<![CDATA[Aitziber Arzallus | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Thu, 17 Oct 2019 02:35:25 +0200 hourly 1 <![CDATA[Aitziber Arzallus | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Nahi beste aukera]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1917/010/001/2019-08-11/nahi_beste_aukera.htm Sun, 11 Aug 2019 00:00:00 +0200 Aitziber Arzallus https://www.berria.eus/paperekoa/1917/010/001/2019-08-11/nahi_beste_aukera.htm
Jatorri ezezaguneko produktua da, inork ez baitu argitu noiz eta non egin zuten lehendabiziko gazta. Teoria asko daude, eta gehienek diote Mesopotamian egin zutela, ardiak etxekotzen lehenengoak izan ziren leku berean. Gaztaren ekoizpen prozesua azaltzen duen lehen dokumentu grafikoa han aurkitu zuten. Duela 5.000 urteko friso bat da, eta Bagdadeko museo batean dago.

Euskal Herrian, berriz, Guardiako (Araba) La Hoya aztarnategian topatu zituzten gaztagintzari buruzko lehen arrastoak. Gazta egiteko hainbat molde dira, buztinezkoak. Adituek uste dute orain dela 3.000 urte inguru erabili zituztela.

Gazta ustekabean asmatu zutela uste dute. Esnea ardi sabelez egindako larrukietan gordea izaten zutela, zorro haietakoren bat eguzkitan utziko zutela, esnea koagulatuko zela, eta gazta bihurtu zela. Jakina da antzina, kultura batzuetan, balio handiko produktua zela. Esate baterako, Egipto zaharreko biztanleek asko estimatzen zuten gazta, eta antzinako Erroman hura jateko ohitura zuten; elikagai eramangarria zenez, legionarioen kanpamentuetan ohiko jakia zen.

Lehen fabrika, Suitzan

Gazta, helburua baino gehiago, bitartekoa izan da: esne soberakinei irtenbidea emateko modua, esnea erraz galtzen den elikagaia baita, baina gazta bihurtuta asko iraun dezake. Lehen, esnea zuten etxe guztietan egiten zuten gazta; gerora hasi ziren modu profesionalagoan eta gaztandegietan egiten. Lehendabiziko gazta fabrika Suitzan zabaldu zuten, 1853an.

Behi esnea erabiltzen da gehien gazta egiteko, baina, berez, edozein motatako esneak balio du gazta egiteko. Behi, ardi, ahuntz eta bufalo esnez egindako gaztak dira ohikoenak, baina Suedian, esate baterako, bada orein esnez egiten duten gazta bat ere. Horretarako, oreinak bi orduz jezten dituzte, eta esne harekin egindako gazta kiloa 980 euroan saltzen dute. Badira garestiagoak ere. Balkanetan egiten duten Pule gazta da horietako bat. Galtzeko arriskuan dagoen arraza bateko astemeen esnea erabiltzen dute, eta kiloak 1.000 euro inguru balio du. Kilo bat gazta egiteko 25 litro esne behar izaten dituzte, baina asteme bakoitzak urtean hogeiren bat litro ematen ditu. Horregatik da horren garestia. Ingalaterrako White Stilton Gold gazta kiloa, berriz, 700 euroan saltzen dute; Urrezko gazta da, esneari urre jangarri zatitxoak nahasten baitizkiote.

Greziarrak, jatun onenak

Gaztazale ospea frantziarrek duten arren, greziarrek jaten dute gazta gehien: batez beste, 34 kilo urtean. Era guztietako gaztak atsegin dituzte, izan ahuntz, ardi edo behi esnez eginak; xerra finetan, zatika eta ogian zabalduta; jatorduetan zein haietatik kanpo. Gaztarik sekula ez da faltako haien mahaian, greziarrentzat gazta ez baita osagarri bat, elikagai bat baizik.

Etxekoa atsegin dute gehien, kontsumitzen dutenaren %75 feta gazta greziarra baita. Ozpin-oliotan gordetzen den gazta freskoa da, gazia eta mina, eta eskualde batetik bestera aldatu egiten da haren zaporea eta gogortasuna. Gutxienez bi hilabetez ondu ostean merkaturatzen dute, gatz uretan, eta krematsu edo lehor. Gazta gehiago badituzten arren, greziarrak ez direnentzat feta da Greziako gaztarik ezagunena, mundu guztira saltzen duten bakarra delako.

Haien ostean bai, frantziarrak dira gazta gehien kontsumitzen dutenak: batez beste, 23,6 kilo urtean. Esaera batek dio egunean gazta mota bat janda ere urtebetean herrialdearen luze-zabalean egiten dituzten gazta guztiak ezin direla probatu, urteak egun baino gazta mota gehiago egiten dituztelako Frantziako Errepublikako menpeko lurretan; laurehun inguru. Zerbaitegatik deitu izan diote mila gazten herrialdea.

Zail da esaten frantziarrek gehien jaten duten gazta mota zein den, baita munduan ezagunena den jatorri frantziarreko gazta zein den ere, baina horietako bat Roquefort da. Sor-marka lortu zuen lehen gazta izan zen, 1925ean. Erdialdeko Mendialdeko Causses edo goi lautaden eskualdean egiten dute gazta urdin hori, Lacaune arrazako ardien esnearekin. Zapore berezi eta sarkorra du, indartsua eta mina, besteak beste Penicillium onddoa duelako osagaien artean.

Brie gazta frantziarra ere oso ezaguna da. Behi esne gordinez egiten dute, eta goxoa eta suabea da. Baita Camembert gazta ere; itxuran badu Brie gaztaren antza, ez horrenbeste zaporean. Eta gazta frantziarrekin bukatzeko, ezin Comte aipatu gabe utzi, historia luzeenetakoa eta konplexutasunik handienetakoa duen gazta baita. Behi esne gordinez egiten dute, eta gazta osoak 40 kilokoak ere izan daitezke.

Italiarrak gero

Greziarren eta frantziarren ondoren, italiarrak dira gaztazalerik handienak, batez beste 23 kilo kontsumitzen baitituzte urtean. Bufalo esneko Mozzarella da Italiako gazta ezagunenetakoa, oso erabilia hango sukaldaritzan, eta pizzen ohiko osagaia.

Parmatar gazta da beste bat, zapore sakona duen gazta lehor, gogor eta pikorduna. Behi esnearekin egiten dute, eta, ganaduaren arrazaren eta ontzen utzitako denboraren arabera, zapore indartsuagoa edo leunagoa izaten du. Gorgonzola gazta urdinak ere jatorri italiarra du, eta aski ezaguna da munduan.

Gaztazaleenen zerrendako laugarren postuan maltarrak daude, batez beste 22,5 kilo gazta jaten baitute urtean. Eta haien ostean daude alemaniarrak (20,6 kilo); austriarrak (18 kilo), zipretarrak (16,6 kilo), estatubatuarrak (14,9 kilo), argentinarrak (11,1 kilo), australiarrak (10,4 kilo), eta britainiarrak (10,1 kilo). Deigarria da herbeheretarrak eta suitzarrak aurreneko hamarren artean ez egotea, gaztagintzan tradizio handiko herrialdeak baitira biak ala biak. Euskal Herri osoko daturik ez dago, baina sektoreak kalkulatzen du Hegoaldean zazpi kilo inguru jaten dituztela batez beste.

Munduan gehien kontsumitzen diren gazta motak, berriz, Cheddar, Parmesano, Mozzarella eta Brie dira, besteak beste.

AEBetan egiten dute gehien

Gazta gehiena AEBetan egiten dute: munduko ekoizpen guztiaren %30 inguru; urtean 4.300 tona baino gehiago. Batez ere behi esnea erabiltzen dute gazta ekoizteko, 37.468 esne esplotazio eta esnetarako 9,5 milioi behi baitituzte herrialdean. Alemania da bigarren ekoizlea, urtean 1.900 tona eginda, eta Frantzia da hirugarrena. Munduko ekoizpenaren %13 eta %12 egiten dute, hurrenez hurren.

Esportazioei dagokienez, hurrenkera aldatu egiten da. Dirutan, Frantzia da esportatzaile nagusia, nahiz eta ekoizten duenaren herena baino ez duen atzerrira saltzen. Tonatan, aldiz, Alemania da esportatzaile handiena. Aipatzekoa da ekoizlerik handiena AEBak izan arren, gutxi saltzen dutela herrialdetik kanpo, ekoizpenaren zatirik handiena estatubatuarrek eurek kontsumitzen dutelako. Gazta gehien inportatzen duten herrialdeak, berriz, Alemania, Erresuma Batua eta Italia dira, hurrenkera horretan.]]>
<![CDATA[Garai berriak, ohitura zaharrak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1917/008/001/2019-08-10/garai_berriak_ohitura_zaharrak.htm Sat, 10 Aug 2019 00:00:00 +0200 Aitziber Arzallus https://www.berria.eus/paperekoa/1917/008/001/2019-08-10/garai_berriak_ohitura_zaharrak.htm
Euskal herritarrek bertakoari estimua badiotela uste dute Iñaki Ansolak, Ana Mari Bengoetxeak eta Arantxa Goenagak. Elgoibarko (Gipuzkoa) Mausitxa baserriko semea da Ansola, artzaintzan eta gaztagintzan ari den zortzigarren belaunaldia; Bengoetxeak bizibide bertsua du Urdazubiko (Nafarroa) Etxelekua baserrian; eta Donostiako Pokopandegi baserrian jogurtak egiten aritzen da Goenaga, familiako enpresan. Haien iritzia berretsi du Asun Bastida Eroskiko tokiko produktuen zuzendari komertzialak ere, alegia, kontsumitzaileek gero eta balio handiagoa ematen dietela eurengandik gertu ekoitzitako elikagaiei, «kalitate onekoak direlako eta autoktonoa denarekin sentiberatasun handiagoa dutelako». Eroskiren dendetan tokiko produktuen salmentek izan duten bilakaera da horren froga: bi urtean %33 hazi dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan; eta %42 Nafarroan.

Hego Euskal Herrian bertako 800 ekoizle txikiren 5.300 produktu baino gehiago merkaturatzen ditu Eroskik. Nafarroan, hango ekoizleen esnea merkaturatzen du Eroski markarekin; eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Karrantzako hogeita hamar bat abeltzainek ekoitzitakoa. Era berean, lankidetzarako hitzarmenak ditu Erronkari eta Idiazabal sor-markekin eta Artzai Gazta elkartearekin. Ondorioz, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako dendetan, tokiko esnekien salmenta %36,2 hazi da bi urtean, eta Idiazabal gaztarena hirukoiztu egin da bost urtean.

