<![CDATA[Ainhoa Larrabe | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Thu, 14 Nov 2019 04:10:56 +0100 hourly 1 <![CDATA[Ainhoa Larrabe | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[«Euskal musikak fagozitatu zuen Hertzainak»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1938/032/001/2019-09-15/euskal_musikak_fagozitatu_zuen_hertzainak.htm Sun, 15 Sep 2019 00:00:00 +0200 Ainhoa Larrabe https://www.berria.eus/paperekoa/1938/032/001/2019-09-15/euskal_musikak_fagozitatu_zuen_hertzainak.htm Gari-rekin batera Hertzainak taldearen kantekin emango dituen hiru kontzertuak ez direla Hertzainak taldearen kontzertuak izango. Ez dute asmorik urteek, bizipenek eta historiak utzitako markak ezkutatzeko. Asteartean egongo dira Bilboko Kafe Antzokian, eta hilaren 25ean eta 26an joko dute, Euskalduna Jauregian; sarrera guztiak salduak dituzte.

Hilaren 25eko emanaldia iragarri eta gutxira amaitu ziren sarrerak; beste bat egitea erabaki, eta horiek ere denbora gutxian desagertu ziren. Nola hartu duzue harrera hori?

Gure ego txikiak poztasuna hartzen du, baina harrituta ere bagaude. Egia esan, sekulako marroia bihurtu zaigu hau dena [Irriak]. Sarrerarik gabe geratu den jendearen matraka izugarria da, eta ezin izango dugu nahi beste sarrera banatu ingurukoen artean. Lehen emanaldia iragartzeko prentsaurrekoa egin genuenean hogei gordetzea lortu nuen: familia eta lagunen konpromiso minimoei erantzuteko. Pozik atera nintzen lortutakoarekin, baina lehen saioaren sarrerak agortu zirela jakin, eta bigarren emanaldirako zenbat gorde behar nituen pentsatu orduko amaitu ziren ia sarrera guztiak. Beraz, halakoetan geratzen dena zera da: ezin ebatzizko arazo bat. Nahasketa horrekin gaude: pozez, horrenbeste denbora igaro ondoren ez genuelako horrenbeste maitasun geratuko zenik espero; eta, aldi berean, nahastuta, egoerari neurria hartu nahian.

Talde guztia elkartzea zen zuen hasierako asmoa.

Garik eta biok Bilboko Arriaga antzokian otsailean egindako emanaldiaren ondoren erabaki genuen taldea elkartu eta bira egitea [Gariren taldea disko berria aurkeztekoa zen, eta Zabalari haiekin batera taularatzeko gonbita egin zion taldekide ohiak]. Hertzainak taldearen lehen diskoa argitaratu zela 35 urte igaro zirela-eta, banda berriz batu eta Euskal Herriko hiriburuetan emanaldiak egitea zen gure hasierako asmoa, baina ez da posible izan. Hitzorduak ere jarrita genituen, baina bertan behera utzi genituen den-denak, baita Bilbokoa ere. Euskaldunako antolatzaileak tematu direlako egingo dugu Bilbokoa. Edonola ere, esan egin behar dut: niri Gasteizko kontzertuak egiten zidan ilusio gehien. Bereziki Gasteizi zor diogulako Hertzainak-en izana, konbentzituta bainago taldea Tolosan [Gipuzkoa] hasi izan balitz ez ginela inora iritsiko. Gasteizek egin zuen posible.

Askotan azpimarratu duzu sorlekuaren ideia, eta euskararekin ere lotu izan duzu.

Hasieran zaila izan zen jendeari ulertaraztea zergatik egiten genuen egiten genuena euskaraz, euskaraz egiten ez zen hiri batean. Baina bertakoen babesari esker iraun genuen lau urtez desertu miserable batean. Gasteizen genuen lagun sareak bultzatu gintuen. Asko zor diogu hango jende askori, eta, horregatik, niretzat garrantzitsuena Gasteizko emanaldia egitea zen, eta azkenean hori da egingo ez duguna.

Guztiz baztertzen duzue Arabako hiriburuan saioa errepikatzea?

Zaila da. Gauden adinean egonda, eta horrenbeste gauza ikusi ondoren, ezin dugu ezer baztertu. Mila aldiz jan dugu gure berba eta, hala ere, uste dut saiatu beharko genukeela gure hitzei balioa ematen. Ez dakit zer gertatuko den aurrerantzean, baina gu behintzat ez gara emanaldiaren bila joango. Gainera, suposatzen da gauza berezia zela hau, lehen diskoaren urteurrena ospatzekoa. Ez dugu musikara bueltatzeko inolako asmorik. Aspaldi nago ni musikalki erretiroa hartuta; Garik erreskatatu ninduen, baina argi utzi nahi dut: ni ez naiz sekula musikari profesionala izan, ezta izan nahi ere. Egitasmoak aurrera eramateko tresna gisa ulertu izan dut musika beti. Baliabide bat izan da niretzat, eta saiatu naiz egitasmo bakanak eta esklusiboak sortzen. Hertzainak lehena izan zen, eta gero 7 Eskale eta Gu eta Gutarrak etorri ziren. Musikara itzultzeko, beste egitasmo bat beharko nuke, musikatik harago egingo lukeena.

Hausturaren ideian behin baino gehiagotan egin duzu indar.

Bestelako egoera bat erakutsi nahi genuen. Euskaltasun ofizialaren parametroetatik kanpo bestelako molde batzuk zetozen, eta horretan egin nahi genuen indar: gure munduari egin nahi genion kritika. Ordura arte euskal musikak kanpora begira egiten zituen kritikak: hau da, «gu, euskaldunak, onak gara eta espainiarrak txarrak, eta abertzale izanez gero, gauden denok anai». Bada, guk kantatu nahi genuen euskaldunak izanda ere denok ez garela anai. Hor erabat jotzen genuen euskaldunen artean zegoen filosofiaren aurka. Gure buruari kritika egiteko sasoia zela uste genuen: Drogak AEKn eta Rock'n Roll batzokian gisakoak abesten genituen. Ez genion kritika paternalistarik egin nahi gure herriari.

1984an Donostiako belodromoan egindako emanaldia. Orduan egin zenuten jauzia?

Ikaragarria izan zen. Euskaldunekin pasatu beharreko froga bat izan zen orduko kontzertua; tribuan onartuak izateko saioa. Lehen diskoa kaleratu arte ez genuen giro euskaldunetan kontzerturik egin, eta AEK-k Euskal Herriko totem askorekin batera aritzeko eskaera egin zigun. Gogoan dut Ruper Ordorika izan zela gure aurretik. Proba gogorra pasarazi ziguten: agertokira igo, eta alde guztietatik ikusi genuen jendea, ziztu bizian, oholtzara gerturatzen; listuka hasi ziren asko. Bost kantu igaro genituen eusten, eta baretuz joan zen giroa gero. Hasierako harrera hura izugarria izan zen. Lehen diskoaren ondoren beste era batera begiratzen hasi zitzaigun euskal mundua. Euskal musikaren giroaren aurkako zerbait egin, eta euskal musikak fagozitatu gintuen; euskal musikaren parte bihurtu ginen gu ere. Ez zen gure asmoa, baina horrela dira gauzak.

Hor bukatu zenuten bidea.

Apurtu behar dituzun guztiak apurtu dituzunean, zer egin? Kritikatzen genuen hori bilakatu ginen, eta horrek esan nahi zuen gure bidea bukatuta zegoela. Erabakia hartu behar genuen, eta lehen ere esan dut neure helburua ez dela inoiz izan musikaz bizitzea. Gustatzen zitzaidan, noski, baina ez zen nire helburu behinena.

Belaunaldi bat baino gehiago busti du Hertzainak taldeak, eta erreferentetzat hartzen dute oraindik askok. Zein da gakoa?

Gazte asko ginen orduan. Demografikoki, piramidea oso bestelakoa zen: bost edo sei seme-alaba izatea zen ohikoena. Gazte asko ginen, eta ahaztuta geunden. Trantsizioaren garaian bukatu zela esan ziguten, eta demokrazia batean geundela: hor dituzue drogak, zoazte kalera eta dibertitu zaitezte. Baina ez zen planifikaziorik egon gazteentzat. Guk asmatu behar genuen. Egoera horri erantzunez sortu zen taldea: musika zen askorentzat espresio bidea, eta seguruenik horregatik markatu genuen horrenbeste belaunaldi hura. Akaso ondoren ez zen egon gu bezala horren argi manifestatu zen musika talderik; ez arlo sozialetik, ezta politikoan ere. Garai alaia izan zen, harik eta hiesa agertu zen arte. Drogen albo kalteak eta heriotzak zabaltzean zapuztu zen dena. Familiek atzera egin zuten: kalea arriskutsutzat hartzen zen, eta aurretik kalera bidaltzen zirenak babestu egiten ziren gero. Antisorgailuen hedapenarekin ere seme-alaben kopurua murriztu zen. Soziologikoki, jauzi kualitatibo handia egon zen hurrengo belaunaldiekiko; ez naiz soziologoa, baina horiek dira okurritzen zaizkidan erantzunak.

Bizirik iraun izanaren sentipena duzue?

Guk kontatu dezakegu, bizirik atera garelako. Horrek sekulako poza ematen du, asko direlako bidean geratu zaizkigun lagun handiak: Cicatriz, RIP... Gazte asko geratu zen bidean, heroinaren edo hiesaren ondorioz. Oso gazte ginela ezagutu genuen arrakasta, eta horrekin asko gozatu genuen. Hori sekulako plazera da. Egun batean mundu guztiaren aurka egin, eta irabazi. Gero etorri zen fagozitazioa, eta bukatu egiten da: irabazi duzu honaino, baina, gehiago irabazi nahi baduzu, gauza ezberdinak egin behar dituzu.

