:04 +0100 Ainhoa Arano https://www.berria.eus/albisteak/74660/botere_politikotik_autonomia_duen_antolaketa_eredua_eskatu_dute_etbrentzat.htm Azaroaren 19an ETBri buruzko beste eztabaida bat egin zuen Berria Telebistak. Orduko solaskideak Pello Sarasola, Maddalen Iriarte eta Josu Amezaga izan ziren. 6.400 bisitatik gora izan zituen mahai inguru hark. ETBk 30 urte bete zituen joan den abenduaren 31n. Urteurren hori dela eta, BERRIAkelkarrizketa sorta bat egin zuen udazkenean.]]> <![CDATA[«Protagonistak dei egiten dio gizarteari aktibatzera eta ahal den toxikoena izatera»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1793/027/001/2013-01-18/protagonistak_dei_egiten_dio_gizarteari_aktibatzera_eta_ahal_den_toxikoena_izatera.htm Fri, 18 Jan 2013 00:00:00 +0100 Ainhoa Arano https://www.berria.eus/paperekoa/1793/027/001/2013-01-18/protagonistak_dei_egiten_dio_gizarteari_aktibatzera_eta_ahal_den_toxikoena_izatera.htm Aktibo toxikoak bakarrizketak. Zumaiako Alondegia kultur etxean izango da gaur ikusgai, 22:00etan hasita. Patxi Santamaria aktoreak (Zarautz, 1959) antzezten du.

Gaur-gaurko gaia lantzen du antzezlanak: krisi ekonomikoa. Baina, hari barre eginez.

Nire egoera pertsonaletik sortzen da ideia. Krisiarekin nazkatuta eta amorratuta nengoen; hala, neure buruari galdetu nion: zer egin dezake aktore batek krisiaren aurka? Ba, antzerkia erabili krisia kritikatzeko, egoeraz kexatzeko eta amorrua ateratzeko. Hasieratik, komedia bat etorri zitzaidan burura, nahiko lazgarria baita jada egoera. Asmoa da ondo pasatzea, baina ahaztu gabe hausnarketa bat dela. Ironia eta satira apur bat du lanak; azkenean, sistema politiko, sozial eta finantzarioa kritikatu nahi baititu.

Eskola zaharreko politikoa da Jauregi, ez gaurkoa. Hortaz ere kexu da.

Momentu batean salatzen du lehen ere egongo zirela irabaziak eta tranpak politikan, baina, zogiagoak zirela. Egun aurpegi gehiagorekin egiten dute guztia. Hori leporatzen die protagonistak. Lapurretak aurrez pentsatuz eta maltzurkeriaz egitea.

Erabat desesperatuta, haserretuta agertzen da Jauregi. Hala al dago euskal gizartea ere?

Ez dakit zer esan. Guk bestelako borroka luzeagoa daukagu, gainera, atzetik. Egia da orain artean ondo bizi izan garela eta azkeneko hilabeteotan atzera nabarmen egin dugula Euskal Herrian ere. Hala ere, erantzun soziala nahiko urria da oraindik. Ez dakit ezkutuko ekonomiak frenatzen duen mobilizazioa, edo gizartea aspalditik motibaziorik gabe eta politikatik urrunduta dagoelako isla den. Baina egoerak ezin du luze iraun. Ni harrituta nago nola jendea ez den politikariengana hurbiltzen, eta, gutxienez, aurpegira pare bat gauza argi esaten. Iruditzen zait erantzun gutxi ematen diogula jasaten ari garen egoera nazkagarriari.

Antzezlanak Aktibo toxiko du izena. Nondik sortu zen kontzeptu ekonomiko baten izena hartzeko ideia?

Izena Mikel Elorza antzezlanaren idazleari bururatu zitzaion, eta bete-betean asmatu zuen. Izan ere, finantzen munduko aktibo toxikoez gain, protagonistak, gizarteari dei egiten dio aktibatzera eta ahalik eta toxikoena izatera. Alegia, kutsatzera. Kutsatu, kexa eta protestaren bidez. Izenak bi alde horiek biltzen ditu.

Bakarrizketa formatuan eroso sentitzen zara?

Bai, aktore batentzat erronka da, baina moldatzen naiz. Gainera, ni formatu txikian mugitu naiz azkenaldian. Dantzatzeari eta kantatzeari dagokionez, aktore batek denetatik egin behar du; agian, denetik gaizki, baina hori beste kontu bat da. Baina antzezlanak hala eskatzen zuen. Bestalde, gaia gaur-gaurkoa izanik, aukera ematen du antzezlana eguneratuz joateko. Rato, Urdangarin eta halako auziak sartuz goaz.

Ikus-entzuleak protagonistarekin identifikatuta sentitzen dira?

Bai, denok gaude behartuta krisiaren ondorioak izatera. Bestalde, formatua, parodia, eskertzen dute. Pertsonaia nahiko dibertigarria da, eta antzezlanean osagai ugari daude: musika, dantza, zirkua... Gainera, ikus-entzuleen parte hartzea ere bultzatzen da. Emanaldi gutxi egin ditugu, baina, denetan jendea irribarre batekin atera da. Gaia kabroia izan arren, jendeak ondo pasatzen du. Amorrua ateratzeko eta purrustadak botatzeko aukera dute.]]>
<![CDATA[EITBnet sozietatearentzat, 120.000 euroko kapital handitzea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1659/030/003/2013-01-15/eitbnet_sozietatearentzat_120000_euroko_kapital_handitzea.htm Tue, 15 Jan 2013 00:00:00 +0100 Ainhoa Arano https://www.berria.eus/paperekoa/1659/030/003/2013-01-15/eitbnet_sozietatearentzat_120000_euroko_kapital_handitzea.htm
Euskadiko Ondareari buruzko Legeak ezartzen du enpresa ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko aurretiaz Jaurlaritzaren baimena beharko dela. Hala, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, gobernu kontseiluak urte amaieran aztertu eta onartu zuen dekretua. Iragan ostegunean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Ordutik, indarrean da.

EITBk 2003an jarri zuen martxan EITBnet erakundea, Interneterako, sakelako telefonoetarako eta telebista digitalerako edukiak sortzeko asmoz. Sozietateko estatutuen arabera, helburua da «komunikazio eta zerbitzu berriak martxan jarri eta mantentzea, bestelako gune teknologikoekin elkarlanean aritzea eta, ikus-entzunezkoen sektorearen garapena sustatzeko akordio estrategikoetan parte hartzea».

2009. urteaz geroztik, Edurne Ormazabal da EITBren Interneteko guneko zuzendaria.]]>
<![CDATA[Bilboko martxarekin 40.000 lagunek egin zuten bat Hamaika TBren bidez]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1520/030/002/2013-01-15/bilboko_martxarekin_40000_lagunek_egin_zuten_bat_hamaika_tbren_bidez.htm Tue, 15 Jan 2013 00:00:00 +0100 Ainhoa Arano https://www.berria.eus/paperekoa/1520/030/002/2013-01-15/bilboko_martxarekin_40000_lagunek_egin_zuten_bat_hamaika_tbren_bidez.htm
'Berria.info'-n bisita ugari

Iragan asteburuan Berria.info webguneak ohikoa baino ia bi bider bisita gehiago izan zituen. Larunbatean eta igandean, hurrenez hurren, 18.000 eta 19.000 lagunek jo zuten atari digitalera informazio bila. Izan ere, BERRIAk euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioaren jarraipen berezia egin zuen egun horietan. Larunbateko bideo eta argazki bildumak oraindik ikusgai daude Berria.info webgunean. Horretaz gain, Bilboko manifestazioaren inguruko mapa interektibo bat ere ikusgai dago webgunean. Bertan ibilbidean jasotako hainbat bideo daude bilduta.]]>
<![CDATA[ETBren azken hogeita hamar urteetako ibilbidea, Gorka Otxoaren eskutik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1520/028/001/2013-01-13/etbren_azken_hogeita_hamar_urteetako_ibilbidea_gorka_otxoaren_eskutik.htm Sun, 13 Jan 2013 00:00:00 +0100 Ainhoa Arano https://www.berria.eus/paperekoa/1520/028/001/2013-01-13/etbren_azken_hogeita_hamar_urteetako_ibilbidea_gorka_otxoaren_eskutik.htm Eskerrik asko, Petrov. Gorka Otxoak aurkeztuko du programa. «Ilusio handia egin zidan eskaintzak, eta gogoz ibili nahiz lanean. Hasiera batean ez nuen neure burua aurkezle moduan ikusten, baina esperientzia polita ari da izaten. Egia esan, aurkezle lanak egin baino gehiago, saioaren haria gidatzen dut», aitortu dio aktoreak BERRIAri. Dokumental sorta honek hamabi atal izango ditu, ordubetekoak. Saio bakoitzak urte jakin batzuk eta orduko historioak izango ditu oinarri. Abiapuntua 1983. urtea izango da, urte horretan jarri baitzuten martxan ETB. Eta hortik aurrera: 1983ko uholdeak, Athletic eta Realaren garaipenak, euskal rocka, ETAren indarkeriaren unerik gogorrenak, teknologiaren iraultza eta krisi ekonomikoa, bestea beste.

