<![CDATA[Ainhoa Oiartzabal | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Mon, 15 Aug 2022 21:12:21 +0200 hourly 1 <![CDATA[Ainhoa Oiartzabal | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Publikoaz eta pribatuaz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2063/016/003/2016-01-20/publikoaz_eta_pribatuaz.htm Wed, 20 Jan 2016 00:00:00 +0100 Ainhoa Oiartzabal https://www.berria.eus/paperekoa/2063/016/003/2016-01-20/publikoaz_eta_pribatuaz.htm
1982tik hasita aurten arte urtero hainbat milioi euro publiko jaso ditu Nafarroako unibertsitate pribatuak; 2008tik, bost milioi euro urteko. Diru laguntza horiei bide eman dieten agintariek ez dute zalantzan jarri publiko/pribatua dikotomia. Nor bere lekuan. Ordain dezakeena —edo ordaintzen diotena— pribatura; besteak, ez.

Nafarroako Gobernuak diru laguntza hitzarmena ezeztatzen duenean, ordea, arazoa sozializatu egiten da. Orduan bihurtzen da auzia publiko. Eta hasten dira esaten erabakiak publikoari kalte egingo diola, nortzuk eta publikoaz inoiz erantzukizunik hartu nahi izan ez dutenak.

Enpresa pribatu baten erabakiak 250 langileri eragiten dioenean ere bada auzia publikoa. Iruñeko Landabengo TRW enpresako 250 langileren kaleratzeak gordinki bateratzen baititu publikoa eta pribatua. Batik bat diru laguntzetan 83.550 euro jaso dituen enpresa izanda.]]>
<![CDATA[Udaberri izoztua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2063/023/003/2016-01-17/udaberri_izoztua.htm Sun, 17 Jan 2016 00:00:00 +0100 Ainhoa Oiartzabal https://www.berria.eus/paperekoa/2063/023/003/2016-01-17/udaberri_izoztua.htm Udaberri Arabiarra izenez Mendebaldean ezaguna egin zen mugimenduaren ondotik. Hamarkada luzez agintean egon ostean begitandu zitzaizkigun diktadore ordura arte agintari karismatiko, pertsonaia bitxi edota presidente gogor izan zirenak.

Mendebaldea neguko lozorrotik esnatzerako, herri matxinada jendetsuek erauzi zituzten agintetik dikatore haietako batzuk. Ondorengoen patua bestelako izan zen. Ernamuindu ziren 2011ko loreak, baina ez zuten askorik iraun egungo geopolitikaren ekosistema pozoituan. Izoztu egin zen udaberria.

Hemen, gure negu luzeak, izotz aroa dirudi. Atzo, ordea, 80 urtez lurpean izan den lore bat ernatu zen Larrabetzuko neguaren erdian; 64160 zenbakidun plaka zeraman gudaria aurkitu zuten. Topatu baitzituzten Ramon Portillo Acedo CNTko Celta brigadako kidea zenaren gorpuzkiak. Eta berreskuratu zuten haren memoria.

Luze joan bada ere, badirudi negua atzean uzteko borondatea benetakoa dela. Karradera elkartea bezalako herri ekimenak dira horren berme. Baina diktadoreari diktadore deitzea ausartzen ez garen artean, ez da loratuko benetako udaberririk.]]>
<![CDATA[Kontagailua hutsean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2063/019/003/2016-01-12/kontagailua_hutsean.htm Tue, 12 Jan 2016 00:00:00 +0100 Ainhoa Oiartzabal https://www.berria.eus/paperekoa/2063/019/003/2016-01-12/kontagailua_hutsean.htm deskonektatzeko. Hemezortzi hilabete iraungo duen bide orria oztopatu duten harri ugari agertuko zaizkie bidean. Ea presidentearena mugitu duten bezala mugitzen dituzten.

Carles Puigdemonti Kataluniako presidente izateko bide emanda, Artur Masek bere garaipentzat saldu du Generalitatearen egonkortasuna. Badoa, baina gauzak lotuta. Bestalde, parlamentuko eserlekuen beroaren mirarik ez diola erakutsi du CUPek, baina, aldi berean, prozesuaren berme izateko rola beretzat gorde du.

