<![CDATA[Ainhoa Larrabe Arnaiz | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 17 Nov 2018 21:33:44 +0100 hourly 1 <![CDATA[Ainhoa Larrabe Arnaiz | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA['Los que desean' dokumentalak jaso du 60. Zinebi jaialdiko sari nagusia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/031/001/2018-11-17/los_que_desean_dokumentalak_jaso_du_60_zinebi_jaialdiko_sari_nagusia.htm Sat, 17 Nov 2018 00:00:00 +0100 Ainhoa Larrabe Arnaiz https://www.berria.eus/paperekoa/1893/031/001/2018-11-17/los_que_desean_dokumentalak_jaso_du_60_zinebi_jaialdiko_sari_nagusia.htm Los que desean dokumentalagatik. «Egin duen irudikapen objektiboagatik, konplexutasun aberatsagatik eta arraren kulturarekiko agertzen duen hausnarketarako jarreragatik eman diogu saria». 7.000 euroko saria eman dio jaialdiak Lopezi. Euskal Zinemaren sari nagusia, aldiz, Maria Elorzari eman diote, Ancora Lucciole (Ipurtargiak oraindik) film laburragatik. 6.000 euro jasoko ditu.

Ipurtargien galera ardatz hartuta ondu du Elorzak filma, eta denboraren iragaitea lantzeko izan duen gaitasuna azpimarratu dute epaileek. «Munduaren joanari eskainitako lana da Ancora Lucciole. Mundu zaharraren eta mundu berriaren arteko lerro horretan, animalia espezieen galera eta gizakien arteko konexiorako formetan egondako aldaketak lantzen ditu». Baquerorekin batera, Zsuzsanna Kiraly ekoizle errumaniarra, Jodie Mack zinemagile britainiarra, Carolina Martinez dokumentalista espainiarra eta Ghasideh Gomanaki zinemagile irandarra izan dira epaimahaian; emakumeak denak, eta aldagai hori izan zuen hizpide, Gomanakik. Euskara hutsean mintzatu zitzaion jaialdiko zuzendariari. «Mila esker Zinebi jaialdiari, zinemaren mundu maskulino honetan emakumez osatutako epaimahai bat izateko egin duen ahaleginagatik».

Orotara, 52 film izan dira Sail Ofizialean lehian, eta generoaren arabera ere saritu dituzte lanak. Fizkiziozko Mikeldia Reema Sengupta indiarraren Counterfeit Kunkoo lanari eman diote; animaziozkoa Esther Niemeier alemaniarraren Tracing Addai filmari, eta, dokumentalen sailean, Mahdi Fleifel britainiarraren I Signed the Petition pelikulak jaso du Mikeldia. Bosna mila euro jasoko ditu saritu bakoitzak.

Sail Ofizialaz gain, dokumental eta animaziozko film luzeak saritzeko, Zinebi First Film atala izan du jaialdiak hirugarrenez. Eulalia Iglesias kazetari eta kritikariak, Agnes Wildenstein zinema programatzaile frantsesak eta Nele Wohlatz zinemagile alemaniarrak osatu dute epaimahaia, eta Rugile Barzdziukaite zinemagile lituaniarraren Acid Forest lanari eman diote 12.000 euroko sari nagusia. Andrea Bussmannen Fausto filmari eman diote epaimahaiaren sari nagusia. «Gaur egun horren ohikoa den ikuspegi antropozentrikotik ihes egiten dute biek».

Aurtengo jaialdian saritu dituzten pelikula guztien emanaldia egingo dute gaur, 18:00etan, Arriaga antzokian.]]>
<![CDATA[Elena Lopezen ‘Los que desean’ film laburrak irabazi du Zinebi jaialdiko sari nagusia]]> https://www.berria.eus/albisteak/159404/elena_lopezen_los_que_desean_film_laburrak_irabazi_du_zinebi_jaialdiko_sari_nagusia.htm Fri, 16 Nov 2018 14:26:05 +0100 Ainhoa Larrabe Arnaiz https://www.berria.eus/albisteak/159404/elena_lopezen_los_que_desean_film_laburrak_irabazi_du_zinebi_jaialdiko_sari_nagusia.htm - Euskal Zinemaren Sari Nagusia. Ancora Lucciole, Maria Elorza (Euskal Herria).
- Zinema Espainiarraren Sari Nagusia. Entre Railes, Delfina Spratt eta Alex Puig Ros (Espainia).
- Fikziozko Urrezko Mikeldia. Counterfeit kunkoo, Reema Sengupta (India).
- Animaziozko Urrezko Mikeldia. Tracing addai, Esther Niemeier (Alemania).
- Dokumentalen Urrezko Mikeldia. I signed the petition, Mahdi Fleifel (Erresuma Batua / Alemania / Suitza).
- ZIFF- Zinebi First Film Saria. Acid forest, Rugile Barzdziukaite (Lituania).]]>
<![CDATA[Kinielak egiteko sasoia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2053/029/002/2018-11-16/kinielak_egiteko_sasoia.htm Fri, 16 Nov 2018 00:00:00 +0100 Ainhoa Larrabe Arnaiz https://www.berria.eus/paperekoa/2053/029/002/2018-11-16/kinielak_egiteko_sasoia.htm
Urrian abiatu zen txapelketako kanporaketa aldia, eta, orotara, 30 bertsolari izan dira kantuan bost kanporaketetan. Hamar sailkatu dira finalaurrekoetarako: kanporaketen irabazleak -Txaber Altube, Malen Amenabar, Oihana Bartra, Aitor Bizkarra eta Imanol Uria-, eta puntuazioz lehen bost sailkatuak -Eneko Abasolo Abarkas, Ander Elortegi, Julen Erezuma, Arrate Illaro eta Unai Mendiburu-. Azken-aurreko fasean sartuko da txapelketara 2016ko edizioan finalean izan zen zortzikotea ere. Hauek izan ziren Miribillan azken aldiz: Ibon Ajuriagogeaskoa, Miren Amuriza, Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia, Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue, Beñat Ugartetxea eta Jone Uria.

Finalaurreko hiru saioen irabazleak eta puntu gehien bildu dituzten bost bertsolari izango dira finalean. Lekuek jantzi zuen txapela azken aldiz, eta ikusteko dago tituluari eusten dion.

Aurreko edizioan bezala, bi fasetan banatu dute aurtengoa ere: udaberrikoa eta udazkenekoa. Antolatzaileen esanetan, inoiz baino parte hartzaile gehiago izan dira lehian: guztira, 78 bertsolarik kantatu dute, eta horietako 23k lehen aldia izan dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketan. ]]>
<![CDATA[«Errealitatearen eta fikzioaren arteko muga lausoan bizi gara»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1915/040/001/2018-11-15/errealitatearen_eta_fikzioaren_arteko_muga_lausoan_bizi_gara.htm Thu, 15 Nov 2018 00:00:00 +0100 Ainhoa Larrabe Arnaiz https://www.berria.eus/paperekoa/1915/040/001/2018-11-15/errealitatearen_eta_fikzioaren_arteko_muga_lausoan_bizi_gara.htm Joe deitzeko dio Apichatpong Weerasethakul (Bangkok, 1970) zinemagile thailandiarrak, irriz. «Errazagoa da». Zinema independentea egiten dutenen artean, erreferentea da Weerasethakul. Errealitatearen eta fikzioaren arteko mugak zeharkatzen aritzen da bere lanetan. «Zer den bata, eta zer bestea, ezin zaitezke guztiz ziur egon». Uncle Boonmee Who Can Recall His Past Lives (2010) film luzearekin Cannesko zinema jaialdiko Urrezko Palma jaso zuen, eta horrek egin du ezagun, baina aurrez epaimahaiaren saria ere eman zioten Cannesen Tropical Malady (2004) pelikulagatik.

Oro har, film laburrak egin ditu Weerasethakulek, eta bere azkena aurkeztuko du Bilboko 60. Zinebi Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldian: Blue (2018). Ohorezko Mikeldi sarietako bat ere jasoko du bihar, jaialdiaren itxiera ekitaldian. Barnerakoia dela dio zuzendariak, eta komunikatzeko egiten dituela filmak. «Herri txiki batetik nator, eta zinema babesgunea izan da niretzat, ihes egiteko eremua».

Zinema independentean aritzeak aukera gehiago eman dizkizu?

Zinema independente eta esperimentala bat dator nire izaerarekin. Oso burugogorra naiz, eta asko kostatzen zait zinema industrialak dituen geruza guztiekin lan egitea. Gardenagoa iruditzen zait zinema independentea, eta horrek laguntzen dit filmetan landu nahi ditudanak garatzen. Nolanahi ere, gaur egun, oso zaila da zinema komertziala zer den eta zer ez den bereiztea, oso kontrol gutxi baitago. Zinema produktu bat da gaur egun, eta gauza bera gertatzen da artearekin ere. Uste dut definitu beharko litzatekeela gaur egungo zinema komertziala zer den eta zer ez den.

Film labur gehiago dituzu film luzeak baino, eta luzeek egin zaituzte ezagun.

Film laburrekin askeagoa naiz, malguago jarduteko aukera ematen baitidate, baita esperimentatzekoa ere. Film luzeak askoz ere zurrunagoak dira, eta ez didate alde batetik bestera mugitzeko tarterik ematen. Maiz aipatzen dut kamera baten atzean nagoen aldiro nire haurtzarora itzultzen naizela, eta askatasunarekin lotzen dut nik hori. Sentimendu horrek eramaten nau film laburrak egitera, zinemagile gisa, sentipen eta pentsamendu guztiak askatasunez azaltzea oso garrantzitsua baita.

Memoria film luzea duzu esku artean, Thailandiatik kanpo egin duzun lehen pelikula. Zer du atzean?

Bai, hala da, lehen aldiz atera naiz kanpora filma egitera, eta, gauzak ondo bidean, 2020. urtean estreinatuko da. Arrazoi askorengatik jo dut atzerrira: zinemagintzan oso eroso sentitzen naiz Thailandian, baina gero eta zailagoa egin zait bertan iritzi politikoak azaltzea, eta niretzat oso garrantzitsua da. Herrialdean dugun indarkeria etengabekoa da. Diktadura batean bizi gara, eta horregatik jo dut Latinoamerikara. Inspiratu egiten nauen lurraldea da: paisaia ederrak ditu, eta esango nuke Thailandiaren antza ere baduela.

Oroimen berrien bila jo duzu hara?

Beste mota bateko memoria historikoa du herrialdeak, oso ezberdina dena eta erakargarria egiten zaidana. Gainera, erronka ere bihurtu zait orain arteko erosotasun horretatik alde egitea: errealitate, hizkuntza eta pertsona berriak ezagutzera behartu dut neure burua, eta oroitzapen berriekin egin dut topo. Orain arte sortu ditudan film guztiak nire oroitzapen propioetan oinarritu dira, eta, kasu honetan, beste pertsona batzuen memoriarekin ari naiz lanean. Oso interesgarria da hori guztia zinemara nola eramango dudan aztertzea.

Idatzitako lan bat eraman duzu hara, edo bertako bizipenekin osatu duzu gidoia?

Esango nuke bikoitza izan dela prozesua; bien arteko nahastea da. Nire istorioak eta Kolonbian bizi den jendearen bizipenak nahastu ditut. Kolonbiara iritsi nintzenean, eztanda bat izan nuen buruan, soinuzko haluzinazioa deitu diodana. Sentipen horrekin abiatzen da filma, propioa dena, nik bizitakoa. Baina kolonbiarrekin egin ditudan elkarrizketek aberastu dute filma, gerora. Hortaz, Memoria filma soinuzko ikerketa bat izango da, nolabait.

Filmetan auzi politikoak lantzen dituzula diozu. Helduko diozu Kolonbiako gatazkari ere?

Oso ezberdinak gara thailandiarrak eta kolonbiarrak, ez dugu zerikusirik. Thailandiarrak oso otzanak gara, eta han ez dituzu ikusiko aldaketa eskatzeko altxamenduak eta halakoak, Latinoamerikako herrialdeetan ez bezala. Pelikula ez dut asmo politikoekin egin, atzerritarra bainaiz hango lurretan eta ez baitut horretarako zilegitasunik. Baina, aldi berean, atzerritar gisa lurraldearen gatazkarekiko memoria ariketa bat egiten dut.