Dokumental sorta horrek albiste hunkigarriak eta une gogoangarriak bildu ditu, baita historia txikiak ere. Gainera, aipatu gabeko xehetasunak, baztertutako irudiak eta ikus-entzuleek ia ahaztuak dituzten pertsonaiak berreskuratuko ditu ETBk artxiboetatik. Ehun bat lagunek euren lekukotza eta iritziekin osatuko dute atal bakoitza. Batzuk aipatzearren, Julian Retegi, Andoni Zubizarreta, Marino Lejarreta eta Iñaki Perurena kirolariak; Bernardo Atxaga eta Karmele Jaio idazleak, Drogas musikaria, Javier Gurrutxaga aktorea, Karlos Argiñano sukadaria, Pedro Migel Etxenike zientzialaria, lehendakari ohiak eta EITBko aurkezle, aktore eta kazetariak.

Otxoak, umore puntua

Gogoetak ez ezik, umoreak ere izango du lekua saioan. Otxoa aurkezleak emanen dio umore kutsu hori. Baita, batzuetan, drama ukitu bat ere. «Ez genuen nahi saioa astuna izatea; horregatik, tonu erabat serioa erabili ordez, egokia iruditu zitzaigun umorea eta ironia tartekatzea. Eta ikus-entzuleak eskertuko du tonu dibertigarriagoa erabiltzea. Gai gogorragoak lantzean, halaber, dramatismo puntu bat ematen saiatzen da nire pertsonaia. Ikus-entzuleek gozatuko dute bidaiaz», adierazi dio Otxoak BERRIAri. Gidoi bati jarraiki, gertaera bat bestearen atzetik lotzen saiatuko da Otxoa, eta bakoitzari ikus-puntu ezberdin bat ematen. Gonbidatuekin hitz egiteaz gain, landutako gaien inguruan esketxak ere grabatu dituzte.

Aktoreak 4 urte zituen ETB abian jarri zutenean; ondorioz, distantzia apur batekin bizi izan ditu hainbat gertakari. «Programa oso interesgarria da. Inoiz ikusi gabeko materiala berreskuratzeaz gain, ikus-entzuleari aukera ematen dio urruti gelditu zaizkion gertaera horiek gogoratzeko. Hainbatek, ni barne, ez ditugu aspaldiko gertaera batzuk ezagutu ere egiten. Saioak aukera paregabea ematen du une horiek berriro bizitzeko».

Petroven erabakia gogoan

ETBren sorrerako urtean gertatu zen historio bat aitzakia, saioari izen dibertigarria jarri diote arduradunek. Stanislav Jevgrafovitx Petrov Sobietar Batasuneko armadako koronela zen, eta 1983an eskuetan izan zuen munduaren —ETBren— zoria. Gerra hotza azken astinduak ematen ari zen, baina giroa berotuta zegoen. Jardunean zela, Ameriketako Estatu Batuek misil nuklear bat jaurti zutela ohartarazi zuten Petrov. Hark, baina, senari kasu eginez eta aginduak baztertuz, kontrako erasorik ez egitea erabaki zuen. Hala, hirugarren mundu gerra saihestu zuen.]]>
<![CDATA['Homeland' telesaila da faboritoa gaur gaueko Urrezko Globoetarako]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1616/028/003/2013-01-13/homeland_telesaila_da_faboritoa_gaur_gaueko_urrezko_globoetarako.htm Sun, 13 Jan 2013 00:00:00 +0100 Ainhoa Arano https://www.berria.eus/paperekoa/1616/028/003/2013-01-13/homeland_telesaila_da_faboritoa_gaur_gaueko_urrezko_globoetarako.htm Homeland telesaila da faboritoa gaur gauean banatuko diren Urrezko Globoetan. Los Angeles hiriko Beverly Hilton hotelean egingo dute ekitaldia (AEB). Aurten, 70 urte bete dira sari horiek lehengoz banatu zirenetik, eta, horregatik, gaurko ekitaldia oso berezia izango da, ezustekoz betea. Homeland telesailak lau sailetan irabaz dezake saria, tartean, dramazko telesail onenarena. Faboritoak baino sari gehiago eramateko aukera du, ordea, Game Change telesailak; hautagaia da bost sailetan. Bi behintzat aurki lortuko ditu: bat, telesail labur onenarena, eta bestea, Julianne Moore aktore protagonistak, kategoria horretako aktore onenarena. Dramazko telesail onena lortzeko lehian, ordea, aurkari indartsuak topatuko dituzte; besteak beste, Boardwalk Empire eta Breaking Bad. Kanpoan gelditu daMad Men telesaila. Umoreari dagokionez, Modern Family da faboritoa -hiru izendapen ditu-, baina Girls telesailak ezustekoa eman eta komediazko telesail onenaren saria ken diezaioke. Bestalde, Game of Thrones telesailak ez du izendapenik lortu, eta sarietatik kanpo gelditu da. ]]> <![CDATA[Hedabideek jarraipen zabala eginen diote presoen aldeko manifestazioari]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1608/028/002/2013-01-12/hedabideek_jarraipen_zabala_eginen_diote_presoen_aldeko_manifestazioari.htm Sat, 12 Jan 2013 00:00:00 +0100 Ainhoa Arano https://www.berria.eus/paperekoa/1608/028/002/2013-01-12/hedabideek_jarraipen_zabala_eginen_diote_presoen_aldeko_manifestazioari.htm #U12Bilbora, #U12Herrira eta #U12 etiketen bitartez. Gaurko egun guztian, #herrira etiketa erabiltzea proposatu du Herrira plataformak, mezu guztiak batean bil daitezen.

Zuzeneko irudiak

Manifestazioa zuzenean izango da ikusgai, 16:30etik aurrera, Hamaika telebistan eta, haren bidez, Berria.info webgunean. Ibilbide osoaren berri egingo dute. Hain zuzen ere, BERRIA, Hamaika TB, Info7 eta Naiz hedabideak elkarlanean ariko dira saio berezi hori prestatzeko. Denen artean, Bilbon gertatzen den guztiaren berri emango dute. Goizetik hasita, Herrira plataformak egun osorako hainbat ekitaldi antolatu ditu: kontzertuak, tailerrak, herri kirolak, batukada, puzgarriak, trikitilariak, bertsolariak, eta abar. Ekintza horien inguruko informazio guztia jasoko dute saioan. Bestalde, martxa horretan parte hartuko duten alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozialekin hitz egingo dute. Baita euskal preso ohiekin eta senideekin ere.

Gainera, Hamaika telebistak hainbat gune berezitatik egingo ditu zuzeneko konexioak. Manifestazioaren aurretik, antolatzaileek egokitutako autobus batean izango dira kazetariak. Bestalde, plato bat jarriko dute Bilboko udaletxe parean; bertatik emango dute amaiera ekitaldia. Esan bezala, Hamaika telebistak ez ezik —LTD, Euskaltel eta Internet bidez—, saioa Berria.info eta Naiz.info atariek eta Info7 irratiak ere emango dute zuzenean. Sakelako telefonoen bidez ere jarraitu ahal izango da, Hamaika telebistaren aplikazioari esker.