Espainiako Gobernuaren erantzuna ez da ustekabekoa izan: Konstituzioa, batasuna, Polizia,... eta Mariano Rajoy jarduneko presidentearen telefono deiak bihar eratzekoa den Kongresuko alderdi nagusien ordezkariei —baita Podemos erreferendumzaleari ere—. «Amaitzear dagoen proiektu baten ordezkaria da», esan du Puigdemontek Rajoiri buruz. Hala izango ote den ikusteko lasterketaren kontagailua dagoeneko jarri da martxan.]]>
<![CDATA[Mugitu bakea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2063/017/003/2016-01-08/mugitu_bakea.htm Fri, 08 Jan 2016 00:00:00 +0100 Ainhoa Oiartzabal https://www.berria.eus/paperekoa/2063/017/003/2016-01-08/mugitu_bakea.htm
Laurehundik gora herritar gerturatzeko eskaeraren sokatirak elkartuko ditu bihar milaka herritar Bilbo eta Baionako plazetan. Baionan, fede ugaritako politikariek esku hartuko dute; errepublikanoak, sozialistak, abertzaleak... 180 hautetsi, euren herrikideen eskubideen defentsan. Bilborako, ordea, ez dute deirik egin plazan toki esanguratsua betetzen duten eragile boteredunek.

Arrazoiz esan du Eusko Jaurlaritzaren Gogora Institutuko zuzendariak zauriak ez daudela itxita. «Giza eskubideetan oinarritutako gizarte bat» eratzeko borondatea ere adierazi du. Eta memoria «desberdinen arteko elkarrizketa» batean oinarritu behar dela. Hori dena, hain zuzen, Memoriaren Plaza izena duen egitasmoaren aurkezpenean.

Plazan baitago elkarrizketa, elkarbizitza, herria. Baina plazan ez daude egon beharko luketen herritar guztiak. Batzuk ez dira inoiz izuliko; itzultzeko aukera dutenei bidea egitea da esperantza. Eta presa dago. Rosa Roderok BERRIAri esan dio: «Bakean bizitzeko beharra daukat». ]]>
<![CDATA[Masek ohartarazi dio CUPi ez duela presidentegaia aldarazteko nahikoa indar]]> https://www.berria.eus/albisteak/118125/masek_ohartarazi_dio_cupi_ez_duela_presidentegaia_aldarazteko_nahikoa_indar.htm Tue, 29 Dec 2015 13:22:31 +0100 Ainhoa Oiartzabal https://www.berria.eus/albisteak/118125/masek_ohartarazi_dio_cupi_ez_duela_presidentegaia_aldarazteko_nahikoa_indar.htm <![CDATA["Haustura demokratikoa" eskatu du Sortuk presoak "etxera" ekartzeko]]> https://www.berria.eus/albisteak/118096/haustura_demokratikoa_eskatu_du_sortuk_presoak_etxera_ekartzeko.htm Sun, 27 Dec 2015 07:44:15 +0100 Ainhoa Oiartzabal https://www.berria.eus/albisteak/118096/haustura_demokratikoa_eskatu_du_sortuk_presoak_etxera_ekartzeko.htm <![CDATA[Euskal presoen eskubideen aldeko mobiliazioak areagotu egin dira urtarrileko manifestazioen atarian]]> https://www.berria.eus/albisteak/118071/euskal_presoen_eskubideen_aldeko_mobiliazioak_areagotu_egin_dira_urtarrileko_manifestazioen_atarian.htm Sat, 26 Dec 2015 08:25:45 +0100 Ainhoa Oiartzabal https://www.berria.eus/albisteak/118071/euskal_presoen_eskubideen_aldeko_mobiliazioak_areagotu_egin_dira_urtarrileko_manifestazioen_atarian.htm Amets Martinez Sareko eledunaren esanetan, egoera larri da euskal presoena, "bada garaia salbuespen egoera bertan behera uzteko". Bere esanetan herritarren "esku" dago egoera horri aurre egitea, "Madrilen gobernu bat egon edo bestea ez baita auzi hau konpontzen". Urtarrilaren 9an Bilbon eta Baionan egingo diren mobilizazioetarako deia ere