Errealitatearen eta fikzioaren arteko mugan zabiltza zure filmetan: zergatik etengabeko nahasketa hori?

Errealitatearen eta fikzioaren arteko muga lausoan bizi gara. Zer den bata eta zer bestea, ezin zaitezke guztiz ziur egon, are gutxiago Hirugarren Mundua deitzen zaien lurraldeetan. Adibide bat jarriko dizut: eskolara joatean, bertan ematen dizkizuten testuliburuetan, zure herrialdeko historia edo historia nazionala deritzona azaltzen dizute, eta adinean gora egin ahala konturatzen zara haurra zinenean liburu horietan irakurtzen zenuen guztia fikzioa zela, edo, gutxienez, propaganda.

Horregatik jotzen duzu iraganera?

Thailandian, adibidez, oso era nabarmenean ari gara bizitzen prozesu hori: herrialdearen historia fikzio bihurtu zaigu. Begiak irekitzen dituzunean eta konturatzen zarenean, zuzenean eragiten du zure identitatean, zure sustraiei buruzko zalantzak sortzen baitzaizkizu etengabe. Zinemagintzak ere hori eskaintzen du: egiazkoa denaren eta ez denaren arteko jolasa da. Azken batean, bien artean dagoen lerro hori oso fina da; areago, gehienetan, lerrorik ere ez dago. Hori interesatzen zait.

Eta etorkizunari dagokionez, nola irudikatzen duzu teknologia berrien sarbidea zineman eta artean?

Jakin-min handia pizten dit teknologia berrien eremuak. Ematen ez badu ere, teknologia berrien garapenaren lehen estadioan gaude oraindik; oso berria da dena. Horregatik uste dut, filmei dagokienez, epe laburrean ez dugula aldaketa handirik nabarituko. Edonola ere, jakingura dut errealitate birtualarekin. Jakin nahiko nuke zinema egiteko mota eraldatuko ote duen, eta nola.

Zineman ez ezik, bideo artean ere aritzen zara.

Film laburrak, luzeak eta arte performanceak nahastea dut gogoko, guztia jartzen baituzu harremanetan. Memoria filmarekin batera, arte plataforma bat ere prestatuko dut. Filmek ematen ez duten aukera ematen didate halako ikuskizunek, ikusleek parte hartu eta artelanean eragiten dutelako.]]>
<![CDATA[Grabatuen epizentroa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/032/001/2018-11-14/grabatuen_epizentroa.htm Wed, 14 Nov 2018 00:00:00 +0100 Ainhoa Larrabe Arnaiz https://www.berria.eus/paperekoa/1893/032/001/2018-11-14/grabatuen_epizentroa.htm
Euskal Herrikoez gain, nazioarteko galeriak ere izango dira aurtengoan: Australia, Kroazia, Taiwan eta Erresuma Batukoak gonbidatu dituzte Bilbora. Kulturen arteko hartu-eman artistikoaren garrantzia azpimarratu du Saez de Gorbeak, eta hainbat topaketa ere antolatu dituzte horretarako; EHUko Arte Ederretako ikasleekin batera egingo dutena, tartean. Atzo egin zuten azoka aurkezteko agerraldia, eta Bizkaiko Euskara eta Kultura foru diputatuak izan ezik, gaztelaniaz soilik eman zituzten argipenak azokako arduradunek. Aipatzekoa da webgunea ere gaztelania hutsez dutela, ekitaldiak Bilboko Udalaren, aldundiaren eta Jaurlaritzaren laguntza jasotzen duen arren.

Urtero bezala, grabatuei eskainitako erakusketa antolatu du FIG azokak Bilboko Arte Ederren Museoarekin batera, baina ezohiko tokian jarri dute aurtengoa, lehen aldiz, Bizkaiko hiriburutik atera baitute, eta Durangoko Arte eta Historia museoan jarri. Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumako 37 alerekin osatu dute Margolan itzuliak. Erreprodukzio-grabatua, Bilboko Arte Ederren Museoan izeneko erakusketa, eta, besteak beste, William Hogarth, Paul Cezanne, Pablo Picasso, Eduardo Arroyo, Mari Puri Herrero, Isabel Baquedano eta Francis Bacon artisten lanak jarri dituzte ikusgai. 2019ko urtarrilaren 13ra bitarte izango da erakusketa zabalik.

Gehienbat, artista handien lanak ezagutzera emateko erabili zen grabatua XIX. mendera bitarte; haien lana zabaltzeko baliabide bat izan zen. Izena ere hortik datorkio: erreprodukziorako grabatua. Nolanahi ere, badira grabatuan espezializatu diren hainbat artista ere. Oraindik ere, eremu ezezaguna dela uste du azokako zuzendariak, eta grabatuen historia eta teknikak ezagutarazteko, bisita gidatuak egingo dituzte egunero. Zaloa Ipiña artistak izango du ardura hori.

Elkarlanerako eremua

Hainbat tailer eta solasaldi jasoko ditu azokak. Larunbatean, kasurako, Paperaren gainean izeneko solasaldia egingo dute Euskalduna jauregiko auditoriumean. Han izango dira Yolanda Mosquera, La pequeña Roque liburuko ilustrazio lanagatik Euskadi saria jaso berri duena; Katsumi Komagata artista eta ilustratzaile japoniarra; eta Elisabeth Perez Euskal Irudigileak elkarteko lehendakaria. «Ilustratzaileek, editoreek eta elkarteek gaur egun duten zeregina izango dute hizpide». Doakoa da sarrera, baina aldez aurretik izena eman behar dela azaldu dute antolatzaileek.

Grabatuaren teknikan diharduten artisten eta erakundeen arteko topaketak ere antolatu dituzte ostiralerako.]]>
<![CDATA[Magiari eskainitako musikala]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/031/001/2018-11-13/magiari_eskainitako_musikala.htm Tue, 13 Nov 2018 00:00:00 +0100 Ainhoa Larrabe Arnaiz https://www.berria.eus/paperekoa/1879/031/001/2018-11-13/magiari_eskainitako_musikala.htm Gau magikoa, Gabonetarako sortu duen ikuskizuna. Easo Txiki abesbatzarekin batera ondu du antzerkia eta kantuak uztartzen dituen musikala, eta, dioenez, film kutsua ere badu ikuskizunak. «Pantaila erraldoi bat izango da obra guztiaren gidaria. Horregatik diot film bat zuzenean ikustearen parekoa dela Gau magikoa». Gabonetako pertsonaia mitologikoaren bila abiatzen diren haur batzuen istorioa du obrak ardatz. Abenduaren 15ean estreinatuko dute, Bilboko Arriaga antzokian, eta Euskal Herriko beste hainbat antzokitara egingo dute handik. «Gure musikari eta ikuskizunei prestigioa ematea da nire asmoetako bat». Ikuskizunerako sortutako diskoa ere kaleratuko dute, datorren astean.

Duela hiru urtetik zerabilen ideia bat oholtzaratu du Mendibilek. «Gure haurrek kanpoko ikuskizun gehiago ikusten dituzte Euskal Herrikoak baino. Erdaraz egindakoak dira Gabonetako emanaldi gehienak, eta, sarritan, badirudi hemendik kanpoko eskaintza hobea dela, kanpokoa izate hutsagatik». Sumatzen zuen gabeziatik tiraka landu zuen musikariak Gau magikoa ikuskizunaren gidoia. «Zerbait egin behar zela pentsatu nuen, Disney konpainiarekin lehiatu behar bada ere, lehiatzeko». Irriz azaldu du musikariak.

Irakaslearen azaletik kontatuko du istorioa Mendibilek, kantuz. «Auñamendi inguruetako Aran izeneko herriko eskolan abiatuko da istorioa. Ihes egingo dute Kai eta Koa haur bihurriek, irakasleari lapurtutako mapa batekin, Gabonetako pertsonaia mitikoaren bila. Haurrak galdu egingo dira, eta herri osoak egingo du haien bila. Mai lagunak lagunduko die herrira iristen, telepatia magiko antzeko batekin». Kontakizunean geldialdia egin du abeslariak, umorez. «Isildu egingo naiz, bestela bukaera ere azalduko dizuet».

Ikuskizun guztia abestuz kontatuko dute. «Orotara, 60 minutuko iraupena du, eta 55 bat minutu egingo ditugu kantuz». Zortzi heldu eta Easo Txiki abesbatzako partaide diren 7 eta 9 urte bitarteko hamalau haur izango dira oholtza gainean.

Mark Twain idazle estatubatuarraren Tom Sawyer-en abenturak (1876) eleberria izan du musikariak gogoan gidoia sortzean. «Haurra nintzenean irakurri nuen lehen nobela izan zen, eta bistan da aztarnaren bat utzi zidala istorioak».

Alegoria du ikuskizunak. «Helduen praktikotasunaren eta haurren ilusioaren arteko talka nabari da obran. Gabonen testuinguruan, ilusioan eta magian sinisten dute umeek eta, helduak garenontzat, tontakeriak eta gezurrak baino ez dira halako kontuak. Bien arteko borroka eta bizikidetza irudikatuko dugu obran». Transmititu nahi duen ideia azaltzeko, piezarako sortu duen abesti baten leloa kantatu du. «Bihotzez, gogoz eta arimaz/ eskatzen badituzu/ ametsak egi/ bihurtuko zaizkizu».

Haur eta gazteak partaide egin nahi ditu abeslariak, eta Santi Antero Txan Magoaren laguntza izango du bide horretan. «Errejidorea behar nuen, eta pentsatu nuen: zergatik ez magoa?».

Haurrak protagonista

Mendibilen bosgarren musikala da Gau magikoa. «Egin dudan piezarik konplexuena da, zalantzarik gabe, teknikoki aldagai asko baititu: kantua, antzezlana eta filma bateratu behar dira, eta ez da lan erraza izan». Talde lana dela azpimarratu du behin eta berriz, horregatik.

Easo abesbatzako haurren «ilusioa» azpimarratu du Gorka Miranda abesbatzako zuzendariak. «Haur eta nerabeentzat oso garrantzitsuak dira halako proiektuak. Oso aukera ona da beren heziketa prozesuarentzat, baita iruditeriaren eremua lantzeko ere; izan ere, irudipena dut gaur egun dena ematen diegula eginda: dela ordenagailuekin edo sakelakoekin».

Hilabete barru taularatuko dute musikala, Bilboko Arriaga antzokian, eta lau emanaldi egingo dituzte bi egunean: abenduaren 15ean, 17:00etan eta 19:00etan; eta abenduaren 16an, berriz, 12:00etan eta 17:00etan. Sarrerak salgai daude jada. Aurrerago ere saio ugari egingo dituzte.]]>
<![CDATA[Bizitzak aldatzea xede]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/026/001/2018-11-10/bizitzak_aldatzea_xede.htm Sat, 10 Nov 2018 00:00:00 +0100 Ainhoa Larrabe Arnaiz https://www.berria.eus/paperekoa/1893/026/001/2018-11-10/bizitzak_aldatzea_xede.htm La flor (2018) pelikula aurkeztuko du egunotan, Bilboko Zinebi Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldiaren 60. ekitaldian, eta Ohorezko Mikeldi sarietako bat ere jaso zuen Llinasek atzo, Arriaga Antzokian egin zuten jaialdiaren hasiera ekitaldian. «Nik ere begiratu dut Wikipedian. Badago dokumental luzeagoren bat, baina esango nuke, fikziozko pelikulei dagokienez, inoiz egin den filmik luzeena dela ondu duguna». Irri egin du berriz. «Hor duzue azpimarratzeko izenburu nagusia». 840 minutuko iraupena du, zehazki, La flor filmak, eta, horregatik, hiru egunetan egingo dituzte emanaldiak: azaroaren 11tik 13ra bitarte, Bilboko Golem aretoetan.

