Egilea

Aitor Manterola

Aitor Manterola

Bere artikuluetan bilatu

Sergi Enrich, etsita, denboraldi honetako partida batean. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Irregular dabil taldea»

Aitor Manterola

Xepe Gallastegi entrenatzaileak ondo ezagutzen du Eibar, eta, haren ustez, taldeak gabeziak dauzka defentsan eta erasoan, baina zulotik aterako dela dio.

Alex Remiro Realeko atezainaren geldiketa bat, atzo, Ipuruan. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Eibar 1-2 Reala

Zarata eta isiltasuna

Aitor Manterola

Realak lehen aldiz irabazi du Eibarren Lehen Mailan, eta laugarren da. Eibar zulotik hurbil dago, etxean berriz ere galtzaile izanda. Ateak itxita jokatu dute

<b>Eibarko Paulo Oliveira eta Realeko Robin Le Normand baloiarengatik lehian, lehen itzulian, Anoetan.</b> ©JAVIER ETXEZARRETA / EFE

Aurrekoen aldean, ezberdina

Aitor Manterola

Eibarrek eta Realak derbia jokatuko dute gaur Ipuruan, duela hiru aste atzeratu zena. Eibartarrek lau aldiz irabazi diote etxean Realari, baina donostiarrak hobeto daude orain

Olaizola II.a-Aranguren 22-10 Laso-Albisu

Ordezkoa, izarraren pare

Aitor Manterola

Olaizola II.ak eta Arangurenek erraz irabazi diete Laso eta Albisuri (22-10) finalerdietako ligaxkako lehen jardunaldian, Bilbon. Goizuetako aurrelariak 11 tanto egin ditu, eta bi hutsegite baino ez Aginagako atzelari gazteak, Urrutikoetxea ordezkatu duenak.

Osasuna 1-0 Espanyol

Helmugara gerturatzeko hiru puntu

Aitor Manterola

Osasunak oso garaipen garrantzitsua lortu du Espanyolen aurka Sadarren, eta 34 puntu dauzka orain. Mailari eusteko helburua eskura dauka, eta, horrez gain, zuloan laga du jaitsieran dagoen taldea. Roberto Torresek sartu du gola, penaltiz, 51. minutuan.

Valladolid 1-4 Athletic

Eraginkortasunari esker, sekulako garaipena

Aitor Manterola

Athleticek astindua eman dio Valladolidi haren etxean, atearen aurrean asmatu egin duelako. Etxekoak erraz iritsi dira zuri-gorrien areara, baina ez dira fin ibili errematean. Athleticen goletako bi Unai Lopezek eta Raul Garciak sartu dituzte, lehen zatian, eta, partida amaieratik gertu zela, Williamsek eta Cordobak emaitza biribildu dute.

San Mames estadioan aurkeztu zuten euskal selekzioaren aldeko manifestua atzo. ©LUIS JAUREGIALTZO / FOKU

Ofizialtasunari bultzada

Aitor Manterola

'Gu ere bai' manifestua sinatu eta babestu dute 750 kirolarik, «euskal selekzioek nazioarteko aitortza» edukitzea eskatzeko. Ekintzak egingo dituzte udaberrian

Eibarreko eta Mallorcako jokalariak, nor baino nor gehiago, atzo Ipuruan jokatutako partidan. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Eibar 1-2 Mallorca

Pauso bat aurrera, eta bi atzera

Aitor Manterola

Eibar estutasunean dago, Mallorcaren aurka Ipuruan galdu eta gero. Aukera oso ona galdu du aurkari zuzen bat paretik kentzeko. Garesti ordaindu ditu opariak

Euskal selekzioak

Euskal selekzioek nazioartean ofizialki parte hartzea aldarrikatu dute 750 kirolarik

Aitor Manterola

'Gu ere bai' ekimena eta manifestua aurkeztu dituzte San Mames estadioan, 750 kirolarik sinatua, "euskal kirolarien gehiengoa eskatzen ari dena betetzeko: euskal selekzioen nazioartekotzea". Udaberrian antolatuko dituen ekitaldiak sustengatu dituzte kirolariek, "euskal selekzioen eta kirolaren aldekoak izango direlako".

Eibar 1-2 Mallorca

Sufrimenduaren txartela erosi du Eibarrek

Aitor Manterola

Galdu egin du jaitsieran den Mallorcaren aurka Ipuruan, eta aukera paregabea galdu du aurkari zuzen bat oso atzean uzteko. Bi puntura jarri zaio, armaginek partida bat gutxiago duten arren.

  7 8 9 10 11 12 13 14 15  

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna