<![CDATA[Aitor Biain | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Tue, 13 Apr 2021 13:22:23 +0200 hourly 1 <![CDATA[Aitor Biain | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Gasteizko Iradier Arenan 600 lagunentzako kultur ekitaldiak egingo dituzte]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1875/033/001/2021-04-13/gasteizko_iradier_arenan_600_lagunentzako_kultur_ekitaldiak_egingo_dituzte.htm Tue, 13 Apr 2021 00:00:00 +0200 Aitor Biain https://www.berria.eus/paperekoa/1875/033/001/2021-04-13/gasteizko_iradier_arenan_600_lagunentzako_kultur_ekitaldiak_egingo_dituzte.htm
Musikaren, arte eszenikoen eta ikus-entzunezkoen sektoreko Arabako 31 eragilek jarri dute martxan Kultura Bizia. Eragile guztiak elkarte batean batu dira, eta erakundeen babesa jaso dute orain: Gasteizko Udalarena, Arabako Foru Aldundiarena eta Eusko Jaurlaritzarena. Laboral Kutxaren laguntza ere izan du proiektuak. Erakundeek azpiegitura egokitu dute —220.000 euro jarri dute denen artean—, eta eragileak arduratu dira programazioa osatzeaz.

«Iradierren egingo duguna baino gehiago da kultura», azpimarratu du Javier Sagastume Kultura Bizia elkarteko bozeramaileak, baina pozik agertu da, lortutakoa lehen urratsa delakoan: «Bidea hasi besterik ez dugu egin, baina zuzeneko artearentzat ilusio handiko proiektua da», adierazi du. Askotariko kultur ekitaldiak egingo dira Iradierren: kontzertuak, antzerki emanaldiak, dantza ikuskizunak, zinema emanaldiak... «Era guztietako proposamenak jasotzeko prest gaude», esan du Sagastumek.

Oraingoz, musika kontzertu batzuk iragarri dituzte bakarrik: Gatibu, La Excavadora, Crim, Talco, The Potes, The Baboon Show, Mambo Jambo eta Lagrimas de Sangre taldeak ariko dira Iradier Arenan. Datozen egunetan jakinaraziko dituzte gainerakoak, eta San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren ospakizunetan izango dira lehen ekitaldiak.

Eragile bakoitzak bere emanaldia antolatzeko aukera izango du; alokairu bat ordainduko du horretarako, eta beretzat izango dira sarreren bitartez jasotakoa eta tabernako zerbitzuaren bidez irabazitakoa eremu gorrian dagoen bitartean ezingo da ezer zerbitzatu, halere. Modu horretan, sortzaileei ez ezik, sektoreko gainerako langileei ere lagundu nahi zaie: teknikariei, programatzaileei, areto txikiei... Kultura Bizia elkartearen barruan daude, esaterako, Azkena Rock eta Jazzaldia, baina ikusteko dago bi jaialdietako emanaldiren bat han egingo den edo ez.

Edukiera mugatua

Eragileek Mendizabalan egiteko baimena eskatu zieten erakundeei hasieran, baina Iradier Arenan egitea onetsi dute azkenean. Erabilerarik ez duen zezen plaza bat da, eta, gune itxia baldin bada ere, estalkia jasotzeko aukera dago. Dena den, aurreratu dute ekitaldi guztiak itxita egingo direla.

Bi agertoki jarriko dira, eta emanaldiek 600 ikusle biltzeko aukera izango dute gehienez ere, baina, egoera epidemiologikoaren arabera, baliteke kopuru hori aldatzea. Egungo araudiaren arabera, 600 pertsona sar daitezke Iradier Arena bezalako gune batean —6.000 lagun sar daitezke kontzertu batean, ohiko baldintzetan—. Sarrerak www.kulturabizia.eus webgunean eskuratu ahal izango dira laster.]]>
<![CDATA[Gasteizko Iradier Arenan 600 lagunentzako kultur ekitaldiak egingo dituzte]]> https://www.berria.eus/albisteak/196141/gasteizko_iradier_arenan_600_lagunentzako_kultur_ekitaldiak_egingo_dituzte.htm Mon, 12 Apr 2021 21:42:17 +0200 Aitor Biain https://www.berria.eus/albisteak/196141/gasteizko_iradier_arenan_600_lagunentzako_kultur_ekitaldiak_egingo_dituzte.htm Eragileek Mendizabalan egiteko baimena eskatu zieten erakundeei hasieran –Gasteiz hegoaldean, Azken Rock jaialdia egiten den lekuan, hain zuzen–, baina Iradier Arenan egitea onetsi dute azkenean. Erabiltzen ez den zezen plaza bat da egun, eta, gune itxia baldin bada ere, estalkia jasotzeko aukera dago. Dena den, antolatzaileek aurreratu dute ekitaldi guztiak itxita egingo direla. Bi agertoki jarriko dira, eta emanaldiek600 ikusle biltzeko aukera izango dute gehienez ere,baina,egoera epidemiologikoaren arabera, baliteke kopuru hori moldatu behar izatea. Izan ere, egungo araudiaren arabera, 600 pertsona sar daitezke Iradier Arena bezalako gune handi batean –6.000 lagun sar daitezke kontzertu batean, ohiko baldintzetan–. Hauek dira oraingoz iragarritako datak:
Maiatzak 15: La Excavadora + Crim
Maiatzak 22: Talco + The Potes
Maiatzak 29: Gatibu Sarrerak www.kulturabizia.eus webgunean eskuratu ahal izango dira laster.]]>
<![CDATA[Itxialdi melodiko bat]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1944/036/001/2021-04-11/itxialdi_melodiko_bat.htm Sun, 11 Apr 2021 00:00:00 +0200 Aitor Biain https://www.berria.eus/paperekoa/1944/036/001/2021-04-11/itxialdi_melodiko_bat.htm Konfinamenduan sortua. Abizen hori daramate azken urtean argitaratu diren lan askok, modu jakin batean egindako sormen lan bat dela adierazteko, edota, besterik gabe, jarduteko ohiko moduen mugak gainditzeko nork bere buruari emandako baimena irudikatzeko. Hala gertatzen da Real Estate taldearen lan berriarekin, hain zuzen: Half a Human diskoa kaleratu berri du New Jerseyko (AEB) boskoteak. Itxialdian eta modu telematikoan sortutako disko bat da, taldearen estudioko seigarrena.

Disko laburra da, nolanahi ere, taldearen musika ezaugarritzen duten indie-rock doinuak ardatz dituzten sei kantuk osatzen baitute bilduma: poparen eta rockaren artean murgiltzen diren melodia goxo eta lausoak gailentzen dira abestietan, baita tarte instrumental luze eta atmosferikoak ere. Konfinamendu garaian egindako lana bada ere, aurreko diskoaren segidatzat ere har daiteke; izan ere, taldeak iazko otsailean kaleratu zuen The Main Thing diskoa, eta orduan sortu zituzten argitaratu berri dituzten sei kantuen oinarri eta egitura guztiak.

Hain zuzen, aurreko diskoaren aurkezpen bira bertan behera utzi ondoren, esku artean zuten materialarekin zer egin eztabaidatu zuten taldeko kideek. Eta orduan adostu zuten amaitu gabeko abesti berrien zatiei forma eman eta disko berri baten argitaratzea. Hala adierazi dio Martin Courtney abeslariak American Songwriter aldizkariari, elkarrizketa batean: «Hasierako ideia zen kantu horiek alde batera utzi eta hurrengo diskorako gordetzea. Baina, zenbat eta gehiago pentsatu, orduan eta gehiago ohartzen nintzen kantu horiek beste garai batekoak zirela, pandemiagatik bereziki. Ez zitzaidan oso egokia iruditzen haiekin aurrera segitzea eta pandemian zehar eta ondoren idatzitako beste abesti sorta batekin bateratzen saiatzea gero. Beraz, aurreko lanaren osagarri litzatekeen disko batean argitaratzea erabaki genuen».

Courtneyk azaldu duenez, etxetik eta bakarka lan egiteko modu bat jarri zuten martxan: nork bere kabuz osatzen zuen bere zatia, eta sarean zabaltzen zuten karpeta batera igotzen zuten ondoren, denak elkartu eta abestiaren zirriborro bat egin ahal izateko. Modu horretan osatu zituzten sei kantuak. «Horri esker ohartu ginen posible zela modu telematikoan grabatu eta soinu txukuna zuten kantuak izatea. Produktiboak izan gintezkeela ere konturatu ginen, urte guztia eserita eman ordez».

Eboluziorako ahalegin bat

Domino zigilupean argitaratu da Half a Human diskoa. Taldearen ohiko soinu eta estiloaren alde guztiak arakatzen ditu lanak, baina, abiapuntua betikoa izanik ere, antzematen zaio bide berriak jorratzeko ahalegin bat. Izan ere, elkarrekin lan egiteko modu berriak aurkitu dituzten modu berean, taldekideek hamarkada batez landu eta hobetu dituzten paisaia emozionaletan are gehiago sakontzea lortu dute. Hau da, orain arte egin duten musika alai eta lasaiaren nahasketa bera dago abesti guztien oinarrian, baina harago joateko ahalegin txiki bat dute denek, diskurtso berri bat bilatu nahi izan balute bezala.