Irratian eta Interneten, adi

Info7 irratiak hurbiletik jakinaraziko du Bilbon zer gertatzen den. Horretarako, Casillako kioskotik saio berezi bat egingo dute, 16:30etik aurrera. Hainbat gonbidatu izango dituzte bertan: Laura Mintegi EH Bilduko bozeramailea, Ainhoa Etxaide eta Adolfo Muñoz LAB eta ELAko idazkari nagusiak, Ainhoa Aznarez Ahotsak plataformako kidea, Jone Goirizelaia abokatua eta Ane Zelaia eta Fran Balda Herrira mugimenduko kideak. Saio horrekin bat egingo dute Naiz.info-k, Berria.info-k eta HamaikaTBk. Adierazpen eta iritzi ugari jasoko dituzte, eta mikrofonoak irekita izanen dira Bilbon bildutako herritarrentzat. Azkenik, amaierako ekitaldia zuzenean entzun ahal izango da Info7 irratian.

Bilboko hedabideak ere erne ibiliko dira. Bilbokobranka.info atariko kazetariak kalera aterako dira, argazkiak, informazioak, bideoak eta abar biltzera. Era berean, Twitter bidez, momentuko irudiak eta informazioak zabalduko dituzte.]]>
<![CDATA[Telemadridek 826 langile kaleratzea onartu du]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1659/030/003/2013-01-11/telemadridek_826_langile_kaleratzea_onartu_du.htm Fri, 11 Jan 2013 00:00:00 +0100 Ainhoa Arano https://www.berria.eus/paperekoa/1659/030/003/2013-01-11/telemadridek_826_langile_kaleratzea_onartu_du.htm
Lantaldea %75 murriztearen ondorioz, Telemadridek albistegiak bakarrik egingo ditu. Egungo programaziotik beste bi saiori ere eutsiko die: Madrileños por el mundo eta Madrid directo. Biak kanpoko enpresa batek ekoitziko ditu, ordea. Ignacio Gonzalez Madrilgo erkidegoko presidenteak adierazi du orain administrazio kontseiluaren tamaina txikitzea proposatuko duela; 18 kidetik 7ra.

Ia hilabete iluntasunean

Protesta asko egin dituzte langileek azken hilabetean. Abenduaren hasieran, greba hasi zuten, eta kate autonomikoak emanaldiak eten zituen. Ordutik, beltzean egon da. Erabakiaren ondotik, baina, langileek bertan behera utzi dituzte lanuzteak. Gaur itzuli dira emanaldiak. Madrilgo erkidegoko presidenteak adierazi du langileen jarrera «guztiz onartezina» dela: «Ez dut ezagutzen murrizketen ondorioz emanaldiak eten dituen hedabiderik».]]>
<![CDATA[EH Bilduk EITBko zuzendari berriaren ezaugarriak adostu nahi ditu EAJrekin]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1520/030/002/2013-01-11/eh_bilduk_eitbko_zuzendari_berriaren_ezaugarriak_adostu_nahi_ditu_eajrekin.htm Fri, 11 Jan 2013 00:00:00 +0100 Ainhoa Arano https://www.berria.eus/paperekoa/1520/030/002/2013-01-11/eh_bilduk_eitbko_zuzendari_berriaren_ezaugarriak_adostu_nahi_ditu_eajrekin.htm
Izenak, dantzan

EAJk kargu horretarako egun EITBn lan egiten duen norbait nahi duela eta, hainbat hedabidek aspaldi bertan den baten izena zabaldu dute: Mikel Agirre Arizmendi (Anberes, Flandria, 1955). ETBn 1984an sartu zen, eta, egun, ingeniaritza zuzendaria da —EAJko Andoni Ortuzarrrek izendatu zuen kargurako—. Euskalduna da, ekonomia ikasketak egina, eta Jose Antonio Agirre Jaurlaritzako aurreneko lehendakariaren iloba.]]>
<![CDATA[Agur 20 urteko isiluneari]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1545/028/002/2013-01-09/agur_20_urteko_isiluneari.htm Wed, 09 Jan 2013 00:00:00 +0100 Ainhoa Arano https://www.berria.eus/paperekoa/1545/028/002/2013-01-09/agur_20_urteko_isiluneari.htm Nanfang Zhoumo —Hegoaldeko astekaria— aldizkariko langileen lanuzteak izan du. Erredakzio osoa greban da, bere eskualdeko agintariek hedabideko artikuluei eta sare sozialei zentsura ezartzen dietela argudiatuta. Salatu dutenez, urteko lehen editorialean aldaketak egin zituzten agintariek: zati batzuk ezabatu egin zituzten eta, argitaratu zen idatzian, Txinako Gobernuaren aldeko laudorioak agertu ziren. Gobernuaren «presioak» gaitzetsi dituzte kazetariek. Sare sozialetan bolo-bolo zabaldu da gertakaria, baita zentsuraren aurkako mezuak eta greban dauden langileekiko elkartasun hitzak ere. Ez da gutxiagorako. Azken hogei urteetan lehen aldia da tamaina horretako hedabide batek mobilizazioetara jotzen duela zentsura salatzeko. Txinan gehien saltzen den astekaria da.

Txinpartak Kanton eremuan

Kanton eremuko hedabideak aspalditik dira Txinako kazetaritza independentearen ikur eta adierazpen askatasunaren aitzindari. Bertako Nanfang Zhoumo aldizkariko langileen grebak zeresana eman du egunotan. Baina, urteak daramatzate gobernuaren sekretu ilunenak aireratzen. Nanfang Dushibao —Hegoaldeko metropolia— kazetak, esaterako, ikerketa eta erreportaje ugari egin ditu. Southern Media Group taldea indartsuarenak dira hedabideok. Hamabi kazeta, bi aldizkari eta argitaletxe baten jabe da taldea. Alderdi Komunistari lotuta dago, Kanton eremuko adarrari. Bertako kazetariek, ordea, Txinan ohikoa ez den independentzia erakusten dute botere ekonomiko eta politikoekiko. Jarrera ausartak. Hong Kong eskualdetik oso hurbil egoteak ematen dio halako askatasuna Kanton eremuko prentsari, hein handi batean. Gogoratu Hong Kongek autonomia handia mantentzen duela, beste eskualde batzuekin alderatuta. Hori dela eta, zentsuraren esku-beltzak ez dira horrenbeste zabaldu Kanton hirian. Kazetarien arabera, ordea, azkeneko urtebetean zentsura areagotu egin da. Eta eremu berezi horretan, langileak ez daude zentsuraren aurrean momifikatuta gelditzeko prest.

Sarean, haserrea gora

Txinako Gobernuak, baina, urteetako isiluneari eutsi nahi dio. Mendean estu hartuta mantendu nahi ditu hedabideak. Hala, protesten aurrean erantzuna zein izango den argi du: debekua. Debekatu egin ditu adierazpen askatasunaren aldeko protesta guztiak. Gainera, Pekinen arabera, «Txinan, oraingoz, ez dago prentsa askea babestuko duen egitura sozialik; atzerriko indarren esku hartzea dago mobilizazioen atzean». Hala, hedabideen eraldaketa herrialdearen garapenaren eskutik joango dela nabarmendu du alderdiak. Eta ezinezko aldaketa gauzatu bitartean: «gogoratu Txinako Gobernuak duela prentsaren gaineko kontrol osoa». Nola ahaztu Great Firewall delakoa —Harresi Informatiko Handia—. Nola pasatu oharkabean 10.000 ziberpolizien lana. Sarean nabigatzen duten erabiltzaileek uneoro dute gogoan Pekinek ezartzen duen zentsura: ezin sartu Facebooken, ez Twitterren, YouTube, Google Docs, Blogger, Wordpress, Hotmail, Flickr eta Bing zerbitzuetan ere. Ez, behintzat, enpresa erraldoi horiek zirrikituren bat bilatzen duten arte. Izan ere, gobernuari gehiegitan ahazten zaio Txinak munduko Internet erabiltzaile kopuru handiena duela: 500 milioitik gora. Enpresek merkatu horretan jokatu nahi dute, eta herritarrek ere bai. Alderdi Komunistaren XVIII. Kongresuan kalean izandako protestek erakutsi zuten aldaketa hasi dela. «Egitura soziala» sarean dagoela.]]>
<![CDATA[Amildegian, sareari begira]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1648/030/002/2013-01-08/amildegian_sareari_begira.htm Tue, 08 Jan 2013 00:00:00 +0100 Ainhoa Arano https://www.berria.eus/paperekoa/1648/030/002/2013-01-08/amildegian_sareari_begira.htm Noticias de Álava eta Noticias de Gipuzkoa egunkarietan, erregulazio txostenak Prisa eta Unidad Editorial empresetako bulegoetan eta, Qué eta Público kazeten eta Canal4 katearena itxiera. Iragan urteak utzitako albiste bakan batzuk dira horiek. Aspalditik dabil sektorea gizartearen komunikazio eredu berrietara ezin egokituta, hedabide digitalak diru iturri bilakatzeko formularen atzetik korrika. Eta noraez horretan, krisi ekonomiko delakoarekin egin du topo. Emaitzak benetan larritzekoak dira. Hala berretsi du kazetari lanbidearen inguruan Madrilgo Pentsa Erakundeak berriki kaleratu duen txostenak. Langabeziaren izurritea zabaltzen ari da, eta kazetarien lan baldintzek nabarmenki egin dute okerrera, bereziki, gero eta lan gehiago jartzen delako haien gainean.

