<![CDATA[Ainhoa Sarasola | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Thu, 06 Oct 2022 16:48:55 +0200 hourly 1 <![CDATA[Ainhoa Sarasola | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Zazpi sorkuntza prozesu erakutsiko dituzte Dantzan Bilaka topaketetan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/023/001/2022-10-05/zazpi_sorkuntza_prozesu_erakutsiko_dituzte_dantzan_bilaka_topaketetan.htm Wed, 05 Oct 2022 00:00:00 +0200 Ainhoa Sarasola https://www.berria.eus/paperekoa/1893/023/001/2022-10-05/zazpi_sorkuntza_prozesu_erakutsiko_dituzte_dantzan_bilaka_topaketetan.htm
Hain zuzen ere, tailer horren lehen saioarekin hasiko dira jardunaldiak, ostiral arratsaldean. Hiru egunez, gorputzaren eta atsedenaren inguruko praktika bat garatuko du Jaime Conde-Salazar s.u.s.-ek, egunero bi orduz. Horren ondoren, aurreneko bi koreografiak aurkeztuko dituzte. Atic H. Debak Nire zakilaren hauskortasuna izeneko 25 minutuko pieza erakutsiko du Z aretoan, 19:45ean. Eta Amaia Cabero-Saizarrek, berriz, Lurra jo hondarra ukitu 20 minutuko lana ikusleen aurrean jarriko du eraikineko patioan, 20:30ean.

Hurrengo egunean, larunbatean, eguerdian hasiko da tailerra, eta, arratsaldean, beste hiru sorkuntza prozesuren emaitzak ikusi ahal izango dira. Iratxe Bilbao izango da lehena berea erakusten: hiru orduko saio baten bidez aurkeztuko du Mientras me aguante el aire izeneko obra; 16:30ean hasiko da, Tabakalerako plazan. Haren ondotik, Ez du horrela hautsiko. Fede berri bat eraikitzeko kontakizunak aurkeztuko du Ane Zelaiak, Marta Sanchezek eta Paula Montoiak osatutako Tora hirukoteak; Z aretoan erakutsiko dute 15 minutuko pieza, 19:45ean hasita. Eta eguna amaitzeko, Victor Fernandezek Tríade emango du eraikineko patioan, 20:30ean.

Igandean ere eguerdian ekingo diote tailerrari; hori izango du hirugarren eta azken saioa. Eta topaketen azken eguneko arratsalderako beste bi sorkuntza prozesuren aurkezpenak programatu dituzte. Batetik, Hizkidantza erakutsiko du Leire Amonarrizek, platoan, 17:30ean. Eta, bestetik, Bitan banandu behar gaituen neurria aurkeztuko du Qabalum kolektiboak —Diego Pazo eta Lucia Burguete—, plazan, 18:30ean. 20 minutu inguruko iraupena du bakoitzak.

Emanaldi guztiak doan izango dira, lekuak bete arte. Tailerrean parte hartzeko, ordea, aldez aurretik izena eman beharra dago, eta 15 euro balioko du.

Elkarrekin ikastea

Topaketekin amaituko da Dantzan Bilaka programaren 16. aldia, baina urte osoan garatzen da, eta urteak emandakoa erakustea dute helburu asteburuko jardunaldiek. Azken bi urteotan, gainera, aldaketa esanguratsuak egin dituztela azaldu du Ibon Salvadorrek, zeina Maia Villotekin batera egitasmoaren batzorde artistikoko kidea den. Horien harira, aurten, bi sorkuntza egonaldi eta proposamen bakoitzaren arlo teknikoa doitzeko beste bat egitea derrigorrezkoa izan dute parte hartzaileek. Programa laguntzen duten espazioetan egin zituzten egonaldi horiek, eta, haietan, elkarrekin egon ziren lanean sortzaile guztiak.

Tabakaleran astebete egin zuten aurrena, beste astebete Lasierrako (Araba) Azala Kreazio Espazioan gero, eta, denbora horretan, bi tailer trinko jaso zituzten koreografiaren arloko bi profesionalen eskutik: Une bat... Play, Work eta Sport izenburukoa Ion Munduaterekin; eta Materia xarmatzeko praktikak + koru ikasketak izenekoa Elisabete Fingerrekin. Villot eta Salvador ere bidelagun izan zituzten, eta entseatzeko espazioak baliatu ahal izan zituzten.

Halaber, topaketetan aurkeztuko dituzten proposamenen azken moldaketak lantzeko, beste egonaldi «tekniko bat» ere egin zuten Gipuzkoako Dantzagunean eta Lekuona Fabrikan (Errenteria, Gipuzkoa). Salvador: «Gure ustez, aldaketa hauek guztiek garrantzi handia izan dute, gerora oihartzuna izango duen lantalde moduko bat edo kolektibo txiki bat eratu dutelako. Aste horietan, [parte hartzaileek] elkar ezagutzen dute, tailerrak elkarrekin egiten dituzte eta beraien prozesuak partekatzen dituzte. Eta horrek indar handia eman dio programari, ez baita bakarrik beraien proiektuetan sakontzen dutela, baizik eta, batez ere, elkarren artean ikasten dutela».

Programa babesten duten erakundeen izenean, sorkuntza eta esperimentazioa sustatzearen beharra eta elkarlanaren balioa nabarmendu dituzte Aitziber Atorrasagasti Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendariak, eta Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendari nagusiak.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo webgune honetara:

www.dantzanbilaka.org]]>
<![CDATA[Zauri diren lerroak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1964/036/001/2022-10-02/zauri_diren_lerroak.htm Sun, 02 Oct 2022 00:00:00 +0200 Ainhoa Sarasola https://www.berria.eus/paperekoa/1964/036/001/2022-10-02/zauri_diren_lerroak.htm
Bizirik zela, zazpi poema bilduma eta prosazko lan bat argitaratu zituen idazleak. Hura hil zen egunean bertan hasi ziren ingurukoak haren obra osoa plazaratzeko lanetan, baina hainbat urtez atzeratu zen asmoa. Poesia completa liburuan, Pizarnik bizirik zela argitaratutako poemak ez ezik, hura hil ondotik Textos de sombra y ultimos poemas (1982) lanean jasotakoak eta argitaragabeko zenbait ale ere bildu zituzten. Ana Becciu arduratu zen edizioaz, idazlearen ahizpa Miriamek gainbegiratuta, eta, editoreak hitzaurrean azaldu zuenez, Pizarnik hil ostean haren kaier, karpeta eta papertxoetan eskuz edo makinaz idatzitako poema eta ohar ugariak aurkitu zituzten ordena berean bildu zituzten. «Bere paperekin oso arduratsua zen. Haren lanerako fitxak oso baliagarriak izan dira, baita aldizkarietako publikazioen data eta lekuekin idazten zituenak ere». Irakurketetan eta elkarrizketetan bildutako hitzak eta esaldiak kaxa edo gutun-azal txikietan gordetzen zituen, baita beste egile batzuen poema zatiak, gutunak eta bestelakoak ere. Haren egunerokoek ere ikusi zuten argia gerora.

Pizarniken hitzak euskaraz ere irakur daitezke. Munduko Poesia Kaierak bildumak poetari eskaini zion 28. zenbakia; Asier Sarasolak itzuli eta apailatutako poema bilduma atera zuen 2018an. Urte berean, Xabier Bovedak euskaratutako beste hamabost poema plazaratu zituen Idatz & Mintz aldizkariak, eta idazlearen egunerokoaren hainbat pasarte itzuli zituen Danele Sarriugartek 2014. urtean, Elearazi atarirako.

Kaiola diren txoriak

Naziengandik ihesi Europatik Argentinara aldatu zen judu jatorriko familia batera jaio zen idazlea, Flora Alejandra Pizarnik izenarekin, Buenos Airesko Avellaneda hirian. Gurasoen familiek gerran jasandako sarraskiek eta arroztasun sentipenak markatu zioten haurtzaroa; eta gaztaroa, autoestimu arazoek, haren biografiaren idazle Cristina Piñaren arabera. Gaztetan egin zion uko familiak ezarritako izenari -Piñaren ustez, beste norbait izan nahian, bere ahotsa aldarrikatzeko asmoz-, eta, jada literaturazaletua, Alejandra izena hartu zuen betiko. La ultima inocencia (1956) liburuko Izen bakarra olerkian gerora berretsiko zuena: «alejandra alejandra / azpian neu nago / alejandra». Bigarren poema bilduma izan zuen hura; lehena, La tierra mas lejana (1955), 19 urte baino ez zituela eman zuen.

Filosofia eta Letrak eta Kazetaritza ikastera jo zuen garai hartan, pintura eskolak ere hartu zituen Juan Batlle margolari surrealistarekin, bata bestearen atzetik irakurtzen zituen literatura unibertsaleko idazle handien lanak, eta idazten jarraitzen zuen. Baita depresio eta oinaze aldiak izaten ere. Bere psikoanalistari eskainia da haren poema ezagunenetako bat, Esnaera (Las aventuras perdidas, 1958), beste behin, beldurra eta heriotza aipagai dituena: «Jauna/ Kaiola txori bihurtu da/ eta hegan joan da/ eta bihotza zoratu zait/ uluka ari zaio heriotzari/ eta haizearen atzean irri egiten die/ nire eldarnioei// Zer egin behar dut beldurrarekin/ Zer egin behar dut beldurrarekin [...]».

Oinazea atzean utzi nahian, Parisera joatea erabaki zuen Pizarnikek. Lau urte eman zituen han, 1960tik 1964ra, eta bere bizitzako garairik zoriontsuena izan zela aipatu izan zuen. Itzultzaile jardun zuen -Andre Breton, Marguerite Duras, Antonin Artaud eta beste hainbaten testuak itzuli zituen-, Sorbonan literatura ikasi, zenbait aldizkaritan kolaboratu, eta Julio Cortazar, Octavio Paz eta beste hainbat idazleren lagun egin zen. Parisko aldikoa da, halaber, bere laugarren poema bilduma, adituek haren obrarik garrantzitsuenetakotzat jotzen dutena: Árbol de Diana (1962).

Sorterrira itzuli zenean eman zituen argitara bere azken lanak izango zirenak: Los trabajos y las noches (1965); Extraccion de la piedra de locura (1968); eta El infierno musical (1971); baita prosazko bere liburu bakarra ere, La condesa sangrienta (1971). Poeta gisa heldutasuna lortua zuen, baita aintzatespena ere. 1969an Guggenheim beka eman zioten, eta bi urte geroago, Fulbright beka, baina, osasun arazoak zirela eta, uko egin behar izan zion azken horri.