Gertuko tratua

Ansolak eta haren familiak etxeko ardien esnearekin egiten duten Mausitxa gaztak ere badu lekua Eroskiren dendetan. Baina ekoizpenaren parterik handiena Gipuzkoako eta Bizkaiko denda txikien bidez merkaturatzen dute. Zuzeneko salmentan ere dezente saltzen dutela dio Ansolak. «Ez gaude oso leku eskuragarrian, baina, hala ere, jendeak badu baserrira etortzeko ohitura».

Etxelekua gaztandegia ere familiako enpresa da; lau kide aritzen dira lanean. Etxeko esnearekin egiten dute ardi gazta, Idiazabal sor-markaren barruan eta kanpoan. Behi gazta egiteko, berriz, inguruko abeltzainei erosten diete esnea. Lehen, esnetarako behiak ere bazituzten, baina kendu egin zituzten; Bengoetxearen hitzetan, «dena gehiegi zelako». 500-600 buruko artaldea dute, eta urtean 10.000 litro ardi esne erabiltzen dituzte gazta egiteko; gainontzekoa saldu egiten dute. «Ardi gazta guztia modu berean egiten dugu, baina Idiazabal ondua saltzen dugu, eta bestea, freskoagoa. Desberdintzeko egiten dugu hori, ez beste ezergatik».

Ekoizpenaren zatirik handiena etxera joaten zaizkien bezeroei zuzenean saltzen diete. «Nafarroaren eta Lapurdiren arteko mugan gaude, eta Iparraldetik jende asko etortzen da gazta erostera». Inguruko denda txikietan saltzen dute gainontzekoa, eta BMren Elizondoko dendan ere bai, tokiko produktu gisa. Inguruko azoka berezietara joateko ohitura ere badute. Bengoetxeak esan du haietan ere «zerbait» saltzen dutela.

Mausitxakoak, aldiz, azoka gutxitan izaten dira; urtean hiruzpalautan: «Elgoibarkoan, Ordiziakoan, Gernikakoan eta besteren batean agian». Ansolak dio bere etxean azoketara joateko ohiturarik ez dela izan. «Lehen ez ziren joaten, eta horrela jarraitu dugu guk». Uste du denda txikien bidez iristen direla azoketara doazen herritarrengana. «Gainera, ez dakit besteek zer iritzi duten, baina gu joaten garen azoketan behintzat oso gutxi saltzen da». Festa giroan egiten diren azokez ari da Ansola. «Gaztagileak jaialdiaren parte bat izaten gara, eta jendea ez da joaten erostera; gehienez pintxoren bat jatera».

Sariketen oihartzuna

Mausitxako eta Etxelekuako gaztak nazioarteko lehiaketetan sari garrantzitsuak irabazitakoak dira. Eta horrelakoek bai, sekulako bultzada ematen dutela ziurtatu dute biek ala biek. «Sariketek laguntzen dute anitz. Hartu genuen sari handi bat, gelditu ginelarik zazpigarrenak munduan, eta, horri esker, jendeak ezagutu gaitu, eta bezero berriak egin ditugu», adierazi du nafarrak. Gaztari buruz hitz egite hutsa bera lagungarri izaten dela gaineratu du Ansolak. «Baita zurea ez den beste gazta batez hitz egiten badute ere, jendeari gogorarazi egiten baitio gazta erosi behar duela». Ordiziako azokaren eragina aipatu du elgoibartarrak. «Azokaren aurretik komunikabideetan-eta dezente hitz egiten da gaiaz, eta salmentetan hazkunde nabarmena antzematen dugu».

Merkatuan dagoen gazta aukera nabarmen handitu da azken urteetan, eta Bengoetxeak adierazi du lehia nabaritzen dutela. Hala ere, ez da kexatzen, egiten duten gazta guztia arazorik gabe saltzen dutelako. Eta beste horrenbeste Mausitxakoek ere. «Hilabete batzuetan gaztarik gabe egoten gara, ez garelako eskari guztiari erantzutera iristen». Alde horretatik, Ansolak uste du«pribilegiatuak» direla. «Gure inguruan, gazta jaten duen jende asko bizi da, eta oso artzain gutxi gaude; geroz eta gutxiago, gainera». Idiazabal jatorri izenetik kanpo dauden artzainak eta gaztagileak pixkanaka-pixkanaka galtzen ari direla esan du.

Bertakoari balioa

Gazta kontsumitzeko modua ere aldatu egin da azken urteetan. Lehen postrerako produktua zena orain eguneko edozein garaitan jaten da. Ansolak uste du horiek, ordea, beste mota batzuetako gaztak izaten direla, eta Idiazabal gazta lehengo modura kontsumitzen dela oraindik ere. Horregatik, ez zaio iruditzen beste gaztak Idiazabali lekua irabazten joango direnik. «Jendeak badu lotura hemengo produktuarekin, eta ematen dio balioa hemengo gaztari. Nahiz eta merkatuan badauden Idiazabal gazta baino ardi gazta merkeagoak, kontsumitzaileek badakite Idiazabal bat beti aterako zaiola ona, kalitatearen bermea dela».

Goenagak ere uste du arrakastaren gakoa horixe bera dela: «Kalitate bereizgarria duen produktua egitea. Nahiz eta besteak baino pixka bat garestiagoa izan, aldea zergatik den ulertzen duten bezeroak prest egongo dira gehixeago ordaintzeko. Horretarako, kalitatea eta iraunkortasuna bermatzeaz gain, garrantzitsua da ekonomia lokala eta beste balio batzuk bultzatzea».

Etxeko behien esnearekin jogurtak egiten dituzte, eta Aiako artzain bati erositako esnearekin mamia egiten dute Goenagan. Baina saldu, askoz produktu gehiago saltzen dituzte, etxean ekoitzitakoez gain, beste ekoizle batzuen produktuak ere banatzen baitituzte; besteak beste, Heletako Agour gaztandegian (Nafarroa Beherea) egiten duten Ossau Irati gazta eta Endara Idiazabal gazta. Jogurtak egiten 1983an hasi ziren, eta Ossau Irati gazta saltzen 1985ean, «ia kontrabandoan». Ordutik, salmentetan hazkundea izan dute, «batez ere leku gehiagotara iristen garelako». Egunero bost edo sei furgoneta irteten dira Goenagaren biltegitik, eta Hego Euskal Herri guztian zuzeneko banaketa egiten dute. Euskal Herritik kanpo ere badituzte bezeroak, haietako asko finkoak, duela urte askotatik. «Etxean eta kanpoan, bezeroak egitea kosta egiten da, baina, eskaintzen duzun produktu kalitatezkoa denean, badakite daukan balioa ematen».

Bihar: Gazta munduan.]]>
<![CDATA[Tradiziotik esperimentaziora]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2112/008/001/2019-08-09/tradiziotik_esperimentaziora.htm Fri, 09 Aug 2019 00:00:00 +0200 Aitziber Arzallus https://www.berria.eus/paperekoa/2112/008/001/2019-08-09/tradiziotik_esperimentaziora.htm
Gomiztegiko eskola 1997an sortu zuten. Nikolas Segurola fraide frantziskotarra, Jose Manuel Goikoetxea Eusko Jaurlaritzako orduko Nekazaritza sailburua, Eduardo Urarte teknikaria eta Juan Jose Aranguren Legazpiko artzaina jabetu ziren eskola sortzeko beharraz. «Industria sekulako indarra hartzen ari zen, eta baserriak husten ari ziren, irabazirik ematen ez zutelako. Baziren lana ondo egiten zekiten baserritarrak, ustiategiari errentagarritasuna ateratzen ziotenak, baina gutxi ziren», azaldu du Otaegik.

Gainbehera hori geldiarazi, eta baserriaren eta artzaintzaren etorkizuna ziurtatu nahi zuten, artzaintza «lanbide soil bat baino askoz gehiago» baita. «Artzaintza sistema tradizionalak pertsona indartzen du, inguru hauetara ondo egokituta dagoen ardi latxaren iraupena bermatzen du, mendien kudeaketa egokia eta mantentzea ziurtatzen du, eta kalitatezko elikagaiak ekoiztea ahalbidetzen du». Artzainak Euskal Herriko historiaren, kulturaren eta gastronomiaren «gordailu» direla uste du Otaegik. Horri bizirik eusteko modua ondo prestatutako artzain gazteak sortzea izan zitekeela pentsatu zuten, eta, halaxe, artzain eskola martxan jartzea erabaki zuten. Lehen urtean, laguntzaile gisa ibili zen Otaegi, eta bigarren urtean hartu zuen koordinatzaile kargua. Horretan dabil harrezkero.

Formakuntza handikoak

Arantzazuko eskola abian jarri aurretik, Ipar Euskal Herriko eta Frantziako artzain eskolak ikustera joan ziren. «Orduan ez zegoen besterik, eta haiek izan genituen inspirazio iturri». Interesgarriak iruditu zitzaizkien ideiak hartu, eta hemengo beharretara egokitu zituzten. Hasieran «nahiko eskola militantea» izan zela gogoratu du Otaegik; ikasle gehienak artzainen semeak izaten ziren, etxeko negozioan laguntzeko prestakuntza jasotzera joandakoak. «Ganadua maneiatzen bazekiten, baina teknika berrien inguruan ezagutza gutxi zuten, eta paper kontuetan ez ziren oso iaioak». Gaur egun, aldiz, formakuntza handia izaten dute Gomiztegiko ikasle gehienek. Ikasketak bukatu berri dituztenak edo fabriketan lanean jardun dutenak izaten dira. «Enpresako lana gustatu ez eta artzaintzan hastea erabaki dutenak, artzainena bizimodu erraza ez den arren gustuko lekuan aldaparik ez delako izaten». Paper kontuak ez zaizkie horren arrotzak, eta teknologia erabiltzen ohituta daude.

