<![CDATA[Aitor Manterola | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Tue, 26 Oct 2021 06:45:43 +0200 hourly 1 <![CDATA[Aitor Manterola | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Aspaldiko bi ezagun zahar]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2000/018/001/2021-07-06/aspaldiko_bi_ezagun_zahar.htm Tue, 06 Jul 2021 00:00:00 +0200 Aitor Manterola https://www.berria.eus/paperekoa/2000/018/001/2021-07-06/aspaldiko_bi_ezagun_zahar.htm
Iraganeko kontuak dira horiek guztiak, eta gaurkoa ere denboraren atal horretara igaroko da partida amaitzen denean. Orduan aztertu ahal izango da zehaztasunez zer gertatu den. Jokatu aurretik, eta daturik berrienetara joz, Eurokopa honetakoak dira zehatzenak. Hobeak dira Italiarenak, bai behintzat gehien nabarmendu ohi den zenbaki sorta batean. Esate baterako, aurreko bost partidetan garaipenak baino ez ditu pilatu Roberto Manciniren taldeak; Luis Enriquerenak, berriz, bi baino ez, multzoen faseko azkena Eslovakiaren aurka (5-0) eta final-laurdenetakoa, penaltietan Suitzaren aurka. Berdinduta daude, ordea, beste datu honetan: ez dute alerik galdu oraindik. Italiari Espainiari baino hiru gol gutxiago sartu dizkiote (2 eta 5, hurrenez hurren), eta Espainia honetan da hobea: gol bat gehiago dauka sartuta (12 ditu alde, eta Italiak, 11). Datuak datu dira, baina islatzen dute oraingoan zer-nolako aurreikuspenak dauden partidaren atarian: Italia jotzen da faboritotzat, baina Espainiak ere baditu aukerak.

Jokalarien lanak zehaztuko du Italiak ustezko nagusitasuna berretsiko duen ala Espainiak bazterrean utziko duen. Ondo landutako bi talde dira, bakoitzak berea ondo egiten duena. Italiak sendoagoa dela erakutsi du orain arte, Espainiari errazago eta gehiagotan iristen zaizkiolako aurkariak areara. Baloia galdu ondorengo lanean gauzak hobeto egin beharko ditu, Italia kontraerasoan trebea baita; edo, bestela, erasoan ari denean, baloirik gabe dagoen jokalari multzoko zenbaitek defentsarako ere prest egon beharko du. Italia faborito egiten duen beste ezaugarri bat ondorengoa da: Espainia zalea da baloia paseen bidez erabiliz erasotzen, eta ez du ematen Manciniren taldeak arazo handirik izango duenik hori geratzeko. Gero, aurreikuspen horiek guztiak alda daitezke, emaitzaren bilakaeraren arabera.

Italiak badu hutsune handi bat betetzeko gaur: Leonardo Spinazzola ezker hegaleko atzelariak ezkerreko orpazurda hautsi zuen final-laurdenetako partidan, Belgikaren aurka. Taldeko jokalari onena izaten ari zen. Haren ordez Emersonek jokatuko duela ematen du. Espainian, zalantza bakarra du Luis Enriquek: Pablo Sarabiarena, minez delako.

60.000 zale harmailetan

Partida ikusten 60.000 ikusle batuko dira Wembleyn. Pandemia garaian kirol ekitaldi batean izan den kopururik handiena da. Ia guztiak bertakoak izango dira. Izan ere, kutsatzeak gora doazela-eta, Britainia Handiko Gobernuak neurriak zorroztu ditu kanpoko zale ahalik eta gutxien joateko.

ITALIA-ESPAINIA
Italia. Donnarumma; Di Lorenzo, Bonucci, Chiellini, Emerson; Barella, Jorginho, Verratti; Insigne, Chiesa eta Immobile.
Espainia. Unai Simon; Azpilikueta, Eric Garcia, Laporte, Jordi Alba; Busquets; Koke, Pedri; Ferran Torres, Morata eta Dani Olmo.
Epailea. Felix Brych (Alemania).
Ordua. 21:00 (Tele 5).
Lekua. Wembley estadioa (Londres).]]>
<![CDATA[«Ez dut sinesten nire erreferente izan direnen mailan nagoenik»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1987/022/001/2021-05-11/ez_dut_sinesten_nire_erreferente_izan_direnen_mailan_nagoenik.htm Tue, 11 May 2021 00:00:00 +0200 Aitor Manterola https://www.berria.eus/paperekoa/1987/022/001/2021-05-11/ez_dut_sinesten_nire_erreferente_izan_direnen_mailan_nagoenik.htm
Zazpigarren liga zuretzat ere bada.

Erraz esaten da, baina azken urteetan oso denboraldi onak ari gara egiten, eta sasoi guztietan irabazi dugu tituluren bat edo gehiago. Oso pozik nago arrakasta horiek bizi izateagatik, eta irabaz ditzagula gehiago.

Erraz esaten da, bai, baina egitea ez da hain erraza. Zer dago, adibidez, liga titulu honen oinarrian?

Azken urteetako arrakastak lortzeko, aurretik sekulako lana egin zen, nahiz eta urte horietan ez zen irabazi. Hau guztia haren fruitua da. Denboraldiro erronkak jartzen ditugu, eta Espainiako lehiaketa guztiak irabazten saiatzea izaten da gure asmoa. Horretarako prestatzen dugu taldea; horretarako osatzen du taldea klubak, eta orain, horrela segitzea da erronka.

Zeinen garrantzitsua den klubak bidea garbi izatea, ezta?

Bide bat hartu zuen duela urte asko, eta erronka da hor segitzea. Aurrekontuak ematen duena ematen du, eta saiatzen da hor sartzen kluba, ahalik eta talderik lehiakorrena osatzeko.

Espainiako lehiaketetan erronkak betetzen ari zarete, baina Europan gehiago kostatzen ari zaizue.

Bai. Sartu izan gara multzoen fasean, baina sasoi honetan ez, eta urrats txiki hori falta zaigu. Txikia bezain handia, aldi berean. Azkenean, koska handia dago. Baina uste dut oraintxe harrapatu izan bagenu Europa Ligako kanporaketa [Errusiako Zvezdaren aurka galdu zuten] pasatzeko moduan izango ginela. Taldeak aurrerapauso handia eman du ordutik.

Beste heldutasun eta lasaitasun batekin ari zarete orain, ezta?

Segurtasun aldetik aldaketa handia egin dugu. Sasoiaren hasieran, nik neuk ez nuen taldea elkar hartuta ikusten; koordinazioa falta zitzaigun. Uste dut jokalari askok pausoa eman dutela aurrera, eta orain ari dira erakusten zergatik dauden Bera Beran. Hobekuntzaren gakoetako bat hori da. Imanol [Alvarez, entrenatzailea] jokalari guztiak ari da erabiltzen, eta jokoan ez da nabaritzen ari. Hori ere gakoa da. Ateratzen dena ateratzen dela taldearen mailak ez du behera egiten. Jokalari kopuru handiagoa daukagu beste taldeen aldean, eta horrek abantaila ematen digu.

Abantaila bai luzera begira, baina denboraldiaren hasieran ez, nonbait. Espainiako Superkopa eta Kopa irabazi ezinda geratu zineten. Nola barneratu zenuten taldean?

Kolpe gogorrak izan ziren, bi titulu irabazi ezinda geratu ginelako. Kopan, final-laurdenetan kalera joatea gogorra izan zen. Taldea osatu gabe harrapatu gintuen, baina Elxek merezita irabazi zigun. Lan handia egin beharko genuela jabetu ginen. Gero etorri zen beste kolpea, Superkopakoa, Malagaren aurkakoa. Kale egin genuen. Baina taldea ez zen erori; lanean jarraitu genuen, eta orain jaso dugu fruitua.

Galtzea pizgarri ere izan daitekeela, alegia.

Hori da. Baina zalantzekin ere hasi ginen, eta hori ezin da ukatu. Batek baino gehiagok pentsatu zuen aurten ez genuela maila emango. Baina balio izan zigun gure artean hitz egiteko, eta denaren bila joan ginen. Garbi genuen zertarako gai garen. Uste dut oraingo gure maila ez dutela ligako beste talde askok emango.

Ezta Kopan ere?

Espero ezetz. Hil ala biziko lehiaketa da, eta edozer gerta daiteke. Baina oso maila onean iritsiko gara [maiatzaren 21etik 23ra da, Telden, Kanaria uharteetan]. Aukerak baditugu irabazteko, eta azkenaldian bezala jokatzen badugu, aukera handiak dauzkagu Kopako titulua Donostiara ekartzeko.

Aurkari zaila tokatu zaizue: Malaga. Baina haiei zailagoa?

[Barrezka]. Ez dute nahiko gure aurka jokatu, baina egia da guk ere beste aurkari bat nahiagoko genukeela. Kopa berezia da, ezberdina; beste giro bat egoten da.

Lastima Donostian ez izatea, azkenean.