Izan ere, bizi osoan jasan zituen buruko gaitzen zauriak hor segitzen zuen. Psikiatriko batean izan zen, eta, 1972ko irailaren 25ean, bere buruaz beste egin zuen, 36 urterekin. Pizarniken poemetan geratu da haren ahotsa: «Bihar,/ egunsentiarekin jantziko naute errautsez,/ beteko didate ahoa lorez./ Ikasiko dut lo egiten/ horma baten memorian,/ amets egiten duen/ animalia baten arnasan».]]>
<![CDATA[Detektibearen itzal luzea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1946/030/001/2022-09-25/detektibearen_itzal_luzea.htm Sun, 25 Sep 2022 00:00:00 +0200 Ainhoa Sarasola https://www.berria.eus/paperekoa/1946/030/001/2022-09-25/detektibearen_itzal_luzea.htm Marlowe filmarekin. John Banville idazleak Benjamin Black ezizenarekin sinatutako The Black-Eyed Blonde nobela egokitu du zinemagileak, eta Donostiako Zinemaldia itxi zuen lanak atzo, Sail Ofizialean lehiaketatik kanpo.

1930eko azken urteak dira Los Angelesen, eta Marlowe detektibeari kasu berri batez arduratzeko eskatu diote: bere maitale ohia aurkitzea galdegin dio Clare Cavendish izeneko emakume aberatsak. Desagerpenaren atzean, baina, sare ustel bat ere ezkutatzen da, zeinetan hiriko hainbat agintari eta dirudun dauden nahastuta. Hala, haien jopuntuan jarriko da detektibea ustekabean. Liam Neeson aktoreak gorpuztu du Marlowe filmean, eta Diane Kruger antzezleak haren bezeroa.

2019ko jaialdiko epaimahaiburu izan ostean itzuli da Jordan Donostiara, eta, azaldu duenez, istorioa girotzeko «irudizko hiri bat» asmatu behar izan zuten -Bartzelonan grabatu zuten-, «ez baita ezertxo ere geratzen garai hartako Los Angelestik». Aktore taldearen lana goraipatu du, eta aitortu du gogo berezia zuela Jessica Langerekin lan egiteko -gain behera doan zinema izar baten pertsonaia jokatu du, Krugerren pertsonaiaren ama ere badena-.

Bogart, Gould, Mitchum...

Krugerrek irri artean azaldu du «maitaleak hil nahi izatea» izan zela bere pertsonaiatik erakarri zuena. «Ez ditugu halako rolak askotan antzezten, dagoeneko ez da horrelako filmik egiten, eta hau izugarri gustatu zitzaidan», gaineratu du, serioago. Jordanekin lan egiteko aukera eskertu du, zuzendaria «xarmagarria eta dibertigarria» dela iritzita. «Banekien filmatuko nuela zerbait klasikoa baina ezusteko norabide aldaketa bat izango zuena, eta ederki pasatu dut».

Neesonentzat, berriz, «amets bat» izan da Marloweren larruan sartzea. «Aktore zoragarriek interpretatu dute lehenago Marloweren rola: Humphrey Bogartek, Elliot Gouldek Robert Altmanen bertsio zoragarrian, Sterling Haydenek, Robert Mitchumek... Lotsa ematen dit esateak ez nuela sekula Chandlerren lanik irakurri, baina bata bestearen atzetik irentsi ditut orain haren liburuak».

Dena dela, gehitu du ez zuela izutu rol hori jokatzeak, ezta Jordanekin lan egiteak ere -laugarrenez aritu da harekin-. «Aktore taldea izugarria zen, eta horrek bai, kikiltzen ninduen».]]>
<![CDATA[Zamaturik ere aurrera egiteaz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1883/020/001/2022-09-24/zamaturik_ere_aurrera_egiteaz.htm Sat, 24 Sep 2022 00:00:00 +0200 Ainhoa Sarasola https://www.berria.eus/paperekoa/1883/020/001/2022-09-24/zamaturik_ere_aurrera_egiteaz.htm Marlowe filmaren gaurko proiekzioarekin bukatuko dira aurtengo Sail Ofizialeko emanaldiak. Zuzendari irlandarraren lana lehiaz kanpo emango dute, ordea, eta, hortaz, Urrezko Maskorra lortzeko lehiatu diren hamazazpi filmak jada ikusiak dituzte epaimahai ofizialeko kideek. Kong xiu / A Woman izan zen zerrenda horretara batzen azkena; Wang Chao zuzendari txinatarrak atzo arratsaldean erakutsi zuen filma Kursaaleko pantaila handian. Emakume baten bizitzako bi hamarkada erretratatu ditu zinemagileak, 1960ko urteen amaieratik 1980ko hastapenetara arte, eta, hari jarraituz, bere herrialdearen garaiko egoera ere azalarazi du.

Shen Shi Yu antzezleak hartu du bere gain filmaren pisuaren zatirik handiena, protagonistaren rola jokatuta. Kong Xiuren rola egin du; gurasoek gazterik ezkondu zuten, eta ehungintza lantegi batean ordu luzez aritzen da beharrean egunero. Lantokikoa eta garaiko giroak eragindakoa ez ezik, bestelako zamak ere bata bestearen gainean pilatuko zaizkio emakume gazteari, etxeko lanen eta zaintza guztien kargu ere uzten baitute senarrak eta haren familiak. Baina beti egingo du aurrera, baita idazle izateko ametsa lortzeko bidean ere. «Filmean nabarmendu nahi dudan mezua da independentzia ekonomikoak eta intelektualak ematen diotela indarra emakume honi aurrera jarraitzeko», adierazi du zuzendariak, online egindako agerraldi batean.

Lehen senarrarengandik dibortziatu ostean, bigarrenez ezkondu eta tratu txarrak jasango ditu, eta, Wangen esanetan, horren aurrean emakumeak «duintasunari nola eusten dion» ere erakutsi nahi izan du.

Zhang Xiu Zhen idazlearen A Dream nobela autobiografikoaren egokitzapena da filma. Hain zuzen ere, Wangek azaldu duenez, eleberria irakurri zuenean, bere gurasoak eta bere bizitza ekarri zizkion gogora, eta horrek piztu zion pantailara eramateko gogoa. «Idazlearen garaikidea naiz. Berak bere bizitzako bi hamarkada azaltzen ditu liburuan, eta irakurri nuenean iruditu zitzaidan nirearen oso antzekoa zela emozioei eta porrotei dagokienez. Ni ere langile familia batetik nator, eta neure burua islatuta ikusi nuen. Hori izan zen filma egiteko motibazio nagusia».

Iragana irudikatzea

Anyangde guer / The Orphan of Anyang (2001) izan zuen Wangek estreinako lan luzea, eta, ordutik, beste hainbat zuzendu ditu, hala nola Ri ri ye ye / Days and Nights (2004), Jiang cheng xia ri / Luxury Car (2006), Tian guo / The Celestial Kingdom (2012), Huan xiang qu / Fantasia (2014) eta Fu zi qing / River's Edge (2017).

Orain arteko filmetan ez bezala, lan berrian iraganeko garaiak irudikatu ditu, eta «alde ikaragarria» nabaritu duela aitortu du zinemagileak. «Iraganaz hitz egiten duen horrelako film batean, garaia girotzeko agertokiak, estiloa, jantziak... ia guztia aldatu behar duzu, eta horrek zailtasun handiagoak dakartza». Hain zuzen, Iraultza Kulturalaren urteak eta osteko «irekiera» agertu ditu filmean, ikuspegi kritiko batetik begiratuta.]]>
<![CDATA[Barrote arteko borrokaldia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/026/001/2022-09-17/barrote_arteko_borrokaldia.htm Sat, 17 Sep 2022 00:00:00 +0200 Ainhoa Sarasola https://www.berria.eus/paperekoa/1872/026/001/2022-09-17/barrote_arteko_borrokaldia.htm Modelo 77 filmean. Lan horrekin hasi zen Sail Ofiziala atzo goizean —lehiaz kanpo eman zuten—, eta Kursaaleko ikus-entzuleek gogotik txalotu zuen filma.

Lapurreta bat egitea leporatuta, Modelen daukate Manuel izeneko gaztea (Miguel Herran), epaiketaren zain. Pino (Javier Gutierrez) suertatu zaio ziegakide, zigor luzea betetzen ari den gizona. Kartzela inguruko kaleetan protestan ari direnen oihuak barrura heltzen zaizkie, eta haiek ere egoeraren aurka altxatzea erabakiko dute. Elkartasuna, bortizkeria, laguntasuna, traizioak, esperantza eta porrotak tartekatuko zaizkie bidean. Aurrez, besteak beste, La isla mínima (2014) eta El hombre de las mil caras (2016) aurkeztu ostean, benetako gertakarietan oinarritutako istorio batekin itzuli da Rodriguez Zinemaldira. Rol protagonistak antzeztu dituzten Herran eta Gutierrez ez ezik, Fernando Tejero eta Catalina Sopelana aktoreak, Rafael Cobos gidoilaria, eta Jose Antonio Felez nahiz Domingo Corral ekoizleak izan zituen zinemagileak alboan, saioaren osteko aurkezpenean.

Istorioaren berri izan zutenetik beretik presoen arteko elkartasunak arreta piztu ziela azaldu zuen zuzendariak. «Nolatan batu ziren egin zutena egiteko, 200 lagunek zainak mozteraino prentsa sar zedin gertatzen ari zena kontatzera; are, kartzela denean leku bat zeinak jendea elkarrengandik urruntzen eta identitatea ezabatzen duen. Giza istorio gisa, sekulakoa iruditu zitzaigun, eta mirestekoa ere bai, utopia moduko baten alde egiteko jendea elkartzea». Istorioa gertatzen den garaia ere garrantzitsutzat jo zuen: «Diktaduratik demokraziarako bidean ginen, eta uste dut inoizko askatasun sentsaziorik handiena izan den garaia izan zela».

Horregatik, esanguratsua iruditu zitzaion kontakizuna kartzelan zeudenen ikuspegitik lantzea. «Herrialde oso baten askatasun oihua kartzeletaraino iragazi zen. Zentzu horretan, uste dut kartzela, modu batean edo bestean, beti dela herrialde baten edo gizarte baten ispilu, eta halaxe zen Model ere; horregatik grabatu nahi izan genuen bertan filma».

Prozesu «izugarri luzea»

Zuzendariak eta ekoizleek azaldu zuten «izugarri luzea» izan dela filma sortzeko prozesua. 2005ean sortu zitzaien ideia, artean Model zabalik zegoela —espetxea 2017an itxi zuten—, baina luzaz ez zuten filmaketarako leku egokirik aurkitu. Hala, gaiaz bildua zuten dokumentazio andana gorde —hura bizi izan zutenei egin zizkieten elkarrizketak, garaiko prentsa eta argazkiak...—, eta beste lan batzuk ondu zituzten. Harik eta, duela bi urte inguru, Modelen bertan grabatzeko baimena lortu zuten arte.