egin dute. Iruñean ez ezik, beste hainbat herritan ere egin dira antzeko mobiliazioak; Algortan, Zarautzen, Agurainen,... Basaurin, espetxe atarian eskatu dute Aitzol Gogorza preso gaixoa aske uzteko. Donostiako Antigua auzoan, berriz, Isolamenduari stop, dispertsioari stop lelopean egin dute manifestazioa. Antolatzaileek Jon Enparantza preso dagoen abokatuaren egoeraz ohartarazi dute. Bi urte beteko ditu preso urtarrilaren 8an, Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) beste zazpi bitartekarirekin batera atxilotu baitzuten 2014ko urtarrilean. Harrezkero, "muturreko" bakartzean dagoela salatu dute, eta egoera hori amai dadin egingo dute protesta. Haren egoerak, ordea, ez du hobera egin. Abenduaren 9an, badaezpadako espetxealdia luzatu zioten. "Bereziki salagarria da Velasco epaileak izan zuen jarrera, defentsaren argudio eta arrazoiketari mespretxu eginez. Ziurtasun osoa dugu Jon espetxean mantentzea erabaki politikoa dela eta aurrez hartua zuela erabakia epaileak", nabarmendu dute. Antiguako preso guztien sakabanaketa salatu dute martxan. Martutenera martxa Arratsaldean Donibane Lohizunen antolatu du protesta Bagoaz-ek. Besteak beste, Christiane Taubira Frantziako Justizia ministroari bidaltzeko gutunak bildu dituzte. Euskal presoak gerturatzeko eskatuko diote gutun bidez. Donibane Garazin, berriz, Mugi daitezen harriak lelopean antolatu dute protesta. Bihar ere izango da mobilizaziorik euskal presoen alde. Askatasunaren bidean, euskal preso politikoak etxera! lelopean, giza kate bat aterako da Donostiatik, beste bat Hernanitik, eta biak Martuteneko espetxe atarian elkartuko dira. Sortuk antolatu du martxa, Espainiako Gobernuaren espetxe politika salatzeko.]]> <![CDATA[Rajoy: "Eskuzabaltasunez ekingo diet gobernu egonkor bat eratzeko elkarrizketei"]]> https://www.berria.eus/albisteak/117967/rajoy_eskuzabaltasunez_ekingo_diet_gobernu_egonkor_bat_eratzeko_elkarrizketei.htm Mon, 21 Dec 2015 07:25:44 +0100 Ainhoa Oiartzabal https://www.berria.eus/albisteak/117967/rajoy_eskuzabaltasunez_ekingo_diet_gobernu_egonkor_bat_eratzeko_elkarrizketei.htm <![CDATA[Berrehun preso eta iheslari ohik eskatu dute EH Bilduren aldeko botoa]]> https://www.berria.eus/albisteak/117698/berrehun_preso_eta_iheslari_ohik_eskatu_dute_eh_bilduren_aldeko_botoa.htm Sat, 12 Dec 2015 13:15:33 +0100 Ainhoa Oiartzabal https://www.berria.eus/albisteak/117698/berrehun_preso_eta_iheslari_ohik_eskatu_dute_eh_bilduren_aldeko_botoa.htm <![CDATA[Hiru palestinar hil dituzte tiroz Zisjordanian eta Gazan]]> https://www.berria.eus/albisteak/117664/hiru_palestinar_hil_dituzte_tiroz_zisjordanian_eta_gazan.htm Fri, 11 Dec 2015 11:09:43 +0100 Ainhoa Oiartzabal https://www.berria.eus/albisteak/117664/hiru_palestinar_hil_dituzte_tiroz_zisjordanian_eta_gazan.htm <![CDATA[Etxe bat miatu dute Euskal Herrian, Parisko erasoen harira]]> https://www.berria.eus/albisteak/116825/etxe_bat_miatu_dute_euskal_herrian_parisko_erasoen_harira.htm Tue, 17 Nov 2015 07:27:40 +0100 Ainhoa Oiartzabal https://www.berria.eus/albisteak/116825/etxe_bat_miatu_dute_euskal_herrian_parisko_erasoen_harira.htm Zazpi atxilotu Alemanian, berriz, bost lagun atxilotu dituzte Alsdorfen, Belgikako