Diru bila ez zabiltzanean agertzen da dirua. Hor daude kontraesanak. Jendeak pentsatuko du esan genuena ez dela egia. Baina gaur egun ere salbuespena dira euskal musikan euskaraz kantatzen musikatik eroso bizi diren artistak. Hori lortzen dutenek egin behar duten esfortzua zein den ere aztertu beharko litzateke. Gainera, musikari baten bizitza kirolarienaren oso antzekoa da: oso zaila da beti goian egotea. Berri Txarrak salbuespen handi bat da. Oro har, euskal artistei ez zaie halakorik gertatzen.

Asko dira agertokiak utzi eta itzultzea erabaki duten taldeak. La Polla Records, Lin Ton Taun... Zerekin lotuko zenuke?

Gurea ez da itzulera profesional bat. Ez dugu halakorik egin nahi, eta argi azaldu nahi dugu: Gari eta Josu ez gara Hertzainak, ez goaz sonoritatea eta estiloa imitatzera, ordukoa berrirakurtzera goaz, gaur egun dugun egoera fisikotik eta psikikotik. Egin genituen kantuak maite ditugu: maite dugu esaten zutena eta suposatu zutena. Baina [irribarrez] ez gara gai jarrera oldarkor hura mantentzeko. Beste talde batzuek hori dute xede, eta beraiei galdetu beharko litzaieke zergatik egiten duten. Baina ez da gure kasua. Guk berrirakurketa egingo dugu, orduko abesti eta mezuekin. Memoria historikoko ariketatxo bat egitea da, ahal bada nostalgiarik gabe, eta batez ere geure buruak imitatzen saiatu gabe. Horretarako askoz hobeak dira kultuzko taldeak. Beraz, halakorik ikusi nahi duenak hobe du gu imitatzeko talde bat osatzea. Edonola ere, aitortu behar dut niretzat gozamena dela kantuekin berriz topo egin, eta gaur egun nola kantatuko nituzkeen gogoetatzea.

Aldatu dituzue hitzak ere?

Batzuetan bai, garaiko erreferentziak agertzen baitira. Hau dena aldatu nahi nuke abestian aipatzen dugu [Luis Alberto Aranberri] Amatiño telebistan agertzen dela, eta askok nor den ere ez dakite. Badaude beste kantu batzuk gaur egun abesteko akaso ez direnak zuzenak, baina hala mantenduko ditugu, memoria historikoaren parte direlako. Edonola ere, munduak hobera egin du? Gauza asko aldatu dira, hoberako eta txarrerako. Sekulako erronkak eta arazoak ditugu. Guk, garai hartan, inkontziente hutsak ginela, aldaketa klimatikoari buruzko abesti bat egin genuen. Ez ginen konturatu ere egiten, baina okerrena da ez genuela aldaketa klimatikoa ukatzen Trumpek egiten duen bezala. Gu aldaketa klimatikoaren alde geundela genioen. «Euskadi izango da libre ta tropikala» zioen abestiak, eta profeziaren bigarren zatia betetzear dago. Zoritxarrez, gaur egun kezkagai da orduan irriz kantatzen genuena. Ez gaude lehen baino hobeto. Horregatik uste dut garrantzitsua dela espiritu kritikoa mantentzea, baita geure buruekin ere.

Filosofia bera zuten 7 Eskale eta Gu eta Gutarrak taldeek ere?

Iraungitze data izan duten egitasmoak izan dira biak ala biak. Zazpi Eskale Josu Egireun Basauriko Trintxera elkarteko lagun baten eskaeratik sortu genuen. Jardunaldi batzuk egin behar zituzten pobreziaren eta drogen inguruan, eta espektakulu xume bat prestatzeko eskaera egin zigun. Baina dena konplikatzea gustatzen zaigu, eta bi emanaldirako ikuskizuna izan behar zuena urte eta erdiko egitasmo bihurtu genuen. Gu eta Gutarrak proiektuarekin antzeko zerbait gertatu zitzaigun. Aurreko esperientzia pasatuta, egitasmo pertsonalagoa sortu nahi genuen Igor Elortzak, Unai Iturriagak eta hiruok. Gai jarriak izan gabe, bertsolaritzari buelta bat eman nahi genion, nolabait. Oso harro nago egin genuenarekin, baina iraungitze data jarri genion hasi aurretik, Hertzainak taldeari gertatu zitzaiona errepikatu ez zedin, eta saihesteko gerora sor zitezkeen frustrazioak.

Musikari lotutako bidea egin duzu.

Musika kontsumitzeko moduak erabat aldatu dira. Kanpoko konpetentzia oso txikia zen lehen, eta garrantzi gehiago ematen zitzaion tokian tokiko musikari. Gaur egun, kontsumo masibora iritsi gara: ez da musika entzuteagatik ordaindu behar, eta Internetetik baldeka jaitsi dezakezu. Oro har, uste dut egiten den kontsumoa nahiko inkontzientea dela: masiboa eta inkontzientea. Diskoa erosi eta goitik behera entzuten zen lehen, buruz ikasi arte. Areago, musika taldeari buruzkoak ere jakiten zenituen: nongoak ziren, izen-abizenak zeintzuk ziren, baita zer pentsatzen zuten ere. Gaur egun, mende oso batean entzuteko adina musika gordetzen dugu disko gogorretan; ez dugu denborarik jaitsi dugun musika guztia entzuteko. Musika debaluatuta dagoela uste dut, eta musika lokalak sufritzen ditu gehien horren ondorioak. Rocka ere modaz pasatzen ari den estilo bat da. Aspaldi da AEBetan gehien entzundako diskoen artean rock estilorik ez dagoela: bestelakoek hartu dute lehentasuna. Gaur egun tangoak eta pasodobleak duten lekua hartuko du rockak laster.]]>
<![CDATA[Ana Elvira: "Lokarrik amets egiten du indarkeriaren biktima guztiak aitortzen dituen gizarte batekin"]]> https://www.berria.eus/albisteak/108694/ana_elvira_lokarrik_amets_egiten_du_indarkeriaren_biktima_guztiak_aitortzen_dituen_gizarte_batekin.htm Sat, 07 Mar 2015 12:22:19 +0100 Ainhoa Larrabe https://www.berria.eus/albisteak/108694/ana_elvira_lokarrik_amets_egiten_du_indarkeriaren_biktima_guztiak_aitortzen_dituen_gizarte_batekin.htm ]]> <![CDATA[Ehunka kulturgilek bat egin dute Sopuertako herritarren eskariarekin]]> https://www.berria.eus/albisteak/89484/ehunka_kulturgilek_bat_egin_dute_sopuertako_herritarren_eskariarekin.htm Thu, 06 Mar 2014 08:45:00 +0100 Ainhoa Larrabe https://www.berria.eus/albisteak/89484/ehunka_kulturgilek_bat_egin_dute_sopuertako_herritarren_eskariarekin.htm Sopuerta da Lehen Hezkuntza publikoa eskaintzen ez den Bizkaiko udalerri bakarra. Haur Hezkuntza bukatuta, bi aukera dituzte gurasoek: haurrak herriko San Viator itunpeko ikastetxean matrikulatzea edo Zallako eskola publikora eramatea, Sopuertatik 26 kilometrora. Hori ikusirik, herrian eredu publikoa izateko eskubidea aldarrikatu dute gaur.

Betoa, donazioa dela eta
Gotzaintzak Sopuertako Udalari donazioan emaniko lur batean eraiki zuten La Baluga haur eskola publikoa. Dohaintza horren klausula batean, eraikin horretan Lehen Hezkuntza jartzeko debekua aipatzen zen. “Elizbarrutiko eskolak herrian lehiakiderik izan ez dezan jarri zen muga hori", adierazi du Txuma Murugarren musikariak.
Udalaren eskariz, klausula horiek aztertzeko txostena egin du Iñaki Lasagabasterrek, EHUko Administrazio Zuzenbideko katedradunak. Murugarrenek eman du hark egindako ikerketaren berri: “Espresuki Lehen Hezkuntza ez emateko klausula hori ez dela agertzen esan du Lasagabasterrek".
Pausuak emateko eskatu diote aldarrikapenarekin bat egin duten kulturgileek Eusko Jaurlaritzari: “Eskubide pribatuen gainetik, eskola publikoaren alde agertu beharko luke administrazioak", nabarmendu du Murugarrenek.
Datorren ikasturterako, La Baluga eskola publikoan zazpi haur aurrematrikulatu dituzte. Oraindik ez da Lehen Hezkuntza eskaintzen bertan: “Administrazioek erantzun bat eman beharko dute berandu baino lehen". Argi utzi dute eredu publikoa lortu arte lanean jarraituko dutela.]]>
<![CDATA[Topagune bat abian da herrietan dauden hezkuntza taldeak biltzeko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1487/014/001/2014-03-05/topagune_bat_abian_da_herrietan_dauden_hezkuntza_taldeak_biltzeko.htm Wed, 05 Mar 2014 00:00:00 +0100 Ainhoa Larrabe https://www.berria.eus/paperekoa/1487/014/001/2014-03-05/topagune_bat_abian_da_herrietan_dauden_hezkuntza_taldeak_biltzeko.htm
Hiru ideia nagusiren inguruan bildu dira: LOMCE legearen aurkakotasuna, ez aplikatzeko konpromisoa, eta hezkuntza herritar, parte hartzaile, hezkidetzaile, barneratzaile, demokratiko eta euskaldunaren aldekotasuna. Helburu horiekin bat egiten dutenak topagunearekin harremanetan jartzeko deia egin zuten atzo: «Herri edota ikastetxe ezberdinetan egon daitezkeen plataformak batzea da gure nahia», adierazi zuen Pasandinek.