Artzain batek bere lanbidea garatzeko jakin behar duen guztia irakasten diete artzain eskolan. «Zer artzaintza mota egingo duten zehazten dugu aurrena: ardiak mendira igoko dituzten edo lautadan ibiliko dituzten; esnea, gazta edo arkumeak salduko dituzten...». Horren arabera irakasten diete gainontzeko guztia: animaliak gobernatzen, belardiak zaintzen, enpresa proiektua lantzen, esnea eraldatzen eta produktuak merkaturatzen...

Ikastaroak sei hilabete irauten du, eta bi parte izaten ditu: alde teorikoa eta alde praktikoa. «Gazta nola egiten den lantzen badugu, gazta egiten dugu gero; ardiak nola elikatu behar diren lantzen badugu, ardiei jaten ematen diegu gero», zehaztu du koordinatzaileak. Horretarako, ukuilua eta gaztandegia dituzte Gomiztegin bertan. Praktikak ere egiten dituzte ustiategi profesionaletan. «Artzain eskolako ikasle izandako asko artzain profesionalak dira orain, eta normalean beren ustiategietan egiten dituzte praktikak. Artzainek badakite ikasleak nola hartu, eurak hortik pasatutakoak direlako».

Ikastaroa bukatzeko, enpresa proiektua landu eta hura aurkeztu behar izaten dute ikasleek. «Ikasi duten guztiarekin osatutako lan hori azken azterketa moduko bat izaten da». Eskolatik irteterako esku artean bizitza eta negozio proiektu bat landua izatea «oso garrantzitsua» iruditzen zaio Otaegiri, «artzaintzatik bizitzea ahalbidetuko dien negozio bideragarri baterako urratsak han dituztelako».

Emakume gutxi

Ikasturte bakoitzean dozena bat ikasle izaten dituzte Gomiztegin, eta 27 urte da batez besteko adina. «Talde txikia dirudi, baina hobe da horrela; denbora gehiago eskain diezaiokegu ikasle bakoitzari, jarraipen zuzena egin eta prestakuntza hobea eman». Emakumeak bostetik bat izatea da arruntena, baina azken ikasturteko zortzi ikasleetatik bat bera ere ez da izan neska, eta horrek kezka eragiten die. «Emakumeak oso garrantzitsuak izan dira eta dira artzaintzan, eta haien parte hartzea beharrezkoa da sektorearen etorkizuna ziurtatzeko».

Aurreneko urteetan, kanpotik zetozen ikasleak ere hartzen zituzten, baina azken hamabi urteotan Euskal Herrikoei bakarrik daude irekita. «Hazi institutuak esan zigun ahalegin guztia hemengo artzaintza indartzera bideratu behar genuela, egoera nahiko larria zelako. Dena dela, kanpotarren bat urtero etortzen zaigu, eta beti gordetzen diogu lekuren bat gogotsu datorrenari».

Gehienak, sektorean lanean

22 urteotan, 278 ikasle pasatu dira artzain eskolatik, eta erdiek baino gehiagok -154 lagunek- sektorean jarraitzen dute lanean. Emaitzak onak iruditzen zaizkio eskolaren koordinatzaileari. «Batzuk egoera zailagoan daude, artalde txikiekin, eta beste batzuk, oso egonkortuta». Sektorearekin lotura duten lanetan ari dira beste ikasle ohi batzuk ere. «Bost edo sei lagun artzainen langileak dira, euren artalderik ez dutenak, horrek eskatzen duen inbertsioari aurre egiteko modurik ez dutelako. Beste dozena erdi bat, berriz, albaitariak eta elkarte profesionaletako langileak dira».

Sektorera jende berria sartzeko artzain eskola bitarteko garrantzitsua dela uste du koordinatzaileak, eta aurrerantzean ere lanean gogotsu jarraitzeko asmoa azaldu du. «Egia da inoiz baino prestakuntza handiagoa duten artzainak ditugula sektorean, baina gero eta artzain gutxiago daude. Beraz, ezin dugu lo hartu».

Artzaintzak etorkizunik baduen galderari, beste bi galderarekin erantzun dio: «Lehenengoa da: artzainek izango dute lurrik eta mendirik euren artaldea kudeatzeko? Eta bigarrena da: egiten duten lanari daukan balioa emango zaio? Bi galdera horien erantzuna baiezkoa bada, izango du etorkizuna artzaintzak». Artzain gazteak lanerako gogoz daudela dio, euren esku dagoena egiteko prest daudela, baina babesa ere ezinbestekoa dutela.

Indarrak batuta

Tokian tokiko produktuak kontsumitzeak duen garrantziaz geroz eta kontzienteago dira herritarrak, eta Otaegik uste du horiengana iristen asmatu beharko dutela artzainek. Horretarako, noski, baliabideak beharko dituzte. «Batzuek izango dituzte, eta beste batzuek sortu egin beharko dituzte». Ustiategi txikiek zailtasun handiagoak izan ditzakete horretarako. «Bi laguneko ustiategietan, normala da denera iritsi ezina. Baina bakoitzak bere aldetik ezin badu, zergatik ez beste batekin edo batzuekin elkartu?».

Ekoizpena dibertsifikatzeko bidean aukerak sor daitezkeela uste du Gomiztegiko koordinatzaileak, eta pentsaera irekia eta esperimentatzeko gogoa dutenek hortik joko dutela. «Oraintsu arte, ardi gaztaz hitz egiten genuenean, Idiazabalgo gaztaz ari ginen. Baina azken hamar urteotan beste era batzuetako gaztak eta esnekiak ekoizteko prestakuntza jasotzen ari dira artzain batzuk». Ekoizleei ez ezik, kontsumitzaileei ere geroz eta jarrera irekiagoa nabaritzen die, produktu berriak probatzeko garai batean baino erreparo gutxiago. «Pixkanaka, gaztaren inguruko kultura zabaltzen ari da. Kontsumitzaileak Idiazabalgo gazta nahi du, baina beste gazta batzuk ere nahi ditu. Haien gustuko produktuak ekoizten eta saltzen jakitea izango da gakoa».

Artzain eskolan, ari dira urratsak egiten ardi esnetik eratorritako produktu desberdinak garatzeko bidean. «Garai bateko artzainek, berez, ez zuten gaztagile izan nahi, baina behartuak sentitu ziren sobran zuten esnea gazta bihurtzera». Gaur artzain eskolara doazenek, ordea, beste pentsaera bat dute. «Gaztagintza maite dute, eta gazta mota desberdinak egiten ikasi nahi dute. Eta gustuz egiten denak emaitza hobeak eman ohi ditu».

Urte gutxiren buruan berrikuntza handiak etorriko direlakoan dago. «Egiten ari diren esperimentuek emaitzak emango dituzte, eta, aurki, ardi esnetik eratorritako produktu sorta zabala izango dugu merkatuan».

Bihar: Salmenta.]]>
<![CDATA[Sor marken gerizpean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/008/001/2019-08-08/sor_marken_gerizpean.htm Thu, 08 Aug 2019 00:00:00 +0200 Aitziber Arzallus https://www.berria.eus/paperekoa/1891/008/001/2019-08-08/sor_marken_gerizpean.htm
Erronkari Nafarroako ipar-ekialdeko bazterrean dagoen ibar bat da. Han daude Euskal Herriko mendirik garaienak, 2.000 metrotik gorakoak. Kokapen geografiko hori dela eta, berezko gazta berezia sortzen dute hango gaztagileek. Latxa arrazako ardien esne gordina erabilita egiten dute, eta klimak modu berezian ontzen du, mikroklima dagoela esaten baitute. Ibarra osatzen duten zazpi herrietan -Uztarroze, Izaba, Urzainki, Garde, Bidankoze, Burgi eta Erronkari- dauden gaztandegietan soilik egin daiteke Erronkari gazta, Pirinioen magalean hazitako ardien esnearekin. Azken kanpainan bost gaztandegik jardun dute gazta egiten, 131 artzainek ekoitzitako esnearekin. 2,8 milioi litro erabili dituzte eta haiekin 385.000 kilo gazta ekoitzi.

Gaztagile eta esne hornitzaile kopuruari eutsi egin diote eta ekoizpenari ere bai. Baina aurki arazo «handiak» izan ditzaketela ohartarazi du Patxi Zalbak, maiatzera arte Erronkari sor markako lehendakari izandakoak: «Erronkari biztanleria galtzen ari da, eta zortzi edo hamar urte barru ez da egongo artzain eta gaztandegi nahikorik».

Idiazabalen, hobeto

Ez du halako arazorik espero Miriam Molina Idiazabal sor markaren zuzendariak, «bestela, zerbait gaizki egiten ari garenaren seinale». 2018an, 1.357.725 milioi kilo gazta egin zituzten jatorri izenean dauden 123 gaztandegiek. Zenbaki horien bueltan ibili ohi dira urtero, nola ekoizpenari hala gaztandegien kopuruari dagokionean. «Batzuek sektorea uzten dute erretiroa hartzeko garaia iritsi zaielako, baina urtero sartzen dira hiruzpalau berri, eta oso jende gaztea izaten da gainera. Erreleboa badago, eta alde horretatik pozik gaude».

Hego Euskal Herri guztiko ekoizleek egin dezakete Idiazabal gazta. Hiru motatako ekoizleak bereizten dituzte: baserrikoak, ertainak eta handiak. Baserrikoak dira gehienak, ehun inguru, eta gazta egiteko etxeko ardien esnea bakarrik erabiltzen dute. Ekoizpenaren %41 egiten dute.

Ertainek ehun tona arteko ekoizpena dute eta gazta egiteko behar duten esnea -guztia edo parte bat -beste artzainei erosten diete. Kooperatibetan elkartuta dauden artzainak talde horretan daude. Hogei bat dira, eta ekoizpenaren %22 egiten dute.

Azkenik, gaztandegi handiak daude: ehun tonatik gorako ekoizpena dute eta gazta egiteko behar duten esne guztia artzainei erosten diete. Idiazabal ekoizpenaren %37 egiten dute.

Nafarroako Basaburuko Udaben dago Idiazabal gazta gehien ekoizten duen gaztandegia, Dorrea. Hamazazpi langile ditu, eta iaz 170 artzaini hartu zien esanea, 400.000 kilo gazta egiteko. 2017an baino %25 gehiago ekoitzi zuen. Euskal Herrian ez ezik, Espainian, AEBetan, Japonian, Alemanian eta Frantzian ere saltzen du.