Rolen lanketaz, Herranek azaldu zuen Copeleko kide izandako preso ohi bat ezagutu zuela. «Harrigarria eta oso aberasgarria egin zitzaidan harekin hitz egitea. Jende honek ez du hitz bakarra esan beharrik, begiradan ikusten zaie bizi izan duten guztia, urteetako borroka eta etsipena. Espainiako kartzela guztietatik pasatu den pertsona bat da, eta, egun, ia 80 urterekin, oraindik borrokan ari da presoen eskubideen alde». Espetxe sistema aldatu beharraz ere mintzatu zen aktorea, «ez baitu erreformatzen, soilik zigortu».

Egungo gizartea indibidualistagoa dela iritzita, Gutierrezek ere aitortu zuen «zirrara» eragin ziola presoen arteko elkartasun horrek; «ikusteak nola preso talde bat, zuriak bainoago grisak izan zituen trantsizio garaian eta dena aurka izanik ere, lortu zuena lortzera iritsi zen». Aktoreak azaldu zuenez, Bartzelonako bazterreko auzoetako jendea figurante aritu zen filmean, Modelen izandako batzuk ere bai, eta horrek, filmari «errealitate plus bat» emateaz gain, bera antzezle gisa «beste leku batean» jarri zuen.

Ildo beretik, kartzelako ihesaldiei buruzko lanek ikuslea «ukitu» ohi dutela iruditzen zaio Rodriguezi. «Uste dut ez dagoela ezer okerragorik beste norbait zure denboraren jabe izatea baino. Horregatik, erraza da preso dagoenarekin enpatizatzea». Genero horretan, erreferente argiena, agian, Jacques Beckerren Le Trou izan duela adierazi zuen; keinu txiki bat ere egin dio bere filmean.

Narrazioaren umore printzez, berriz, zuzendariak esan zuen istorioan modu naturalean agertu zirela, eta pertsonaiak ez estereotipatzeko nahiari ere erantzun diola haren erabilerak.]]>
<![CDATA[Barrote arteko borrokaldia]]> https://www.berria.eus/albisteak/218256/barrote_arteko_borrokaldia.htm Fri, 16 Sep 2022 08:43:46 +0200 Ainhoa Sarasola https://www.berria.eus/albisteak/218256/barrote_arteko_borrokaldia.htm <![CDATA[Zinema ospatzeko urtea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1935/018/001/2022-09-16/zinema_ospatzeko_urtea.htm Fri, 16 Sep 2022 00:00:00 +0200 Ainhoa Sarasola https://www.berria.eus/paperekoa/1935/018/001/2022-09-16/zinema_ospatzeko_urtea.htm
Denera, 220 film eta 631 emanaldi izango dira, eta, ohi bezala, gustu guztietarako lanak bildu dituzte egitarauan. Gaur hasi, eta hilaren 24ko sari-banaketa ekitaldiarekin amaituko da jaialdia. Azken orduko ezustekorik ere izan da: Glenn Close aktorea ezin izango da Donostian izan, «familia larrialdi bat» tarteko; Matias Mosteirin ekoizle argentinarra izango da epaimahai ofizialeko buru.

SAIL OFIZIALA

Alberto Rodriguez zinemagile espainiarraren Modelo 77 filmarekin hasiko dira, gaur, Sail Ofizialeko emanaldiak, eta Neil Jordan zuzendari irlandarraren Marlowe lanarekin amaitu. Lehiaz kanpo erakutsiko dituzte biak, baita Rodriguezek berak eta Rodrigo Sorogoyenek, Raul Arevalok, Isa Campok eta Isaki Lacuestak zuzendu duten Apagon telesaila ere.

Urrezko Maskorra eskuratzeko hautagaien artean, berriz, hamazazpi film izango dira, tartean bi euskal ekoizpen: Mikel Gurrearen Suro eta Fernando Francoren La consagracion de la primavera. Bi horiekin batera, lehiaketaren barruan erakutsiko dituzte hauek ere: El suplente (Diego Lerman); Girasoles silvestres (Jaime Rosales); Great Yarmouth-Provisional Figures (Marco Martins); Hyakka / A Hundred Flowers (Genki Kawamura); Il Boemo (Petr Vaclav); Kong Xiu / A Woman (Wang Chao); La Maternal (Pilar Palomero); Le lyceen (Christophe Honore); Los reyes del mundo (Laura Mora); Pornomelancolia (Manuel Abramovich); Resten af livet (Frelle Petersen); Runner (Marian Mathias); The Wonder (Sebastian Lelio); eta Walk Up (Hong Sangsoo).

Bada zeresana eman duen beste film bat ere lehiakideen artean: Ulrich Seidlen Sparta. Izan ere, Der Spiegel aldizkariak argitaratu zuenez, zuzendari austriarrak nahita ezkutatu zien grabatu zituen adingabeei pedofiliaren inguruko lan bat egiten ari zela, eta filma bere programaziotik kendu zuen Torontoko zinema jaialdiak. Zinemaldiak, baina, Sail Ofizialeko lehian emango du; «soilik epaile baten aginduz» kenduko lukete, Jose Luis Rebordinos jaialdiko zuzendariak adierazi duenez.

Emanaldi berezietan, eta lehiaz kanpo, beste bi film emango dituzte: Isabel Coixeten El sostre groc eta Yannick Kergoaten La (très) grande evasion.

EUSKAL ZINEMA

Guztira, Euskal Herrian ekoitzitako hamahiru film luze eta lau film labur bildu ditu aurten festibalak bere egitarauan. Horietatik, hamahiru dira euskaraz sortutakoak -osorik edo hein batean-, eta 11 izango dira ikusgai, bi garapen fasean baitaude oraindik. Zinemira sailak hartuko ditu gehien, zazpi denera, eta Euskal Zinemaren Irizar saria irabazteko lehiatuko dira horietako lau: El vasco (Jabi Elortegi), My Way Out (Izaskun Arandia), Gesto (Xuban Intxausti) eta Karpeta Urdinak (Ander Iriarte). Sail berean, baina lehiaz kanpo, Alauda Ruiz de Azuaren Cinco lobitos, Arantza Santestebanen 918 gau, eta Jon Mikel Fernandez Elorzen Bi arnas erakutsiko dituzte, besteak beste.

Zinemira saileko lau lan horiez gain, beste sail batzuetan dauden sei film lehiatuko dira Irizar sarirako: aurrez Sail Ofizialean aipatutako biak -Suro eta La consagracion de la primavera-; Maria Elorzaren A los libros y a las mujeres canto, Zuzendari Berriak sailekoa; Alberto Gastesiren Gelditasuna ekaitzean, Euskal Zinemaren Galan estreinatuko dutena; Fermin Aioren Kepa Junkera berpiztu, EITB galan erakutsiko dutena; eta Fermin Muguruzaren Black Is Beltza II: Ainhoa, Belodromoan emango dutena -sarrerak amaitu dira dagoeneko, baina egunean bertan, emanaldia baino bi ordu lehenago, beste ehun bat jarriko dituzte salgai leihatilan-. Hala, hamar lan izango dira guztira saria lortzeko lehian.

Zabaltegi-Tabakalera saila beste bi euskal ekoizpenen erakusleiho izango da: Lur Olaizolaren Hirugarren koadernoa eta Estibaliz Urresolaren Cuerdas film laburra. Halaber, Nest sarirako, lehen aldiz, euskarazko lanik ere izango da hautagaien artean: Nagore Murielen Erro bi eta Mikele Landaren Noizko basoa.

PERLAK ETA BESTE

Nazioarteko jaialdietan oihartzuna lortu duten lanen erakusleiho izan ohi da Perlak saila, eta hamazazpi lan erakutsiko ditu aurten. François Ozonen Peter von Kant-ek irekiko du sorta, eta, haren ondotik, besteak beste, Santiago Mitreren Argentina, 1985, Alejandro Gonzalez Iñarrituren Bardo, falsa cronica de unas cuantas verdades, Dardenne anaien Tori et Lokita, Hirokazu Koreedaren Broker, Ruben Ostlunden Triangle of Sadness, Louis Garrelen L'innocent eta Mia Hansen-Loveren Un beau matin emango dituzte.

Zabaltegi-Tabakalera sailak ere hainbat jaialditan parte hartutako lanak erakutsiko ditu, tartean Thomas Salvadorren La montagne, Anders Emblemen A Human Position, Cyril Schaublinen Unrueh, Natalia Lopez Gallardoren Manto de gemas, Laura Citarellaren Trenque Lauquen eta Ann Orenen Piaffe. Beste hainbat film luzez gain -Mutzenbacher (Ruth Beckermann), Amigas en un camino de campo (Santiago Loza) eta beste-, lan laburrak ere bildu dituzte sailean, hala nola Peter Stricklanden Blank Narcissus (Passion of the Swamp) eta Lee Chang-dongen Heartbeat.

Horizontes Latinos sailean, berriz, Argentina, Brasil, Txile, Kolonbia, Kuba eta Mexikon kokatutako hamabi istorio erakutsiko dituzte. Horien artean daude Ana Cristina Barragan, Natalia Beristain, Patricio Guzman eta Carlos Lechugaren lan berriak, besteak beste; Guzmanen filmak inauguratuko du saila, eta Barraganenak itxi. Eta Zuzendari Berriak sailak lehen edo bigarren hamahiru lan bilduko ditu aurten.

DONOSTIA SARIAK

Bi Donostia sari emango ditu aurten jaialdiak: Juliette Binoche aktore frantziarraren eta David Cronenberg zinemagile, gidoigile eta antzezle kanadarraren ibilbideak aitortuko ditu. Maiatzean iragarri zuen festibalak Binoche (Paris, 1964) omenduetako bat izango zela, eta 70. aldiko kartel ofizialaren irudia ere bada horregatik aktorea. Hilaren 18an jasoko du garaikurra, Kursaalean egingo duten sari-banaketa galan, eta Claire Denisen Avec amour et acharnement filma emango dute jarraian -aktorea du protagonista nagusietako bat-. Film horretan ez ezik, beste 70etik gora lanetan parte hartu du aktoreak azken 40 urteotan, hala nola Marie (1985), Mauvais Sang (1986), Les amants du Pont-Neuf (1991), Trois couleurs: Bleu (1994), The English Patient (1996), La Verite (2019) eta aurten Sail Ofizialean lehiatuko den Le lyceen lanetan.