Izan ere, hamar urte baino gehiagoko bidea duen talde bat izanik, argitalpen guztietan betikoa eskaini izana leporatu izan diote askok; eboluzionatu ez izana, alegia. «Ez dut uste hori hala denik», erantzun du Courtneyk. «Entzun nahi dugun musika egin izan dugu beti. Batzuentzat, artea egiteko helburuaren zati handi bat prozesuaren bilakaerarekin edota idazkeraren eta soinuaren eboluzioarekin lotuta dago. Baina, niretzat, soinu ona duten eta zerbait sentiarazten didaten abestiak idaztea da helburua», adierazi du. Eta zera gehitu du: «Guretzat, kontua ez da eboluzionatzea eboluzionatze hutsagatik; gertatzen bada, gure belarrietarako disko perfektua idazteko bilaketaren ondorio izango da».

Nolanahi ere, kantuen konposizioan, osagarrietan nahiz abestien luzapenetan ere atzeman daiteke ohikotik aldentzeko ahalegin bat. Eta horren erakusgarri dira, esate baterako, diskoari izena ematen dion kantua edota In the Garden -sei minutu eta erdiko iraupena dauka-.

«Hemen gaude oraindik»

Real Estate taldeak 2009an kaleratu zuen lehen diskoa, eta, orduz geroztik, bere bidea egiten jakin du gaur arte. Zarata gutxi egin zuen hastapenetan, baina, urteen joanarekin, indie-rock musikaren eszenan erreferenteetako bat bihurtu da. Ibilbide horretan atzerapausoak ere eman behar izan ditu, halere; 2016an, esaterako, Matt Mondanile gitarrista eta taldearen sortzaileetako bat kaleratu zuten, hainbat emakumek «sexu portaera desegokia» leporatu ostean.

Orain, pandemiaren eraginez, beste atzerapauso bat eman behar izan du taldeak, Jackson Pollis bateria jotzaileak taldea uztea erabaki baitu -Sammi Nessek hartu du haren lekua-. Itxialdiak berak, zenbait kideren bakarkako diskoek, aitatasunak eta taldekide aldaketek, ordea, ez dirudi gehiegi eragin dutenik gaur-gaurkoz taldearen etorkizunean. Hala bermatu nahi izan du Courtneyk berak sare sozialetan zabaldutako ohar batean. «Bizitza aldatzen ari da, eta erantzukizuna eta tentsioa gero eta handiagoak dira, baina talde hau hemen dago oraindik».]]>
<![CDATA[Forondako aireportuak 24 orduz jardungo du larunbat eta igandez ere]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/010/001/2021-04-08/forondako_aireportuak_24_orduz_jardungo_du_larunbat_eta_igandez_ere.htm Thu, 08 Apr 2021 00:00:00 +0200 Aitor Biain https://www.berria.eus/paperekoa/1881/010/001/2021-04-08/forondako_aireportuak_24_orduz_jardungo_du_larunbat_eta_igandez_ere.htm
Urte ilunak igaro ditu aireportuak, eta azpiegituraren etorkizuna zalantzan egon da behin baino gehiagotan, euskal administrazioek hamaika ahalegin egin dituzten arren hura biziberritzeko. Salgaien trafikorako erabilera indartzea erabaki zuen Espainiako Gobernuak, 1990eko hamarkadan, eta emaitza onak eman zituen. Baina AENAk ordutegia murriztea erabaki zuen 2012an: ordutegia erdira murriztu zitzaion, eta soilik gauez izan zen martxan. Horrekin batera, muga ikuskaritza izateko baimena ere galdu zuen.

Lau urtez izan zen hegaldi erregularrik gabe. 2017an berreskuratu zuen bidaiarien garraioa, Ryanair konpainiaren eskutik. Urtetik urtera handituz joan da bidaiari kopurua, harik eta 2019an inoizko daturik onena erdietsi zuen arte: 174.024 bidaiari guztira. Pandemiak, ordea, kolpetik eten du hazkunde hori.

Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak eman du ordutegi aldaketaren berri. Itxasoren hitzetan, erabaki «historikoa» da, eta Espainiako Gobernuak salgaien garraiorako «azpiegitura kritiko» hori etengabe hobetzeko egindako lanaren emaitza da. «24 orduak berreskuratzeko urrats honekin, Forondako aireportuak lehiakortasuna irabazten jarraituko du».

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak ere begi onez hartu du erabakia. «Albiste ona» dela adierazi du, bai aireportuarentzat eta bai hiriarentzat. Gaineratu du etenik gabeko lan baten «fruitua» dela.]]>
<![CDATA[Euskadiko Orkestrak Bruckner izango du ardatz datozen kontzertuetan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/025/001/2021-04-08/euskadiko_orkestrak_bruckner_izango_du_ardatz_datozen_kontzertuetan.htm Thu, 08 Apr 2021 00:00:00 +0200 Aitor Biain https://www.berria.eus/paperekoa/1891/025/001/2021-04-08/euskadiko_orkestrak_bruckner_izango_du_ardatz_datozen_kontzertuetan.htm
Ez da lehen aldia orkestrak Brucknerren obrak interpretatzen dituena; aurrez ere maiz jo izan ditu haren lanak kontzertuetan. Izan ere, Robert Treviño orkestrako zuzendariaren musikagile kutunetako bat da. Hain zuzen, Treviñok berak Brucknerren sinfonia batekin egin zuen debuta Euskadiko Orkestran, 7. Sinfonia-rekin, orain bost urte, 2016ko martxoan. Oraingo honetan, baina, haren lanen artean ezezagunenak edo gutxien interpretatu izan diren bi obra hautatu dituzte: 5. eta 6. sinfoniak, zehazki.

Bi ataletan banatu dute kontzertu programa: batetik, apirilaren 8tik 14rako kontzertuetan, 5. Sinfonia interpretatuko dute. 1875. eta 1876. urteen artean idatzitako lana da, nahiz eta aldaketa txikiak jasan zituen hurrengo urteetan. 1894an interpretatu zuen orkestra batek lehen aldiz zuzenean, Franz Schalk zuzendariaren eskutik, Grazen (Austria). Brucknerrek ez zuen joaterik izan, gaixo zegoelako.

Bestalde, apirilaren 16tik 22ra bitarteko kontzertuetan, 6. Sinfonia joko dute. Brucknerren aurreko sinfonien monumentaltasunari eusten dion obra da, baina diskurtso dinamikoagoa du, eta erritmo eta harmonia askeagoak ditu. Era berean, musikagilearen heldutasuneko sinfoniarik laburrena da, baita egitura klasikoena duena ere.

Treviñoren batutapean

Euskadiko Orkestrak Robert Treviño zuzendari titularraren batuta berreskuratuko du datozen kontzertuetan, gainera. Izan ere, Gemma New zuzendari estatubatuarraren gidaritzapean aritu da azkenaldian, Bidaiak kontzertu programaren barruan.

Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira. Gaur izango da aurrenekoa, Donostian, Kursaalen. Eta Bilboko Euskalduna Jauregian, Iruñeko Baluarten eta Gasteizko Principal antzokian joko dute gero. Sarrerak eskuragarri daude Euskadiko Orkestraren webgunean eta aretoen webguneetan. ]]>
<![CDATA[Forondako aireportua 24 orduz ariko da asteko egun guztietan]]> https://www.berria.eus/albisteak/195908/forondako_aireportua_24_orduz_ariko_da_asteko_egun_guztietan.htm Wed, 07 Apr 2021 12:37:30 +0200 Aitor Biain https://www.berria.eus/albisteak/195908/forondako_aireportua_24_orduz_ariko_da_asteko_egun_guztietan.htm 2019an berrekin zion egun osoko jardunari. Harrezkero, 24 orduz zabalik zegoen, larunbat eta igande goizaldean izan ezik. Orain, ordea, asteburuetan ere jardun ahal izango du: maiatzaren 20tik aurrera izango da, AENA kudeatzaileak aurreratu duenez. Urte ilunak igaro ditu aireportuak, eta azpiegituraren etorkizuna zalantzan egon da behin baino gehiagotan, euskal administrazioek hura biziberritzeko hamaika ahalegin egin arren. Salgaien trafikorako erabilera indartzea erabaki zuen Espainiako Gobernuak1990eko hamarkadan, eta emaitza onak eman zituen. Baina AENAkordutegia murriztea erabaki zuen 2012an: ordutegia erdira murriztu zitzaion, eta soilik gauez izan zen martxan. Horrekin batera, muga ikuskaritza izateko baimena galdu zuen, eta 2013anhondoa jo zuen bidaiari trafikoak. Lau urtez izan zen hegaldi erregularrik gabe.2017an berreskuratu zuen bidiarien garraioa, Ryanair konpainiaren eskutik. Urtetik urtera handituz joan da bidaiari kopurua, harik eta 2019an inoizko daturik onena erdietsi zuen arte: 174.024 bidiari guztira.Pandemiaren eraginez, ordea, kolpetik eten da hazkunde hori. «Albiste ona»
Denis ItxasoEspainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariakeman du ordutegia aldaketarenberri. Itxasorenhitzetan, erabakia«historikoa»da, eta Espainiako Gobernuak salgaien garraiorako«azpiegitura kritiko»hori etengabe hobetzeko egindako lanaren emaitza da. «H-24a berreskuratzeko urrats honekin, Forondako aireportuak lehiakortasuna irabazten jarraitzen du. Horrez gain, terminala eta haren inguru guztia birmoldatzeko lanak martxan daude dagoeneko, eta, horri esker, aireportuak aurrera egindezake. Hori oso garrantzitsua da pandemiaren osteko Euskadiren susperraldi ekonomikorako». Gorka Urtaran Gasteizko alkateak ere begi onez hartu du neurria. «Albiste ona» dela adierazi du, bai aireportuarentzat eta baihiriarentzat. Etenik gabeko lan luze baten «fruitua» dela azpimarratu du.]]>
<![CDATA[Gutxi batzuen aringarri]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1926/030/001/2021-04-06/gutxi_batzuen_aringarri.htm Tue, 06 Apr 2021 00:00:00 +0200 Aitor Biain https://www.berria.eus/paperekoa/1926/030/001/2021-04-06/gutxi_batzuen_aringarri.htm
Izan ere, iragarpenak letra txikia zuen, eta agerian geratu zen hori urte amaieran, datuek erakusten dutenez. Banatzeko zituzten 4,5 milioi eurotik 845.000 banatu ziren guztira; alegia, hiru milioi eta erdi baino gehiago geratu ziren administrazioaren kutxan, banatu gabe: zaku osoaren ia %80, sailburuak Eusko Legebiltzarrean azaldu zuenez. Kulturgileeintzako diru sailari dagokionez, 330 eskaera jaso zituzten guztira, baina soilik 104 onartu zituzten, herenak baino gutxiago. Orotara, 432.000 euro banatu ziren, 2,5 milioi euroko poltsatik. Enpresei dagokienez, aldiz, 413.000 euro baino ez, bi milioi euroko zorrotik. Zehzki, 74 enpresa txikik jaso zuten laguntza.

