<![CDATA[Ainhoa Larretxea Agirre | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Tue, 18 Sep 2018 19:36:17 +0200 hourly 1 <![CDATA[Ainhoa Larretxea Agirre | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[«Antsoaingo herriari maitasun berezia diot»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1943/045/001/2018-09-16/antsoaingo_herriari_maitasun_berezia_diot.htm Sun, 16 Sep 2018 00:00:00 +0200 Ainhoa Larretxea Agirre https://www.berria.eus/paperekoa/1943/045/001/2018-09-16/antsoaingo_herriari_maitasun_berezia_diot.htm
Antsoaingo festetako suziria botatzeko aukeratu zaituzte; nola hartu duzu berria?

Sorpresarekin eta ilusioarekin hartu dut txupinera izateko berria.

Zergatik uste duzu aukeratu zaituztela?

Uste dut haur eskolan egin ditudan 40 urteengatik aukeratu nautela txupinera. Ireki zen urtean hasi nintzen lanean: 1979an. Aurten erretiratuko naiz, eta, horrekin, haur eskolari errekonozimendua egiten ari direla uste dut.

Herri ekimenez aukeratu zaituzte.

Antsoaingo bi elkartek proposatu zuten ni txupinera izatea, eta, gero, herritarrek erabaki dute bozka bidez horrela izatea.

40 urtez aritu zara lanean Antsoainen. Hainbertze urteren ondotik, maitasun berezia izango diozu herriari?

Antsoaingo herriari maitasun berezia diot, bai. Antsoaingo gaiak ateratzen direnean, jaramon handia egiten diet beti. Hainbertze urteren ondoren eta herriko hainbertze jende ezagutu ondoren, normala da maitasun berezia izatea. Asko pozten nau Antsoaingo jendeak ezagutzen nauela ikusteak .

Hezkuntzan hainbertze urte lan eginda, nola hartu dituzu aldaketak?

Egunean egoten eta formatzen saiatu naiz. Gainera, saiatu naiz eskola fisikoki berritzen ere joan dadin. Lan egiteko moduak aldatzen joan gara urte hauetan. Antsoaingoa beti aurrera begira egon den eskola dela iruditzen zait.

Urte zailak ere izango zenituen.

Noski. Eskaera jaitsi zen urteetan eta lankide gutxiago ginela, memento zailak izan ditugu. Krisiak eragin digu, bertzelako hezkuntzan eragin duen maila berean.

40 urtez lan egin ondotik, haurren falta sumatuko duzu?

Bai, eta lankideena ere bai. Antsoainen harremana izan dudan jende anitzen falta sumatuko dut. Egoera berria izango da; hasieran, hutsa nabarituko dut, baina ohituko naiz. Gainera, denborarekin, konturatzen zara behar duzula. Orain, ikasturtea hasi berritan, energia asko duzu, baina ekaina hurbildu ahala, nekea nabaria da, eta, orduan, oroitzen zara erretiroa gero eta hurbilago dagoela.]]>
<![CDATA[Luxuzko inaugurazioa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2090/026/001/2018-09-13/luxuzko_inaugurazioa.htm Thu, 13 Sep 2018 00:00:00 +0200 Ainhoa Larretxea Agirre https://www.berria.eus/paperekoa/2090/026/001/2018-09-13/luxuzko_inaugurazioa.htm
Atzo aurkeztu zuten Codere Mastersa, Iruñeko Nafarroa Arena pilotaleku berrian, bertan jokatuko baitute finala hilaren 29an. Egun horretan bertan eginen dute frontoiaren inaugurazioa, eta Codere Masterseko finala izanen da bertan jokatuko den lehena. Finalerdiak hilaren 26an eta 27an jokatuko dituzte, Iruñeko Labrit pilotalekuan.

Lau bikotek parte hartuko dute Codere Masters torneoan. EPEL Eskuzko Pilota Enpresen Ligako sailkapenean lehen postuetan dauden hiru atzelariek eta aurrelariek osatuko dituzte lehen hiru bikoteak. Azken bikotea osatuko duten bi pilotariak, berriz, EPELeko Kirol Batzordeak erabakiko ditu, gonbidapen bidez.