Langabezia tasa, bikoitza

Txostenak jasotzen dituen datuen arabera, iaz Hego Euskal Herrian 1.916 kazetari zeuden langabezian. 2011. urtean baino 984 gehiago da hori. Azken urtean, bikoiztu egin da lan bila dabiltzanen kopurua -%105 hazi da langabezia tasa-. Nafarroan, 333 lagun daude lanik gabe; aurreko urtean baino %82 gehiago. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, urte bien arteko aldea %111 da; 749 lagun zeuden langabezian, eta orain 1.583 daude. Gorakada nabarmena da, orohar. Izan ere, azken urteetako datuak alderatuz, gorako malda makurra ikus daiteke. Hego Euskal Herrian, langabezia tasa kazetaritzan % 26 inguru hazi zen 2009. eta 2010. urteen artean. Eta 2011. eta 2012. urteen artean, berriz, %65.

Etorkizun iluna Espainian

Datuak negatiboak dira, eta badirudi sektorean joera ez dela berehalakoan aldatuko. Izan ere, txostenaren arabera, lanik gabe dauden lagunen gehiengoak uste du aukera oso gutxi daudela denbora laburrean lana aurkitzeko. Ez da harritzekoa, kontuan hartzen bada Espainian lanik gabe dauden kazetarien %47 inguruk urtebete daramala lan bila eta, %25ek, hiru urtetik gora.

Gazteak dira langabeziaren ondorioak bereziki pairatu dituzten multzoetako bat. Txostenaren arabera, Espainian, ikasketak komunikazio alorrean egin dituzten gazteen %50,7k urtebete baino gehiago darama lehenengo lanpostuaren bila. Bi urte eta lau urte artean pasatu dituzte aukera horren bila gazteen %12,3k. Bitarte horretan, ikasketen jarraitzen dute hainbatek, espezializazioa handitu nahian.

Bestalde, emakumeen langabezia tasa gizonezkoena halako bi da. Hala ere, ezin esan langabeziak gehiago eragiten dienik emakumeei. Kasu bietan, langabezia tasak gorakada latza izan du. 2012. urtean, Hego Euskal Herrian lanik gabe zeuden emakume kazetariak 1.247 ziren, 2011n baino 617 lagun gehiago -%98ko hazkundea-. Gizonezkoen kasuan, 2011. urtean 302 langabe zeuden eta, iaz, 669. Igoera %121ekoa izan da. Erredakzioetan, oro har, berdintasuna da nagusi. Komunikazio alorrean lanean diharduten emakumezko eta gizonezkoen kopuruak berdintsuak dira oso; aldiz, zuzendaritzako ateak itxiak dituzte emakumeek. Kazetaritza lanbidearen txostenak jasotzen duenez, oro har, goi karguetan dauden gizonezkoen kopurua hiru aldiz handiagoa da kargu berdinetan dauden emakumezkoena baino.

Orokorrean, kazetarien kexa nagusiak bi dira: langabeziaren igoera eta lan baldintzen okertzea. Lehenengo aldiz, kazetaritza gaizki saritutako lanbidea izateak baino gehiago kezkatzen dituzte murrizketek profesionalak. Kezka nagusietan hirugarrena da hedabideek independentzia gutxi dutela botere ekonomiko eta politikoekiko.

Etorkizuna, Interneten

Teknologia berriak garatzearekin batera, multimedia erredakzioak agertu ziren. Eta horrekin batera, noski, esparru digitalean eta paperean batera diharduten kazetariak. Gaur egun, bi ereduetarako lan egiten duten kazetarien kopurua papererako bakarrik lan egiten dutenen adinakoa da. Bestalde, hedabide digitaletan bakarrik diharduten profesionalak %22 dira. Sarean espezializatutako profesionalak ugaritzen ari dira urtetik urtera. Izan ere, galdetutako kazetarien %62,5ek argi dute Internetek sendotuko duela sektorea etorkizunean; sarearen aldeko jarrera are handiagoa da gazteen artean. Oraingoz, ordea, komunikazio eredu berriei lotutako aldaketak hasi besterik ez da egin. Ikusteko dago multimedia erredakzio horiek zer bilakatuko diren.]]>
<![CDATA[«Nazioarteko prozesuak ulertuta, errazagoa da gure geroa bideratzea»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1598/028/001/2013-01-06/nazioarteko_prozesuak_ulertuta_errazagoa_da_gure_geroa_bideratzea.htm Sun, 06 Jan 2013 00:00:00 +0100 Ainhoa Arano https://www.berria.eus/paperekoa/1598/028/001/2013-01-06/nazioarteko_prozesuak_ulertuta_errazagoa_da_gure_geroa_bideratzea.htm Mundurama saioa aurkezten du Oihan Larrañagak (Zarautz, Gipuzkoa, 1988). Nazioartetik albiste uholdea iristen da Euskal Herrira, baina, askotan, tituluak bakarrik zabaltzen dira. Hala, saioan gertakarien atzean dauden prozesuak landu nahi dituzte. Hamabost egunean behin entzun daiteke Mundurama, astelehenetan, 21:00etatik aurrera.

Esan daiteke Mundurama saioaren xedea munduaren panorama aztertzea dela?

Bai, hortik datorkio irratsaioari izena. Nazioarteko gaurkotasunari begiratzen diogu, eta saiatzen gara berrien azaletik harago sakontzen. Zer gertatu den baino gehiago, zergatik gertatu den lantzen dugu. Hots, zer-nolako mugimendu eta prozesuek eragin duten gertakaria. Hori aztertzen dugu, gonbidatuen ikuspuntuak trukatuz. Gaurkotasuna unean uneko argazkiek osatzen dute, eta saioan ahalegintzen gara puntu finko horiek lotzen dituzten prozesuak ulertu eta aztertzen.

Saioa bi ataletan dago egituratuta, ezta?

Bai, aurreneko zatian azken hamabost egunetako gertakari edo gai nagusia lantzen da, ordu erdiko erreportaje baten bitartez. Horretarako, gai horretan zeresana duten hainbat lagunekin jartzen gara harremanetan. Bigarren zatian mahai inguru bat egiten dugu, bi gonbidaturekin. Bertan bestelako gai batzuk lantzen ditugu, beste sakontasun batekin eta hizketaldi batek ematen duen dinamismoarekin.

Ahots ugari ekartzen dituzue, beraz.

Parte hartzaileek analisi puntu bat ematen dute beti. Gonbidatuak gaiaren araberakoak izaten dira, betiere, adituak. Aurreko saioan, adibidez, Palestinak Nazio Batuen Erakundean lortu duen estatus berriaz jardun ginen. Eta, horretarako, saioan izan genituen Palestinak eta Israelek Madrilen dituzten enbaxadako bozeramaileak eta Gorka Orueta EHUko Nazioarteko Harremanetako irakaslea. Badira maizago etortzen direnak: Txente Rekondo nazioarteko aditua, adibidez.

Zein ikuspuntu desberdin eman nahi diezue nazioarteko gaiei?

Uste dut Euskal Herriko egoeratik, gure ikuspuntu propiotik ere azter daitekeela nazioartea.

Hamabost egunetan ez ote dira albiste gehiegi pilatzen?

Dudarik gabe. Horregatik, asmoa da gertakari bat aitzakia moduan hartu eta, beste patxada batekin, atzean dauden zergatiak eta prozesuak aztertzea.

Saioa euskaraz egiten da, ahal denean behintzat.