Ardi gaztari dagokion hirugarren sor marka, handiena ekoizpen aldetik, Ossau-Irati da. Ipar Euskal Herriak, Biarnoko parte batek eta Pirinio Garaiak departamenduko hiru herrik osatzen dute sor marka horren eremua, eta 3,5 milioi kilo gazta inguru merkaturatzen dituzte urtean.

Ipar Euskal Herrian 3.700 etxalde daude, eta erdiek inguruk ardi esnea ekoizten dute. Esne guztia Ossau-Irati sor markak zehaztutako arauen arabera ekoizten dute, eta ordaindu ere, hala ordaintzen diete. Dena dela, erdia inguru erabiltzen dute Ossau-Irati gazta egiteko. Iparraldeko artzain gehien-gehienek ekoizten duten esne guztia saldu egiten dute. Bezero nagusietako bat Heletako Agour gaztandegia da. Lapurdiko eta Nafarroa Behereko 130 artzainen esnea erabiltzen du gazta egiteko. Beste 150en bat artzainek euren etxaldean bertan eraldatzen dute esnea. ?

Zuzeneko publizitatea

Jatorri izen guztiek bi egiteko nagusi izaten dituztela azaldu du Molinak. «Batetik, ekoizpena kontrolatzen dute, alegia, araudiaren barruan zer gazta sartzen den eta zer ez esaten dugu. Eta bestetik, sor marka sustatzeko eta ezagutzera emateko jarduerak antolatzen ditugu». Ahalik eta toki gehienetara joaten saiatzen dira Idiazabal sor markakoak. «Telebistan publizitatea egiteko dirurik ez daukagunez, beste estrategia batzuk erabili behar izaten ditugu. Muturra sartzen dugu ahal dugun toki guztietan, bai Euskal Herrian, baita gure mugetatik kanpo ere». Nazioarteko lehiaketetara joaten dira, dastaketa komentatuak antolatzen dituzte, prentsan azaltzen saiatzen dira... Eta horrez gain, harremanak lantzen dituzte. Udalekin, beste erakundeekin, turismo bulegoekin, beste sor markekin, eta beste produktu batzuekin. «Daukagun harreman sarea da gure altxorra».

Idiazabalek 30 urteko ibilbidea du, eta egindako lanaren emaitza da gaur egun merkatuan duen lekua eta nazioartean duen sona. Joaten diren lekura joaten direla, «Idiazabal sor markatik gatozela esatean, ateak parez pare irekitzen dizkigute eta irribarre handiarekin hartzen gaituzte».

Bihar: Etorkizuneko artzainak eta gaztagileak.]]>
<![CDATA[Oreka galduta]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/008/001/2019-08-07/oreka_galduta.htm Wed, 07 Aug 2019 00:00:00 +0200 Aitziber Arzallus https://www.berria.eus/paperekoa/1891/008/001/2019-08-07/oreka_galduta.htm
Gaurko Euskal Herriak zerikusi gutxi du duela 50 urtekoarekin. Gaindegia Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak duela pare bat aste kaleratutako datuak dira horren froga. Desoreka nabarmenak dituen lurralde bat irudikatzen dute, non landa eremuaren eta hirigunearen artean geroz eta arrakala sakonagoa baitago. Landa eta mendi guneak biztanlerik gabe gelditzen ari dira, eta egoera bereziki larria da Zuberoan eta Nafarroako eta Arabako eskualde batzuetan.

Euskal Herrian biztanleria gero eta handiagoa izan arren - 3.152.000 lagun-, eremu batzuetan herritarrak galtzen ari da. 2008tik 2017ra, 317 udalerrik biztanleria galdu dute -udalerrien %46k-, eta gehien-gehienak, %90, landa eremuan daude. Hiriguneetan ari da pilatzen jendea. Bost euskal herritarretik lau bizi dira eremu horietan (%83); Europako batezbestekotik gora, beraz (%73). Landaguneak, ostera, husten eta ahultzen ari dira: herritarren %17,4 bizi dira halakoetan, zahartzea handia da, eskas dute enplegua, eta urrun zerbitzuak.

Azken hamar urteotan, Zuberoa izan da biztanleria gehien galdu duen eremua: Zuberoako 28 udalerrik biztanleria galdu dute, eta soilik hamabostek eutsi diote edo irabazi dute biztanleria. Lapurdiko eta Nafarroa Behereko landa eremuek, berriz, hazkunde demografiko garrantzitsua izan dute -%17,8 eta %6,5, hurrenez hurren-. Dena dela, igoera hori lotarako herrien hazkundeak eragin du, eguna hirigunean pasatu eta lotara barnealdera joaten direnen ugaritzeak. Joera horrek ez dio eragin Zuberoari.

Nafarroa Garaiko landa eremuak ere biztanleria galdu du azken hamarkadan (-%0,8); ez, ordea, hiriguneak (+%5,4). Egoera bereziki larria da Erronkari-Zaraitzun: herritarren %14 galdu ditu hamarkada batean, eta gainzahartze maila oso handia da (%20). Eskualdea osatzen duten hemezortzi herrietatik hamabik %10etik gorako biztanle galera izan dute azken hamar urteotan.

Datuek diotena berretsi du oraintsu arte Erronkari sor-markako lehendakari izandakoak, Patxi Zalbak; alegia, egoera «muturrekoa» dela. Eskualdearen hustea geldiarazteko neurririk hartu ezean, «epe motzean arazo handiak» izango dituztela uste du. «Zortzi-hamar urte barru, ez da egongo Erronkariko gazta ekoizteko artzain eta gaztandegi nahikorik».

Nafarroako beste gune batzuetan ere biztanleria galera nabarmena izan dute; esate baterako, Zangozerrian, Baztan aldean, Tafalla aldean, Ebro Garaiko Erriberan eta Arga-Aragoiko Erriberan. Izatez, dentsitate apaleko eremuak dira, eta gainzahartze maila Euskal Herriko batezbestekoaren gainetik dute. Iruñerriko biztanleria, berriz, %6,8 handitu da.

Hego Euskal Herriko beste eremu batzuek ere biztanleriari eusteko egiturazko arazoak dituzte: esate baterako, Arabako Mendialdeak eta Trebiñuk. Aldiz, Bizkaian eta Gipuzkoan egoera bestelakoa da. Lurralde orekatuagoak dira demografiaren, zerbitzuen eta jarduera ekonomikoaren ikuspegitik. Lea-Artibai da biztanleria galtzen ari den eskualdea, nortasun handia eta ekintzailetza ekonomiko aipagarria dituen arren. Lurralde antolamenduaren ikuspegitik baztertuta egotea oztopo du biztanleriari eusteko.

Nekazaritza industria

Landaguneen eta hiriguneen arteko desoreka handitu duena Europako Nekazaritza Politika Bateratua dela uste dute Alazne Intxauspe Bizkaiko EHNEko kideak eta Imanol Esnaola Gaindegiako koordinatzaileak. Lehen sektoreak indarra galdu du, nabarmen, hura indarrean jarri zutenetik. Datu bat: azken lau hamarkadetan, lehen sektoreak 68.000 enplegu galdu ditu Euskal Herrian. «Ondorioz, bertako produktu askok galdu dute elikaduran zuten presentzia eta eragiten zuten ekonomia».

Nekazaritza politika horrek ustiategi handien eta ekoizpen eredu intentsiboaren alde egiten du, besteak beste, diru laguntzak tamainaren arabera zehazten dituelako. Horrek elikagaien industriaren eta abeltzaintzako ustiategi handien hazkundea eta txikien desagertzea ekarri du. Nafarroako hegoaldean indar handia hartu du sektore horrek, eta lurralde horretako industrietan bigarrena da, autogintzaren ostean. Hamar urtean atzerrirako salmentak %125 handitu dituzte. Iaz, milioi bat euroren irabaziak izan zituzten sektore horretako enpresek, eta 14.000 laguni eman zieten lana. Beste kontu bat da langile horiek zer baldintzatan dituzten.

Beste horrenbeste gertatu da esne sektorean, duela lau urte Europako Batzordeak esne kuoten sistema kendu zuenetik. Ordura arte, urteko ekoizpena mugatua zuten EBko herrialdeek, baina, harrezkero, nahi beste esne ekoitzi dezakete. Askok ohartarazi zuten mugak kentzeak sektorearen gainbehera areagotu zuela: produkzioa handitu eta prezioak merkatzearekin batera, epe luzera ekoizle txikiak industriaren menpe gera zitezkeela.

Sektoreko ordezkariek ez zuten baztertzen ustiategi erraldoi bat agertzeko aukera ere; eta denborak erakutsi du bete-betean asmatu zutela. Caparroson (Nafarroa), Valle de Odieta kooperatibak 5.000 esne behi biltzen dituen instalazio handi bat du -Eroskiren Nafarroako marka zuria hornitzen du handik-, eta, 100 kilometro hegoaldera, Sorian (Espainia), Noviercas herrian, bost aldiz handiagoa izango den ustiategi bat zabalduko du aurki. 20.000 esne behi baino gehiago izango ditu.

Kooperatibak, aukera

Artzaintza sektorean ere larri ibili ziren duela bost bat urte, enpresa handienetako batek, Aldanondo gipuzkoarrak, artzainei jasotako esnea ordaintzeari utzi zionean, diru arazoak zituelako. Esnea saltzetik bizi ziren dozenaka artzainek utzi behar izan zuten sektorea. Estualdi hark ikasteko balio izan zien, eta, harrezkero, elkarteetan bildu dira Ipar zein Hego Euskal Herriko artzain asko, industriarekin negoziatzeko garaian indar handiagoa izateko. Hego Euskal Herrian, Latxa Esnea kooperatiba sortu zuten, eta Ipar Euskal Herrian, berriz, Azkorria, Etxe Gazna eta beste hainbat.

Orain, egonkorrago daude, arazoak badituzten arren: esnearen prezioagatik kexu dira, hura saltzetik bizitzeko lain atera ezin dutelako. Horri batu behar zaio arkumearen merkatua hondoa jota dagoela, eta inork ez diela hartu nahi ardi latxen ilea. Oro har, gaztagintzan aritzen direnak hobeto daude; batez ere, jatorri izenaren barruan aritzen direnak.