Bai, baina ea datorren denboraldian hemen jokatzen dugun. Ilusioa egiten dit. Gertuena Barakaldon jokatu genuen, eta oso giro berezia izan zen, eta ea hemen ere halako erantzuna dagoen datorren urtean. Ea zaleak kiroldegietara sartzeko moduan diren ordurako.

Tenerifen zaleak izango dira harmailetan, ia denboraldi guztian ez bezala. Aldaketa hori antzeman egin dezakezue?

Azkenaldian, partida bat edo beste izan dugu zaleekin, baina ohitu egin gara harmailetako isiltasunera. Gure garrasiak inoiz baino gehiago entzuten dira orain. Dena dela, pozgarria da zaleak izatea Kopa honetan. Azken batean, kirolak berezko saltsa galtzen du zalerik gabe.

Larunbateko ospakizunetan, zuen atzean harmailak hutsik ikusteak tristura eragiten zuen.

Beroketan pentsatu nuen egoera normala balitz harmailak beteta egongo zirela. Pena ematen du horrela ez izateak, eta momentu ederrak gure zaleekin ezin elkarbanatzea. Hala ere, iaztik hona aurrera egin dugu, orduan bakoitzak bere etxean ospatu behar izan genuelako ligako titulua. Bagenuen gogoa kantxan ospatzeko.

Zaleen artean, etxekoak ere falta. Hori ere eramaten zaila, ezta?

Bai. Etxekoei eta lagunei ere aparteko ilusioa egiten die guk irabazteak. Nire aitona-amonak jarraitzaile sutsu bihurtu dira, eta polita da haiek harmailan ikustea. Gainera, aitona erraz hunkitzekoa da. Ea laster ditugun bueltan.

Etxekoak dira, gainera, zuen petral usainak pairatzen dituztenak gauzak okertzen zaizkizuenean.

Haiek jan behar izaten dute dena. Denboraldiaren hasierako bolada txarrean, nire petralaldiak neurekin eramaten nituen etxera, eta etxekoak beti laguntzeko prest izan nituen. Une gozoak gozatzea ere merezi dute.

Une gozo asko bizi izan dituzu zuk taldean 2012ko urrian debuta egin zenuenetik. Hemen ikusten duzu zeure burua gerora ere?

Zortekoa naiz horrelako klub bat etxe ondoan edukitzeagatik, eta nire kluba bezala sentitzen dut, Usurbilekoan hasi banintzen ere. Azkenean, profesionaltasun eta kirol mailaren aldetik, talderik onenean nago, eta ez dut inora mugitzeko asmorik.

Honaino heltzeko, Bera Beran hasi egin behar izan zenuen, eta zer ikusten duzu atzera begiratuta zeure burua ikustean?

Ordu pila bat entrenatzen, eta une txarrak ere bai. Jokalari gisa hazten laguntzen dizutenak akatsak izaten dira askotan. Zortekoa izan naiz entrenatzaile guztiek konfiantza eman didatelako. Azken urteetan ere asko ari naiz jokatzen, eta beti joaten naiz entrenatzera ikasteko gogoarekin, inoiz ez delako berandu ikasteko.

Beti dago zer emana taldeari.

Kapitainetako bat ere bazara.

Garrantzitsua da datozen jokalariei Bera Beraren balioak erakustea, eta horretan ari gara Alba [Menendez], Maitane [Etxeberria] eta hirurok. Klubak lan handia egin du bereak dituen balioei eusten: lana, sakrifizioa eta profesionaltasuna. Askotan falta izaten da azkeneko hori, gure kirolak ez duelako baliabide ekonomiko nahikorik, baina gure kluba horren bila joaten da, eta eredugarri da horretan.

«Profesionaltasuna», esan duzu. Pentsatzen dut esan nahi duzula eskubaloitik bizi gabe dena ematea zer den, ezta?

Zorteko gara Bera Berak aukera ematen digulako eskubaloitik bizitzeko jokalari garen bitartean. Hortik aurrerako ez du ematen, jakina. Erronka da beste klubak ere gure profesionaltasun maila horretara heltzea, baina, zoritxarrez, urruti gaude oraindik.

Bera Beraren balioak zuri irakatsi zizkizutenak ez ziren edozein: Matxalen Ziarsolo, Eider Rubio eta beste hainbat.

Kapitain eredugarriak izan nituen, bai. Azkenean, garbi izan behar dugu ez garela futbolariak, ezta gizonezkoak ere. Uneko gauza da hau, eta gozatu egin behar dugu, oso jende gutxik izaten duelako gustatzen zaion horretatik bizitzeko aukera. Guri esaten ziguten, eta guk ere esaten diegu gazteei, etorkizuna gogoan izateko, eta ikasketei eusteko. Kirola eta ikasketak uztar daitezke, eta, beste batzuek lortu dugun bezala, oraingo gazteek ere zergatik ez? Ondo antolatzea eta sakrifikatzea da oinarria.

Zenbat bidaia, ezta? Erizaintza ikasketetako apunteekin gora eta behera zure kasuan.

Bai, eta asteburuetan, etxean geratu behar aste barruan ez nuelako astirik izaten ikasteko. Eta bitartean, lagunak kalean. Azkenenean, lehentasunak jarri behar direnean jarri egin behar dira, eta denborarekin, ahaleginak saria ematen du.

Orain zauden lekura heltzeko badela sakrifizio ugari.

Bai. Goizetan unibertsitatera joaten nintzen, eta arratsaldetan, entrenatzera. Lanak-eta ahal nuenean egiten nituen. Baina ez nuen sufritu. Gustura egiten nituen bi gauzak: gustuko tokian aldaparik ez.

Matxalen, Eider, Eli Pinedo, Reyes Karrere... Eta ibilian-ibilian, zerrenda luzean, Esther Arrojeria. Zu ere erreferente.

Ez dut sinesten, edo kosta egiten zait horien mailan nagoela sinestea ere. Haiekin entrenatzen hasi nintzenean, neure buruari esaten nion nora nindoan. Usurbilen nenbilela pentsatu ere ez nuen egiten Bera Beran ariko nintzenik, baina urteak aurrera zihoazen bezala, haien lekua hartzen joan ginen Alba, Maitane eta ni. Ea gai garen balio horiek gazteei ondo erakusteko, haiek guri irakatsi zizkiguten bezain ondo.

Honezkero begiz jota izango dituzue zein datozen onak.

Bai, eta lan egitearen balioa denek garbi dute. Luzerako dago Bera Bera, gerra emateko prest.

Usurbil aipatu duzu, eta zer litzateke Bera Bera harrobi hori eta Gipuzkoako beste herri batzuetako haztegi horiek gabe?

Usurbilen asko bizi izan da beti eskubaloia, Zarautzen edota Zumaian bizi izan den bezala, beste herri batzuk ere aipatzearren. Hain herri txikia izanda, ume asko kiroldegian batzen ginen larunbatero eskubaloia ikustera, eta hortik datorkit zaletasuna. Anai-arrebek ni baino lehen jokatu zuten, eta txikitatik jandako hori guztia azaldu egin da nire kasuan. Balioa eman behar zaie Gipuzkoako klubei, sekulako lana egiten dutelako haurrekin eta gaztetxoekin. Horiek gabe ez ginen asko izango Bera Bera eta Bidasoa, eta eskerrak eman behar zaizkie. Jende asko ari da musu-truk lanean, eta sekulako balioa du lan horrek.

Jokatzeari uzten diozunean hor ikusten duzu zeure burua?

Jarraitzaile izango naiz, baina harmailatik. Neure burua erizain ikusten dut erietxe batean, nire lanorduak eginez. Entrenatzaile ez naiz ikusten; ez zait gustatzen. Uste dut ez dudala balioko. Gero auskalo, baina ez dut neure burua oso sartuta ikusten eskubaloi munduan.

Erizaintza, erietxeak... Zer gogoeta ari zaizu eragiten COVID-19aren pandemia?

Ez dut lehen lerroan bizi, baina ezagutzen ditut ZIUetan dabiltzanak. Nagore Arizaga taldekide ohia ibili zen, eta egun guztiak gogorrak direla esaten zidan. Azkenean, mundua geratu zen kolpetik, eta beti iruditu izan zait pelikula batean gaudela. Bi hilabete pasa etxean egon ginen. Gizartearen ohiturak aldarazi ditu, eta espero dut onerako bilakaera ekartzea. Bestelakoan, lehenbailehen buelta gaitezen betikora, gogo handia dago eta.

Taldeko kirolean eta herrian kaltea eragiten ari da: gaztetxo batzuek utzi egin dute, edo entrenatzera joateko diziplina galdu dute. Zer esango zenieke gaztetxo horiei?