Datuak argigarriak dira, eta ongi erakusten dute Lanbideren bitartez kudeatu ziren ezohiko laguntzak gutxi batzuen aringarri baino ez zirela izan. Baina, horrez gain, agerian utzi dute administrazioak ez duela ezagutzen kultura sektorea, eta arlo horretan ez dagoela antolaketarik. Izan ere, kulturaren sektorea hain da zabala eta hain dago atomizatuta, ezen askotariko errealitateak bat egiten baitute esparru berean. Krisiak esparru osoari eragin dio, ordea, modu batera edo bestera. Hain zuzen, Kulturaren Euskal Behatokiaren arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako kulturgileen %43,2ri eragin zien izurriak. Horrek ezinbestean dakar galdera: zergatik jaso zuten soldata hori 104 lagunek bakarrik? Laguntzak eskatzeko baldintza zorrotzengatik eta sektorearen antolakuntza moduagatik, hein batean.

Izan ere, laguntza ukatu zitzaien, adibidez, jarduera ekonomiko nagusitzat kultura ez zutenei, ogasunean izena emanda ez zutenei, edo beste epigrafe batean izenpetuta zeudenei. Aurrez beste erakunde baten laguntza jaso zutenen eskaerak ere errefusatu egin zituzten. «Diru sarrerak txikitu zitzaizkiela justifikatu beharra ere zailtasun bilakatu zen», adierazi zuen Zupiriak legebiltzarrean.

Epigrafeak eta beste

Onuradunen soslaiak lhasiera-hasieratik eragin zuen kezka; izan ere, hasieran deialdia autonomo zirenentzat bakarrik zen, besteren konturako langileak edo autonomo ez zirenak kanpoan utzita. «Okerra» zuzendu zuen Jaurlaritzak, eta deialdia zabaldu. Baina horrek ez zuen arlo guztietako kulturgileenganako irismena bermatu; aitzitik, hainbat eragilek ez zuten deialdira aurkezteko aukerarik izan, beraien jarduera ekonomikoa zerrendan agertzen ez zelako: besteak beste, bertsolariek, gidoigileek, zenbait idazlek eta arte eszenikoetako hainbat sortzailek.

Igor Calongeren epigrafea ere ez zegoen zerrendan, eta horregatik ukatu zioten laguntza. «Aholkularitza zerbitzua erabili nuen eskaera egin aurretik, eta esan zidaten ez zidatela onartuko nire epigrafea ez zegoelako aintzat hartuta. Eta hala izan zen». Abuztuan jaso zuen Lanbideren ezezkoa: «Eskutitz bat jaso nuen esanez nire eskaera ukatu egin zutela. Espero nuen». Erreklamazioa egiteko hamar eguneko epea zuen, baina ez egitea erabaki zuen. «Ez nuen egin banekielako alferrikakoa izango zela: ez zegoen zerrendan; deialdiaren zuzenketa egin ondoren ere ez zuten sartu. Haserretuta nengoen, gainera».

Izan ere, urteak eman zituen dantzaren epigrafean izena emanda, baina «zabalagoa» den beste batera aldatu behar izan zuen antzokiek bere ikuskizunak kontratatu ahal izateko. «Ez dakit zein aurkeztu zen Jaurlaritzaren laguntzetara eta nork eskuratu ahal izan zituen, egia esateko. Baldintza horiek betetzen zituztenak gutxi izango baitziren».

Gipuzkoako Foru Aldundiaren deialdira ere aurkeztu zen, eta hura bai, hura onartu zioten. «800 euro inguruko laguntza jaso nuen. Jaurlaritzaren deialdian baztertuak izan ginenok jasoko genuen...». Beste aukera batzuk ere aztertu zituen, Espainiako Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalarena, eta Gizarte Segurantzaren jarduera etetea, baina ez zuen eskatu azkenean. «Arte eszenikoetan dagoen aldizkakotasunak korapilatzen du dena». Langabezia saria jaso zuen urte amaieran, halere. «Kuriosoa da, baina azaroan COVID-19az kutsatu nintzen, eta mutualitateak langabezia ordaindu zidan, urritik gizarte segurantzan izena emanda nengoen-eta».

Irailean da ikuskizun berria estreinatzekoa. «Emanaldi eta saio asko urtebete atzeratu zaizkit, eta askok esaten didate: 'Gutxienez, atzeratu dizkizuete'. Bai, baina 2020an ere etxearen alokairua ordaindu behar izan nuen».

Edu Hernandok, aldiz, itxialdia iritsi aurretik aurkeztu zuen Harri orri ar antzezlana, iazko otsailean. Pez Limbo konpainiako kidea da, eta Jaurlaritzaren laguntzetara aurkeztu bazen ere, ukatu egin zioten hari ere; hain zuzen, aurrez beste laguntza bat jaso zuelako. «Dena geratu zen bat-batean; une nahasiak izan ziren. Autonomoa naiz, eta hamar langile nituen kontratatuta. Langileak aldi baterako erregulazioan sartzeko aukera izan nuen, eta nik jarduera etetearen laguntza eskatu nuen».

Ordu hartan, baina, ez zekien Jaurlaritzak kulturgileentzat laguntzak emango zituenik , eta adierazi du jakin izan balu «hobeto» pentsatuko zukeela zer egin, «Jaurlaritzarenak osoagoak zirelako». «Berandu iritsi ziren; laguntza horiek izango zirela jakitea, horren falta sumatu genuen. Zerbait egongo zela espero genezakeen, baina ez baldintzak zeintzuk izango ziren». Gainerako langileek ere ez zuten aukera hori izan. «Irailera arte izan dira erregulazioan, eta askok oso berandu jaso dute dirua; izan da urte amaieran kobratu duenik ere». Horregatik, Hernandok uste du Jaurlaritzaren laguntzak «osagarriak» izan beharko liratekeela. «Horrekin ez dut esan nahi diru gehiago jaso behar genuenik; kontrakoa baizik: kanpoan inor ez uztea bermatuko litzateke modu horretan».

Antzerkigileak uste du sektorearekiko «ezagutza falta» izan dela admnistrazioaren «arazo nagusia»: «Ez dakite nortzuk garen eta zer egiten dugun; ez gara zenbaki bat, hori baino gehiago gara. Eta horren erakusgarri da gertatu dena». Azpimarratu du, halaber, urtebeteko fakturazio aldiari begiratzea ere ez dela egokia, sektoreak ez baitu horren arabera funtzionatzen. Urtea «salbatu» duela dio, baina erakundeei dei egin die emanaldiak programatzen jarraitzeko.

Uholderik ez

Greba digitalaren gerizpean iritsi zen Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzen iragarpena. Ehunka kulturgile bi egunez isildu eta ezkutatu ziren sarean, erakundeei eskatzeko sektorearentzako neurri espezifikoak hartzeko. Bada, egun hartan, Zupiriak azaldu zuenez, laguntzak eskatuko zituztenak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan kultur eta sormen industrietan lanean ari zirenen erdiak inguru izan zitezkeen. Guztira, 6.834 pertsona ari ziren lanean, Kulturaren Euskal Behatokiak 2020 hasieran aurkeztutako txostenaren arabera.

Egon zitekeen eskaera kopuru handia ikusita, Jaurlaritzak erabaki zuen zozketa bidez ebaztea laguntzak jasotzeko ordena. Erabaki hark asaldura handia eragin zuen. Azkenerako, ordea, ez zen uholderik izan. «Eskatzaile gehienek jaso dute laguntza, baina, egia da, gehiago espero genituen», aitortu zuen Zupiriak legebiltzarrean.