Filmaren iraupenari zama kendu dio Llinasek. «Pelikula ikusten baduzue, ahaztuko duzue hamalau orduko iraupena duela, behin bukatuta, bestelako sentipen eta pentsamenduak utziko baitizkizue lanak». Umorez heldu dio berriz. «Espero dut ez ateratzea gogaituta edo etsita, behintzat. Egia aitortzen badut, kostatzen zait filmei bukaera ematea eta, hain zuzen, hori da La flor pelikularen bereizgarri nagusia: ezinikusi antzeko bat du amaieraren ideiarekin».

Film laburrek duten errekonozimendu faltaz aritu da, eta zinemagintza independentea ere izan du ardatz. «Iruditzen zait film laburra eremu gris batean dagoela; adierazkortasunaren eta ikaskuntza prozesuaren artean. Kondena edo herentzia hori du, eta aldendu beharko ginateke ikuspegi horretatik».

Film luzeak egiten ikasteko prozesura mugatzen da film laburren ekoizpena, zinemagilearen arabera, eta uko egin dio ideia horri. «Hutsegitea da, argi eta garbi». Film mutuekin eta soinudunekin alderatu du egoera. «Film soinudunak agertu zirenean, mutuak guztiz baztertu ziren, eta gauza bera gertatzen da film labur eta luzeekin ere. Ez dakit zergatik ez dauden batetik bestera dabiltzan zuzendari gehiago». Pentsakor geratu da, zergatiaren bila edo, eta jaurti du gogoeta jarraian: «Zinema forma komertzial esplotatzailetik askatzen denean, zinemagile bat aske denean nahi duen ideia filmatzeko, orduan hartuko du orain ez duen duintasuna». Hala ulertzen duelako berak zinema: «Bizitza aldatzea helburu duen jarduera da; askatasunerako eta pentsamendurako tresna, alegia».

Film komertzialen mugak

Ekoizpen independentea aipatu du zuzendariak jarraian. «Sarritan aipatzen da zinema independentea egin behar dela, baina nik ez dakit, oro har, oso ondo ulertzen den zertaz ari garen. Esaldi ederra da, baina argituko dut badaezpada: produkzio independentean norberak jartzen du dirua edo norbera arduratzen da diru bilketa egiteaz. Ez duzu patroirik, eta, nahi baduzu zure filma hamalau ordukoa izatea, hala egiten duzu». Ekoizpen komertzialetan ere aritzen da Llinas, eta halakoetan izaten diren mugak aipatu ditu. «Zer kontatu nahi duzun jakin aurretik, baldintza bat jartzen dizute film komertzial gehienetan: bi orduko iraupena izan behar duela gehienez».

Isilik geratu da. «Nola da posible narratiba guztiek bi ordukoak izan behar dutela agintzen duen zinema mota nagusitzea? Ez du zentzurik, narratiba bakoitzak bere denbora behar baitu. Horregatik diot zirkuitu komertzialetik kanpo aritzea garrantzitsua dela: egitasmoa handitzeko edo aldatzeko erabateko askatasuna ematen dizu. Industriak seriean ekoitzitako filmak nahi ditu, eta produkzio independenteak, berriz, bakantasuna du helburu». Aniztasunaren aldeko mezua egin du behin baino gehiagotan.

Hirugarren lana aurkeztera etorri da Llinas Bilbora. Balnearios (2002) eta Historias Extraordinarias (2008) filmekin arrakasta lortu ondoren, hamar urtean landutako La flor filma erakutsiko du 60. Zinebin: 2009an hasi zen filmaketekin, eta 2018an bukatu du. Elkarren artean zerikusirik ez duten fikziozko sei istorio biltzen ditu pelikulak, baina aktore berberak dituzte kontakizun guztiek: Piel de Lava talde artistikoa osatzen duten Pilar Gamboa, Elisa Carricajo, Laura Paredes eta Valeria Correa.]]>
<![CDATA[Iraupenaren kondairak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/028/001/2018-11-09/iraupenaren_kondairak.htm Fri, 09 Nov 2018 00:00:00 +0100 Ainhoa Larrabe Arnaiz https://www.berria.eus/paperekoa/1872/028/001/2018-11-09/iraupenaren_kondairak.htm Gravas ke estu trankila, havos agrablam morton. La kuracisto estas per tio, per dibidi felicon». Ospitalean, hiltzear den paziente batek galdera. «Zergatik ez dizuet ulertzen normal hitz egiten duzuenean?». Haren medikuak erantzuna: «Afasia duzu; arazo neurologikoa. Hizkuntza globala garunetik ezabatu zaizu. Orain, hizkuntza hau besterik ez dakizu». Eta pazienteak harriduraz: «Euskara? Is not posible, ni ondo nago, normala naiz». Medikuak hausnarrean eman dio azalpena: «Hizkuntza zahar guztiak desagertuta zeudela uste genuen». Hiltzear den pazienteak, hasperenka: «Nire arbasoak tematu ziren hizkuntza hau belaunaldiz belaunaldi gordetzeaz. Ni naiz the last one; azken euskalduna. Baina nik normala izan nahi dut, everybody bezala». Etorkizunera, 3000. urtera egin du Tartean teatroak Ghero: azken euskalduna antzezlan berrian; euskara desagertzeko zorian den mendera. «Barre egiteaz eta hausnartzeaz gain, omenaldia egin nahi genion euskararen iraupenari», azaldu du Patxo Telleriak. Hark ondu du gidoia, eta hilaren 20an egingo dute estreinaldia, Bilboko Arriaga antzokian.

Telleriarekin batera, Mikel Martinez, Olatz Ganboa, Ane Pikaza eta Iñaki Maruri arituko dira aktore lanetan, eta Jokin Oregi izango dute gidari. Antzezlanean azaltzen diren hizkuntzak zerrendatzen hasi da lantaldea: «Hamabi dira». Eta hasi dira denen artean zenbatzen. «Euskara, katalana, galegoa, gaztelania, ingelesa, frantsesa, txinera, latina, mikmak Ternuako aborigenen hizkuntza, protoeuskara, fino-hungariera eta morse kodea». Hizkuntza globala izenekoa da aipatu duten hamabigarrena. «Asmakuntza bat da hizkuntza globala: 3000. urteko hizkuntza».

Esperantoa oinarri hartuta, etorkizuneko gizakien lengoaia sortu du Telleriak antzezlanerako. Ahaztu egingo du hizkuntza globala Martinezek, hiltzeko ordubete besterik falta ez zaion etorkizuneko gizakiak. «Bere amonarengandik jaso du euskara, baina, amona hil ondoren, normal biziko da, mundu guztiak hitz egiten duen hizkuntza globalean. 3000. urtean dagoen hizkuntza bakarra da, eta, gainera, ontzat ematen da lengoaia bakarra egotea», azaldu du gidoigileak.

Hiltzera doanean, baina, euskara eta arbasoak agertuko zaizkio Martinezi behin eta berriz. Oregik eman ditu azalpenak. «Galderak baino ez zaizkio etorriko protagonistari: hiltzean, zein da hilko dena, bera ala identitatea? Zer gertatu da? Zergatik utzi duzue hizkuntza hiltzen? Zama bat darama txikitatik, amonak esan ziolako bera dela azken euskalduna, eta hizkuntzaren etorkizuna berarengan dagoela». Martinez zaintzen duenaren azalean jarriko da Pikaza, eta istorioaren parabolak eta testuingurua antzeztuko dituzte Telleriak, Marurik eta Ganboak. Gaurkotasuna duen gaia lantzen du obrak, Oregiren arabera, eta Ruper Ordorika abeslariaren Zaindu maite duzun hori abestiarekin egin du laburpena. «'Inork ez zidan esan euskaldun izatea zein nekeza dan'. Aldean daramagun motxila horri buruzkoa da antzezlana». Horregatik dio Telleriak «komedia solemnea» dela Ghero. «Komedia bat da, baina absurdotik urrundu gara. Orain arte egin ditugun lanen estilotik aldendu gara».

«Aniztasunaren alde»

Euskaltzaindiaren mendeurrenaren harira jaso zuen Tartean teatroak antzezlana egiteko enkargua, eta euskarari omenaldia egin diote obran. Umorez, baina gogoetarako tartea eskaintzen duela azpimarratu du Telleriak. «Kondaira asko biltzen dituen kondaira da Ghero, nolabait; eta guzti-guztiak daude errealitatean oinarrituta. Hau da, historiaren hainbat garaitako uneak azaltzen dira». 1789. urteko Frantziako Iraultzaren testuingurura egingo dute jauzi, kasurako, Martinez protagonistaren pentsamenduek bat-batean. Eta Telleriak, Marurik eta Ganboak antzeztuko dute egoera. Frantsesa «hizkuntza nazional» gisa aurkeztuko du Telleriak, eta bizirik irauteko hura ikasi behar duten edo ez zalantzan jarriko dute Maruri eta Ganboa nekazari euskaldunek. «Komedia du oinarrian, baina kontatzen diren istorioak tonu ezberdinetatik kontatuta daude: batzuk umoretik eta besteak emozioetatik».

Koldo Mitxelenaren hitzak bere egin ditu gidoilariak; izan ere, hark esana da euskararen fenomenorik harrigarriena ez dela jakitea nondik datorren, baizik eta nola lortu duen irautea. «Ez da makala euskarak orain arte iraun izana, eta ikuskizun honen xedea bada horri buruzko hausnarketa egitea». Galderak jaurti ditu jarraian. «Zertarako balio dute hizkuntzek? Eta lengoaien aniztasunak? Zer zentzu du hizkuntzak gordetzeak eta zaintzeak?». Horregatik azaltzen dira hamabi hizkuntza antzezlanean. «Hasierako ideia zen azpidatziak jartzea, baina azkenean lortu dugu horiek gabe ulertaraztea zer gertatzen ari den». Aniztasunari gorazarre egin nahi izan dio gidoilariak. «Hizkuntza aniztasuna ez da muga, ez errealitatean, ez antzezlanean».

Azaroaren 20an egingo dute estreinaldia, Bilboko Arriaga antzokian, eta beste emanaldi bat egingo dute 21ean. Sarrerak salgai jarri dituzte jada.]]>
<![CDATA[«Zinema egiten ari diren sortzaile berriei ahotsa eman behar zaie»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1915/028/001/2018-11-08/zinema_egiten_ari_diren_sortzaile_berriei_ahotsa_eman_behar_zaie.htm Thu, 08 Nov 2018 00:00:00 +0100 Ainhoa Larrabe Arnaiz https://www.berria.eus/paperekoa/1915/028/001/2018-11-08/zinema_egiten_ari_diren_sortzaile_berriei_ahotsa_eman_behar_zaie.htm
Jaialdi ausarta egin behar zela zenion kargua hartzearekin batera. Zein norabidetan?

Zinebi jaialdi espezializatua da, eta, film laburren, dokumentalen eta opera primen ingurukoa den heinean, uste dut mundu mailan egiten diren obra garaikideenak hona ekartzeko eginahalak egin behar ditugula. Programazioa norabide horretan indartu behar dugu, hori baita gure identitatea, eta baita bestelako jaialdietatik bereizten gaituen ezaugarria ere.

Aldaketak egin dituzu aurtengo programazioan?

Urtarrilean hartu nuen kargua, eta egin nuen lehen urratsa irudia berriztea izan zen, modernizatzea. Koldo Atxagaren eta Maite Leyunen laguntza izan dut, besteak beste, bide horretan. Esango dut: tokian tokiko artistekin elkarlanean jardutea oinarrizkoa da niretzat. Programazioaren ildoak ere berregituratu ditugu, eta lantaldean ere aldaketak egin ditugu. Opera primen nazioarteko lehiaketa, adibidez, duela hiru urte jarri zen martxan, eta nire helburuetako bat sail hori sendotzea da: orain arteko emaitzak oso onak izan dira, eta sortzaile gazteen lana indartzea oinarrizkoa da.

Hortaz, ahalik eta proposamen gehien jasotzeko saiakerak egingo dituzu.

Gaur egun, 4.000 film labur inguru jasotzen ditugu. Nik uste dut zuzendari on batek kanpora egin behar duela, bestelako jaialdi eta foroetara, ahalik eta lan gehien gurera erakartzeko. Azken finean, programaziorik onena eta garaikideena lortzea da gure helburu behinena.