Gonbidatu batzuekin ezinezkoa da euskaraz hitz egitea. Carlos Aznaresek Argentinatik parte hartzen duenean, adibidez, zaila da euskaraz jardutea, hark ez dakielako. Berdin Palestina eta Kolonbiakoekin. Hala ere, horien adierazpenak gazteleraz izan arren, erreportajea euskaraz egiten da beti, eta mahai ingurura ere gonbidatu euskaldunak ekartzen saiatzen gara.

Entzuleen erantzunarekin gustura zaudete, ezta?

Bai, emaitzak onak dira. Esperientzia hartzen eta hobetzen saiatuko gara poliki-poliki. Niretzat aurreneko aldia da saio bat nire kabuz egiten dudana, eta oso pozik nago. Baita ikasteko gogoz ere; bai nazioarteko gaien inguruan, baita kazetaritza eta irratiaren ikuspuntutik ere. Jarraikitasun bateko saio bat egiteak zer dakarren ikusi eta ikasteko.

Gabonetako etenaren ostean, noiz hasiko da saioa?

Hilaren 21ean. Gai nagusia teknokrazia Europan hartzen ari den indarra izango da, haren atzeko interesak eta adarkatzeak.

Euskal Herriak gero eta gehiago begiratzen ote du nazioartera?

Bai, nik uste ohartzen ari garela dena guztiz lotuta dagoela. Elkar lotuta dauden eta elkar eragiten duten prozesuez osatzen dela gaurkotasuna. Testuinguru horretan, zenbat eta gehiago ulertu, zenbat eta gehiago jakin, orduan eta errazago uler daiteke gure errealitatea ere. Baita gure geroa nola bideratu ere.

Nazioartean, aldiz, jabetzen ote dira Euskal Herrian gertatzen denaz?

Uste dut, askotan, pentsatzen dugun baino gutxiago begiratzen digutela. Hala ere, eragile ugari ahaleginak ari dira egiten Euskal Herriko egoerak oihartzuna izan dezan, eta emaitzak lortu dira. Noski, interesatzen aurrenekoak gurearen antzeko egoerak dituzten herrialdeak izango dira. ]]>
<![CDATA['El conquistador del fin del mundo' saioaren denboraldi berria, bihartik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1562/028/002/2013-01-05/el_conquistador_del_fin_del_mundo_saioaren_denboraldi_berria_bihartik.htm Sat, 05 Jan 2013 00:00:00 +0100 Ainhoa Arano https://www.berria.eus/paperekoa/1562/028/002/2013-01-05/el_conquistador_del_fin_del_mundo_saioaren_denboraldi_berria_bihartik.htm El conquistador del fin del mundo saioaren bederatzigarren denboraldiak. Aldaketarik aipagarrenak, ordea, tradizioarekin du zerikusia. Bihar hasiko da reality-a, eta ikus-entzuleentzat aspaldi ezagunak diren bi kapitain elkartuko ditu: Jose Luis Korta eta Juanito Oiartzabal. Iragan urtean kanpoan gelditu ziren biak, lehenengo aldiz saioaren ibilbide osoan. Kortak saioa utzi zuen hasi berritan, eta Oiartzabalek ezin izan zuen parte hartu, mendi espedizio batean zelako. Bi kapitainak, ordea, ez dira bakarrik ibiliko Patagoniako lurretan, aurten kapitain eta lehiakide kopurua handitu egin baituzte: lau kapitainek eta 28 lehiakidek hartuko dute parte saioan. Bihar argituko dute nortzuk diren kapitain berriak. Aurkezpenean zehaztu dute non biziko diren lehiakideak: Piedra Parada parke naturalean, Misiones oihanean edo, usadioari jarraiki, Perito Moreno glaziarrean. Hori bai, gosea, egarria, eguraldi gogorra eta elkarbizitza gainditu beharko dituzte lehiakideek Argentinako egonaldian. Gainera, proba fisiko eta psikologiko gogorrak pasatu beharko dituzte ikurrina eskuetan hartu aurretik.

Igandero, Teleberri albistegiaren ondoren emango dute El conquistador del fin del Mundo, 22:15ean, ETB2n. Eitb.com webgunean ere ikusgai izango da. Ohikoa denez, Julian Iantzik aurkeztuko du lehiaketa. Bestalde, astelehenean, programaren xehetasun guztiak aztertuko dituzte El Conquis 2013 saio berezian: Ikusi gabeko irudiak, atalen aurrerapenak, kanporatuko lehiakideekin elkarrizketak eta abar. Asteroko debatea Patxi Alonsok aurkeztuko du. ETB2 katean izango da ikusgai 22:30etatik aurrera.

Arrakasta handiko saioa

El conquistador del fin del mundo-ren aurreko urteko arrakasta nabarmendu zuten atzo arduradunek bederetzigarren denboraldiaren aurkezpenean. Izan ere, iragan denboraldiak, bataz beste, %24,6ko ikusle kuota izan zuen. Saioak du oihartzun handia du. Horren adierazle hautaprobetara 1.400 lagunetik gora aurkeztu izana. Bertatik atera dira 27 lehiakide eta, horiekin batera, Ibai Berasategi joango da Patagoniara. Udan egin zuten El Conquistour saioko irabazi zuen Berasategik.]]>
<![CDATA[ETB1en dokumentalak eta informazio saio bat estreinatuko dituzte aurten]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1520/028/002/2013-01-04/etb1en_dokumentalak_eta_informazio_saio_bat_estreinatuko_dituzte_aurten.htm Fri, 04 Jan 2013 00:00:00 +0100 Ainhoa Arano https://www.berria.eus/paperekoa/1520/028/002/2013-01-04/etb1en_dokumentalak_eta_informazio_saio_bat_estreinatuko_dituzte_aurten.htm
ETBk iragan urtean txukun ibili diren saioen aldeko apustua egingo du. Berrikuntzarik nabarmenena ETB1eko Debatea zuzeneko saioa izango da, gaur-gaurko gaiei lotua. Astebete barru estreinatuko dute, eta ostegunero emango dute prime time ordutegian. Erpin ekoizpen etxeak egingo du programa, hots, ETB2 katean Ni más ni menos ekoizten duen berak. Iaz ikusle datu oso onak lortu zituen saioak: batez beste, %13,2ko ikusle kuota. Klaudio Landak aurkezten du gaztelerazko programa, eta saio berria gidatzeaz ere hura arduratuko da. Informazio eskaintza zabaltzeaz gain, dokumental sorta bat ere estreinatuko dute ETBko bi kateetan. Azken hiru hamarkadetan, ETB hamaika istorio handi zein txikiren lekuko izan da, eta bertatik bertara jaso ditu euskal gizartearen aldaketak. Gertakizun nabarmenen irudi eta testigantzek beteko dituzte saio sorta horiek.

ETB2n ere izar izandakoen itzalpean segituko dute. Hala, Vaya semanita-ko Nekane Amaya ijito abertzalearen abenturak oinarri dituen ordubeteko saio berezia grabatu dute, eta El conquistador del fin del mundo-ren bederatzigarren denboraldia abiatuko da etzi, berrikuntza ugarirekin.

Magia eta sukaldaritza

Espainiako kateetan estreinaldi bi dira aipagarrienak: Por arte de magia eta MasterChef. Antena3 kateak magia ardatz duen saio bat hasiko du, eta The Magicians saio britainiarraren gaztelaniazko bertsioa izango da: astero, sei pertsonaia ezagun magia ikuskizun ederrenaren saria lortzen saiatuko dira. La1 kateak, berriz, sukaldaritzaren aldeko apustua egingo du denboraldi berrian, sukaldeko lana oinarri duen reality batekin. Saio bakoitzean, sukaldari talde bakoitzak otordu bat eskaini beharko du, aurrekontu jakin batekin eta denbora jakin batean.