mugatik gertu. Hasiera batean uste bazen ere atxilotuek Parisko erasoekin lotura izan zezaketela, informazio hori ukatu du Thomas de Maiziere Alemaniako Barne ministroak. Aurrena, hiru atxiloturen berri eman dute polizia iturriek. Horiei buruz, Aachener Zeitung egunkariak zabaldu duenez, bi emakume eta gizonezko bat dira atxilotuak, eta hirurak zihoazen autoa inguratu dute Poliziaren hainbat ibilgailuk. Hala ere, ukatu egin dute atxilotutako gizona Salah Abdeslam izatea; nazioarteko atxilotze agindua eman dute Abdeslamen aurka. Bernard Cazeneuve Frantziako Barne ministroak goizean France Info irratian adierazi du bart beste 128 etxe miatu dituztela Frantziako Estatuan. Pirinio Atlantikoetako Prefeturak BERRIAri baieztatu dionez, horietako bat Euskal Herrian izan da. Ez du zehaztu non, eta ez du informazio gehiago zabaldu nahi izan ere. Cazeneuvek esan du atzoko polizia operazioaren jarraipena dela, eta, beraz, ez dute lotura zuzenik ostiraleko atentatuekin. Dena dela, bide beretik jarraituko dutela esan du, haren esanetan, eraso jihadistak saihesteko politika prebentiboekin. 115.000 polizia eta soldadu lanean jarri dituztela zehaztu du. Era berean, bart gauean berriro bonbardatu dute Siriako Raqqa hiria. Frantziako armadak ez ezik, AEBetako armadak ere egin ditu Estatu Islamikoaren kokaguneen kontrako bonbardaketak. ]]> <![CDATA[Hollande: “Konstituzioa aldatu behar dugu terrorismotik babesteko”]]> https://www.berria.eus/albisteak/116760/hollande_konstituzioa_aldatu_behar_dugu_terrorismotik_babesteko.htm Mon, 16 Nov 2015 07:17:50 +0100 Ainhoa Oiartzabal https://www.berria.eus/albisteak/116760/hollande_konstituzioa_aldatu_behar_dugu_terrorismotik_babesteko.htm <![CDATA[224 lagun hil dira Egipton izaniko hegazkin istripuan]]> https://www.berria.eus/albisteak/116259/224_lagun_hil_dira_egipton_izaniko_hegazkin_istripuan.htm Sat, 31 Oct 2015 09:09:16 +0100 Ainhoa Oiartzabal https://www.berria.eus/albisteak/116259/224_lagun_hil_dira_egipton_izaniko_hegazkin_istripuan.htm <![CDATA[EH Bilduk salatu du "hutsune larriak" daudela Eusko Jaurlaritzaren Udal Erretratuen Mapan]]> https://www.berria.eus/albisteak/115979/eh_bilduk_salatu_du_hutsune_larriak_daudela_eusko_jaurlaritzaren_udal_erretratuen_mapan.htm Fri, 23 Oct 2015 17:36:32 +0200 Ainhoa Oiartzabal https://www.berria.eus/albisteak/115979/eh_bilduk_salatu_du_hutsune_larriak_daudela_eusko_jaurlaritzaren_udal_erretratuen_mapan.htm Udal Erretratuen Mapak ez ditu guztiak jasotzen. "Akats eta hutsune larriak" sumatu dituzte, eta salatu dute ez dagoela jasota "bizitzaren eskubideen urraketen unibertso guztia". Lan desorekatua dela deritzo, "murriztailea". Julen Arzuaga legebiltzarkideak eta Aitziber Ibaibarriaga Etxebarrieta Bilboko zinegotziak egin dute balorazio hori. Azken horrek zehaztu du bere osaba Txabi Etxebarrieta ez dela bertan ageri. "Bilbon inor gutxik ulertuko luke gatazka politikoaren lehenengo bi hildakoetako bat ez agertzea". Izan ere, egun berean hil zituzten Jose Pardines guardia zibila eta Etxebarrieta, baina lehena zerrendan agertzen da, eta ETAko militantea zena ez da bertan ageri, "erasotzailea omen zelako". EH Bilduren arabera, ordea, Etxebarrieta "exekuzio estrajudizial baten biktima" izan zen. Beste asko ere zerrenda horretatik desagertzea erabaki dela salatu du EH Bilduk, eta, horrenbestez, ez dela egia osoa bilatzen. Biktimen gaia soseguz eta enpatiaz landu behar dela deritzo, eta adostasunak bilatu behar direla. 