Urte zaila izan da herriko kiroletan: oraintxe entrenatu daiteke, oraintxe ez. Horrela errazagoa da gaztetxoak nazkatzea, eta klubek egin beharko genuke kanpainaren bat. Guk landu genuen bideo bat arlo horretan. Espero dezagun datorren denboraldia normala izatea, eta gaztetxo horiek berreskuratzen joatea kirolerako.]]>
<![CDATA[Lehengo ziurtasunak, oraingo galderak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1909/020/001/2021-05-05/lehengo_ziurtasunak_oraingo_galderak.htm Wed, 05 May 2021 00:00:00 +0200 Aitor Manterola https://www.berria.eus/paperekoa/1909/020/001/2021-05-05/lehengo_ziurtasunak_oraingo_galderak.htm
LAN EGITEKO BERE ERA

Bigarren B Mailan zegoen Eibar Garagarza kirol zuzendari izendatu zutenean, 2011n. Aurreneko erabakia: «Aurrekontua murriztu behar dugu, eta taldea gaztetu». Manix Mandiolak jarraitu zuen entrenatzaile. Aldaketa gero etorri zen, hurrengo denboraldian: Gaizka Garitano jarri zuen, bigarren taldea zuzendu eta gero. 2013an jo zuen Bigarren Mailaren goia taldeak: Dani Garcia, Yuri, Ander Capa, Xabi Irureta, Jon Errasti, Txema Añibarro, Mikel Arruabarrena, David Mainz eta beste hainbat ziren jokalariak. Euskal Herrikoak asko. Beste talde batzuetatik utzitakoak ere bai, dirurik ezean horrexek izaten segitzen baitzuen Eibarren filosofia. Javi Perez lehenagoko kirol arduradunaren bidean segitu zuen Garagarzak.

Ezaguna zen nola jakiten zuen Perezek zein jokalari ziren onak Eibarrerako, taldea Bigarren Mailan egon zen urte luzeetan, eta begia nola jartzen zuen Bigarren B Mailako taldeetan: Marca kirol egunkariak astelehenero Bigarren B Mailako partida guztietako hamaikakoak eta jokalariei emandako puntuak argitaratzen zituen. «Ikusten banuen jokalari bat askotan zetorrela puntu askorekin, izena gordetzen nuen», kontatu izan du Perezek. Garagarzak berak ere ezagutu zuen lan molde hori, baina berea ezartzen hasi zen: Espainiako futbola eremuka banatu, eta arduradun bana ezarri zuen bakoitzean. Hark esana da harrotasunez BERRIAn elkarrizketa batean: «Luis Enriqueren laguntzaile bat dena orain gurekin ibili zen lanean».

....ETA BAT-BATEAN, LEHEN MAILARA

Denboraldi bat baino ez zen egon Eibar Bigarren Mailan Garitanorekin: segituan Lehen Mailara igo zen. Lan ildoa ez zen aldatu Bigarren Mailako denboraldian: utzitako jokalariak ere bazeuden, eta bi nabarmendu ziren (Morales eta Jota Peleteiro). Euskal Herriko multzoak segitu egiten zuen, eta haiek ziren taldearen enborra.

Eibarren dirua ez da botatzen, eta egoera honek ederki azaltzen du zer zen Eibar: Bigarren Mailako denboraldian, Garitano zen entrenatzailea, aurkarien aztertzaile eta abar. Eguerdian partida Ipuruan, arratsaldean autoa hartu eta Mirandara, Bigarren Mailako talde bat ikustera, eta bezperan, beste partida bat ikustera Mendizorrotzara. Hori zen Garagarzaren Eibar garai hartan. Alex Aranzabal zen presidentea.

Kontua da Lehen Mailako estreinakorako hala moduzko taldea osatu zela. Euskal Herrikoen multzoak bertan segitzen zuen, eta nahikoa egiten zuten. Kanpotik ekarritakoen maila izan zen zalantzagarria, eta horrela joan zen taldea Bigarren Mailara. Elxen jaitsiera administratiboak salbatu zuen. Begiratu besterik ez dago non ibili diren eta non dabiltzan orain talde horretako kanpoko jokalariak. Garagarzak asmatu ez zuela esan behar da? Baliabide gutxirekin, zaila asmatzea.

DIRUAREKIN, JOKALARIAK ONDARE

Ikusita Lehen Mailako lehen denboraldian gauzak oker joan zirela, beste bide bati ekin zioten administrazio kontseiluak eta Garagarzak: jokalariak erosten hasi ziren. Ondorioz, lehen taldearen itxura aldatzen hasi zen: «Klubak aktiboak behar ditu», zioen orduan kirol zuzendariak. Horrela azaldu ziren Sergi Enrich, Asier Riesgo, Takashi Inui, Adrian Gonzalez eta Gonzalo Escalante, adibidez. Beste aldaketa handia aulkian egin zuen Garagarzak: Jose Luis Mendilibar jarri zuen.

Aldatu ez zena izan zen Garagarzak jokalariak fitxatzeko erabili izan duen filosofia: «Jokalariak bilatzen ditugu, baina, ororen gainetik, pertsonak». Hark esana da nola hitz egiten zuten jokalarien ingurukoekin, ahalik eta informazio gehien biltzeko.

Jokalariak erosteko bideak berdin segitu du gerora ere. Kasuren batean, klausulak ordainduta ekarri ditu Eibarrek. Haiek klubaren ondare izateak aukera eman dio salmentak egiteko ere. Adibiderik handiena Joan Jordanena da: Valladolidetik ekarri zuen Eibarrek 2017an, 1,2 milioi euroren truke, eta bi urte geroago, 14 milioi euro jaso zituen Sevillarengandik.

TALDEA, ESKASTEN

Dirutza hori eta beste batzuk jaso ondoren, Garagarzak ez du asmatu taldea indartzen. Begi bistakoa da taldea eskasten joan dela azken bi denboraldietan, eta horretan eragina du kirol zuzendariak, ezinbestean. Beste kontu bat da haren gaineko agintariek zenbateko aukera eman dioten dirua gastatzeko. Ligak klubei ezartzen dien gehienezko gastuaren muga ere badago. Mendilibarrek taldea osatzen izaten duen ardura ere kontuan hartzekoa da, izan baldin badu, behintzat.

Zalantzarik uzten ez duena da azken denboraldietan ez duela asmatu funtsezkoak izandako jokalarien ordezkoak ekartzen. Hala ere, errendimendu horretan mila aldagai egon daitezke, eta ez bakarrik jokalarien maila. Atentzioa ematen duen bestea da aspaldian maila onik eman ez duten hainbat jokalari taldean daudela. Zer pentsatzen du horri buruz Garagarzak? Azkenean, gauza bat garbia da: kirol emaitzak ez dira onak, eta orduan sortzen dira zalantzak. Garagarzak orain arte egin izan dituen akatsak emaitza onek estali dituzte. Orain, fokua begira du. Badoa, eta harekin doaz zalantzen erantzunak.]]>
<![CDATA[Aro baten amaiera]]> https://www.berria.eus/paperekoa/4119/024/002/2021-05-04/aro_baten_amaiera.htm Tue, 04 May 2021 00:00:00 +0200 Aitor Manterola https://www.berria.eus/paperekoa/4119/024/002/2021-05-04/aro_baten_amaiera.htm
Duela hamar urte hartu zuen Garagarzak oraingo ardura. Aurretik, beheko mailetako entrenatzaile eta koordinatzaile izan zen, baita lehen taldeko bigarren entrenatzaile ere. Eibarren hasi aurretik, hainbat klubetan izan zen entrenatzaile Mutrikukoa (Gipuzkoa). Haren aginduetara, Eibar Bigarren B Mailatik Bigarren Mailara igo zen lehendabizi 2013an, eta hurrengo sasoian, inork espero ez zuena lortu zen: Lehen Mailara igotzea. Bi lorpen horiek Gaizka Garitano entrenatzaile zela erdietsi zituen klubak.

Ordutik dabil Lehen Mailan Eibar, aurreneko sasoian zelaian mailan galdu bazuen ere. Baina bulegoetan berreskuratu zuen, Elx jaitsi zuelako Ligak, auzi ekonomiko bategatik. Lehen Mailako bigarren denboralditik orain arte, Jose Luis Mendilibar da entrenatzailea, eta denboraldi honetan dabil estuen taldea mailari eusteko: azkena da lau jardunaldi falta direla, eta lau puntura du sasoiko helburua betetzeko aukera.

Garagarza da Espainiako bi ligetan (Lehen eta Bigarren Maila) denbora gehien daramana kirol zuzendari lanetan klub berean, eta haren lan onak oihartzuna izan du. Garagarzaren ardurapean, klubak jokalariak ekartzeko zeukan filosofia aldatu egin da urteen joanean; batez ere, Lehen Mailara igo zenetik. Ordura arte, ohikoa izaten zen beste taldeek utzitako hainbat jokalari aritzea Eibarren, eta ia denboraldi guztietan, jokalari berri asko ekarri behar izaten zen. Lehen Mailara igota, eta diru sarrerak ugaritu egiten direla baliatuta, Eibarrek jokalariak fitxatzeari ekin zion ia kasu gehienetan, Garagarzak berak esaten zuen bezala, «patrimonioa izateko klubak». Dirua gastatu ere egin du urte hauetan jokalariak ekartzeko, lehen ia pentsaezina zena Eibarren. Erostearekin batera, salmentak ere izan dira urte hauetan. Orain arteko salmentarik garestiena Joan Jordanena izan da. Kataluniarra Espanyoletik ekarri zuen, maila oso ona eman zuen azken denboraldian, eta Sevillak eraman zuen, 14 milioi euro ordainduta.

Ez da Garagarza izango Eibarren segituko ez duen bakarra, Mikel Martija idazkari teknikoak ere ez baitu luzatuko ekainaren 30ean bukatuko zaion kontratua.]]>
<![CDATA[Super Amara Bera Berak ia irabazita dauka liga]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1941/032/001/2021-05-02/super_amara_bera_berak_ia_irabazita_dauka_liga.htm Sun, 02 May 2021 00:00:00 +0200 Aitor Manterola https://www.berria.eus/paperekoa/1941/032/001/2021-05-02/super_amara_bera_berak_ia_irabazita_dauka_liga.htm
Kontuak gardenak dira: aurkari bakarra Rocasa du, eta zortzi puntuko koska dago Donostiako taldearen alde. Sei ditu jokoan Bera Berak, baina kanariarrek zortzi, eta horietako partida bat elkarren artekoa da, gainera —han jokatuko dute maiatzaren 14an—. Deskalabru bat izan behar luke Imanol Alvarezen taldeak liga ez irabazteko: hiru partidak galdu, eta Rocasa lauretan gailentzea eta Bera Berari average-a kentzea —Donostian, etxekoek irabazi zuten, 25-22—. Okerren bat behar luke larunbatean txapeldun ez izateko.

Jokatu egin behar dira partidak, eta irabazteko, ondo jokatu. Oinarrizko hori osatu beharko du Bera Berak Elxen aurka, eta, gauzak bere-berean joaten badira, arazorik ez luke izan behar garaile izateko. Elxek baino 11 puntu gehiago baititu oraintxe. Aldeak alde, atzo Gijonen jokatu zuen partidaren antzekoa izan daiteke datorren larunbatekoa. Aurkaria baino hobea izanda, erakutsi egin beharko du. Atzo hala egin zuen.

Aise bota zuen Gijon Bera Berak (23-36). Hamahiru golen aldeak ez du misteriorik. Talde hobea denak ondo osatu zuen egin beharrekoa, eta aurkariak ez zuen inolako aukerarik izan. Logika gailendu zen. Batez ere, bigarren zatian. Aurrenekoan ere bai, nahiz eta uneren batean etxekoak bi golera ere gerturatu ziren.

Datu honek ederki azaltzen du nolako aldea egon zen bi taldeen artean: partida osoan, beti egon zen aurretik Bera Bera. Esther Arrojeriak eta Eli Cesareok 0-2koa jarri zutenetik, aginte makila Imanol Alvarezen taldearentzat izan zen. Defentsa ona egitea eta erasoan azkar ateratzea Donostiako taldearen nortasunaren adierazgarririk onenak dira, eta atzo biak erabili zituen.

Aurreneko ordu erdian, hiruzpalau golen aldea izan zuen ia beti Bera Berak, eta erabakita utziko zuen partida etxekoen atezain Raquel Alvarezen lanagatik izan ez balitz. Erasoko eraginkortasuna bigarren zatiaren hasieran berreskuratu zuen: atsedenaldira 13-17 joan ziren, eta ondorengo hamar minutuetan, 0-8ko partziala egin zuen. Etxekoen bigarren zatiko lehen gola orduan iritsi zen. Gero, beste bost baino ez zituen sartu Gijonek. Bera Bera defentsan ondo aritu zela esan nahi du horrek. Horrenbestez, erraz irabazi zuen. Golegile onenak Cavo, Laura Hernandez eta Cardoso izan ziren, seina gol sartuta.

Zuazok mailari eutsi dio

Zubileta Evolution Zuazok Lehen Mailan jarraituko du datorren sasoian ere, atzo Kordoban irabazi izanak (23-30) hori bermatu baitio. ]]>
<![CDATA[«Bi taldeen egoerak ez dauka itxura onik»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2072/021/001/2021-04-28/bi_taldeen_egoerak_ez_dauka_itxura_onik.htm Wed, 28 Apr 2021 00:00:00 +0200 Aitor Manterola https://www.berria.eus/paperekoa/2072/021/001/2021-04-28/bi_taldeen_egoerak_ez_dauka_itxura_onik.htm
Zailtasunak zailtasun, aukera bakarra ikusten die bizkaitarrei eta gipuzkoarrei, eta eskatu ere egin die heltzeko helduleku horri: «Amaierara arte borroka egin behar dute. Horixe da hemengo taldeen ezaugarria, eta egin dezaketen gutxienekoa horixe bera da». Jarrera egokia oinarrizkoa da partidak irabazteko, baina ez da nahikoa: jokoa ere behar da. Nola arraio lor ditzakete garaipen asko 31 partidatan zazpi baino erdietsi ez dituzten bi taldeek? «Gertatu dira horrelakoak, eta saiatu egin behar dute. Badira talde batzuk zuloan egon, oso gutxi irabazita, eta azken txanpan garaipenak lortu dituztenak». Jokalarien buruan omen dago gakoa: «Partida bat irabaztea aski izaten da batzuetan sinesten hasteko, eta orduan lor daitezke garaipen gehiago».

Gipuzkoarren aurkariak ondorengoak izango dira azkeneko txanpan: etxetik kanpo, Tenerife, Manresa eta Andorra, eta etxean, Baskonia eta Unicaja; bizkaitarren arerioak, berriz, Kanaria Handia, Burgos, Fuenlabrada eta Joventut etxean [lehen hirurak orain, elkarren segidan], eta Real Madril kanpoan. Txakartegik aukera gehiago ematen dizkio Bilbo Basketi: «Etxeko partidak irabazi behar dituzte, eta horrela, goiko aurkariak harrapa ditzakete». Gipuzkoa Basketi beste zama bat ikusten dio sailkapenarenaz gain: «Aurkari zuzen guztiekin galduta dauka basket-average delakoa, eta beste taldeen mende dago ia erabat».

Bi taldeak zulo-zuloan zergatik dauden aztertzen hasita, Txakartegik bereizi egin ditu bien egoerak: «Bilbo Basketek oso zorte txarra izan du lesioekin, eta jokalari asko ez daude ohituta jaitsierako lekuetan lehiatzen. Gipuzkoa Basket hasieratik uste zen egoeran dago, baina ondo ari da borrokan, eta ACB ligan ez dago talderik hainbeste eman duenik hain gutxirekin. Pena izan da aurkari zuzenekin galtzea».]]>
<![CDATA[Kolpea jo du Realak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/026/001/2021-04-23/kolpea_jo_du_realak.htm Fri, 23 Apr 2021 00:00:00 +0200 Aitor Manterola https://www.berria.eus/paperekoa/1893/026/001/2021-04-23/kolpea_jo_du_realak.htm
Partidak nolakoak izango diren asma daiteke kasu batzuetan, aldagai batzuen arabera: bi taldeen jokatzeko modua, hamaikakoak eta abar. Atzokoak bazuen ero samarra izango zenaren traza jokatzen hasi aurretik. Batez ere, Celtak erasora jokatzeko duen moldeagatik, jokalari askorekin jotzen baitu gora, atzealdean zuloak utziz. Realak atera zuen hamaikakoak sua harrotzeko bidea ireki besterik ez zuen egin, Imanolek batera jarri zituelako Januzaj, Portu, Isak eta Carlos Fernandez, euskarriak Gebara eta Guridi zirela. Eta bai, ero hasi zen partida. Horrelakoa izan zen lehen zatia.

Paseak elkarri kateatu ezinda aritu ziren bi taldeak. Normala ere bai, hain bizi jokatuta. Kontua da Celtak sartu zuela lehen gola, 22. minutuan, Hugo Mallok buruz korner batean. Berehala erantzun zion Realak, Portuk eraso bizi batean berdindu egin zuelako. 25. minutuan gertatu zen. Handik lau minutura, penaltia hutsegin zuen Isakek, gero Januzaj-k egin ez zuena hamar minutu geroago. Irauli egin zuen emaitza Realak, Celtak utzitako zuloak baliatuz, Carlos Fernandez punta-erdi lanetan dotore ari zela, eta aldea handitzeko moduan ere izan zen. Baina 2-1ekoarekin joan ziren atsedenaldira.

Realak ikusi zuen partidak kontrol gehiago behar zuela, eta lehen zatian baino gorago sakatzen hasi zitzaion Celtari. Galiziarrak Remiroren atetik urrun ziren, eta etxekoak, aldiz, gertu Ivan Villarren atetik. Portuk zutoinera bota zuen, eta horixe izan aukera garbiena. Baina emaitza ez zen aldatu, eta pixkanaka, galiziarrak baloiaren jabe eginez gorantz hasi ziren. Aukera garbirik sortu gabe.

Bosgarren lekuaren jabe egin da berriz ere Reala, eta bere esku du Europa ligan aritzea. Azkeneko sei partidetan kale ez egitea nahikoa du. Aukera ederra du.]]>
<![CDATA[Realak kolpea jo du]]> https://www.berria.eus/albisteak/196650/realak_kolpea_jo_du.htm Thu, 22 Apr 2021 09:30:20 +0200 Aitor Manterola https://www.berria.eus/albisteak/196650/realak_kolpea_jo_du.htm
Partidak nolakoak izango diren asma daiteke kasu batzuetan, aldagai batzuen arabera: bi taldeen jokatzeko modua, hamaikakoak eta abar. Gaurkoak bazuen ero samarra izango zen traza jokatzen hasi aurretik. Batez ere, Celtak erasoan jokatzeko duen moldeagatik, jokalari askorekin jotzen baitu gora, atzealdean zuloak utziz. Realak atera duen hamaikakoak sua harrotzeko bidea ireki besterik ez du egin, Imanolek batera jarri baititu Januzaj, Portu, Isak eta Carlos Fernandez, euskarriak Gebara eta Guridi zirela. Eta bai, ero hasi da partida. Horrelakoa izan da lehen zatia. Paseak elkarri kateatu ezinda aritu dira bi taldeak. Normala ere bai, hain bizi jokatuta. Kontua da Celtak sartu duela lehen gola, 22. minutuan, Hugo Mallok, buruz korner batean. Berehala erantzun dio Realak, Portuk eraso bizi batean berdindu egin baitu. 25. minutuan gertatu da. Handik lau minutura, penaltia hutsegin du Isakek, gero Januzajk egin ez duena hamar minutu geroago. Irauli egin du emaitza Realak, Celtak utzitako zuloak baliatuz, Carlos Fernandez punta-erdi lanetan dotore ari zela, eta aldea handitzeko moduan ere izan da. Baina 2-1ekoarekin joan dira atsedenaldira.

Realak ikusi du partidak kontrol handiagoa behar zuela, eta lehen zatian baino gorago sakatzen hasi zaio Celtari. Galiziarrak Remiroren atetik urrun ziren, eta etxekoak, aldiz, gertu Ivan Villarren atetik. Portuk zutoinera bota du, eta horixe izan da aukera garbiena. Baina emaitza ez da aldatu, eta, pixkanaka, galiziarrak baloiaren jabe eginez gorantz hasi dira. Aukera garbirik sortu gabe.

Bosgarren lekuaren jabe egin da berriz ere Reala, eta bere esku du Europa ligan aritzea. Azkeneko sei partidetan kale ez egitea nahikoa du. Aukera ederra du.]]>
<![CDATA[Bide onean segitzen du Alavesek ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2220/026/002/2021-04-22/bide_onean_segitzen_du_alavesek.htm Thu, 22 Apr 2021 00:00:00 +0200 Aitor Manterola https://www.berria.eus/paperekoa/2220/026/002/2021-04-22/bide_onean_segitzen_du_alavesek.htm Osasunak salbazioa ziurtatu du, eta Athleticek ezinean segitzen du Bizi hasi zen partida. Ezin biziago, baina etxekoak hasi orduko hiltzeko arriskuarekin. Izan ere, 40. segundoan, Chukwuezeren burukada Laguardiak atera zuen ateko marran. Alavesek ere hortzak erakutsi zizkion Vila-reali, aukera garbirik sortu gabe izan bazen ere hamahirugarren minutura arte. Bi taldeak ari ziren erraz gainditzen aurkaria. Etxekoen lehen aukera garbia Joseluk izan zuen hamahirugarren minutuan, kontraeraso batean, baina Rullik urrundu zion jaurtiketa. Handik bi minutura, kanpotarrak baloiarekin jolasean ari zirela area barruan, Alavesekoek baloia lapurtu, eta Joseluk jaurti zuen berriz ere; Rulli jarri zitzaion parean, bigarrenez. Segituan, Gerard Morenok egin zuen jaurtiketa area barrutik, baina kanpora bota zuen. Hurrengo jokaldian sartu zuen gola Alavesek. Aldeko alboko sake batean, kanpotarren zelaian, bizi ibili zen Lucas Perez espaziora puskatzen, eta Riojari eman zion baloia. Horren erdiraketa Jotak errematatu zuen, oker, bigarren zutoinaren inguruan. Burukada txarra pase on bilakatu zen, beste zutoinetik gertu Joseluk bultza egin zuelako baloia sarera. Talde handi baten aurka aurretik jartzea lortu zuen Callejaren taldeak. Ikusi gehiago: Europarako bidean segitu nahi du Realak; salbaziora gerturatu Eibarrek Lerroak atzeratu zituen hortik aurrera etxeko taldeak, eta Unai Emeryren taldea egin zen baloiaren jabe. Gero eta jabetza luzeagoak egiten hasi zen 30. minututik aurrera, eta Alaves ez zen atzetik ateratzen: aurkariak presioa egiten ziolako baloia galdu berritan, edota baloia erraz galtzen zutelako jokalariek erabaki txarrak hartzeagatik. Aukerak sortzen hasi zen kanpoko taldea, eta Pachecok azaldu behar izan zuen berdinketa galarazteko. Lehen zatiaren akaberan lortu zuen Alavesek zulotik ateratzea, pare bat kontraerasotan. Berdinketari, erantzuna Bigarren zatiaren hasiera garrantzitsua zen etxekoentzat, jakina baitzen Vila-real indartsu aterako zela berdinketaren bila. Eutsi beharra zeukan Alavesek, eta aurkaria goian estutzera atera zen, zuloan ez sartzeko. Baina 50. minutuan, erasoan galdu behar ez zen baloia galduta, aukera eman zion Vila-reali areara gerturatzeko, eta Gerard Moreno-Alcacer bikoak bat egin zuen; gola Alcacerrek. Berriz azaldu zen aurrelaria, baina Pacheco bikain aritu zen. Lucas Perez kendu zuen Callejak, zelai-erdia indartzeko Pere Ponsekin, eta berdindu egin zen partida minutuak aurrera joan ahala. Etxekoen aukerak geldikako jokaldietan iritsi ziren, baina erremate parea ez ziren atera joan. Bai, ordea, Edgarren zartako bikaina 80. minutuan, Joseluren erdiraketa baliatuz eskuin hegaletik. Garaipenaren gola izan zen. ]]> <![CDATA[«Beldurrik gabe jokatu behar dugu»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1870/029/001/2021-04-22/beldurrik_gabe_jokatu_behar_dugu.htm Thu, 22 Apr 2021 00:00:00 +0200 Aitor Manterola https://www.berria.eus/paperekoa/1870/029/001/2021-04-22/beldurrik_gabe_jokatu_behar_dugu.htm
Aurreneko aldiz ariko da Gernika ligako finalerdietan. Giro berezia dago klubean?

Bai. Finalerdietara sartzeko kanporaketa irauli egin behar izan genuen Malosten Estudiantesen aurka, joanekoan galdu egin genuelako, eta horrek ere eman zion berezitasuna sailkatzeari. Mariok [Lopez, entrenatzailea] esan zigun historia egin genuela, eta denok batera ospatu genuen, zuzendaritzakoekin. Helburua zen hona heltzea, eta lortu dugu. Orain irabazi egin dugu presiorik gabe jokatzeko eta amets egiteko aukera, finalerdietan.

Perfumerias Avenida [Buchek Salamanca deitzen dio] talde handienetako bat da, handiena ez bada. Aurkari zailena finalerdietarako.

Bai, baina denboraldi guztian goiko aldean egon gara, eta talde handien aurka partida onak ere egin ditugu. Zergatik ez dugu ba ezustea emango!

Hamabost bat egun daramatzazue jokatu gabe, eta partida asko segidan jokatu eta gero, ez zaizue gaizki etorri, ezta?

Horrela da, baina arraroa da hainbeste denbora partidak jokatu gabe egotea, bakarrik entrenamenduak egiten. Izan ere, ohituta geunden partidak bata bestearen atzetik jokatzera. Baina oso nekatuta geunden, egia esan, eta gaizki ez zaigu etorri geratzea.

Zer landu duzue aldi honetan?

Lehendabiziko egunetan ezer ez, jai eman zigulako Mariok lau bat egunez. Gero, jokatzeko dinamika hartzeko lanean ibili ginen, eta, jakina, Salamancari nola aurre egin ere jorratu dugu. Baina ez dizut esango zer egin dugun, sekretua da-eta [barrezka].

Aurkariak, berriz, Euroligako finala jokatu berri du asteburuan. Lehiaketako erritmoarekin etorriko da.

Berez haien aldekoa da hori, denbora asko jokatu gabe egin eta gero, kosta egiten delako berriz hastea. Baina, beste alde batetik, bi partida handi jokatu dituzte [Euroligako finalerdia eta finala], eta Istanbulerainoko bidaia tarteko, baliteke ere nekatuta etortzea. Gure etxean lehen partida jokatzea gure aldekoa izan daiteke, haien nekea guk baliatzeko.

Nola geratzen da Salamancaren jokoa, geratzerik badago?

Talentu handiko jokalariak dira, eta berezkoa duten hori atera egingo dute, guk egiten duguna egiten dugula. Lehenik eta behin, beldurrik gabe jokatu behar zaie. Gure taldeko bakoitzak eman behar dugu onena partida irabazi. ahal izateko. Haiei dagokienez, badakigu defentsan presio handia egiten dutela, gero kontraerasoan ateratzeko, eta saiatu egin behar dugu horrela joka ez dezaten. Uste dut hobeto moldatuko garela bost bosten kontrako egoeretan, eta baloirik ez galtzea garrantzitsua izango da, pistatik atera ez gaitzaten.

Hortaz, ohi baino makalago jokatu behar duzue?

Ez, gure erritmoa bizia delako, gustatzen zaigu lasterka egitea, eta egingo dugu. Opariak ez egitea izan behar du gure helburua. Galarazi egin behar diegu partzial handiak sartzea, gero zaila delako beren aldeko emaitzari buelta ematea.

Irabaz dezakezuela sinetsita jokatu beharko duzue.

Mentalitate egokiarekin jokatuko dugu. Gure taldearen berezko ezaugarria da dena ematea. Horrelako partida handietan beti ateratzen gara irabaz dezakegula sinetsita. Eta bihar ere horixe egin behar dugu.

Zuen indar horri ezin zaleena gehitu, pandemiagatik. Ikuslerik gabe jokatu beharra ere ligako finalerdia...

Pena handia dugu, bai. Denboraldi osoan askotan oroitu gara zaleekin. Aurkari moduan etorri izan naizenean Malostera, sumatu izan dut zaleen presioa. Uste dut oraingo honetan harmailetan baleude aukera gehiago izango genituela Salamancari irabazteko. Ikusi dugu talde handien aurka Malosten zer gertatu zaigun sasoi honetan, eta sentipen hori izan dugu taldean: zaleak egon izan balira irabazi egingo genituela partida horiek. Baina egoera den bezalakoa da, eta ezin dugu denbora galdu horretan pentsatzen.

Zer esaten dizute zaleek kalean?

Penaz direla gu animatzera etorri ezin direlako. Ea datorren denboraldian itzultzeko moduan diren Malostera. Bestelakoan, kalean-eta animoak ematen ari zaizkigu, erosketak egiten ari garenean, esate baterako. «Zorte on, neskak!», askotan esaten digute.

Ligan, Salamancak lehen postuan bukatu zuen, eta zuek, berriz, laugarren. Baina haiek partida bakarra galdu zuten, eta zuek, hamabi. Diruak eragiten du hainbesteko aldea?

Haien aurrekontua eta gurea alderatzen hasten bagara, begi bistakoa eta agerikoa da alde handia dagoela. Baina beste kontu bat ere badago: guk galdu egiten ditugu partida batzuk galdu behar ez genituenak. Ez gara erregularrak izan batzuetan. Dena dela, partida horiek irabazita ere, aldea aterako ziguten, ez pentsa.]]>
<![CDATA[Bide onean segitzen du Alavesek]]> https://www.berria.eus/albisteak/196581/bide_onean_segitzen_du_alavesek.htm Wed, 21 Apr 2021 23:26:37 +0200 Aitor Manterola https://www.berria.eus/albisteak/196581/bide_onean_segitzen_du_alavesek.htm <![CDATA[Haustura izan da Superligan ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/019/001/2021-04-21/haustura_izan_da_superligan.htm Wed, 21 Apr 2021 00:00:00 +0200 Aitor Manterola https://www.berria.eus/paperekoa/1877/019/001/2021-04-21/haustura_izan_da_superligan.htm L'Equipe Frantziako kirol egunkarian. Ez du asko iraun Superligaren egitasmoak. Igandean eman zuten sorreraren berri hamabi klub fundatzailek. Txapeldunen Liga ordezkatzea dute asmo, eta, igande gauean, talde hauek eman zuten aurrerapausoa: Ingalaterratik, Arsenal, Chelsea, Liverpool, Manchester City, Manchester United eta Tottenham; Italiatik, Inter Milan, Juventus eta Milan; eta Espainiako Ligatik, Atletico Madril, Bartzelona eta Real Madril. Beste hiru talde berehala batuko omen zaizkie, eta bat PSG litzateke. Hogeikoa litzatekeenez txapelketa berria, beste bost taldeak gonbidapen bidez erakarriko lituzkete. Denera, 197 partida jokatuko lirateke. Superligako sustatzaileek honela arrazoitu zuten erabakia: «Pandemia dela-eta Europako egungo futbolak duen ezegonkortasun ekonomikoari emandako erantzun bat da. Urteetan izan da lehiaketa berriaren sortzaileen asmoa Europako lehiaketen kalitatea eta intentsitatea hobetzea, eta, bereziki, txapelketa bat sortzea klub eta jokalari onenek elkarren aurka jokatzeko aukera gehiago izan dezaten» UEFAk berehala egin zien mehatxua klub horiei: «Superliga ez da solidarioa, zinikoa baizik. Talde horiek ezingo dute beste lehiaketetan parte hartu, ez herrialdeetakoetan, ez Europakoetan, ez eta mundu mailakoetan ere, eta jokalariek selekzioekin jokatzeko aukera gal lezakete». Zer dago atzean? Superligaren sorrerak ez zuen ezustean harrapatu Gorka Leunda (Donostia, 1975), Avento Kirol Aholkularitzako kidea. Berripaper honetan aurreratu zuen duela hilabete batzuk klub aberatsenek zerbait egingo zutela, pandemia egoeran diru galera handiak izaten ari direlako. Horren barruan ikusten du liga berria eratzea: «Talde handi horien estrategia bat da dirua eta boterea berreskuratzeko», esan dio BERRIAri. 7.000 miloi euroren irabaziak aurreikusten dituzte lehiaketa berriaren sortzaileek. Leundak uste du alde guztiak konpondu egingo direla [atzo gaueko arrakalaren aurretik egindako balorazioa da]: «Uste dut ados jarriko direla». Oraintxe, galtzen aterako litzatekeenari ere komeni zaiolako iraultza honi neurria jartzea: «Batez ere, UEFAren eta federazioen sistemaren kaltetan da. Haiena da nazioarteko txapelketen kudeaketa eta antolaketa. Eta dirua, jakina». ]]> <![CDATA[Haustura Superligan]]> https://www.berria.eus/albisteak/196506/haustura_superligan.htm Tue, 20 Apr 2021 23:02:25 +0200 Aitor Manterola https://www.berria.eus/albisteak/196506/haustura_superligan.htm <![CDATA[Superligaren sorrerak arrakala sortu du Europako futbolean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/024/001/2021-04-20/superligaren_sorrerak_arrakala_sortu_du_europako_futbolean.htm Tue, 20 Apr 2021 00:00:00 +0200 Aitor Manterola https://www.berria.eus/paperekoa/1893/024/001/2021-04-20/superligaren_sorrerak_arrakala_sortu_du_europako_futbolean.htm
Hogei taldeko lehiaketa nahi dute, eta gainontzeko bostak gonbidapenekin osatuko dituzte. Liga itxia izango da, eta denboraldiro bost talde berrirekin osatuko dute, bakoitzaren emaitzen arabera aukeratuak izango direnak. Hogei taldeak hamarreko bi multzotan banatuko dituzte, eta joan-etorriko ligaxka jokatuko dute. Multzo bakoitzeko lehen hiru sailkatuak final-laurdenetara joango dira, eta bi laugarrenek eta bi bosgarrenek kanporaketa bidez zehaztuko dute zein beste bi talde sailkatuko diren final-laurdenetarako. Denera, 197 partida jokatuko dituzte.

Superligako sustatzaileek igandean eman zuten lehiaketa berria eratutzat, eta honela arrazoitu zuten erabakia: «Erantzun bat da Europako egungo futbolak bizi duen ezegonkortasun ekonomikoaren aurrean, pandemia dela eta. Urteetan izan da lehiaketa berriaren sortzaileen asmoa Europako lehiaketen kalitatea eta intentsitatea hobetzea, eta, bereziki, txapelketa bat sortzea, klub eta jokalari onenek aukera gehiago izan dezaten elkarren aurka jokatzeko». Superliga egiten bada, ez liokete uko egingo beren herrialdeetako ligei. Baldin eta UEFAk uzten badie.

Egitasmo berriak bete-betean jo du Europako futbol federazioak bere gain hartzen dituen erakundearen aurka, eta haren erantzuna oso gogorra izan da. Igandean bertan kaleratu zuen oharra UEFAk: «Superliga ez da solidarioa, zinikoa baizik. Talde horiek ezingo dute beste lehiaketetan parte hartu, ez herrialdeetakoetan, ez Europakoetan, ez eta mundukoetan ere, eta baliteke jokalariek selekzioekin jokatzeko aukera galtzea». Alexander Ceferin presidenteak atzo hitz egin zuen: «Europako lehiaketetan jokatzeko aukerak kirol merituen araberakoa izan behar du, orain arte bezala. Talde guztiek jokatu behar dute denen kontra». Gogor jo zuen Superligakoen aurka: «Aberatsak dira, eta, hala ere, diru gehiago nahi dute».

