<![CDATA[Ainhoa Oiartzabal Azketa | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 04 Feb 2023 15:45:30 +0100 hourly 1 <![CDATA[Ainhoa Oiartzabal Azketa | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Sormenik gabe (euskal) kulturarik ez]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2063/019/001/2017-11-22/sormenik_gabe_euskal_kulturarik_ez.htm Wed, 22 Nov 2017 00:00:00 +0100 Ainhoa Oiartzabal Azketa https://www.berria.eus/paperekoa/2063/019/001/2017-11-22/sormenik_gabe_euskal_kulturarik_ez.htm mentzetik ereitera. Ondo laburbiltzen du esaldi horrek zergatik bihurtu duten Durangoko Azokan urtero eman izan duten Argizaiola saria urtebeteko sorkuntza beka. Urteetan euskal kulturan jardun duten ekintzaileek ez ezik, egun dihardutenek ere behar baitu dute aitorpena. «Herri honetako sortzaile berriek asko dute guri emateko», azaldu zuen atzo Nerea Mujika Gerediaga elkarteko lehendakariak.

Beste gauza garrantzitsu batzuk ere esan zituen: esaterako, aurrekontua %4 txikiagoa izango dutela aurten. Babesle pribatuen ekarpena jaitsi egin baita. Beraz, ideia berrien, aterabide burutsuen... finean, sormenaren beharra izango dute azokaren antolatzaileek.

Ez da ustekabeko egoera bat izanen. Zoritxarrez, behar baino aurrekontu txikiagoekin egin dira herri honetan euskal kulturaren barneko hainbat proiektu: ikastoletatik hasi, komunikabideekin jarraitu, argitaletxeak, disketxeak, ekoiztetxeak... irudimen handia eta batik bat dedikazio handia daude proiektu horien guztien atzean.

Larre motzean hazteak baditu bere abantailak mundu mailako krisi garai hauetan. Baina irauteko behar den irudimen horrekin bestelako sormen lanak ere egin zitezkeen. Izateak, baldintza baino gehiago, abiapuntua behar luke.]]>
<![CDATA[Heziketa unibertsala gako]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2063/021/001/2017-11-17/heziketa_unibertsala_gako.htm Fri, 17 Nov 2017 00:00:00 +0100 Ainhoa Oiartzabal Azketa https://www.berria.eus/paperekoa/2063/021/001/2017-11-17/heziketa_unibertsala_gako.htm salbatzeko, bizikidetzarako... egungo gizarteko hainbat eta hainbat auziren konponbidea hezkuntzan dagoela esaten da. Batik bat, hezkuntza sisteman. Badirudi sistema sendo batean heziketako haurrek salbatuko dutela egungo gizarte gaixoa. Hala, askotan jartzen dira gu baino aurreratuago omen dauden herrialdeetako eskolak adibidetzat.

Baina uste hori bezain zabaldua dago, bestalde, hezkuntzan —publikoan, batik bat— lan egiten duten langileak pribilegiatuak direla. Ondo — asko— kobratzen dutela, ordutegi ona dutela, oporraldi asko dituztela... sistema publikoko beharginei buruzko topikoak errepikatu ohi dira. Errealitatea, ordea, ez da topiko bat bezain sinplea: atzo, sukaldeetan lan egiten dutenen %80k eta eskolak garbitzen diharduten %65 inguruk egin zuten greba, besteak beste, ondokoa salatzeko: 2009tik hitzarmena berritu gabe dutela.

Ia hamar urtez berritu ez den lan harreman batzuetan diharduten hezkuntzako profesional horien egoera, ordea, ez da nabarmentzen gizartearen kezka bezala. Sektore publikoaren arduradun diren ordezkari politikoek ez ezik, hezkuntzan esperantzak jarri dituzten herritarrek ere kasu gehiago egin beharko liekete beren aldarri unibertsalei.]]>
<![CDATA[Presoak han eta hemen]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2063/024/001/2017-11-12/presoak_han_eta_hemen.htm Sun, 12 Nov 2017 00:00:00 +0100 Ainhoa Oiartzabal Azketa https://www.berria.eus/paperekoa/2063/024/001/2017-11-12/presoak_han_eta_hemen.htm
Basauritik ia bostehun kilometrora, Kataluniako preso politikoak aske uztea eskatzeko bildu ziren milaka manifestari. Manifestazio handia egin zuten (750.000 lagun), eta, kataluniarren protestaldietan ohikoa den bezala, irudi eta mezu gogoangarriak izan ziren.

