<![CDATA[Aitor Renteria | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Thu, 14 Nov 2019 04:25:48 +0100 hourly 1 <![CDATA[Aitor Renteria | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Muturrak okertzeraino]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1547/006/002/2014-05-27/muturrak_okertzeraino.htm Tue, 27 May 2014 00:00:00 +0200 Aitor Renteria https://www.berria.eus/paperekoa/1547/006/002/2014-05-27/muturrak_okertzeraino.htm
Lehen soan, FNk duela bost urteko emaitzak hirukoizteak inarrosten du. Frantziako lehen indarra izanik mamuak dantzan ezarri ditu. Hurbilegi daude martxoko herri bozak, erkatzea saihesteko. Orduan ez bezala, 25 zerrenda egon dira oraingoan, ez bospasei. Bozak barreiaturik, bozen %20 aski ditu lehen indarra izateko, Lehuntze, Lekuine, Mugerre edo Urketan bezala. Abstentzioa %45 izanik eta lehia itzuli bakarrera jokatuz, eskuragarri lehen postua. Errazagoa baita gobernuan dagoena kalitzea, jokoan dagoena ikusten eta ulertzen ez delarik. Tokiko eragileak inarrosteko ere balio du, ustez, ondorioak pairatu gabe. Bi itzuliko sisteman ohitua dagoen herrian, bakarrekoak indargabetzen du eskuin muturraren inguruan «hesi errepublikanoa» baliatzeko aukera.

Alta, Frantziako toki gehienetan bezala, Ipar Euskal Herrian ere FNk ez du tokiko egiturarik. Frantzia mailako hauteskundeak dira, haien boza entzunarazi eta boterea zigortzeko parada.

Geroari begira, alderdiek kontuan hartu beharko dute hori. Irabazteko, sozialistek beharrezkoa dute aliantza, izan dadin Berdeekin edota Ezkerreko Frontearekin. UMPk ere zentroaren bermea behar du, lehia horretan gailentzeko. Gutxi aipatu bada ere, zentroak indartu du eragina.

EH Baik ere badu zer gogoetatu. Lehiak koalizioa mugimendua bihurtzeko urratsean harrapatu du. Martxoan gako bihurtu ondoren, isiltasunak umezurtz bihurtu du. Zortzi miloi biztanle dituen barrutian, aliantzak garatzea du erronka, EAJk baliatzea nahi ez badu.]]>
<![CDATA[Frantzian, eskuin muturra lehen indarra]]> https://www.berria.eus/albisteak/92303/frantzian_eskuin_muturra_lehen_indarra.htm Mon, 26 May 2014 19:46:07 +0200 Aitor Renteria https://www.berria.eus/albisteak/92303/frantzian_eskuin_muturra_lehen_indarra.htm <![CDATA[Eskuin muturretik jo du tximistak]]> https://www.berria.eus/albisteak/92288/eskuin_muturretik_jo_du_tximistak.htm Mon, 26 May 2014 07:18:26 +0200 Aitor Renteria https://www.berria.eus/albisteak/92288/eskuin_muturretik_jo_du_tximistak.htm
Euskal Herriko datu zehatzik ezean, Pirinio Atlantikoetakoak dira erreferentzia eta departamendu mailan, UMP da lehen indarra (41.332 boz, %18,8), bost mila bozez gaindituz Fronte Nazionala (36.355 boz, %16,53). Hirugarren indarra dira sozialistak (%15,57) eta laugarren zentristak. Europe Ecologiek 25.183 boz eskuratu ditu (%11,45).]]>
<![CDATA[Baztarrika: «Euskarak lege babesa behar du Iparraldean»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1515/017/001/2014-05-24/baztarrika_euskarak_lege_babesa_behar_du_iparraldean.htm Sat, 24 May 2014 00:00:00 +0200 Aitor Renteria https://www.berria.eus/paperekoa/1515/017/001/2014-05-24/baztarrika_euskarak_lege_babesa_behar_du_iparraldean.htm Ahoan Bilorik Gabe saioan. Euskararen egoeraren diagnosiari eta hezkuntza ereduei buruz mintzatu da Euskal Irratiek, Kanaldudek, Herria-k, Ipar Euskal Herriko Hitza-k eta Kazeta.info-k egindako elkarrizketan.

Inkestetako datuak baliatu ditu Baztarrikak, euskarak Hego eta Ipar Euskal Herrian duen egoera azaltzeko. Duela 20 urte Iparraldean euskara zekitenak EAEn baino %10 gehiago ziren. Orain, %10 gutxiago dira. Euskararen erabilerak, 4,5 puntu erdi gora egin du, eta Iparraldean antzeko neurrian behera. Euskara, EAEn, etengabe hazi da 20 urtean, ezagutzan eta erabileran. Iparraldean beherakada jarraitua izan da. EAEn, euskaldunen proportziorik handienak gazteen artean daude. Iparraldean, euskaldunik gehienak zaharrak dira. Elementu nagusia herritarren atxikimendua dela esan du. «Ezinbestekoa da hizkuntza politika ere, herri erakundeek benetako konpromisoa izatea erabilera sustatzeko. Legeak dira alde edo ez». Seaskarekiko engaiamendua berretsi du Baztarrikak.]]>
<![CDATA[Ekainerako prestatuko dute kontraturako proposamena]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1487/010/001/2014-05-23/ekainerako_prestatuko_dute_kontraturako_proposamena.htm Fri, 23 May 2014 00:00:00 +0200 Aitor Renteria https://www.berria.eus/paperekoa/1487/010/001/2014-05-23/ekainerako_prestatuko_dute_kontraturako_proposamena.htm
Garapen Kontseiluaren barruan osatu diren taldeetan, 30 bilkura baino gehiago egin dira. 735 parte hartzaile izan dira —pertsona gutxiago, bakoitzak lantalde baten baino gehiagotan parte har zezakeen— eta 140 elkarte edo gizarte eragile izan dira; horietako anitz, teknikariak. Ororen buru, 800 orrialdeko dokumentu bat osatuko dutela azaldu du.

Zalu doaz gogoetak, zalu proposamenak. Baina lausogune handiena gobernuaren proposamena bera da, eta azken finean, gobernuak eskainiko duen esparruak, finantzaketak, eskumen politikoak, baldintzatuko du lurralde kontratuaren esparrua eta mamia. Karia horretara, Etxetok jakinarazi du Pirinio Atlantikoetako prefeta Hautetsien Kontseiluaren bilkuran izan dela. Han, proposamen zehatzak egingo zizkiela azaldu zien, «goi mailakoak». Zehaztasun gehiagorik ez. Adierazpen horren garrantziaz galdeturik, Etxetok erran du erantzunik ez duela. «Teknikoki, sindikatu misto bat osatzea proposa dezakete, edota lurralde elkargo bat osatzea; teknikoki, gure lege adituek azpimarratu zuten bezala eta azken bi urteetako lanetan ageri den bezala, posible da». Traba bakarra borondate politikoa da, eta Manuel Valls izanik Frantziako gobernuburua, ez da hori gobernutik espero duten proposamena.