Orain arte Hego Euskal Herriko hainbat herri plataforma bildu dira Topagunera. Horien artean daude Gasteizko Gure Hezkuntza Plataforma, Aiarako Hezkuntza Plataforma (Araba), Enkarterriko Hezkuntza Bilgunea (Bizkaia), Santurtziko Kalitatezko Hezkuntzaren aldeko Koordinakundea (Bizkaia), Hezkuntzan Geu Eragile eta Denon Hezkuntza (Gipuzkoa) eta Sarrigureneko Kalitate Batzordea (Nafarroa).

LOMCEren aurkako egitasmoa

LOMCErik Gabeko Herriak izango da egingo duten lehen dinamika. Tokian-tokian, LOMCE legearen aurkako dinamikak bultzatu nahi dituzte horrekin. Pasandinen arabera, «txikitik handira zabalduko den dinamika izango da». Eta dinamika handitzea nahi dute, «LOMCErik gabeko Euskal Herria lortu arte». Horretarako, gainontzeko hezkuntza plataforma, eragile eta norbanakoekin lan egingo dutela adierazi zuten. Baina LOMCE legearen aurkakotasunetik harago joan nahi dute: «Gaur LOMCErik gabeko herria dena izan dadila etorkizunean hezkuntza sistema propiodun herria», nabarmendu zuen Pasandinek. Dinamika abiatzeko sinadura kanpaina «erraldoi» bat abiatuko dutela iragarri zuten.

Legeari ezezkoa adierazi ez ezik, ez aplikatzeko konpromisoa ere hartzen dutela adierazi zuten agerraldian. «Datorren urtean izatekoa den aplikazioari aurre egiteko, sektore bakoitzak jarrera eta konpromiso batzuk hartu beharko ditu. Irakasle, guraso zein ikasleak», adierazi zuen Miren Larrion Gasteizko hezkuntza plataformako kideak. Desobedientzia egiteko gida bat argitaratzeko asmoa dute.]]>
<![CDATA[Herrietan dauden hezkuntza batzordeak saretzeko plataforma aurkeztu dute]]> https://www.berria.eus/albisteak/89402/herrietan_dauden_hezkuntza_batzordeak_saretzeko_plataforma_aurkeztu_dute.htm Tue, 04 Mar 2014 08:39:25 +0100 Ainhoa Larrabe https://www.berria.eus/albisteak/89402/herrietan_dauden_hezkuntza_batzordeak_saretzeko_plataforma_aurkeztu_dute.htm <![CDATA[Ikusezina, kamera aurrera]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1484/032/001/2014-02-27/ikusezina_kamera_aurrera.htm Thu, 27 Feb 2014 00:00:00 +0100 Ainhoa Larrabe https://www.berria.eus/paperekoa/1484/032/001/2014-02-27/ikusezina_kamera_aurrera.htm
Lehen planora darama ohiko zinemagintzan «ikusezin» dena: espazioa eta soinua]]>
Llora cuando te pase erakusketa aurkeztu zuen Bilboko Alondegian, atzo. Gaur hasi eta maiatzaren 18ra bitarte izango da ikusgai.

Film laburrak egiten ditu Lertxundik. Bilbotarra da jaiotzez, baina AEBetan bizi da. Film laburren jaialdi garrantzitsuenetan parte hartu du azken urteetan, eta AEBetako hainbat museotan ere erakutsi ditu lanak. Bilbora ekarri ditu orain. Lehen aldiz, sorterrian erakutsiko ditu orain arte egindako zortzi filmak.

Begi eta belarriekin ulertzeko

Barruko zein kanpoko espazioak lantzen ditu film guztietan, paisaia zabalak eta itxiak. Eta horrekin jolas egiten duela adierazi zuen Lertxundik atzo. Zinemagintzaren industrian ikusezina dena bihurtzen du protagonista nagusi. Los Angeles hiriko inguruak landu ditu gehienbat: «Akzio pelikuletan agertzen ez diren espazioak subjektu bihurtzen ditut». Haren ustez, hiriak espazio publiko gutxi du, eta, horregatik, hirian egoteko erak irudikatu nahi izan ditu bere lanetan. Basamortuak eta mendi idorrak, errepideko motelak eta logela anonimoak dira, besteak beste, erabiltzen dituen agertokiak.

Filmetan bezala, Alondegiko erakusketan ere espazioen «jolas» hori irudikatu nahi izan dute. Hiru gunetan banatu dituzte Lertxundiren lanak. Lehenean, bideoteka jarri dute, Jorge Lopez Kondek diseinatutako zurezko estruktura duen etxe batean. «Barne eta kanpo espazioaren efektua sortzen du horrek», adierazi du Lertxundik. Footnotes to a House of Love Lertxundiren lehen lanean basamortuaren erdian agertzen den etxola batean inspiratuta eraiki du Lopez Kondek.

Bigarren gelan, bost lan jarri dituzte ikusgai, pantaila erraldoi batean. Eta azken gunea enbor formako eserlekuekin osatu dute, klima berezia sortuz. We Had the Experience but Missed the Meaning zinemagileak bukatu berri duen filma ikus daiteke han. Adolfo Bioy Casares idazle argentinarraren Todos los hombres son iguales kontakizuna du hizpide.

Soinuek ere garrantzi handia dute Lertxundiren lanetan. Fikziozko zinemagintzan soinu banden erabileraren funtsa «desegiten» ari dela adierazi zuen. Horrekin hautsi, eta zuzeneko soinuak grabatzen ditu: «Entzuten diren soinu guztiak daude filmaren barruan». Zuzenean jotzen duen musikari bat ez bada, pantailan agertzen den gailu batetik entzuten den zuzeneko musika da filmetan entzuten den soinua.

Behaketa bat egingo balu bezala, kanpo faktorerik gabe, enkoadraketaren barruan jasotzen duena ikusi eta entzuten da Lertxundiren filmetan: «Irudi eta soinuen arteko konposizioak dira. Film batekin baino antz handiagoa dute musika konposizio batekin».

Artisau lana eta intimitatea

«Artista batenaren antzekoa da filmak egiteko dudan teknika», nabarmendu nahi izan zuen Lertxundik. Ez ditu egun kopuru jakin bateko grabazioak egiten, ez eta gidoi bat jarraitzen ere, ohiko zinemagintzan egiten den bezala: «Etengabe aritzen naiz soinu eta irudiak grabatzen eta argazkiak ateratzen». Hainbat hilabetetan bildutako material horri forma ematen dio gero zinemagileak. 16 milimetroko kamerarekin lan egiten du. Zaharkitua dagoen teknika den arren, artisau lana gustuko duela nabarmendu du Lertxundik.

«Lan egiteko era hori filmazio talde iherarkizatu batekin egin ohi da», aitortu du zinemagile bilbotarrak. Baina haren taldeko partaideak artistak eta kolaboratzaileak dira: «Grabaziorako teknika amateurra erabiltzen dut, nahita». Pertsonen arteko intimitatea lortzen duela aitortu du. Eta garrantzia ematen dio horri: «Egun asko egiten ditugu grabaketetan, eta esperientzia komun ugari sortzen ditugu».

Lertxundik filmak osatzeko duen era ez da «zaila», Andy Davies erakusketako komisarioaren ustez, baina lasaitasuna eskatzen du: «Sentsibilitatea, pazientzia, denbora eta arreta eskatzen du». Eta erakusketaren antolaketak lagundu egiten du horretan; bereizita daude hiru gune: sofak, ondo entzuteko soinu aparatuak eta aurikularrak. Lertxundik filmetan erakutsi nahi duenak ikusleari ihes egin ez diezaion: soinuak eta irudiak. Eta pantailan agertzen dena zuzenean jaso dezan.]]>
<![CDATA[Hollywoodentzat ikusezinak direnak]]> https://www.berria.eus/albisteak/89178/hollywoodentzat_ikusezinak_direnak.htm Wed, 26 Feb 2014 14:41:11 +0100 Ainhoa Larrabe https://www.berria.eus/albisteak/89178/hollywoodentzat_ikusezinak_direnak.htm Llora cuando puedas erakusketa aurkeztu du Laida Lertxundi zinemagile bilbotarrak. Ameriketako Estatu Batuetako hainbat museotan aurkeztu ditu bere lanak, eta jaioterrira etorri da orain, orain arte egin dituen lan guztiak aurkeztera. Erakusketa otsailaren 27tik maiatzaren 18ra bitarte izango da ikusgai Bilboko Alondegian. Espazio eta soinuarekin jolasten da bere lanetan Lertxundi. 16 milimetroko kamerarekin lan egiten du, eta grabaketek hainbat hilabete irauten dutela adierazi du: “Artisau lana osatzen arituko banintz bezala, egunero aritzen naiz soinuak eta irudiak grabatzen, gidoirik gabe". “Ez da zinema zaila, maila intelektualari dagokionez, baina sentsibilitatea, pazientzia, denbora eta arreta eskatzen du Lertxundiren obrak". Hala definitu du bilbotarraren lana Andy Davies erakusketako komisarioak. Ideia horri jarraituz, eszenografia berezia jarri nahi izan diote erakusketari. Hiru gune bereizi dituzte, eta orain arte Lertxundik egindako zazpi film laburrak daude erakusgai.
]]>
<![CDATA[Carlos H. Waisman: "Krisiaren ondorioz industrian galdu diren lanpostuak ez dira itzuliko"]]> https://www.berria.eus/albisteak/88860/carlos_h_waisman_krisiaren_ondorioz_industrian_galdu_diren_lanpostuak_ez_dira_itzuliko.htm Sun, 16 Feb 2014 12:31:34 +0100 Ainhoa Larrabe https://www.berria.eus/albisteak/88860/carlos_h_waisman_krisiaren_ondorioz_industrian_galdu_diren_lanpostuak_ez_dira_itzuliko.htm <![CDATA[Brontze trafikoagatik, mutu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/040/001/2014-02-16/brontze_trafikoagatik_mutu.htm Sun, 16 Feb 2014 00:00:00 +0100 Ainhoa Larrabe https://www.berria.eus/paperekoa/1892/040/001/2014-02-16/brontze_trafikoagatik_mutu.htm
Asteartean, Presako auzokide batek kamioi bat ikusi zuen elizaren inguruan. Ez omen da ohikoa baserri inguruan dagoen auzo batean tamaina horretako ibilgailuak ikustea, eta 20:00 aldera udaletxera deitu zuen berri emateko. Hala adierazi du Rafa Arriola Karrantzako zinegotziak: «Bizilagunek badakite inguruan ez dagoela eraikuntza lanik, eta, ibilgailua ikustean, zerbait arraroa gertatzen ari zela sumatu zuten». Berehala joan zen Ertzaintza San Martin elizara, baita herriko erretore Jose Maria Delclaux ere. Baina heldu zirenerako, han ez zen ez kamioiaren arrastorik, ezta ezkilenik ere.