Sanmateoetako torneoa izango da EPELeko sailkapenean puntuak emango dituen azkena. Torneoa jokatu aurretik, ordea, Jokin Altunak, Beñat Rezustak eta Jose Javier Zabaletak jada ziurtatua daukate Iruñean jokatzeko aukera. Altuna III.a da sailkapeneko buru —32 aste daramatza lehen postuan— eta Rezustarekin, lehen atzelariarekin, osatuko du bikotea. Zabaletak egun batzuk itxaron beharko ditu bikotea zeinekin osatuko duen jakiteko. Aimar Olaizola da aukera gehien duen aurrelaria, baina Joseba Ezkurdia eta Danel Elezkano ere aukerekin dira. Atzelarien artean, Jon Ander Albisu, Julen Martija eta Ander Imaz dira torneoa jokatzeko faborito nagusiak. Sanmateoetako ferian erabakiko da, ordea, nork izanen duen azkenean torneoa jokatzeko aukera.

Altuna III.a eta Rezusta dira hasi aurretik irabazteko faborito nagusiak. Gustura zen aurrelaria egokitu zaion bikotearekin: «Beñat atzelari handia da. Sekulako maila ematen ari da azkenaldian. Plazer bat da harekin jokatzea». Rezusta ere pozik azaldu zen: «Argi dago Jokin urte guztian onena izan dela. Orain arte ez dut aukera asko izan harekin jokatzeko, eta pozik nago». Frontoi berrian jokatzeko ilusioz azaldu dira biak. Hala ere, horretarako, hilaren 26an jokatuko duten finalerdia irabazi beharko dute.

Zabaleta ere gogotsu azaldu zen Nafarroa Arenan jokatzeko. Frontoi berria probatzeko aukerarik izan ez duen arren, «itxura ona» hartu dio. Olaizola II.ak, berriz, jada probatu du —prentsa aurkezpenean aritu zen bertan pilotan—, baina, pauso bat aurrera eman, eta bertako lehen finalean aritu nahi du.

2009an hasi zituzten eraikitzeko lanak, eta zazpi urtez itxita egon ondotik eginen dute lehen finala. 17:45ean hasiko da jaialdia, eta lehen partidan Retegi Bi eta Ruiz Peñaren eta Mariezkurrena II.aren kontra ariko dira. Ondotik izanen da ikusmin handia piztu duen finala. Sarrerak orain urtebete jarri zituzten salgai, eta 200 baino gutxiago geratzen dira. Ondo bidean, lehen jaialdian bertan beteko da Nafarroa Arena frontoia. Itxura du inaugurazio ederra izango dela.]]>
<![CDATA[Haur eskolatik herriko plazara]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1834/037/001/2018-09-13/haur_eskolatik_herriko_plazara.htm Thu, 13 Sep 2018 00:00:00 +0200 Ainhoa Larretxea Agirre https://www.berria.eus/paperekoa/1834/037/001/2018-09-13/haur_eskolatik_herriko_plazara.htm
Txupinazoa botatzeko aukera eskainiz, aurten erretiratzekoa den irakasleari omenaldia egin nahi diote, eta eskertza adierazi. Vallejo 40 urtez ibili da lanean haur eskolan, eta herriarekin eta bereziki haurrekin izan duen «prestasuna» eskertu nahi diote. Aurten, gainera, hirugarren urtez jarraian, herritarrek boz bidez aukeratu dute suziria botatzeko ardura nori eman.

Lau egunetan, antsoaindarrek 50 ekitaldi baino gehiago izanen dituzte bestez gozatzeko. Aurreko urteetako bestak arrakastatsuak izan direla eta, «formula errepikatzea» erabaki dute ekintzak antolatzeko orduan. Beraz, ez da aldaketa nabarmenik izanen aurreko urteko bestekin konparatuz. Kalderete lehiaketa, pilota partidak, artisau azoka, kontzertuak, zezensuzkoa, herri bazkaria eta emakumeen topagunea izanen dira bertze hainbertze ekitaldiren artean.

Andreen topaketa Antsoaingo bestetako ekitaldirik ezagunenetako eta jendetsuenetako bat da. Urte luzetako tradizioa duen ekitaldia da topagunearena. Azken urteetan, ordea, hasierako balioak galdu zituela eta, udalak eta emakume taldeak hartu dute egitasmoa antolatzeko ardura. Igandean izanen da topagunea, Rafael Alberti plazan. 17:00etan elkartuko dira kafea hartzeko, eta, ondotik, Canciones para una noche de verano kontzertu antzeztua izanen dute, Adriana Olmedo eta Nerea Benito artistekin. Ekitaldirako gonbidapenak aldez aurretik eskatu behar dira.