Hori horrela, ez zen aurreikusitako kopuru guztia amaitu. Ezta enpresa txikientzako diru saila ere. Bigarrenaren kasuan, baina, eman gabe gelditu zen dirua beste eginkizun batzuetarako erabili zen. Adibidez, Gerediaga elkarteari 100.000 euro eman zitzaizkion Durangoko Azokaren Zu non, han DA! egitasmoa martxan jartzeko, eta beste 1,5 milioi eman zitzaizkion Musika Bulegoa elkarteari, Beste bat! zuzeneko kontzertu zikloa antolatzeko.]]>
<![CDATA[Umorearen zauriaz, feminismotik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/031/001/2021-03-23/umorearen_zauriaz_feminismotik.htm Tue, 23 Mar 2021 00:00:00 +0100 Aitor Biain https://www.berria.eus/paperekoa/1872/031/001/2021-03-23/umorearen_zauriaz_feminismotik.htm Algara mutilatuak lanean. Ezaguna ez izangatik ere «ohikoa den mutilazioaz» dihardu liburuak, Jule Goikoetxeak adierazi duenez. «Mutilazioaz dihardu, bai arlo sinbolikoan, bai arlo kulturalean eta materialean, eta, beraz, mutilazio gorpuztuez doa liburua. Baina mutikotzeaz ere badoa, umorea mutikoena izan delako». Bera arduratu da editore lanak egiteaz.

Umorearen bueltan aritu da Labaka azken urteetan. Ikerketagai izan du arlo akademikoan, esaterako, eta tresna gisa erabili du sormenerako, nola antzerkian hala bertsotan edo bestelako lanetan. Eta bide horretan jasotakoaren ondorio da liburua. «Hasi nintzen begiratzen zen ikertu zen feminismoaren eta plazandreen inguruan, eta ohartu nintzen umorea bazela gai bat askotan aipatzen zena, baina beti zeharka izaten zen, eta inork ez zion heltzen. Horregatik aukeratu nuen gaia».

Bereziki ikertu nahi izan du genero-sistemak umorearen garapenean duen eragina, baina baita genero-sisteman umorearen erabilera zenbateraino den erresistentzia edo transgresiorako bide. Eta arreta berezia jarri dio bertsolaritzari, gainera. Izan ere, umorea maskulinitatearekin lotu izan da oro har gizartean, eta baita bertsoaren alorrean ere. Hala egiaztatu zuen, esaterako, lagun batek aipatu zionean bertso saio batera «gizonezko bertsolari konkretu bat» gonbidatuko zutela, «umore pixka bat» jar zezan. «Isilik geratu nintzen, eta, lagunak esan zidanez, dena esan nion begiradarekin», adierazi du Labakak.

Baina uste hori oso errotuta dagoela egiaztatu zuen gerora ere Euskal Herriko helduen hainbat bertso eskolatan gaiari buruz ikastaroak ematen aritu zenean. Ikastaro horietan, bertaratutakoei eskatzen zien burura zetorkien lehen bertsolari umoretsuaren izena idazteko. Izenak generoka bereizten zituzten gero. «Eta han oso argi ikusten zen: zutabe bat izenez betetzen zen berehala, espero zitekeen moduan izen gehienak ziren gizonezkoenak —hildakoren bat edo beste ere bazegoen tartean—, eta, aldiz, emakumezkoei zegokien zutabea huts-hutsik geratzen zen beti. Hutsune hori gogoan dudala idatzi nahi izan dut liburua. Irudi huts hori gogoan, eta gorputzean emakumeen barre hotsez betetako plaza nuela».

Bizipenetik zauri propiora

Ikerketa osatzeko hainbat emakumeren bizipenak eta iritziak jaso ditu. Horien artean daude, esaterako, Beatriz Egizabal, Idoia Torregarai, Aitziber Garmendia eta Irantzu Varela. Eta baita oholtzakide izan dituen Alaia Martin, Uxue Alberdi, Nerea Elustondo, Onintza Enbeita, Ainhoa Agirreazaldegi, Amaia Agirre, Nerea Ibartzabal, Maialen Lujanbio eta Maite Berriozabal ere. Guztiak dira umorean arituak, «eta, beraz, adituak» diren emakumeak, nor bere arloan bada ere. «Opari bat izan zen haiekin hitz egitea, eta umoreari buruz ikuspegi orokorrago bat lortzen lagundu zidaten», azpimarratu du Labakak.

Eta, hain zuzen, elkarrizketa horiek entzun eta transkribatu ahala ohartu zen idazlea umorea aztergaitzat hautatzeko erabakia ez zela hasieran uste bezain «ausazkoa» izan. «Hasieran konbentzituta nengoen, ikergaitzat umorea hartu nuenean, hautaketa hori ez zetorrela zauri propio batetik; sinesten nuen, beste edozein gai bezala, ikertu gabe zegoelako aukeratu nuela. Baina elkarrizketatuek ispilu bat jarri zidaten aurrean, eta ikusarazi nik zer min propio nituen umoreari lotuta», azaldu du idazleak. «Ordutik, zauria gatzez laztantzearen parekoa izan da prozesua; aldizka barea, aldizka errea».

Elkarrizketatuen kontakizunaren mapari «marko teoriko bat» erantsi dio idazleak, halere. Uxoa Anduagari irakurritakoekin osatu du marko hori, haren tesiak jasotako ideiekin, zehazki. Herri barrez: Umore bidezko euskal nazioaren eraketa prozesua izeneko tesia idatzi zuen Anduagak 2016an, eta ikerketa hartako pasarteak eta elkarrizketatuen hitzak uztartu ditu Labakak liburuan. Anduagak berak idatzi du liburuaren hitzaurrea. Jule Goikoetxeak, berriz, material guztia ordenatzen lagundu dio idazleari, «zorroztasunez eta mimoz».

Material hori guztia bost ataletan banatu du liburuan. Lehenengo kapituluan umorearen joko arauez idatzi du, eta, bigarrenean, berriz, umorearen noranzkoez eta norabideez. Hirugarren atalak umorearen mugak ditu hizpide, eta laugarrena Jendaurreko umorea izeneko atala da, eta, nolabait, bertsolaritzaren esparruan ardazten da. Azken atalak, ostera, umore berriei buruz dihardu; «umorea eraldaketarako arma politiko gisa erabiltzearen beharraz; umorea boterea dela berresteaz». Mezu horrekin, eta kantuan amaitu du aurkezpena Labakak, hain zuzen ere: «Beharbada amorruz/haserre, orroka/ baina umorez egin/ dezagun borroka».]]>
<![CDATA[LABek inoizko ordezkari eta afiliatu gehien lortu du Hegoaldean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1895/015/001/2021-03-12/labek_inoizko_ordezkari_eta_afiliatu_gehien_lortu_du_hegoaldean.htm Fri, 12 Mar 2021 00:00:00 +0100 Aitor Biain https://www.berria.eus/paperekoa/1895/015/001/2021-03-12/labek_inoizko_ordezkari_eta_afiliatu_gehien_lortu_du_hegoaldean.htm
Lortutako emaitzekin gustura azaldu dira LABeko ordezkariak. Arduradunek uste dute langileak sindikatuaren borrokarako konpromisoa «saritzen» ari direla. «Bizitzen ari garen sindemiari, lan eta bizi baldintzen prekarizazioari aurre egiteko, borroka sindikalak areagotu behar dira, eta LAB indartsu sartu da borroka ziklo berri honetan», azpimarratu du Igor Arroyok, sindikatuko idazkari nagusiaren ondokoak. Eta iritzi dio, borroka hori sindikatuen proposamenetan islatzen dela egokien. Arroyok nabarmendu du, hain zuzen, LABek eredu sindikala «berritu» duela, «langile zatiketari eta prekarizazioari aurre egin eta langileen eskubideak defentsan eraginkorragoak izateko», batez ere.

Azken urtean gora egin duen sindikatu bakarra da LAB, hain zuzen. Enplegua galdu den urtea izanik, ordezkaritza kopurua ere jaitsi egin da, baina LAB izan da ordezkaririk galdu ez duen sindikatu bakarra 2020an. ELAk 168 galdu ditu; UGTk, 152, eta CCOOk, 86. Edonola ere, ELA da oraindik Hego Euskal Herriko lantegi eta bulegoetan ordezkari gehien duen sindikatua: ordezkaritzaren %36,32 dauka egun.

Azken hamar urteetan gehien hazi den sindikatua ere bada LAB: ia lau puntu handitu du ordezkaritza kopurua. 2010 eta 2020 bitartean 551 ordezkari gehiago lortu ditu. Gainerako sindikatuek ordezkariak galdu dituzte: ELAk 711, CCOOk 898 eta UGTk 1.271. Hego Euskal Herrian sindikatu abertzaleek gehiengoari eusten diote oraindik, halere: egun, hautatutako ordezkarien %55 dituzte ELAk eta LABek; CCOOk eta UGTk, ostera, %33 dituzte.

«Ikuspegi zentralista duen eta patronalaren neurriko elkarrizketa sozialaren ereduan parte hartzen duen sindikalismoa gain behera doa», nabarmendu du Arroyok. Eta Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatu die elkarrizketa sozialaren egungo eredu babesteari uzteko: «Euskal langileek bertako sindikatuak nahi dituzte, bertako lan baldintzak eta hitzarmenak defendatzeko».

Herrialdeka aztertuz gero, Nafarroan izan du hazkunderik nabarmenena LABek. Iaz 27 ordezkari gehiago lortu zituen; 92 galdu zituen ELAk, 13 CCOOk eta 59 UGTk. Azken hamar urteetako bilakaerak ere traza bera du, hain zuzen: 261 ordezkari eta bost puntu igo ditu LABek. Laugarren sindikatua da oraindik ere UGT, ELA eta CCOOren atzetik, hurrenez hurren, baina nabarmen txikitu ditu aldeak azken urteetan.

Aurrera begira, Ipar Euskal Herrian dute arreta jarrita. Martxoaren 22an hasiko baitira enpresa txikietako hauteskundeak. Apirilaren 4ra bitarte iraungo dute, eta sindikatuaren nahia da 2016an izan zituzten emaitzak berdintzea edo hobetzea, ahal dela.