Uste duzu oraindik ere film laburren esparrua ezezaguna dela?

Film laburren eremuan sormen handia dago, eta askatasunez jokatzeko aukera ematen du, gainera. Dauden lanak oso aberatsak dira, baina aitortza gehiago behar dute, argi eta garbi. Horregatik gara gako jaialdiak, zinema independentea zabaltzeko beharrezkoak garelako. Sortzaile berriei lekua egitea da gure helburu nagusietako bat, eta hori ez dugu inoiz ahaztu behar. Garrantzitsua da gogoratzea: zinema egiten ari diren sortzaile berriei ahotsa eta lekua eman behar zaie, eurak izango baitira etorkizuneko zuzendariak.

Euskal ekoizleen lanez ari zara?

Euskal zinemaren presentzia bermatzearen eta euskal sortzaileak babestearen alde egingo dut beti. Programazioan egiten dugun saiakera horrez gain, Dokumentalen Sorgunea jarri dugu martxan: garapenean edo produkzio fasean dauden dokumental luzeei laguntzeko egitasmo bat da.

Euskal Herriko zenbat lan jaso dituzue? Eta euskaraz egindako zenbat izango dira Sail Ofizialean?

Orotara, Euskal Herriko 72 film jaso ditugu, eta euskaraz egindako film bakarra egongo da Sail Ofizialean. Egia da sortzaile euskaldun askok beste hizkuntza batzuetara jotzen dutela maiz. Nik uste dut euskal zinemak unibertsala izan behar duela eta nazioartean zabaltzea lortu behar dugula. Ondo dago bertako jaialdien babesa izatea, baina kanpora atera dadin bultzatu behar dugu, kalitatezko zinema egiten baita hemen.

Euskal Kulturaren Behatokiak 2016an egindako ikerketaren arabera, zuzendarien %30 baino ez dira emakumeak.

Zinemagintzaren industriari dagokionez, bai, nabarmenagoa da errealitate hori. Baina gure egoera berezia da, dokumentalen ekoizpenean eta animazioan emakume gehiago aritzen baitira: %40 inguru. Edonola ere, uste dut bestelako interpretazio bat egin behar dela. Ondo dago neurtzea jaialdiaren programazioetan zenbat andre ekoizle eta zuzendari dauden, baina ezin dugu ahaztu kameren atzean eta teknikari lanetan ere egon behar dutela.

Lantaldean ere aldaketak egin dituzu norabide horretan.

Zuzendari gisa, lantaldean dituzun profesionalak ere aintzat hartzea garrantzitsua dela deritzot: programazioan, komunikazioan eta abar ardurak nork dituen. Eta filmetan lantzen diren diskurtsoak ere ezin ditugu ahaztu. Ertz asko dituen eremua da. Ikusgaitasunaren gaia ere hor dago. Baina konplexuagoa da, akademiaren, unibertsitatearen eta hedabideen jarduna ere sartzen baita hor. Erreferenteak sortu behar dira, andrea beti egon izan baita hor, nahiz eta, gerora, letra larriz idatzi den historian gizonak agertu. Konplexua da, eta ertz guztiak hartu behar dira aintzat. Nolanahi ere, ni oso baikorra naiz.

60 urte bete ditu jaialdiak. Egonkortuta dagoela uste duzu?

Bai, jendeak badaki hemen proposamen ausartak ikusteko aukera dagoela, baita zirkuitu komertzialetik kanpoko lanak ere. Nik neure buruan hala irudikatzen dut Zinebi: munduari zabalik dagoen leiho erraldoi gisa. Sektorea ezezaguna den arren, denboraren poderioz garrantzia hartzen ari da gizartean; batez ere, jende gaztearen artean. Zinema kontsumitzeko modua asko aldatu da, eta badago hor publiko berri bat gurera lotzen ari dena; gaztea. Ikasten ari den jende asko etortzen zaigu azken urteetan, ikusten ere ikasten baita zuzendari izaten. Programazio zabala dugu, eta gustu guztientzako dago pentsatuta. Ez duzu oso zinemazalea izan behar gurera etortzeko.

Zer da zinema zuretzat?

Mundua erdi-ulertzeko edo interpretatzeko tresna bat da, eta etorkizuna eraldatzekoa. Alde horretatik, dokumentalak oso garrantzitsuak dira, aukera asko ematen baitute askatasunez jarduteko.

Nahikoa babes jasotzen du jaialdiak?

Bai. Erakunde publikoek babesten dute, eta uste dut Bilboko Udalaren aldetik ere jaialdiaren aldeko apustua egiten dela. Testuingurua ere garrantzitsua da, Bilbon zinemari lotutako ekitaldi asko egiten baitira: Bilbo Arten eta Azkuna zentroan, adibidez, proiekzioak egiten dira. Eta jaialdien aldetik ere eskaintza handia dago: Zinemakumeak gara, Fant, Animakom... Garrantzitsua da urte osoan gauzak egitea.

Donostiako Zinemaldiaren itzala du Zinebik?

Beti galdetzen duzue [irriak]. Baina ez, ez dugu Donostiako jaialdiaren itzalik, batak bestearekin zerikusirik ez duelako. Zinemagintzaren industriari dedikatutako jaialdirik garrantzitsuenetako bat da Donostiakoa, baina gu beste mota bateko jaialdia gara, guztiz ezberdina.]]>
<![CDATA[Bihar abiatuko da 60. Zinebi]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1933/029/001/2018-11-08/bihar_abiatuko_da_60_zinebi.htm Thu, 08 Nov 2018 00:00:00 +0100 Ainhoa Larrabe Arnaiz https://www.berria.eus/paperekoa/1933/029/001/2018-11-08/bihar_abiatuko_da_60_zinebi.htm La Flor (2018). Hamalau orduko iraupena du filmak, eta, horregatik, hiru egunetan egingo dituzte emanaldiak: azaroaren 11tik 13ra bitarte, Azkuna zentroan. Aurten, 52 film eta dokumental izango dira lehian, eta hilaren 16an jakinaraziko dute 60. aldiko palmaresa. Bukaera ekitaldian, bigarren Ohorezko Mikeldi saria emango dute: Apichatpong Weerasethakul zinemagile thailandiarrari, «errealitatea eta fantasia naturaltasunez uztartzeko duen gaitasunagatik».

Orotara, 124 herrialdetako 3.770 film labur jaso ditu jaialdiak, eta 52 aukeratu dituzte Sail Ofizialean lehiatzeko -22 fikziozkoak dira; 11, animaziozkoak, eta hemezortzi, dokumentalak-. Horietatik guztietatik sei film dira Euskal Herrian ekoitzitakoak: Iker Maguregiren Azken otsoa; Bodgar Muresanuren Cadoul de cracium; Maria Elorzaren Ancora lucciole; Maider Fernandezen Amor siempre; Richard Sahagunen Il dolce far; eta Teresa Sendagortaren It is All Right Here. Maguregiren lana da euskaraz egindako bakarra.

Euskal Herrian egindako lanez gain, Singapur, Libano, India, Serbia, Eslovakia, Argentina, Kolonbia eta Espainiako film eta dokumentalak ere izango dira Urrezko Mikeldia lortzeko norgehiagokan. Golem zinemetan egingo dituzte lehian izango diren filmen proiekzioak.

Jaialdiaren 60. urtemuga ospatzeko, Euskal Zinemaren Eguna egingo dute, etzi. 1959an jaialdia sortu zenetik hona, lau belaunalditako zinemagileen aterpe izan da Zinebi jaialdia, eta Euskal Herriko zinemagintzaren «iragana eta etorkizuna» omentzeko ekitaldia egingo dute horregatik. Sail Ofizialean lehian izango diren euskal film laburren emanaldia egingo dute Azkuna zentroko auditoriumean, 17:30ean, eta euskal zinemagileak omentzeko ekitaldia egingo dute gero, Bilboko Arte Ederren Museoan. Ohorezko Mikeldi Bereziak banatuko dituzte bertan, azken 60 urteetan zinemagintzan jardun diren hainbat lagunen artean; besteak beste, Jose Antonio Sistiagak, Jose Angel Rebolledok, Anton Marikaetxeberriak eta Ramon Bareak jasoko dute garaikurra.

Film laburren eta dokumentalen lehiaz gain, ZIFF Zinebi First Film lehiaketa ere egingo dute: opera primei bideratutako nazioarteko lehiaketa. Hirugarren aldia da Zinebik opera primen saila antolatu duela, eta bost film izango dira lehian. Bertan izango direnen artean, lan hauek nabarmendu dituzte: Andrea Bussman zinemagilearen Fausto (Kanada, 2018) eta Lousie Donschenen Casanovagen (Alemania, 2018).

Bertoko Begiradak saila

Lehiaz gain, beste hainbat ekitaldi antolatu ditu Zinebik; euskal zinemagintzari eskainitako Bertoko begiradak izeneko saila, tartean. Hemeretzi film labur eta dokumental emango dituzte aurten: Sail Ofizialean lehian arituko direnak eta beste hamalau lan. Armintxe Animazio Taldearen Miraila, Maddi Barberren 592 metroz goiti eta Pello Gutierrezen Zain lanak dira horietako batzuk. Hilaren 12tik 15era egingo dituzte proiekzioak, Bizkaiko hiriburuko BBK aretoan.

Pelikulen emanaldiez gain, tailerrak, solasaldiak eta zinemagileen arteko topaketak ere egingo dituzte egunotan Bizkaiko hiriburuan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo webgune honetara:

www.zinebi.eus]]>
<![CDATA[Jarduteko era berri bat]]> https://www.berria.eus/albisteak/158998/jarduteko_era_berri_bat.htm Wed, 07 Nov 2018 12:45:36 +0100 Ainhoa Larrabe Arnaiz https://www.berria.eus/albisteak/158998/jarduteko_era_berri_bat.htm <![CDATA['Kisses to Spain']]> https://www.berria.eus/paperekoa/2211/023/001/2018-11-07/kisses_to_spain.htm Wed, 07 Nov 2018 00:00:00 +0100 Ainhoa Larrabe Arnaiz https://www.berria.eus/paperekoa/2211/023/001/2018-11-07/kisses_to_spain.htm «I Love Spain so much, la comida, la música, la gente, el flamenco, el jamón de beyota. Me encanta!». 500 milioi etxetan ikusi zuten ekitaldia —kopurua da garrantzitsua, eta ez edukia—. BECetik mundura zuzenean. Cabellok saria jasotzean, publikoari: «Como dirían los españoles, ¡estoy flipando!». Juan Mari Aburto Bilboko alkatea ere pozik. «Bilborentzat sustapen izugarria izan da. Esan izan dut inoiz ez genukeela izango halako marketin kanpaina bat ordaintzeko nahikoa dirurik». Irabazlearen txioa: «Te quiero Bilbao [Espainiako banderaren ikurra]». Euskara eta ikurrina mundu osoaren aurrean agertu zirela eta, horrekin ere pozik Rementeria: «Euskararekin eta gure izaerarekin ahalegin bat egiteko eskatu genien, eta eskatutakoa bete zuten». Larunbateko San Mameseko kontzertuez ari da Rementeria: ikurrinak atera zituzten Crystal Fightersekoek, eta euskaraz abestu zuen Berri Txarrak-ek.

Goazen harira: euskaraz eta euskaratik kontatu nahi zuen BERRIAk larunbateko jaialdia, eta halakoetan egin ohi den gisan jarri zen makina martxan; kontzertura sartu ahal izateko ziurtagiri bila. Lehen galdera: nori deitu? Nor da ekitaldiaren antolatzailea? —galdera egiteak berak agerian uzten du garden-gardena ez dela jaialdiaren antolaketa bera—. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailera lehenik. Telefonoaren beste aldean: «Guk jaialdi horri buruz ez dakigu ezer». Pozik ez, sorpresaz kazetaria —nola liteke diru publikotik 3 milioi euro eman dituen erakundeak berak jaialdiaren antolaketa eta kudeaketa horri buruzko informaziorik ez izatea?—. «Baina eman digute telefono bat...». MTV katea parte den Viacom enpresaren zenbakia. Hartu telefonoa berriz. «Mezu elektroniko bat bidali X helbidera; guk ez dakigu beste ezer».