1960-2010 bitarteko erretratuak Tokian tokiko oinazearen argazkia osatzea du xede Eusko Jaurlaritzak landutako Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, herriz herri (1960-2010) izeneko txostenak. Txosten horietako datu basea "irekia" dela azaldu zien Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetza idazkariak irailean 114 alkaterekin eginiko bilkuran. Udalerri bakoitzaren ekarpenekin osatu eta "hobetu" daitekeen txostena dela esan zuen. Bileran bertan hainbat alkatek Bake eta Bizikidetza idazkariari helarazi zioten zenbait biktima falta zirela banatutako txostenetan -hildako ETAko kideenak, bereziki-. "Elkarlanean" zerrendak osatuz joateko borondatea agertu zien Fernandezek. Atxiloketak zerrendako bat omentzeagatik 1987ko uztailaren 27an Guardia Zibilak tiroz hil zuen Luzia Urigoitia da Udal Erretratuen Mapan ageri den izenetako bat. Hari omenaldia antolatzeagatik atxilotu zituzten joan den irailean Miren Soloeta, Asier Duran Nieto, Aitor Uribe eta Amaiur Lopez de Lacalle. "Terrorismoa goratzea" egotzita atxilotu zituzten. Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne Ministroak orduan esan zuen "biktimen umiliatze delitua ustez egin duten lau pertsona Justiziaren esku jartzea" zela atxiloketa haien arrazoia.]]> <![CDATA["Une kritikoan"]]> https://www.berria.eus/albisteak/115840/une_kritikoan.htm Tue, 20 Oct 2015 14:02:20 +0200 Ainhoa Oiartzabal https://www.berria.eus/albisteak/115840/une_kritikoan.htm zuzendaritza atxilotu zuen Baigorrin iragan irailaren 22an, eta behin eta berriz errepikatu du “ETA desegin arte" ez dutela besterik egingo.Hain justu, Iratxe Sorzabal, David Pla, Ramon Sagarzazu eta Pantxoa Flores atxilotu zituzten Baigorrin, eta lehen biei ETAko buruzagi izatea egotzi zieten. Guardia Zibilarekin elkarlanean Baigorrin buruturiko polizia operazio hori ez da bakarra izan; handik egun batzuetara Egoitz Urrutikoetxea atxilotu zuten Parisen, eta udan Iñaki Reta eta Xabier Goienetxea ustezko bi etakideak atxilotu zituzten beste zenbait herritarrekin batera. Miarritzen ere izan dira atxiloketak etxean ETAren armak gordetzea leporatuta. "Armategiak zigilatzeko prozesuaren kontrako eraso zuzena" zela esan zuen ETAk operazio horri buruz. Hain justu, Parisko Bake Konferentzia baino egun batzuk lehenago izan zen operazio hori.Parisen ekainaren 11n eginiko Bake Konferentziak ez du, antza, Frantziako Gobernuaren jarreran eragin. Presoen hurbiltzea, biktimen aitortza eta ETAren armagabetzea bururaino eramatea galdegin zuten Parisen 110 lagunek sinaturiko manifestuan. Ezkor erantzun zuen Frantziak, eta Espainiak haren jarrera txalotu zuen. Madril nola mugitu Ingurumari honetan izan dira Euskal Herrian Harremanetarako Nazioarteko Taldeko ordezkariak. “Bake prozesua une kritikoan" dagoela ohartarazi du, txosten batean. Irailaren 23tik 25era Euskal Herrian egindako bisitatik Brian Currin eta Alberto Spektorowski “kezkatuta" joan ziren, eta Euskal Herriko bake prozesua “une erabakigarrian" dakusate. HNTren ustez, “Madrilek bere politika aldatzeko eta ETAk armagabetze prozesua osatzeko zer egin behar den zehaztea da irtenbidea". Horren bila aritzeko premiazkotzat jo dute Madrilen begira egon gabe Euskal Herrian pausoak ematea; hain zuzen, EAJren eta Sorturen arteko bilerei ekitea.]]