Brontzez eginda daude kanpai biak, eta 200 kilo du bakoitzak. «Kamioi barruan garabi bat izango zuten dorretik horiek kentzeko», adierazi du Arriolak. Delclaux erretoreak aitortu du kanpaiak egun ezberdinetan lapurtu dituztela. Izan ere, auzokide batek azaldu omen dio astelehenean kanpai bat falta zela nabaritu zuela baina ez zuela ezer esan. «Igandetik astelehenera bat lapurtu zuten, eta astelehenetik asteartera bigarrena», dio Delclauxek. San Martin eliza dagoen Presa auzoa herrigunetik urrun dago, eta zailagoa da norbaitek lapurrak ikustea. Horretaz baliatu zirela uste du elizgizonak: «Lasai asko lan egin zuten lapurrek», adierazi du irriz, egoerari umore pixka bat jartzeko asmoz.

Brontzez eginda egonik, balio ekonomikoa izango dutela adierazi dute Delclaux eta Arrietak. Baina balio sentimentala nabarmendu nahi izan dute biek. Kanpai bat 1856an jarri zuten, eta bestea, 1915ean. Arrieta: «Auzokide guztientzat balio handiko ondarea ziren».

Ertzaintzan lapurreta salaketa jarri du Delclauxek. Dena den, bi kanpaiak aurkitzeko itxaropena du oraindik: «Ziurtatu didate ez dituztela urtuko». Ertzaintzak egindako hipotesien arabera, bere horretan saltzeko lapurtu dituzte. «Badirudi badagoela jendea horrelako objektuak edukitzeko interesa duena», eta, hortaz, «lekuren batean egon behar dute». Baikor dago erretorea: «Ea zortea dugun».

Lapurreta gehiago

Abendu bukaeran Karrantzan lapurreta kopurua hazi egin zela nabaritu zuen udalak. Hainbat etxetan sartu zirela adierazi du zinegotziak: «Udal bandoa atera genuen herritarrei gertakarien berri emateko, eta adi egoteko esanez». Nekazari ingurua da Karrantza; 49 auzo ditu, eta baserri inguruetan bizi da jendea: «Oso inguru lasaia da, eta ia denok ezagutzen dugu elkar». Arriolaren arabera, ez da ohikoa herrian horrenbeste lapurreta egotea, eta azkenaldiko gertakariek herritarrak «aztoratu» dituztela adierazi du. Nabarmendu du herriko biztanleen %25 65 urtetik gorako helduak direla eta «kezka eta beldurra» zabaltzen dela era horretako gertakariekin.

Baina ez da Karrantzako eliza batean lapurreta egiten duten lehen aldia. Herri berean Biañez elizako eskultura bat lapurtu zuten duela bi urte. Romulado Txabarri lurjabea irudikatzen zuen 200 kiloko eskultura eraman zuten orduan. Brontzez eginda zegoen hori ere, eta 300.000 euroko balioa zuen. Herrian susmoa dute urtu eta saldu egin zutela. Desagertu zenetik ez dute horren berririk izan. Ezkilentzat, ordea, ez dute etorkizun bera espero.

Karrantzakoa ez da kanpairik gabe geratu den kanpandorre bakarra. 2011n, Zeanurin (Bizkaia), San Justo ermitako ezkila lapurtu zuten, eta 2012an, gauza bera gertatu zen Diman (Bizkaia). Brontzezko 100 kiloko ezkila eraman zuten San Migel txiki elizatik, eta iaz Arrigorriagako (Bizkaia) ermitakoa ostu zuten. Berriak jarri dituzte hiruretan. Karrantzakoan oraingoz ez da ezkilen dilin-dalanik entzungo; mutu geratuko da, lapurtu dituztenen zain.]]>
<![CDATA[Eskuetatik eskubidera]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1483/020/001/2014-02-07/eskuetatik_eskubidera.htm Fri, 07 Feb 2014 00:00:00 +0100 Ainhoa Larrabe https://www.berria.eus/paperekoa/1483/020/001/2014-02-07/eskuetatik_eskubidera.htm
Hiru oinarri ezarri zituen plataformak sorreran: «Nazioa gara, erabakitzeko eskubidea dugu, eta etorkizuna herritarren esku dago». Zazpi hilabetez hiru oinarri horiek Euskal Herrian zabaltzen eta herritarrak biltzen aritu da, eta auzo, herri eta hirietan batzordeak eratzen. Pozik daude orain arte plataformak izan duen harrerarekin: «Jendea zain zegoela konturatu gara, horrelako ekintza batean parte hartzeko prestasun ikaragarria erakutsi dute herritarrek», esan du Zelai Nikolas Gure Esku Dago plataformako kideak.

Ficobako aurkezpenean eman zuten erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katearen berri. «Jauzika heldu nahi izan dugu horra, apurka-apurka», adierazi du Nikolasek. Jaio berritan, hainbat aurkezpen egin zituzten hamaika txokotan. Aitortu du hori izan zela urratsik zailena, herrietan hasierako harremanak egin eta ekintzetan aniztasuna bermatzea, alegia. Iazko udan egindako aurkezpen multzotik azken hilabeteetara jende gehiago batu dela esan du plataformako sustatzaileak: «Hasierako aurkezpenetara 20 pertsona joaten ziren, eta azken hilabeteetako ekintzetan 50etik gora agertu dira. Oso harrituta gaude zabalpena zeinen azkar gertatzen ari den». Azken asteetan Tolosan (Gipuzkoa) eta Getxon (Bizkaia) egindako aurkezpenak aipatu ditu.

Adierazi duenez, muga asko apurtu ditu Gure Esku Dago plataformak: «Aurretik ezagutzen ez zen jendea edota elkarrekin hitz egiten ez zuen jendea elkarrekin ari da lanean herri edo auzoetako batzordeetan». Erronka gisa hartzen dute hori ere, eta ahalegin bereziak egiten ari dira: sentsibilitate askotako jendea bildu nahi dute.

Esku gehiagoren bila

Baina urrunago iritsi nahi dute. Eta hori da bost hilabete hauetan duten helburu nagusia: orain arte hurbildu ez den jendea biltzea. «Hotz dagoena berotzea». Eskutik eskura dinamikan murgildu dira horretarako. Giza katera iristeko falta den denbora tartean jende gehiago atxiki dadin nahi dute: «Mesfidati daudenei gure ideiak plazaratzeko abiatu dugu ekintza, erabakitzeko eskubidearen zabalpen zabalagoa egingo dugu», adierazi du Nikolasek. Horretarako, hamaika ekintza antolatu dituzte hilabete hauetan: mosaiko erraldoiak, hitzaldiak, bertso saioak, giza kate txikiak... «Herritarrak oso ekintza politak antolatzen ari dira. Ilusioa ikusten zaie, jendea alai eta pozik dagoela igartzen da».

Egitasmora gehitu ez direnei biltzeko mezua bidali nahi izan die Nikolasek: «Beldurra kentzeko esango nioke mesfidati dagoen horri». Oinarri demokratiko baten defentsa egitea denon ardura dela adierazi du: «Elkarbizitza askatasunean oinarritzen da. Denok izan behar ditugu eskubide eta baldintza berak norberarena defendatzeko berdintasunez».

Gogora ekarri du Nazioen Munduko kideek Eskoziara egindako bidaia. Han zeudela, Eskoziako alderdi unionistako kide bati galdetu zioten ea ulertuko lukeen Erresuma Batuak eskoziarrei erabakitzeko eskubidea ukatzea. Ezetz erantzun zuen politikari eskoziarrak; berak nahiago zuela Erresuma Batuan jarraitu, baina herritarrek hautatu behar dutela etorkizun hori. Gure Esku Dago plataformak bat egiten du printzipio horrekin, eta horregatik bildu nahi ditu herritar guztiak erabakitzeko eskubidearen alde.

Aniztasuna oinarri

«Denok bat egiteko, batzen gaituzten elementuetan indarra jarri eta horiei garrantzia ematea beharrezkoa da», azaldu du plataformako sustatzaileak. Hori da aniztasuna lortzeko bidea, haren ustez, eta ideia hori nabarmendu nahi izan du behin eta berriz: herritarren parte hartzea eta aniztasuna. Nikolasen arabera, ez da erraza izango herritar guztiek ekintzarekin bat egitea. Baina orain arte egindako bidearekin pozik dago, sentsibilitate askotako herritarrak biltzea posiblea dela erakutsi delako: «Poliki-poliki bagoaz, orain arte egindako ibilbidean azkar lortu da jendea lanean jartzea».

