
Pintxo goxoen gosea asetzeko
Ainize Madariaga
Patxa plaza pintxoen plaza bilakatu da, lehen aldiz. Gazte Eguna kari, orain arte bazkaria egin ohi baitzuten. Lan zama ttipitzea zuten xedea: balorazio ona egin dute antolatzaileek

Zuri-gorriak uztar daitezela ubelarekin
Ainize Madariaga
Baionako bestetan nehoiz baino babes handiagoa dagoela dirudi: eraso sexista eta sexualei aitzi egiteko bi protokolo ezarri dituzte. Herriko Etxeak, 'safe toki' peñetan; PAF elkarteak, berriz, 2019az geroztik ostatuetan ere hedatu du.

Behar ordurako besarkada prest
Ainize Madariaga
Maina harrera zerbitzuan izan da pasaiarik, baina ez momentuz ziztada salbairik edo sexu erasorik pairatu duen nehor. Prefetak jakinarazi du badirela bi sexu-eraso salaketa.

«Ene musikaz gozatzen dut, eta hori kutsakorra da»
Ainize Madariaga
Musikak argituko balu, Guiressek bere itzala eginen lioke. Barneko guzia ilkiarazten dio musikak, eta gozamen hori partekatzea laket du. Gaur ariko da Patxa plazan, patxada ederrean.

«Aizkorak dizkit ezagutaraziko festak»
Ainize Madariaga
Astondoak gazte garaitik badu ere enbeia Baionako bestak dastatzeko, ezin izan du. Aizkolari gisa ezagutuko ditu gaur, Patxa plazako erakustaldiari esker. Herri kirolak zabaltzea zinez garrantzitsua zaio.

Antso VII.a Azkarra tronura igoko da berriz, argi-ilun oro lagun
Ainize Madariaga
'Antso Azkarra edo Miramamolinen esmeralda' obra eszenifikatuko dute bihar Makean. Antton Lukuren obra Peio Berteretxek zuzendu du, hamabost aktoreren laguntzaz

Kondenatutako atari piztua
Ainize Madariaga
Baionako Andredena Maria katedralak badu bisitatu ezineko jatorrizko atari gotikoa. Tapaturik egon zenez, Frantziako Iraultzan ez zuten erre. Hilen piztea irudikatzen du.

«Osagarri mental eta fisikoaren aldeko guduka da enea»
Ainize Madariaga
Reunion uhartea trantzean jartzen da Warok erroetatik edan duen maloya kultura kantatzen duelarik. Debekatua izan den kulturari «duintasuna» itzuli dio. Errobiko festibalera jinen da.

Zuriak eta gorriak bat Maulen
Ainize Madariaga
Mauleko bestak arra-partituko dira gaur, igande arte. Besta komiteak berritasunak ekarri ditu, eta Zinka elkartea egunero zabalik izanen da euskal elkarteen alde.

«Kurduek gaituzte Daexengandik salbatu»
Ainize Madariaga
Turkiak bizi guztiko kartzelara zigortu zuen Pinar Selek iragan astean: duela 24 urteko auzia abiatu zen kurduen gaineko inkesta bat argitaratu baitzuen. Erbestean bizi da. EHZ festibalean eman du bere lekukotasuna.