Bihar: Gaztagileak, sor-marken babespean.]]>
<![CDATA[Lurrak berreskuratzeko borroka etengabea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1960/009/001/2019-08-07/lurrak_berreskuratzeko_borroka_etengabea.htm Wed, 07 Aug 2019 00:00:00 +0200 Aitziber Arzallus https://www.berria.eus/paperekoa/1960/009/001/2019-08-07/lurrak_berreskuratzeko_borroka_etengabea.htm
Laborantzarako lurrak espekulaziotik babesteko eta haien iraupena ziurtatzeko, Ipar Euskal Herriko hainbat eragilek Lurzaindia egitasmoa abiatu zuten duela urte batzuk. ELB sindikatua, Arrapitz federazioa, EHLG Euskal Herriko Laborantza Ganbera eta Euskal Herriko inter AMAP elkartea izan ziren bultzatzaileak. Egun duen izenarekin 2013an hasi bazen ere, Lurzaindia egitasmoa 80ko hamarraldian hasi zen berez. «1980an GFAM Lurra deitutako egitura bat sortu zen laborantza lurren erosteko eta laborarien esku uzteko xedearekin. 2013an, Lurzaindia egiturarekin segida eman zitzaion proiektuari, laborarien instalazioaz gain espekulazioaren aurkako atala garatzeko asmoz», argitu du Iker Elosegi EHLGko koordinatzaileak.

Egitasmoak bi helburu ditu, beraz: lurrak espekulaziotik babestea da bata, eta lurren erabiltzeko erraztasunak emanez haien iraupena bermatzea bestea. Espekulazioari aurre egiteko, salgai dauden laborantza lurren prezioa zaintzen ditu. Lur-jabeak ahalik eta garestien saltzen saiatzen dira, badirelako diru asko ordaintzeko prest daudenak, gero eraikuntza proiektuak garatzeko.

Baina Frantziako Estatuak badu SAFER izeneko tresna bat laborantzako lurren espekulazioari kontra egiteko, eta hori da Lurzaindiak baliatzen duena. «Lurzaindiari iduritzen bazaio lur bat garestiegi saltzen dela, SAFER-i galdegiten dio erosteko lehentasuna aplika dezan kontraeskaintza bat eginez. SAFER-ek kalkula dezake, neurtuz eta jakinez laboraria nola bizi den, zer prezio aplikatu behar litzatekeen».

Laborantzarako lurrak behin betiko merkatutik ateratzea da Lurzaindiaren xedea. Horretarako, SAFER-ek esandako prezioan erosten ditu lurrak, diru bilketa publikoa eginda. «Azkenaldian horren ezagun egin den crowdfunding gisako bat erabiltzen du lurrak kolektiboki erosteko, eta, gero, laborari gazteei haietan instalatzeko aukera ematen die», azaldu du Elosegik.

Hego Euskal Herrian, berriz, ez dago SAFER-en antzeko egiturarik. Ondorioz, jabeak jarritako prezioa ordaintzeko prest dagoen edonork eros ditzake ordura arte laborantzan erabilitako lurrak. Dena dela, Lurzaindiak badu asmoa Hego Euskal Herrian ere espekulazioari aurre egin eta laborantza lurren iraupena bermatzeko egitasmoak martxan jartzeko.]]>
<![CDATA[Musika, barrutik kanpora]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/012/001/2019-07-26/musika_barrutik_kanpora.htm Fri, 26 Jul 2019 00:00:00 +0200 Aitziber Arzallus https://www.berria.eus/paperekoa/1872/012/001/2019-07-26/musika_barrutik_kanpora.htm
Musikaren esparruko lau elkartek sortu zuten Musika Bulegoa: Kultur Live Euskal Herriko Musika Aretoen Elkarteak, MIE Musika Industria Elkarteak, Musikari Euskal Herriko Musikarien Elkarteak, eta Musikagileak Euskal Herriko Musikagileen Elkarteak. Hemendik aurrera ere elkarte horiek izango dira Musika Bulegoaren jardunaren arduradunak, baina gauzak «beste modu batera» egiteko asmoa azaldu du Aitor Bengoetxea lehendakariak. «Elkarte horiek partaidetza sinbolikoagoa izan dute orain arte. Interes orokorreko helburuak betearazteko, lauren baliabideak eta esperientziak batuko ditugu urrats berri honetan».

Lau elkarte horietatik datoz, hain justu, zuzendaritza batzorde berria osatuko duten kide guztiak: Bengoetxea (Kultura Live) lehendakaria, Jagoba Astiazaran (Musikagileak) lehendakariordea, Unai Moraza (Musikari) idazkaria, Amaia Ispizua (MIE) diruzaina, eta Iñaki Otalora (Kultura Live), Mikel Urkiza (Musikagileak), Alvaro Sanz (MIE), Olatz Salvador (Musikari), Pau Vargas (MIE) eta Mikel Unzurrunzaga Makala (norbanako musikaria). «Bakoitzaren etxea zaintzea ahaztu gabe, indar metaketa bat izango da», lehendakariaren hitzetan.

Azpeitiarra da Bengoetxea, eta Kulturaz kooperatibako kidea; kooperatiba horrek kudeatzen du Sanagustin kulturguneko Kultura Liven aretoa. Jagoba Astiazaran lehendakariordea, berriz, zestoarra da, Musikari elkarteko kidea.

Bengoetxeak eta Musika Bulegoko haren lankide guztiek «gogotsu» heldu diote aro berriari. «Egitura osatu dugu, plan estrategikoa landu dugu, eta diru aldetik ere lehen baino baliabide gehiago ditugu orain». Lehendakariaren ustez, garrantzitsua da sektoreko eragileek urratsa «denek batera» egitea. Haren hitzetan, «oso barrutik» landutako proiektu bat da, «sektoreak indarrak batzeko egin duen ariketa kolektibo bat». Musikarena «sektore askotarikoa» izaki, batzuetan zenbaiten interesek besteenekin talka egingo dutela uste du. «Musikariak, musikagileak, teknikariak, diskoetxeak, aretoak eta abar gaude elkartean, eta sektore honetan ere, denean bezala, bere interesak ditu eragile bakoitzak. Baina bulegoaren asmoa da denok batera indarra egitea, modu horretan Euskal Herriko musika sektorea indartzeko eta bultzatzeko».

Bengoetxeak musu truk egingo ditu lehendakari lanak, eta Kulturaz kooperatiban duen lanpostuan jarraituko du lanean. «Badakit Musika Bulegoko lehendakaria naizela eta niri dagozkidala zenbait egiteko, baina, oro har, lan egiteko egitura eta modu horizontalaren aldekoa naiz ni, talde lana bultzatzearen aldekoa, eta horrela ari gara lanean». Musika Bulegoak esku artean duen proiektu bakoitzerako lantalde bat osatu dute, eta lantalde horietan parte hartzen dute zuzendaritza batzordeko kideek.

Proiektuan «emateko eta hartzeko» sartu dela dio azpeitiarrak. «Niretik eman diezaioket proiektuari, baina badakit niretzat ere oso aberasgarria izango dela, asko ikasteko balioko didala». Lanean eskuz esku ari da lehen ezagun baino ez zituen askorekin, eta oso interesgarria eta baliagarria iruditzen zaio sektoreko beste eragileekin harremanak egitea. «Musika Bulegoarentzat ez ezik, baita Sanagustin kulturgunearen moduko proiektu batentzat ere, harreman horiek ematen digutelako aukera txiki bat beste proiektu batzuen berri izateko eta parte hartzeko».

Oraingoz, bi urterako lan ildoak eta helburuak zehaztu dituzte Musika Bulegoaren plan estrategikoan. Musikarien premiei erantzuteko, orain arteko proiektuak eguneratzen eta berriak sortzen jardun nahi du elkarteak. Hala egingo du, besteak beste, formakuntzaren alorrean. Soinua Iratzarri proiektuarekin ere segituko dute, haurrek musika garaikidearekin «lehen esperientziak» izan ditzaten. Ikasleak eta konpositoreak elkartu, eta piezak sortuko dituzte elkarrekin.

Zabaltzeko helburua

«Euskal musikarien lana nazioartekotzea» izango da elkartearen beste erronketako bat. «Egun musika partekatzen den modua eta abiadura ikusita, ez da erraza, baina baditugu bereizgarriak, eta badugu umil baina harro zabaltzeko moduko musika jarduna». Zabalkunderako plan horretan, Etxepare Euskal Institutuarekin jardungo du elkarteak, Basque Music egitasmoan.

Dinamikak Jarduera Poltsa proiektuaren bidez helduko dira herrietara. Elkartera heldu diren 30 proposamenetatik hemeretzi hautatu dituzte, eta kontzertu didaktikoak, formakuntza jardunaldiak, hitzaldi musikatuak, irakaspen hitzaldiak eta mahai inguruak antolatuko dituzte urtea amaitu bitartean. Musika Bulegoa sariak banatzen ere jarraituko dute, «ibilbideak aitortu eta sortzaile berriak ikusarazteko». 2020ko martxoaren 10ean egingo dute laugarren aldiz, Gasteizen.]]>
<![CDATA[Donostiaren argiak eta ilunak]]> https://www.berria.eus/albisteak/160521/donostiaren_argiak_eta_ilunak.htm Fri, 14 Dec 2018 17:37:34 +0100 Aitziber Arzallus https://www.berria.eus/albisteak/160521/donostiaren_argiak_eta_ilunak.htm <![CDATA[Ikasketen trenetik eror ez daitezen]]> https://www.berria.eus/albisteak/153156/ikasketen_trenetik_eror_ez_daitezen.htm Mon, 11 Jun 2018 08:38:16 +0200 Aitziber Arzallus https://www.berria.eus/albisteak/153156/ikasketen_trenetik_eror_ez_daitezen.htm <![CDATA[Banca Civicak eta Caixabankek gaur onartuko dute bat egitea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1484/015/001/2012-06-26/banca_civicak_eta_caixabankek_gaur_onartuko_dute_bat_egitea.htm Tue, 26 Jun 2012 00:00:00 +0200 Aitziber Arzallus https://www.berria.eus/paperekoa/1484/015/001/2012-06-26/banca_civicak_eta_caixabankek_gaur_onartuko_dute_bat_egitea.htm
Banca Civica desagertu egingo da; CANek Caixabanken kapitalaren %1 izango du]]>

Izan ere, Banca Civica irentsita, Espainiako finantza sistemako erakunderik handiena bihurtuko da Caixabank, Santanderren eta BBVAren aurretik: 342.000 milioi euroren aktiboak izango ditu, burtsan 16.000 milioi eurotik gorako kapitalizazioa izango du, 14 milioitik gora bezero, 6.590 bulegoko sarea eta 32.715 langile. Aktiboetan merkatuaren %10,5 kontrolatuko du, gizabanakoentzako produktuetan %15 eta bulegoetan %16,2. Bat egitea gauzatu ostean, Caixabank liderra izango Nafarroan eta bigarren erakundea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Caixaren bankuak 979 miloi euro pagatuko ditu Banca Civicaren truke. Beste modu batera esanda, akzioko 1,97 euro edo Caixabankeko bost akzioko Banca Civicaren zortzi, dirutan konpentsazio osagarririk gabe. Huskeria bat da, iazko uztailean, burtsan kotizatzen hasi zenean, %27 gehiago balio baitzuen.

