
Ahotsari oholtza osoa
Ainize Madariaga
Kalakan taldeak 'Ahotsez' disko «biluziagoa» karrikaratu du, jendearengandik hurbil eta berezko oihartzunarekin abesteko. Gaur eta bihar Baionan ariko da

Beroa badator, pagoa badoa
Ainize Madariaga
Klimaren beroketak zuhaitzetan duen eragina ez da oraino biziki ikusgai; alta, emeki-emeki, isurialde mediterraneoa iparralderantz hedatuko da. Pagoa, adibidez, hilen da, baina tokiko bertze espezie batzuk egokituko dira.

«Espazioak sena gararazten du»
Ainize Madariaga
Espazioak diseinatzen ditu Axpek, baina dio espazioak ere diseinatzen duela gizakia, «norabide bikoitzeko errepidea» baita. Horregatik emanen du hitzaldia gaur Laban: 'Espazioa hezkuntzaren zerbitzura'.

«Errezeta bakarra dute nire kantuek: ni pozik egotea!»
Ainize Madariaga
Bobi nor den jakin nahi duenak irudimena landu beharko du, 'Bobi' diskoa eskuratuz ere bai. Patrice Dumora 'Watson'-ek misterioa garraiatzen du bigarren lanean, pop, rock eta folk doinuetan gaindi.

«Liluratu nau ipuin zaharretako magiak»
Ainize Madariaga
Milaka urteko ipuin magikoari rap mozorro modernoa beztitu dio Jon Eiherabidek 'Hamalau' disko-liburuan, Xabier Sagarzaren ilustrazioek lagundurik. Kondairak oroitarazten du hartza dela «gure» arbasoa.

Ezkilen hotsak badu ahotsa
Ainize Madariaga
Unescok ondare immaterialeko kultur ondasun gisa onartu du Espainiako Estatuko ezkilen eskuzko jotzea. Iruñeko katedraleko, Iurretako, Aretxabaletako eta Oiartzungo kanpai joleek eman dute beren lekukotasuna. Ipar Euskal Herrian ez da haboro ezkila jolerik atzematen.

«Ikusi dut gauza gutirekin anitz pasarazten ahal dela»
Ainize Madariaga
'Ttinka' disko-liburua plazaratu du Hirigoienek, Filip Albor eta Amaia Karrerekin batera.Ttipitik «on» denez kantuak eta ipuinak euskaraz entzutea, haurren beharretara egokitu dute obra.
Euskal kulturaren «pizkundearen sortzailetzat» jo dute Abeberri
Ainize Madariaga
Euskal Dantzarien Biltzarreko presidente izan zen. Abeberrik dantza profesionalizatzearen alde eginiko lana nabarmendu du Filgi Claveriek

Orbel, isiltasunari plaza eskainita
Ainize Madariaga
'Lur hezea' diskoa jalgi berri du taldeak. Hirugarren obra honetan, giro «mistiko» eta «berezia» landu dute taldekideek

Belharra: hogei urteko mugarria
Ainize Madariaga
Hogei urte bete dira Donibane Lohizuneko Belharra uhin erraldoiaren gainean surf egin zutela lehen aldikoz. Axi Muniainek arraunean ere igan zuen lehentze, 2013. urtean. Gero eta haboro dira ausartzen direnak orain: Matt Etxebarne da haietako bat. Baina denek oroitarazi dute lanjer handia.