Antena3 kateak bigarren saio bat emango dio Carlos Soberari: Increíbles. Partaideek Brain training jokoaren antzeko probak gainditu beharko dituzte. Fikziozko telesail bat ere estreinatuko dute: Cuentos del siglo XXI. Besteak beste, Aitor Luna eta Ester Ballesteros aktoreekin. La1k segida emango dio bere telesail kutuneari: Cuéntame cómo pasó. Gainera, Gran Reserva-ren hirugarren denboraldia hasiko dute astelehenean, Unax Ugalde eta Ursula Corbero aktore berriekin. Amar el tiempos revueltos telesaila Antena3era pasatuko da, Amar es para siempre izenarekin. Cuatrok Homeland eta Elementary telesail arrakastatsuak estreinatuko ditu. Tele5ren apustuak Gran Hermano 14 eta Familia telesaila izango dira. LaSextak Así nos va umore saioarekin beteko ditu arratsaldeak. Anna Simonek eta Florentino Fernandezek aurkeztuko dute. Ostiral gauetan, Iñaki Lopez buru, La Sexta Noche programa hasiko dute. The Walking Dead telesailaren hirugarren denboraldia emango dute.

AEBetan, telesailak izar

Urtea hastean, AEBetan zein telesail estreinatuko zain izaten da mundua. Aurten, nabarmentzekoa da bat: Hannibal (NBC). Brian Cuffek zuzendutako telesailak 13 atal izango ditu, eta Hannibal Lecter pertsonaia ezagunaren istoria kontatuko du, kartzelara sartu aurretik. Noiz aurkeztuko den zehaztu gabe dago. Beste estreinu batzuk: 1600 Penn (hilak10), Banshee (hilak 11), The Carrie Diaries (hilak 14), The Following (hilak 21), The Americans (hilak 30), Do no harm (hilak 31), House of cards (Otsailak 1), Monday Mornings, L.A. Noir, Cult eta Bates Motel.]]>
<![CDATA[ETB1ek %2,1eko ikusle kuota izan du 2012. urtean; hamarreko bat igo da]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1520/030/002/2013-01-03/etb1ek_21eko_ikusle_kuota_izan_du_2012_urtean_hamarreko_bat_igo_da.htm Thu, 03 Jan 2013 00:00:00 +0100 Ainhoa Arano https://www.berria.eus/paperekoa/1520/030/002/2013-01-03/etb1ek_21eko_ikusle_kuota_izan_du_2012_urtean_hamarreko_bat_igo_da.htm
ETB2 kateak ere nabarmen hobetu ditu datuak iragan urtean: %9,9ko ikusle kuota izan du. 2011. urteko emaitzekin alderatuta, puntu bat eta zazpi hamarreko irabazi ditu. Hala ere, garai onenetako datuetatik urrun dago; gogoratu 2005. urtean gaztelaniazko kateak %18,4ko ikusle kuota zuela. Euskal Telebistak %13,3ko audientzia zatiarekin bete du 30. urteurrena. Gehien hazi den telebista autonomikoa izan da.

ETB2 indartsu arratsaldeetan

Gaztelaniazko katea, ikus-entzuleen bigarren aukera da arratsaldeetan, eta %12,3ko audientzia zatia lortu du eguneko tarte horretan. Izan ere, arratsaldeetako erreferentzia den Ni más ni menos saioa oso txukun dabil. Klaudio Landak aurkeztutako magazinak %13,2ko ikuske kuota izan zuen iaz, aurreko urtean baino 4,5 puntu gehiago. Bestalde, Robin Food eta Euskadi Directo saioen ikusle kopurua ere igo egin da. David de Jorgek gidatutako sukaldaritza saioak %8,9ko kuota izan du, eta Euskadi Directo programak, berriz, %10,6koa, 2011n baino hiru puntu gehiago. Emaitza onak eskuratu dituzte, halaber, ETBko albistegiek. Audientzian lider dela amaitu du urtea Teleberri-k; azken lauhilabetekoan %16,6ko kuota izan zuen. Batez beste, 120.000 lagunek ikusten dute egunero albistegia. Gaur egun-ek %2,6ko ikusle kuota izan du. ETB1en datuek, kirol emanaldi esanguratsuen arabera egin dute gora edo behera. Goenkale-k %4ko ikusle kuota izan du, eta 67.000 ikus-entzule izan ditu.

Araban, Bizkaian eta Gipuzko- an, Tele5k sendo jarraitzen du li- der, nahiz eta jaitsi egin den. Iaz %16,8ko ikusle kuota izan du; 2011n %17,4koa izan zuen. Bigarrena La1 da: %12,5eko ikusle kuotarekin. Eta hirugarrena, Antena3 (%10,1). Segidan doaz, Cuatro (%6) eta LaSexta (%5,6). Gainontzeko kateen artean gehien ikusia FDF da (%2,8). Telebista kontsumoari dagokionez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritar bakoitzak, batez beste, hiru ordu eta 53 minutu pasatu zituen iaz pantailaren aurrean. 2011n, baino 18 minutu gutxiago.

Atsoen arrakasta Gabonetan

Gabon zaharrean, ETB1ek arrakasta izan zuen: Atsoek Bilbotik eskainitako kanpaien emanaldiak %25,8ko ikusle kuota lortu zuen. ETB2ko saioak %16,5eko kuota izan zuen. Halaber, ETB-1eko 30 Urte Gozaaatzen Atsoen saioak %14,7ko kuota izan zuen euskaldunen artean. ETB2ko Que pin, que pan, txipirona! saioak, berriz, ikus-entzuleen %24,7 bereganatu zuen. Bestalde, lehendakariaren mezuak %17,5eko kuota izan zuen gaztelaniazko katean, une hartan ikusle gehien izan zuen saio izan zen. Euskaraz, %4,3ko kuota lortu zuen.

Espainian Tele5 lider

Espainian kate publikoak atzera egin du nabarmen, eta kate pribatuek hartu diote aurrea. Tele5 katea da 2012n gehien ikusi dena, %13,9ko ikusle kuotarekin. Antena3k bigarren postuan bukatu du urtea, 1,4 puntura. La1 kateak lidergoa galdu du, %12,2ko kuota izan du 2012n, 2,3 puntu jaitsiz. Cuatrok Espainian LaSextaren aurretik jarraitzen du: %6ko kuota du batek eta %4,9koa besteak. La2ek %2,5ko kuota du. Telebista kontsumoa, Espainian, inoizko handiena da gaur egun: azaroan herritar bakoitzak egunean lau ordu eta 29 minutu pasatu zituen telebista ikusten.]]>
<![CDATA[«EITBn apustu duinak egingo dituen norbait sartzea nahi nuke»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1598/028/002/2013-01-02/eitbn_apustu_duinak_egingo_dituen_norbait_sartzea_nahi_nuke.htm Wed, 02 Jan 2013 00:00:00 +0100 Ainhoa Arano https://www.berria.eus/paperekoa/1598/028/002/2013-01-02/eitbn_apustu_duinak_egingo_dituen_norbait_sartzea_nahi_nuke.htm DBH umore saioa joan den azaroan, eta, ikus-entzuleen erantzun ona ikusita, baliteke ala izatea. Hainbat irakasleren gorabeherak kontatzen ditu. Horietako bat antzezten du Asier Sota aktoreak (1974, Donostia).

Irakasleek, oro har, kopetilun fama izaten dute. Saioarekin irudi hori aldatu nahian zabiltzate?

Etxe guztietan denetik dago. Nik ezagutu ditut DBH-koen antzeko irakasleak, umore asko dutenak. Saioak irakasle bakoitzaren ezaugarri esanguratsuenak nabarmentzen ditu. Gizartekoa garraztuta bizi da; soinketakoa tonto hutsa da, kirola egitean bakarrik pentsatzen duena... Oso estereotipatuta daude pertsonaiak alde horretatik. Baina saioa oso motza da, 10 minutuko pildoratxoak, eta, horregatik, dena zuzen eman beharra dago. Ikusleak ez du pertsonaiaren izaeraren sakoneko azterketa bat egiteko denborarik.

Umore hutseko saioa da.

Erabat. Helburua une dibertigarri bat pasatzea da, lau barre egitea hamar minututan.

Hilabete pare bat darama martxan saioak. Ikus-entzuleen harrera nolakoa izan da?

Ona, oso ona. Lantaldearen artean behin baino gehiagotan komentatu dugu inori ez diogula kritika txarrik entzun. Batzutan gertatzen da jendeak esaten dizula: «Bueno... bai... ez dakit zer baino hobea zen...». Konparazioetara jotzen dute. Baina saio honekin ez. DBH-rekin jarrera da: «Ikusi nuen saioa; a ze barreak!». Nik oraindik ez dut aurkako iritzirik entzun.

Saioarekin aurrera egiteko nahikoa ilusio duzue, beraz.