Cronenberg (Toronto, Kanada, 1943), berriz, azken mende erdiko zinemagile berezienetakotzat dauka jaialdiak. Hogei film luze inguru zuzendu ditu, eta horietan gaixotasuna, indarkeria, gorputza eta esperimentazio zientifikoa landu izan ditu. Berak sinatutako lanen artean daude, besteak beste, Scanners (1981), Videodrome (1983), The Fly (1986), Dead Ringers (1988), The Naked Lunch (1991), Crash (1996), A History of Violence (2005) eta Eastern Promises (2007). Aktore ere aritu izan da beste zuzendari batzuen filmetan. Hilaren 21ean jasoko du saria, Viktoria Eugenia antzokian, eta, ondoren, Crimes of the Future filma emango dute, aurtengo Cannesko jaialdian aurkeztutakoa.]]>
<![CDATA[Tabernako idi burua lekuko duten bizitzak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1873/024/001/2022-09-14/tabernako_idi_burua_lekuko_duten_bizitzak.htm Wed, 14 Sep 2022 00:00:00 +0200 Ainhoa Sarasola https://www.berria.eus/paperekoa/1873/024/001/2022-09-14/tabernako_idi_burua_lekuko_duten_bizitzak.htm Bar Gloria, eta Susa argitaletxearekin kaleratu du. «Bizimodu aldaketa erradikal batera presaka egokitu behar izan dutenen istorio bat da Bar Gloria. Etxearen esanahia aldatu, lur berrira errotu eta lehenbailehen hazi nahi izan dutenena», adierazi du idazleak.

Herri erdigunean, erreka bazterrean, tren geltokitik gertu dago Bar Gloria, Ibarzabalek esplikatu duenez. Mostradore altu bat eta beiratedun jantoki bat ditu, baita disekatutako idi buru bat ere sarrerako ate gainean. Fabriketako langilez betetzen da goizetik, eta familiaren baserritar jatorriak ere baldintzatzen du tabernaren izaera, zeinak inguruko herrietako landa eremuko jendea ere erakartzen duen. Hala, «bi paisaia nagusi», urbanoa eta nekazaritza tradizioa, elkartzen ditu guneak. «Jendea sukalderaino sartzen da, eta zaraten eta usainen anabasa horretan, pertsonaiei oharkabean igaroko zaie denbora; haurtzaroa eta helduaroa, bizitza eta lana bereizezin bilakatzeraino».

Lanak elkartu ditu kontakizuneko hiru protagonistak, «beharrak batu edo urrundu egin baititzake pertsonak», ohartarazi du idazleak. «Lanak harrapatutako jendea kontatu nahi nuen liburu honetan, hara eta hona dabiltzan bitartean filmatu. Nola, esku bustien eta hanka minberatuen gainetik, haiek direna izateko indarrari eusten dioten, nola amesten duten, noiz eta zergatik hautatzen duten amiltzea edo altxatzea, eta zenbateraino dagoen hori beraien esku».

Nobelan agertzen diren eremu gehienak —kalea, taberna, proba-tokia...— gizonek menderatutakoak direla ere azaldu du, eta Bar Gloriako zerbitzariak haien begiradapean, haien eskura, haien elkarrizketak entzunez hazi direla. «Gizonek abereak bezatzen dituzten moduan bezatu nahi izango dituzte emakumeak ere, lanaren eta indarraren bidez. Baina badira sen errebeldeak, neurriko uztarririk egin ezin zaienak». Idi probetako iruditeria ere eraman du liburura, «pertsonen eta gainerako animalien arteko harremanak esanguraz betetakoak» iruditzen baitzaizkio.

Eta, testuinguru horretan, ihes egiteko desira sentituko dute istorioko hiru protagonistek, nork bere modura, Ibarzabalek zehaztu duenez: «Iraganeko eta etorkizuneko irla hobeak dauzkate buruan, baina mostradorea hesi bat da, edo beti haien zain egongo den babesleku ezagun bat».

Eszenaz eszena kontatua

Bere izenez sinatutako lehen nobela badu ere, Ibarzabalek lehendik ere badu harremanik letrekin. Bertsolari izateaz gain, kazetaria da ikasketaz, eta hainbat hedabidetan zutabegile aritu izan da eta ari da —BERRIA tartean—. Txakur Gorria sormen kolektiboak argitaratutako hainbat liburutan ere idatzi du. Bar Gloria-ren «ernamuina» orain bi urte hazi zitzaiola azaldu du idazleak, oso modu «lausoan» hasieran. «Eszenak zerrendatzen hasi nintzen. Pertsonaia, leku eta garai dezente sartzera nindoanez, bakoitzaren usaina lehenengora suma zedin nahi nuen». Leku bakoitzaren bereizgarriak eta haien araberako pertsonaien aldaerak landu zituen. «Kontatzen bezainbeste, erakusten saiatu naiz».

Aitortu du erronka izan dela beretzat «lanaren abiadura orrialdeetan harrapatzea, eta aldi berean pertsonaien ezinegonak modu lasaiago batean deskribatzen asmatzea». Hala, bestelako hizkuntza bat garatu du liburuan. «Saiatu naiz garbi hitz egiten ez duen jendearen hizkera hori aletzen: begirada bidezkoa, errezelen ostekoa eta isiluneetakoa. Familia askotan ohikoa den komunikazio mota hori interesatzen zitzaidan. Korapiloak askatu gabe, isildu eta aurrera jarraitzea erabakitzen duen jendea».

Hain zuzen, liburuan isiltasunak garrantzia duela iritzi dio Leire Lopez Ziluaga editoreak. «Bortxaketa batek jarriko du argumentua martxan, eta horrek sortutako ezinegonak. Baina hori pizgarria da, nobela ez baita hori bakarrik inondik inora. Liburua gauza asko da». Haren ustez, heldu egiteko prozesuari, lanari eta desirari buruzko liburua da, baita komunikazioari buruzkoa ere.

Eta zerrendatu ditu nobelak jorratzen dituen auzi gehiago ere editoreak: krisi ekonomikoa, gizonkeria, gaixotasuna, bortxa, maitasuna, ahizpen arteko harremana, sexualitatea... Aldi berean, eta batez ere, irakurleari «espazio asko» uzten dion liburu bat dela adierazi du. «Nobelaren ezaugarrietako bat da idazleak beharrezkoa dugun hori bakarrik kontatzen digula, argazki osoa guk osa dezagun. Eszenaka kontatutako liburu bat da, eta gu gara ondorioak atera behar dituztenak».]]>
<![CDATA['Bar Gloria' plazaratu du Nerea Ibarzabalek, bere lehen nobela]]> https://www.berria.eus/albisteak/218125/039bar_gloria039_plazaratu_du_nerea_ibarzabalek_bere_lehen_nobela.htm Tue, 13 Sep 2022 09:25:45 +0200 Ainhoa Sarasola https://www.berria.eus/albisteak/218125/039bar_gloria039_plazaratu_du_nerea_ibarzabalek_bere_lehen_nobela.htm <![CDATA[Belodromoko kontzertu-proiekzioa berreskuratuko du 70. Zinemaldiak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/031/001/2022-09-13/belodromoko_kontzertu_proiekzioa_berreskuratuko_du_70_zinemaldiak.htm Tue, 13 Sep 2022 00:00:00 +0200 Ainhoa Sarasola https://www.berria.eus/paperekoa/1879/031/001/2022-09-13/belodromoko_kontzertu_proiekzioa_berreskuratuko_du_70_zinemaldiak.htm
Zinemaldiak, Euskadiko Orkestrak (EO) eta SGAE fundazioak elkarrekin antolatu dute emanaldia, eta, urtero bezala, aurten ere EOk interpretatuko ditu pieza aukeratu batzuk, Juan Jose Oconen zuzendaritzapean. «Urteotan guztietan, 58 filmen soinu bandak jo ditu Euskadiko Orkestrak», zehaztu du Rebordinosek. Larunbateko kontzerturako, gainera, EOk Andra Mari abesbatza gonbidatu du bi filmetako musika kantatzera: Arturo Cardelusek Buñuel en el laberinto de las tortugas (Salvador Simo) filmerako ondutakoa; eta Aitor Amezagak La sombra de nadie (Pablo Malo) lanerako konposatutakoa. Oconek azaldu duenez, ez da erronka erraza musikarien, kantarien eta proiekzioen arteko sinkronizazioa lortzea, eta horretan ari dira lanean saioaren aurreko egunetan.

Beste soinu banda batek ere aurtengo egitarauarekin lotura berezia duela adierazi du Rebordinosek: Basilio Martin Patinoren Nueve cartas a Berta filmerako Carmelo Bernaolak ondutakoak. Izan ere, film horren kopia zaharberritu bat erakutsiko du jaialdiak, Klasikoak sailean. Horiez gainera, beste lau filmetako musika interpretatuko dute orkestrako nahiz abesbatzako kideek: Alejandro Amenabarrek berak bere Mientras dure la guerra filmerako sortu zuena; Eva Gancedok Ricardo Francoren La buena estrella lanerako ondu zuena; El portero (Gonzalo Suarez) filmerako Carles Casesek konposatu zuena; eta Manel Gil-Ingladaren Cher ami (Miquel Pujol) lanerako prestatu zuena.

Morgancrearen muntaketa

Aurreko urteetan bezala, musika filmetako eszena muntaketa baten proiekzioarekin uztartuko da. Morgancrea etxeko Carlos Rodriguezek ondu du aurtengoa, eta 400 metro koadroko pantailan ikusi ahal izango da. Musikagileetako batzuk oholtzan beren obrak aurkezten izango direla ere jakinarazi dute antolatzaileek.

Gonbidapenak hilaren 16ra bitarte lortu ahalko dira, eta Belodromoan ere izango dira zenbait, kontzertuaren egunean bertan. 3.000 lagunentzako lekua du.]]>
<![CDATA[Zoriz mundu bat zabaltzea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1917/022/001/2022-08-19/zoriz_mundu_bat_zabaltzea.htm Fri, 19 Aug 2022 00:00:00 +0200 Ainhoa Sarasola https://www.berria.eus/paperekoa/1917/022/001/2022-08-19/zoriz_mundu_bat_zabaltzea.htm hau dena hori, baita itzulpengintza lana ere. Ordutik, hiru liburu ekarri ditu errusieratik euskarara.

«Besterik gabe, interes berezirik izan gabe» hautatu zuen Errumania Uhartek; artean ezer gutxi zekien hizkuntzaz eta herrialdeaz, baina, dioenez, bazuen jakin-mina herrialde komunisten historiaz eta karreran pixka bat landutako errusiar arte abangoardistaz. 2005ean abiatu zen hara, sei hilabeterako. «Hilabete politak pasatu genituen. Errumaniera ikasteko hilabeteko ikastaroa eman ziguten, eta, han bizi ginela, errumanieraz moldatzen ginen. Niretzat kristoren satisfazioa izan zen hizkuntza ikastea, gustura egin nuen». Gogoan du leku askotako gazteak zeudela ikasle egoitzan, ekialdeko herrialdeetakoak batez ere. «Hor bazen hizkuntzen oso saltsa polita».

