<![CDATA[Aintzane Usandizaga | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Fri, 20 May 2022 21:46:33 +0200 hourly 1 <![CDATA[Aintzane Usandizaga | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Eztandak eta eztenak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1927/033/001/2020-09-11/eztandak_eta_eztenak.htm Fri, 11 Sep 2020 00:00:00 +0200 Aintzane Usandizaga https://www.berria.eus/paperekoa/1927/033/001/2020-09-11/eztandak_eta_eztenak.htm
Arteak gogo izoztua ezin du beti takateko bakarrez eten, detonatu, metamorfoseatu. Akatsa da hori aukera baino sorkuntza lan bakoitzaren betebeharra dela pentsatzea; eta hala amiltzen gara efektu geruzaka eraikitako ikuskizun hutsaletan, urdaiazpikoa bezala gramoka pisatzen diren nobela betizerbaitetansuperaitzindarietan, euro edo dolar zenbakaitzetan miretsi behar ditugun museo piezetan edo eskandalu bertxiogarrietan bermatzen diren film trailerretan.

Gero eta gehiago eskertzen ditut unean bertan gustatu zaidan ala ez erabaki ezin dudan antzerki obrak, digestio geldo-geldokoak; tartean beste liburu bat edo bi edo hiru irakurtzea eskatzen didaten istorioak, kontatu nahi zaidanak bere lekua erritmo propioan topa dezan.

Gero eta gehiago maite ditut erabat antzeman ezin ditudan eszenak, abestiak, pertsonaiak. Atzamarrekin ukitzear nagoela sentitzean irrist egiten didatenak, temati. Konexio bitxiak eginarazten dizkidate, apurka baina tinko, nire barnean garroak hedatu eta izotzak, suak eta hormak nahaspilatuz.

Agian utzi beharko genioke artea, sorkuntza, istorioak etengabeko eztanda zalapartatsu eta arranditsuak izan daitezen eskatzeari... Ez al duzue gogaiturik eta barrena are hutsago duzuela bukatzen nahi baino gehiagotan? Ausartu su geldoko ezerosotasunarekin, erabat asetu ezin duzun hazkurarekin; tartekako eztenkadekin. Eta baimena eman zeure buruari guztia ez ulertzeko. Ona izan daiteke. Ona da.]]>
<![CDATA[Zain]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1927/033/001/2020-09-04/zain.htm Fri, 04 Sep 2020 00:00:00 +0200 Aintzane Usandizaga https://www.berria.eus/paperekoa/1927/033/001/2020-09-04/zain.htm
Batzuek lekuan zain geratzea hautatzen dute, erroak lur azpitik harago iltzatuz, ezin geldiago.

Beste hainbatek «zerbait» egiten du bitartean, etengabe, espero duen horixe despistatu nahi balu bezala... edo bere burua. Hala eraikitzen omen da egonarria.

Badira nazkatu arte errepikatu dizkiguten pazientziaren bertuteei muzin egin eta gainetik hegan pasatzen direnak ere, lauso eta ero, ohartu gabe igurikatzen zuten horretan baino gehiago gurarian bertan zegoela irrika guztia.

Aiduru egoteak badu etsigarritik. Desesperantza guztiok sufritu dugu inoiz. Zer esanik ez zeren itxaroan zauden ez dakizunean.

Ez al duzu sekula dei mamu bat espero izan, esaldi bat zure bizitza astinduko duena? Zenbat aldiz egon zara ikasturte, kanpai-hots, albiste, elkarrizketa, furgoneta horren itxaroan bide berriak urratzeko giltza izango delakoan?

Oporren igurika bizi dira gure egutegiak ere, beharrean hasterako falta diren egunak zirrimarratuz. Zertarako lan egiten dugun ez ahazteko. Hiruzpalau asteko opor biribilei urte osoko egunerokoari zentzua eman diezaioten exijituz.

Dorreetan hasperenezko esperoetan lokartzen ohitu gara, mundu kitzikagarri batera noiz, zerk, nork eramango. Barneko hutsa bikainki beteko digun zera berezi horren aiduru... Eta zigarroak pizten ikasi genuen, tragoei eskuetan tinko eusten zain geundela nabaritu ez zedin. Telefonoak etorri ziren gero, guztiok itxarote kamutsetan bizi ginela agerian uztearekin batera disimulatze orokorra egonkortu zutenak. Zain egoteko, izateko trikimailuak irakatsi dizkigute... baina helduleku gutxi esperoen espiraletan erori gabe bizitzen asmatzeko.