Afiliazioan ere gora

Afiliatu kopuruan ere gora egiten jarraitzen du LABek: iazko urtea 45.000 afiliaturen langatik hurbil itxi zuen. Hau da, 2019arekin alderatuta, %3 gehiago ditu orain. Emakumeak eta gazteak hauspotu dute igoera hori, bereziki. 2020an afiliatu direnen ia erdiak dira (%48) 30 urtez azpikoak, esaterako. Emakumeen kopurua, berriz, ia lau puntu igo da 2013 eta 2020 bitartean. Azken hamar urteetan ia %10 hazi da afiliatu kopurua denera.

«Sindikalismoa birpentsatu eta bazterrean egon direnak erdigunera ekartzeko edota perspektiba feminista zeharlerro moduan gure sindikalismoan txertatzeko eginiko saiakera fruitua ematen ari da», esan du Arroyok. Eta zera erantsi du: «LABek jarraituko du ildo horretan lan egiten, langile sektore guztientzat tresna eraginkorra izateko eta langile subjektua berrosatzeko».]]>
<![CDATA[LABek inoizko ordezkaritza eta afiliatu gehien lortu ditu Hegoaldean]]> https://www.berria.eus/albisteak/194831/labek_inoizko_ordezkaritza_eta_afiliatu_gehien_lortu_ditu_hegoaldean.htm Thu, 11 Mar 2021 16:44:58 +0100 Aitor Biain https://www.berria.eus/albisteak/194831/labek_inoizko_ordezkaritza_eta_afiliatu_gehien_lortu_ditu_hegoaldean.htm <![CDATA[Tubacexen ez dute akordiorik lortu, eta baliteke 136 langile kaleratzea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1937/012/003/2021-03-11/tubacexen_ez_dute_akordiorik_lortu_eta_baliteke_136_langile_kaleratzea.htm Thu, 11 Mar 2021 00:00:00 +0100 Aitor Biain https://www.berria.eus/paperekoa/1937/012/003/2021-03-11/tubacexen_ez_dute_akordiorik_lortu_eta_baliteke_136_langile_kaleratzea.htm
Kolpe handia izan daiteke Aiaraldea eskualdearentzat. Ia 800 behargin ditu enpresak Amurrioko eta Laudioko plantetan, TTIn eta Aceralavan, eta lantaldearen ia %20k gal dezake lanpostua enpresak esandakoa betetzen badu. Horiei gehitu behar zaizkie, gainera, azken hilabeteetan kontratua berritu ez dieten behin-behineko langileak eta aldi baterako erregulazioan jarri nahi dituzten gainerako beharginak.

Langileen ordezkariek esana zuten ez zutela kaleratze bakar bat ere onartuko, eta erabaki horri eutsi diote bukaerara arte. Izan ere, batzordeak «aho batez» erabaki du zuzendaritzaren azken proposamenari uko egitea. Eduardo Ibernia batzordeko presidenteak (ELA) sarean eskegitako bideo batean azaldu duenez, borondatezko kaleratzeen baldintzak «zertxobait hobetzea» proposatu diete, baina batzordeak hasierako «konpromisoari» eustea hobetsi du. Ibarniak aurreratu du greban jarraituko dutela: «Etapa bat amaitu da, baina borrokan jarraituko dugu kaleratze bakar bat ere egon ez dadin». Eskerrak eman dizkie azken egunetan babesa eta elkartasuna adierazi dieten guztiei.

Bilera, Bilbon

Langileek otsailaren 15ean hasi zuten greba mugagabea, eta, harrezkero, egunero aritu dira beren lanpostuaren alde protestan, enpresaren atarian. Atzo ere hala egin zuten, eta zuzendaritzako kideei enpresarako sarrera oztopatu zieten. Hori horrela, negoziazioen azken bilera Bilbora lekualdatzea erabaki zuten enpresako arduradunek. Bizkaiko hiriburuko Kale Nagusiko NH hotelean egin zuten, kanpoan protesta egiten ari ziren langileen zaratarekin. Hasiera ordua atzeratu bazen ere, bilerak ez zuen asko iraun, eta berehala jo zuten bukatutzat negoziazioa.

Enpresak orain hamabost egun ditu kaleratzeen berri emateko. Esandakoa betetzen badu, 136 langile kaleratuko ditu denera. Sindikatuen arabera, halere, hamabi langilek hartu dute erretiro aurreratua, eta beste hamabik onartu dute lana borondatez uzteko eskaintza; LABen arabera, ordea, zuzendaritzak atzera bota ditu horietako biren eskaerak. ]]>
<![CDATA[Akordiorik gabe amaitu da Tubacexen negoziazioa]]> https://www.berria.eus/albisteak/194767/akordiorik_gabe_amaitu_da_tubacexen_negoziazioa.htm Wed, 10 Mar 2021 17:27:38 +0100 Aitor Biain https://www.berria.eus/albisteak/194767/akordiorik_gabe_amaitu_da_tubacexen_negoziazioa.htm Enpresako arduradunek eta langileen ordezkariek azken bilera zuten gaur, negoziazio epea amaitu aurretik. Goizerako jarria zuten ordua, 10:30erako, baina langileek eserialdia egin dute Laudioko plantaren atarian, eta ez diete sartzen utzi. Hori horrela, zuzendaritzak Bilbora lekualdatu du bilera azkenean. 11:30ean zen hastekoa, NH Hotelean, kale nagusian. Aiaraldeko greba batzordeak Bilbora joatera deitu du berehala, eta langile batzuk ere bertaratu dira. Protesta egin dute hotelaren sarreran, baina ez da istilurik izan. Ertzaintzak une oro eraikinaren sarrera eta bilerara sartu diren langileen ordezkariak ere banan-banana identifikatu eta miatu ditu. Langileen ordezkariek bukatutzat eman zuten negoziazioa atzo, akordio bat lortzea «ezinezkoa» dela uste zutelako. Zuzendaritzakbaztertu egin ditu sindikatuek egindako proposamenak, eta ez du txostena erretiratuko. Sindikatuek, berriz, ez dute kaleratze bakar bat ere onartuko, eta auzitara joko dute.]]> <![CDATA[Akordiorako zumerik gabe amaituko da gaur Tubacexen negoziazioa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1898/013/002/2021-03-10/akordiorako_zumerik_gabe_amaituko_da_gaur_tubacexen_negoziazioa.htm Wed, 10 Mar 2021 00:00:00 +0100 Aitor Biain https://www.berria.eus/paperekoa/1898/013/002/2021-03-10/akordiorako_zumerik_gabe_amaituko_da_gaur_tubacexen_negoziazioa.htm
Langileen ordezkarien arabera, zuzendaritzak baztertu egin ditu sindikatuek egindako proposamenak, eta ez du txostena erretiratuko. Aitzitik, kaleratze boluntarioen baldintzak hobetzea proposatu die. Hain zuzen, hamabi langilek hartu dute erretiro aurreratua, eta beste hamabik onartu dute lana borondatez uzteko eskaintza; LABen arabera, zuzendaritzak atzera bota ditu horietako biren eskaerak. Horiek hala, 114 langileri eragingo lieke erregulazioak.

Akordiorik ez badago, halere, enpresari dagokio enplegu erregulazioa osorik gauzatuko duen edo ez erabakitzea. Hasiera batean, 150 behargin kaleratzeko asmoa azaldu zuen zuzendaritzak, baina 136ra murriztu zuen aurreko astean. Horrez gain, Amurrio eta Laudioko (Araba) plantetako gainerako ia 700 langile aldi baterako erregulazioan jarriko ditu.

Langileek adierazi dute kaleratzeen aurka salaketak jarri artean protestekin jarraituko dutela. Otsailaren 15az geroztik greba mugagabean daude.]]>
<![CDATA[Etorkizunaren aldeko aldarria Aiaraldean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/013/001/2021-03-06/etorkizunaren_aldeko_aldarria_aiaraldean.htm Sat, 06 Mar 2021 00:00:00 +0100 Aitor Biain https://www.berria.eus/paperekoa/1879/013/001/2021-03-06/etorkizunaren_aldeko_aldarria_aiaraldean.htm
Mobilizazio jendetsuak egin zituzten atzo Aiaraldean, enplegu eta bizitza duinak eskatzeko. ELA, LAB, ESK eta Steilasek deituta, kaleak hartu zituzten industria arloko langileek, ostalariek, merkatariek eta gainerako herritarrek, eskualdearen etorkizunaren alde. Bi orduko lanuzteak egin zituzten goizean, eta manifestazio bat egin zuten eguerdian Amurrion, eta beste bat Laudion.

Goizean goizetik hasi zituzten protestak eskualdean. Dozenaka herritar eta eragile batu baitziren Tubacexeko lantegietara egindako martxetara, grebalariei babesa adieraztera. Goizeko hamaikak jotzearekin batera, herriko plazara abiatu ziren denak ostera; txalo artean hartu zituzten bertan zain zeudenek. Ordurako, herriko ostatu eta denda askok pertsianak jaitsita zeuzkaten, bi orduko lanuztearekin bat egiteko. Erakusleihoetan «Tubacex ez itxi» kartelak irakur zitezkeen. Gainerako fabriketako langileek ere beren lanpostuak utzi zituzten manifestazioarekin bat egiteko.