> <![CDATA[HNTarentzat "premiazkoa" da EAJren eta Sorturen aldebiko harremanak hastea]]> https://www.berria.eus/albisteak/115736/hntarentzat_premiazkoa_da_eajren_eta_sorturen_aldebiko_harremanak_hastea.htm Fri, 16 Oct 2015 10:12:29 +0200 Ainhoa Oiartzabal https://www.berria.eus/albisteak/115736/hntarentzat_premiazkoa_da_eajren_eta_sorturen_aldebiko_harremanak_hastea.htm “Gure ustez erredakzio adostu bat aurrerapauso handi bat izango litzateke adiskidetzean, presoen egoeran eta ondorioz, armagabetzean". Eusko Jaurlaritzari, berriz, biktimekin hasi duen lanarekin jarraitzeko eskatzen diote. “Nafarroako Gobernuarekin eta Ipar Euskal Herriko erakunde nagusienekin elkarlana bilatzen" lan egin dezala ere proposatzen diote. Liderrei kritika Elkarbizitzari dagokionean, ondoko oharra egiten dut HNTak: “Ez dugu nahikoa adiskidetze ikusten bake prozesua gidatzen ari diren liderren bihotz eta buruetan". Horrek, aldeen arteko konfiantza giroan ez duela laguntzen diote. Konfiantza giro hori zaintze aldera, Ipar Euskal Herrian azken bi urteetan alderdi politikoen artean izaten ari diren harremanekin segi behar dela deritzote, eta, EAEn zein Nafarroan bakearen alde abiatu diren ekimenei babesa erakutsi behar diela. Presoen aferarekin lotuta, Frantziako Gobernuari galdegiten diote ekar ditzala Euskal Herriko gertuko kartzelatara Frantzian dauden euskal presoak. Eta Eusko Legebiltzarra PPk berriki aurkeztu duen proposamenari eustera animatu dute, “Bakeraren aldeko Ponentzia lehengoratzeko". Azkenik, Espainiaren eta Frantziaren konpromisorik gabe armagabetzea zaildu egiten arren, ETAri eskatzen diote “sortzaile" izateko eta armagabatze batzordearekin hartutako konpromisoarekin aurrera jarraitzeko.]]> <![CDATA[Sarraskia Ankaran, bakearen aldeko martxan: 80 pertsona baino gehiago hil dira]]> https://www.berria.eus/albisteak/115548/sarraskia_ankaran_bakearen_aldeko_martxan_80_pertsona_baino_gehiago_hil_dira.htm Sat, 10 Oct 2015 08:09:44 +0200 Ainhoa Oiartzabal https://www.berria.eus/albisteak/115548/sarraskia_ankaran_bakearen_aldeko_martxan_80_pertsona_baino_gehiago_hil_dira.htm ekainaren 5eko mitin batean izaniko leherketarekin lotu du erasoa, eta Turkiaren eskua ikusi du leherketen atzean. Bi hildako izan ziren ekaineko leherketa hartan. Bi egun geroago ziren Turkiako Parlamenturako hauteskundeak. Hain justu, azaroaren lehenean dira berriro ere hauteskundeak. Horren harira, PKK-k su-etena iragarri du; azaroaren lehena bitarteko menia emango duela adierazi du. Hala ere, defentsarako eskubidea gordetzen duela zehaztu du. Menia iragarpena egun bat aurreratu du PKK-k; Remzi Kartal agentziaren bidez jakitera eman duenez, atentatuen ostean erabaki dute iragarpena aurreratzea. Protestak Turkian eta Ipar Kurdistanen Atentatua gaitzesteko hainbat manifestazio egin dira Turkian eta Ipar Kurdistanen. Istanbulen, jendetza batu da protesta horietako batean.]]