Aurrez «deus» ez jakin arren, errumaniera ez zitzaion ikasteko «hain zaila» iruditu. Orduan piztu zitzaion Ekialdeko munduarekiko interesa ere. «Han ginela, ez dakit nondik nora, Dostoievski eta Tolstoi irakurtzen hasi nintzen; buruan daukat nola liluratu ninduen Krimena eta zigorra-k, eta pentsatu nuela: 'Hau errusieraz irakurri nahiko nuke nik!'».

Errusian «murgiltzea»

Amaitu zuen egonaldia, itzuli zen etxera, eta bukatu zituen ikasketak. Baina hor segitzen zuen lilurak. «Uste dut hizkuntzek sortu zidatela hori hasieran, eta, gero, literatura errusiarra ezagutzeak. Eta bizitzaren zirkunstantziak: karrera bukatu, eta zer egin pentsatzen hasita, beste zerbait ikastea erabaki nuen». Hautu bat egin behar, eta zoriaren eta barne bulkadaren arteko zerbaitek eraman zuen erabakia hartzera. «Akordatzen naiz, Interneten 'errusiar literatura'-edo sartu, eta ailegatu nintzela Bartzelonako Unibertsitateko Eslaviar Filologiako atarira. Programan, errusiera, Errusiako historia, literatura-eta irakasten zutela ikusi nuen. Eta pentsatu nuen horixe egin nahi nuela».

Bartzelonara jo, eta, bost urtez, horiek denak landu zituen, baita katalana, poloniera, errumaniera gehiago ikasi ere, herrialde horien nahiz beste batzuen literatura eta historiarekin batera. Horiek ezagutzea hizkuntza ikasteko oso garrantzitsua dela uste du. «Asko laguntzen du, eta beste ikuspuntu bat ematen dizu, beste lotura bat egiten duzu hizkuntzarekin; ez da bakarrik funtzionala zarela, baizik eta uler dezakezula pixka bat zer pentsatzen duen edo nondik heldu den jende hau, zer historia izan duen... Gainera, nik beti lotu izan dut hizkuntza literaturarekin, hori zen nire motibazio nagusietako bat. Eta literaturaren bidez historia ere ukitzen duzu».

Ikasten ari zela, Moskun sei hilabeteko egonaldia egiteko aukera sortu zitzaion 2011n. Ordurako «dezente» landua zuen errusiera; «baina kristoren shocka izan zen hala ere». Bakarrik iritsi zen hiri handi hartara, urtarrilean, eta elurpean, maleta handi bati tiraka jo zuen unibertsitatera. «Moskun badira Stalinen garaiko zazpi eraikin erraldoi, eta horietako bat da MGU Moskuko Estatu Unibertsitatea. Hamar mila ate eta ez dakit zenbat pasillo, igogailu dituen eraikin hartara joan nintzen, eta dena zen... handia, berria, hotza, negua, hizkuntza ez entenditzea...». Pixkanaka, baina, egokitu zen. Unibertsitateko egoitzan bizi izan zen, hizkuntza ugaritan mintzo ziren 13.000 ikaslerekin.

Karrera amaitzean, Euskal Herrira itzultzea erabaki zuen. «Nik sumatzen nuen behar nuela nire hizkuntzan bizi». Baina beste aukera bat jarri zitzaion begien aurrean: beka berri batzuen bitartez, San Petersburgora master bat egitea. «Oso diferentea» izan zen esperientzia, Moskukoaren aldean. «Hango historia irakasle baten etxean izan nintzen, eta hasieran kosta egin zitzaidan, baina gero ederra izan zen, asko ikasi nuen. Nolabait intelligentsia errusiarraren parte sentitzen zen familia bat zen; hizkuntza pila bat zekizkiten, sukalde osoa hiztegiz betea zuten, eta asko irakasten zidaten». Urtebete egin zuen han, eta «murgiltzea erabatekoa» izan zen.

Horri esker, errusiera informalagoa ez ezik, literatura ere sakonago ezagutu zuen. Eta Errusiako gizartean pisu handia duela egiaztatu zuen. «Beti esaten da, eta hala da». Historiari lotuta azaldu du arrazoia: XIX. mendearen hondarrera arteko lege zurrunak, XX. mendera arteko tsarismoa... «Zentsura giro hartan, literatura espazio bat zen pentsamendua modu libre batean garatzeko, baita filosofia ere. Hala ulertzen da, adibidez, Tolstoi ez zela bakarrik idazlea, baizik eta filosofoa, pedagogoa... Gero, XX. mendean ere eduki zuen pisua». Horren lekuko da, Uharteren ustez, garai guztietan errepresaliatuak izan diren idazleen kopurua ere; Puxkin, Bulgakov, Xalamov... «Literatura zorrotz kontrolatu izan du aginteak, bazuelako botere bat».

Pisu horren zantzuak erraz sumatu ohi zituen kalean: metroan jendea irakurtzen, poesia errezitaldiak tabernetan... «Badituzte literatur erreferente argi batzuk; adibidez, Puxkin. Bada errusieraz esaera bat, 'Puxkin da gure dena', haientzat harekin hasi zelako dena, eta han edonork daki haren bertsoren bat». Uhartek uste du errusiarrak jabetzen direla beren literaturak letra unibertsaletan duen pisuaz. «Badu prestigioa kanpoan ere; haiek badakite, eta oso harro daude».

Batez ere klasikoen lanak landu zituen berak karreran, baina XX. mendeko idazle batzuk ere klasikotzat har daitezkeela dio. «XIX. mendea urrezko aroa izan zen, Puxkinekin hasi, eta Dostoievski, Tolstoi... XIX. mendearen bukaerari, berriz, zilarrezko aroa esaten zaio, eta poesia sinbolistan hor daude Blok, Tsvetaieva... Eta, bere gorabeherekin, XX. mendeko literatura ere oso inportantea izan zen; guretzat, kasik klasikoak dira Akhmatova, Babel, Bulgakov...».

Halere, uste du Euskal Herrian «gutxi samar» ezagutzen dela errusiar literatura. «Gu, azkenean, Mendebaldeko munduaren parte gara, kultura anglosaxoia bazter guztietatik ailegatzen zaigu, baina Ekialdekoa, gutxi. Minimoa ezagutzen dugu, eta itzulita dagoena ere minimoa da; hortik kanpo dagoen guztia ez da ailegatzen». Jatorrizkotik itzultzea azken 30-40 urteko kontua dela dio, eta, bereziki, Literatura Unibertsala bilduman atera direla, klasikoak batez ere -Turgeniev, Gorki, Lermontov, Gogol...-. Garaikiderik ere itzuli da azkenaldian, Katakrak eta Pasazaiteren eskutik bereziki. «Baina, orokorrean, euskarara itzuli diren idazleak kanonikoak dira». Are gutxiago dago zenbait generotan; poesian, esaterako. «Igual 30 bat liburu itzuli dira euskarara, eta ipuinak edo nobelak izan dira gehienak».

Garaiaren printzak, hitzetan

Hiru lan euskaratu ditu berak urteotan. Sergei Dovlatoven Filiala (2017, Katakrak) izan zuen lehena, Amaia Apalauzarekin lau eskutara itzulia. «Amaiak Maleta itzuli behar zuenean [Dovlatovena, 2014an Literatura Unibertsala bilduman emana], laguntza eskatu zidan errusierarekin, eta harremana egin genuen. Niretzat oso probetxugarria izan zen ikusteko zer zen itzultzea; ez nekien zer eskatzen duen, nolakoa den prozesua... Gero, berak proposatu zidan Filiala, osorik, elkarrekin itzultzea». Gustuko du. «Dovlatov ia klasiko bat da, nahiz eta XX. mendearen bukaerakoa izan. Estilo oso zuzena du, oso esaldi motzak eta sinpleak erabiltzen ditu, baina ahozko hizkuntzatik eta argotetik ere asko dauka. Orduan ohartu nintzen askoz ere zailagoa zela niretzat hori itzultzea, Tolstoi baino, adibidez».

Ondoren ekin zion Leninen Estatua eta iraultza saiakerari (Txalaparta, 2020). «Enkarguz ailegatu zitzaidan aukera, eta kristoren ilusioa egin zidan, 'Egiatan? Proposamen bat jaso dut!'», oroitu da, irriz. Oso bestelako lana zen, saiakera politiko bat, «garai konkretu batean idatzitakoa, eta pentsa zer garai... Horretan, adibidez, oso aberasgarria da historia ezagutzea, eta, aldi berean, hori itzuliz asko ikasten duzu garaiaz». Idazkeran ere sumatzen da sortu zuen garaia. «Oso denbora gutxian idatzi zuen, hilabeteko tartean-edo. Ez da testu oso landua, baina kostatu zitzaidan, uste dut kristoren ardura sentitu nuelako Leninen testu bat zelako».

Aurrez irabazia zuen Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko EIZIEk antolatzen duen itzulpen lehiaketa, baina Leninenaren ostean euskaratu zuen Alexandra Kollontairen Erle langileen amodioak (Erein, Igela, 2020). Lagin bat aurkeztu eta balekoa zela ikusteak lasaitasuna eta segurtasuna eman zizkion, eta, Leninenaren aldean, «askoz ere atseginagoa» egin zitzaion testua. Hartan ere garaia irakurtzen dela uste du. «1923an idatzi zuen, iraultza egiteko prozesu bete-betean zebilela, eta badu azkar idatzitako testu baten kutsua. Gainera, mundu guztia alfabetatu nahian zebiltzan garai hartan, eta Kollontaik idazten zuen denek ulertzeko asmoz, eta emakumeengana ailegatu nahian, ordura arte ez zeudelako literatur sisteman, ezta irakurle gisa ere». Horregatik darabil «hizkuntza nahiko sinplea» idazleak. «Zailtasun handiena, berriz ere, kolokialtasun hori, tonu hori aurkitzea izan zen».

Jatorrizko hizkuntzatik euskaratu ditu hirurak, baina dakizkien beste hizkuntzetako itzulpenak ere baliagarriak izaten zaizkio kontsultarako. Bidelagunak ere topatu izan ditu. Batetik, Errusian ezagutu zuen jendearekin argitu izan ditu zalantzak; bestetik, Apalauza, Xabier Olarra eta karrerako kideekin ere kontsultatu izan ditu. «Nik uste dut ez dudala deus ere bakarrik egin, beti daude inguruan laguntzaileak».