Antsoainen, jaiak aldarrikapenerako erabili nahi dituzte. Horregatik, bertze herri anitzetan bezala, aldarri bat dute nagusi: erasorik gabeko jaiak. Eraso sexistei aurre egiteko, Prebentzio eta Arretarako Tokiko Protokoloa sortu dute. Irailaren 8an hasi zuten, eta hilaren 16ra bitarte egonen da martxan protokoloa. Erasoak sufritu ahal dituzten emakumeei arreta emateko baliabideak eskainiko dituzte, eta eduki edo jarrera sexistak salatzeko aukera ere izanen dute herritarrek.

Kontsumoarekin kezkatuta

Bestak anitzetan drogen kontsumoarekin lotuta daudela jakitun, drogen kontsumoari buruzko sentsibilizazio eta prebentziorako kanpaina berezia prestatu du mankomunitateak bestetarako. Bereziki, adin txikikoen artean alkoholaren eta drogen kontsumoak dakarren arriskuen inguruko sentsibilizazioa bultzatu nahi dute. Horretarako, kontsumo arduratsurako jarraibideak zabalduko dituzte bestetan.

Gainera, txosna gunean Druida gunea egonen da irailaren 14an, Hegoak elkarteak antolatuta. Bertan, drogen inguruko zerbitzua emanen dute, eta analisiak eginen dituzte droga kontsumoari loturiko arriskuak eta kalteak arintzeko asmoz.

Udalak antolatutako ekitaldiez gain, bertzelako planak ere egin daitezke egun horietan. Txosnek hogei ekitaldi baino gehiago antolatu dituzte, «besta parekide, parte hartzaile eta euskalduna lortzeko». Gaur, bazkari autogestionatua egingo dute, eta hortik aurrera igandera arte ongi pasatzeko aukera eskainiko dute. Larunbateko herri paella-jana izanen da aurtengo txosnetako ekintza nagusia.