Izatez denbora gehiegi daramate preso, baina, egutegiari so eginez gero, egun gutxi dira Katalauniako ordezkari politikoak eta eragile sozialak espetxean sartu zituztela. Hala, haien askatasunaren alde antolaturiko lehenengo manifestazio handietako bat izan zen.

Tamalez, Euskal Herrian, urteroko ekitaldi bilakatu da Bilbon urtarrilean euskal presoen eskubideen alde egiten den protesta erraldoia. 2018ko urtarrilaren 13an izango da hurrena. Eta urtez urte egin arren, ziurra da Bilboko kaleak beteko direla eta Bartzelonatik atzo iritsi ziren irudien pareko irudi hunkigarriak izango direla.

Izan ere, ez Katalunian eta ez Euskal Herrian ez dira onartzen Espainiako Estatuaren jazarpenak eta mendeku politikak. Espetxean dauzkaten preso politikoak dira horren hezur-haragizko lekuko. Horregatik daude preso.]]>
<![CDATA[Nor den subjektu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2063/019/001/2017-11-07/nor_den_subjektu.htm Tue, 07 Nov 2017 00:00:00 +0100 Ainhoa Oiartzabal Azketa https://www.berria.eus/paperekoa/2063/019/001/2017-11-07/nor_den_subjektu.htm
Podemeko idazkari nagusi Albano Dante Fachinek, ordea, bozkatu zuen urriaren 1ean. Hura ere ez da Kataluniaren independentziaren aldekoa, baina, Espainiako Estatuaren errepresioa ikusirik, ez zuen zalantzarik egin katalanen erabakitzeko eskubidea defendatzeko orduan.

Hilabete geroago ere, Dante Fachinek ez du zalantzarik egin: uko egin dio Podemeko karguari eta Podemoseko militante izateari. Ez ditu onartu Madrildik «inposatu» nahi dizkieten politikak, «koherentziagatik». Izan ere, Iglesiasek gidatzen duen alderdiak ez ditu begi onez ikusi Podemek Kataluniako beste zenbait aldedirekin -hots, alderdi independendentistekin- izaniko harremanak, eta esku hartu du Katalunian.

Auziaren gakoa hori baita; nor den subjektu, Madril (Espania) edo Bartzelona (Katalunia). Ez soilik Podemos alderdiaren barnean, baizik eta Espainiako Estatuan. Eta Espainiako ezker berriak ez du ezer berririk proposatzen betiko auzi honetan.]]>
<![CDATA[Espetxeratu dituzten zortzi kontseilariak]]> https://www.berria.eus/albisteak/146688/espetxeratu_dituzten_zortzi_kontseilariak.htm Thu, 02 Nov 2017 17:43:52 +0100 Ainhoa Oiartzabal Azketa https://www.berria.eus/albisteak/146688/espetxeratu_dituzten_zortzi_kontseilariak.htm Atzerri kontseilaria Zientzia Ekonomikoetan lizentziatua eta Nazioarteko Harremanetan doktorea da. Europako Legebiltzarreko diputatu izan zen ICV alderdiarekin 2004-2009 urteetan. Kataluniako zein Bosnia eta Herzegovinako Unescoren zentroetan jardun du. Hango gerrari buruzko hainbat lan eman ditu argitara. Jordi Turull (Parets del Valles, 1966)
Bozeramailea Zuzenbidean lizentziatua da. Junts Pel Si taldearen presidentea Parlamentuan, kargu bera eduki zuen CIU alderdian. Gazte hasi zen alderdian militatzen, eta 2004tik da Kataluniako Parlamentuko diputatua. 2014an Espainiako Kongresuan defendatu zuen erreferendum bat egiteko eskaera. Josep Rull (Terrassa, 1968)
Lurralde antolaketa 1989an hasi zen politikan. 1994-1998 artean, JNC alderdiaren gazte erakundearen idazkari nagusia izan zen. 1997tik da diputatu Kataluniako Parlamentuan, eta CDCn hainbat ardura postu izan ditu. Deria Editors argitaletxeko editore kontseiluko kide eta Omium Culturaleko partaide ere bada. Meritxell Borras (Hospitalet de Llobregat, 1964)
Administrazio Publikoa Farmazian lizentziatua. Kontseilaria izan zen aurreko Kataluniako Gobernuan. Parlamentuko diputatua da egun, eta, orotara, bost legegintzaldi egin ditu diputatu gisa. CDCko militantea, eta JNC gazte erakundearen sortzaileetako bat izan zen. Egun, CDCren kontseilu nazionaleko kide da. Dolors Bassa (Torroella de Montgri, 1960)
Lana eta gizarte gaiak Psikopedagogian lizentziatua, irakasle lanetan eta sindikalismoan aritu da. Gironako UGTko idazkari nagusi izan da 2008-2015 bitartean. Aurreko Kataluniako Gobernurako aholkulari lanak egin zituen. Beste zenbait aditurekin batera, Per què volem un estat propi liburua idatzi du. Joaquim Forn (Bartzelona, 1964)
Barne kontseilaria Zuzenbidean lizentziaduna da Forn. Bartzelonako CIUko zinegotzia izan da 1999tik 2017a bitarte. Segurtasunarekin lotutako hainbat proiektu gidatu ditu bertan, eta alderdiko bozeramaile lanak ere egin ditu udaletxean. Omnium Cultural, ANC eta Bartzelona futbol klubaren bazkide da, besteak beste. Carles Mundo (Vic, 1976)
Justizia Zuzenbidean lizentziatu zen Pompeu Fabran. Abokatu lanetan aritu da 1998tik. Aurreko gobernuekin Kultura eta Hezkuntza sailetarako egin du lana. Kataluniako Albiste Agentziaren (ACN) presidente izan da, besteak beste. ERCko zinegotzia izan da Gurb udalerrian 1999-2015 artean.]]>
<![CDATA[Historialaria historia egiten]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1925/006/001/2017-10-29/historialaria_historia_egiten.htm Sun, 29 Oct 2017 00:00:00 +0200 Ainhoa Oiartzabal Azketa https://www.berria.eus/paperekoa/1925/006/001/2017-10-29/historialaria_historia_egiten.htm
ERCko buru da, eta umetatik izan da independentista. Zehazki, 8 urte zituenetik. Hala esan izan du berak, sarean dauden hainbat biografia laburren arabera. Baix Llobregateko Sant Vicenç dels Hortsen igaro zuen haurtzaroa, eta familiak Castellbellen zituen olibondoak eta arbendolondoak zaintzen zaildu ei zen lurra lantzen. Urteetara, bertako zinegotzi (2007) eta alkatea izan zen (2011-2015) ERC alderdiarekin -hastapenetan, independente gisa-. Eta tartean, Europako Legebiltzarreko kide ere bai.