Guztiok gaude udazken honek ekarriko digunaren zain. Eta nago etsai komunaren funtzioa betetzen ez ote duen itxarote masiboak ere... are gehiago espero beharrekoari usainik hartzen ez diogunean.]]>
<![CDATA[Zuzen]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2285/031/001/2020-08-28/zuzen.htm Fri, 28 Aug 2020 00:00:00 +0200 Aintzane Usandizaga https://www.berria.eus/paperekoa/2285/031/001/2020-08-28/zuzen.htm 1. Zuzen sortzea: Norantz bakarreko haztea.
Erro sendo, gogor, mardulei jarraikiz,
enbor eder, arrail gabea eraiki.
Abarrei ez utzi barreiatzen…
Gehiegi behinik behin!

Horratx, eutsi iltze
gori-goriari.
Ezin zintezke hegatu, ez...
baina, behintzat, ezin zara erori.

2. Zuzen heztea: Bideratzen irakastea.
Ipar ala hego hauta dezakezu;
ongi edo gaizki... baina kokatu.
Ñabardura nabarrak, arren,
inoiz ez aipatu.

Gogor eutsi iltze
gori-goriari
Kexu? Nola askatu orain, baina,
makil bakar hartu duzun hori?

3. Zuzen heltzea: Norantz bakarreko ahaztea.
Gorroto izandakoa desiratuz,
irrika lurperatuak gizendu.
Erantzunei barrerik egin ezinda,
galderez zara umezurtz.

Ezin, jada, eutsi iltze
gori-goriari
Esan: zertarako nahi zenuen makulurik
itsaso uhindu honetan igeri?]]>
<![CDATA[Zaharhegiak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1927/031/001/2020-08-21/zaharhegiak.htm Fri, 21 Aug 2020 00:00:00 +0200 Aintzane Usandizaga https://www.berria.eus/paperekoa/1927/031/001/2020-08-21/zaharhegiak.htm 3 urterekin zaharregia zen bularra hartzeko.
6 urterekin zaharregia zinen besteen altzoetan lo geratzeko.
12 urterekin zaharregiak ziren kalean, zoruan, itzulipurdika ibiltzeko.
14 urterekin zaharregiak zineten bazkaltzeko makarroiak izateagatik aztoratzeko.
18 urterekin zaharregiak ginen gure norabide profesional distiratsua argi ez izateko.
24 urterekin zaharregia nintzen bikotekide «formal eta egonkorrik» eduki nahi ez izateko.
32 urterekin zaharregia naiz erabaki serioetan hanka sartzeko.
36 urterekin zaharregia izango naiz txikikeriatan behar baina ilusio gehiago jartzeko.
40 urterekin zaharregia izango haiz «bai, horrela?» jantzita kalera ateratzeko.
46 urterekin zaharregiak izango dira bestelako harremanetan sinisteko.
53 urterekin zaharregiak izango gara patinetan irristatzen ikasteko.
62 urterekin zaharregia izango da ezer berriaren irrikan egoteko.
67 urterekin zaharregiak izango zarete txoro-txoro desiratzeko.
70 urterekin zaharregia izango zara erabaki asko hartzeko.
75+ urterekin zaharregiak, denok… izateko.

Orain pentsatu zenbat zaharhegitara eraman zaituzten arrastaka;
zenbat zaharhegitatik bultzatu dituzun zuk ingurukoak,
ezezagunak.

Zenbat gezur zaharrEGIz mozorroturik, bizitza traba inozoz betetzen.]]>
<![CDATA[Orbana paradisuan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1927/031/001/2020-08-14/orbana_paradisuan.htm Fri, 14 Aug 2020 00:00:00 +0200 Aintzane Usandizaga https://www.berria.eus/paperekoa/1927/031/001/2020-08-14/orbana_paradisuan.htm
Zer zara zu, bikaintasun hori begiratzen, erretratuan harrapatzen gozatuko duena ala ipurdiz salto eginda zipriztinetan lehertu arte bakerik izango ez duena?

Badut lagun min bat, haurra zenean jostailuak bere plastikoetan gordetzen zituena, gaur arte. Tarteka soilik askatzen zituen kaxatik, kontu handiz, trapu batekin distira ateratzeko; amaitutakoan atzera bere lekuan utziz. Ez zuen bikaintasunik gal zezaten nahi. Oraindik ere ez.

Perfekzioa zer den pentsatzera narama horrek. Etimologikoki «erabat bukatua dagoena» esan nahi omen du. Ezer gehitu ezin zaiona, beraz.

Eta kendu?