Beti izango da zer itzulia

Egun, Euskal Herrian bizi izanda, hizkuntza mantentzea du erronka. Ulermenari errazago eusten dio, irakurriz, adibidez: «Liburu elektronikoak izugarrizko laguntza dira, zeren, irakurtzen ari zarela, ulertzen ez duzun hitz horretan klik egin, eta hiztegiko definizioa agertzen zaizu. Osotara ezagutzen ez duzun hizkuntza batean irakurtzeko hori da modu praktikoena». Errusiako lagunekin harremana mantenduz, podcastak entzunez, filmak ikusiz ere eutsi dio, eta orduan baino errazago ere irakurtzen du, baina uste du azkarrago galtzen direla hitz egiteko eta idazteko gaitasunak.

2017an Errusiara itzuli zen astebeterako, eta buruan baditu hara joateko plan gehiago ere -transiberiar trena du begiz jota-, baina, egungo egoeran, ez daki noiz gauzatu ahalko dituen. Itzulpengintzatik bizibidea ateratzea ere zaila ikusten du, baina liburu gehiago itzultzeko aukera izango duela espero du. «Iruditzen zait errusieratik beti egongo dela zer itzuli, eta hori gauza ederra da».

Bihar: Ana Isabel Morales.]]>
<![CDATA[Horizontes sariagatik lehiatuko dira Guzman, Barragan eta Beristain]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/024/001/2022-08-12/horizontes_sariagatik_lehiatuko_dira_guzman_barragan_eta_beristain.htm Fri, 12 Aug 2022 00:00:00 +0200 Ainhoa Sarasola https://www.berria.eus/paperekoa/1872/024/001/2022-08-12/horizontes_sariagatik_lehiatuko_dira_guzman_barragan_eta_beristain.htm
Barragan zuzendari eta gidoilari ekuadortarrak La piel pulpo erakutsiko du; Zinemaldiaren WIP Latam sailaren iazko edizioan parte hartu zuen lan horrek, eta Horizontes saila itxiko du aurten. Egileak sail bereko Epaimahaiaren Aipamen Berezia lortu zuen bere lehen lan luzearekin (Alba, 2016), eta bere azken proiektua, La hiedra, Ikusmira Berriak egonaldi programaren parte da aurten.

Beristain, berriz, bere hirugarren film luzearekin lehiatuko da, Ruido-rekin, zeinak indarkeria matxista duen mintzagai, alaba desagertuaren bila dabilen ama baten istorioaren bitartez. Zinemagile mexikarraren lanaren erabateko estreinaldia hartuko du jaialdiak. Iaz, Veneziako Settimana Internazionale della Critica atalean lehiatu zen egilea, No quiero dormir sola bere lehen filmarekin.

Giroudek El caso Padilla aurkeztuko du, Heberto Padilla poeta kubatarraren inguruko ez-fikziozko lana. Zinemagile kubatarrak ezaguna du Zinemaldia; Omertà filma (2008) Euskal Zinemaren Egunean estreinatu zuen, eta Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren saria ere jaso zuen gero, El acompañante (2013) proiektuari esker.

Girouden herrikide Lechuga ere izana da festibalean, 2016. urtean Santa y Andrés filma aurkeztu baitzuen Horizontes Latinos sailean. Orain, Vicenta B. lanarekin itzuliko da Donostiara, iaz WIP Latam saileko Egeda Platino Industria saria jaso zuena.

Guzmanek ere aski ongi ezagutzen du jaialdia, zuzendari txiletarrak hainbatetan erakutsi baititu bere pelikulak Donostian. Mi país imaginario aurkeztuko du aurten, Cannesko jaialdiko Special Screening sailean aurkeztu zuena. Film horrek inauguratuko du saila.

Lehen film luzeak

Biasin argentinarrak Sublime bere lehen lan luzearekin egingo du debuta jaialdian, Berlinaleko Generation 14plus sailean izan ondoren. Beren opera prima-k erakutsiko dituzte, halaber, beste sei zinemagilek. Hernandezen kolonbiarrak Un varón aurkeztuko du lehiara; Cannesko Quinzaine des Realisateurs atalean estreinatu zuen, eta iaz WIP Latam sailean hautatutako filmetako bat izan zen. Gonzalez mexikarraren Dos estaciones ere iazko WIP Latamen hautatu zuten —eta hori baino lehen, proiektu gisa, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan, 2019an—; AEBetako Sundance zinema jaialdiko World Cinema Dramatic Competition lehiaketan parte hartu zuen filmak, eta bertan egindako interpretazioagatik jaialdiko antzezlerik onenaren Epaimahaiaren Sari Berezia eskuratu zuen Teresa Sanchez aktoreak.

Markowicz brasildarra Carvão bere lehen film luzearekin izango da Donostian, aurten Tolosako (Okzitania) jaialdiko Zinema Eraikitzen sailean hautatua izan ondoren, eta bere lehen lana erakutsiko du Martelli txiletarrak ere: 1976. Cannesko Quinzaine des Realisateurs atalean estreinatu zuen lan hori, eta Ventana Sur Proyecta 2018 eta Tolosako jaialdiko Zinema Eraikitzen egitasmoetan aukeratua izan zen. Maurel costarricarrak Tengo sueños eléctricos aurkeztuko du, 2021ean Proyecta ekimenerako Jardín en llamas izenarekin hautatua, Locarnoko (Suitza) zinema jaialdian izan ondoren. Azkenik, Pulido kolonbiarrak La jauría eramango du lehiara, Tolosako jaialdiko Zinema Eraikitzen sailean eta Cannesko jaialdiko Semaine de la Critique atalean egon ondoren zena —Grand Prix saria eta SACD saria jaso zituen bertan—.

Latinoamerikan osorik edo partzialki ekoitziak diren, Espainiako Estatuan erakutsi ez diren eta jatorri latinoamerikarreko zinemagileek zuzendu dituzten edota munduko gainerako lekuetako komunitate latinoamerikarrak esparru edo gaitzat dauzkaten urteko film luzeen hautaketa bat biltzen du urtero Horizontes Latinos sailak.

Bertan parte hartzen duten lanak Horizontes saria lortzeko lehiatuko dira. Sari horrek 35.000 euro ematen dizkie zuzendariari eta film irabazlearen Espainiako banatzaileari. Sail horretako epaimahaiak du film horiek saritzeko ardura. Halaber, zuzendariaren lehen edo bigarren filmak diren horiek Gazteriaren TCM Saria irabazteko ere hautagai izango dira.]]>
<![CDATA[Barragan, Beristain, Giroud, Guzman eta Lechuga, Horizontes saria eskuratzeko lehian]]> https://www.berria.eus/albisteak/216989/barragan_beristain_giroud_guzman_eta_lechuga_horizontes_saria_eskuratzeko_lehian.htm Thu, 11 Aug 2022 13:08:28 +0200 Ainhoa Sarasola https://www.berria.eus/albisteak/216989/barragan_beristain_giroud_guzman_eta_lechuga_horizontes_saria_eskuratzeko_lehian.htm ]]> <![CDATA[Lankide eta lagun «xaloa eta indartsua»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/026/002/2022-08-11/lankide_eta_lagun_xaloa_eta_indartsua.htm Thu, 11 Aug 2022 00:00:00 +0200 Ainhoa Sarasola https://www.berria.eus/paperekoa/1886/026/002/2022-08-11/lankide_eta_lagun_xaloa_eta_indartsua.htm
Iruñean jaio zen Iriarte, 1978an. Kazetaritzako lizentzia lortu zuen EHU Euskal Herriko Unibertsitatean, 2000. urtean, eta Itzulpengintza Masterra egin zuen gero unibertsitate berean, baita Literatur Itzulpengintzako Graduondokoa ere, Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean. Bi urtez Euskaldunon Egunkaria-n kazetari aritu ostean, itzulpengintzari ekin zion, zenbait enpresa eta erakundetarako lanean, lehenik, eta Iruñeko Udaleko Itzulpen Zerbitzuan, gerora. Euskaratik, gaztelaniatik eta italieratik askotariko testuak itzultzen zituen, gaztelaniara eta euskarara.

Euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko Idazlea Itzultzaileen Lantegian egitasmoan parte hartu zuen 2014. urtean, Danele Sarriugarteren Erraiak liburuaren lehen atala gaztelaniaz jartzeko. Halaber, EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen elkarteko Zuzendaritza Batzordean jardun zen 2013. eta 2014. urteetan.

Bere ibilbidean, euskarazko zenbait literatur lan gaztelerara eraman zituen, tartean, Sarriugarteren Erraiak, 2019an, eta Zer gertatzen da K herrian ilargi beteko gauetan?, 2020an; Samara Velteren Nik sinesten dizut: bortxaketaren kultura eta Sanferminetako kasua, 2019an; eta Uxue Alberdiren Kontrako eztarritik, 2021ean.

Halaber, italieratik bi liburu ekarri zituen euskarara: Elena Ferranteren Ihesi doana eta gelditzen dena (2016); eta, Fleur Jaeggyren Proleterka (2018), Fernando Reyrekin lau eskutara itzulia, Literatura Unibertsala bildumarako.

Hain zuzen, Jaeggyren liburua elkarrekin itzuli izanak «harremana estutzeko» balio izan ziela azaldu zion atzo Reyk BERRIAri, eta orduko oroitzapen goxoa gorde duela gehitu zuen: «Oso lankide ona zen, oso apala, eta oso ongi moldatu ginen. Pertsona xaloa zen, sentibera, baina indar handikoa, bizitzaren zailtasunei bizipozez eta jakinduriaz aurre egin ziena».]]>
<![CDATA[Miren Iriarte itzultzailea hil da]]> https://www.berria.eus/albisteak/216954/miren_iriarte_itzultzailea_hil_da.htm Wed, 10 Aug 2022 20:56:48 +0200 Ainhoa Sarasola https://www.berria.eus/albisteak/216954/miren_iriarte_itzultzailea_hil_da.htm <![CDATA[Abramovich, Honore eta Hong Urrezko Maskorrerako lehiatuko dira]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/026/001/2022-08-03/abramovich_honore_eta_hong_urrezko_maskorrerako_lehiatuko_dira.htm Wed, 03 Aug 2022 00:00:00 +0200 Ainhoa Sarasola https://www.berria.eus/paperekoa/1872/026/001/2022-08-03/abramovich_honore_eta_hong_urrezko_maskorrerako_lehiatuko_dira.htm opera prima-k ere. Irailaren 16tik 24ra egingo dute 70. jaialdia.