Etxetok berak gogoratu ditu Vallsek egindako adierazpenak: lurralde elkargoaren aldarria ETArekin lotu zuenekoa. Balantzaren bertze aldean kokatu zuen joan den udazkenean Jean Marc Ayrault Frantziako gobernuburu ohiak egindako adierazpenak. Orduan, Euskal Herriaren gobernantza gobernuaren mahai gainean zegoela plazaratu zuen Ayraultek, teknikari bat izendatuz, lotura zuzena egiteko.

Auzapezei

Vallsek orduan egindako promesa atxikiko duen da hautetsien buruetan dabilen galdera. Prefetak erran du auzapezei egingo diela proposamena, legez haiei dagokielako onartzea Lurralde Kontratua. «Eskaintza handiagoa izanik ere, auzapezek delibera dezakete eskaintzarik txikiena hartzea edota handiena, haien eskumena delako erabaki hori hartzea».

Garapen Kontseiluaren eta Hautetsien Kontseiluaren arteko elkarlana estua dela bermatu du Etxetok. Hala ere, Garapen Kontseiluaren eginkizuna proposamenak egitea da bakarrik, gobernuarekin negoziatzea Hautetsien Kontseiluaren eskumena delako.

Garapen Kontseiluaren izaera bera, mahai gainean dago. Eragile gisa atxiki nahi dute, baina gaur egun 1901eko legearen babesean egituratzen den elkartea baino ez da Garapen Kontseilua. Elkarte zena erakunde bihur daiteke, baina gobernuaren proposamenak baldintzatuko du hori.

Oraingoz, gobernuak ez du ezarri plana mahai gainean eta Garapen Kontseiluak ez du oinarririk pentsatzeko egitura egonkorragoa bihurtuko ote duten.

Azken sei urteetako kontratuaren balorazioa egiteaz gain, heldu den kontratuari begira, funtzionatu ez duten elementuak nabarmendu ditu Garapen Kontseiluak. «Aurreko kontratuan gauzatzearen logikak hartu zuen gaina, lurraldearentzako funtsezkoak diren bertze elementu batzuk baztertuz, hala nola kostaldearen eta barnealdearen arteko oreka bermatzea; kontratu berrian akats horiek zuzentzea da helburua».

Gatazka handiena eragin dezaketen gaiak aipatu gabe utzi dituzte oraindik. Aldiz, bertze gai batzuetan bideak azaltzera ausartu dira Garapen Kontseiluko kideak. Aipatu dituzten gaietan, gizarte eta ekonomia arloan aurreikusten dituzten aldaketak. Lau bide nagusitan egingo dituzte proposamenak, bertzeak bertze enpresa txikien baliabideak mutualizatzea eraginkorragoak izan daitezen; giza baliabideak kudeatzeko lanetan laguntza ematea enpresa txikiei; gazteen formakuntza sustatzea; eta enpresaren barruan enplegatzaileekiko mintzaidetza bermatzea.]]>
<![CDATA[«Europa ez da beti traba bat: konponbiderako gakoa ere izan daiteke»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1506/008/001/2014-05-21/europa_ez_da_beti_traba_bat_konponbiderako_gakoa_ere_izan_daiteke.htm Wed, 21 May 2014 00:00:00 +0200 Aitor Renteria https://www.berria.eus/paperekoa/1506/008/001/2014-05-21/europa_ez_da_beti_traba_bat_konponbiderako_gakoa_ere_izan_daiteke.htm
Europe Ecologie zerrendan zoaz. Zergatik deliberatu duzu hautagai izatea?

Jose Bovek telefonatu zidan, eskatzeko haren zerrendan joateko. Ezustea izan zen, Europako bozak ez baitziren sartzen ene usteetan. Biziki urruti ikusten dugu Europa. Euroeszeptikoek haien alde dute haizea. Uste dut ezin dela amore eman, eta behar dela engaiatu. Hautetsia naiz, eta ezaguna da nire engaiamendua sozial arloan. Lur Berri mailan, eta CFDTn, borroka sindikaletan egon naiz luzaz. Batera mugimenduaren sortzaileetariko bat naiz, eta parte hartu dut Christiane Bessonartekin Herrien Biltzarrean, bai euskal departamenduaren aldeko borrokan, bai lurralde elkargoaren aldekoan.

Europe Ecologie zerrendan sarturik, zer defendatu nahi duzu Europan?

Europe Ecologie Europa federal baten alde da. Populuen Europa aldarrikatzen dugu, partikularki Euskal Herri honetan. Euskal Herri osoa euroeskualde batean biltzea aspaldi aipatzen zuen Europe Ecologiek, Daniel Cohn Benditen eskutik. Gerard Onesta ere horren defendatzaile izan da urte luzaz. Uste dut ideia edo xede garrantzitsua dela Euskal Herriarentzat. Ideia hori, emeki-emeki, bere bidea egiten ari da. Ekologista gisa, trantsizio energetikoari buruz joan behar dugula uste dut. Enplegu ugari sortuko lituzke horrek, bertzeak bertze etxegintza arloan, doituz energia berriztatzaileetara, aurreztuz energia. Merkatuen Europa egin dute, baina guk Europa soziala eraiki behar dugu. Nahi badugu berriz esperantza eman jendeei Europaren barruan, egunero aldaketak ikusi behar dituzte haien bizian. Adibidez, aitzinamenduak egin behar dira gutxieneko hilabete saria finkatzeko. Horri buruz joan behar dugu, eta emeki-emeki, ildo horretan aitzinatzen ari gara. Alemaniako kasua adierazgarria da. Eskuinak ez zuen nahi, baina azkenean onartu behar izan du.

Bertze adibiderik?

Parot doktrinak ere erakusten du Europak ukan dezakeen eragina. Gibelera bota zuen Europako justiziak Espainiako legea, eta ondorioz, dozenaka euskal preso libre gelditu dira. Horrek erakusten du Europa ez dela beti traba bat: konponbiderako gakoa ere izan daitekeela, Euskal Herriak duen gatazka politikoa konpontzeko adibidez. Gauza bera Hizkuntza Gutxituen Europako Itunarekin. 2013an bozka garrantzitsua izan da, gure taldeko Alfonsi diputatu korsikarrak galdeturik. Kasik diputatuen %90 alde bozkatu zuten.

Frantziako diputatuen erdiek, aldiz, kontra bozkatu zuten.