Nire lagunarentzat, eskuratu berriak, bere zorroetan mailaturik gabe zirautenak ziren jostailu perfektuak. Bere begiradatik horixe zen bikaintasuna. Eta... ba ote da gure begiek behinola perfektu ikusi eta gerora hala izateari utzi diona baino gauza inperfektuagorik?

Baina... aldi berean... Ez al dago perfekzioa, hain justu, mantentze, eskuratze ezin horretantxe? Esan nahi dut: erabat bukatua, eternalki, zer izan daiteke, azken finean, heriotzaz gain? Heriotza da gauzarik perfektuena?

Sarri, iruditzen zait, hain zuzen, bikaintasuna zikindu duen orbanak aurreko perfekzio hori gehiago nabarmentzen duela. Gauza batzuk eraldatzen direnean soilik ikus dezakegula lehen nola ziren benetan. Orduan, ez al da orbana, akatsa, inperfekzioa beharrezko, bikaintasuna antzemateko?

Eman begiratu bat —orain, argazki edo bideo formatuan— eskaintzen zaizkigun paradisu-lekuen promesei: badakigu inoiz ez direla hain hutsik, hain garbi, hain geldi, hain aratz izango... Zer da ba paradisua, sekula zeureganatuko ez duzun bikaintasuna ez bada?

Ez naiz ikuspegirik neutralena, dena den. Laguna jostailuak garbitu eta gordetzen ari zen bitartean nik ezin bainion eutsi, behin eta berriro, paradisuko gainazal bikaina zipriztin zalapartatsutan leherrarazteari.]]>
<![CDATA[Ilbetekada]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1927/027/001/2020-08-07/ilbetekada.htm Fri, 07 Aug 2020 00:00:00 +0200 Aintzane Usandizaga https://www.berria.eus/paperekoa/1927/027/001/2020-08-07/ilbetekada.htm Gaizkata ilargia abuztukoari, arrain hau ugari arrantzatzen delako bolada honetan Ipar Ameriketako lakuetan.

Nik ez dut baratzerik —hilabete gutxiz mantendu dut bizirik etxera determinazioz ekarri nuen orkidea gajoa...—, baina entzuna dut ilargiaren une ezberdinei kasu eman behar zaiela, ez dela il-sasoi bera ona ereiteko edo kimatzeko, sustraiak indartu ala fruituak jasotzeko.

Bi urtean behin, otsaileko ilberrian akuiluak eta eskuareak egiteko urritza ebakitzen zuen aitonak; lorailekoan, belar metak arin eraikitzeko altza; uztarriak egiteko, pagoaren txanda dagonilekoan izaten zen. Ilberrian zuraren izerdia bare egoten omen da, beste une batean moztuz gero tantaka izango ei duzu egurra urte osoan.

Urari eragiten dio ilargiak: egurraren izerdiari eta itsasaldiei. «Eta gu ere ez al gara ba, ura?», esaten dit aitak... Eta hala diote zenbait psikologok: mareen gorabeherek aldartean eragiten digutela, hauengan ilargiaren erakarpen grabitazionalak eragiten duen heinean.

Mitologiak konnotazio asko eman dizkio mendeetan zehar ilargiari, onak eta txarrak. Jainkotiarrak eta sorginkeriazkoak. Ziklikoki antolatzen den ororekin estuki lotu da ilargia, baina baita bulkada eta oldartze basatienekin ere. Lunaticus selenita latindarrak lunático bihurtu zituen Lurrean gaztelerak, ilargi-eriak euskarak. Gizakiak ere, Ilargia zapaldu zuenean, sentitu zuen planeta batekin nahikoa ez eta espazioa ere berea izan zitekeela, bere bandera laukia iltzatzeko kolonia esferikoa topatu zuela.

Zer den sineskeria, zein satelitearen benetako eragina... oraindik ere ilaren argia bera bezain lausoa egiten zait niri. Baina badugu tema berezi bat Ilargiarekin.

Urtebetean moztu gabeko ile punta irekiei begira nabil ideia honi bueltaka. Berriro ere oharkabean harrapatu nau ilbeherak...]]>
<![CDATA[Tentsioa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1927/033/001/2020-07-31/tentsioa.htm Fri, 31 Jul 2020 00:00:00 +0200 Aintzane Usandizaga https://www.berria.eus/paperekoa/1927/033/001/2020-07-31/tentsioa.htm
Tentsioa edo tenka bi gorputzen artean sortzen den indarra da. Horretarako, bien artean soka batek behar du egon, edo gisako lotura sendoak. A! Eta norabide baterako trakzioak, ez nadin ahaztu. Adi hemen! Trakzioa esan baitut, ez atrakzioa, erakarpenak ez omen du honekin guztiarekin zer ikusirik... Ez dut erabat argi ikusten puntu hau, baina tira, beste baterako utziko dugu eztabaida hori.