Plataforma soziala da Gure Esku Dago, eta alderdi politikoen esparrutik harago joan nahi du. Herritarren bilgune plurala izan nahi du. Nikolasek azaldu duenez, «eremu politikoan izaten den irudia askotan ez da herritarren artean dagoena». Eskolan, lantegian edota egunerokoan pentsamendu ezberdina duen jendea biltzen dela dio. «Ondo moldatzen gara elkarrekin, eta hori gizartean irudikatzea nahi du Gure Esku Dago plataformak». Nagusiak, gazteak, etorkinak, euskaldunak, erdaldunak, alderdi eta zaletasun askotakoak... «Denak bildu nahi ditugu».

Herritarren parte hartzea

«Herritarrok zeresan handia dugu gure herriaren etorkizunean». Arlo politikoak ez ezik, arlo sozialak duen garrantzia azpimarratu nahi izan du. Aitortu du askotan sektoreen arteko desadostasunei behar baino garrantzi handiagoa eman zaiela azken urteetan. Eta hori gainditu beharra dagoela dio: «Euskal Herriaren etorkizuna gurea da, eta gure esku dago». Bide horretan, nork bere buruari mugak jartzen dizkiola uste du Nikolasek, eta egingarri direnak ezinezkotzat jotzen ditugula maiz: «Mugak gainditzean konturatuko gara zaila izanda ere posible dela lortzea».

Bide horretan, jarrerak duen garrantzia azpimarratu nahi izan du behin eta berriz: «Jarrera eraikitzailea izan behar dugu denok». Lan egiteko gogo eta ilusioa behar direla adierazi du: «Astiro eta sendo, aurrera egin behar dugu». Egiten diren ekintzak jendetsuak, alaiak eta parte hartzaileak izatearen garrantzia nabarmendu du: «Herritarrei zuzenean esan behar diegu: 'aizue, gure esku dago, Euskal Herri libre bat nahi badugu denok hartu behar dugu parte'».

Hatz adina hilabete

Eskua da plataformak duen sinboloa. Eskuaren baitako jolasa du izenean eta izanean. Horren irudikapena bost hilabete barru egingo da, Durango eta Iruñea bitarteko 123 kilometroak eskuz esku lotuz. 50.000 pertsona behar dituzte ibilbide osoa bete ahal izateko.

Esku bateko hatz adina hilabete geratzen dira 100.000 esku elkartzeko. GureEskuBidea izena jarri diote kateari, eta etorkizuna bere esku izatea nahi duen herria irudikatu nahi dute, hala adierazi du Nikolasek: «Herritarrak hasi dira jabetzen gauzak ez direla eskatzen, sortu eta egin egiten direla». Eta, bide horretan, «demokratikoki eta elkar errespetatuz» urratsak egiten jarraituko dutela dio plataformako kideak.

Ari dira kilometroak banatzen: «Ikusi dugu jendeak giza katean parte hartu nahi duela». Txartelak erosi, autobusak antolatu... lan asko dute oraindik: «Herritarrak gabiltza antolatzen, eta guztion ardura da giza katea ondo ateratzea».

Sustatzaileak oso pozik daude oraingoz jaso duten erantzunarekin. «Bikaina izaten ari da». Deia egin du Nikolasek: «Herritar guztiok modu aktiboan parte hartu behar dugu, denon esku dagoelako. Gai garelako eta nahi dugulako. Ekainaren 8a herritarren mugarria izango da».]]>
<![CDATA[Haurren neurriko hiriak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1867/038/001/2014-02-01/haurren_neurriko_hiriak.htm Sat, 01 Feb 2014 00:00:00 +0100 Ainhoa Larrabe https://www.berria.eus/paperekoa/1867/038/001/2014-02-01/haurren_neurriko_hiriak.htm
Innobasque berrikuntzaren euskal agentzia, EHUko Irakasle Unibertsitate Eskolak, Bizkaiko Diputazioa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, Solasgune eta Leioako Udala dira sarearen bultzatzaileak. Hala ere, asmoa ahalik eta udalerri gehiena biltzea da. Elkarlana arlo instituzionalean egin nahi dute gehienbat. Baina ez dizkiote inori ateak itxi nahi: «Proiektuaren barruan lan egin nahi duen orok lekua du», adierazi du Gotzon Bernaola Innobasqueko programa zuzendariak. Aitortu du garapen sozialerako proiektuak garatzea eta komunitate espazioa berreskuratzea gero eta beharrezkoagoa dela Euskal Herrian. Eta horregatik bat datoz Tonucciren proiektuarekin.

«Hiriaren ikuspegia eraldatzen duen proiektua da», dio Bernaolak. Izan ere, herri edo hirietako espazioaren antolaketa haurren parametrotik egitea da Tonucciren Haurren Hiria proiektuaren muina. Horientzat egokiak diren espazioak antolatzean herritar ororentzat egokiak diren guneak eraikitzen baitira. Eta horretarako ezinbestekoa den osagaia da haurrak entzutea eta horiekin lan egitea. Euskal Herrian eredu hori zabaltzeko eta orain arte egin diren lanak biltzeko sortu dute haurren hirien sarea. Bernaolak dioenez: «Orain arte era bakartuan landu diren proiektuak bateratzea da egitasmoaren asmoa». Leioa (Bizkaia) da sarea osatzen duen lehen herria, duela hamar urte hasi baitziren Herrigune proiektua lantzen, eta hango esperientzia izango dute eredu.

Laborategia oinarrian

Sarea garatu eta Haurren Hiria proiektua zabaldu ahal izateko, laborategi bat martxan jarriko dutela azaldu du Bernaolak. Sei lan lerrotan egingo du lan laborategiak. Batetik, Euskal Herrian dauden esperientzien mapa osatu nahi dute, eta horiek ezagutzera eman: «Existitzen dena hauteman eta hedatzea da asmoa». Bigarren ildoa proiektua garatu ahal izateko prestaketa baliabideak eskaintzea izango da: «Udal teknikari, politikari eta adituentzako jarduerak egingo ditugu». Konferentziak, prestaketa saioak eta beste hainbat ekintza egingo dituzte horretarako. Udalerrietan «tutoretzak» ere aurreikusiak dituztela aitortu du Bernaolak. Ikerketa lanak egitea da aurreikusita daukaten hirugarren lan lerroa, «proiektu konkretuak aztertzeko eta esperientziak dokumentatzeko».

Bestalde, lantegiak antolatuko dituztela dio Bernaolak: «Laborategiaren bihotza izango dira hauek». Adituak eta proiektuan interesatuta daudenak biltzeko lan esparruak dira, sorkuntza eta eztabaidarako guneak. Lehen lantegiaren zeregina zehaztuta daukatela esan du: «Komunitatea heziketa gune gisa ulertzeko kontzeptu eta tresnak bateratzea izango da lehen lantegiaren egitekoa». Beste lan ildo baten egitekoak dira, esaterako, haurren hirien sarean dauden herriak koordinatzea, nazioartean dauden sareekin harremanak lantzea eta Tonuccik Erroman duen lantaldearekin etengabeko harremanetan egotea.

Laborategiaren azken egitekoa Leioako Herrigune proiektu aitzindariaren zabalpen eta babeserako tresnak ematea izango da. «Oinarritzat dugun esperientzia da, eta egitasmo berrietako probak egiteko esparru gisa erabiliko dugu». Urtero batzar bat egingo dutela adierazi du Bernaolak, Haurren Hirien barruko proiektuetan izan diren aurrerapenak azaltzeko.

Nazioartean badira era horretan antolatutako sareak: Latinoamerikako herriak, adibidez, Santa Fen (Argentina) dute egoitza, eta handik herri eta hirietako proiektuak koordinatu eta garatzen laguntzen dute. Italiako Lazio eskualdean ere sarea antolatzen dabiltza orain. Asteon aurkeztu den sare ereduak adibide horiek hartu ditu iturritzat.

Aitor Apraiz Bakioko (Bizkaia) alkateak ez zuen proiektua ezagutzen, eta egitasmoaren berri jasotzera joan zen sarearen aurkezpenera: «Entzutera etorri naiz, oso interesgarria da udalen artean sare bat antolatzea. Bakion ere horrelako proiektua egitea oso interesgarria iruditzen zait».

Baina jardunaldietara gehiago izan ziren hezkuntza komunitatetik joandakoak, instituzio ordezkariak baino. Horien artean zegoen Hik Hasi elkarteko Joxe Mari Auzmendi. Interesgarritzat jo du egitasmoa: «Gu ere bagabiltza hainbat talderekin elkarlanean, baina haurren hiria eta haurren hirien sarea euskara eta euskal kulturan abiapuntu izatea beharrezkoa da». Hik Hasik iaz antolatu zituen Herri hezitzailea, eskola herritarra jardunaldiak, eta Tonuccik berak ere parte hartu zuen. Joxe Mari Agirretxe Porrotx antzera mintzatu da: «Lorea Agirrek Tonucciren La cita dei bambinni (Haurren hiria) liburua euskaratzean zera jarri zuen hitzaurrean: hizkuntza txiki bat aintzat hartzean, munduko hizkuntza guztiak aitortzen dituzu. Haurra oinarri hartzen den bezala, hizkuntzak ere oinarri izan behar du».

Leioa, egoitza eta eredu

2001ean hasi ziren Herrigune proiektuarekin Leioan. Herri hezitzailea sortzea da proiektuaren helburua. Bide horretan hamaika ekintza antolatu dituzte, betiere haurren parametroa lehenetsiz. 2005ean antolatu zuten haurren kontseilua. Ordutik, urtean lau aldiz alkatearekin biltzen dira haurrak, dituzten kezkak azaldu eta herrigintza proiektuen inguruan duten iritzia emateko. 9 eta 13 urte bitarteko hamar haurrek osatzen dute, eta zozketa bidez hautatzen dira kideak urtero.