Igandera bitartean besta giroa eta musika izanen dira nagusi Antsoaingo kaleetan.]]>
<![CDATA[Irailaren 29a inauguratuko dute Nafarroa Arena, Codere Mastersaren finalean]]> https://www.berria.eus/albisteak/156556/irailaren_29a_inauguratuko_dute_nafarroa_arena_codere_mastersaren_finalean.htm Wed, 12 Sep 2018 07:43:38 +0200 Ainhoa Larretxea Agirre https://www.berria.eus/albisteak/156556/irailaren_29a_inauguratuko_dute_nafarroa_arena_codere_mastersaren_finalean.htm Nafarroa Arena pilotaleku berrian jokatuko da finala.]]> Pilotaleku horretako lehen partida izango da torneoko finala. Lau bikotek jokatuko dute torneoa. EPEL ligako sailkapenean lehenengo gelditu diren hiru aurrelarik eta atzelarik osatuko dituzte lehenengo hiru bikoteak. EPELeko Kirol Batzordeak, gonbidapen bidez erabakiko ditu zein izango diren azken bikotea osatuko duten pilotariak. Oraingoz, ziur torneoa jokatuko dute pilotari bakarrak Jokin Altuna, Beñat Rezusta eta Jose Javier Zabaleta dira Sanmateotako torneoan banatutako puntuek erabakiko dute zeinen osatuko dituzten bigarren eta hirugarren bikoteak. Altuna III. eta Rezustak osatuko dute lehen bikotea, Zabaletak aldiz oraindik itxaron egin beharko du zein aurrelari izango duen jakiteko. Lehen finalaurrekoan, irailaren 26an, Altuna eta Rezustak sailkapeneko hirugarren atzelari eta aurrelariaren aurka jokatuko dute. Irailaren 27an, aldiz, Zabaleta eta sailkapeneko bigarren aurrelariak gonbidatutako bikotearen aurka jokatuko dute. Lanak hasi eta bederatzi urtera Nafarroa Arenan jokatuko den lehen partida izango da Codere Masterseko finala. Hura eraikitzeko obrak hasi eta bederatzi urtera inaguratuko dute beraz, eta obrak amaitu eta zazpi urtera. 3.000 ikuslerentzako tokia du, Bilboko Miribillakoak bezala. 60 milioi euro baino gehiago erabili dituzte Nafarroa Arena eraikitzeko obretan. UPNren ekinbidez jarri zen abian proiektua. Ruben Goñi Nafarroako Gobernuko Kirol zuzendariak iaz BERRIAri emandako elkarrizketan nabarmendu zuen Nafarroa Arena ez zela behar, baina behin eginda dagoela, ezin dela itxita eduki: "54 milioi euroko obra bat eginda zegoen, eta orain beste 6 milioi euroko beste obra bat falta da egiteko. Iritsi ginenetik bi izan dira gure lan ildo nagusiak. Batetik, itxita egonda, saiatu gara ahalik eta gastu gutxiena eragiten administrazio publikoari. Bestetik, azterketa bat abiatu genuen, jakiteko zein zen azpiegitura kudeatzeko modurik egokiena, eta ondorioa izan zen obra bukatu behar bezala. Egin ziren inbertsiok eginda, ireki egin behar zen. Ezin genuen itxita eduki. Obraren %90 eginda egonda, bagenuen ardura bat irekitzeko." Aurtengo lau eta erdiko finala ere han jokatuko da.]]> <![CDATA[Berdintasunerako bidea eginez]]> https://www.berria.eus/albisteak/156158/berdintasunerako_bidea_eginez.htm Sat, 01 Sep 2018 17:57:19 +0200 Ainhoa Larretxea Agirre https://www.berria.eus/albisteak/156158/berdintasunerako_bidea_eginez.htm Maite Maiora, aurreko urtean Zegama-Aizkorri irabazi berritan./ Andoni Canellada, FOKU Lasterketa herrikoiagoetara jo ezkero ere antzeko egoera aurki daiteke, nahiz eta hemen ezberdintasunak nabarmenagoak diren. Beasaingo San Silbestrean, erraterako, lehen hogeiak saritzen dira, hauek gizon edo emakumezkoak diren kontuan hartu gabe. Sara Trailen, berriz, berdin saritzen dira emakume zein gizonezkoak. Aurkakoa jazo zen, ordea, orain gutxi Zierbenan egin zen Peñonerako igoeran. Aimar Alonsok azken egunetan Twitter bidez salatu duenez, erabateko desberdintasuna egon zen emakumezko eta gizonezkoei lasterketa irabazteagatik emandako sarietan. Lehen gizonezkoak, txapela eta 150 euroko garaikurra lortu zituen froga irabazteagatik; lehen emakumeak, ordea, garaikurra eta afari bat. Surfa da nazioartean ezberdintasun nabarmenak dituen kiroletako bat. Zarautz Pro Surf, Euskal Herrian egiten den lehiaketa garrantzitsuenean, ordea, sari ekonomiko bera jasotzen du emakume eta gizon txapeldunak 2017. urtetik aurrera. Egun, Surf munduan sari berdinak ematen dituen lehiaketa bakanenetakoa da, gainera, Zarautz pro Surf. Zarautz Pro Surf, surf lehiaketa, artxiboko irudi batean./ Lander Fernandez de Arroyabe Euskal Herrian egiten den igerialdi ezagunenetakoa da egun Getaria-Zarautz froga. Hemen ere sari berdinak jasotzen dituzte emakumezko zein gizonezkoek. Donostiako Kontxako zeharkaldian ere, saria berbera izaten da bi kategorietako irabazleentzat. ]]> <![CDATA[Ordu aldaketak kentzea proposatuko du Europako Batzordeak]]> https://www.berria.eus/albisteak/156112/ordu_aldaketak_kentzea_proposatuko_du_europako_batzordeak.htm Fri, 31 Aug 2018 09:53:06 +0200 Ainhoa Larretxea Agirre https://www.berria.eus/albisteak/156112/ordu_aldaketak_kentzea_proposatuko_du_europako_batzordeak.htm ]]> <![CDATA[Giroa gaiztotu da Katalunian]]> https://www.berria.eus/albisteak/156118/giroa_gaiztotu_da_katalunian.htm Thu, 30 Aug 2018 13:35:59 +0200 Ainhoa Larretxea Agirre https://www.berria.eus/albisteak/156118/giroa_gaiztotu_da_katalunian.htm