Gauza bertsua gertatu zaio Nafarroako Kutxari ere. 2009ko irailean, beste hiru aurrezki kutxarekin bat egin eta Banca Civica sortzeko prozesuaren atarian, 1.300 milioi euroren kapitala aitortzen zioten kontu liburuek. Iazko uztailean, Banca Civicak burtsara jauzi egin zuenean, 216 milioi euro balio zituen erakunde nafarrak. Urtebete geroago, erraldoi katalanak 157 milioi euro besterik ez ditu ordainduko haren truke.

Caixabankek ez du laguntza publikoen beharrik izango Banca Civica irensteko.

Berregituratzea, abian

Gaur Caixabankeko eta Banca Civicako akziodunei dagokie operazioa babestea. Baina langileek, behintzat Banca Civicakoek, duela hilabete pasatxo egin zuten urrats hori, CCOO eta UGT sindikatuetako haien ordezkariek sinatu zituzten bi akordiorekin. Bat egitea babesteko akordioa zen bata eta lan arlokoa zen bestea.

Itxura denez, fusioa gauzatu ostean, Banca Civicako 1.500 langile kaleratuko ditu Caixabankek. Batetik, erretiro aurreratuak sustatuko ditu, gutxienez sei urtez lan egin duten eta 1957 eta 1958 artean jaioak diren langileen artean. Azken bi urteetan 1.100 langilek hartu dute erretiro aurreratua Banca Civican, eta datozen hilabeteetan beste horrenbestek hartzea nahi dute; Nafarroako Kutxan ehun langile ingururi eragin diezaieke horrek. Bestetik, borondatezko kaleratzeen aukera jarriko du mahai gainean. Uztailaren 15a baino lehen alde egiten dutenek lan egindako urte bakoitzeko 45 eguneko kalte-ordaina jasoko dute, eta geroago alde egiten dutenek, 35 egunekoa. Urtebeterako borondatezko kontratu eteteak ere ezarri nahi ditu erakunde katalanak.

Lan arloko neurri horiekin guztiekin, 1.200 lanpostu inguru kendu nahi ditu Caixabankek. Helburua lortzen ez badu, behartutako kontratu eteteetara joko du, alegia, zuzeneko kaleratzeetara.

Sindikatuetako ordezkariek zuzendaritzakoekin sinatutako akordio horiekin, Banca Civicako eta Caixabankeko langileen lan baldintzak parekatzeko prozesua ere abiatu zuten. Baldintzak hobetzen diren kasuan, bost urteko epea ezarri zuten.

Akordioek ez dute zehazten zenbat bulego itxiko dituzten, baina LABen esanetan, Nafarroako Kutxako egoitza nagusiko zerbitzu gehienak kendu egingo dituzte, eta langile batzuk lantokiz aldatzera behartuko dituzte, horietatik gehienak Kataluniara. Zenbait adituk diote egituraren %10 eta %15 murriztu beharko duela Caixabankek.

Erakundeak berak esan duen bakarra da Banca Civica erosteak 1.100 milioi euroko berregituratzeko kostuak eragingo dizkiola —zergak kanpo utzita—. 2014tik aurrera, berriz, sinergiei esker urtean 540 milioi euro aurreztea espero du.

Adicae banku erabiltzaileen elkarteko ordezkariak Caixabankeko eta Banca Civicako akziodunen batzarretan izango dira gaur, erakunde horietako akziodun txikien interesak defendatzeko. Batzarrak hasi baino ordu erdi lehenago elkarretaratzeak egingo dituzte lehentasunezko parte hartzeen auzian eta burtsaratzeetan erakundeek egindako kudeaketa salatzeko. ]]>
<![CDATA[Diru sarrerak bermatzeko laguntza bateragarria izango da soldata baxuko lanekin]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1484/019/001/2012-06-19/diru_sarrerak_bermatzeko_laguntza_bateragarria_izango_da_soldata_baxuko_lanekin.htm Tue, 19 Jun 2012 00:00:00 +0200 Aitziber Arzallus https://www.berria.eus/paperekoa/1484/019/001/2012-06-19/diru_sarrerak_bermatzeko_laguntza_bateragarria_izango_da_soldata_baxuko_lanekin.htm
Diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko baldintzak gogortuta —gutxieneko erroldatze aldia urtebetetik hirura igo zuen—, Lanbidek inolako diru sarrerarik gabe utzi dituen gipuzkoarrei laguntzera dator laguntza berria. Baina ez da horretara mugatuko, laguntza jasotzen dutenak lan mundura bultzatzeko pizgarriak ere jasoko baititu dekretuak. Horietako bat da lana eta laguntza aldi batez bateragarri izateko aukera.

Gisa horretara langile pobreak egotea saihestu nahi dutela azaldu zuen atzo Ander Rodriguez Gizarte Gaietako diputatuak atzo, Batzar Nagusietan egindako agerraldian. «Badaudelako legezko kontratupean jardun arren, pobrezia mugaz azpiko soldatak dituzten herritarrak». Horrela, laguntza jasotzen duten herritarrek soldata baxuko lan bat egin ahal izango dute, edo soldata baxuko lan bat dutenek laguntzaren zati bat jaso ahal izango dute, betiere urtean 11.170 euroko diru sarreren muga gainditzen ez badute.

Gainera, Diputazioaren laguntza jasotzen dutenak ez dira behartuta egongo edozein lan eskaintza onartzera. Laguntza jasotzen duen batek eskaintzaren bati ezetz esango balio, dagokion udalerriko gizarte langileek eskaintza eta familia horren egoera aztertuko lituzkete, ezezko hori onargarria den ala ez ebazteko. Azkenik, bateragarriak izan daitezke harrera zentro batean egotea eta laguntza jasotzea ere.

Inbertsio handia

EAJk adierazi du ez dagoela laguntzaren kontra, baina uste du Diputazioak zuzenean kudeatu behar lukeela eta ez udaletako gizarte zerbitzuek. PSOEk dekretua tramitatzeko modua kritikatu eta udalak kontuan ez hartzea egotzi dio Bilduren gobernuari. Hori bai, udalak laguntza berria kudeatzeko nahikoa baliabidez hornitzeko eskatu dio Diputazioari. PPk, aldiz, dekretua kritikatu egin du, Gipuzkoan bakarrik ezarrita gainontzeko herrialdeekiko desberdintasunak sortuko dituelako. Aralarrek, ostera, erabat babestu du dekretua eta haren edukia.

Laguntza 600 eta 900 euro artekoa izango da, familia unitatea osatzen duten kide kopuruaren arabera; lanbide arteko gutxieneko soldataren —641,4 euroko 14 ordainketa— %80 eta %120 artekoa, beraz. Lagun bakarreko familiak hilean 598,64 euro jasoko ditu —gutxieneko soldataren %80—; bi lagunekoak, 748,3 euro —gutxieneko soldata adina—; hiru lagunekoak, 860,55 euro —gutxieneko soldataren %115—; eta lau lagunetik gorakoak, 897,96 euro —gutxieneko soldataren %120—.

Laguntza berri hori indarrean jartzeak kostu handia eragingo dio Gipuzkoako Foru Aldundiari. Aurten, abendua bitarte, 1,4 milioi euro inbertitu beharko ditu 479 herritarri laguntzeko; datorren urtean bost milioi pasatxo 1.259 herritarri laguntzeko; eta bi urte barru 8,3 milioi euro 1.754 laguni laguntzeko. Rodriguezen esanetan, aurten diputazioak ez du aparteko arazorik izango gastu horri aurre egiteko, baina datozen urteetan beste inbertsio batzuk baztertu beharko ditu gizarte laguntza berria finantzatzeko.]]>
<![CDATA[Bankuek 70.000 milioi euro behar dituztela esango dute auditoreek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1532/017/001/2012-06-15/bankuek_70000_milioi_euro_behar_dituztela_esango_dute_auditoreek.htm Fri, 15 Jun 2012 00:00:00 +0200 Aitziber Arzallus https://www.berria.eus/paperekoa/1532/017/001/2012-06-15/bankuek_70000_milioi_euro_behar_dituztela_esango_dute_auditoreek.htm
Inork ez daki Espainiako Gobernuak zenbat diru eskatuko dion Europari, ezta hark ze baldintzetan utziko dion ere, ze interesekin eta zenbat urtean itzultzeko. Roland Berger eta Oliver Wyman auditoreen azterketaren emaitzen zain dago horretarako, bankuek zenbat diru beharko duten jakiteko. Berez ekainaren 21erako iragarri zituzten emaitzak, baina, dirudienez, datorren astelehenera aurreratuko dituzte. Gisa horretara, Espainiako Gobernua informazioa esku artean duela joango baita astelehenean eta asteartean G-20koek Mexikon egingo duten bilerara.

Baina astelehenera arte itxaroteko pazientziarik gabe, dagoeneko hasi da zifra dantza. Reuters berri agentziak atzo jakinarazi zuenez, bankuek 60.000 eta 70.000 milioi euro artean behar dituztela ebatziko dute auditoreek. NDF Nazioarteko Diru Funtsak iragan asteburuan aurreratukoarekin bat letozke auditore independenteak. Christine Lagardek zuzentzen duen erakundeak 40.000 milioi eurotan finkatu baitzituen bankuen beharrak, baina badaezpada diru gehiago eskatzeko aholkatu zion Madrili, 60.000 eta 80.000 milioi euro artean, hain zuzen.