Baina bertze erdiek, alde, eta horien artean, Berdeenak. Melanchon eta FNkoek bozkatu zuten kontra. Urrats horrek eragin zuen Frantziako Parlamentuan ere, eta ituna bozkatu behar izan zuten. Ikusiko zer ematen duen. Baina adibide horrek argiki erakusten du Euskal Herriaren eta Europaren artean izan daitezkeen lotura inportanteak. Euskal Herriko bake prozesuari buruz ere delibero garrantzitsuak har daitezke Europan. Friendship deitzen den taldeak lan handia egiten du Europa mailan. Ez dira bakarrik eleak; urratsak ere eginak izan dira. 2005ean, partikularki, bake prozesua sostengatzeko deliberoa hartu zen. Maleruski, ez da bururaino heldu oraindik, baina bide horretan segitu behar dugu, eta Europako Parlamentuaren deklarazio bat lortu. Gogoratu nahi dut Gerard Onesta diputatu berdeak bultzatu zuela deklarazio hori, Europako Parlamentuan. Eta bide hori mantendu eta zabaldu nahi badugu, sostenguak atzeman behar ditugu Europan, Euskal Herriaren boza sostengatuko duten diputatuak hautatuz. Bertze arloetan, laborantza aldetik adibidez, bada zer erran franko. Europan deliberatzen da. Jose Bove diputatu berdeak lan handia egin du Europan, eta engaiamendua handia ukan du Euskal Herrian, bertzeak bertze Laborantza Ganberaren aldeko urratsa sostengatuz.

Bove euskal laborarien ahotsa izan daiteke Europan?

Dagoeneko defenditu du laguntzak laborari txikienetan oinarritzea, laborantzaren «berdetzea». Bovek onartu du talde iraunkor bat osatzea eta urtean behin edo birritan biltzea, Euskal Herriaren eta parlamentarien arteko lotura bermatzeko. Laborantza arloan ez ezik, bake prozesuan, hizkuntza arloan eta bertze hainbat gairen inguruan ere.

Nolako emaitzak espero dituzue, zein da zuen helburua igandeari begira?

Bozen %10 lortzea da gure helburua. Horrekin bermatua da Jose Boveren presentzia Europako Parlamentuan. Baina pentsatzen dugu bigarrena ere, Catherine Greze, hautatua izan daitekeela. Badakigu garai politikoa konplikatua dela, gaiztoa. Baina argiki erran behar zaio jendeari bozkatzera ez doanak boz bat ematen diola Fronte Nazionalari. Abstentzioa handia izanen dela iragartzen dute, eta boz kopuru apalarekin biderkatzen dira FNren bozak. Euskal Herriko jendeek, bertze populuetakoak bezala, behar dute jakin garrantzitsua dela igandekoa. Ez dago argi oraindik Europako Batzordearen segida, baina lehen aldia da, hala ere, Europako Parlamentuak bere boza entzunaraziko duela fermuki. Batzordeak beharko du parlamentuaren berrespena presidentea hautatzeko. %12-13 lortuko bagenu, bigarren diputatu bat lortzeko parada genuke.

Usu abertzaleek berdeen aldeko boza eman dute. Alta, EH Baik ez du kontsignarik eman. Uste duzue erakarriko dituzuela boz abertzaleak?

Uste dut heldutasun politikoa badutela abertzaleek eta badakitela bereizten zer diren Euskal Herri mailako hauteskundeak eta Europakoak.

Bovek Etxeto sozialista sostengatu zuen Baionan, abertzaleen aurka. Uste duzu abertzaleek gaindituko dutela hori eta Bove bozkatu?

Bovek alderdi mailako akordioa zuen ezkerrarekin, Frantzian. Akordio horregatik sostengatu zuen ezkerreko zerrenda Baionan, ez abertzaleen kontra egiteko. Baiona ez da Iparralde osoa eta horren froga da toki batzuetan ezin zena bertze batzuetan egin zela: Hendaian adibidez. Garrantzitsua da, baita abertzaleentzat ere, Berdeak presente egotea Europako Parlamentuan.

FN lehen indarra izan daiteke Frantzian. Zer iritzi duzu?

Ehun urte betetzen dira Lehen Mundu Gerra abiatu zenetik. FN lehen geldituko balitz, historian 70 urte gibelera egitea litzateke. Badakigu denek zein izan zen eskuin muturraren garaipenaren ondorioa Europan. Horren kontra egin behar dugu munduaren aitzinean lotsatu nahi ez badugu.]]>
<![CDATA[«Kutsatzaileen ordez, herritar guztiek ordaintzen dute gaur egun»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1561/011/001/2014-05-21/kutsatzaileen_ordez_herritar_guztiek_ordaintzen_dute_gaur_egun.htm Wed, 21 May 2014 00:00:00 +0200 Aitor Renteria https://www.berria.eus/paperekoa/1561/011/001/2014-05-21/kutsatzaileen_ordez_herritar_guztiek_ordaintzen_dute_gaur_egun.htm
Ekozergaren aldeko ekintzak egiten hasi zarete berriro ere. Zergatik?

Ikusten ari garelako Frantziako Gobernua gibelera egiten ari dela. Abenduan egin zuen lehen urratsa gibelera. Bretainian bonet-gorriak mobilizatu ziren ekozergaren aurka protesta egiteko, eta, ondorioz, gobernuak amore eman zuen. Gure haserrea adierazi genuen orduan. Talde bat osatu genuen Ipar Euskal Herrian, haien argudioak deitoratzeko.

Segolene Royal Frantziako Ingurumen ministroarengan itxaropenik baduzue gai horren harira?

Orain baino lehen ekozergaren aurkako adierazpenak egin ditu. Horregatik, mobilizaziora jotzea deliberatu dugu, bai Ipar Euskal Herrian, bai Frantzian, hori gaitzesteko eta erakusteko ez gaudela batere ados gaur egun egiten denarekin. Ez da normala ekozerga plantan ez ezartzea.

Ekozerga delakoa zer da benetan?

Lehenik azaldu beharko genuke zer dakarren ekozerga plantan ez ezartzeak. Indarrean ez den bitartean, urtero mila milioi euro baino gehiago ez dira sartzen ingurumenaren aldeko kutxan. Diru hori ez bada zerga horren bidez biltzen, bertze nonbaitetik lortu behar da; gaur egun, gure zergen bidez. Herritar guztiek ordaintzen dute, kutsatzaileen ordez. Kutsadura ez da abstraktua, erreala baizik. Aski da ikustea zenbat haur eta zahar dauden eri, kutsaduragatik. Gizarte segurantzak ordaintzen du, eta, hori egiteko, gure zergetatik hartzen du dirua. Gero eta gehiago dira asma kasuak, adibidez. Eta badakigu kutsaduraren ondorio dela. Berdin alergiekin. Funtsezkoa da horren kontra egitea, eta eskatzea gobernuak prestatu zuen legea plantan ezartzea.