FOTO Apareix un gran grafiti de Franco a mida real al centre de #Barcelona amb el lema «El despertar del pasado» https://t.co/Q4AFe4FRto pic.twitter.com/paV3w0bgdH - NacioDigital (@naciodigital) 2018(e)ko abuztuaren 30(a) ]]> <![CDATA[Independentista sareak "euskal elkarretaratze batera" deitu du Bartzelonan ospatuko den Diadarako]]> https://www.berria.eus/albisteak/156087/independentista_sareak_euskal_elkarretaratze_batera_deitu_du_bartzelonan_ospatuko_den_diadarako.htm Wed, 29 Aug 2018 17:00:43 +0200 Ainhoa Larretxea Agirre https://www.berria.eus/albisteak/156087/independentista_sareak_euskal_elkarretaratze_batera_deitu_du_bartzelonan_ospatuko_den_diadarako.htm <![CDATA[Oreinen ugalketa ez oztopatzeko, aisialdia mugatuko dute Gorbeian]]> https://www.berria.eus/albisteak/156046/oreinen_ugalketa_ez_oztopatzeko_aisialdia_mugatuko_dute_gorbeian.htm Tue, 28 Aug 2018 17:09:52 +0200 Ainhoa Larretxea Agirre https://www.berria.eus/albisteak/156046/oreinen_ugalketa_ez_oztopatzeko_aisialdia_mugatuko_dute_gorbeian.htm <![CDATA[Frantziako Ekologia ministro Nicolas Hulotek dimisioa eman du]]> https://www.berria.eus/albisteak/156034/frantziako_ekologia_ministro_nicolas_hulotek_dimisioa_eman_du.htm Tue, 28 Aug 2018 14:21:38 +0200 Ainhoa Larretxea Agirre https://www.berria.eus/albisteak/156034/frantziako_ekologia_ministro_nicolas_hulotek_dimisioa_eman_du.htm <![CDATA[Alfonso Osorio ministro frankista hil da]]> https://www.berria.eus/albisteak/156004/alfonso_osorio_ministro_frankista_hil_da.htm Mon, 27 Aug 2018 18:25:49 +0200 Ainhoa Larretxea Agirre https://www.berria.eus/albisteak/156004/alfonso_osorio_ministro_frankista_hil_da.htm Osorio atxilotzeko agindua eman zuen 2014an. Gasteizen 1976ko martxoaren 3an eginiko sarraskiaren erantzule izatea egozten zion. Orduan Ministroen Kontseiluko buru zen Osorio. Nazioarteko atxilotze agindua ezarri zuen. 2008an, Eusko Legebiltzarrak gertakari hauien erantzule politiko izendatu zuen, Manuel Fraga Iribarne eta Rodolfo Martin Villarekin batera. ]]> <![CDATA[Puntu bakarra lortu du Osasunak etxeko lehen partidan]]> https://www.berria.eus/albisteak/155993/puntu_bakarra_lortu_du_osasunak_etxeko_lehen_partidan.htm Mon, 27 Aug 2018 11:49:57 +0200 Ainhoa Larretxea Agirre https://www.berria.eus/albisteak/155993/puntu_bakarra_lortu_du_osasunak_etxeko_lehen_partidan.htm <![CDATA[NBEko ikertzaileek salatu dute Myanmarko armadak genozidioa egin duela]]> https://www.berria.eus/albisteak/155998/nbeko_ikertzaileek_salatu_dute_myanmarko_armadak_genozidioa_egin_duela.htm Mon, 27 Aug 2018 07:44:53 +0200 Ainhoa Larretxea Agirre https://www.berria.eus/albisteak/155998/nbeko_ikertzaileek_salatu_dute_myanmarko_armadak_genozidioa_egin_duela.htm manifestazioa egin zuten Bangladesh hego-ekialdeko Cox's azar hirian "justizia" eskatzeko. ]]> <![CDATA[Gizonezko bat atxilotu dute Arraia-Maeztun lan elkarrizketa batean emakume bat bortzatxea egotzita]]> https://www.berria.eus/albisteak/155921/gizonezko_bat_atxilotu_dute_arraia_maeztun_lan_elkarrizketa_batean_emakume_bat_bortzatxea_egotzita.htm Fri, 24 Aug 2018 13:38:08 +0200 Ainhoa Larretxea Agirre https://www.berria.eus/albisteak/155921/gizonezko_bat_atxilotu_dute_arraia_maeztun_lan_elkarrizketa_batean_emakume_bat_bortzatxea_egotzita.htm <![CDATA[Francoren familiari hamabost egun eman dizkiote haren gorpuzkiak Erorien Haranetik eramateko]]> https://www.berria.eus/albisteak/155919/francoren_familiari_hamabost_egun_eman_dizkiote_haren_gorpuzkiak_erorien_haranetik_eramateko.htm Fri, 24 Aug 2018 10:11:14 +0200 Ainhoa Larretxea Agirre https://www.berria.eus/albisteak/155919/francoren_familiari_hamabost_egun_eman_dizkiote_haren_gorpuzkiak_erorien_haranetik_eramateko.htm Asteartean aurreratu zuen Jose Guirao Espainiako Kultura Ministroak Francoren hezurrak ateratzeko lege dekretua gaur onartuko zela. Espainiako Gobernuak uztailean onartu nahi zuen baina Francoren sendiarekin izandako tirabira batzuen ondorioz atzeratu egin zuten. Francoren sendiak gorpuzkian handik atera ez daitezen Vaticanora joko duela adierazi du azken orduetan. Alderdi Popularrak eta Ciudadanosek ere erabakia kritikatu dute. Popularrek, gainera, Espainiako Konstituzio Auzitegira joko dutela gaineratu dute. Bi alderdi horiek kexu dira, ez gorpuzkiak ateratzeagatik, hori egiteko prozeduragatik baizik.]]> <![CDATA[Maravillas, auzoa eraldatzeko tresna]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/008/001/2018-08-24/maravillas_auzoa_eraldatzeko_tresna.htm Fri, 24 Aug 2018 00:00:00 +0200 Ainhoa Larretxea Agirre https://www.berria.eus/paperekoa/1872/008/001/2018-08-24/maravillas_auzoa_eraldatzeko_tresna.htm ikusi, argazki bilduma).