> <![CDATA[Artur Mas: "Estatua baldar ari da jokatzen"]]> https://www.berria.eus/albisteak/115134/artur_mas_estatua_baldar_ari_da_jokatzen.htm Wed, 30 Sep 2015 11:48:04 +0200 Ainhoa Oiartzabal https://www.berria.eus/albisteak/115134/artur_mas_estatua_baldar_ari_da_jokatzen.htm Kataluniako Auzitegi Nagusiak inputatu egin du, ordea, eta urriaren 15ean joan beharko du epailearen aurrera deklaratzera. Lluis Companys presidentea fusilatu zuteneko 75. urteurrena da datorren hilaren 15a. Auzitegira Companysen omenaldian parte hartu eta gero joango dela adierazi du Masek. Masek azaldu du galdegin ziotela Konstituzionalari galdeketaren igurumarian zehazki zer debekatu zuen, baina auzitegiek ez zietela erantzun zehaztu du. Espainiako Estatua "baldar" ari dela jokatzen uste du Masek, eta bera paretik kentzeko asmoarekin jarraitzen duela. Bere kontrako kereila "amorraturik dagoen gobernu baten erantzuna" dela erantsi du. Inhabilitazioaren aukeraz galdetuta esan du unea iristen denean aurre egingo diotela. Generalitateko presidente izateko bere balizko hautagaitza ere izan du hizpide. Junts pel Si-k soilik ez duela proposatzen zehaztu du; 1,6 milioi hautesleek hautagaitza hori bozkatu zutela nabarmendu du. CUP alderdiari erantzunez esan du berea ez dela izan murrizketen gobernua; "Madrilek inposaturiko murrizketak ahalik eta duintasun eta sentsibilitate handienarekin kudeatuko ditugu". Madrilen politikak berriro ez ezartzeko, independentziaren bide orriari heldu behar zaiola uste du Masek. Eta berriro ere CUPi zuzendu zaio esateko ez direla iritsi une honetara orain guztia hankaz gora jartzeko, "ni saiatuko naiz ez egiten". Sanchez, "erreformismoaren" alde Espainiako Kongresaren osoko bilkura hasi aintzin, Mariano Rajoy Espainiako presidenteak ukatu egin du Masen inputazioan eragin dutenik. Hori leporatzea "faltsua eta injustua" dela esan du. "Botere banaketa dago; egingo dugun gauza bakarra auzitegien erabakiak errespetatzea eta betetzea izango da", gaineratu du. Atzo Rafael Catala Justizia ministroak esan zuen hauteskundeak pasa arte itxaron zela inputazioen berri emateko. Kataluniako hauteskundeen harira PSOEri "distantziakidetasunez" jokatzea leporatu dio Rajoyk. Bere esanetan, PSOEko buru Pedro Sanchezek hala jokatu du Konstituzioaren defentsaren eta Kataluniako tesi independentisten artean. Sanchezek, berriz, "inmobilismoa" alboratzeko eskatu dio Rajoyri, eta "erreforismoari" bide ematea galdegin dio. Sanchezek Katalunia batu eta "Espainiaren batasuna hobeto artikulatzeko" konpromisoa hartu du hurrengo hauteskundeetan Moncloan agintzeko hautatuko balute. Konstituzioaren erreforma ere agindu du.]]> <![CDATA[ERCk elkarrizketak abiatuko ditu CUP eta Catalunya Si Que es Potekin]]> https://www.berria.eus/albisteak/115096/erck_elkarrizketak_abiatuko_ditu_cup_eta_catalunya_si_que_es_potekin.htm Mon, 28 Sep 2015 17:03:47 +0200 Ainhoa Oiartzabal https://www.berria.eus/albisteak/115096/erck_elkarrizketak_abiatuko_ditu_cup_eta_catalunya_si_que_es_potekin.htm Junts pel Si-k iragarri du Artur Mas aurkeztuko duela presidentegai , eta CUPek esan du ez diotela babesik emango inbestidura ekitaldian. Albiol: "Ezin gaitezke besoak gurutzaturik geratu" Xavier Garcia Albiol PPren presidentegaiak uste du egoera "konplexua eta ezegonkorra" utzi dutela Katalunian atzoko hauteskundeek. Bere alderdiak emaitza txarrak izan dituela onartu du, eta kezka eragiten diela horrek. "Sakoneko hausnarketa" egin behar dutela deritzo; "ezin gaitezke besoak gurutzaturik geratu". Cope irratian egin ditu adierazpen horiek. 