«Aiaraldean lan eta enplegu duinak» zioen pankartaren atzean milaka herritar batu ziren eguerdian. Hainbat eragile, kolektibo, enpresa eta langile batzordek parte hartu zuten manifestazioan, baina guztien gainetik presentzia nabarmena izan zuten Tubacexeko eta Valvospaineko langileek. Hodi enpresa ez baita ataka estuan den bakarra: Valvospainek ere Amurrioko plantako langile guztiak kaleratzeko erregulazio txostena aurkeztu du 79 behargin denera, fabrika likidazioan sartuko delako, eta Tubos Reunidos ere larri dabil; galerak pilatu ditu azken bost urteetan eta erreskate publikoa eskatu du.

Hori bera gogorarazi zuten, hain zuzen, manifestazioaren amaieran sindikatuetako ordezkariek irakurri zuten idatzian. «Zoritxarrez, izozmendiaren muturra baino ez dira», ohartarazi zuten. Azaldu zuten bi kasu horiei gehitu behar zaizkiela behin-behineko langileen kaleratzeak, aldi baterako erregulazioan «bidegabeki» egon direnak, eta enpresa txiki, autonomo eta eskualdeko ostalari eta merkataritza sektoreen egoera «zaila». «Gure eskualdeko biztanle eta langileok egoera kritikoan gaude, eta ez ditugu zertan ordaindu sortu ez dugun krisi honen ondorioak», adierazi zuten. Eta gehitu zuten protesta «arrakastatsua» Aiaraldean enpleguaren eta bizitza duinaren alde borrokatzeko konpromisoaren hasiera baino ez zela. «Elkarrekin posible da!», adierazi zuten.

Manifestazioa amaitu ostean, Tubacexeko langile batzuk enpresa atarira itzuli ziren berriz, beren eguneroko protestan jarraitzeko. Herritarren eta eskualde osoaren babesa jaso ostean, ordea, aldarte hobearekin bueltatu ziren, Ander Urkijok aitortu zuenez. «Gaurko manifestazioak bultzada handia eman digu. Ikusi dugu eskualdea inplikatuta dagoela, eta horrek babes handia ematen du. Azkenean, enpresa asko daude egoera kezkagarrian, kaleratzeak direla edo lan hitzarmenak direla...». Laudion bizi, baina Amurrioko plantan egiten du lan.

Arratsaldean, kaleak hartu zituzten berriz. Amurrion bertan egin zuten eskualdeko manifestazio bateratua, 20:00etan, herriko plazatik abiatuta.

Urkulluren eskaria

Aiaralden protestak egiten ari ziren ordu berean, Gasteizko legebiltzarrean, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Tubacexeko zuzendaritzari eta sindikatuei dei egin zien «irtenbide traumatikoak gutxitzeko bideak aztertzeko». Neurri horien artean lantegi aldaketak, erretiro aurreratuak, eszedentziak eta borondatezko irteera ordainduak aipatu zituen, zehazki.

Kontrolerako saioan, Jon Hernandez Elkarrekin Podemose-IU taldeko legebiltzarkideak egindako galderari erantzun zion lehendakariak. Enplegua mantentzeko Jaurlaritzak konpromiso argia duela esan zion Urkulluk. Hernandezek eskatu zion, ordea, enplegua erregulatzeko espedientea «erabat baztertzeko», eta gogorarazi zion enpreseak «zortzi milioi euro baino gehiago» jaso dituela laguntza publikoetan.]]>
<![CDATA[Okerrera egiteko kezka dute]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1925/011/001/2021-03-05/okerrera_egiteko_kezka_dute.htm Fri, 05 Mar 2021 00:00:00 +0100 Aitor Biain https://www.berria.eus/paperekoa/1925/011/001/2021-03-05/okerrera_egiteko_kezka_dute.htm
Baina auzia ez da berria Aiaraldean. COVID-19ak lehendik zetorren krisia areagotu besterik ez baitu egin. Euskal Herriko beste hainbat eremutan gertatu den moduan, industria sektorearen eraldaketak lehenik, eta Atzeraldi Handiak eta koronabirusaren krisiak ondoren, kolokan jarri dute eskualdearen bilakaera ekonomikoa. Arduraz begiratzen diete adierazle askori egun: langabezia tasa, enpleguaren prekaritatea, despopulatzea, langileen formakuntza falta... Baina, batez ere, enpleguaren arazoak okerrera egiteko beldur dira.

Amurrion eta Laudion dituzte egoitzak enpresa askok, eta bi herri horietako alkateek kezka azaldu dute azken hilabeteetan iragarritako kaleratzeak direla eta. «Oso kezkatuta gaude egoeragatik. Baina kezkatzen gaitu ez bakarrik Tubacexen edo Valvospainen enplegua galtzeak, baizik eta horrek guztiak inguruko enpresa txikietan eta ertainetan eragin dezakeen domino efektuak. Kolpe latza da; kezkagarria», azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak (EAJ).

Bat egiten du kezka horrekin Laudioko alkateak ere. Ander Añibarrok (EAJ) eskualdeko enpresak bizitzen ari diren egoeran jarri du arreta, baina adierazi du «goiz» dela oraindik pandemiak udalerrian izan ditzakeen benetako ondorioak neurtzeko. «Egoera zailean bizitzen ari dira batzuk COVID-19aren ondorioz, eta beste batzuk, aldiz, beren egitura antolaketagatik. Baina denek kezkatzen gaituzte».

Aceros de Llodio, Lipmesa, Vicalde... aurrez ere antzeko egoera bizi izan dute Aiaraldean. Horregatik, krisia estruktural bilakatuko den beldur dira erakundeetako ordezkariak. «Egia da Laudio, gaur egun, Euskadiko udalerririk zaharkituenetako bat dela, eta erkidegoko langabezia tasarik handienetakoa duena. Eta egungo egoerak ez du datu horiek hobetzen laguntzen», adierazi du Añibarrok.

Izan ere, langabezia tasa da, gaur-gaurkoz, adierazlerik kezkagarrienetako bat. Azken hilabeteetan nabarmen jaitsi bada ere, herrialdeko batezbestekotik gora dago oraindik ere: %12 inguru da egun, baina %16ko tasa ere izan zuen 2019an. Aurreikuspenak beltzak dira, nolanahi ere. Alkateek gogorarazi dutenez, batez ere emakumeak eta gazteak dira eskualdean lanik gabe daudenak. Emakumeen kasuan, gainera, 50 urtetik gorakoak dira asko. «Oso zaila da hor eragitea. Administrazio gisa zerbait egin dezakegu, baina inoiz ez da izango %16ko langabezia iraultzeko adina. Hori arlo pribatutik etorri behar da, eta oso zaila da oraintxe bertan», esan du Molinuevok.

Legebiltzarrera begira

Aiaraldeko egoera sozioekonomikoa aztertu eta suspertzeko batzorde bat martxan dago Eusko Legebiltzarrean, hain zuzen. Iazko legealdian abiatu zuten, EH Bilduren ekimenez, eta berriz heldu diote legealdi berria hastearekin batera. Harrezkero, hainbat eragile, ikerlari, elkarte, erakunde eta herritako alkateek parte hartu dute. Eguberrien aurretik egin zuten agerraldia Molinuevok eta Añibarrok. Baikorrak dira bertan adostu daitezkeen lan ildoei dagokionez. «Aurrez beste eredu batzuk ere izan dira, eta gidalerro batzuk adostu zituzten orduan ere. Orain ere hala egitea espero dugu», adierazi du Amurrioko alkateak.

Nolanahi ere, argi dute ildo horiek luzera begira landu beharrekoak izango direla eta ,bitartean, berehala martxan jarri ahal izateko neurriak behar dituztela. Hasiak dira horretan, alkateek esan dutenez. Eta bide horretan, begi onez hartu dute, Arabako Foru Aldundiak lanbide heziketa eskualdeko enpresen beharretara egokitzeko egindako proposamena. «Funtsezkoa da hezkuntzan eta prestakuntzan aurrera egitea, eskualdeko errealitatera egokitzen diren lanbide soslaiak sortzeko», azpimarratu du Laudioko alkateak.]]>
<![CDATA[Deseraikitzea horman]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/025/001/2021-03-03/deseraikitzea_horman.htm Wed, 03 Mar 2021 00:00:00 +0100 Aitor Biain https://www.berria.eus/paperekoa/1893/025/001/2021-03-03/deseraikitzea_horman.htm
Artistaren Get Rich serieko obrak dira Artiumeko A02 aretoan ikusgai daudenak. Museoak 2019an erosi zituen lanok, bere bilduma propiorako. Ikusgarritasuna eman nahi die orain, ordea, pieza horiei eta Artiumen funtsa osatzen duten beste obra eta artista guztiei: egun, 2.400 pieza baino gehiagok osatzen dute museoaren bilduma propioa. Museoak erakusketa ziklo berria jarri du martxan horretarako: Testuinguruak bildumatik abiatuta.

Llariaren lanekin ekin dio bideari programa berriak, hain zuzen. Hiru pieza jarri dituzte ikusgai denera. Get Rich #16 eta Get Rich#19 obrak dira horietako bi; bata bestearen aurrean jarrita, aretoaren punta batean lehena eta beste puntan bigarrena. Aitak emandako laneko arropekin egindakoak dira biak, askotariko materialekin osatutakoak. Artistak azaldu duenez, lanaren eta klase-identitatearen inguruko hausnarketa bat dute oinarri: «Hain da zaila artista batentzat gizartean espazio argi bat izatea, ezen nire aitak identifikatu baitzuen ni bera bezalako eskulangilea nintzela».