10:00ak dira, eta jende gutxi dabil Iruñeko Alde Zaharreko Nabarreria plazan. Turista bakanen bat eta lanean ari diren banatzaileak. Plazako eraikin guztien artean, ordea, batek ematen die atentzioa handik igarotzen diren turista eta herritarrei: Maravillas gaztetxea da.

Eraikina 2017ko irailaren 3an okupatu zuten Alde Zaharreko gazteek; Foruzaingoak eta Espainiako Poliziak hustu zuten abuztuaren 17an. Azken egunak tentsio handikoak izan dira Maravillasen. «Lasaitasun erlatiboa» sumatzen dute orain. Tentsioa igarota, huste horrek sortutako kalteak konpontzeko lanean ari dira gazteak, buru-belarri.

«Transformazio sozial eta kulturala» gauzatzeko xedez, hainbat proiektu ari dira garatzen gaztetxean, nahiz eta azken egun hauetan geldirik izan dituzten horietako asko: «Huste agindua atzera botatzeak lasaitasuna eman digu. Abuztu hasieratik stand by egoeran izan gara, ekintza gutxi batzuk soilik garatuz. Huste agindua indarrean egon den bitartean, elikagaien bankuak soilik funtzionatu du, bertzelako egitasmoak gelditu behar izan ditugu».

Izan ere, elikagai bankua da orain arte gaztetxeko kideek sortutako egitasmorik zabalena. «Auzoko denden kanpoaldean jartzen gara, eta bertan daudenei behar dugun elikagai eta produktuen zerrenda bat ematen diegu, jendearen beharren araberakoa», azaldu du Españak. Gero, bildutako produktu guztiak beharra duten Alde Zaharreko eta Iruñeko familien arten banatzen dituzte. «Eragile askorekin bat egiten duen proiektu bat da, eta klase elkartasuna sustatzeko tresna bat», gaineratu du Jimenezek.

Bestalde, «gizarte eraldaketa» sustatzeko bidean, emakumeen ahalduntzea ari dira lantzen gaztetxean. Palestra izeneko gunea atondu dute horretarako. Jauregiaren sotoan dago, eta gimnasio itxura duen gela zabal bat da. Lurra koltxonetaz estali, eta andre gazteek autodefentsa feminista eta arte martzialak ikasten dituzte. Dozenaka emakume biltzen dira Palestra gunean, gazte mugimenduetakoak gehienak.

Ohiko aisialdirako alternatibak sortzea da gaztetxearen bertze helburuetako bat. Horretarako, eraikina okupatu eta berehala, Paradisu Zinema sortu zuten. Eraikinaren hirugarren solairuan dagoen gela zabal bat da, eta igandero proiektatzen dituzte filmak. Zinema gelan pintatuta dagoen horma irudiak erakusten du gaztetxeak bere egin duen filosofia: Paradisu zinema ametsak forjatzen diren materialekin egina dago, irakur daiteke. Zinemaren ondoan dago gaztetxearen bertze proiektuetako bat: Lapiku Txiki herri jantokia. Zinema eta jantokia «bertzelako erlazio sozial arruntetatik harago joateko espazio gisa» definitu dituzte gaztetxeko kideek. Liburutegia antolatzeko lanetan hasi dira, eta bilera gelak ere prest dituzte. Gela horiek euskara irakasteko eta bertso eskolarako erabiltzen dituzte, bertzeak bertze.

Azkenaldian, Desjabetuen Memoria proiektuarekin ere badabiltza gaztetxeko kideak. «Zenbait borrokalariren memoria jorratzeko eta azaleratzeko proiektua da», kontatu du Jimenezek. «Garaileek eraiki ohi dute historia, eta horren azpian geratu da galtzaileen memoria. Aurrerapausoak emateko, beharrezkoa da hori berreskuratzea», gehitu du. Egitasmo horren lehen ekintza abuztuaren 15ean egin zuten: Maravillas Lamberto eta haren ahizpa Josefina omendu zituzten. Gaztetxe barruan, Maravillasi gertatutakoa azaltzen duen horma irudi bat ere margotu dute, haren historia zabaltzeko.