Bai, hasteko lana delako eta, bestalde, oso talde polita bildu garelako. Giro ederra dago aktore, teknikari eta arduradunen artean.

Iñigo Urkullu lehendakaria ere irakasle izana da. Noren rolean jarriko zenuke zuk?

Erantzun zaila du horrek. Nik espero dut Urkullu irakasle ona izatea eta dagozkion etxeko lanak ongi egitea.

Ekoizpen eredu berezia du telesailak: kamera bakarra dago, eta hori beti finko. Zer berezitasun du horrek?

Sekuentzia bakoitza jarraian grabatzen da; hala, bi minutu-edo segidan egin behar dira, eta plano bakarretik gainera. Antzerkiaren antz handia hartzen diot nik lan egiteko garaian. Ez da bakarrik testua buruz gogoratzea eta ondo esatea, eszenografia barneko posizioak ere oso garrantzitsuak dira, eta ondo kontrolatu behar dira. Lekuz apur bat mugitzen bazara, gero puntu zehatz batera itzuli behar duzu. Gainera, antzerkian bezala, sekuentzia jarraian egin behar da hasieratik bukaerara, eta, noski, akatsen bat eginez gero osorik errepikatu. Horregatik, sekuentzia bat askotan errepika daiteke; beste batzutan, borobil-borobila ateratzen da berehala.

Bi formatutan lan egin duzu: antzerkian eta telebistan. Zeintzuk dira bakoitzaren ezaugarri nabarmenak?

Hizkuntza ezberdinak dira oso. Antzerkiak artisautzarekin lotura dauka, nolabait. Denbora asko pasatzen duzu prestaketa lanetan. Antzezlana aurkeztera jada bagaje batekin iristen zara, bi edo hiru hilabete entseatzen arituta. Telebista, ordea, oso azkarra da. Edukiak oso kontzentratuta egoten dira, ziztu bizian emateko erakutsi nahi den hori.

Une honetan, DBH saioaz gain, beste zerbaitetan bazabiltza?

Bai, Borobil antzerki taldearekin nabil, Ali baba eta 40 lapurrak lanean murgilduta. Formatu oso berezia du antzezlanak: 3x3 metroko alfonbra bat eta hiru lagun bertan. Beste ezer gabe. Harrera oso ona izan du, eta astebururo herriz herri gabiltza.

Zer eskatzen diozu urte berriari?

Ez dadila asko alda. Urte hau ona izan da niretzat. Egia esan, ez dut asko eskatzen, austeritate puntu hori badaukat. Gutxirekin konformatzen naiz.

Zer lan ez zenuke egingo telebistan?

Ba, adibidez, ez nuke aurkezle lanik egingo. Ez dut neure burua horretan ikusten. Eta, oro har, ez nuke egingo gustura egiten ez dudanik. Oso fidela naiz horretan. Usai ona hartzen badiot, aurrera. Bestela, alde batera uzten dut. Ez naiz dena probatzen duen horietakoa. Agian, batzutan, hanka sartzen dut.

EITBren geroa hizpide da azkenaldian. Nola ikusten duzu zuk?

Inork ez daki zer gertatuko den etxe horretan. Nik espero dut norbait ausarta sartzea eta apustu duinak egitea. Batetik, telebista publikoaren aldeko apustua. Eta, bestetik, euskararen aldekoa, dudarik gabe. Euskal Telebistak euskara hutsean izan behar luke. Nik espero dut berpiztea; hori eskatzen dut.

Krisiak bultzatuta atzerrira ari dira joaten gazte ugari lan bila. Joango ote zinateke zu?

Ez behintzat krisiak bultzatuta. Zerbait gustagarria agertzen bada, orduan bai, baina ez betiko. Niri Euskal Herrian lan egitea gustatzen zait, eta ahalegin guztiak egingo ditut horretarako. Noski, ateak itxi gabe.]]>
<![CDATA[«Arte garaikidean ere non gauden ulertzeko, nondik gatozen jakin behar dugu»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1732/033/001/2012-12-18/arte_garaikidean_ere_non_gauden_ulertzeko_nondik_gatozen_jakin_behar_dugu.htm Tue, 18 Dec 2012 00:00:00 +0100 Ainhoa Arano https://www.berria.eus/paperekoa/1732/033/001/2012-12-18/arte_garaikidean_ere_non_gauden_ulertzeko_nondik_gatozen_jakin_behar_dugu.htm Arte garaikidearen gakoak hitzaldia antolatu dute gaurko Gernika-Lumon (Bizkaia); 19:30ean, kultur etxean. Bertan, egungo artelanak ulertu eta estimatzeko argibideak ematen saiatuko da Ismael Manterola (1966, Zumaia, Gipuzkoa). EHUko Arte Ederren fakultateko irakasle da.

Arte garaikidea ulertzen lagundu nahi du hitzaldiak, ezta?

Bai, hitzaldiaren helburua arte garaikidea testuinguru batean kokatzea da. Ertibil-Bizkaia ikus arteen erakusketa ibiltariarekin barruan egingo da solasaldia. Gazte sortzaileentzako lehiaketa bat da Ertibil. Erakusketa hori herri ugaritara iritsi zenean, jendea harrituta gelditzen zen, agian, hiriguneetatik kanpo ez dagoelako hainbesteko ohiturarik edo sarbiderik arte garaikide gaztea ikusi eta ulertzeko. Hala, Bizkaiko Aldundiari arte garaikidea jendarteratzeko halako programa bat egitea bururatu zitzaion. Hitzaldian, 60ko hamarkadatik gaur eguneraino artearen bilakaera zein izan den aztertuko da, ikus-entzuleari aurrean dituen artelanak ulertzen laguntzeko. Azkeneko urteetan arte garaikidean izandako joerak eta asmoak azalduko dira, jendeak helduleku bat izan dezan artelan horiek ulertzeko.

Hain zuzen ere, aditu ez denak badu askotan arte garaikidea adarjotze bat den irudipena. Hartzaileengan beste jarrera bat sustatzeko beharra al dago?

Bai, eta horregatik uste dut informazioa eta dibulgazioa oso garrantzitsuak direla. Non gauden ulertzeko, nondik gatozen jakin behar dugu. 60ko hamarkadan gauza oso garrantzitsuak gertatu ziren, artearen barruan zein gizartean. Jendeak adarjotze gisa ulertzen duena artearen eboluzio bat izan da; ibilbidea ulertu behar da.

Teknologiaren garapenarekin, korronte berriak sortu dira: Internet bidezko artea, bideo jokoen artea, software artea eta abar. Bide horri jarraituko dio etorkizuneko arteak?

Etorkizuna zaila da iragartzea. Baina uste dut arte garaikidean etorkizuna etorriko dela gizarteak duen etorkizunari lotuta. Alegia, gizartean gero eta ohikoagoak dira komunikazio eta informazio teknologia berriak eta, gerora, gizarteak pisua jartzen badu alor horretan, hala izango da artean ere. Artea gizartearen barruan dago, eta gizartea eraikitzen du. Kontuan izan behar da, hala ere, artea egiteko ez dela ezer behar; ez teknologiarik, ez ezer. Eta gizarteak ere ez du ezer behar; nik sakelakoa gizarteak esaten didanetik behar dut. Hori gertatuko da artean ere. Gizarteak dituen eskakizunak izango dira artearen barruan egongo direnak ere.

Garai berri batean sartu garela entzuten dugu behin eta berriz. Konpromiso politiko zein sozialentzat ba al dago tokirik arte garaikidearen barruan?