Mezu elektronikoa bidalita ere, erantzuna ez zen berehalakoa izan. Deitu hara eta hona berriz: Viacom, MTV España, San Mames estadioko prentsa bulegoa... Aitortza bat: kazetariek askotan —edo ia egunero— izaten dute astunak izatearen sentipena. Oro har, ez dituzte ziurgabetasunak maite —egunkariko orria arazorik gabe beteko dela ziurtatzeak ematen duen lasaitasunagatik, besteak beste—. Erantzunik ez. Bezperan lortu zen jaialdiaren sarrera ziurtatzea. Ez, ordea, baldintzarik gabe: jaialdiaren antolatzaileek ez zuten argazkilaria sartzeko baimenik eman: «Guk emango dizkizuegu» —kaka, ziurgabetasuna berriz—. Pozik ez, arduraz kazetaria.

«Euskararekin eta gure izaerarekin» ahalegina egin zezan eskatu zion aldundiak MTVri, eta, eskatutakoa bete duenez, horrekin ere konforme dagoela azaldu du berriki ahaldun nagusiak. BERRIA ez da 500 milioi etxetara sartzen —tartean, gizarte txikiagoa duelako gure herriak—, baina gure hizkuntza eta prismatik, gure irakurlegoari —500 milioi baino gutxiago dira, baina ez horregatik garrantzi gutxiagokoak— Euskal Herrian gertatzen dena kontatzeko saiakeran, oztopoak besterik ez du egunkariak izan jaialdian; diru publikoz lagundutako ekitaldia den heinean, ez dago pozik egoteko motibo gehiegirik hor.

Garraiolari lana da kazetariena: egon litezkeen berriak edo ekitaldiak jaso eta euskal komunitatera helarazteko jardunean aritzen dira egunero. Taxilariak pertsonekin nola, hala aritzen dira kazetariak kalean dagoen informazioarekin. Eta, hain zuzen, oraingoz, hedabideen aurrean pozik azaldu ez diren bakarretakoak izan dira Bizkaiko taxilariak. Askoren artean, Bizkaiko erakundeen aldetik sektoreak izan duen tratu «kaskarra» jarri dute jomugan. Lurraldea lurraldetik kanpo proiektatzeko nahi horrekin, etxekoen zaintzaz ahaztu da Bizkaia, nonbait. Baina «mundu guztia» pozik dago, eta «gure izaerarekin ahalegina» egin du antolakuntzak. Birtxioak. «Kisses to Spain».

Oharra: larunbateko kontzertuen kronikarako argazkia Berri Txarrak-i esker eskuratu zuen BERRIAk, MTVko antolatzaileek bidalitako argazkien artean ez zelako talde nafarraren irudirik egon. Ikusgarritasunaren seinale.]]>
<![CDATA[Begirada bat gaurkoari]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2338/030/001/2018-11-06/begirada_bat_gaurkoari.htm Tue, 06 Nov 2018 00:00:00 +0100 Ainhoa Larrabe Arnaiz https://www.berria.eus/paperekoa/2338/030/001/2018-11-06/begirada_bat_gaurkoari.htm 68aren ostean erakusketan. Euskal artearen azken 50 urteetako kontakizuna jaso dute bertan. «Euskal artearen modernizazio erak aztertzen ditu». Orotara, 150 lan jarri dituzte ikusgai museoaren Eraikin Moderno gisa ezagutzen den azpiegituran, eta lau belaunalditako ehun artista baino gehiagoren lanak bildu dituzte. Artelanez gain, artxiboetako dokumentuak ere jarri dituzte, unean uneko testuinguru politiko eta sozialaren argipen gisa. «Hausnarketarako erabili nahi dugu egitasmoa. Arte garaikidearen zabalpenean Arte Ederren Museoak duen funtzioa aztertzea ere bada gure asmoetako bat». 2019ko apirilaren 28ra bitarte izango da ikusgai.

Atariko bat. Jorge Oteizaren Quosque tandem! liburua eta aldamenean manifestu bat. Hala dio: «Artista euskaldunen lau talde sortu gara: Gaur (Gipuzkoa), Emen (Bizkaia), Orain (Araba) eta Danok (Nafarroa)». Ez Dok Amairu egitasmoaren Baga, biga higa sentikaria ikuskizunaren kartela ere horman. 1968ko Euskal Herriaren aurretik euskal arteak zuen egoera azaltzeko sarrera bat egin dute erakusketaren lehen aretoan. «1960ko hamarkada zaila izan zen politikoki eta sozialki». Frankismo betean zegoen Euskal Herria, eta egoera soziopolitikoak nabarmen eragin zuen artistengan Begoña Gonzalez komisarioaren hitzetan. «Elkarteetan elkartu ziren artistak, indarrak bildu eta euskal arte modernoaren defentsa egiteko».

Errealitatearen kronika egiten zutela dio Miriam Alzurik. Erakusketaren komisariotzan jardun du berak ere, eta, Gonzalezek egin bezala, orduko artisten gaietan nabari diren «gatazkak» aipatu ditu. Maria Dapena artistaren Presoak eta Agustin Ibarrolaren Euskadiko paisaiak, kasurako. Jose Antonio Sistiagaren ... ere erera baleibu icik subua arauaren... filmaren proiekzioak ixten du atarikoa. «1970eko hamarkadan bestelako artista mota batzuk azalduko zaizkigu».

1972. urtean arteari buruz gogoetatzeko Iruñean egindako topaketen kartela, Mikel Laboaren Bat diskoari Jose Luis Zumetak egindako azala eta hainbat talde politikorentzat euskal artistek egindako irudiak: amnistiaren aldarrikapenari jarritako ikurra eta 1978ko Bai Euskarari jaialdirako sortutako irudia, tartean. «Artea, kultura eta politika elkarren ondotik agertuko dira». Hala azpimarratu du Gonzalezek. Bilboko Arte Ederren Eskolaren sorrera ere aipatu du. «Erakundeen bultzada erabakigarria izan zen 1970eko hamarkadan». Aurreko belaunaldiek markatutako bidetik ateratzeko joera nabari zela adierazi du Alzurik. «Euskal Herrian errotuta dauden mitoak hausten hasiko dira hainbat artista». Bixente Ameztoi eta Andres Nagel aipatu ditu, tartean. «Abstrakzioarekin hautsi eta arte figuratiboa lantzen hasiko dira». Folklorearen irudikapen ironikoa egiten zuen Ameztoik, eta aurreko belaunaldiekin «haustura» irudikatzen duela dio Alzurik.

Euskal Herriko artea egonkortzen ari zen 1980ko hamarkadan, eta 1983. urtean sortu zen Euskal Artisten Elkartea jarri du Gonzalezk adibide gisa. «Helburu argiak zituzten: indarrak bateratzea, helburu komunen eta sektorearen babesaren alde». Testuinguru horretan sortu ziren, bestalde, Gure Artea Eusko Jaurlaritzaren arte saria eta Ertibil, Bizkaiko Foru Aldundiak emandakoa. «Erakundeen babesak asko lagundu zuen».

Euskal Eskultura Berria mugimendua izan du Alzurik ahotan, eta Txomin Badiola, Angel Bados, Juan Luis Moraza, Maria Luisa Fernandez, Peio Irazu eta Elena Mendizabal artistek, 1985ean, Bartzelonako Metronom galerian egin zuten Mitoak eta Delituak izeneko erakusketa aipatu du. «Oteizaren lanaren irakurketa kritikoa egin zuten. Aurrera begiratzen zuten, eta aldi berean, iragana berrikusten». Artista horien lanak jarri dituzte ikusgai, besteak beste, 1980ko hamarkadari eskainitako eremuan.

Gero eta eremu gehiago

Forma berriak agertu ziren pixkanaka euskal artearen panoraman, eta nabari da jauzi hori erakusketan zehar ere. «1990eko hamarkadan nabarituko da diziplinen arabera banatutako artisten muga horiek desagertuko direla; hau da, margolaria dena, eskulturan eta bestelako eremuetan ere sartuko da eta alderantziz». Identitateari buruzko gogoetak azpimarratu ditu Alzurik. «Hemendik aurrera, artistek, zalantzan jarriko dute norbanakoaren identitatea eta identitate kolektiboa».

Ana Laura Alaezen Emakumeak takoidun zapaten gainean lana jarri du adibide gisa. «Feminitateari buruzko gogoeta egiten du artelanean. Ironikoki, emakume artistek eskulturak egiteko duten era landuko du». Gema Intxaustiren lanean ere egin du geldialdia: sukaldeko zapiekin ondu baitu San Jorge eta dragoia izeneko lana.

Proposamen berriak azaldu ziren 1990eko hamarkadan, eta ikus-entzunezkoen lehen erabilerak ere ordukoak dira. «Artista gazte askok performancetik gertu egingo dute lan, eta gero eta gehiago murgilduko dira ikus-entzunezkoetan». Javier Perez eta Sergio Pregoren lanak aipatu ditu hor.

Oteizaren eragina

Zero urteak izena jarri diote 2000. urteak irekitako hamarkadari. 2002ko otsailean Bilboko Arte Ederren Museoak jarritako Gaur, Hemen, Orain erakusketa izan du Gonzalezek hizpide. «Euskal arte garaikideari buruzko erakusketa egin zen orduan zegoen egoera artistikoa azaleratzeko». Azpimarra egin du Zugazak ere. «Ordutik hona ez dugu halako erakusketarik egin. Arte garaikideari eskainitako egitasmorik ez dugu garatu». Zegoen hutsunea betetzeko lehen ahalegina da egitasmoa, Zugazaren hitzetan.

Oteiza eta Txillida artisten eragina erakusketa osoan nabaritzen dela dio Alzurik. «1968an Oteizak eskultura utzia du jada, baina berak sortutako oinarri teorikoek indar handia dute oraindik ere. Erakusketa osoan nabarmena da eragin hori, eta garrantzitsua iruditzen zitzaigun azaltzea». 2018ra bitarteko lanak jarri dituzte ikusgai, eta beren-beregi 68aren ostean egitasmorako sortutako Nadia Barkante artistak sortutako akuarelek ematen diote amaiera ibilbideari.

Gaur egungo arteari begiratu nahi dio aurrerantzean Bilboko Arte Ederren Museoak. Hausnarketa hitza behin eta berriz azpimarratu du Zugazak aurkezpenean. «Arte modernoari dagokionez, non kokatzen garen argitzen lagunduko digu».]]>
<![CDATA[Hurbilen dagoenari begira]]> https://www.berria.eus/albisteak/158904/hurbilen_dagoenari_begira.htm Mon, 05 Nov 2018 14:20:42 +0100 Ainhoa Larrabe Arnaiz https://www.berria.eus/albisteak/158904/hurbilen_dagoenari_begira.htm <![CDATA[Egonkortzen ari den bidaia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/026/001/2018-11-03/egonkortzen_ari_den_bidaia.htm Sat, 03 Nov 2018 00:00:00 +0100 Ainhoa Larrabe Arnaiz https://www.berria.eus/paperekoa/1893/026/001/2018-11-03/egonkortzen_ari_den_bidaia.htm Soinuaren bidaia II diskoaren aurkezpen kontzertua egingo dute Bilboko Campos antzokian. «Musika klasikoa ez dago horren sartuta gure gizartean, eta, oro har, ez dago ezagutzarik». Horrekin hausteko proposamena ondu dute. «Pentsatu genuen bestelako lanketa egitea ahalik eta herritar gehienengana iristeko ». Duela hiru urte abiatu zuten egitasmoa, Soinuaren bidaia I diskoarekin, eta bigarren proiektuari heldu diote orain. Musika klasikoaren ekosistema indartu nahi duela dio Urretxok. «Hemengo konpositoreak eta musikariak elkartzea da gure asmoa, plataforma bat izatea». Doako emanaldia izango da biharkoa. 19:30ean hasiko da kontzertua.

Bilboko Orkestra Sinfonikoan aritzen da Urretxo tronboia jotzen, eta orkestran kide dituen beste hainbat musikari bildu ditu Soinuen bidaia egitasmoan ere: Catalin Bucatar, Giulia Brickemeier eta Iñigo Grimal biolin jotzaileak, Adriana Grigoras viola eta Javier Martinez txelo jotzailea, hain zuzen. Horiez gain, Amaia Zipitria piano jotzaile eta Musikeneko irakaslea, Jone Martinez Sopranoa eta Garikoitz Mendizabal txistularia izango dira oholtza gainean. «Euskal Herrian formakuntza handia duen eta oso interesgarria den jendea dago, eta horiek saretzea ere bada egitasmoaren helburuetako bat».

Polentzi Gartziak ondu du, adibidez, Sonata biola eta pianoarentzat pieza. Egitasmoaren ikus entzunezkoak sortzen ere aritu da Gartzia. Musikagile gisa, bidea urratzeko aukera eskaini dio Urretxok. «Mundu honetan ahots propioa izateko ahaleginetan ari garenontzat oso aukera ona da. Proiektu handizalea da Urretxok gidatu duena, eta musikalki oso plurala. XIX. mendetik XXI. mendera bitarteko piezak bildu ditu, eta, nazioarteko musikagile ospetsuen lanez gain, hasi berriak garen musikagileen piezak ere sartu ditu diskoan. Lehen urratsak egiten ari gara, eta niretzat oso garrantzitsua izan da egitasmoaren parte izatea».

Hedatzea nahi dute

Musika klasikoaren egoeraz aritzeko galderak jaurti ditu Urretxok. «Jendea etortzen da, adibidez, Bilboko Orkestra Sinfonikoa entzutera? 30 eta 50 urte bitarteko herritarrak ez dira gu entzutera etortzen, ez dutelako tradizio hori. Horiengana heldu nahi dugu honako proposamen honekin». 35 emanaldi egin zituzten lehen diskoarekin, baina aitortu du Euskal Herrian kontzertuak programatzeko zailtasunak izan zituztela. «Egin ditugu kontzertu gehienak ezagutzen gintuzten aretoetan eskaini ditugu. Pozik gaude, baina, oro har, kostatu egiten zaigu emanaldiak programatzea». Jendea erakarri nahi dutela dio. «Pixkanaka ari gara lanean».

Sentsibilizazio falta nabari du Urretxok, behin baino gehiagotan azpimarratu du. «Musika klasikoarekiko dagoen ezjakintasuna izugarria da, eta hezkuntzaren eremuan ere nabaria da ez dela inolako apusturik egiten. Guk argi dugu gure gizartean eremu hau lantzea beharrezkoa dela, eta horregatik ari gara ezberdina den zerbait egiten. Plataforma gisa lanean jarraituko dugu». Gizartean errotuta dauden aurreiritziak izan ditu ardatz. «Elitistak eta arraroak garela uste dute askok, eta ez da egia». Bat egin du Gartziak ere. «Egia da nolabaiteko esfortzu intelektuala eskatzen duela musika klasikoak, eta gaur egungo gizartean gero eta erosoagoak garela musika ohituretarako ere».

Sentimenduak dira egitasmoaren ardatza. Soinuaren banda I lehen diskoarekin egin bezala, «aldika» banatu dute diskoa. «Hiru etapa bereizi genituen lehen diskoan: lehen aldian, irudikatu genuen gazte baten lehen kontaktua musikarekin; bigarrenean, profesional nola bihurtzen zen kontatu genuen; eta, hirugarrenean, helduarora nola heltzen den. Oraingoan, laugarren, bosgarren eta seigarren aldiak irudikatu ditugu. Sustraiak eta eguneroko bizipenenak landu ditugu bigarren diskoan». 20 abesti biltzen ditu diskoak.

Diru bilketa bidez ondu dute lana, eta aurreikuspen guztiak bete dituztela azaldu du musikariak. «Ulertzen dugu egoera nola dagoen, eta jendeak dituen zailtasunak. Nahiz eta aukera izan diru laguntza publikoak publikoak eskatzeko, erabaki genuen beste era batean egitea, benetan diru laguntzak behar dituzten sortzaile horiei diru laguntza ez kentzeko». Azaldu duenez, oraindik ere irekita martxan dute diru bilketa kanpaina.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo webgune honetara:

albertourretxo.com]]>
<![CDATA[Zer kate sinkronizatu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1924/020/001/2018-11-02/zer_kate_sinkronizatu.htm Fri, 02 Nov 2018 00:00:00 +0100 Ainhoa Larrabe Arnaiz https://www.berria.eus/paperekoa/1924/020/001/2018-11-02/zer_kate_sinkronizatu.htm
Egitarau zabala prestatu dute sari ematearen harira. Biharkoa izango da esanguratsuena: Muse eta Crystal Fighters talde britainiarrak eta Berri Txarrak izango dira Bilboko San Mames estadioan, 19:30etik aurrera. Sarrerak bukatuta daude jada. Bateko ala besteko, baina ez du inor epel utzi ekitaldiak. Hainbat sektorek MTV telebista kate pribatuak zabaltzen duen kultura eredua kritikatu du; eta erakundeetako ordezkariek, berriz, mundu osoko herritarrak Bizkaira begira egotearen garrantzia azpimarratu dute.

38.000 lagun bilduko dira bihar San Mamesen egingo den jaialdian. Muse taldea da ekitaldiaren kartelburua. 1994an sortu zen, eta 20 milioi disko baino gehiago saldu ditu orain arteko ibilbidean. Sari zerrenda luzea du Matt Bellamy, Dominic Howard eta Christopher Wolstenholmek osatutako banda horrek; eta, paradoxa izan zitekeen arren, bost alditan jaso du MTV EMA saria. Hala, sarion 25. urteurrena ospatuko dute Bilbon. Diskoa argitaratzear duela joko du Musek biharko kontzertua, esana baitu hilaren 9an Simulation Theory estudioko zazpigarren diskoa kaleratuko duela.

Bigarren aldiz izango da taldea Bilbon; 2015ean ere izan zen Bizkaiko hiriburuan, BBK Live jaialdiko kartelburu gisa.

Emanaldi laburra eskainiko dute britainiarrek, eta haiek itxiko dute biharko jaialdia: 21:30etik 22:30era bitarteko emankizun bat dute iragarria. Aurretik izango dituzte Crystal Fighters eta Berri Txarrak. Azken talde hori izango da oholtzara igotzen lehena, hain zuzen ere.

Crystal Fighters taldeak hartuko dio txanda Berri Txarrak-i. Ingalaterran sortu zen taldea, 2007. urtean, eta hiru disko kaleratu ditu ordutik. Musika elektronikoa egiten dute, eta, bitxia izan daitekeen arren, euskal doinuak uztartzen dituzte beren lanetan: txalaparta da haien soinuaren elementu bereizgarrienetako bat. Sarritan izan dira Euskal Herrian: 2016an, Lekornen (Lapurdi) izan ziren, Euskal Herria Zuzenean festibalean; 2014an, BBK Liven jo zuten; 2013an, Zugarramurdiko koban (Nafarroa) aurkeztu zuten Cave Rave bigarren diskoa.

Kontzertuak hasi baino bi ordu lehenago irekiko dituzte San Mameseko ateak, 17:30ean, eta 23:00etarako bukatuta egongo da ekitaldia.

Jaialdiaren gastuak

Duela urtebete eman zuten berria: negoziazio luze baten ondoren, MTV EMA sariak Bizkaira ekartzea lortu zutela azaldu zuten Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak. Ospakizun itxura eman zioten iragarpen ekitaldi hartan, zera adierazi zuen Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak: «Jaialdi hau saria da Bizkaiarentzat. [...] Denen artean lortu dugu lurralde moderno eta erakargarria egitea, eta horrek esan nahi du lan egokia egiten ari garela». David Lynnek, MTV katea parte den Viacom taldearen presidenteak, Bizkaiko hiriburuaren modernizazioa izan zuen hizpide. «Bilbok MTVk duen berrikuntzarako gogoa du. Espero dugu ekitaldia mugarri izatea Bilboko kultur ibilbidean».

MTV EMA sarien ekitaldia Bizkaian egin dadin erakunde publikoek gastatuko duten diru kopuruak —3 milioi eurotik gorakoa izango da— haserrea sortu du oposizioko taldeen artean. Askok zalantzan jarri dute bidezkoa ote den diru publikoa erabiltzea eragile pribatuen ekitaldi handiak erakartzeko. Eztabaida bera piztu da Barakaldoko Udalean ere. Barakaldoko EH Bilduk salatu duenez, 220.000 euro jarriko ditu udalak MTV jaialdiaren jiran antolatutako ekitaldietarako. BEC erakustazokaren alokairuko gastuak ordainduko ditu Barakaldoko Udalak, zehazki. Amaia del Campo alkatearen (EAJ) hitzetan, herria sustatzeko aukera emango du jaialdiak. «550 milioi etxetan ikusiko dute sari banaketa». Eta turismoan izango duen eragina ere nabarmendu du. «146.000 bisitari baino gehiago hartuko ditu Bizkaiak».

Aldundiko ordezkari jeltzaleek ere gastuaren defentsa egin dute, argudiatuz ordaindutakoa baino askoz diru gehiago itzuliko dela lurraldera. Rementeriak behin baino gehiagotan adierazi du 44 milioi ingururen etekin ekonomikoak eragingo dituela jaialdiak. Areago, 600 lanpostu sortu dituela ere azaldu dute, baina hainbat eragilek ohartarazi dute behin-behineko lanpostu horien «prekaritateaz». Aurreikuspenok bete ote diren ala ez jakitea nekeza gertatu ohi da, halako ekitaldietara bideratu ohi den diru publikoaren zenbateko zehatza jakitea bezalaxe —ekitaldion harira Bilboko Udalak zenbat diru gastatuko duen ez da jakinarazi, esaterako—. MTV jaialdiko antolatzaileek iragarri dutenez, 7 milioi euro gastatuko ditu telebista kateak igandeko sari-banaketa galan. Castinga ere egin du kateak egunotan, BECen egingo den ekitaldiaren lehen lerroan izango diren 2.500 zale aukeratzeko.

Jaialdiaren aurrekontua ez da eztabaidagai bakarra izan, hala ere. Berri Txarrak taldea biharko kartelean egoteak ere eztabaida piztu du: Nafarroako talde horren erabakiaren aldeko zein kontrako iritziak zabaldu dira sare sozialetan azten asteetan. Hala ere, ez da izango MTV jaialdiaren jiran antolatutako ekitaldietan parte hartu duen Euskal Herriko talde bakarra. Astelehenetik hona, hainbat kontzertu egin dituzte MTV Music Week izeneko ekitaldietan, eta, besteak beste, Revolta Permanent, Aneguria, Belako, eta WAS izan dira Barakaldon, Durangon eta Bilbon jarritako oholtza berezietan. Kontzertuetan uste baino jende gutxiago bildu da, eta kritikak ere izan dira horregatik. Durangoko Landako guneko emanaldietan, adibidez, 8.000 lagun espero zituzten eta 1.000 inguru elkartu ziren.

Egitarau «alternatiboak»

Barakaldo eta Bilbo dira jaialdiaren eragina gehien nabarituko dutenak. Eta Piztu Bilbo eta Piztu Ezkerraldea egitasmoak sortu dituzte bi hirietan, MTV telebista katearen balioak eta kultura eredua salatzeko. Bi munduren arteko «talka» irudikatu nahi dute egitasmo horiekin, eta hainbat salaketa ekitaldi antolatu dituzte egunotarako. Gaur bertan, mahai ingurua egingo dute Bilboko Zirika gunean, Espazio publikoak eta jaialdi erraldoiak goiburupean. Jule Goikoetxea EHUko irakaslea arituko da dinamizatzaile lanetan, eta Harrera Auzoak-eko kideak, Emakumeen Mundu Martxakoak eta Errekaleor Bizirik-ekoak izango ditu aldamenean. Lutxo Egiak ere parte hartuko du. Bihar, manifestazioa egingo dute 18:00etan, Plaza Eliptikotik abiatuta.

Igandean, BEC erakustazokan MTV EMA sarien banaketa egingo dutela eta, egun osoko egitarau «alternatiboa» prestatu dute herriko San Bizente plazan.]]>
<![CDATA[Utopiaren ertz guztiak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2040/021/001/2018-11-02/utopiaren_ertz_guztiak.htm Fri, 02 Nov 2018 00:00:00 +0100 Ainhoa Larrabe Arnaiz https://www.berria.eus/paperekoa/2040/021/001/2018-11-02/utopiaren_ertz_guztiak.htm Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila jardunaldiak egin zituen Jakin aldizkariak uztailean, Usurbilen (Gipuzkoa). Lorea Agirre aldizkariko zuzendariak helburu hau jarri zien topaketei: «Gaur egun eta hemen utopia zeri deitzen diogun aztertzeko, gizartea eraldatzeko borroka eremuak non dauden zehazteko, eta zer iruditeria kolektibo eraiki eta partekatzen ari garen hausnartzeko, nola berritu dezakegun pentsatzeko dira jardunaldiok». Bada, gogoetok aldizkari bikoitzean bildu ditu Jakin-ek orain, berriki argitaratu dituzten 227. eta 228. zenbakietan. Utopia ulertzeko modu berriak eta horiek errealitatera eramateko bideak eta adibideak landu dituzte.

Orotara, bederatzi artikulu eta elkarrizketa daude aldizkari bikoitzean. Gaiaren inguruko gogoetari hasiera emateko, utopiak izan dituen esangura aldaketak aztertu dituzte Alba Garmendia EHUko ikerlariak eta Edu Apodaka unibertsitate bereko soziologoak. Elixabete Garmendia kazetariak, berriz, Euskal Herrira ekarri du eztabaida, eta, Mende erdi utopia gurean atalean, 1960ko hamarkadako utopietan jarri du arreta.

Filosofiaren eta historiaren begiradatik ez eze, bestelako eremuetatik ere heldu diote utopiaren gaiari. Uzuri Aboitiz Bartzelonako Unibertsitateko ikerlariak zaintzaren analisi kritikoa egin du Zaintza erdigunera? Aukerak, mugak eta zenbait galdera atalean. Zaintza «egungo egitura ekonomikoari beste nonbaitetik heltzeko eta utopia berriak egikaritzeko» baliogarria dela uste du Aboitizek. Iñaki Barcena EHUko irakaslearen iritziz, ekosozialismo feministaren bidez etorriko da «utopia berria». Eta hortik berak landutako atalaren izenburua: Ekosozialismo feminista, utopia berri bat?.

Teoriatik praktikara jauzi egin dute Anaiz Agirre eta Xabier Harluxet Bizi mugimenduko kideek Utopiatik... alternatibara? atalean. Krisi ekologiko eta sozialaren aurrean herriz herri garatu daitezkeen «alternatiba errealei» buruz jardun dira.

Hiru lekukotza jaso dituzte Bizipenetatik utopiara eta alderantziz aldizkariaren azken atalean. Amaia Lasa idazleari, Begoña Zearreta Bilboko zahar etxeko langileari eta Begoña Huarte ekintzaileari elkarrizketa bana egin die Jakin aldizkariak.]]>
<![CDATA[Esangura berrien beharraz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1942/020/001/2018-10-28/esangura_berrien_beharraz.htm Sun, 28 Oct 2018 00:00:00 +0200 Ainhoa Larrabe Arnaiz https://www.berria.eus/paperekoa/1942/020/001/2018-10-28/esangura_berrien_beharraz.htm Feministon bakea eraikitzen solasaldiaren ondoren egin zuten ekitaldia; han jasotakoak biribiltzeko. Mahai inguruan nabarmendu zuten Euskal Herriko bakegintza prozesua feminismotik eraikitzeko beharrezkoa dela andreen egiak aitortzea.

Euskal Herriko gatazka politikoak ezkutatutako gatazkak ikusaraztea, eta bake eta justizia kontzeptuen esangura berriak sortzea; bi gako horiek azpimarratu zituzten bakegintzari buruzko solasaldian. «Bakegintza burujabetza prozesuarekin lotzen dugu guk. ETA armagabetu izanagatik, ez gaude bake egoera batean». Miren Aranguren Bilgune Feministako kideak Yolanda Jaen Iruñeko emakumearen kasua ekarri zuen gogora: asteazkenean zendu zen, bikotekideak etxeari su eman eta hainbat egun ospitalean eman ondoren. «Egunerokoa da. Horregatik, beharrezkoa da bakearen esanahi berria sortzea eta gatazkak sortutako ondorioetan ikuspegi feminista txertatzen jarraitzea». Bat egin zuen Emaguneko kide Irantzu Mendiak ere. «Bakea ulertzeko dugun ikuspegia zabaldu behar dugu».

2016an sortu zen Emagune, ETAk armak utzi ondoren euskal gizartean sortutako egoera berriaren inguruan ekarpena egiteko asmoz. Mendiak gatazkaren narratibetan egin zuen indar: «Euskal gatazkaren memoria historikoaren lanketa egin behar da, ikuspegi feminista ardatz hartuta». Bakearen kontzeptua berriz definitzeaz gain, justiziaren esanahiari heldu beharraz jardun zen Maite Barreña Foro Sozialeko kideak: «Justizia ereduari buruz gaur egun sortzen den ikuskerak etorkizuna baldintzatu dezake. Gaiari heldu behar zaio».

Bestalde, Euskal Herriko armagintza industria izan zuen hizpide Anabel Sanz Bake Portua elkarteko kideak. «Zer-nolako herria eraiki nahi dugu, eta norekin? Euskal Herrian armak egiten dira, eta Bilboko Portutik horiek garraiatzea onartzen du Jaurlaritzak. Armak bidali, eta ihesean ari direnei mugak jartzen dizkiegu». Gizarte «ireki» bat sortzearen beharra azpimarratu zuen Sanzek. «Militarizazioa bestelako dominazio sistemekin dago nahastuta». Emakumeen Mundu Martxaren izenean jardun zen Angela Scott estatubatuarrak egin zuen solasaldiaren azken hitzartzea. Mezu argia plazaratu zuen: «Istorio berdinak ditugu, zapaltzaile berberak ditugulako. Beharrezkoa dugu elkartzea».

Egun osoko egitaraua prestatu zuten atzokoan, eta, eguraldiak batere ez lagundu arren, ehunka herritar gerturatu ziren ekitaldietara. 2019ko martxoaren 8an Emakumeen Mundu Martxak egin asmo duen 24 orduko greba feminista mugarri hartuta, elkarlanean jarduteko deia egin zuen mugimendu feministak arratsaldean, Batu indarrak, urrutira goaz! goiburupean egindako manifestazioan.]]>
<![CDATA[HARRI BATEN DANTZA]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1953/036/001/2018-10-28/harri_baten_dantza.htm Sun, 28 Oct 2018 00:00:00 +0200 Ainhoa Larrabe Arnaiz https://www.berria.eus/paperekoa/1953/036/001/2018-10-28/harri_baten_dantza.htm Frisoaren balleta. «Mailuaren eta zizelaren hotsa meza doinuekin batera». Karratu zirriborroak. «14 ate dantzariak ateratzeko». Geziak karratuen azpialdera. «Debekua: sartu egiten dira». Jorge Oteizak idatzitako oharrak dira. Mailua eta zizela kendu zizkioten Oteizari, 1954an, Elizak debekatu egin baitzuen Arantzazuko santutegiaren aurrealderako egiten ari zen frisoa. Apostoluek hamalau urte eman zuten Arantzazurako bide bazterrean. Bukatu gabe, eta bide ertzean botata. Utzita. Galarazpenak sortutako frustrazioak bideratu nahian edo, ballet pieza sortu zuen eskultoreak: Androkantu eta segi: balleta, errepidean dauden apostoluen harriengatik. Poema bana idatzi zien hamalau apostoluei. Hamalau urte igaro ondoren itzuli zen lurrean ziren eskulturak altxatzera. Honela dio 1968ko urriaren 31ko Arantzazuko santutegiaren kronikak: «Oteizak bere lanari ekin dio berriz. [...] Asko eztabaidatu da eta zigortuta ere egon da estatua horiek moldeatzeko erabilitako formaz». Azaroaren lehen egunarekin egin zuen Arantzazura. Berrogeita hamar urte dira ordutik.

1968ko azaroaren 2a, Arantzazuko santutegian. Mahai beraren bueltan, Juan Zubieta frantziskotarra eta Oteiza eskultorea. Kontratu bat dute aurrean, hamalau urte lehenago diseinatutako Apostoluen frisoa behin betiko bukatzeko baldintzak jasotzen dituena. Ez batak, ez besteak ez zuten sinatu dokumentua. Sinadurarik gabe gorde da, hutsik, Arantzazuko artxibategian. Hutsunearen zergatiak 1983an Oteizak argitaratutako Ejercicios espirituales en un tunel. En busca y encuentro de nuestra identidad perdida (Gogo jardunak tunel batean. Gure nortasun galdua bilatuz eta topatuz) idazlanean ageri dira. Honela dio: «Nik, ahal dudan guztietan, ez dut sinatzen, eta azaltzen dut eskuan dudala nik hitza. Arantzazun, bete ez ziren bi kontratu sinatu izanaz nekatuta, uko egin nion hirugarrena sinatzeari, eta nire hitza ematen nuela esan nuen».

Minduta itzuli zen eskultorea Oñatira, Elena Martin Oteiza Museoko ikertzailearen arabera. «Ulertu beharra dago artistak zuen frustrazioaren neurria. Urteak igaro ahala, bere lana bide bazterrean utzita eta bukatu gabe dagoela ikusten baitzuen». Jon Etxeberria ikerlaria bat dator. «Ez zuen itzuli nahi. Santutegiaren fatxada zegoen bezala utzi nahi zuen: hutsik». Oteizaren lagun min Miguel Pelay Orozkok ere eskultorearen ezinak idatzi zituen: «Horrenbeste urtez itxaron izanak sakon samindu zuen haren ilusioa, eta ez zuen ezer jakin nahi Arantzazura itzultzeari buruz. [...] Jorgek zioen, hutsunea, estatuarik ez jartzea, ederragoa eta esanguratsuagoa zela orduan; [...] betirako amaitutzat jo zuen bere eskultura zikloa».

Zeri eutsi ez zuten burdinazko euskarri herdoilduak besterik ez zuen basilikaren fatxadak 1968an. Metro batzuk beherago, Azkartzako biribilgunearen bazterrean, berriz, hamalau marmol zati lurrean botata. Markina-Xemeindik eramandako harriak ari zen Oteiza lantzen. Honela azaldu du Martinek: «Hamalau apostoluetatik, lau landuta zeuden; beste bat erdi leunduta zegoen, baina gainontzeko bederatziak harri blokeak besterik ez ziren».

Artelana behar zuena haurren parke bihurtu zela zioen Joseba Longartek, auzoko Zelai Zabal ostatuko tabernariak. «Haurrek eguzkia hartzen zuten harrietan, igeltsuarekin margotzen zituzten, eta ostendu egiten ziren [...]. Harriak zituzten hutsuneetan eseri, eta salto ere egiten zuten, apostoluetara igota». Artelanaren bukaeraren hasiera izan zen 1968ko azaroa: orduan hartu zuten harriek tailerrerako bidea, berriz.

Erresistentziaren ikurra

Oteizaren apostoluak bide bazterrera nola heldu ziren ulertzeko, nazioarteko testuinguruari erreparatu behar zaiola uste du Etxebarriak: II. Mundu Gerraren ondoren hondakin artean zegoen Europari, alegia. Elizak berreraikitzeko eta zaharberritzeko lanek sortutako eztabaida izan du Etxebarriak hizpide. «Artea erlijioaren eraginetik askatzearen aldekoen eta aurkakoen arteko eztabaida zegoen orduan». Elizak ez zuen onartu modernitatea, eta arte berriaren ibilbidetik urrundu zen horregatik.

Horra eztabaidaren gakoa: Elizaren adar aurrerakoiek arte garaikidearekin eta artista modernoen lanekin eraiki nahi zituzten eliza berriak, eta kontserbadoreak aurka azaldu ziren. «Deabruarekin alderatzen zen arte berria; komunismoaren Troiako zaldia zela zioten». Erdi Aroko eraikuntza patroiak erabilita eraiki ziren garai horietako hainbat eliza. «Monumentalismoa bilatzen zen. Elizaren nagusitasuna azaltzeko, eraikuntza erraldoiak egin zituzten». Ordukoak dira, adibidez, Frantziako Lourdesko katedrala eta Madrilgo Erorien Haraneko monumentua. « Eliza eginahaletan ari zen gizartean zuen boterea berreskuratzeko».

Erresistentzia guneak ere izan ziren, ordea. Domingotarrek gidatu zuten mugimendua. besteak beste, Assyko Notre Dame de Toute Grace eliza eta Venceko Arrosarioaren kapera aipatu ditu Etxebarriak —biak Frantzian—. «Langile auzoetan daude gehienak. Auzorik eta elizarik pobreenak artista onenen lanekin eraiki zituzten». Irudi paradoxikoak utzi zituen orduko egoerak, hainbat katolikok elizak erre baitzituzten, arte berriarekin dekoratuta egote hutsagatik.

Erresistentzia gune horietako bat izan zen Arantzazu. Eta Pablo Lete frantziskotarra funtsezkoa izan zela nabarmendu du Etxebarriak. 1950eko hamarkadan, santutegi berria egiteko proiektua geldiarazi zuen Letek, «berritzaileagoa» zen beste egitasmo bat egin zedin. «Hasieran, arkitekto klasikoek eraiki behar zuten, baina eraikin berritzaileagoa egitea beharrezkoa zela iritzita, egitasmoa bertan behera utzi eta lehiaketa irekia antolatu zuen».

1950eko irailaren 9an jarri zuten Arantzazuko basilika berriko lehen harria, Francisco Javier Saenz de Oiza eta Luis Laorga arkitektoen gidaritzapean, eta bitarte horretan adjudikatu zituzten eraikinaren dekorazio lanak: Oteiza eskulturaz arduratuko zen; Nestor Basterretxea, kriptako margoez; Carlos Pascual de Lara, absideaz; Xabier Alvarez de Eulate, beirateez, eta Eduardo Txillida, ateak egiteaz. Arantzazuko taldea esan zion artista taldea osatu zuten.

1954ko azaroan iritsi zen Vatikanoaren debekua: deabruaren lanak ziren Arantzazukoak ere. «Eztabaida nagusia zen Eliza gizarte modernora egokitu behar zen edo ez, eta ezaugarri horiek guztiak arteak biltzen ditu: norbanakoaren askatasuna, sekularizazioa, subjektibitatea... Eliza gizartearekin batera garatu eta erdiguneko posizioan mantendu edo ez». Orduko erradikalismo guztiak biltzen zituen Oteizaren lanak, eta galarazi zen elementu bakarra izan ez bazen ere, haren lanean irudikatu zen auzia.

Eskulturatik idazkuntzara

Debekuaren zergatiak artistikoak eta erlijiosoak direla azaldu du Martinek, baina Euskal Herriko testuinguru politiko, sozial eta kulturala aintzat hartu behar da, haren ustez. «Oteizak bazekien egitasmoak zer esanahi zuen; bazekien egitasmo komuna zela, eta arkitekto, eskultore eta margolari talde baten interakzioaren emaitza zela, eta horrek proiektuari dimentsio kolektiboa, sinbolikoa eta soziala ematen ziola». Frankismoak ere izan zuen zerikusirik, euskal abertzaletasunaren sinboloa baitzen Arantzazu. Time egunkariak erresistentzia gune gisa aurkeztu zuen basilika, 1952ko irailaren 22an argitaratutako erreportaje batean.

1955eko abuztuaren 30ean inauguratu zen Arantzazuko basilika berria, dekoraziorik gabe. Eta hala segitu zuen, harik eta 1965eko Vatikanoko II. Kontzilioak arte modernoa onartu zuela erabaki zuen arte. Ia hamar urteko prozesuaren ondoren itzuli zen Oteiza lana bukatzera.

«Murru bat kendu digute eta beste bat ipini digute / hauxe da zure bihotzaren sarreran ipini duten murrua». Lurrean zen harri bakoitzari poema bat eskaini zion Oteizak debekuaren ondoren. Sentitzen zuen minaren erakusgarri dira olerkiak Martinentzat: «Oztopoen aurrean sentitzen zuen frustrazioa erakutsi zuen», eta ballet pieza bat ere sortu zuen, olerkiekin batera, galarazpena irudikatzeko helburuarekin. Idazketan bilatu zuen eskulturan lortu ez zuen babesa.

Oihartzun nabarmena izan zuen galarazi izanak, eta asko izan ziren gaiari buruz idatzitakoak. «Antigoalean / profetak / harrika / hiltzen zituzten. Gaur egunean / arbuioz, / desamodioz / eta / desprezioz». Gabriel Aresti idazleak Q izeneko poema eskaini zion Oteizari, Harri eta Herri liburuan. «Nik eztut Jurgi Oteitza eskultorea ezagutzen, / baina hainbeste bider ikusi ditut haren harriak, / haren apostoluak, / bularretik eginikako baten ttua / edo gurdi batek zapaldurikako arratoiaren hilotza balira bezala / kamino gaitz horretako bazterretan / eroririk / ezen / oraindik ez naizen fariseoekin akort /geratzen».

Oteiza apostoluetatik haragoko lana egiten ari zen, Etxebarriaren hitzetan. «Artelana baino gehiago sortzen ari zen: marko teoriko oso bat ari zen garatzen». Arantzazuko gertakarien harira idazten duen guztia Quosque tandem liburuaren (1963) oinarri teorikoa dela dio ikertzaileak.

Prozesuarekin batera aldatu zen artista: 1950eko hamarkada hasierako Oteiza eta 1968koa ez baitziren Oteiza bera. Hala uste du Martinek. «Oteiza idazkuntzan zentratu zen debekuaren ondoren, eta, 1959an, eskultura ikerketak bukatutzat eman zituen. Arantzazura hamalau urte igaro ondoren itzuliko da, eta denboraren joanak eragina du fatxadan». Apostoluen frisoa-ren ideia bere horretan utzi zuen, baina zentzua aldatu zion Pietatea-ri.

Egin ez zena: gakoa

Txabi Etxebarrieta ETAko kidearen hilketak eragina izan zuen Oteizarengan. «Txabi Etxebarrieta artista eta intelektual euskaldunentzako manifestua prestatzen ari zen, eta nirekin eztabaidatu nahi zuen. Ni Irunen nengoen, eta Arantzazura azaroan igotzea nuen buruan, basilikako aurrealdeko nire eskulturak bukatzeko. Baina Madrilera joan behar izan nuen. [...] Hor nengoela jo ninduen haren heriotzaren berriak [...]. Azaroaren 1ean Arantzazura igotzean, erabakita daukat murruaren goiko aldean seme hila jarriko dudala, amaren hankaren azpialdean, begira, zeruari eskean, hitz eginez».

Ez zen aldaketa bakarra izan, ordea. «Ikusten ez den hori da aldaketarik nabarmenena: hutsunea». Hamalau apostoluekin osatutako frisoaren eta goian kokatutako Pietatea-ren arteko hormetan erliebeak egitekoa zen Oteiza. «Horma hutsik uztea erabaki zuen, egitasmoaren hasieran aurreikusitako erliebe horiek kenduta». Irudirik gabeko murrua gakoa dela azaldu du Martinek. «Oteizarentzat funtsezkoa da hutsune hori, sakratua, non ikusleak bere burua aurkitu behar duen».]]>
<![CDATA[Modaz gaindiko artea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1878/032/001/2018-10-26/modaz_gaindiko_artea.htm Fri, 26 Oct 2018 00:00:00 +0200 Ainhoa Larrabe Arnaiz https://www.berria.eus/paperekoa/1878/032/001/2018-10-26/modaz_gaindiko_artea.htm
Hogeita hamar urteetan ondutako lanak bildu ditu. «Lanak ez daude kronologikoki kokatuta, eta interesgarria da aztertzea nola egiten duten bat elkarrekin zerikusirik ez duten sorkuntzek». Aretoen horma guztiak estaltzen dituen 120 metroko mural erraldoi baten jiran antolatu du Okarizek erakusketa aretoa. Koloreek ematen diote koherentzia bertan bildutakoari. Batek bereziki. «Hari nagusia arrosa da, nire bizitzan zehar esangura handien izan duen kolorea baita». Areto eta lan gehienetan azaltzen da horregatik. «Kolore zurira, gorrira eta beltzera egiten dut jauzi abiapuntu horretatik».

Zentzua dute lau koloreek sortzailearentzat. «Arrosa kolorea izan daiteke haserrearen kolorea, punkagoa eta, era berean, delikatua. Gorria, berriz, beroa da. Beltza sakontasunari lotzen zaio, eta zuria freskotasunarekin eta arintasunarekin identifikatzen da». Bada, lau kolore horiek uztartuta sortutako jantziak, zapiak, argazkiak, bitxiak, etxerako arropak, eskulturak eta marrazkiak jarri ditu ikusgai, baita Eduardo Sourrouille (Basauri, Bizkaia, 1970) artista eta argazkilariak Okarizi egindako argazkiak ere.

Komisariotza egin du Sourrouillek, eta diseinatzaileari buruzko ikuspegi «intimoagoa» eman nahi izan du erakusketan jarritako Okarizen argazkiekin. «Uste dut Eduardok [Sorrouille] egin dizkidan argazkiek ondo islatzen dutela sorkuntza lanari jartzen diodan maitasuna».

Behin baino gehiagotan aipatu du: egiten dituen marrazkiak dira bere sorkuntzaren abiapuntua. «Egiten ditudan irudiak euskarri ezberdinetan nola lantzen ditudan azaldu dut erakusketan». Zapi eta elastiko ugari jarri ditu Okarizek ikusgai. «Niretzat orri zuriak dira halako jantziak; edonola bete daitezkeen oihalen antza dute». Kamiseta erraldoi bat ere jarri du txikiagoak direnen artean. «King Kong gorila erraldoia asko maite nuen gaztetan, eta harengan pentsatuz egin nuen elastiko erraldoia». Organdiaren gainean egindako elastiko txikiagoak jarri ditu aldamenean. Artelanen antzera, margotuta eta horman zintzilikatuta daude denak.

Jantzien gaineko artea

Erakusketa aretoaren bi horma ehunka moda marrazkirekin estali ditu. Antzekoak dira denak, baina, gerturatu ahala, oso bestelako itxura dute. «Arropan baino gehiago, pertsonaietan jarri dut arreta horietako bakoitza marraztean». Marrazki orriez gain, moda-diseinatzaile ibilbidean sortutako hainbat jantzi ere jarri ditu ikusgai, manikietan. «Hemen, aisialdi gunean gaudela dirudi», azaldu du manikiz beteriko aretoan. Taberna bateko barra bat ere jarri du, ideia hori irudikatzeko. «Komunikaziorako gune bat eraiki nahi nuen erakusketan, eta arrosa, gorri, beltz eta zuritik atera».

Aretoz areto ibilaldia egin du Okarizek, koloreen ibilbideari segika, eta geldialdia egin du beltzez margotuta dagoen aretoan; zehazki, albo batean dagoen lanpara batean. Tabako paperean egindako erretratuak ditu kristalen barruan, eta bere lanetan ohikoak diren koloreak erabilita sortu ditu horiek ere: arrosa, gorria, beltza eta zuria.

Duela bi urte, Bilboko Marzana espaziorako sortu zuen Fabrika de hombres izeneko erakusketaren parte da pieza. «Beti gustatu izan zaizkit kristalezko lanparak, eta irudikapena da hau. Tabako paperean egindako erretratuak jarri nituen, baina, kristalen barruan. Oso delikatua da materiala, ura duen edozein margorekin desegin egiten baita. Horregatik da bitxia gerturatzea eta euskarria zein den ikustea».

Naif etiketa jarri diote erakusketari, eta zergatia azaldu du artistak. «Umorea, ironia eta drama nahasten dira mundu errealarekin». Autobiografikoa da erakusketa. «Gakoak izan diren uneetan sortutakoak dira hemen dauden gehienak».]]>