Mari Karmen Urbieta Leioako alkatea oso pozik dago emaitzarekin: «Haurrak herrirako proposamenak egiten dituztenean ez dute beraiengan soilik pentsatzen, komunitate osoarengan baizik. Horrek asko harritu ninduen hasieratik; zoragarria da». 30.000 biztanle ditu Leioak, eta 9.000 haur daude. «Udal ordezkarien egiteko nagusia herritarrak entzutea baldin bada, ez al da gure lana haurrak ere entzutea?». Oso argi du Urbietak: «Ikasi dut ahulenak aintzat hartzen direnean herritar guztiak barne biltzen dituzun planteamendua osatzen ari zarela».

Sarea aurkezteko jardunaldiak egin baino lehen Leioako Haurren Kontseiluarekin bildu nahi izan zuen Tonuccik. Kontseiluko kide izatearen esperientziaz galdetuta, hala erantzun du neskato batek: «Pozik nago kontseiluan, helduek egiten dituzten gauzetan parte hartzen dugulako». Bere alboan, Tonuccik erantzun dio neskatoari: «Hara! iritzia ematea helduen gauzatzat hartzen du. Esaldi hori da arazoaren erakusle. Oso salaketa gogorra da».]]>
<![CDATA[Protesta egin dute Bilbon, Zulueta eta Sagarminaga auzokideak askatzeko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1535/009/001/2014-01-25/protesta_egin_dute_bilbon_zulueta_eta_sagarminaga_auzokideak_askatzeko.htm Sat, 25 Jan 2014 00:00:00 +0100 Ainhoa Larrabe https://www.berria.eus/paperekoa/1535/009/001/2014-01-25/protesta_egin_dute_bilbon_zulueta_eta_sagarminaga_auzokideak_askatzeko.htm Konponbideari erasorik ez zioen pankartaren atzean. Hilaren 8an Arantza Zulueta eta Aitziber Sagarminaga Alde Zaharreko auzokideak atxilotu zituzten, Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren Mintzakidetza Lanetarako Taldeko beste sei kiderekin batera. Horiei babesa agertu eta aske uzteko eskatzeko manifestazioa egin zuten atzo. Hainbat biktima elkartek manifestaldia debekatzeko eskaera egin bazuten ere, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Andreu epaileak ez zuen deialdia debekatzeko zantzurik ikusi.

Lasaitasun osoz igaro zen manifestazioa. 19:30ean abiatu zen Santiago plazatik, eta Alde Zaharreko kale estuetatik igaro ostean, Zamudio plazan eman zioten amaiera. Sagarminaga eta Zulueta askatzeko oihuak izan ziren gehien entzun zirenak. «Alde Zaharrean nahi ditugu», adierazi zuen Iurgi Vidalek, manifestaldiaren deialdia egin zuten auzokide, lagun eta senide guztien izenean.

EPPK-ko zortzi mintzaideak atxilotzea eta espetxeratzea hainbat pausori emandako erantzuna dela adierazi zuen Vidalek: «EPPKren adierazpenean eta preso ohien agerraldian Aitziberrek eta Arantzak erakutsitako konpromisoari etsaiek egindako erasoa da». Bestalde, hainbat hedabidek zortzi atxilotuekin, eta bereziki, Zuluetarekin izandako jarrera «gogoangarria» salatu nahi izan zuten. Vidalek nabarmendu zuen bake prozesuak aurrera egin dezan ezinbestekoa dela euskal presoen eskubideak errespetatu eta betearaztea: «Hemen gaudenok eskubide horiek defendatzeko konpromisoa berresten dugu, Aitziberrek eta Arantzak egin bezala».

Debekurako «zantzurik» ez

Atzo eguerdian eman zuen manifestazioa egiteko baimena Auzitegi Nazionaleko Fernando Andreu epaileak. Joan den astean Bilboko senide eta auzokideek deialdia egin eta berehala igorri zuten hori debekatzeko eskaera AVTk eta Terrorismoaren Biktimen Babeserako Taldeak Auzitegi Nazionalera. Ostegunean Dignidad y Justicia elkartea gehitu zitzaien debeku eskaerara, «terrorismoa goraipatuko» zutelakoan. Mobilizazioa debekatzeko eskatzeaz gain, epaileari eskatu zion «berehala» emateko Ertzaintzari, Guardia Zibilari eta Espainiako Poliziari deialdiaren inguruko txostena egiteko agindua. Baina epaileak atzo adierazitakoaren arabera, ez zuen debekurako arrazoirik ikusi.

Eloy Velasko epaileak zuzendutako operazioan atxilotu zituzten, joan den urtarrilaren 8an, EPPKren bitartekaritzako kide diren Zulueta, Sagarminaga, Jon Enparantza, Jose Luis Campos, Egoitz Lopez de La Calle, Aintzane Orkolaga, Asier Aranguren eta Mikel Almandoz. Atzo hamar egun bete ziren epaileak bitartekariak espetxera bidaltzeko agindua eman zuenetik, «ETAko kide» izatea leporatuta.]]>
<![CDATA[Pobreziaren aurka 630.000 euro jarri ditu Bilboko Udalak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1587/009/001/2014-01-24/pobreziaren_aurka_630000_euro_jarri_ditu_bilboko_udalak.htm Fri, 24 Jan 2014 00:00:00 +0100 Ainhoa Larrabe https://www.berria.eus/paperekoa/1587/009/001/2014-01-24/pobreziaren_aurka_630000_euro_jarri_ditu_bilboko_udalak.htm
Bost dira atzo aurkeztutako planaren ekintza eremuak: etxebizitza, elikadura, gizarte laguntza, arropa eta pobrezia energetikoa. 40.000 euro jarriko dituzte azken horretarako. «Pobrezia egoerei lotutako energia gastu espezifikoak finantzatzeko ildo zehatza ezarri behar da, etxebizitzan otorduen prestaketaren bidez elikaduraren gabeziak zuzentzeko», azaldu du Maizek.

Iaz bezala, elikadura arazoei aurre egiteko, Bizkaiko Elikadura Bankua eta Caritas lagunduko ditu udalak. 100.000 eta 75.000 euro gorde ditu bi horientzat. Eta «ildo espezifiko berri bati» erantzunez, adingabeak dituzten familietan elikagaiak bermatzeko 100.000 euro erabiliko ditu.

Gizarte laguntzari dagokionean, hiru diru sail mota azaldu dituzte. Batetik, haurrak euren ardurapean dituzten emakumeak laguntzeko 20.000 euro emango dizkio Caritasi. Bestetik, kopuru bera emango dio Errekalde auzoan dagoen Bizitegi Elkarteari, etxebizitzarik gabeko pertsonentzako zentroari. Eta, azkenik, 22.000 euro jarriko ditu Exijentzia Gutxiko Aterpetxean ematen dituzten afarien zerbitzua indartzeko. Zerbitzu horretan gizarte hezitzaile bat jarri nahi dute diru sail berarekin.

Arropa beharrizanetarako 23.000 euro gorde ditu planean: «Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzuetan arroparen eskaera kopurua nabarmen handitu baita», aitortu du Maizek. Halaber, etxebizitzen «eskuragarritasuna» handitzeko eta «mantentzea» sustatzeko, 185.000 euro erabiliko ditu udalak. Udal laguntza berezietarako aurrekontua handitu nahi dute diru kopuru horrekin.

Oraingoz, pobreziaren aurka aritzeko planak jasotzen dituen 630.000 euroetatik 45.000 erreserbatu ditu Gizarte Ekintza eta Etxebizitza Sailak. Maizek aurreratu du diru kopuru hori geroago emango dutela, «beharrizanen azterketan oinarrituta». Bestalde, adierazi du udalak plan horretara bideratutako baliabideak etorkizunean handitu egin daitezkeela, beharrik izanez gero.

Laguntza gehienak berdin

Atzo aurkeztutako planaren eta laguntza berezien planaren bidez, 15.000 familia lagundu nahi dituztela aitortu du Maizek. Ohiz kanpoko egoera larriei erantzuteko baliabideak ematen ditu azken horrek. Pobreziaren aurkako planaren aurrekontua iazkoa baino handiagoa bada ere, iazko diru kopuru bera jarriko du Udal Laguntza Berezietara eta Gizarte Larrialdietarako Laguntzetarako: 4.266.700 euroko aurrekontua biltzen dute azken bi horiek.]]>
<![CDATA[Bizkaiak ere badu txotxa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1544/040/001/2014-01-23/bizkaiak_ere_badu_txotxa.htm Thu, 23 Jan 2014 00:00:00 +0100 Ainhoa Larrabe https://www.berria.eus/paperekoa/1544/040/001/2014-01-23/bizkaiak_ere_badu_txotxa.htm
Laurehun urte baino gehiago dituen Uxarte baserriaren aterpean lekua hartu ezinik aritu ziren atzo han bildutakoak, negu giroko euriaz eta hotzaz babestu nahian. Barruko sagardo upelen epeltasunera eta sagardotegiko jakiz beteriko mahai inguruetara noiz sartuko zain zeuden gehienak. Txikon arduratu zen denboraleari alaitasuna jartzeaz: «Goiz zoragarria dago, neguan euria egin behar du uda berdea ikusteko». Pozik azaldu zen txotx egiteko ardura eman ziotelako: «Badirudi gipuzkoarrek aurrea hartzen digutela, baina Bizkaian ere bagabiltza». Mendi abenturetatik jaitsita, tarte bat hartu zuen atzo Bizkaiko sagardoa probatzeko eta mendi magaletara bueltatu aurretik hamaiketako on bat hartzeko. Adierazi zuen «enbaxadore» izatea «ohore bat» dela beretzat: «Bizkaian hamar ekoizle eta upategi izatea goraipatzekoa da, are gehiago bertako sagarrekin egindakoa dela kontuan hartzen badugu».