19 eserleku izatetik 11 izatera igaro da PP Kataluniako Parlamentuan. Haren aurretik geratu dira Ciutadans (25) eta PSC (16). Independentziazaleen kontrako indarrak elkartzeari buruz adierazi du zail ikusten duela: "Podemos erdian egonda, benetan zaila da hori". Ciutadans Konstituzioaren erreforma eske Ines Arrimadas Ciutadans-eko hautagaiak Ser irrati kateari eginiko adierazpenetan iragarri du Espainiako Konstituzioaren eta Senatuaren erreforma eskatzeko proposamena egin asmo dutela. Horrekin, Katalunia Espainiarekin hobeto etortzea nahi dute, "eta lehen eta bigarren mailako erkidegorik ez egotea". Albert Riverak, bestalde, Artur Masi "ardura gabe" jokatzea egotzi dio Katalunia "CUP bezalako jendearen esku" utzi baitu. Unio-ko hautagai Ramon Espadalerrek Espainiako presidente Mariano Rajoiri eskatu dio "proposamenen bat" aurkez dezala Kataluniarako. Bere ustez oker daude indepentziaren alde bozkatu dutenak gutxiesten dituztenak. "Abendura arte [Espainiako Gorteetarako hauteskundeak] ez dute ezer egingo, eta hori akats handi bat da". Podemos eta PSOE, Espainiatik begira Pablo Iglesias Podemos-eko buruzagiak ere Kataluniara zein Espainiari "zerbait" eskaini behar zaiola uste du. Izan ere, independentziaren aldekoek lorturiko emaitzak kontutan hartuta, egoera politikoak kale itsu batean amai dezakeelakoan dago. "Arduragabekeria handi bat litzateke independentziaren alde bozkatu duten %47 kontutan ez hartzea", gehitu du. PSOEko idazkari nagusi Pedro Sanchezek Katalunia bitan zatituta dagoela esan du, eta "elkarrizketa, erreforma eta elkarbizitza" beharko direla egoera horretatik irteteko. "Moncloatik", Kataluniaren batasunaren alde lan egingo duela hitzeman du. Bere ustez, erreformaren alde bozkatu baitute kataluniarrek.]]> <![CDATA[Barkos: "Gizarteak erantzun berriak behar ditu"]]> https://www.berria.eus/albisteak/115099/barkos_gizarteak_erantzun_berriak_behar_ditu.htm Mon, 28 Sep 2015 07:46:25 +0200 Ainhoa Oiartzabal https://www.berria.eus/albisteak/115099/barkos_gizarteak_erantzun_berriak_behar_ditu.htm tzo Kataluniako hauteskundeetan herritarrek "argi eta garbi" hitz egin zutela uste du Hasier Arraiz EH Bilduko legebiltzarkide eta bozeramaileak: "Orain, independentziaren aldeko bidea hasteko ordua da". Independentziaren aldekoek irabazi baitute, "botoetan eta jarlekuetan". Erakutsi duten heldutasunagatik zoriondu egin ditu kataluniarrak, eta beste guztiei "atea" ireki dietela nabarmendu. "Euskal Herrian ere abian dago euskal estatuaren bidea: Nafarroan aldaketa bidea eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan galdeketak egiteko tresna", adierazi du Arraizek. Bide horretan,"herri honi bide berriak irekiko dizkion akordioak" behar direla esan du, "orain arte ibili ez dugun bidea ibiltzeko".]]>