Elkartasuna

Maravillas gaztetxeko ateak irekita daude, eta jende ugari bertaratu da elkartasuna erakutsi eta proiektuari buruz informazioa eskatzera. Azken egunetako gertakarien ondotik herritarren jakin-mina zabaldu dela onartu dute gaztetxeko kideek. Bertako jendea ez ezik, turistak ere gerturatzen zaizkie tarteka. Bartzelonatik etorritako gazte baten kasua da. Eraikinaren sarrerak harrituta, sartzea erabaki du, eta adi-adi entzun ditu gaztetxeko kideek bertan gertatutakoari buruz emandako azalpenak. Elkartasuna adierazi, eta hurrengo batean Iruñera etortzean hor jarraituko duen esperantzarekin agurtu ditu gazteak. Cascantetik (Nafarroa) etorritako aita-seme batzuk ere sartu dira. Azken egunetan gertatutakoarekin haserre, elkartasuna agertu diete gazteei.

Azken asteak gogorrak izan arren, gogotsu daude. «Orain normaltasunera itzuli eta proiektuari segida ematea askoz errazagoa da. Lan asko dugu egiteko, badakigu, baina hasi gara auzoa zirikatzen».

Ez da gaztetxe bat, mundua ulertzeko modu bat baizik lelopean, manifestaziora deitu dute biharko. Iruñeko autobus geltoki zaharretik abiatuko da, 18:00etan. Iruñeko eta Euskal Herriko hainbat kolektibok atxikimendua eman diote. ]]>
<![CDATA[Europako zinema sarietarako izendatu dute 'Handia']]> https://www.berria.eus/albisteak/155808/europako_zinema_sarietarako_izendatu_dute_039handia039.htm Tue, 21 Aug 2018 07:17:39 +0200 Ainhoa Larretxea Agirre https://www.berria.eus/albisteak/155808/europako_zinema_sarietarako_izendatu_dute_039handia039.htm

Pausoz pauso bidea egiten. HANDIA Europako sari nagusietarako hautagai! @EuroFilmAwards #goGiant - Handia (@Handiafilm) 2018(e)ko abuztuaren 21(a) Carmen Y Lola, Arantxa Etxeberria zuzendari bilbotarraren filma ere izendatu dute European Film Awards sarien 31. ediziorako. Horiez gain, Michel Gaztanbide gidoigile izan duen film bat ere lehiatuko da, Jaime Rosalez katalanaren Petra. European Film Academyk (EFA) antolatzen ditu sariok. Erakundeak ordezkariak ditu hogei herrialdetan, eta ordezkari horiek aukeratzen dituzte lehiarako filmak. EFAk, bestalde, sei adituko batzorde bat osatu du, herrialdeetako ordezkariek aukeratutako film horiez gainera beste sorta bat eransteko. Horrela aukeratu dituzte lehian arituko diren 49 filmak. Hautatukoe artean denetik dago, egile hasi berrien filmak, eta bide luzea egina dutenenak, baina Moriarti ekoiztetxeak parean edukiko ditu, besteak beste, Lars von Trierren (The house that Jack built) eta Robert Guediguianen (The house by the sea) azken filmak. Pawel Pawlikowski, Alice Rohrwacher eta Adina Pintilie zuzendarien filmak ere hautatu dituzte 49 horietan -Pintilieren Touch me not-ek irabazi du Berlinaleko sari nagusia aurten-. Zerrenda guztia webgunean jarri dute antolatzaileek. Finalisten berri, azaroaren 10ean Datozen asteetan, EFAko kide eskubidedunak diren 3.500 bat pertsonak emango dituzte beren botoak, bost kategoriatan: filma, zuzendaria, gizonezko aktorea, emakumezko aktorea eta gidoigilea. Boto horiek jasota aukeratuko dituzte finalerako hautagaiak. Azaroaren 10ean emango dute horien berri. EFAk zortzi adituko epaimahai bat izendatuko du, hautagaien artetik irabazleak izendatzeko, eta Sevillan (Espainia) egingo duten zinema europarraren jaialdian emango dute irabazleen berri; sariak ere leku berean banatuko dituzte, abenduaren 15ean. Aurrez ere sari ugari jasoa da Altzoko Handiaren bizitzan oinarritutako filma. Besteak beste, hamar Goya sari bereganatu zituen; tartean, aktore berririk onenarena Eneko Sagardoirentzat, jantzi diseinurik onenarena Saioa Lararentzat, eta muntaketarik onenarena Laurent Dufrech eta Raul Lopezentzat. Gainera, Oscarretan Ingelesez besteko filmen atalean Espainia ordezkatzeko hiru hautagaietako bat da filma Javier Frenesen Campeones eta Asghar Farhadiren Todos lo saben fimekin batera. Irailaren 6an jakingo da, azkenean, zeinek ordezkatuko duen Espainia. Moriarti ekoiztetxearen lana izan da Handia, eta BERRIAk Sortaldeen inguruan egindako artikulu sortan lan egiteko duten moduaren inguruan mintzatu ziren ekoiztetxeko kideak.]]> <![CDATA[Gutxienez hamar lagun hil dira lurrikara batean Indonesian]]> https://www.berria.eus/albisteak/155763/gutxienez_hamar_lagun_hil_dira_lurrikara_batean_indonesian.htm Mon, 20 Aug 2018 12:42:45 +0200 Ainhoa Larretxea Agirre https://www.berria.eus/albisteak/155763/gutxienez_hamar_lagun_hil_dira_lurrikara_batean_indonesian.htm Abuztuaren 5eko lurrikarak ere kalte handiak eragin zituen. 460 pertsona baino gehiago hil ziren eta milaka pertsona lekualdatu zituzten. Oraindik erreskate taldeek gorpuak erreskatatzeko lanean jarraitzen dute. Lurrikara ondoren hainbat orduz tsunami arriskua egon zen ezarrita uhartean, nahiz eta ordu batzuetara kendu zuten. Lombok uhartea turismo gune garrantzitsua da Indonesian, eta turistaz beteta egoten da urte sasoi honetan. Abuztuaren 5ean izandako lurrikara gertatu zenean bertan zeuden bi gazterekin hitz zuen BERRIAk. ]]> <![CDATA["Garaipen herrikoitzat" jo dute Maravillas gaztetxeko kideek bigarren okupazioa]]> https://www.berria.eus/albisteak/155773/garaipen_herrikoitzat_jo_dute_maravillas_gaztetxeko_kideek_bigarren_okupazioa.htm Mon, 20 Aug 2018 07:18:40 +0200 Ainhoa Larretxea Agirre https://www.berria.eus/albisteak/155773/garaipen_herrikoitzat_jo_dute_maravillas_gaztetxeko_kideek_bigarren_okupazioa.htm alde zaharreko bizilagunei. Gogoan izan dute Josefina Lamberto, Maravillas Lamberto zenaren ahizpa. Bereziki eskerrak eman dizkiote Josefinari "emakume langilen balioak eta adorea transmititzeagatik". Maravillas eraikitzeko orduan autogestioak izan duen indarra azpimarratu dute gazteek, eta gaineratu dute soilik autogestoari esker izango dela Maravillas erabilgarria herrigintza eta gazte mugimenduetzat. Ortziral goizaldean kaleratu zituzten eraikinetik Espainiako Poliziak eta Foruzaingoak. Arratsaldean, ordea, berriro sartu ziren gazteak Rozalejoko markesaren jauregira. Larunbatean, Iruñeko instrukzio epaitegiak bertan Maravillasen auzia artxibatzea erabaki zuen, Nafarroako Gobernuak hala eskatuta. UPN, haserre UPN-ko kideak haserre azaldu dira gaztetxearen okupazioarekin. Alderdiak auzi honen inguruko kudeaketari buruzko dokumentazio guztia eskatu du. Alderdi erregionalistak erran du udeaketaren ardura zeinena den aztertueko duela, eta gaineratu du beharrezkoa bada Nafarroako Gobernuaren aurkako lege ekinbideak hartuko dituela. Alderdiak "lotsagarritzat" jo du gertatua, eta gobernuari leporatu dio amore eman duela gutxiengo "erradikal" baten interesen aurrean.]]> <![CDATA[Mossoek tiroz hil dute komisaria batean labana batekin sartu den gizonezko bat]]> https://www.berria.eus/albisteak/155766/mossoek_tiroz_hil_dute_komisaria_batean_labana_batekin_sartu_den_gizonezko_bat.htm Mon, 20 Aug 2018 07:16:07 +0200 Ainhoa Larretxea Agirre https://www.berria.eus/albisteak/155766/mossoek_tiroz_hil_dute_komisaria_batean_labana_batekin_sartu_den_gizonezko_bat.htm