Lurraldekoa eta kalitatezkoa

150.000 litroko ekoizpena izan da aurten. Zamalloak aitortu zuen 2013ko sagar uztan udaberrian izandako eguraldi aldaketek eragin handia izan duela. «Maiatz eta ekaineko hotz eta hezetasunak sagar loreak hondatu egin zituen», adierazi zuen. Fruitu berantiarretan eragina izan du horrek, errezil sagarra galtzea ekarri baitu. Dena den, eguraldi arazoak gainditu eta jaso dituzten sagarrak «osasuntsuak» eta «kalitate onekoak» direla adierazi zuen Zamalloak: «Bizkaiko baserrietako sagar onenekin eta era tradizionalean egindako sagardoa da aurtengoa».

Behin eta berriz nabarmendu zuen sagardoa egiteko erabiltzen dituzten sagarrak hemengoak direla. Eta hemengo sagarrari balioa ematea nahi dute: «Kalitatezko produktua izanik, sagardoa lurraldearen irudi bihurtzeko asmoa dugu, baita euskal turismoaren erakargarrietako bat ere». 1994an sortu zen Bizkaiko Sagardogileen Elkartea, eta ordutik Bizkaiko sagardotegia ezagutzera emateko lanetan aritu da. Urtez urte produktuaren kalitatea handituz eta ingurumenarekiko eta baserriekiko errespetua «mantentzen» eta «sustatzen» aritu direla adierazi zuen Zamalloak.

Upelen inguruan bukatu zuten aurkezpena atzo. Sasoiko sagardoaren azalpenak egiaztatzeko erarik onena horixe baita: edaria dastatzea. Bakailao tortilla eta txistorra ez ziren falta izan. Hotzak uxatzeko salda beroa edatea nahiago izan zuenik ere bazegoen. Eman diote hasiera sasoiari. Gaurtik aurrera sasoiko eta tokiko sagardoa dute bizkaitarrek.]]>
<![CDATA[Bizkaian ere ekin diote sagardo sasoiari]]> https://www.berria.eus/albisteak/87979/bizkaian_ere_ekin_diote_sagardo_sasoiari.htm Wed, 22 Jan 2014 17:59:34 +0100 Ainhoa Larrabe https://www.berria.eus/albisteak/87979/bizkaian_ere_ekin_diote_sagardo_sasoiari.htm
Bizkaiko Sagardogileen Elkarteko lehendakari Jose Antonio Zamalloa pozik dago aurtengo sagardoarekin. Aitortu du klimak eragina izan duela eta hainbat arazo sortu dituela sagar loreetan. Baina bildutako sagarrak “osasuntsuak eta kalitate onekoak" izan dira: “Aurtengo sagardoa erraz edateko modukoa da, freskoa eta oso orekatua. Kolore bizia du, eta zapore are mingotsagoa", azpimarratu du.
]]>
<![CDATA[Eragotzitako atsedenaldia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1544/040/001/2014-01-21/eragotzitako_atsedenaldia.htm Tue, 21 Jan 2014 00:00:00 +0100 Ainhoa Larrabe https://www.berria.eus/paperekoa/1544/040/001/2014-01-21/eragotzitako_atsedenaldia.htm
«Txoriez aritzea bezalakoa da saguzarrez hitz egitea, mota askotarikoak daude, bizimodu eta premia ezberdinekin», adierazi du Aihartzak. Dituzten beharrizanak babeslekuekin lotura zuzena dutela nabarmendu du. Izan ere, funtsezko osagai bat dute saguzarrek bizirik irauteko: atsedena. Eta, horretarako, leku egokiak behar dituzte, eguna eta neguko lozorroa pasatzeko. Leizeak, lurpeko guneak, arrakalak edota zuhaitz zaharrak dituzte atsedenerako gune, eta basoak ehizatzeko toki. Gizakiak eragin zuzena du horietan.

Baso saguzarrak dira galtzeko zorian dauden espezie gehienak, eta zuhaitz zaharrak dituzte babesleku: «Egun dagoen basoetako politika egurraren produkziora bideratua dago: arbola zaharrak moztu egiten dira gazteak landatzeko», aitortu du Aihartzak. Basoak «landaketa baratzeak» bihurtu direla dio, eta horrek baso naturalei kalte egiten die.

Energia gordetzea premiazko

Haitzuloetan bizi diren saguzarrak «aztoratu» egiten dituzte bisitariek, Aihartzaren ustez: «Gorputzeko metabolismoa jaisteko, lasaitasuna behar dute», gorputzeko tenperatura jaitsi eta energia aurrezten dute era horretan. Eta hori da saguzarrek bizirik irauteko gakoetako bat: energia. Intsektuz elikatzen dira, eta gutxiago dauden garaiak lozorroan pasatzen dituzte, negua kasu. Lasaitasuna behar dute energia gordetzeko. Baina gizakia kobazuloetan sartzean, asaldatu egiten dira, eta, ondorioz, energia galtzen dute. Energia galera horrek eragin zuzena du animalien iraupenean: «Kasurik latzenean, ez dira udaberrira iristen, eta, beste kasu batzuetan, iritsi arren, ez dute kumerik izateko energia nahikorik», azaldu du Aihartzak. «Izenak saguekin lotzen baditu ere, ez dute zerikusirik», adierazi du Aihartzak. Ugalketa jarri du horren adibide. Urtean kume bakarra dute saguzarrek, eta «osasuntsu edo sasoiko» daudenean soilik. Hortaz, atsedenik ez hartzeak ugalkortasunean eragin zuzena du: «Horrek epe ertain edo luzean arriskuan jar dezake saguzarren populazioa».

Saguzarren dietan ere badu eraginik gizakiak. Intsektu jaleak izanda, habitatari kalte egiten zaion heinean kalte egiten zaie animaliei ere. Pestiziden erabilera da horren adibide bat: «Aniztasuna murrizten ari gara. Intsektu jaleak diren hainbat txorirekin ere gertatzen ari da».

Bizkaiko hiru haitzuloetan hartutako neurriak lehenak direla dio Aihartzak. Baina oraindik saguzarrak babesteko lan ugari dagoela aitortu du: «Babeslekuen egoeragatik populazioak galtzen ez direla bermatu behar da».]]>
<![CDATA[Bizkaiko Dantza Etxea jarri du abian aldundiak, dantza arloa «indartzeko»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1490/032/001/2014-01-18/bizkaiko_dantza_etxea_jarri_du_abian_aldundiak_dantza_arloa_indartzeko.htm Sat, 18 Jan 2014 00:00:00 +0100 Ainhoa Larrabe https://www.berria.eus/paperekoa/1490/032/001/2014-01-18/bizkaiko_dantza_etxea_jarri_du_abian_aldundiak_dantza_arloa_indartzeko.htm
Dantza arloko ekintzak «agerian» utzi nahi ditu horrekin Bizkaiko Foru Aldundiak: «Lurraldean dantza arloan dauden eragileen arteko harremanak indartzea eta koordinazioa sustatzea da asmoa». Horretarako, topagune fisiko bat jarri dute: Bilboko Luis Briñas kaleko 31. zenbakia. «Dantzaren munduari lotutako profesionalen esku jarri dugu topalekua, sortzaile berriei laguntza emateko eta haien jarduerarako baldintzak hobetzeko», adierazi zuen Ariztondok. Bizkaian sektoreko egitura profesionala «dinamizatu» nahi dute, eta, horretarako, harremanetan jarriko dira eremu, eskola eta dauden baliabideekin.

Baina ez da dantza eskola bat izango, behin eta berriz esan zuen hori ahaldunak: «Ez dugu inor ordezkatu nahi. Dantza arloan ikasi, lagundu, koordinatu eta hausnarketak elkarrekin partekatzeko sortu da Dantzabiz». Ez da dantza arloan bakarrik arituko; sektorearekin lotutako beste diziplina eta proiektuak ere lotu nahi dituzte, hala nola: koreografia, attrezzoa edota langile teknikoak.

Jendea dantzaren inguruan sentsibilizatzea eta zaletzea, dantzaren arloan profesionalak laguntzea, diru iturriei buruzko argibideak ematea eta sektoreari buruzko informazioa zabaltzea dira, besteak beste, Dantzabiz Bizkaiko Dantza Etxerako zehaztu dituzten lan esparruak. Horretarako, hainbat jarduera egiteko asmoa dutela iragarri zuen atzo Ariztondok. Antolatuko dituzten jardueren artean, honako hauek daude: ikastaro trinkoak, mintegi teorikoak, adituen hitzaldiak, erakusketak eta jardunaldi irekiak.

Eskola eta dantza

Dantzaren inguruko sentsibilizaziorako eta jende gehiagorengana heltzeko dituzten egitasmo bi aurkeztu zituen Ariztondok: Eskolak dantzara eta Eskolara dantza. Lehenak, haur eta gazteak dantza ekitaldietara joan daitezen egingo dute. Interesa pizteko saioak egiten dituzte hainbat ikastetxetan dantza emanaldietara joan aurretik. Artaziak kolektiboa ari da lan horretan. Ekoizpen artistiko kulturalak hezkuntzarako nahiz garapen pertsonal zein kolektiborako tresna modura erabiltzen ditu kolektiboak.