Alta, gobernua motz gelditu zen. Errepideak baliatzen dituzten kamioiei dagokie zerga, ez autobideak baliatzen dituztenei. Kamioi guztiek ordaindu behar dute: errepideetatik pasatzen direnek eta autobidetik pasatzen direnek. Denek kutsatzen dute. Gainera, zerga horrek balio izanen du tokiko ekonomia suspertzeko. Globalizazioak arautzen duen ekonomian, egia ez den inpresioa sortzen da: salgaiak merkeak direla. Prezio horietan ez da kontuan hartzen errepideak eraikitzeko gastua, ezta kutsadurak eragiten duen kaltearen ordaina.

Alain Roussetek erran du RN10 errepidea dela Akitanian gehien kutsatua. Hori saihesteko, AHT xedea egin behar zela erran zuen. Zer deritzozu?

Ez da loturarik. Politikari anitzek horrela saltzen dute AHT xedea, baina faltsua da. Trenez garraiatzen den salgaien kopurua apaltzen ari da. Baiona-Hendaia eskualdean, 200 langile baino gehiago ginen duela sei-zazpi urte, eta, orain, ehun pertsonak doi-doi lan egiten dugu salgaien garraioan. Ez da AHT bidea ez dagoelako, baizik eta ez dutelako deus egiten.

Hurbileko trena kudeatzen duen zerbitzua ere kentzen ari dira Hendaian. Ez ote du kontraesana adierazten?

Argi eta garbi. Hautu politiko guztiak kontrako zentzuan doaz. Lobby horiek sekulako indarra dute, eta politikariek gizartea entzutea baino nahiago dute haien interesei men egitea. Hori aldatu behar da, eta horretarako antolatzen ditugu ekintzak. Gizarteari mezu egokia transmititzeko eta arduradun politikoei neurri egokiak har ditzaten eskatzeko.

Hurbileko trenen egoera gero eta okerragoa da. Horren ondorioa da?

Ez dituzte arraberritzen egungo trenbideak. Erraten dute ez dela dirurik, baina AHT bidea egiteko milaka milioi euro xahutuko dituzte. Horren ehunarekin, gaurko trenbideak mantendu eta hobetu daitezke. Ez da nahi duten hautua, baina horretara behartu behar ditugu.

Ekozergaren bidez lortuko liratekeen mila milioi euro horien parte bat horretarako litzateke?

Hori aldarrikatzen dugu. Trenbideak arraberritzeko, merkantzien garraioa indartzeko, itsas garraioa garatzeko eta Corail trenak ordaintzeko. Hendaia eta Okzitaniako Tolosa arteko trenak desagertzeko arriskuan daude.

Baiona-Garaziko trena diesela bihurtu dute. Hori da gobernuaren xede ekologikoa?

Laburrera begirako ikuspegiak dituzte, luzera begira ukanen duen ondorioari begiratu gabe. Diruari begiratzen diote bakarrik. Eta dirurik ez dagoenez, ez zaie interesatzen. AHTrako atzematen duten dirua hurbileko zerbitzuak mantentzeko falta zaie. Borondate politikoa nabarmena da.

Ekozerga indarrean sartuko balitz, nola kudeatuko lukete praktikan?

Hastapenean, pentsatu zuten ateka moduko batzuk ezartzea errepideetan eta horren bidez ordainaraztea. Bertze sistema batzuk ere badaude. Kamioi guztiek badituzte kilometroak zenbatzeko diskoak. Horien bidez kutsadurak eragindako zerga biltzea erraztuko litzateke. Kilometroka zerga finkatzea da biderik sinpleena.

Tokiko diputatu eta senatariek sostengatzen zaituztete?

Sylviane Alaux Hego Lapurdiko diputatua gurekin bildu da, gure proposamena helarazteko Ingurumen ministroari. Gurekin ados dela erran digu, eta ekozerga xedea aztertu duen batzordean dago. Bertzeekin ez gara bildu.]]>
<![CDATA[Diputatu, senatari eta auzapez garrantsitsuenek ekainaren 14ko manifestaziora deitu dute]]> https://www.berria.eus/albisteak/91996/diputatu_senatari_eta_auzapez_garrantsitsuenek_ekainaren_14ko_manifestaziora_deitu_dute.htm Fri, 16 May 2014 18:41:27 +0200 Aitor Renteria https://www.berria.eus/albisteak/91996/diputatu_senatari_eta_auzapez_garrantsitsuenek_ekainaren_14ko_manifestaziora_deitu_dute.htm
Sylviane Alaux, departamenduko diputatu sozialista
Colette Capdevielle, departamenduko diputatu sozialista
Jean Lassalle, departamenduko Modemeko diputatua
Frederique Espagnac, departamenduko senatari sozialista
Jean Jacques Lasserre, departamenduko Modemeko senataria
Jean Rene Etxegarai, Baionako UDIko auzapez eta Euskal Kosta-Aturriko Hiri Elkargoko lehendakaria
Claude Olive, Angeluko UMPko auzapeza
Michel Veunac, Miarritzeko Modemeko auzapeza
Peyuco Duhart, Donibane Lohizuneko UMPko auzapez eta Hego Lapurdiko hiriguneko lehendakaria
Kotte Ezenarro, Hendaiako auzapez sozialista eta kontseilu nagusiko presidenteordea
Max Brisson, UMPko kontseilari nagusia
Alain Iriart, Hiriburuko EH Baiko auzapez eta kontseilari nagusia
Alice Leiziagezahar, EELVeko eskualde kontseilaria
Bruno Karrere, Uztaritzeko auzapeza
Beñat Arrabit, Arrosako auzapez jeltzale eta Garazi Baigorri herri elkargoko presidentea
Jean-Michel Coscarat, Baigorriko auzapeza
Daniel Olkomendi, Izurako EH Baiko auzapeza
Leonie Agergarai, Muskildiko EHbaiko auzapeza
Ruben Gomez, Liginagako auzapeza]]>
<![CDATA[Baionako Societe Generale banketxea okupatzen du Bizik]]> https://www.berria.eus/albisteak/92004/baionako_societe_generale_banketxea_okupatzen_du_bizik.htm Fri, 16 May 2014 13:29:07 +0200 Aitor Renteria https://www.berria.eus/albisteak/92004/baionako_societe_generale_banketxea_okupatzen_du_bizik.htm <![CDATA[Poliziak kanporatu ditu Bizi-ko militanteak Societe Generale banketxetik]]> https://www.berria.eus/albisteak/92005/poliziak_kanporatu_ditu_bizi_ko_militanteak_societe_generale_banketxetik.htm Fri, 16 May 2014 11:54:08 +0200 Aitor Renteria https://www.berria.eus/albisteak/92005/poliziak_kanporatu_ditu_bizi_ko_militanteak_societe_generale_banketxetik.htm <![CDATA[Alpha Coral xedetik ateratzeko eskatu dio Bizi Societe Generale banketxeari]]> https://www.berria.eus/albisteak/91934/alpha_coral_xedetik_ateratzeko_eskatu_dio_bizi_societe_generale_banketxeari.htm Wed, 14 May 2014 12:41:09 +0200 Aitor Renteria https://www.berria.eus/albisteak/91934/alpha_coral_xedetik_ateratzeko_eskatu_dio_bizi_societe_generale_banketxeari.htm <![CDATA[Hits eta herabe heldu da kanpaina ofiziala]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1553/007/001/2014-05-14/hits_eta_herabe_heldu_da_kanpaina_ofiziala.htm Wed, 14 May 2014 00:00:00 +0200 Aitor Renteria https://www.berria.eus/paperekoa/1553/007/001/2014-05-14/hits_eta_herabe_heldu_da_kanpaina_ofiziala.htm
1. Uhar txikia ur handian