2011n izendatu zuten Esquerra Republicanako presidente, eta berak itxi zuen aurreko urteetan alderdiak izan zuen krisi larria. Jose Montilla zen 2008an Generalitateko presidentea, ERCren sostenguz. Hirutariko gobernu bat (ICV/EUiA-PSC-ERC) eta PSCko alkate bat sostengatzen zuten bigarren aldia zuen ERCk, eta garesti ordaindu zuen akordioa; Espainiako Kongresuan, adibidez, zortzi eserleku zituen aurretik, eta hiru bakarrik lortu zituen urte horretan; Kataluniako Parlamentuan, berriz, 21etik 10 diputaturekin gelditu ziren 2010ean. Junquerasek irauli zituen emaitza horiek 2012an, 21 eserlekurekin Parlamentuko bigarren indar izatea lortu zutenean.

Orduko Kataluniako presidente Artur Masi (CIU) sostengua eman zion Junquerasen alderdiak, erabakitzeko eskubidea eta burujabetza ekonomikoa lortze aldera. Sinatu zuten akordioaren arabera, erreferendumera deitu behar zuten 2014an.

Erreferenduma ez, baina galdeketa izan zen azaroaren 9an Katalunian. Horren ostean Junquerasek Ara egunkarian argitara eman zuen 'Fem-ho be i fem-ho ja (Egin dezagun ongi, egin dezagun orain) iritzi artikuluan nabarmendu zuen katalanismoa zein gogoetara iritsi zen: «XXI. mendean eman du aldaketa katalanismoak, onartu duenean Espainiako beste herriekin eduki beharreko harremana berdinetik berdinera izan behar duela. Eta hori posible izateko, Espainiaren eta Kataluniaren arteko harremanak ere berdinen artekoak izan behar dute, estatutik estatura». Gehiago ere esaten zuen artikulu hartan: «Europak soilik ekintza burutuen politikari egingo die kasu».