Abramovichen zenbait lan jada erakutsi izan dituzte Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera sailean, eta bere laugarren luzearekin lehiatuko da Sail Ofizialean: Pornomelancolía / Pornomelancholia, zeina sex influencer baten erretratua den. Zuzendari argentinarraren lana WIP Latam sailean hautatu zuten, eta Ikusmira Berriak egonaldiei esker sortu du, Mikel Gurreak Suro filma bezala; hala, lehen aldiz, programa horretako bi film jaialdiko sari nagusia lortzeko hautagaien artean izango dira.

Honore zinemagile frantziarra aurrez izana da Sail Ofizialean, La belle personne / The Beautiful Person (2008) eta Non ma fille, tu n'iras pas danser / Making Plans for Lena (2009) lanekin, eta berriro lehiatuko da aurten, aita hil ondoren krisian sartuko den nerabe bati buruzko Le Lycéen / Winter Boy filmarekin. Aktoreen artean Paul Kircher, Vincent Lacoste eta Juliette Binoche daude.

Hong zuzendari korearrarentzat ere ez da izango Sail Ofizialeko lehian parte hartuko duen lehenbiziko aldia, Dangsinjasingwa dangsinui geot / Yourself and Yours filmarekin (2016) zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi baitzuen. Top / Walk Up filmarekin lehiatuko da orain: zinemagile batek hainbat pertsonarekin topo egiten dueneko istorioa kontatzen du.

Lelio txiletarrak ere ezaguna du jaialdia, Perlak sailean Gloria-rekin (2013) eta Horizontes Latinos sailean Una mujer fantástica / A Fantastic Woman-ekin (2017) parte hartu baitzuen. The Wonder lanarekin estreinatuko da Sail Ofizialean; XIX. mendearen erdialdean Irlandako herri batean girotua dago, eta hainbat hilabetez ezer jan gabe bizirik iraun duen neskato baten istorioa kontatzen du; Emma Donoghueren izen bereko nobela du oinarri. Florence Pugh, Ciaran Hinds, Tom Burke, Toby Jones, Elaine Cassidy eta Niamh Algar antzezleek lan egin dute.

Lerman argentinarra ere izana zen Zinemaldian; Horizontes Latinos sailean bi aldiz erakutsi ditu bere lanak, eta Una especie de familia / A Sort of Family filmagatik (2017) Gidoi Onenaren Epaimahaiaren Saria lortu zuen. El suplente / The Substitute filmarekin lehiatuko da orain, zeinak Buenos Airesko aldirietako irakasle baten jazoerak biltzen dituen. Proiektu fasean zela, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan izan zen, 2019an. Juan Minujin, Barbara Lennie, Alfredo Castro, Maria Merlino, Lucas Arrua eta Rita Cortese dira protagonista nagusiak.

Martin portugaldarrak Erresuma Batuan filmatu eta girotu du Great Yarmouth-Provisional Figures, eta immigrazioaren drama landu du. Tania du protagonista, jatorriz portugaldarra dena, eta bere herrialdetik etorritako langileen eta Norfolk eskualdeko lantegien arteko lotura gisa jokatzen duena.

Mora kolonbiarrak, berriz, Medellin hiriko kaleetan bizi diren bost mutiko jarri ditu protagonista Los reyes del mundo / The Kings of the World ipuin subertsibo eta fantastikoan. Bigarren film luzearekin itzuliko da Mora jaialdira; Matar a Jesús / Killing Jesús filmarekin (2017), Zuzendari Berriak sailean aipamen berezia eta Gazteriaren Saria irabazi zituen.

Petersen danimarkarra, berriz, lehen aldiz lehiatuko da Zinemaldian, Resten af livet / Forever lanarekin. Familia erretratu korapilatsu baina baikorra da filma, non bi senar-emaztek eta haien alabak doluari aurre egin beharko dioten, haien seme nagusia eta anaia zaharra hiltzen denean.

Seidl austriarrak jaialdiko beste sail batzuetan erakutsi ditu bere lanak aurrez, eta lehen aldiz hartuko du parte lehia ofizialean, Sparta-rekin. Aurten Berlinalen estreinatu zuen Rimini (2022) filmarekin hasitako diptikoa ixten du lan berriak; hain zuzen, Sparta-ko pertsonaia nagusia Rimini-ko protagonistaren anaia da.

Vaclav txekiarrak Zuzendari Berriak sailean erakutsi zuen Paralelní svety / Parallel Worlds (2001), eta Il Boemo drama biografikoarekin izango da lehian aurten. Josef Myslivecek du ardatz filmak, 1770eko hamarkadako opera italiarreko konpositore emankorrenetako bat izan zena.

Beste bi zinemagile beren lehen lanekin lehiatuko dira: Kawamurak, hainbat animazio film japoniarren ekoizleak, Hyakka / A Hundred Flowers irudi errealeko filmarekin egingo du debuta zuzendari gisa; alzheimerra duen andre baten istorioa kontatzen du lanak. Bere lehen filma erakutsiko du Mathias estatubatuarrak ere: Runner, AEBetako midwest-eko bi gaztek elkar topatzen dutenekoa kontatzen duena.

Horiek guztiak aurrez iragarritako beste lau filmen zerrendara batuko dira: orain gutxi jakinarazi zuten Sail Ofizialeko lehian izango direla Gurrearen Suro, Fernando Francoren La consagración de la primavera, Pilar Palomeroren La maternal eta Jaime Rosalesen Girasoles silvestres ere.

Lehiaketatik kanpo

Alberto Rodriguezen Modelo 77 filmak inauguratuko du Zinemaldia, lehiaz kanpo. Eta lehiaz kanpo emango dituzte beste hainbat lan ere; tartean, Yannick Kergoaten La (très) grande évasion / Tax Me If You Can dokumentala eta Isabel Coixeten El sostre groc ez-fikziozko lana.

Bestalde, telesail bat ere programatu dute lehiaketaz kanpo: Apagón. Movistar Plusek ekoitzia da, eta Rodrigo Sorogoyen, Raul Arevalo, Isa Campo, Alberto Rodriguez eta Isaki Lacuesta zinemagileek zuzendutako bost kapituluk osatzen dute.]]>
<![CDATA[Manuel Abramovich, Christophe Honore eta Hong Sang-soo Urrezko Maskorrerako lehian izango dira]]> https://www.berria.eus/albisteak/216683/manuel_abramovich_christophe_honore_eta_hong_sang_soo_urrezko_maskorrerako_lehian_izango_dira.htm Tue, 02 Aug 2022 13:18:05 +0200 Ainhoa Sarasola https://www.berria.eus/albisteak/216683/manuel_abramovich_christophe_honore_eta_hong_sang_soo_urrezko_maskorrerako_lehian_izango_dira.htm <![CDATA[Itsasertzeko doinuen itzulera ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2000/024/001/2022-07-20/itsasertzeko_doinuen_itzulera.htm Wed, 20 Jul 2022 00:00:00 +0200 Ainhoa Sarasola https://www.berria.eus/paperekoa/2000/024/001/2022-07-20/itsasertzeko_doinuen_itzulera.htm Life In A Day, atera zuenetik 40 urte bete ziren 2019an. Nazioarteko bira luze bat egin asmo zuten urteurrena ospatzeko, baina pandemiak ideia zapuztu zien. Orain izango dute aukera urteurrena zaleekin batera ospatzeko. Zurriola hondartza, gaur goizean, Simple Mindsen kontzerturako prest. Juan Herrero, EFE Jazzaldiak aurten sarituko dituen bi musikarietako bat izango da protagonista hurrengo egunean: Mulatu Astatke. Bibrafonista, teklista eta perkusionista etiopiarra ethio-jazz estiloaren aitatzat hartzen da, jazza, musika latinoa eta etiopiar tradizioa uztartuz garatu zuena. 70eko urteetan sorterrian arrakasta lortu ondotik, 1998tik aurrera hasi zen haren musika nazioartean ezagunago egiten, Éthiopiques disko sailaren hasierarekin, eta are ezagunagoa bihurtu zen haren izena geroago, haren zazpi pieza Jim Jarmuschen Broken Flowers (2005) filmean agertu zirenean. Lehen aldiz ariko da Jazzaldian, eta azken diskoetako doinuak ezagunagoekin tartekatuko ditu. Haren ondotik, Curtis Harding soul kantari estatubatuarra ariko da. The Excitements Kataluniako soul eta rhythm and blues banda; Carolina Durante pop-rock talde espainiarra; Kate Stables kantari eta musikariaren This Is the Kit proiektua; Vintage Trouble laukote kaliforniarraren «soul primitiboa»; Pillow Queens dublindarren punk, rock eta pop musika; eta Leon Benavente talde espainiarraren zuzenekoa entzun ahal izango dira hurrengo egunetan hondartzan. Trinitate plazako agertokia izaten da urtero jazzaldiaren egoitza kutunenetako bat zaleentzat. Hiromi pianista eta konpositore japoniarrak abiatuko ditu plazako gaualdiak, ostiralean -Miho Hazama musikagileak Musikene Big Banda zuzenduko du aurretik-. XXI. mendeko jazzean, pianoaren ordezkari gailenetakotzat jotzen dute Hiromi, eta jazza musika klasikoaren, rockaren eta poparen osagaiekin uztartzeko gaitasuna nabarmendu izan diote. Louis Cole multinstrumentista estatubatuarra izango da hurrengo gaualdiko protagonista. 8 urterekin hasi zen bateria jotzen -pianoa, gitarra eta baxua ere jotzen ditu-, eta kantaria, konpositorea eta ekoizlea ere bada. Hainbat talde eta artistarekin lan egin du bere ibilbidean: lau disko argitaratu ditu bakarka, eta beste lau hainbat musikarirekin taldea osatuta. Pop eta jazz doinuak nahastuko ditu Donostiako emanaldian, Chris Fishman (teklatuak), Nate Wood (baxua, bateria) eta Genevieve Artadi (ahotsa) lagun dituela. Haien aurretik, Steve Coleman saxofoi jotzaile estatubatuarra izango da oholtzan; aurrez sei aldiz izan da Jazzaldian, eta Five Elements bere taldearekin ariko da larunbatean. Igandean, bi izen handik hartuko dute Trinitate plaza. Hasteko, Amina Claudine Myers pianista, abeslari eta musikagilea igoko da oholtzara, aurtengo Jazzaldiaren bi sarietako bat jasotzera. Ohi bezala, kontzertua emango du aitortza jaso ondotik, eta, ohi duenez, 50eko urteetako gospel talde beltzak ekarriko ditu gogora. Ondotik, Ben LaMar Gay korneta jotzaile, tronpetista eta konpositore estatubatuarraren txanda izango da. Zaila da haren musika sailkatzea, estilo askoren eragina jaso eta uztartzea maite baitu: abangoardiako jazza, bluesa, indie rocka, rhythm and bluesa, hip-hopa, bossa nova, elektronikoa, funka... Kantatu, errezitatu eta inprobisatzeaz gain, teklatuak eta sintetizadoreak ere joko ditu emanaldian. Azken egunean, Diana Krall pianista eta kantari kanadarraren kontzertua izango da plazan. Jazzaren egungo izenik handienetakotzat daukate adituek, konposizio berriak jazzaren eta herri musikaren estandarren berrikuspenekin konbinatzeko duen trebetasunagatik, besteak beste. Zazpigarrenez joko du Jazzaldian; aurretik, Lakecia Benjamin saxofonista eta konpositorea ariko da. Pianoaren lurraldeak Askotariko estiloen plaza izango da, beste behin, Kursaal auditoriuma. Calexico taldearen AEBen hego-mendebaldeko eta Mexikoko iparraldeko doinuen nahasketa entzungai izango da etzi, eta Gregory Porterren boz indartsuak beteko du aretoa hurrengo egunean. Iggy Popen zuzenekoak hartuko du Kursaala larunbatean, eta Yann Tiersenek Electronic Set (Live A/V) ikuskizuna egingo du igandean. Amaitzeko, Herbie Hancock pianista eta konpositorearen doinuek zazpigarrenez bisitatuko dute hiria astelehenean. Viktoria Eugenia antzokia pianoaren lurraldea izango da nagusiki, han ariko baitira Chico Perez, Moises Sanchez, Daahoud Salim, Ernan Lopez-Nussa, Marco Mezquida eta Juan de la Rubia pianistak -bestelako doinuak ere izango dira Oreka TXren eta Berta Moreno Vallesen eskutik, besteak beste-. Eta pianistak protagonista San Telmo museoan ere, Vadim Neselovski, Craig Taborn, Sofiane Pamart eta Benny Greenekin. Beste bederatzi oholtzatako eskaintzak osatuko du aurtengo programazioa. ]]> <![CDATA[Ez dagoenak hartzen duen lekua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1915/030/001/2022-07-13/ez_dagoenak_hartzen_duen_lekua.htm Wed, 13 Jul 2022 00:00:00 +0200 Ainhoa Sarasola https://www.berria.eus/paperekoa/1915/030/001/2022-07-13/ez_dagoenak_hartzen_duen_lekua.htm Presentziak. Absentziak erakusketan, eta Donostiako Kubo Kutxa aretoan jarri ditu ikusgai, irailaren 25era arte. Perezek azken bi hamarkadetan landu dituen gai nagusiak ageri dira erakusgelan: «Nire obraren ahalik eta ikuspegi zabalena eskaintzen saiatu naiz».