Auzi honen oinarrian dirua dago, eta eztabaida eragin duen beste gai bati ere egin zion aipamena: «UEFAk irabazten duen dirua Europa osoan banatzen dugu. Diru sarreren %90 futbolera itzultzen da». Superligakoen iritziz, ordea, orain banatzen dena baino diru gehiago banatuko dute haiek lehiaketa berriarekin: «Gure asmoa da diru gehiago ateratzea futbolaren piramide osoaren mesedetan, kalitatezko partiden bitartez, eta, ondorioz, diru baliabide gehiago izango da futbolean, oro har». Bide horretatik jo zuen atzo Florentino Perez Real Madrileko presidenteak eta Superligako buruak: «Futbolari lagundu nahi diogu». Balizko laguntza hori banatzeko, dirua sortu behar lehendabizi, eta, sortu baino gehiago, eman egingo die lehiaketa berriko sortzaileei JP Morgan AEBetako banketxeak: bakoitzari 3.500 milioi euro, azpiegiturak hobetzeko eta pandemiak eragindako zuloei aurre egiteko.

Eta emakumezkoen futbola? Horretaz ere bazioen zerbait Superligaren igandeko oharrak, hitz edo asmo onekin: «Emakumeen futbolak aurrera egitea nahi dugu, garatzen jarrai dezala, eta gure asmoa da lehiaketa hori ere ahalik eta lasterren abiatzea».

Liga berriaren sorrerak erreakzio andana eragin du, eta ez aldekoak, gehienen kasuan. UEFArekin bat eginez, FIFA Nazioarteko Futbol Federazioak kontra egin du. Europako herrialdeetako hainbat federaziok ere beste horrenbeste egin dute, baita zenbait jokalarik ere: besteak beste, Ander Herrerak. PSGn ari da, eta Athleticeko jokalari ohia da: «Futbol herrikoiaz maitemindu nintzen, nire bihotzeko taldea handienen aurka lehiatzen ikustearen ametsarekin. Superligak aurrera egiten badu, amets horiek amaituko dira. Txapeldunen Liga hobetu batean sinesten dut, baina ez nago ados aberatsek jendeak sortutakoa lapurtu nahi izatearekin», idatzi zuen sare sozialetan. Euskal Herriko Lehen Mailako klubek, Alavesek, Athleticek, Eibarrek, Osasunak eta Realak ere kontrako iritzia eman zuten. Sir Alex Fergusonek ere bai: «Aberdeeneko entrenatzaile gisa Errekopa irabaztea Everest eskalatzea bezalakoa izan zen. Superliga da Europako futbolaren 70 urteko alditik banatzea».

Txapeldunen Liga berria

UEFAk Txapeldunen Ligaren formatu berria aurkeztu zuen atzo. 2024an hasiko da, eta 36 taldek jokatuko dute (orain 32 dira). Talde bakoitzak hamar partida jokatuko ditu beste hainbaten aurka, eta aurreneko zortziak final-zortzirenetarako sailkatuko dira. Bederatzigarren eta 24. postuen artean geratzen direnek kanporaketak jokatuko dituzte, joan-etorrikoak, final-zortzirenetako beste lekuen bila. 225 partida lirateke; egun, 125 dira.]]>
<![CDATA[Ametsak ere lapurtu dizkigute]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1959/024/002/2021-04-20/ametsak_ere_lapurtu_dizkigute.htm Tue, 20 Apr 2021 00:00:00 +0200 Aitor Manterola https://www.berria.eus/paperekoa/1959/024/002/2021-04-20/ametsak_ere_lapurtu_dizkigute.htm
Horrela zen igandera arte ere, nahiz eta ni umea nintzeneko futbolak eta oraingoak jokoaren funtsa baino ez duten antzekotasun ia bakar. Dirua sartuz joan delako urteetan zehar, futbol hura lapurtuz. Baina eliteko aberatsenek gehiago nahi, eta erabaki dute bulegoetan zehaztea zein diren aukeratuak Superligan jokatzeko. Akabo ametsak. Historiako apal zaharrean geratuko dira betiko Alavesen UEFAko finala Liverpoolen aurka, Athleticek Juventusen aurka jokatu zuen finala lehiaketa berean, Osasunaren finalerdia Sevillaren aurka, edota Realak Hanburgoren aurka lehiatu zuen Europako Kopako finalaurrekoa. Orain amestu ere ezingo dugu egin Europako talde handienen aurka jokatzeko aukera edukitzea.

Bazen gure herrian Miren Torre izena zuen zale bat, eta bere bihotzeko taldea erasoan zenean, honela oihukatzen zuen, puroa eskuan zuela: «Han, han, han, han!». Han daramate, bai, bahituta, zaleen eta herriaren futbola. Negozioaren izenean orain ere. ]]>
<![CDATA[Beste maitale bat behar du Athleticek]]> https://www.berria.eus/albisteak/196392/beste_maitale_bat_behar_du_athleticek.htm Sun, 18 Apr 2021 09:17:20 +0200 Aitor Manterola https://www.berria.eus/albisteak/196392/beste_maitale_bat_behar_du_athleticek.htm <![CDATA[Beste maitale bat behar du]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1932/020/001/2021-04-18/beste_maitale_bat_behar_du.htm Sun, 18 Apr 2021 00:00:00 +0200 Aitor Manterola https://www.berria.eus/paperekoa/1932/020/001/2021-04-18/beste_maitale_bat_behar_du.htm
Athleticentzat txapelketa kutuna zen behinola Espainiako Kopa. 24 titulu dauzka. Bada zerbait. Baina orain madarikazioaren itxurako zerbait bihurtu zaio. Beste final bat galdu zuen atzo, azken bederatzi urteetan bosgarrena, eta berriz ere Bartzelona borrero: lau aldiz kendu dio garailearen loria bost final horietan. Sevillako Cartuja estadioan, 0-4 irabazi zion.

Bigarren zatian hamahiru minututan sartu zizkion lau golak Ronald Koemanen taldeak Marcelino Garcia Toralenari: 59.ean egin zuen lehendabizikoa Griezmannek, eta 62.ean De Jongek. Messik egin zituen beste biak 67.ean eta 72.ean.

Partidaren hasieran egin ez zuena egin zuen Bartzelonak hor: asmatu. Lan txarrak izango zituela ematen zuen bosgarren minutuan De Jongek zutoinera jaurtiketa egin zuenean, eta bi geroago, Destek kanpora bota zuenean baloia. Antzekoak izan ziren bi jokaldiak: Bartzelona baloiaren jabe, Busquets eroso asko taldearen jokoa nahi zuen bezala antolatzen, eta Athletic oso atzean defendatzen. Beste arazo bat ere bazuten zuri-gorriek: Iker Muniainen egoera. Hamaikakoan atera zen, baina ez dago ondo giharretatik, eta nahiko lan bazuen barrua ixtetik kanpora heltzen. Hortik sartu zitzaion Bartzelona Athletici lehen zati osoan, eta nabarmena izan zen aurreneko minutuetan. Athleticen susperraldi bakarra falta batean gertatu zen, 11. minutuan. Iñigo Martinezek kanpora bota zuen, errazagoa zenean baloia sarera botatzea.

Planteamendua atzean sartzea izan zen Marcelinorena, eta halakoetan, ez da aukera asko izaten aurkariaren areara iristeko. Bartzelona nagusi zela horrelako aukera galtzea zama handia da. Hala ere, ezustean, partida parekatu egin zen. Athleticek defentsan bereari eusten zion, baina Bartzelona makal ari zen baloia mugitzen, eta eskuin hegalean, Mingueza atzelariak aritu behar izan zuen jokoa antolatzen. Messi erdian galduta eta ondo lotuta zeukaten Athleticekoek, eta hegaletan, Bartzelonak Dest soilik zuen, atzerago Mingueza, eta nola Busquets ere hobeto estaltzen asmatu zuten zuri-gorriek, Athletic atzean baina arrisku handirik pasatu gabe zebilen.

Okerrago ibili zen defentsatik erasorako bidean. 41. minutuan bota zioten taldekideek lehen baloia sakonean Williamsi, ordura arteko apurrak oinera emandakoak izan zirelako. Erasoan min emateko aukera batzuk galdu zituzten Marcelinorenek horrela.

Minutuak aurrera zihoazen, eta Athletic ari zen lortzen nahi zuena: partidan sartuta egotea. Atsedenaldian, gauzak ez zeuden oso garbi, partida nora joan ote zitekeen. Ez zen seinale txarra zuri-gorrientzat. Gero, kolpetik dena hankaz gora joan bazen ere.