2015eko hauteskundeen ondoren, 2016aren hasieran izendatu zuten Carles Puigdemont (CDC) Generalitateko presidente eta hartu zuen abiada Kataluniako prozesuak. Puigdemontek bere alderdiko zazpi kontseilari izendatu zituen gobernu berria osatzeko, baina ERCk beste sei kontseilari proposatu zituen, tartean Oriol Junqueras bera. Garrantzi handiko postuak bete ditu: lehendakariordeaz gainera, Ekonomia kontseilaria ere bada. Hala, iragan irailaren 20an, urriaren leheneko erreferendumaren ingurumarian, Espainiaren jomuga izan zen hark zuzentzen duen saila: guardia zibilak Ekonomia Kontseilaritzan sartu, eta departamentuko idazkari nagusi Josep Maria Jove, Ogasuneko idazkari Lluis Salvado eta Ekonomia eta Ogasuneko Kontseilaritzako kide Joan Manuel Gomez atxilotu zituzten, besteak beste.

Katolikoa da, eta maiz joaten da mezetara. Bi seme-alaba ditu.]]>
<![CDATA[Aldaketaren beldurra]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2063/021/001/2017-10-27/aldaketaren_beldurra.htm Fri, 27 Oct 2017 00:00:00 +0200 Ainhoa Oiartzabal Azketa https://www.berria.eus/paperekoa/2063/021/001/2017-10-27/aldaketaren_beldurra.htm bizi ditugun uneak zailak direla.

Barkosen arabera, lehenbailehen eten behar dira «indarrezko neurriak» eta «gatazka antzuak». Kataluniaz ari zen hori esan zuenean, baina halakorik Nafarroan errepika ez zedin ere ari zen esaten. Honela borobildu zuen: «Nafarroak asko daki gerraz eta indarkeriaz, eta beti atera da galtzaile barne eta kanpo akordioak lortu ez direnean».

Auzia da, ordea, nola lortu akordioa. Are gehiago, akordioren bat egin behar duenik ere onartzen ez duen alde batekin. Nahiz eta hamaika bider eskatu beste aldeak. Hori ari da gertatzen Katalunian, horregatik ari da erabiltzen estatua indarra. Beraz, gatazka badago, baina antzua ote den... Behintzat, balio izan baitu 1978ko trantsizioan diseinatutako estatu espainiar hori ezbaian jartzeko. Eta aldaketa politikoa aldarrikatu eta gauzatu nahiko luketen politikariek ez liekete izkin egin behar gatazkari, hots, gatazka politikoari. Aldaketari beldurrik eduki gabe.]]>
<![CDATA[Bortxatuak susmagarri]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2063/021/001/2017-10-19/bortxatuak_susmagarri.htm Thu, 19 Oct 2017 00:00:00 +0200 Ainhoa Oiartzabal Azketa https://www.berria.eus/paperekoa/2063/021/001/2017-10-19/bortxatuak_susmagarri.htm aginduak bete eta bortxaketaren inguruko zirku mediatikoa indargabetzen den. Izan ere, iazko eraso sexual horri buruz direnak eta ez direnak zabaldu dira hedabide eta sare sozialen bitartez. Erasoa salatzeko, Iruñeko udaletxeko plaza jendez lepo bete zen, eragileek eta ordezkari politikoek gogor kritikatu zuten, baina, aldi berean, erasoaren ingurumarian hainbat eta hainbat teoria, elkarrizketa eta irudi zabaldu ziren. Eta guztia batera ere bai; hau da, bortxaketaren ustezko irudiak ikusiz, hura hala izan ote zen eztabaidan jardun zuten telebista saioak. Hain muturrera joan gabe, «ustezko bortxaketa» esaldia behar baino gehiagotan irakurri dugu, salatutako delituak, horren ondotik zabaldu den auzibideak eta epaiketak berak oinarririk ez balute bezala.

Torturak jasan dituztenek bezala, halako erasoak jasan dituzten emakumeen kontrako indarkeria unean uneko indarkeria ekintzaz haratagokoa da. Bortxatzeaz gainera, hori egin izana eta batik bat jasan izana zalantzan jartzen baita aldiro. Halako erasoetan, biktima beti da susmagarria.]]>
<![CDATA[Bizi berriak sortzeko baldintzez]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2063/027/001/2017-10-15/bizi_berriak_sortzeko_baldintzez.htm Sun, 15 Oct 2017 00:00:00 +0200 Ainhoa Oiartzabal Azketa https://www.berria.eus/paperekoa/2063/027/001/2017-10-15/bizi_berriak_sortzeko_baldintzez.htm istripuz, desio bat delako, ez delako, nahi dugulako, betiko lotura direlako, arduragatik, prekaritateagatik... hamaika erantzun jaso ditzaketen galderak dira biak. Erantzunak erantzun, datuek diote Euskal Herria dela Europan jaiotza tasa apalenetako bat duen herrialdea. Eta konparazio hori egitean, galdera eta erantzun berriak sortzen dira: zergatik dituzte Irlandako herritarrek gure seme-alaben ia bikoitza? Zer dago Suedian haurrentzat —eta gurasoentzat— hemen ez dagoenik?