Horregatik jarri dio Get Rich (Egin zaitez aberats) izenburua artelanen multzoari. «Ameriketako Estatu Batuetako hip-hopari atxikitzen zaion ideia da, eta esan nahiko luke behe klaseko herritarrek ez daukatela desio edo ideologia propiorik, aberatsek eskaini dietena bazik ez dutela, eta hori soilik lortu nahi dutela». Eta, finean, iritzi dio, berak ere, sortzaile izanik, «jolas ziniko» horretan diharduela. «Nire aitak zuen klase-identitatea ezinezkoa da niretzat, are gutxiago sortzaile prekario eta autonomoa izanik. Ni naiz amets amerikar hori duen lehena: materialekin espekulatu eta artearen bitartez aberats bilakatu nahi duena».

Bi piezak puntarik punta lotzen ditu hirugarren obra batek: Pink Wood izenekoak. Aretoaren sabaitik zintzilik dagoen instalazio bat da, eta pieza horrek ere lan artistikoa eskulanarekin lotzen du. Arrosa koloreko oihal batetik askotariko tresnak daude zintzilikatuta: mailuak, igitaiak, bihurkinak, aiztoak, lumak... «Paisaia moduko bat sortu nahi dut tresna multzo horrekin, eta zeharkako aipamen bat ere egiten dio katolizismoari. Kasu honetan, ordea, eskuari eta norberaren eskuekin laguntzeko eta lan egiteko ideiari bakarrik egiten diot erreferentzia». Aurten ondu du artelan hori.

Bilduma

Erakusketarekin batera, gainera, #Bilduma saileko lehen alea ere argitaratu du museoak: funtsaren parte diren obrei eta artistei buruz hainbat idazlek, komisariok eta historialarik idatzitako testuen bilduma berria.

Llariak Euskal Herriko Unibertsitatean egin zituen Arte Ederren ikasketak. Bakarkako nahiz taldekako erakusketa ugaritan parte hartu du ordutik, eta bere lanak ikusgai jarri ditu Euskal Herrian, Espainian eta AEBetan, besteak beste.]]>
<![CDATA[Baikortasun geruzetan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1944/038/001/2021-02-28/baikortasun_geruzetan.htm Sun, 28 Feb 2021 00:00:00 +0100 Aitor Biain https://www.berria.eus/paperekoa/1944/038/001/2021-02-28/baikortasun_geruzetan.htm As the Love Continues. Koronabirusak eragindako eguneroko grisari baikortasun geruzak gainjartzen dizkien 11 abestiz osatu du bilduma. Post-rock instrumentaletik abiatuta, eta ohiko moldetik aldendu gabe, askotariko testuraz eta atmosferaz blaitutako soinu paisaiak sortu ditu taldeak lan berrian ere.

Lau urteko etenaren ondotik iritsi da disko berria, 2017an kaleratu baitzuen orain arteko azkena: Every Country's Sun. Eskoziako taldeak 1990eko hamarkadan eman zituen lehen pausoak, eta, harrezkero, hogeita bost urteko ibilbide arrakastatsua ondu du Stuart Braithwaite, Barry Burns, Dominic Aitchison eta Martin Bullochek osatutako laukoteak. Bide horretan, estudioko hamar diskoz gain, dozena bat EP eta hainbat kantu bilduma ere kaleratu ditu, baita zinemarako eta telebistarako hainbat soinu banda egin ere.

Urtemugaren aitzakian argitaratu nahi zuten diskoa iaz, baina, bateko eta besteko, atzeratzea erabaki zuten, Bursek aitortu duenez. «Teorian, urtebete lehenago grabatu behar genuen, 2019an, baina konturatu ginen ez ginela prest egongo, eta 2020ko apirilera atzeratzea erabaki genuen. Baina COVIDa iritsi zen orduan. Apirilean ere ez ginen garaiz iritsiko; beraz, nolabait zortea izan genuela esan daiteke».

Argitaratze data atzeratzeaz gain, halere, pandemiak grabaketan ere eragin zien. Izan ere, hasiera batean, Dave Fridmann ekoizlearekin grabatzeko asmoa zuten AEBetan. Herrialde batetik bestera bidaiatzeko ziren mugak tarteko, ordea, Ingalaterran egin behar izan zuten azkenean. Itxialdian ziren ordu hartan, eta Glasgowtik Worcestershire konderrira lekualdatu zen laukotea, Vale Studiosera. Ekoizleak bideokonferentzia bidez jarraitu zuen prozesua. «Oso arraroa izan zen lehen egunetan, baina ohitu ginen. Ez zen egoerarik egokiena, baina hobe zen hori disko berri bat ez grabatzea baino», azpimarratu du Bursek.

Erresuma Batuaren eta New Yorken arteko ordu aldaketa, elkarren arteko distantzia, bide telematikoaren ezaugarri propioak... Baldintzak «zailak» eta «deserosoak» ziren, baina ahalegin berezia egin zuten Fridmannen parte hartzea bermatzeko. «Gogorra izan zen. Baina horren guztiaren alde ona zera da: Dave ezagutzen genuela; urte asko dira elkar ezagutzen dugula. Erabat desberdina izango litzateke ekoizlea ezagutuko ez bagenu». Taldearen ekoizle kutuna baita Fridmann; haren eskutik kaleratu baitira laukotearen lanik esanguratsuenak -tartean, Rock Action arrakastatsua-.

Soinu propioa

Grabaketak berak alde batetik, eta ekoizlearen lanak bestetik, biek eragina izan dute diskoaren soinuan, taldekideek adierazi dutenez. Baina, oinarrian, Mogwai ezaugarritu duten osagaiak aurki daitezke bilduma osatzen duten 11 kantuetan: gitarrez osatutako paisaia atmosferiko instrumental luzeak, tarteka ilun eta tarteka indartsu diren pasarteak, erritmo eta melodien askotariko garapenak... Urteen joanarekin taldearen musikak bilakaera bat izan badu ere, Mogwaik aspaldi bereganatu zuen bere marka propioa, eta kantu guztietan antzeman daiteke arrasto hori gaur egun.

Oraingo Mogwaik hastapeneko Mogwai izaten jarraitzen baitu oinarrian. «Elkarrekin jotzen dugun laurok soinu bat garatu dugu, eta badakigu zer jo dezakegun besteak jotzen ari direna osatzeko». Post-rockaren ohiko moldeen barruan izanik ere, saiatzen dira aldiro bide berriak aztertzen eta probatzen, eta disko berrian badira horren adibideak: sintetizadoreak, erritmo kaxak, melodia berriak... Taldearen «trikimailuak» dira, dena berdin den musika hori dena berri ere izan dadin.

11 kantuz osatutako diskoa ez da erabat instrumentala, halere; badira ahotsa duten kantuak ere: pop kutsua duen Ritchie Sacramento da horietako bat. Edonola ere, eta aurreko lanekin alderatuta, disko berriak badu «baikortasun» kutsu bat, taldekideen esanetan. «Positibotasun handia du, iraganean gure disko batzuek hainbeste ez dutena. Ez dago kantu triste edo motel askorik, eta kuriosoa da hori, taldeari jartzen dioten estereotipoetako bat delako», adierazi du Bursek. Atticus Ross and Colin Stetson musikarien ekarpenak ere jaso dituzte lan berrian.

Itxialdian eta pandemia garaian idatzitako kantuak dira, eta egoerak baldintzatuta kaleratu dute diskoa. Baita aurkeztu ere: Internet bidez ikusi ahal izan zen kontzertu bat eskaini baitzuen taldeak iragan otsailaren 12an. Glasgowko Tramway kulturgunean grabatu zuten kontzertua urtearen hasieran. Lan berria jendaurrean eta aurrez aurreko kontzertuetan erakusteko «irrikaz» dira orain.]]>
<![CDATA[Jaurlaritzak 13 milioi euroren laguntzak iragarri ditu kulturgileentzat]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1871/031/001/2021-02-23/jaurlaritzak_13_milioi_euroren_laguntzak_iragarri_ditu_kulturgileentzat.htm Tue, 23 Feb 2021 00:00:00 +0100 Aitor Biain https://www.berria.eus/paperekoa/1871/031/001/2021-02-23/jaurlaritzak_13_milioi_euroren_laguntzak_iragarri_ditu_kulturgileentzat.htm
Pasa den urtean 4,5 milioi euro jarri zituen Jaurlaritzak sortzaileei eta kultur sektoreko enpresa txiki eta autonomoei laguntzeko, eta beste 150.000 euro eman zizkien museoei, bizirik dauden euskal artisten lanak erosteko. Horri esker, hain zuzen ere, Gasteizko Artium museoak, Donostiako Tabakalera zentroak eta Bilboko Arte Ederren Museoak 24 sortzaileren 42 obra eskuratu zituzten iaz. Atzo aurkeztu zuten bilduma partekatu hori, Gasteizen, eta bertan izan ziren, Eusko Jaurlaritzako lehendakariaz gain, Bingen Zupiria Kultur eta Hizkuntza Politikako sailburua eta hiru museoetako arduradunak: Beatriz Herraez, Edurne Ormazabal eta Miguel Zugaza, hurrenez hurren.

Hiru erakundeek elkarrekin kudeatu dute erosketa prozesua, eta iazko bigarren seihilekoan eskuratu zituzten lanak. Hautatutako piezen artean margolanak, eskulturak, bideoak, instalazioak, marrazkiak eta lan grafikoak daude: 34 artelanek eta edizio grafikoko 8 alek osatzen dute funtsa. Obrak Artium museoaren bildumaren parte izango dira aurrerantzean, eta bilduma partekatuak epigrafean katalogatuko dira. Museoan bertan gordeko dira.