Gorputz bat geldirik egonagatik, nahikoa da besteak mugimendua izatea tenka egon dadin. Egoera honetan, gorputz bakoitzaren azelerazioa —nik ezin dut hau bulkada gisa ulertzea saihestu— ezberdina izango da, baina tentsioa bat eta bera da bientzat.

Kontua da, baina, batzuetan soka ez dagoela agerian. Azalera nare baten azpian ezkutatzen dela —azken hau ez da fisikaren ezaugarri bat, noski, barkatuko didazue atrebentzia—. Tentsioa, sarri, ikusi baino gehiago, sumatu egiten den zerbait dela iruditzen zait niri... gorputz batek zirkinik egin arte, behintzat. Hau da: mugimenduarekin baieztatzen duela begiak lehenago susmo hutsa zen tentsio horixe.

Nire uste guztien kontra, gainera, jakin berri dut tentsioa ez dela gorputz bat bestearengana hurbiltzean sortzen... urruntzean baino. Noraezean uzten du bat horrek. Norantz jo tentsioa lasaitu nahi denean, orduan? Agian batzuetan ez dago geldirik egon beste erremediorik...

Beste kontu labain samar bat: sarri gorputzek ez dute tenka desagertzea nahi. Tentsioekin jolastea tentagarria da. Noraino tira korda ikusezin horri, noraino utzi joaten... Larritasun horren menpeko bihurtzea ere gerta liteke, hala egotera kateatzea: beti tenk.

Barkatu, beste behin. Ez ote naiz tenka laxatu nahian gehiegi korapilatu...]]>
<![CDATA[Haurtzaroaren museo interaktiboa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1927/033/001/2020-07-24/haurtzaroaren_museo_interaktiboa.htm Fri, 24 Jul 2020 00:00:00 +0200 Aintzane Usandizaga https://www.berria.eus/paperekoa/1927/033/001/2020-07-24/haurtzaroaren_museo_interaktiboa.htm
- Ez al nauzu oroitzerakoan sobera edertzen? Preziosismo gehiegirekin gordetzen? Beti diozu gustura bueltatuko zinateketela hona, baina... Oroitzen al duzu bene-benetan zer zen haurra izatea? Gogoratzen zara zenbateraino luze zen ordu bat gurasoak zure bila noiz etorriko esperoan, hamabi urterekin? Zer zen arratsalde bat supermerkatuan seirekin? Zer hurrengo urtebetetzerako egunak zenbatzen egotea bost urte betetzeko? Oroitzen duzu zer zen zure gorputzarentzat nerabe izatea?

Mundu oso bat ikusten dut nire inguruan, esku-eskura. «Aukera guztiak zabalik...», esatea gustatzen zaizuen moduan. Baina ezin haiengana heldu. Dena hartu nahi nuke, ukitu, probatu, salto, korrika egin... baina ez dut nik erabakitzen zer noiz eta nora. Tope egiten dute nire atzamarrek behin eta berriz. Beti dago muga bat, traba bat. Debekua. Ez ikusiagatik nabarmen sentitzen duzuna. Eta ez okurritu «zergatik?» galdetzea. Nire «zergatik?» horixe da mundu honetan gehien ernegatzen zaituena.

Badirudi guztiek niri ihes egiten didan zerbait dakizuela... Nigan edo nire parean ulertzen ez dudan zerbait ikusten duzuela... Begiak erdizka itxi eta barre txepel hori egiten duzue orduan, zuen arduragarrantzitsuenpoltsak gogor eutsiz, «ulertuko duzu noizbait!» esanez bezala...

Nik orain ulertu nahi dut.

Eta bitartean hemen naukazue. Zain. Hazteko zain, zer jan nahi dudan aukeratu ahal izateko zain, gauez ateratzeko baimenaren zain, ulertzeko zain... zain... zain...

Noiz arte da bat haurra? Hamalau urterekin haurra naiz oraindik? Eta duela bostehun urte? Haurra izango al nintzen? Zer da haurra izatea? Nora iritsi behar dut?