Dudarik gabe. Hori ulertzeko berriz ere 60ko hamarkadara itzuli behar da. Artearen eta gizartearen arteko elkarrizketa hori, konpromiso politiko edo sozial moduan, orduan indartu zen. Ordutik badira artearen lerro batzuk horrekin lotuak, eta jarraituko dute. Gaur egun arteak badauzka joera ugari, eta guztiak onargarriak dira. Garai batean gertatzen zen joera batek bestea gainditzen zuela, nolabait. Gaur egungo ezaugarria, ordea, da denak direla baliogarri, modu berean, hierarkiarik gabe.]]>
<![CDATA[ETBk Gabonetako saioak kantuz eta umorez bete ditu 30. urteurrenean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1545/034/002/2012-12-15/etbk_gabonetako_saioak_kantuz_eta_umorez_bete_ditu_30_urteurrenean.htm Sat, 15 Dec 2012 00:00:00 +0100 Ainhoa Arano https://www.berria.eus/paperekoa/1545/034/002/2012-12-15/etbk_gabonetako_saioak_kantuz_eta_umorez_bete_ditu_30_urteurrenean.htm
Atarikotzat, San Tomas egunean Bilboko eta Donostiako azokekin bat egingo du ETB1ek, bertako giroa jasotzeko. Abenduaren 23an, Olentzeroren etorrera emango dute Bilbotik; zuzenean ETB3 katean eta, geroago, ETB1n. Iluntzean Lain estreinatuko dute ETB2n, Aitor Luna aktorea protagonista duen fikziozko telesail laburra. Gabonetako sorpresetako bat Mikel Elizegiren eskutik iritsiko da. Erne! Demonio lehiaketa saioa aurkeztuko du eta, lehiakideak, kalean topatzen dituen lagunak izango dira.

'Atsuen' Gabonetako mezua

Abenduaren 24an, Maikrux eta Marikarmen Kontuz, Atsuak! saioko protagonistek, Gabonetako mezua irakurriko diote Euskal Herriari. Jarraian, musikak hartuko du lekukoa ETB1n, Euskal kantuen gaua saioarekin. Kike Amonarriz eta Itzier Atienzaren eskutik, zenbait euskal abestia kantatuko dituzte pertsona ezagunek. Gonbidatuz beteko da platoa, besteak beste, pilotariak, arraunlariak, sukaldariak, aktoreak, irratiko aurkezleak eta abar.

Bitartean, ETB2n, Oscar Terolen eskutik etorriko da Al rescate: El efecto berberecho umorezko saioa. Eguberri egunean, Sortuko dira besteak musika jaialdia eskainiko du ETB1ek. Abenduaren 27an, ETB2n, Gente seria saioa estreinatuko dute. Bertan, bakarrizketan ikusiko ditugu hainbat pertsonaia ezagun. Euskarazko bertsioa ere izango du saioak, Kike Amonarrizek gidatuta. Urtarrilaren 2an izanen da ikusgai Esatea be!. Eta barre algaretatik, fikziora; zinema izango baita beste protagonista. El intercambio, No controles, Invictus, El valiente Despereaux eta Krabat dira gaztelerazko katean aurrenekoz eskainiko dituzten filmeetako batzuk. Euskaraz, bat eta bakarra: Urte berri on, amona. Urteko lehen egunean emango dute Telmo Esnalek zuzendutako komedia beltza. Etxetik mugitu gabe gozatu ahalko dute ikus-entzuleek Euskal Herriko inguruneaz eta faunaz ere, Ama Lurra: elurpeko bizi dokumentalarekin. Urtarrilaren 3an ikusgai. Horretaz gain, etxeko txikienentzat ETB3n programazio berezia eta, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen agurreko emanaldia eskainiko dituzte.

Aspaldiko kanpai hotsak

Atsuek agerraldi oso garrantzitsuak izanen dituzte aurten, kanpaiak aurkezteko ardura ere eurena izanen baita. Arantzazutik abiatuko dira autobusez eta, Peio Zabala eta Julian Iantziren laguntzarekin, hainbat pertsonaia ezagun jasoko dituzte Bilboko egoitzara bidean. Ostean, 30. urteurreneko jai handia izango da Gaztea Irratiko esatarien eskutik. ETB2n, El Pelanas eta El Jonan pertsonaiek eta, Africa Baeta aurkezleak emango diote amaiera urteari. Aurretik Vaya Semanita-ko denboraldi guztietako aktoreak bilduko dituen saio berezia izanen da ikusgai.

Urte berriari konfeti artean ongi etorria egin aurretik, ordea, atzera begiratu nahi izan du ETBk; 1982az geroztiko bidean izan dituen argi eta ilunak gogora ekarriko dituzte abestien bidez. Hala, abenduaren 22an, 30 urte kantuan saio musikala estreinatuko dute. Sei atal izango ditu eta Joseina Etxeberriak aurkeztuko du. Larunbatero ETBren sorreran eta garapenean zer esana izan duten gonbidatu bereziekin solastuko dira. Errege egunean ETB2ra reality ezagun bat itzuliko da: El conquistador del fin del mundo. Berrikuntzak ere ekarriko ditu 2013 urteak:Vaya semanita-ko Nekane Amaya ijito abertzalea protagonista izango duen film luzea aurkeztuko dute.]]>
<![CDATA[Titularren atzeko gatazka]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1545/030/002/2012-12-14/titularren_atzeko_gatazka.htm Fri, 14 Dec 2012 00:00:00 +0100 Ainhoa Arano https://www.berria.eus/paperekoa/1545/030/002/2012-12-14/titularren_atzeko_gatazka.htm
Boikota edo 'Google zerga'

Brasil izan da Kaliforniako enpresari planto egiten lehenengoa: egunkari nagusien %90ek —hots, 145 egunkari inguruk— Google Newsetik alde egin dute, Googlek kazeta horiei dirurik ez ordaintzea erabaki ostean. Multinazionalak ez die sosik ordaindu nahi, iruditzen zaiolako bere bilatzailetik egunkarien webguneetara trafiko asko iristen dela eta horrek mesede egiten diela. Hain zuzen ere, Googlek dio hilean 4.000 milioi erabiltzaile bideratzen dituela, horietatik 1.000 milioi Google News bidez. «Egunkariek trafiko horri errentagarritasuna ateratzen asmatu beharko dute». Baina zenbaiten ustez halako plataformak hedabideen lehiakide zuzenak dira eta, irakurleek ez dute egunkarira jotzen berria osotasunean irakurtzeko.

Bitartean, Alemanian, hedabideen eskaerak legez arautzeari ekin diote. Ministro Kontseiluak argi berdea eman dio berriki Copyright eredu berezia jasotzen duen lege proiektuari: editoreek lizentziak kobratzeko eskubidea izanen dute eduki informatiboen erabileragatik. Hala, Googlek ordaindu egin beharko die Alemaniako komunikabideei, berrien bilaketa emaitzetan euren edukiak erakusteagatik.

Alemaniarrek hasitako bidea beste herrialde batzuetara zabalduko den beldur dira Googleko arduradunak eta, ohartarazi dute halako ideiek Interneten garapena oztopatu, informazio askatasuna gutxitu eta ekonomia kaltetuko dutela. Erabiltzaile ugari multinazionalaren alde agertu dira, Interneten informazio askatasuna bermatzen duelakoan. Kontrako aldean posizionatu da Frantzia. Googlek herrialdean zerga gehiago ordaintzea nahi du. Ondorioz, François Hollanderen gobernuak ere, jabego intelektual digitalaren gaineko eskubidea bermatu nahi du; Google tasa. Gatazkaren erdian, publizitarearen afera ere azaldu da. Editoreek diote webgunera Google News bidez iristen diren erabiltzaileak zuzenean albistera doazela, azala bisitatu gabe, eta, horrek, publizitatean ere eragin negatiboa duela. Eztabaida ez da berria. Google Newsen sorrerarekin bat AEBtako hedabide talde handienek gogor egin zuten haren aurka. Alferrik. Hedabideek onartu zuten Googlek albisteak txertatzea baino okerragoa zela ez txertatzea; alegia, bilatzailean presentzia galtzea. Hori da, hain zuzen, Googlek darabilen mehatxua: produktua bilaketa emaitzetatik kanpo uztea.

Elkarlana aterabide

Hala egon dira Belgikako hedabideak azken sei urteetan, bart, erdibideko akordio bat lortu duten arte. Googlek jakinarazi du bilaketa emaitzetan sartuko dituela berriro, baina, ez diela dirurik emango. Trukean, Googlek, bere publizitate herraminta guztiak haien eskura jarriko ditu, irabaziak handitu ditzaten. Egile eskubideen defentsa sutsu horretan, hedabideek ezin dute ahaztu dependentzia handia dutela bilatzailearekiko. Hala, lehenik, aztertu beharko dituzte pare bat gauza: zer da errentagarriagoa, Googleri dirua kentzea edota bilatzaileetan posizio abantailatsua izatea? Aterabide egokiena bi aldeen arteko elkarlana dela erakutsi du Belgikako kasuak. ]]>