Ipar Euskal Herritik ikusita helduleku labainkorra du kanpainak. Frantzia zortzi barrutitan banaturik dago Europako hauteskundeetarako, eta, ondorioz, sei milioi hautesle baino gehiago dituen eremuan urturik ageri da Ipar Euskal Herria. Akitania, Midi Pyrenees eta Languedoc-Roussillon eskualdeak biltzen ditu hego-mendebalde handia deritzon barrutiak. Eta zerrendak, egon badaude, 25 orotara, hamar diputatu hautatzeko (Frantziak 74 diputatu igorriko ditu Europako Parlamentura). Zerrenda batzuetan Frantziako politikako «oilar» ezagunak ageri dira, hala nola Louis Aliot (FN), Jean-Luc Melenchon (Ezkerreko Frontea), Philippe Poutou (NPA), Jose Bove (Europe Ecologie) edota Michele Alliot-Marie (UMP). Frantzian horren ezaguna ez den Virginie Rozierek gidatuko du PS eta PRG alderdiek osatu duten ezkerreko zerrenda.

2. Txikiek handira

Alderdi abertzaleak itoak ageri dira Euskal Herriko mugak aintzat hartzen ez dituen barrutian. Hautuak, halere, ezberdinak izan dira. EH Baik ez du zerrendarik aurkeztuko. 2009ko europar hauteskundeetan AB, EA eta garai hartn Batasunak, aliantza eta hautu ezberdinak egin zituzten. Orduan Region et Peuples Solidaires zerrendak eta Europe Ecologiek bat egin zuten, orain ez bezala. Hori kontuan harturik, eta bozen %5 gainditu ezean kanpainako xahutzeak ez direla itzultzen, EH Baik ez du zerrendarik aurkeztu eta hautesleen esku utzi du erabakia, zerrendarik hobetsi gabe. Hala ere, Ipar Euskal Herrian ekitaldi bat eginen du kanpainan. Euskal Herriko ordezkaria EH Bilduko Josu Juaristi izanen dela erran zuen EH Baik.

Herriko bozetan ez bezala, Ipar Euskal Herrian zerrenda propioa aurkeztea deliberatu du EAJk. Jean Telletxea izanen da Region et Peuples Solidaires zerrendaren burua. Preseski, Izaskun Bilbao EAJren Hego Euskal Herriko hautagaiarekin batera agerraldia eginen du bihar Baionan Telletxeak. Arratsaldean, Beñat Arrabit Garazi-Baigorri Herri Elkargoko presidenteak eta Nafarroa Behereko ekonomia suspertzeko xedea duen Indar izeneko elkarteko arduradun batek hartuko dituzte Telletxea eta Bilbao, Herri Elkargoak Donazaharren duen egoitzan.

3. Boveren itzala

Jose Bove sindikalista ospetsua izanen da Europe Ecologieren zerrendaburua hego-mendebalde handian. Diputatu karguan jadanik, agintea berresteko aukera handiak ditu. Ospe handia du Ipar Euskal Herrian, bereziki Laborantza Ganberari erakutsi dion sostenguarengatik. Gisa berean, Friendship taldeko kidea da Bove eta bertzeak bertze, sostengatu du Lurralde Elkargoaren aldarria. Joan den igandean presente egon zen Herri Urratsen, bere zerrendan doan Sauveur Bachorekin batera. EH Bairen sostengurik ez du erdietsi, baina Nafarroa Behereko abertzale talde batek haren aldeko boza eskatu du.

Herri Urrats kanpaina ez-ofizialaren topagune izan zen, eta han izan ziren Ipar Euskal Herriko diputatu eta senatari sozialistak. Alta, Frantzian François Hollande presidenteak pairatzen duen higadurari buru egin beharko diote sozialistek Europaren hitzorduari begira. Manuel Valls gobernuburu izendatzeak eta prefetak ikastolaren aurka egindako kanpainak ez die mesede handirik eginen sozialistei Ipar Euskal Herrian.

4. Inkestak

Dagoeneko plazaratu dira lehen inkestak, Frantzian. Le Figaro-k eta LCI telebistak egindako inkestan, lehen postuan ageri zen eskuin muturreko Fronte Nazionala, bozen %24rekin. Bigarren postuan agertzen da eskuineko UMP alderdia eta sozialistak hirugarren postuan ageri dira, bozen %20rekin. Martxoko bozetan Herriko Etxe ugari eskuratu zituen FNk, nahiz eta herrietan egiturarik ez ukan. Tradizioz, Frantzian egiten diren hauteskundeak lortzen ditu Fronte Nazionalak emaitzarik hoberenak. Alta, sekula ez da agertu izan lehen postuan inkestetan. Iragarpena gauzatuko balitz, lurrikara politikoa eraginen luke Frantzian, Jean Marie Le Penek Frantziako presidentetzarako bigarren itzulira aurkeztea lortu zuenean bezala. Ipar Euskal Herrian, FNk Miarritzen aurkeztu zuen zerrenda. Emaitza apala lortu bazuen ere, handiagoa lor dezake orain, eskuineko bertze zerrenden bozak eskuratuz.]]>
<![CDATA[ETAko buru izatea egotzita, epaitzen hasi dira Ozaeta, Suberbiola eta Salaberria]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1621/007/003/2014-05-13/etako_buru_izatea_egotzita_epaitzen_hasi_dira_ozaeta_suberbiola_eta_salaberria.htm Tue, 13 May 2014 00:00:00 +0200 Aitor Renteria https://www.berria.eus/paperekoa/1621/007/003/2014-05-13/etako_buru_izatea_egotzita_epaitzen_hasi_dira_ozaeta_suberbiola_eta_salaberria.htm Thierry-rekin batera. Lopez Peña 2013ko martxoaren 30ean zendu zen. Espetxean zegoela bihotz arazoak ukan zituen. Osasun azterketak egiten ari zitzaizkiola hil zen. Familiak eta lagunek gogor salatu zuten espetxeko zuzendaritzak eta osasun arduradunek emandako tratua. Heriotza susmagarria zela erran zuen, orduan, Yolanda Molina abokatuak.