- Ez izan presarik hori jakiteko... Nik ere ez dakit. Nora iritsi behar den jakitean amaitzen zaio bati heltzeko grina.]]>
<![CDATA[Zer ikusi]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1927/031/001/2020-07-17/zer_ikusi.htm Fri, 17 Jul 2020 00:00:00 +0200 Aintzane Usandizaga https://www.berria.eus/paperekoa/1927/031/001/2020-07-17/zer_ikusi.htm
KATE: Nola?

MATT: Ez dituzu faroak ikusten? Txiki-txikiak... Autoei bidea egiteko izan daitezke, handiek itsasoan itsasontziei bezala. Baina hauek mugitu egin daitezke, eta auto bakoitzari bere ibilbidea markatzen diete momentuan, ez galtzeko eta...

KATE: Eta nork mugitzen ditu?

MATT: ...farozainek!

KATE: Baina autoek badituzte beren argiak.

MATT: ...

KATE: Pospoloak izan daitezke!

MATT: Bai?

KATE: Bai! Begira! Parte zuria da heltzeko makila eta biribil horia burua! Eta guztien tartean dauden zerrenda luze horiek pizteko zintak… zzzzzzzzt!

MATT: Eta zergatik daude hain sakabanaturik?

KATE: Ba horregatik! Pospoloak bixi-bixi kutsatzen dira! Eta arriskutsuak izan daitezke! Izkinekoa piztuz gero beste guztiak bata bestearen atzetik joango dira: ttup-ttup-ttup-ttup... su artifizialak bezala! Baina tarteekin agortu egiten dira, hurrengoarengana heldu aurretik.

MATT: Lodiegiak dira pospoloak izateko.

KATE: ...

MATT: Eeeeee! Argizarizko margoak! Bai, ezta?

KATE: Horiak denak?

MATT: Zergatik ez!

KATE: Zer marraztuko duzu horiarekin bakarrik? Ez daude hainbeste gauza hori!

MATT: Nola ezetz: Eguzkia, limoia, McDonald's-eko M-a... limoizko izozkiak...

KATE: Ez du balio limoizko gauza gehiago esateak.

MATT: ...eskolako autobusak...

KATE: Hori tranpa da, Matt.

MATT: ...

KATE: Ez dut gehiago jolastu nahi.

MATT: Nik ere ez. Aspertu naiz.

KATE: Jaitsiko gara?

MATT: Bai. Aizu... non uste duzu daudela falta direnak?

KATE: Nola falta direnak?

MATT: Lehen ez al zuten autobusek aparkaleku osoa betetzen? Nora joan dira beste guztiak?

KATE: Ihes egingo zuten... Nork bueltatu nahi du eskolara udan?]]>
<![CDATA[Oinarrizko argibideak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1927/033/001/2020-07-10/oinarrizko_argibideak.htm Fri, 10 Jul 2020 00:00:00 +0200 Aintzane Usandizaga https://www.berria.eus/paperekoa/1927/033/001/2020-07-10/oinarrizko_argibideak.htm <![CDATA[Nor bere lekuan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1927/033/001/2020-07-03/nor_bere_lekuan.htm Fri, 03 Jul 2020 00:00:00 +0200 Aintzane Usandizaga https://www.berria.eus/paperekoa/1927/033/001/2020-07-03/nor_bere_lekuan.htm
Esaera inozoa da. Beti iruditu zait seko inozoa.

Ez da denbora, geu jartzen gara marraztu diguten tokian... ondo arduratzen dira hori erakusten. Denborak, asko jota, murriztu egiten du marren arteko hutsunea, minutuz minutu.

Bitxiena da azkenerako mugak ere ez dituzula ikusten, sinetsita zaudela haietara heltzean buelta borondatez hartzen duzula; espazioa horixe dela irensten duzu, murtxikatu gabe: zedarritu dizuten zoko horixe.

Gainera, barkatuko didazu, baina intentzio txarra honetan ere nabari da: ez da mugimendu goxo, malguak onartzen dizkizun lekua... ez. Laukia da eta zuzena; ukituz gero odolustuko zarela ohartarazteko bezain zorrotza.

«Denborak nor bere lekuan jartzen du».

Ez dut esaldi zuriagorik, gezurtiagorik ezagutzen.

Nor bere lekuan jartzen badu... aurrez erabakita zegoen seinale.

Nork, baina?

«Denborak nor bere lekuan harrapatzen du».

Hala behar luke esaldiak. Baina ez da hain biribila. Ez da distiratsua. Zaila da zoko lauki honetatik biribil mintzatzea.

Etsigarriena? Ohartzea ikara gutxiago ematen digula leku zulatzailean eroso etzateak, besterik imajinatzen denbora emateak baino.]]>