Aldaketa txikiak, kalterako

Pentsatzekoa zen bigarren zatia aurrenekoaren berdintsua izango zela, hara non Athletic pixka bat gorago defendatzen hasi zen. Ordurako, Muniain aldagelan zen, ez zelako atera bigarren zatia jokatzera. Lekue atera zuen Marcelinok eskuin hegaleko atzelari lanak egiteko, De Marcos gora pasatu zuen, eta Berenguer jarri zuen kapitainaren lekuan. Messi eskuinetik gehiago azaltzen zen, metro eta leku gehiagorekin Athletic atera egiten zela baliatuz. Berenguer ere kendu zuen Marcelinok, Vesga ateratzeko euskarrian, Unai Lopez ezkerrera pasatuz. Handik etorri zen Griezmannen gola, aurretik Unai Simonek eutsi arren berdinketari, geldiketa izugarriekin. Bigarren gola ezkerretik sartu zion Bartzelonak. Eta etsiak jo zuen Athletic. Messik ikusi zuen gozatzen hasteko unea zela, eta bi gol sartu zituen 67. eta 72. minutuetan.]]>
<![CDATA[Kalejira zuri-gorria Sevillan]]> https://www.berria.eus/albisteak/196383/kalejira_zuri_gorria_sevillan.htm Sat, 17 Apr 2021 08:54:42 +0200 Aitor Manterola https://www.berria.eus/albisteak/196383/kalejira_zuri_gorria_sevillan.htm

Realaren kontrako finalean bezala Sevillako zale zuri-gorriek ez dute huts egin. @berria #BiziAmetsa pic.twitter.com/4L5WXIGZq1 - Ainara Arratibel (@ainaraarratibel) April 17, 2021

Sevillan egun handia behar zuen gaurkoak, Feria ezaguna hasiko baitzen pandemiagatik izan ez balitz. Kalejirak jarri dio musikaren poza eguerdiari. Hainbat herritarrek txalotu egin dituzte Athleticeko zaleak, eta gaur gaueko finalerako zuri-gorriek irabaztea nahi dutela adierazi ere bai. «Ez dugu Bartzelona maite», garbi esan dute batzuek. Hala ere, kopako finalaren berririk ez dute gehienek, eta jende asko dabil kalean, baina Feria ospatzen, murrizketekin bada ere. Bazkariarekin jarraituko dute kalejirakoek, eta, ondoren, Athleticen hotelerantz abiatuko dira, jokalariei animoa eta babesa ematera. Ismael Vega peñako kide zornotzarrak esan duen bezala, «ea jokalariei iristen zaizkien gure poza, ilusioa, animoa eta indarra». ]]>
<![CDATA[Debekatua beste bat galtzea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/028/001/2021-04-17/debekatua_beste_bat_galtzea.htm Sat, 17 Apr 2021 00:00:00 +0200 Aitor Manterola https://www.berria.eus/paperekoa/1877/028/001/2021-04-17/debekatua_beste_bat_galtzea.htm
Informazio osagarria: Bihotzerrea sendatzeko bi hamaikako.

Galdu ditu lau azken hamabi urteetan. Azkenekoa, duela bi larunbat. Aurreko guztiak gaurko aurkari beraren aurka galdu ditu: Bartzelona. Bada ordua historiari ostikada bat emateko. Debekatua behar luke izan gaurkoa beste final bat gehiago izatea.

Irabazteko, irabaztera jokatu behar da, eta irabaztera jokatzeko, sinetsi egin behar da lehendabizi. Zergatik ez gaur, finaletan gozatzea zerbait ia utopikoa dela kontuan hartuta? Normalean, ohiko jokoa egin ezin izaten den partida izaten da finala. Aurkariak elkar ondo aztertuta aritzen dira, kasik bestearen indargunea hausteari garrantzia handiagoa emanez norberak garaipeneko bidea irekitzeari baino. Irabazlea irabazlea izaten delako. Ez da izango irabazle polita edo irabazle zatarra.

Gogoaren indarra dio Cartuja estadioan Athleticek ezarri dituen oihal zati handietako batean. Ez dira bi hitz solte. Jokalari zuri-gorriek gogoa eduki behar dute klubaren historia erraldoian lekua egiteko. Indarra erakutsi behar dute. Lepo gainekoa ezer baino lehen. Indar hori ez da haiena bakarrik. Ez dute ezer sortu behar. Asmatua dago. 1898an sortu zen, eta belaunaldiz belaunaldi loratuz joan da. Kate sendo horrek begi asko dauzka, izen eta abizenekin: Rafael Moreno Pitxitxi, Telmo Zarra, Carmelo Cedrun, Jose Angel Iribar, Dani, Andoni Goikoetxea, Javier Clemente, Estanis Argote... Kateak ez du amaierarik. Haiek egin zutena egin baino ez dute egin behar gaur Unai Simonek, Iñigo Martinezek, Dani Garciak, Iker Muniainek eta gainontzekoek. Zer egin zuten? Ondo lehiatu, aurkaria baino biziago aritu, grinatsuago, beldurtu kontrarioa, erritmo biziarekin aritu... Bidea marraztua daukate Marcelinorenek. Bide horretan ibili baino ez dute egin behar.

Oinarri horren gainean baino ez du balioko entrenatzaileak prestatu eta jokalariek gauzatu beharko duten estrategiak. Bartzelona non eta nola estutu, baloiarekin zer eta nola egin, defentsatik erasora nola atera, erasotik defentsara igarotzean zer egin, eta non... Arbela beti izaten da garailea, entrenatzaileek jokatu aurretik jokatzen dutelako partida bertan. Geziak gora eta behera, marrak ezkerrera eta eskuinera, garbi dago Marcelinoren arbelean Athleticek 1984tik lortzen ez duena lortuko duela. Baina benetako futbola zelaikoa da. Belar ebaki berriaren usain magikoak emango die ongi-etorria jokalariei, elkarri emandako bibak eta animoek bizituko eta indartuko dute euren arteko aldartea. Bizi, hori da aditza. Athleticeko jokalariek bizi egin behar dute finala. Bizi gabe hil egiten delako jokalari bat. Eta jokalari batek finala ez bizitzea nahikoa da taldearen oinarria hauts bihurtzeko.

Bizi behar dutenen artean izango da Muniain. Erren herenegun; onenean atzo. Gaur atzo baino hobeto. Hala atera beharko du kapitainak zelaira, nekeak neke, minak min. Eredu taldekideen aurrean. Garai txarretan, izango baitira halakoak ere, haren minekin eta aurrera egiteko gogoarekin oroitu beharko dute taldekideek. Epikoaren mugan izango du ziurrenik garaipena Athleticek, Superkopan bezala, urtarrilean. Orduan egin bazuen, gaur zergatik ez?

Partidak idatzi gabeko liburu bateko orrialde zuriak dira. Lerroak eta lerroak elkarren ondoan jartzea jokalarien lana izaten da. Dena daukate egiteko, hortaz. Egin gabe dago. Aurreko jardun eta balizko aurreikuspen guztiak literatura dira. Gerta daitezke, baina agian ez. Historia idaztea Athleticeko jokalarien esku dago, buruaren eta oinen bitartez. Eta liburuaren hitzaurrean jar dezatela esaldi hau: debekatua dago beste final bat galtzea.

«Athletic izateko» beharra

Finalaren atariko prentsaurrekoan, Muniainek izaera nabarmendu zuen: «Defendatu, bai, baina erasoan ere ondo aritu behar dugu. Arriskutsuak izan behar dugu, eta horrelako taldea izan nahi dugu». Marcelinok ere talde barrura begiratu zuen: «Guk gure onena eman behar dugu; horrekin bakarrik lor dezakegu irabaztea. Gu geu izan behar dugu».

Bartzelonari dagokionez, Ronald Koemanek zuri-gorrien indarguneen inguruko kezka azaldu zuen: «Baloia galdutakoan eta geldikako jokaldietan adi ibili beharko dugu, energiarekin». Marc Andre Ter Stegen atezainak, bere aldetik, «partida osoa» egitea eskatu zuen: «Azkenaldian ez gara aritu lehenago bezala, eta hori berreskuratu behar dugu. Duela aste pare bat eduki genuena: hori behar dugu».]]>
<![CDATA[Ez dago garbi Muniainek finala jokatuko duen]]> https://www.berria.eus/albisteak/196335/ez_dago_garbi_muniainek_finala_jokatuko_duen.htm Fri, 16 Apr 2021 15:33:43 +0200 Aitor Manterola https://www.berria.eus/albisteak/196335/ez_dago_garbi_muniainek_finala_jokatuko_duen.htm Bartzelonaren aurkako finalerako jokalariak animo handiarekin daudela ere adierazi du. Partida nondik nora joan daitekeen ere aztertu du: "Bartzelonaren jokoa baloi jabetzan oinarritzen da, eta abilak dira horretan. Gure indargunea baloia berreskuratu eta azkar ateratzea izango da, horixe izanik, gainera. Marcelinori gustatzen zaiona". Gako batzuk ere eman zituen Athleticek finala irabazteko: "Eraginkorrak izan beharko dugu, bai atzealdean, bai aurrealdean. Defentsako lan ona egin beharko dugu, eta erasoan, aukeretan asmatu".]]>