Antisorgailuei zein emakumeen askapen borrokan emaniko pausoei esker, haurrak sortzea gure borondatearen menpe dago gaur egun. Eta eskerrak. Baina borondatea, baldintza askoren arabera moldatzen da. Horietatik garrantzitsuenak, etxea eta lana bezalako oinarrizko bizi baldintzak dira noski. Eta Euskal Herrikoak ez dira Europako onenak norberaz gainera pertsona sortu berri bat hazteko.

Beraz, tranpa txiki bat egiten dute esaten dutenek jaiotza tasa txikiagatik daudela zalantzan pentsioak. Zeren eta pentsioak jasotzeko adinera heldu aurretik, kotizatzeko aukera ematen duen lan duin bat eduki behar baita aurrena. Eta, berriak jaio edo ez, geroz eta herritar gutxiagok daukate hori ziurtatuta.]]>
<![CDATA[78ko erregimenean harrapatuta]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2063/015/001/2017-10-13/78ko_erregimenean_harrapatuta.htm Fri, 13 Oct 2017 00:00:00 +0200 Ainhoa Oiartzabal Azketa https://www.berria.eus/paperekoa/2063/015/001/2017-10-13/78ko_erregimenean_harrapatuta.htm
Horren aurrean, Euskal Herrian, hainbat jende irten zen kalera. Euskaraz zein gaztelaniaz idatzitako lelo argi eta motzak zituzten manifestazio horietako bik. Gasteizen, ondokoa: Demokrazia! Stop frankismoa. Iruñean, beste hau: Demokrazia eta erabakia. Utikan erregimena! Bazirudien 40 urte atzera egin zuela atzo Euskal Herriak. Baina, beharbada, urte horietan konpondu ez diren auziak beren izenez deitzen besterik ez ziren ari manifestariak.

1978an indarrean jarri zen Espainiako Estatua krisian dagoen edo ez. Bada eztabaidarik. Ziurrenik, frankismoan bortizki zanpatutako herrietan betitik egon da krisian. Ez beharbada erregimena bera, baina bai haren legitimitatea. Erabakitzeko eskubidea duten subjektu gisa ez baitituzte onartu.

Auzia da nola jokatu bitartean. Gasteizen, atzo iluntzean, bi eredu aurrez aurre agertu ziren: Agur78 ekitaldian kanpaturiko gazteenak eta haiek atxilo eraman zituzten Gasteizko udaltzainenak. Zein hautatuko ote dugu? ]]>
<![CDATA[Errepresioa matxista da]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2063/026/001/2017-10-03/errepresioa_matxista_da.htm Tue, 03 Oct 2017 00:00:00 +0200 Ainhoa Oiartzabal Azketa https://www.berria.eus/paperekoa/2063/026/001/2017-10-03/errepresioa_matxista_da.htm soilik esku bateko behatzak banan-banan hautsi. Titiak ere ukitu zizkioten, eta burla egin. Bartzelonako Pau Claris institutuan egin zion eraso Espainiako Poliziak, herenegun, Kataluniako erreferendumean bozkatzen ahalegindu zenean.

Eraso sexual hori ez zen bakarra izango. Hainbat bideotan eta argazkitan ikus dezakegu Poliziak zer-nolako tratua eman dien Kataluniako herritarrei, besteak beste, hainbat eta hainbat emakumeri.

Baina errepresioaren biktimen sexua edo generoa bainoago, errepresioa erabiltzeko boterea duenaren jarrera da deigarria. Zeinen matxista den. «Egin nahi ez duguna egitera behartuko gaituzte» bezalako esaldiekin bere asmoen berri ematen duen gobernuburu batek ez al du, bada, emakumea bere jabego gisa hartzen duen gizonezko baten jarrera bera? Edo «nire emazteak halako bat dauka arropa zikinarentzat» esaten duen ordezkari politikoak zergatik iritzi dio horrekin burla egin dezakeela?