Eskolara dantza egitasmoarekin, berriz, dantza eskolara eramaten dute, eta Jauzika kultur elkartea aritu da lan horretan. Zaletasuna eta praktika sustatzea izan dute helburu: «Haurrak dantza elkarte baten lana zein den jakitea eta dantzaz bizi daitekeela ikustea da egitasmoaren asmoa», Ariztondok adierazi duenez.]]>
<![CDATA['Bizkaiko Ikasle Eztanda' dinamika abiarazi du Bizkaiko ikasle mugimenduak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1597/011/001/2014-01-17/bizkaiko_ikasle_eztanda_dinamika_abiarazi_du_bizkaiko_ikasle_mugimenduak.htm Fri, 17 Jan 2014 00:00:00 +0100 Ainhoa Larrabe https://www.berria.eus/paperekoa/1597/011/001/2014-01-17/bizkaiko_ikasle_eztanda_dinamika_abiarazi_du_bizkaiko_ikasle_mugimenduak.htm Bizkaiko Ikasle Eztanda dinamikaren barruan biltzeko deia egin zuten atzo Bilbon elkartutako hainbat ikaslek. Grebara deitu dute martxoaren 27rako, eta «orain arte Bilbon egindako ikasle mobilizazio erraldoiena» izatea espero dute .

Gaur egungo hezkuntza eredua salatu dute manifestuan. Eta garrantzia eman nahi izan diote «herritik herriarentzakoa den hezkuntza» praktikara eramateari. Horretarako, hitzetik ekintzetara igaro, eta gaur-gaurkoz tokian-tokian dauden arazoen aurka borrokatzeko eta mugimenduak indartzeko deia egin dute: «Egungo eredua errotik irauliko duen ikasle mugimendua eztandaraziko dugu».

Bizkaiko ikastetxe eta fakultateetako ikasle guztiei manifestuarekin bat egiteko deia helarazi dute, eta webgune bat ireki dute: www.ikasleeztanda.net. Oraingoz, hari babesa eman diotenen artean daude Ikasle Abertzaleak, Bilboko unibertsitateetako batzordeak eta hainbat herritako ikasle batzordeak.]]>
<![CDATA[ESAITek euskal selekzioa 2020ko Eurokopan egotearen aldeko ibilbidea hasi du]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1618/023/002/2014-01-17/esaitek_euskal_selekzioa_2020ko_eurokopan_egotearen_aldeko_ibilbidea_hasi_du.htm Fri, 17 Jan 2014 00:00:00 +0100 Ainhoa Larrabe https://www.berria.eus/paperekoa/1618/023/002/2014-01-17/esaitek_euskal_selekzioa_2020ko_eurokopan_egotearen_aldeko_ibilbidea_hasi_du.htm
ESAITen ustez, azken asteetan instituzioetako hainbat ordezkarik euskal selekzioaren alde egindako adierazpenak ez dira nahikoa, «urratsak egin behar dituzte». Askasibarren arabera, «esparru politikoari dagokio gizartean dauden arazo eta aldarriei irtenbidea ematea». Horretarako, gehiengo sozial eta instituzionala «artikulatu» eta ados jartzea beharrezko ikusten dutela nabarmendu zuen: «Bada garaia ofizialtasunaren alde gauden guztien artean estrategia bat adostu eta urratsak egiten hasteko».

Hori gauza dadin, batzorde bat sortzeko beharra nabarmendu zuen ESAITek, eta hori osatzera begira harreman bira bat egingo dute. «Batzordean selekzioaren alde dauden guztiak bildu nahi ditugu». Alderdi politikoak, Euskadiko Futbol Federazioa, jokalarien ordezkaritza eta eragileak aipatu zituen. Askasibarrek esan zuen instituzioetan ez ezik kalean ere aldarrikapenak presente egon behar duela eta «gehiengo sozialaren artikulazioa» beharrezkoa dela.

Hilaren 30ean Bilboko Udaleko osoko bilkuran gaia jorratuko dutela aurreratu zuen: «Bilboko udalak ere aldarrikapena helarazi beharko lioke Espainaiko Futbol Federazioari». Bestalde, Iñaki Azkuna Bilboko alkatea Eurokopa Bilbon egitearen alde agertu zen atzo, «datorren selekzioa datorrela ere».]]>
<![CDATA[Auzipetuek salatu dute peritu bihurtu direla 35/02 auzia idatzi zuten poliziak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1532/011/001/2014-01-09/auzipetuek_salatu_dute_peritu_bihurtu_direla_3502_auzia_idatzi_zuten_poliziak.htm Thu, 09 Jan 2014 00:00:00 +0100 Ainhoa Larrabe https://www.berria.eus/paperekoa/1532/011/001/2014-01-09/auzipetuek_salatu_dute_peritu_bihurtu_direla_3502_auzia_idatzi_zuten_poliziak.htm herriko tabernen sumarioko auzipetuak—. Ondorio «oso larriak» atera dituzte auzipetuak datozen saioei begira: Justiziaren «okertzea» eta prozedura penalaren «bihurritzea» salatu zuten.

Abenduan jaso zuten datozen hilabeteotan herriko tabernen auzian emango diren pausoen aurrerapen txostena Auzitegi Nazionaletik. Dokumentua zuzenbidean eta zigor legeetan adituak diren hainbat kiderekin aztertzen aritu dira ordutik. Landak adierazi zuen jarritako egutegia eta plangintzak interpretazio gardena duela: «Fiskaltzak eta akusazioak hilabete hauetarako prestatu dute beraien erasoa». Esan zuten ez dutela froga objektiboetan oinarritutako akusaziorik eta, ondorioz, poliziak peritu lanetan arituko direla horien aurkako akusazioa egiteko.

Poliziak, peritu

Gaur abiatuko dira Madrilera, eta datozen bost egunetan 19.242 eta 18.350 polizia zenbakidunak arituko dira deklaratzen. Baina ez dira polizia gisa joango, peritu tituluarekin joango dira Auzitegi Nazionalera. Landaren arabera, aurretik egon diren bestelako sumario politikoetan aritutakoak dira bi horiek, besteak beste, Euskaldunon Egunkaria, Udalbiltza, Bateragune eta 18/98 auzietan. «Makroepaiketa guztien jatorrian dauden polizia berak dira». Adierazi zuenez, tesi bakarra defendatzen dute: «Dena da ETA, hortaz, talde armatuko kide delitua denentzat».

Bi polizia horiek ez dira akusazio lanetan arituko diren bakarrak izango. Landak azpimarratu zuen irudi bera errepikatuko dela martxoa bitarteko saio guztietan. Urtarrilaren 23 eta 24an sei polizia izango dira; otsailaren 6tik 12ra, hamabi; otsailaren 27tik 28ra, zortzi polizia. Horiek guztiek aurrekoek esandakoari «amen» egingo diote, Landaren iritziz.

«Sumarioa fabrikatu zuten polizia berberak peritu eta aditu bihurtu dituzte goizetik gauera», behin eta berriz salatu nahi izan zuen Landak atzoko agerraldian. Azpimarratu zuen «jazarpenerako poliziak» direnak ezin dutela peritu zientifikoen edota «adituen» lan hori egin. Era horretan, zigor prozedura «okertu» egiten dela adierazi zuen Landak: «Perituaren edo zientifikoaren esanak frogatutzat ematen dira».

Zigor prozeduraren arabera, kargu objektibo eta pertsonalizatuetan oinarritutako frogak aurkeztu behar dira akusazioa egiteko. Auzipetuek salatu zuten alderantzizko bidea egiten ari direla 35/02 sumarioaren epaiketan. «Peritu bihurtutako polizien ondorioak hartzen dira frogatzat», eta irizpide judizialak ordezkatzen dituzte era horretan: «Zuzenbidearen aurka doan prozedura erabiltzen ari dira gu zigortzeko helburu argiarekin». Akusazioaren, fiskaltzaren eta Espainiako Gobernuaren asmoak agerian geratu direla adierazi zuen Landak: «Auzitegi Nazionala erabiltzen ari dira zigor antidemokratiko bat ezartzeko». Helburu bakarra dutela esan du: «Bakebideari, demokraziari eta justiziari oztopoak jartzea». Ez dute halakorik onartuko: «Euskal Herriak askatasuna eta bakea behar ditu garai berriotan».

Urria eta abendua bitarte auzipetuen eta fiskaltzaren lekukoen deklarazioen txanda izan zen. Gorrotxategik adierazi zuen orain arteko saioetan akusatuen lan politikoa izan dela argi geratu den bakarra: «Bilera politikoak, prentsaurrekoak eta elkarrizketak zeuden fiskaltzaren lekukoen akusazioetan». Salatu zuen froga gisa Poliziaren jarraipenak besterik ez dituztela izan orain arte.

Akusatuek «ezustekoa» hartu zuten fiskaltzak kultur elkarte edo herriko tabernen auzirako beste fiskal bat ezarri zuenean, hala adierazi zuen Gorrotxategik. Delitu ekonomikoen jarraipena egiteko jarri zuten fiskal hori. Baina haren «zabarkeria» salatu zuen atzo. Izan ere, oso esku hartze gutxi egin ditu orain arte: «Ezustekoa bikoitza izan da: lehena, horretarako fiskala jartzeagatik, eta, bigarrena, epaitegiko saioetara agertu ez izanagatik». Hori akusazioaren ahultasunaren ondorioa dela adierazi zuen Gorrotxategik. Esandakoaren arabera, akusazioaren oinarrian herriko tabernek HB, EH eta Batasuna finantzatzen zutela egonda ere, orain arteko saioetan ez da hitz bakarra aipatu delitu ekonomikoaren inguruan: «Horrek erakusten du sumarioa zulatuta hasi zela eta orain husten ari zaiela».]]>