Honako artista hauen obrak dira: Lorea Alfaro, Miren Arenzana, Gerardo Armesto, Txaro Arrazola, Nadia Barkate, Luis Candaudap, Jesus Maria Corman Seco, Kepa Garraza, Gema Intxausti, Ricardo Iriarte, Miriam Isasi, Sahatsa Jauregi, Jeleton, Maider Lopez, Alex Mendizabal, Idoia Monton, Ion Munduate, Lucia Onzain, Fernando Renes, Ana Isabel Roman, Estibaliz Sadaba, Azucena Vieites eta Ediciones LaTaller.

Artelanak aukeratzerakoan hainbat irizpide hartu dituzte kontutan, Jaurlaritzak adierazi duenez: hala nola artistek «interesa» izatea hiru museoen programetan; segmentu eta ibilbide desberdinei arreta ematea; adin guztietako sortzaileak izatea, eta genero aldetik parekoak izatea; lanak oraintsukoak nahiz zaharrak izatea; eta arte sistema osatzen duten galeria eta beste eragile batzuekin ere lan egitea. Modu horretan, museoei ez ezik, sortzaileei eta bestelako eragileei ere lagundu nahi izan diete.

Lehendakariaren hitzetan, «berritzailea eta ikusgarria» da ekinbidea. «Aurkezten dugun mezenasgo publikoko jarduera hau kulturaren eta artearen aldeko ahalegin kolektiboaren eta determinazioaren adibide bat da», adierazi du. Eta eskerrak eman dizkie hiru museoko arduradunei, krisi garaiotan pandemiaren ondorioak nozitzen ari diren esparruei «leiho bat» zabaltzeagatik.

Laguntzak «lehenbailehen»

Nolanahi ere, eta koronabirusak eragindako krisiak kultur sektorean uzten ari den arrastoa ikusita, lehendakariak esan du Jaurlaritzak «lehenbailehen» zabaldu nahi dituela laguntza lerro berriak. Aurreratu duenez, autonomoentzat eta enpresentzat ezohiko deialdia izango da horietan lehena. Gaineratu du eskatzaileei «erraztasun gehiago» eman nahi dizkietela laguntzak jaso ahal izateko; bada, azaldu duenez, jaso beharreko kopuruaren hiru laurdenak laguntza esleitzerakoan ordainduko zaizkie.

Urkulluk esan du Jaurlaritzaren xedea «ahal den guztia» egitea dela, kultur ekoizpena suspertu eta aurrez aurreko jarduerari eutsi ahal izateko, eta antzokiek, museoek, liburutegiek eta artxiboek irekita jarrai dezaten. «Osasun krisiaren eta pandemiaren ondorio ekonomikoak eta sozialak gainditzeko ezinbesteko lanabesa da kulturgintza. Garapen ekonomikoaren eta sozialaren eredu orekatu eta iraunkor bat lortu nahi badugu, nahitaezko bidelagun izan behar ditugu kulturgintza, kultur ondarearen zaintza eta horren zabalkundea».]]>
<![CDATA[Jaurlaritzak diru laguntza gehiago iragarri ditu kulturgileentzat]]> https://www.berria.eus/albisteak/194020/jaurlaritzak_diru_laguntza_gehiago_iragarri_ditu_kulturgileentzat.htm Mon, 22 Feb 2021 17:04:08 +0100 Aitor Biain https://www.berria.eus/albisteak/194020/jaurlaritzak_diru_laguntza_gehiago_iragarri_ditu_kulturgileentzat.htm Lehendakariaren hitzetan, «berritzailea eta ikusgarria» da ekinbidea. «Aurkezten dugun mezenasgo publikoko jarduera hau kulturaren eta artearen aldeko ahalegin kolektiboaren eta determinazioaren adibide bat da», adierazi du. Eta eskerrak eman dizkie hiru museoko arduradunei, krisi garaiotan pandemiaren ondorioak nozitzen ari diren esparruei «leiho bat» zabaltzeagatik. Halere, koronabirusak eragindako krisiak kultur sektorean uzten ari den arrastoa ikusita, lehendakariak adierazi du Jaurlaritzak «lehenbailehen» zabaldu nahi duela laguntza lerro berria. Erantsi du eskatzaileei «erraztasun gehiago» eman nahi dizkietela laguntzak jaso ahal izateko; azaldu duenez, jaso beharreko kopuruaren hiru laurdenak laguntza esleitzerakoan ordainduko zaizkie. Urkulluk azpimarratu du Jaurlaritzaren xedea «ahal den guztia» egitea dela, kultur ekoizpena suspertu eta aurrez aurreko jarduerari eutsi ahal izateko, eta antzokiek, museoek, liburutegiek eta artxiboek irekita jarrai dezaten. «Osasun krisiaren eta pandemiaren ondorio ekonomikoak eta sozialak gainditzeko ezinbesteko lanabesa da kulturgintza. Garapen ekonomikoaren eta sozialaren eredu orekatu eta iraunkor bat lortu nahi badugu, nahitaezko bidelagun izan behar ditugu kulturgintza, kultur ondarearen zaintza eta bere zabalkundea», adierazi du.]]> <![CDATA[EAEko herritar guztientzako oinarrizko errenta eskatu dute, 270-900 euro artekoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/015/001/2021-02-19/eaeko_herritar_guztientzako_oinarrizko_errenta_eskatu_dute_270_900_euro_artekoa.htm Fri, 19 Feb 2021 00:00:00 +0100 Aitor Biain https://www.berria.eus/paperekoa/1877/015/001/2021-02-19/eaeko_herritar_guztientzako_oinarrizko_errenta_eskatu_dute_270_900_euro_artekoa.htm
Adierazi dute errenta hori indibiduala, unibertsala eta baldintzarik gabekoa izango litzatekeela, eta Jaurlaritzaren aurrekontuen bitartez finantzatuko litzatekeela. Proposatu dute, gainera, «eskubide subjektiboa» izatea; hori horrela, «osasuna eta hezkuntza bezala, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuetan eragina izan dezakeen edozein zirkunstantziaren aurrean gailenduko litzateke». Diru sarrera hori EAEko pobrezia mailaren araberakoa litzateke; inoiz ez muga hori baino txikiagoa. Horrez gain, Kontsumo Prezio Indizearen arabera eguneratuko litzateke urtero betiere, KPIa zero baino handiagoa bada.

Sustatzaileek azpimarratu dute baldintzarik gabeko oinarrizko errentak ez lukeela egungo ongizate estatua osatzen duten eskubideetan murrizketarik edo galerarik ekarriko; aitzitik, eskubide berri bat izango litzatekeela adierazi dute. «Hezkuntza edo osasun sistema publikoak babestutako oinarrizko eskubideak eta eskubide unibertsalak diren bezala, baldintzarik gabeko oinarrizko errentak eskubide berri bat gehituko lieke pertsona guztiei, hileko diru sarrera unibertsal eta baldintzatu gabeko baten bidez, pertsona guztiei bizitza duina izateko baldintza material nahikoak ahalbidetzeko», esan du Bego Oleaga bozeramaileak.

Nabarmendu dute baldintzarik gabeko diru sarrera ez dela «utopia bat». Izan ere, iritzi diote zerga erreforma baten bidez bideragarria dela gastu horri aurre egitea. «Oinarrizko Errenta Sareko kideek aztertu dituzten finantzaketa ereduek dagoeneko egiaztatu dute PFEZaren erreforma baten bidez baldintzarik gabeko oinarrizko errenta guztiz onargarria izango litzatekeela aurrekontuei dagokienez». Horretarako, baina, borondate politikoa behar dela gogorarazi dute: «Kontua ez da posible den ala ez. Kontua da nahi den ala ez».

Pobrezia amaitu eta pertsona guztien eskubideetan aurrera egiteko «tresna berri bat» eskuratzea da herri ekinaldiaren helburua; «txerto berri bat» lortzea, finean, lege berri bat onartzea. Izan ere, adierazi dute EAE «aitzindaria» izan zela bere garaian gutxieneko errenta bermatuak eta baldintzatuak onartzean, baina uste dute tresna horiek dagoeneko ez dutela balio. «Emaitzak eskasak izan dira; eredu horrek porrot egin du». Horregatik, neurri berriekin ordezkatu behar direla jasotzen du proposamenak, «pertsona guztiei bizitza duina izateko baldintzak material nahikoak ahalbidetzeko».

Izan ere, adierazi dute diru sarrera horri esker herritarrek autonomia handiagoa izango luketela beren lan baldintzak negoziatzeko gaitasuna izateko, edo lan denbora non inbertitzen duten aukeratzeko, besteak beste.

Sinadura bilketa

Proposamena behin Eusko Legebiltzarrean erregistratuta dagoela, ganberako mahaiak aztertu eta erabakiko du herri ekinaldi legegilea tramiterako onartu edo ez. Onartuko balu, sinadurak bildu beharko dituzte sustatzaileek gutxieneko babes herritarra adierazteko. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 10.000 sinadura bildu beharko dituzte gutxienez, ondoren Eusko Legebiltzarrean eztabaidatu ahal izateko.

Bada, gizarte zibileko erakundeei eta ekinaldian interesa duten norbanakoei bat egiteko eskatu diete sustatzaileek. «Baldintzarik gabeko oinarrizko errenta batekin pertsona guztiok irabazten dugu».]]>