Zapalkuntza guztiek antzeko jokamoldeak eta seguruenik antzeko jatorria dituztelako gertatzen dira horrelakoak. Arrazoiz esaten dute CUPeko eta beste zenbait mugimendu politikoetako kideek Katalunian gertatzen ari den aldaketak feminista izan behar duela. Ea hasieratik hartzen duten errepublika berri horretarako bidea.]]>
<![CDATA[Doinu berriak hezkuntza publikoan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2063/018/001/2017-09-28/doinu_berriak_hezkuntza_publikoan.htm Thu, 28 Sep 2017 00:00:00 +0200 Ainhoa Oiartzabal Azketa https://www.berria.eus/paperekoa/2063/018/001/2017-09-28/doinu_berriak_hezkuntza_publikoan.htm
Dena dela, sindikatuek eutsi egiten diete iragarritako protestei. Orotara, bost greba egun. Izan ere, lan deialdiarenak ez ditu erabat gogobete, eta ordezkoen proposamena Bigarren Hezkuntzan ere nahiko lukete. Gainera, ratioez, gaixoaldiez, soldatez eta beste gai batzuez ez dute eztabaidatu oraindik. Bizpahiru aste barru beste bilera batera deituko duela iragarri du Jaurlaritzak.

Gobernuak egin duen urratsa sindikatuek nahiko luketen baino txikiagoa izan arren, aspaldiko partez gauza berriak esan dituzte hezkuntza publikoaren auziak konpontzeko ardura dutenek. Eta oraingoz sindikatuek protestei eusten dieten arren, ez dirudi iragarri zuten bezain beroa izango denik aurtengo ikasturte hasiera. Hala hobe. Haurrekin eta haurrentzat lan egiten duen sektoreak behar baitu lasaitasun giro bat. Horrelako egoera batean eratu ahalko da kalitatezko hezkuntza publiko osasuntsu bat.]]>
<![CDATA[Langile ikusezinen borrokak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2063/024/001/2017-09-21/langile_ikusezinen_borrokak.htm Thu, 21 Sep 2017 00:00:00 +0200 Ainhoa Oiartzabal Azketa https://www.berria.eus/paperekoa/2063/024/001/2017-09-21/langile_ikusezinen_borrokak.htm beste langileak (edo herritarrak) bezalako langile (herritar) gisa.

Atzo Gasteizeraino joan ziren Bizkaiko zahar etxeetako langileak: Eusko Legebiltzarra dagoen hiriburua hautatu zuten protesta egiteko. Badirudi euren borrokaldi luzean ia kasurik egin ez dieten gizartearen ordezkari politikoen aurreraino joan behar izan dutela beren aldarriak ikusaraztera. Izan ere, 300 egun baino gehiago daramate greban, ia urte oso bat, eta apenas eduki duten beste greba luzeek izan ohi duten pareko oihartzunik. Nolabait, greba aldian ere errepikatu egin baita egunero beren lanean pairatzen dutena: ikusezintasuna.

Emakumea berdin zaintza ekuazioa normaltzat hartzen duen gizarte honetan ez da kasualitatea langile horien ikusezintasuna. Ez soilik egiten duten lana, pertsonen behar izanak asetzearena, dagoen eta lanik gordeena delako. Baizik eta lan horietan jarduten duten behargin gehienak emakumezkoak direlako. Feminismoaren bidetik ekin dioten borrokaldi fase honek balioko al du argiago ikusteko aferaren tamaina.]]>
<![CDATA[Zierbenan harrapatuta]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2063/019/001/2017-09-12/zierbenan_harrapatuta.htm Tue, 12 Sep 2017 00:00:00 +0200 Ainhoa Oiartzabal Azketa https://www.berria.eus/paperekoa/2063/019/001/2017-09-12/zierbenan_harrapatuta.htm
Adrianek ez du deliturik egin, argi esan du zergatik dagoen bertan. Baina iragan asteburuan Poliziak atxiki zuen errefuxiatuetako bat izan daiteke. Izan ere, burua estalita eta armak eskuan zituztela joan ziren Espainiako Poliziako hainbat kide Adrianekin batera kanpalekuan dauden errefuxituak atxiki hartu eta komisariara eramatera. Zertarako, eta identifikatzeko. Eta haietako batzuk miatu ere egin zituzten.

Europak errefuxiatuak «animalia basati eta arriskutsu modura» tratatzen zituztela salatu dute Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteko kideek. Eta arrazoiz. Zeren eta egotea beste deliturik ez baitute egin, baina, gaizkile arriskutsuak balira bezala tratatu ditu Poliziak. Nahiz eta jakina izan ez daudela egoera irregular batean.

