
«Ekoizleekiko harremanari esker aisago zait kozinatzea»
Ainize Madariaga
Itsasoari begira eta lurretik tiraka, Aurelien Largeauk Michelin izarra jaso berri du. Hotel du Palaisko La Rotonde jatetxean «zinezko» euskal kultura nahasten dio luxuzko saltsari. Bortak orori zabaldu nahi dizkio.

Erramu, Pazko aitzin lilituko
Ainize Madariaga
Sarako Idazleen Biltzarraren 39. aldia Erramu igandean eginen dute, lehen aldiz, eta biharamunean izanen da profesionalen eguna. Luzien Etxezaharreta eta Mikel Duvert sarituko dituzte

«Zuberoatik kanpoko pastoralak isilduz, emazte anitz baztertzen ari gara»
Ainize Madariaga
Zilbor hestea askatu, eta kantuz eman zuen lehen hatsa. 'Maddiren trajeria' da zuzenduko duen laugarren pastorala; urrian emanen dute, Zugarramurdin. Egitura dauka pastoralaren pasaporte bakartzat, Zuberoako mugetatik at.

Euskaldunak bide urratzaile goiztiarrenak
Ainize Madariaga
Michael Goebelek eta haren ikertaldeak agertu dituzten mapa zehatzek erakutsi dute 1855ean Buenos Airesen erroldatuak ziren etorkin gehienak euskaldunak, liguriarrak eta galiziarrak zirela. Banaka-banaka kokatu dituzte sorterrian, eta etorkin haiek hirian non bizi ziren ere erakutsi dute. Goiz abiatu ziren herritik.

«Diskoa gure ispilua da; gure inspirazioa, gure musika»
Ainize Madariaga
Perretek eta Frikun taldeko kideek beren bizi filosofia dantzan jarri dute 'Ezerezaren herria' disko berrian. Mendebaldeko Afrikako musika elektroniko estiloarentzat toki bila dabiltza Euskal Herrian.

Txirrita txirrika ari izan da
Ainize Madariaga
Bertsolarien, dantzarien, margolarien eta zuzeneko musikarien lana troxatuz ospatu dute Bertso Eguna Izpuran. Emozioak umoreari juntatu zaizkie emanaldian.

«Herri Urratsen esentzia eta historia biltzen ditu zapatak»
Ainize Madariaga
Herri Urratsek beste urrats bat egin du aurten: Internet bidezko zapata salmenta, apirilaren 3 arte. Epez kanpo dabilena zapatarik gabe geldituko da.

Lapurdik bertze bi Michelin izar jaso ditu
Ainize Madariaga
Ziburuko Ekaitza jatetxeak eta Miarritzeko Hotel du Palaiseko La Rotonde jatetxeak beren lehen Michelin izarra errezibitu berri dute.

Gizakia eta animalia larru beraren pean: 'Animadunak'
Ainize Madariaga
Laure Gomez artistak hamabortz marrazkiko seriea ikusgai ezarri du Atharratzeko Kakotxa artista etxean. Naturara hurbildu beharrez, «bere mitologia» sortu du

Beloke: besoak zabalik herriari
Ainize Madariaga
Belokeko monasterioak bortak zerratuko ditu zalu. Elkarte bati saldu diote egoitza, eta fraideak etxalde baterat lekualdatuko dira. Guneak iheslariak aterpetu ditu trumilka: Erresistentziakoak, 1936koak, bai ETAkoak ere. Euskara bera, euskarazko liturgia, literatura eta kultura akuilatu ditu.