Bikotea ziren Ainhoa Ozaeta eta Lopez Peña. ETAko aparatu politikoko arduraduna izatea leporatzen zion poliziak Lopez Peñari.

Ozaeta, Suberbiola eta Salaberriarekin batera, Louis Fort 81 urteko baionarra epaituko dute, etxebizitza utzi ziela leporatuta. Fort libre bizi izan da Baionan, epaiketaren zain. Bertze hiru auzipetuak espetxean daude.

Poliziak Bordeleko etxebizitzan atzemandako material informatikoa da epaiketaren oinarri. Material ugari aurkeztu du Poliziak, eta, horregatik, epaiketak bost aste iraun dezakeela jakinarazi dute. Epaiketa bukatzeko eguna ekainaren 12an finkatu du epaileak.

Ainhoa Ozaetak 14 urteko espetxe zigorra jaso zuen, joan den abenduan. Parisen hasi den epaiketan, berriz, prokuradoreak hamar kargu leporatzen dizkio. Bertzeak bertze, ETAren egitura politikoaren zuzendaritzan parte hartzea eta arlo ekonomikoaren arduraduna izatea. Era berean, «talde terrorista» bateko zuzendaritzan egoteagatik, hogei urteko espetxe zigorra ezar diezaieke epaileak Ozaeta eta Suberbiolari. Suberbiolari ere zuzendaritza politikoko kide izatea leporatzen baitiote. 2007ko ekainean bi urteko espetxe zigorra ezarri zion epaileak Suberbiolari. 2011n berriz epaitu zuten, Jon Salaberriarekin batera. Bi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zioten orduan Suberbiolari.

Atzo arratsaldean epaituen nortasunari buruzko azalpen eta lekukotasunekin hasi zen epaiketa. Defentsaren lekuko batek, Iñaki Egañak, haren testigantza eman zuen.]]>
<![CDATA[Ekainaren 20an plazaratuko dute Fernandez Iradiren ebazpena]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1593/007/002/2014-05-13/ekainaren_20an_plazaratuko_dute_fernandez_iradiren_ebazpena.htm Tue, 13 May 2014 00:00:00 +0200 Aitor Renteria https://www.berria.eus/paperekoa/1593/007/002/2014-05-13/ekainaren_20an_plazaratuko_dute_fernandez_iradiren_ebazpena.htm Kouchner Legea edo 2002ko martxoko legearen neurrietan oinarritu dira eskaria egiteko. Prokuradoreak Fernandez Iradiren espetxe zigorra etetearen aurka egin du, eta azaldu espetxean berma diezaioketela tratamendua.

Joan den larunbatean 350 pertsona bildu ziren Baionan, Fernandez Iradiren zigorra eteteko eskatzeko egin zen giza katean. Bertzalde, osasun arloko 95 sendagile eta erizainek Fernandez Iradi libre uzteko agiria izenpetu dute. Eragileen iritziz, Fernandez Iradik ezin ditu presondegian jaso eritasunak eskatzen dituen artak. Osasun egoera eta presondegian atxikitzea batera ezinak direla iritzita, zigorra eteteko eskatu dute. Gisa berean, ETAren borroka armatua bertan behera gelditurik, aro berri bat ireki dela nabarmendu dute. Fernandez Iradiren aurkako zigorra etetea bakearen eta gatazkaren konponbidean egindako urratsa litzatekeela erran dute.]]>
<![CDATA[Institutu mediko judiziala dauka Baionako erietxeak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1485/011/001/2014-05-13/institutu_mediko_judiziala_dauka_baionako_erietxeak.htm Tue, 13 May 2014 00:00:00 +0200 Aitor Renteria https://www.berria.eus/paperekoa/1485/011/001/2014-05-13/institutu_mediko_judiziala_dauka_baionako_erietxeak.htm
«Institutu mediko judiziala izena eman diogu, eragileen helburua baita dokumentazio iturri sendoa osatze, lege medikuntzan diharduten sendagileen esku egon dadin», erran du Edouard Gault sendagileak. Bizidunen kasuan, hastapen batean legezko larrialdi medikoak bermatuko dituzte, epailearen agindupean. Aurki bertze eremu batzuetara zabalduko dute lana, hala nola azterketa psikiatrikoetara. Gorputegi zerbitzuari dagokionez, gorpuak jaso ahal izateko, epaitegiaren agindua beharrezkoa izanen da, orain artean bezala, eta sendagile pribatuek parte hartu ahalko dute horretan. Aldiz, gorpuen azterketa eta hil ondorengo eskanerrak sortu berri den institutuko sendagileek eginen dituzte. Gorpuen garraioa Roc Eclerc enpresak eginen du, Akitania osoan izenpetutako kontratu publikoaren arabera.

Biktimengandik hurbil

Lege medikuek bermatu behar dituzten larrialdiek 24 oreneko epea daukatela nabarmendu zuen Baionako prokuradoreak. Talde horretan kokatzen dira bortxaketen biktimak. Jakinarazi dutenez, ginekologia zerbitzuak, larrialdietako zerbitzuak eta pediatria zerbitzuak polizia judizialaren solaskideak izanen dira, bere kabuz osasun zerbitzuetara joanen diren biktimak bezala. «Biktimei lehen artak eman ondoren, azterketa mediko-judiziala eginen zaie biktimei, eta lege medikuak txostena osatuko du». Biktimei laguntza emateaz arduratzen den ACJPB elkarteak ere erietxean bertan ukanen du egoitza.

Institutu mediko judizialeko sendagileek, kasuak horrela eskatzen badu, hil ondoren gorpuen eskanerra egiteko eskumena ukanen dute. Autopsia birtuala egin ahalko dute bertan. Hiru dimentsiotan eginen dute autopsia birtuala, puntako erradiologia teknikak baliatuz. Ameriketako Estatu Batuetako eta Suitzako osasun zerbitzuek garatu zuten teknika hori 2000. urtean. Auzitegiak ontzat eman ditu lan horiek.Urtean mota horretako hogei kasu inguru izaten dituzte Baionako erietxean, eta Gault sendagileak ukanen du autopsia birtualen ardura. Tiroz eragindako heriotza kasuan, autopsia mota horrek tiro baten ibilbidea finka dezake, edo heriotzaren arrazoiei buruzko hipotesiak osatu.]]>
<![CDATA[EH Baik ez du zerrendarik aurkeztuko Europako hauteskundeetara]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1524/007/001/2014-05-07/eh_baik_ez_du_zerrendarik_aurkeztuko_europako_hauteskundeetara.htm Wed, 07 May 2014 00:00:00 +0200 Aitor Renteria https://www.berria.eus/paperekoa/1524/007/001/2014-05-07/eh_baik_ez_du_zerrendarik_aurkeztuko_europako_hauteskundeetara.htm
«Josu Juaristi EH Bilduko ordezkaria izanen da Euskal Herriaren ordezkaria Europan, eta, ondorioz, gurea ere bai», erran dute bozeramaileek. 2004 eta 2009an, EH Bai osatzen duten alderdiek —EA, AB eta garaian Batasuna— hautu ezberdinak egin zituzten boza eskatzeko garaian. Orduan osatu ziren koalizioetan parte ez hartzea deliberatu dute alderdi abertzaleek.

Joan den udazkenean EA, AB eta Sorturen Biltzar Nagusiek mozio bat onartu zuten, EH Bairen koalizio izaera gainditu eta mugimendu zabala bihurtzeko xedez. Prozesu hori era parte hartzailean burutu nahi dute, jendeen ekarpenak suspertu eta haien iritziak eskatuz.

Urturik Frantzian

Europako hauteskundeetarako zortzi barrutitan banatzen du Frantziak lurraldea, eta Ipar Euskal Herria Hego-mendebalde handia deritzon eskualdean urturik dago. Biztanle kopuruari dagokionez ere, ezinezkoa litzateke ordezkaririk lortzea edota kanpainak xahututako dirua eskuratzea.

Ipar Euskal Herrian ezinezkoa den arren, EH Bildu Herriak Erabaki zerrendan dagoela nabarmendu du EH Baik. «Gure proiektua ez da estatu-nazioen Europa, herrien europa baizik. Horregatik, nahiz eta estatuaren barrutian ordezkaritzarik ez ukan, Euskal Herriak ukanen du ordezkaria, eta nazio garen mementotik, Juaristi izanen da Euskal Herri osoaren ordezkaria Europan».

Europako Parlamentuan ere aldatzen ari da alderdien arteko harremana. Azken hauteskundeetan, adibidez, elkarrekin joan ziren Region et Peuples Solidaires (EA horren barruan) eta Europe Ecologie-Berdeek. Azken horiek, ordea, ez dute hitzarmena berretsi nahi izan. Estaturik gabeko nazioek gero eta ordezkaritza handiagoa ukanen dutela erran du EH Baik.

Hauteskundeetan zerrendarik ez duen arren, EH Baik ekitaldi bat eginen du Ipar Euskal Herrian. Oraindik ez du eguna zehaztu.]]>
<![CDATA[Azkenean prefetak arrazoia eman diola esan du Seaskak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1485/011/001/2014-05-06/azkenean_prefetak_arrazoia_eman_diola_esan_du_seaskak.htm Tue, 06 May 2014 00:00:00 +0200 Aitor Renteria https://www.berria.eus/paperekoa/1485/011/001/2014-05-06/azkenean_prefetak_arrazoia_eman_diola_esan_du_seaskak.htm
Prefetaren zirkularrak argiki zehazten ditu Seaskak baliatu ahal dituen eraikuntzak, alegia, herriek dituzten egoitza zaharrak, edo, lur soilen kasuan, prefabrikatuak. Gainera, zirkularrak ez ditu zehazten ordaindu beharreko alokairuak, nahiz eta, Seaskaren arabera, ikastolek ezin dituzten ordaindu.

«Zirkular honek ez du ikastolen eraikinen arazoen %80 konpontzen, prefetak dioen bezala; alderantziz, arazoa bilakatzen da ditugun ikastolen %80rentzat, epe ertainean. Zirkular hau indarrean izan balitz azken 45 urteetan, hamar ikastolatik zortzi ez lirateke sekula eginen», adierazi dute Paxkal Indo Seaskako lehendakariak eta Hur Gorostiaga zuzendariak.

Seaska sortu zen urtean bezala, duela 45 urte, herriko etxeen diru sostengua funtsezkoa da Seaskarentzat, bai eraikinak plantan ezartzeko, bai murgiltze eredua zabaldu ahal izateko. Datuen argira azaldu du Seaskak eraikuntzen beharra: azken bederatzi urteetan, %56 emendatu da Zuberoa, Nafarroa Behere eta Lapurdin murgiltze ereduan izena eman duten haurren kopurua. Hazkuntza horri traba administratiboak ezartzea euskararen berpizte itxaropena amaitzea dela dio Seaskak.

Lege baten beharra

Murgiltze eredua legez arautzeari ezin zaio erantzun administratiboa eman, Seaskaren arabera. Frantziako Gobernuak egiazko borondate politikoa balu murgiltze ereduko ordezkariak gogoetan parte hartu beharko luketela dio Seaskak. Murgiltze ereduak ez du koadro juridiko sendorik, eta, horren ezean, arauen irakurketaren arabera arriskuan ezartzen da ikastolen iraupena.

«Dei irmo bat egiten diogu gobernuari, Frantziako Hezkuntza ministroari, Kultura ministroari, Barne ministroari eta gobernuburuari, elkarrizketari bidea ireki diezaioten, elkarren artean koadro juridiko bat lantzeko ikastola, Calandreta, Bressola, Skol Diwan eta ABCM eskolentzat». Bertze dei bat egin diete euskaltzale eta euskal herritar orori, heldu den iganderako Seaskak Senpereko aintziraren inguruan antolatu duen 31. Herri Urrats jaian parte har dezaten. «Euskarari, lurralde hizkuntzei, aniztasun kulturalari eta ikastolei atxikimendua erakusteko».]]>
<![CDATA[Merkatuko prezioan baino merkeago alokatzea da prefetaren eskaintza]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1559/012/001/2014-05-03/merkatuko_prezioan_baino_merkeago_alokatzea_da_prefetaren_eskaintza.htm Sat, 03 May 2014 00:00:00 +0200 Aitor Renteria https://www.berria.eus/paperekoa/1559/012/001/2014-05-03/merkatuko_prezioan_baino_merkeago_alokatzea_da_prefetaren_eskaintza.htm
Legean ageri ez den ateka bat ere ireki du, horrekin batera. Edo, zuzenago adierazteko, ez du eginda dauden ikastolen egoera aztertuko: «Orain dauden ikastolen kasuan, begiak itxiko ditut, haien egoera aldatzen ez baldin bada».