Arauak, legeak eta akordioak betetzearen derrigortasuna hizpide dugun egunotan, komeni da gogoan izatea laster amaituko zaiela Europako estatuei zegoekin errefuxiatu kopurua hartzeko epea. Ea eurek betetzen duten akordioa.]]>
<![CDATA[Herritarren ahotsa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2063/019/001/2017-09-10/herritarren_ahotsa.htm Sun, 10 Sep 2017 00:00:00 +0200 Ainhoa Oiartzabal Azketa https://www.berria.eus/paperekoa/2063/019/001/2017-09-10/herritarren_ahotsa.htm
Erreakzio horiek ez dira garai honetako gertaera politikoen mailakoak. Aldaketa hitza hitzetik hortzera darabilten politikariek ezin diote ez ikusiarena egin Katalunian eta Espainiako Estatuan sortu den aldaketarako benetako abaguneari. Baina batik bat zaila da ulertzen besoak gurutzaturik gelditzea estatu aparatu guztiak bat hartuta ari direnean, zer eta herritarren erabakitzeko eskubidea galarazten. Eta ez hori bakarrik: demokraziaren oinarriei ari zaizkie erasaten. Zer da, bestela, komunikabide batera Polizia bidaltzea eta haren zuzendariaren lan tresnak eramatea?

Agintari ustelak kanporatzeko ez ezik, herritarrei ahotsa ematearren ere sartu omen ziren erakundeetan. Bada, Kataluniako hainbat herritarrek ozen hitz egin zuten atzo El Vallenc astekariaren egoitzaren atarian, Guardia Zibila aurrez aurre zutela: «Votarem!». Entzungo al dute? ]]>
<![CDATA[Ikasturtea gainditzeko galderak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2063/017/001/2017-09-05/ikasturtea_gainditzeko_galderak.htm Tue, 05 Sep 2017 00:00:00 +0200 Ainhoa Oiartzabal Azketa https://www.berria.eus/paperekoa/2063/017/001/2017-09-05/ikasturtea_gainditzeko_galderak.htm
Euskarazko lehen liburuaren idazlearen izenez bataiatu duten lizeoan, pentsatzekoa da jakingo dutela XV. mende amaierako poetaren historia. Zailagoa izan ei da haren berri Hego Euskal Herriko ikasleek edukitzea. Are eta gehiago LOMCEren moduko hezkuntza lege hertsi eta polemikoa indarrean egonik. PPk soilik babesten duen lege hori darabil Madrilgo Gobernuak negoziatzeko, eta hura leuntzea jada bada nahikoa helburu beste eragileentzat. Gainera, baliabide gabezia salatzeko, protestak egin asmo dituzte hezkuntza publikoan. Bada, giro horretan hasi beharko du Eusko Jaurlaritzak hezkuntza legearen gai arantzatsua lantzen. Orduan ikusiko da zenbateko gaitasuna dagoen ikasturtea gainditzeko. Edo ez.]]>
<![CDATA[Burujabetzaz jarduteko abagunea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2063/018/001/2017-09-02/burujabetzaz_jarduteko_abagunea.htm Sat, 02 Sep 2017 00:00:00 +0200 Ainhoa Oiartzabal Azketa https://www.berria.eus/paperekoa/2063/018/001/2017-09-02/burujabetzaz_jarduteko_abagunea.htm
Eztabaida berean parte hartzera etorriko diren Kataluniako agintari eta ordezkari politikoek, ziurrenik, urriaren lehenera arteko bidearen zailtasunez ariko dira, galdeketaz —egiteko modurik baldin badute bederen—, eta, aldi berean, urriaren bitik aurrera Katalunian jaioko den egoera politiko berriaz. Erreferenduma egin edo ez egin, baiezkoa gailendu edo ez gailendu, ezer ez baita gauza bera izango Katalunian.

Gurean, ordea, ez dirudi egun batetik bestera izugarrizko aldaketa politikoa ezagutuko dugunik. Hala ere, oporren osteko lehen egun hauetan, hasi dira burujabetzari buruz jarrerak hartzen euskal alderdi eta eragileak. Horietako baten iragarpenak eduki dezakeen garapenari adi jarraitu beharko zaio: LABek atzo esan baitzuen ELArekin aliantza lortzeko lehentasuna duela. Eta etzi, «burujabetza prozesuari buruzko irakurketa» egingo dute bi sindikatuek elkarrekin egingo duten agerraldian.

Hasi da urte politikoa gurean. Ikusiko dugu burujabetzaren bidean ote den.]]>
<![CDATA[Badoaz eta badatoz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2063/015/001/2017-08-30/badoaz_eta_badatoz.htm Wed, 30 Aug 2017 00:00:00 +0200 Ainhoa Oiartzabal Azketa https://www.berria.eus/paperekoa/2063/015/001/2017-08-30/badoaz_eta_badatoz.htm
Ustekabean egin zuen iragarpena. Berez, 2019rako hautatu baitzuten ardura horretarako orain dela bi urte. Baina kontuan hartu beharrekoa da alderdiaren batzar orokor bat egitea eskatua dutela Ahal Dugu osatzen duten herritarren batzarren %38k. Pablo Iglesias Espainiako Podemoseko idazkari nagusiaren ildokoak dira batzarra eskatu dutenak; Alba, aldiz, Iñigo Errejonen ildokoa litzateke gehiago.