Diru horretatik zatirik handiena, 19.000 milioi euro, estatuak esku hartutako Bankiarentzat litzateke, eta beste 20.000 milioi euro egoera berean dauden Catalunya Caixa eta Novacaixagaliciaren artean banatzeko. Beraz, kapitalaren %60 inguru nazionalizatutako hiru erakundeentzat litzateke —Banco de Valencia ere nazionalizatuta dago—, eta gainontzekoa premian diren gainontzeko erakundeentzat, alegia, zenbait aurrezki kutxarentzat.

Likidazioei atea zabalik

Horrek hausnarketa sakon bat merezi duela adierazi zuen atzo BBVAko Francisco Gonzalezek. «Espainiako finantza sisteman erakundeak eta erakundeak daude, eta batzuk eta besteak bereizi beharra dago. Gehienak erakunde indartsuak dira, baina badaude bestelakoak ere; bideragarri ez direnak desagertu egin beharko dute», esan zuen aurrezki kutxei erreferentzia eginez. Urtebete edo bi urte barru panorama oso bestelakoa izango dela aurreratu zuen, bi banku handi, bi edo hiru tamaina ertaineko eta lau edo bost txiki besterik ez direla egongo. Hala ere, zehaztu zuen likidazio adierazgarririk ez duela espero.

Europako Batzordeak, ostera, ez die aterik itxi nahi likidazioei, aterabiderik ez duten erakundeak sustengatzen jarraitzeak zentzurik ez duelako. Hala ondoriozta daiteke, behintzat, Joaquin Almunia Lehiarako komisarioaren adierazpenetatik. «Oker ez banago, Espainiako agintariek nazionalizatutako hiru erakundeetako bat likidatzeko asmoa dute», esan zuen. Catalunya Caixaz, Novacaixagaliciaz edo Banco de Valenciaz ari zen, Bankiak oraindik birkapitalizatzeko plana aurkezteko baitu.

Hitz horiek haserrea eragin zuten Madrilen, Almuniaren dimisioa eskatzeraino. Ekonomia Ministerioko iturriek jakinarazi zuten nazionalizatutako erakundeen enkanteak oraingoz geldiarazita daudela, baina auditoreen azterketen emaitzen zain daudelako bakarrik, eta gezurtatu egin zuten gobernuak erakunderen bat likidatzeko asmorik duenik. Atzo hori bera berretsi zuten FROBek eta hiru erakundeek, alegia, pribatizazio operazioak aurreikusitako martxan doazela. Kutxabank da Catalunya Caixa erosteko hautagai indartsuenetakoa.]]>
<![CDATA[Erreskateak Espainiaren defizit publikoa handituko duela baieztatu du Bruselak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1484/015/001/2012-06-14/erreskateak_espainiaren_defizit_publikoa_handituko_duela_baieztatu_du_bruselak.htm Thu, 14 Jun 2012 00:00:00 +0200 Aitziber Arzallus https://www.berria.eus/paperekoa/1484/015/001/2012-06-14/erreskateak_espainiaren_defizit_publikoa_handituko_duela_baieztatu_du_bruselak.htm
Kongresuan, Mariano Raxoi Espainiako gobernuburuak, berriz, berretsi zuen Europak utzitako dirua bankuek itzuli beharko dutela, eta ziurtatu zuen herrialdeko ekonomiak eta herritarrek ez dutela aparteko ondoriorik jasango. Hori ikusteko dago, ordea. Laguntzak Espainiaren defizitean eraginik ez balu eta Madrilek orain arte egindako murrizketek esperotako emaitzak emango balituzte, agian ez luke neurri gehigarririk hartu beharrik izango. Baina Eurostat estatistika erakundeak oso garbi utzi zuen atzo mailegua zor gisa kontatu beharko dela eta haren interesak defizit moduan.

Are gehiago. Eurostaten arabera, ez dago baztertzerik maileguaren zati bat defizit bihurtzeko aukera. Diruari ematen zaion erabileran egongo da gakoa: erakundeen zuloak tapatzeko erabiltzen bada, estatu laguntza izaera hartuko du, eta defizit moduan kontatu beharko da. Eta defizita handitzeak gastua murriztu beharra dakar.

100.000 milioi euro Espainiako BPG barne produktu gordinaren %10 dira. Horrek esan nahi du Espainiak Europak eskainitako guztia hartuko balu BPGaren %79tik %90era haziko litzatekeela herrialdearen zorra. Maileguaren baldintzak hitzartu artean, baina, defizitean izango lukeen eragina zehaztea ezinezkotzat jo du Eurostatek.

Madrilen gezurren kontra

Euskal Herria Bildu koalizioarentzat, «gaur inoiz baino garrantzitsuagoa da burujabetzaren bidean aurrerapauso bat egitea», Espainiak inposatutako politiketatik ihes egiteko. Bilbon egindako agerraldian, «Raxoiren gezurren aurrean», beste eredu ekonomiko eta sozial bat aldarrikatu zuten koalizioa osatzen duten alderdietako ordezkariek. «Duela hilabete batzuk zioen Espainiako finantza erakundeen kontuak txukun zeudela. Gezurra. Orain dio erreskateak ez duela inolako ondoriorik izango herritarren patriketan. Beste gezur bat». Marije Fullaondo ezker abertzaleko bozeramailearen hitzetan, gezurrak esateari utzi eta airean dauden galderei erantzuten hasi behar luke Madrilek.

Erabakiak hartzeko garaia dela iritzita, Euskal Herrian banku publiko bat sortzea proposatu zuen EH Bilduk, «espekulatzeari utzi eta inbertsioa sektore estrategikoetara, enplegua sortzera eta herritarren ongizatea ziurtatzera bideratzeko». ]]>
<![CDATA[Espainiak gutxienez %8,5eko interesa eskatuko die bankuei]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1672/003/001/2012-06-13/espainiak_gutxienez_85eko_interesa_eskatuko_die_bankuei.htm Wed, 13 Jun 2012 00:00:00 +0200 Aitziber Arzallus https://www.berria.eus/paperekoa/1672/003/001/2012-06-13/espainiak_gutxienez_85eko_interesa_eskatuko_die_bankuei.htm
Bankuak salbatzeko erreskatea estatuarentzat «inbertsio bat» dela uste du Europako Lehiarako komisarioak. Izan ere, dirua jasotzen duten erakundeek aurrera egiten badute eta maileguan hartutako dirua itzultzen badute, estatuak dirua irabaziko du. Aldiz, lagundutako bankuak bidean gelditzen badira, dirua galduko du estatuaren mendeko FROB funtsak, Europak Espainiari utzitako dirua kudeatzeaz arduratuko den erakundeak.

Horregatik, Almuniak nabarmendu du diru hori erakundeen osasun egoera sendotzeko erabili behar dela, negozioa bideragarri egiteko berregituratzeak behartuz. «Denbora beharko da berregituratzearen ondorio baikorrak igartzeko erakundeen emaitzetan, baina hori gertatzen denean, erakunde horien balioa handitu egingo da». Beste herrialde batzuetan horixe gertatzen ari dela adierazi du, duela hiruzpalau urte nazionalizatu zituzten bankuak hazten hasi direla, «eta estatuek egindako inbertsioa berreskuratzen, irabazi eta guzti». Aukera hori baztertzerik ez dagoela esan du Almuniak.

FROB funtsak bi modutan utzi ahal izango die dirua finantza erakundeei: zuzenean akzioak erosita edota coco deritzen bonu bihurgarrien bidez. Estatuak, erakunde bateko akzioak erosten baditu, titulu horien balioaren arabera lehenago edo geroago berreskuratuko du inbertsioa; erakundeak irabaziak lortzen dituen kasuan, dibidenduak ere jasoko ditu.

Aldiz, akzioak erosi beharrean coco deritzen titulu bihurgarri horiek erosten baditu, erakundeak urtero interesak ordaindu beharko dizkio estatuari, tituluak atzera berriz saltzen dituen arte. Eta interesak ez dira izango edonolakoak: Almuniaren arabera, %8,5etik gorakoak. Orain arteko kasuetan Europako Batzordeak ezarritako gutxieneko muga hori izan dela jakinarazi du Lehiarako komisarioak, eta oraingoan ere hala izango dela. Erakundea estatuarekin dituen betebeharrei aurre egin ezinik geldituko balitz, mailegu hori akzio bihurtuko litzateke eta erakundea estatuaren esku geldituko litzateke, Bankiarekin gertatu den bezala.

2010ean, Espainiako finantza sistemaren aurreneko erreforma egin zenean, estatuak —FROB funtsaren bidez— 9.700 milioi utzi zizkien erakundeei, %7,75eko interesarekin. Erakundeek bost edota zazpi urteko epean itzuli behar diote dirua estatuari. Bigarren fasean, beste 4.751 milioi utzi zizkien. Guztira utzitako 13.800 milioi horien truke, 750 milioi poltsikoratu zituen iaz. ]]>
<![CDATA[Kutxabank isilik, kontu ikuskarien azterketek zer dioten ikusi arte]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1487/021/001/2012-06-12/kutxabank_isilik_kontu_ikuskarien_azterketek_zer_dioten_ikusi_arte.htm Tue, 12 Jun 2012 00:00:00 +0200 Aitziber Arzallus https://www.berria.eus/paperekoa/1487/021/001/2012-06-12/kutxabank_isilik_kontu_ikuskarien_azterketek_zer_dioten_ikusi_arte.htm
Badira, ordea, hitz egiteko horrenbeste erreparo ez dutenak. Angel Ron Banco Popularreko presidenteak, esaterako, dagoeneko ziurtatu du berak gidatzen duen erakundeak ez duela laguntza horretatik ezer jaso beharrik izango. Banco Pastorrekin bat egiteko operazioa bide onetik doala adierazi du, aurreikusitako epeak betetzen ari direla, eta diru publikoaren beharrik ez dutela. Fusioa erabat gauzatzen dutenererako —2013a bukatzerako— erreserbetan etxegintzako maileguen %43 estaltzeko adina diru izango dutela aurreratu du, gainera. «EBAk [Europako Banku Agintaritzak] eta Espainiak ezarritako kapital betebehar guztiak zuzen betetzeko moduan izango gara».

Ibercaja, Liberbank eta Caja3 erakundeen bat egitetik sortuko den taldeak, aldiz, bai, Europaren laguntza beharko. Halaxe baieztatu du Jesus Medina Caja Extremadura fundazioko presidenteak. Hori bai, zehaztu du laguntza eskatuko duten erakundeen artean diru gutxien beharko dutenetarikoa izango dela.