Bilbo, Paris eta Bartzelona artean bizi da Perez. Urteotan, nazioarteko museo eta galeria ugaritan erakutsi ditu bere lanak, eta haien bildumetan ere badira haren piezak. Euskal Herrian, baina, aspaldian ez zuen halako erakusketa zabalik egin. «Perezek teknika eta praktika artistiko askotarikoak erabiltzen ditu bere lanaren adierazpide moduan —marrazkia, eskultura, bideoa...—, beti izaera performatibo batekin eta murgildu zaitezkeen giroak sortuz, erakusketa bere osotasunean instalazio bat bihurtuz», Ane Abalde Kutxa fundazioko Arte eta Ondare zuzendariaren hitzetan. Alfonso de la Torrek egin ditu komisario lanak, baita Kathy De Neverekin batera katalogoa idatzi ere, eta Perezen lana «poesiatik gertu» uler daitekeela nabarmendu du. «Zaila da bere obra definitzea; misteriotsua da, eta gai da hunkitzen gaituzten irudiak sortzeko».

Modu kronologikoan ez, baizik eta lau kontzepturen arabera, lau ataletan atondu dituzte lanak erakusgelan. Ibilbidea sarrera nagusitik hasita, Bideak serieko margolanak ikusi ahalko dira lehenik, eskuinaldeko gelan bilduak. Tamaina handiko hamabi margolan dira, ikatz ziriz zein pastelez onduak 2021. eta 2022. urteetan, eta, beraz, erakusketako obrarik berrienak dira. Bartzelonan du estudioa Perezek, Montsenyko natur parketik hurbil, eta osasun krisia hasi zen garaian sarri joaten zen hara; bertan egindako behaketak nahiz Robert Frosten poema bat izan zituen lanetarako abiapuntu. Hilabetero bide bat pintatu zuen: «Egunero zazpi-zortzi orduz marrazteko lan diziplinan murgildu nintzen; hilabeteko lana du atzean obra bakoitzak, 150 ordu inguru, eta urtebete serie osoak, beraz, aretoan sartzea eta denak kronologikoki kokatuta ikustea denboran bidaiatzea bezala zait».

Hutsuneak dantzan

Areto nagusiaren erdigunean, berriz, erakusketari izena ematen dioten kontzeptuekin, absentziekin eta presentziekin lotutako lanak daude. Eta, erdi-erdian, Denboraren karrusela tamaina handiko instalazioa. Perezek 2012an sortu zuen, Bernd Alois Zimmermannen Die Soldaten operan inspiratua eta Salzburgoko (Austria) musika jaialdiaren enkarguz, eta, bere konplexutasun teknikoagatik, han baino ez zuten orain arte erakutsi. Fonografo zahar baten bueltan eta harietatik zintzilik, 34 zapata pare dantzan ari dira, garai bateko kafe bateko doinuei segika, eta «iraganeko gerra garaien nahigabea» eta orduan galdutako guztia dakar gogora, komisarioaren esanetan. Artistaren ustez, «iraganera daraman espiral batean» sartzen du lanak ikuslea, baina orainera ekartzen du gero, «egungo egoera ez baita obrak iradokitzen duen atmosfera horren oso desberdina». Beste zenbait pieza daude inguruan, tartean, Infinito privado (2019), brontzezko 30 buruk osatutakoa, eta Sombra (1998) bideo lana.

Aldameneko gunean, eta Somnia Insomnia titulupean, ametsekin —eta amesgaiztoekin— lotura duten piezak daude. Nigthmares (2018) obra jarri dute gelaren erdian: Carrarako marmolezko zazpi burko zuri dira, taula beltz baten gainean kokatuak, eta, Perezek azaldu duenez, berak erabilitako benetako bururdiak baliatu zituen haiek sortzeko. Zimur desberdinak dituzte denek, gau bakoitzean forma ezberdinak hartu zituztelako, eta amesgaizto baten izena darama bakoitzak. Inguruko hormetan, berriz, ideia berarekin zerikusia duten margolanak daude: Somnia In Somnia (2020) —itxialdian sortu zuen 33 marrazkiko bilduma— eta Night Currents (2018) serieak, besteak beste.

Bihotzak adarretan

Erakusgelaren beste puntan, goiko aldean dagoen espazioan, elementu naturalak eraldatuz osatutako pieza eskultorikoak bildu ditu artistak, Pultsio Pultsazioak izenburupean. Bizkarrezur baten eta adar baten arteko nahasketa dirudi, esaterako, Médula (2020) obrak. Bihotzetatik adarrak sortzen zaizkie Brotes (2017) serieko hiru piezei, eta adarretatik zintzilik dauden fruituak dirudite bihotzek, berriz, Vida latente (2016) lanean. Brontzezkoak dira denak.

Híbrido III (2007) eta Capilares III (2009) pieza handietan, berriz, zaldien zurdak, burdina, erretxina eta ikatz hautsa erabili zituen artistak, animalien eta landareen arteko hibridazioak iradokitzeko.]]>
<![CDATA['Balentziaga auziagatik' Mariano Kamiori jarritako zigorrak murriztu dituzte]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1937/028/002/2022-07-08/balentziaga_auziagatik_mariano_kamiori_jarritako_zigorrak_murriztu_dituzte.htm Fri, 08 Jul 2022 00:00:00 +0200 Ainhoa Sarasola https://www.berria.eus/paperekoa/1937/028/002/2022-07-08/balentziaga_auziagatik_mariano_kamiori_jarritako_zigorrak_murriztu_dituzte.htm
2019ko apirilean hasi zen Balentziaga auziko epaiketa, eta urte bereko ekainean plazaratu zuen epaileak ebazpena. Idatzian, Kamio erruduntzat jo zuen kudeaketa desleiala egiteaz eta merkataritza agiriak faltsutzeaz, eta bi urte eta erdiko eta bi urteko kartzela zigorrak jarri zizkion, hurrenez hurren, delituongatik —biak modu jarraituan egiteagatik—. Absolbitu egin zuen, ordea, diru publikoa bidegabe erabiltzeaz.

Isun ekonomikoa ere ezarri zioten, eta Berroeta Aldamar elkarteari 426.093 euro eta Balentziaga fundazioari beste 43.687 euro ordaintzera zigortu. Akusatuen artean ziren Rolando Paciel eta Julian Arguilagos arkitektoak ere; Paciel errugabe jo zuten, eta Argilagos ez zen epaiketara joan.

Kamiok orduan jarritako helegitea partzialki onartuta, auzitegiak orain ebatzi du kudeaketa desleialaren delituagatik ezarritako zigorra hamar hilekoa izango dela azkenean. Auzia bidegabe luzatu zela eta, aringarria aplikatu zioten 2019ko epaian, eta atzerapen hori are larriagotzat jo izana da orain zigorra murrizteko arrazoi nagusietako bat, idatziaren arabera. Agiriak faltsutzearen delituagatik, berriz, errugabe jo dute orain, eta, beraz, bertan behera utzi dute horri lotuta ezarri zioten bi urteko espetxe zigorra.

Isuna ere, murriztuta

2019an Kamiori ezarri zioten isun ekonomikoa ere murriztu egin du oraingo ebazpenak: Berroeta Aldamar elkarteari 221.659 euro ordaindu beharko dizkio kalte-ordain gisa, eta Balentziaga fundazioari, berriz, beste 20.075 euro.

Espainiako Auzitegi Gorenean ezohiko helegitea aurkezteko aukera lukete oraindik akusazioek, baina, halakorik ezean, auzibidea behin betiko amaituko litzateke.

1999an sortu zuten Balentziaga Fundazioa, Cristobal Balentziaga jostunaren jaioterrian museo bat eraikitzeko asmoz; sei milioi euroko inbertsioa zegoen aurreikusita, eta 30 milioi izan ziren azkenean. 2005ean, Berroeta Aldamar elkartea sortu zuten, fundazioari emandako diru publikoa kontrolatzeko, eta Kamio izendatu zuten kudeatzaile. Aralar alderdiko Getariako zinegotziek irregulartasunak salatu zituzten 2003an, baina auzia ez zen 2007ra arte lehertu. Orduan hasitako auzibidearen ondorio izan zen epaiketa.]]>