
Sendabiderako marrazkiak
Ainhoa Sarasola
'Emma Kunz unibertsoa' erakusketa zabaldu dute Donostiako Tabakaleran. Ikertzaile, naturopata eta artista suitzarraren irudiak hemezortzi sortzaile garaikideren obrekin «elkarrizketan» jarri dituzte

Kaxetan bildutako mundu bat
Ainhoa Sarasola
Rosa Valverde artistak bere ibilbide osoan ondutako 52 kutxa daude ikusgai Donostiako San Telmo museoan, Arte kaxak erakusketan. Artistak askotariko objektuekin zuen harremanaren lekuko dira.

Preso denaren kezkak, gutun azaletan bilduak
Ainhoa Sarasola
Antonio Gramsciren 'Kartzelako gutunak' eman du Katakrakek, Ekaitz Sirventen itzulpenean. Pentsalari ezkertiarrak espetxean idatzi zituen 218 eskutitzetan, haren «alde guztiak» aurki daitezke

Mende betez hitzak babesten
Ainhoa Sarasola
Ehun urte bete ditu PEN International erakundeak, eta literaturaren eta adierazpen askatasunaren alde eginiko lana liburu batean bildu du. Euskal PEN klubak euskaratu du, eta Txalapartak argitaratu.

Louise Glucki eta Bob Dylani lan bana euskaratu diete
Ainhoa Sarasola
Jokin Zaitegi bekarekin, 'Basairisa' itzuli du Garazi Ugaldek, eta '100 kantu' Xabier Payak. Bi egileak dira poeta, Nobel saridun, estatubatuar eta garaikide; baina «bi mundu» dira bataren obra eta bestearena

Ezohiko azoka baten neurrian
Ainhoa Sarasola
Durangoko 56. Azokaren «balorazio positiboa» egin dute antolatzaileek. Landakon orotara 25.000 lagunetik gora bildu direla adierazi dute, eta kulturazaleen ardura txalotu. Salmentetan izan da alderik

Begiekin entzuten diren hotsak
Ainhoa Sarasola
Leire Bilbaok eta Maite Mutuberriak 'Barruko hotsak' umeentzako poema bilduma plazaratu dute. Onomatopeiak eta kaligramak lagun, haurren egunerokoa poesia bihurtu dute

Azokaren balorazio positiboa egin du Gerediaga elkarteak
Ainhoa Sarasola
Landakora sartzeko txanda guztiak bete direla, eta orotara 25.000 lagunetik gora bildu direla nabarmendu dute antolatzaileek. Kulturzaleen ardura eta konpromisoa txalotu dituzte.

‘Barraka’ euskarazko abentura bideo jokoak irabazi du Durangoko Azokako laugarren sormen beka
Ainhoa Sarasola
Ibai Aizpurua diseinatzaile eta programatzaile irundarrak eskuratu du 15.000 euroko laguntza, urtebeteko epean bere proiektua garatzeko. Heldu den urteko azokan aurkeztuko du emaitza.

Berriro ere topagunea da
Ainhoa Sarasola
Iazko etenaren ondotik, aurrez aurrekoa izatera itzuli da Durangoko Azoka, eta, edukiera mugarekin, jendez bete da berriro ere Landako Gunea. Txandaka joan dira sartzen bisitariak, pilaketarik gabe