Podemosen Vistalegreko Kongresuaren ostean, izan da mugimendu gehiago Hego Euskal Herrian alderdi horrek dauzkan egituretan. Nafarroan ere, idazkari nagusi berria baitute maiatzaz geroztik; Eduardo Santos 28 botoren aldearekin gailendu zitzaion Laura Perezi.

Datorren urtean nork gidatuko ote du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ahal Dugu? Hori alderdiko jarraitzaileek erabakiko dute. Eta atzoko agerraldian Albak esan zuen bezala, datozen hauteskundeetara alderdia finkatuta iristea izango da bere egitekoa. Kontua da zer daukaten finkatzeko. Noraino erabakiko duten Madrilen, eta noraino Euskal Herrian bertan. Katalunian hilabete hauetan jazoko denak lagunduko du finkatze lan horretan.]]>
<![CDATA[Iraindu, nor nork?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2063/012/001/2017-08-24/iraindu_nor_nork.htm Thu, 24 Aug 2017 00:00:00 +0200 Ainhoa Oiartzabal Azketa https://www.berria.eus/paperekoa/2063/012/001/2017-08-24/iraindu_nor_nork.htm iraindua ez sentitzeko eskubidea gailentzea adierazpen askatasunari? Bilboko epaile baten ustez, bai. Izan ere, Ertzaintzari agindu zion kentzeko Hontzak konpartsaren txosnatik Kristo gurutziltzatuta eta haren gorputz zatiak haragi zatiak balira bezala seinalizatuta agertzen ziren dekorazioa. Erabaki horren kontra egin zen atzo Bilbon manifestazioa.

Gotzaingoak jarri zuen salaketa baten harira jazo da guztia. Irudi horiek «biraozko» edukiak zituztelakoan jarri zuen salaketa. Eta hau bai dela zaila: biraoa zer den eta zer ez ebaztea. Hala ere, indarra hartzen ari da iraindua ez sentitzeko eskubidea gisa defini daitekeen eskubidea. Artean edo festa giroan, umorez egiten diren ekinaldiekin lotuta hartu du indarra balizko eskubide horren defentsak. Eta gurean, ia beti berberak izan ohi dira salatzaile: Eliza eta Madril.

Iraindua ez sentitzeko eskubidea existituko balitz, ordea, epaileek egin beharko luketen galdera ez al litzateke beste bat? Hots, adierazpen askatasuna nabarmen mugatuz ez ote duten iraintzen gizartea bere osoan.]]>
<![CDATA[Katalunia ez da Espainia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2063/020/001/2017-08-20/katalunia_ez_da_espainia.htm Sun, 20 Aug 2017 00:00:00 +0200 Ainhoa Oiartzabal Azketa https://www.berria.eus/paperekoa/2063/020/001/2017-08-20/katalunia_ez_da_espainia.htm
Egoera ez zen batere erraza kudeatzen: arriskua eta nahasmena handia zen, erabakiak azkar hartzeko eta inprobisazio askorekin jokatzeko egiazko une horietako bat zen. Halako atentatu batek agerian uzten ditu herrialde baten antolaketa, haren erakundeen gaitasuna eta tokiko gizartearen kohesioa. Bada katalanek erakutsi dute baietz, ongi antolatua daudela, eta, gainera, langileak, serioak eta bizkorrak direla. Adibide bat: une oro eduki dituzte herritarrak eta atzerritarrak informatuta, gutxienik, lau hizkuntzatan.

Oso bestelako irudia eman dute Espainiako agintariek, eta batik bat, hedabide handiek. Lehen minututik ahalegindu dira atentatua Kataluniako burujabetza prozesuarekin lotzen, nahasten, zikintzen. Azkenaldian Europan halako hamaika atentatu izan ez balira legez. Hain eskrupulu gutxirekin jokatuta, badirudi Espainiak berak de facto onartzen duela Bartzelonan eta Crambrilsen hildakoak ez dituela bereak.

Batasunaren izenean eskatzen diote Kataluniari asmo sezesionistekin ez jarraitzeko; izan ere, irudiek eta jokaerek erakusten dute Espainiak galdu duela Katalunia.]]>