Oren luzea behar izan zuen prefetak atzo hiru elementu horiek azaltzeko kazetarien aitzinean. Presaka, hilabete bukaeran direlako Europako hauteskundeak, eta administrazioaren ordezkariek ez dutelako mintzatzeko eskubiderik hauteskunde garaian. Hendaiako (Lapurdi) ikastola berriaren aurkako prozedura iazko urtarrilean abiatu zuen Durand prefetak. Hamazazpi hilabeteren buruan dator zirkularra. Ondoko egunotan zabalduko die auzapezei eta Seaskari.

Preseski, Seaskak ez du testuari buruzko baloraziorik egin nahi izan. Atzo arratsean bertan biltzekoa zen Seaskaren zuzendaritza zirkularra aztertzeko. Baina, ofizialki, oraindik ez dute testua esku artean.

Zirrikitu hertsietan

Hezkuntza arloko egitasmo pribatuak diru publikoarekin finantzatzea debekatzen du Falloux legeak. Abantzu bi mende dituen lege horrek Hezkuntza Kodeari utzi dio lekua, baina hor biltzen da irizpide nagusia, aldatu gabe. Lege ezberdinen zirrikituetan zorrotz begiratu duela aitortu du Durandek. 2006an Marc Cabanne prefetak zirkular bat igorri zien auzapezei, legeak zioena gogoratuz. Durandek aitortu du ikastolen izaera arautzeko legerik ez zela Frantzian, eta, horregatik, administrazioak nahiago izan duela ez ikusiarena egitea luzaroan. Alta, Hendaiako kasuak «marra gorri guztiak» gainditu zituela azaldu du. Bi arrazoirengatik. Lehenik, hezkuntza eredu pribatu baten esku ezarri nahi zuelako eraikin berri bat, eta bigarrenik, urririk egin nahi zuelako.

Kasu horrek, Beskoitzeko (Lapurdi) ikastola egiteko xedearekin batera, legearen interpretazio zorrotza eragin duela jakinarazi du prefetak. Horregatik, orain arteko lege aldaketa guztiak barneratu dituen zirkular bat egitea deliberatu du. Engoitik, ikastola berri guztiak iragazki horretatik igaro beharko dira. Zaharrak, ez.

«Inbertsio eta higiezinen arloan, zeharkako edo zuzeneko diru laguntza guztiak debekatzen ditu legeak», gogorarazi du Durandek. Baina legearen irakurketa «malguagoa» bilatu duela azaldu du. Horregatik, onartuko du dagoeneko existitzen diren egoitzak alokatzea, merkatuko prezioa baino apalago. Ez du xehetasunik eman. Denbora jakin baterako erabilera kontratua (AOT izenekoa) izenpetuko dute. Nahi duten iraupena finka dezakete herriek. Prefetak sei urterako kontratua hobesten du, auzapez baten agintaldia delako. Lur soilaren kasuan, debekatua da egoitza gogorrak egitea, ez balitz berrituko hitzarmena herriak bere gain hartu beharko lukeelako ikastetxea.]]>
<![CDATA[Lege aldaketa da gakoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1609/012/002/2014-05-03/lege_aldaketa_da_gakoa.htm Sat, 03 May 2014 00:00:00 +0200 Aitor Renteria https://www.berria.eus/paperekoa/1609/012/002/2014-05-03/lege_aldaketa_da_gakoa.htm
Zirkularrak argitu du zer egin daitekeen eta zer ez. Argitasun hori ematea Seaskaren onurarako dela erran du. Euskararekiko uzkur diren auzapezek lubaki bat galdu dute: ezin dezakete erran legeak debekatzen diela ikastolen xedea laguntzea. Egoitza zaharrak alokairuan ezar ditzakete. Borondate politikoa da muga bakarra. Baina, horrekin batera, gainditu ezin den oztopoa utzi du auzapez horien esku. Merkatuko prezioan baino merkeagoan ezarri beharko dute alokairua, zehaztu gabe zer den hori. Orain artean, auzapez batzuek euro sinbolikoan ezarri izan dute alokairua. Legeari iruzur egitea dela gogoratu die prefetak. Engoitik aldaketa oro haren eskutik pasatu beharko direla jakinarazi die.

Borondate politikoa izanen da, beraz, Seaskarekiko giltzarria. Giltzarria edo gillotina. Zeren, legea aldatuz gero, aspalditik Seaskak eta euskalgintzak aldarrikatzen duen legea balego, ez legoke prefetaren interpretazio beharrik. Borondate politikorik ez dagoela argi dago. Hollanderen hauteskunde kanpainako hitz ederrak, Miterrandenak bezala, airean gelditu dira. Ez dute lurralde elkargorik sortuko, eta, haren ordez, lausotasunez eta batez ere eskumen gutxiagoz jantzia dagoen sindikatu mistoa proposatuko du. Egiten badu. Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna euskararentzako arriskuz beterik dagoen testu baten bidez berretsi nahi du. Berresten badu. Ikastolentzako legea ere Parisko tiranteetan galdurik dago.

Borondate politikoa, boterea zentralizaturik dagoen estatuan, Parisen dago. Han dago gakoa.]]>
<![CDATA[Ikastolek eraikin zaharrak aloka ditzakete merkatuko prezioan baino apalago]]> https://www.berria.eus/albisteak/91543/ikastolek_eraikin_zaharrak_aloka_ditzakete_merkatuko_prezioan_baino_apalago.htm Fri, 02 May 2014 13:11:18 +0200 Aitor Renteria https://www.berria.eus/albisteak/91543/ikastolek_eraikin_zaharrak_aloka_ditzakete_merkatuko_prezioan_baino_apalago.htm
Gisa berean, herriek posible izanen dute lur soila alokatzea Seaskari, prefabrikatuak jartzeko bada. Prefetak azpimarratu du ez duela onartuko eraikuntza gogorrik egitea eremu publiko batean, eragile pribatu bat lur publikoaren jabe bilakatzea litzatekeelako. Laburbilduta, Seaskako ikasleek egoitza zaharretan egon beharko dute edota prefabrikatuetan. Lehen mailako ikastolei dagokienez, zirkularraren bidez arazoen %80ari konponbidea eman diola dio prefetak. Gainerakoak Seaska eta Legegilearen artean konpondu beharko direla ebatzi du.

Horrekin batera, auzapezei gogoratu die funtzionamendu arloan diruz lagundu behar direla alokairuan eta kontratupean dauden ikastolak, Seaskan eskolatua den haur bakoitzeko hezkuntza publikoan dagoen haurraren prezio bera ordaindu beharko dutela berretsi die.

]]>