Gainontzeko erakundeek adierazpenak egitea saihestu egin dute oraingoz, erreskatearen inguruan xehetasun gutxiegi argitu direla iritzita. NDF Nazioarteko Diru Funtsak asteburuan kaleratutako txostenak, ordea, garbi zioen, Espainiako finantza sistemako erakunderik gehienek jaso beharko dutela Europaren laguntza. Hiru handienak, alegia, Santander, BBVA eta La Caixa besterik ez zituen baztertu zerrenda horretatik. Baina Banca Civica irensteko La Caixak ere laguntza beharko duela diote sektoreko adituek.

Dirurik gehien beharko dutenak —6.000 eta 21.000 milioi euro artean— dagoeneko esatuaren laguntza jaso behar izan duten erakundeak dira, Bankia kasu. Gutxien beharko dutenak —200 eta 1.100 milioi euro artean—, berriz, oraindik diru publikorik jaso ez dutenak, tartean, Kutxabank.

Atzora arteko epea

Auditore independenteen azterketaren emaitzen zain dauden bitartean, badute beste zereginik Espainiako finantza erakundeek. Atzorako maiatzaren 11ko finantza erreformaren baitan Espainiako Gobernuak jarri zizkien baldintzak betetzeko zer egingo duten jakinarazi behar zioten Espainiako Bankuari. Beste 30.000 euro gordetzeko eskatu zien orduan, ordura arte arrisku gabekotzat jotzen ziren eraikuntzako maileguetan estaldura handitzeko. Hilabeteko epea eman zien diru hori nondik aterako duten zehaztean, atzora arteko epea hain zuzen.

Baldintza berriak betetzeko 855 milioi euro baztertu beharra zeukala jakinarazi zuen orduan Kutxabankek. Horretarako baliabideak bazituela ziurtatu zuen.]]>
<![CDATA[Mondragonek 125 milioi irabazi ditu, nazioarteko salmentei esker]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1484/015/001/2012-06-05/mondragonek_125_milioi_irabazi_ditu_nazioarteko_salmentei_esker.htm Tue, 05 Jun 2012 00:00:00 +0200 Aitziber Arzallus https://www.berria.eus/paperekoa/1484/015/001/2012-06-05/mondragonek_125_milioi_irabazi_ditu_nazioarteko_salmentei_esker.htm
Industriako enpresek sekula baino gehiago saldu dute Euskal Herritik eta Espainiatik at]]>

Irabazi gutxiago izanagatik, emaitza ontzat jo du Jose Maria Aldekoa Mondragon taldeko presidenteak: «Egoera gorabehera, nazioartekotzeari bultzada berria eta garrantzitsua eman diogu, merkatu berrietan sartu gara, berrikuntza sustatu dugu eta gure negozio batzuk birkokatu ditugu. Hori guztia, aurreko urteko enpleguari eutsita. Beraz, ekitaldiaren balorazio orokorra baikorra da».

Euskal Herriko enpresa talderik garrantzitsuena da Mondragon: 225 enpresa ditu, 83.000tik gora langile, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BPG barne produktu gordinaren %4 inguru hark sortzen du.

1. Nazioartekotzea

Mondragon aspaldi hasi zen nazioartean lanean. Eta, krisi garaian, estrategia horretan sakontzeko hautua egin du. Kooperatiba taldeak 94 lantegi ditu Euskal Herritik eta Espainiatik kanpo, 2010ean baino hamazazpi gehiago. Gehienak Europan ditu, baina baita Txinan, Brasilen, Indian eta Errusian ere. 15.000tik gora langile ditu Euskal Herritik eta Espainiatik kanpo.

2. Berrikuntza

Berrikuntza da Mondragonen beste oinarrietako bat eta haren salmenten beste bultzatzaile bat. Iaz industria arloak saldu zituen produktu eta zerbitzuen herenak berriak izan ziren, bost urte lehenago ez zeudenak.

Taldeak, iaz, 335 milioi euro inbertitu zituen industrian, eta 165 milioi ikerketan, garapenean eta berrikuntzan (I+G+B). 508 asmakizunen patenteak ditu, eta I+G-ko nazioarteko 39 proiektutan parte hartzen du. Proiektu horiek aeronautika, energia, IKT informazio eta komunikazio eta nanoteknologia sektoreetakoak dira, besteak beste. Ikerketa sare zabala du, bai enpresen barruan, bai enpresetatik kanpo: hamalau zentro teknologiko eta Mondragon Unibertsitatea bera. Mondragon Unibertsitateak Gastronomia Zientzien fakultatea abiarazi zuen iaz: Basque Culinary Center. Aipatzekoa da, halaber, Oronaren ekimenez Hernaniko Galarreta gunean eraikitzen ari diren Orona IDeO berrikuntza gunea. 2014ko udaberrirako azpiegitura berrietan lanean hasteko moduan izatea espero dute.

3. Industria

Industria arloko enpresek, hiru urtean, %25 handitu dituzte Euskal Herritik eta Espainiatik kanpo egiten dituzten salmentak. Iaz, guztira, 5.929 milioi euroren salmentak egin zituzten —2010ean baino %3,8 gehiago— eta haietatik %67, nazioartean —3.973 milioi euroren salmentak—, inoizko gehien. Krisi aurreko urteetako kopurua bera ere gainditu egin dutela nabarmendu du taldeak.

4. Finantzak

Urte gogorra izan zen finantza sektorearentzat, eta Euskadiko Kutxak antzeman zuen. Erreserbetarako 222 milioi euro jarri ostean, 19,4 milioi euroren irabazi garbiak poltsikoratu zituen, 2010ean baino %62 gutxiago. Beste 65 milioi euro Lagun Aro erosten gastatu zituen.

5. Banaketa

Eroski taldeak 36 milioi euro galdu zituen, 2010ean baino %44 gutxiago. Eroski Kooperatibak, ordea, 42 milioi irabazi zituen.

6. Enplegua

Taldearen barruan, 290 lanpostu galdu dira. 2010ean, batez beste, 83.859 langile izan zituzten, eta iaz, 83.569.]]>
<![CDATA[CAF hazi egin da 2011n ere: %10 gehiago saldu du eta %13 gehiago irabazi]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1621/018/003/2012-06-03/caf_hazi_egin_da_2011n_ere_10_gehiago_saldu_du_eta_13_gehiago_irabazi.htm Sun, 03 Jun 2012 00:00:00 +0200 Aitziber Arzallus https://www.berria.eus/paperekoa/1621/018/003/2012-06-03/caf_hazi_egin_da_2011n_ere_10_gehiago_saldu_du_eta_13_gehiago_irabazi.htm
Taldearen finantza egoera oso ona dela adierazi zuen, 2011ren bukaeran altxortegian 321,7 milioi euro zituela. Hala ere, zuzendaritzak proposatuta eta aurreko urteetako ildoari jarraiki, borondatezko erreserba funtsean 55,7 milioi sartzea erabaki zuen batzarrak, «etorkizuneko helburuetarako lagungarria». Beste 36 milioi euro, berriz, dibidendutan banatuko dituzte, akzioko 10,5 euroko ordainsaria emanda.

Eskaera zorroa, beteta

Aurreko urteetako moduan, iaz ere eskaera eta kontratu mamitsu ugari iritsi ziren CAFen eskuetara, gehienak Euskal Herritik eta Espainiatik kanpoko merkatuetatik. Urte bukaeran, 5.036 milioi euroren eskariak zituen zorroan, inoizko kopururik handiena.

Guztiak zerrendatzea ezinezkotzat jota, iaz sinatutako kontratu garrantzitsuenak azpimarratu zituen Baztarrikak, akziodunen aurrean. Hiri inguruetarako pentsatutako Civity plataformari esker lortu dituen hirurak aipatu zituen aurrena: Italiako Friuli-Venezia-Julia eskualderako Trenitaliarekin egindakoa; Montenegroko trenbide enpresa publikoarekin egindakoa; Deustche Bahn enpresa alemaniarrarekin egindakoa. Azken horri esker, 400 tren egiteko kontratua lor dezake datozen hilabeteetan.

Horiez gain, eskaerak jaso zituen Turkiatik, Errumaniatik, Txiletik, Brasildik, AEBetatik... eta Zeelanda Berriko merkatuan sartzea lortu zuen.

CAFek iaz, batez beste, 6.926 laguni eman zien lana, 2010ean baina hamabi gutxiagori, baina 2009an baino ia 1.200 gehiagori.]]>
<![CDATA[Denbora bai, baina erreforma gehiagoren truke]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1569/002/001/2012-05-31/denbora_bai_baina_erreforma_gehiagoren_truke.htm Thu, 31 May 2012 00:00:00 +0200 Aitziber Arzallus https://www.berria.eus/paperekoa/1569/002/001/2012-05-31/denbora_bai_baina_erreforma_gehiagoren_truke.htm
Erretiro adina 67 urtera atzeratzeko erabakia lehenago hartu beharko du, eta BEZa igo]]>

Espainiaren egoerarekin ulerkor azaldu zen Olli Rehn Europako ekonomia gaietarako komisarioa atzo, herrialde kideen egonkortasun planen inguruko azterketa aurkezteko agerraldian. «Espainiak esan zuen egiturazko erreformak egingo zituela, eta egin ditu. Egiturazko defizita badu, ez da neurririk hartu ez duelako». Horregatik erabaki du Bruselak urtebete gehiago ematea. «Erabakia ez dugu arrazoi politikoengatik hartu, ekonomiaren egoeraren inguruko azterketa sakona egin ostean baizik. Europako egonkortasunerako itunak jasotzen duen aukera bat da».

Bruselak egin du berea, defizit helburua betetzeko epea urtebetez luzatzea. Orain Espainiari dagokio hark agindutako guztia zuzen-zuzen betetzea. Zortzi gomendio eman dizkio, zortzi agindu, era guztietakoak.

Bruselaren aginduak

2014a bitarte defizita murrizteko administrazioko maila guztietan hartuko dituen neurri guztiak banan-banan azaltzeko eskatu dio, baita autonomia erkidegoei eragingo dienak ere. Horrekin batera, Suediako eta Erresuma Batuko ereduak jarraituz, zerga erakunde independente bat sortzea aholkatu dio. Zerga politika kontrolatzea eta gobernuak zerga arloan hartzen dituen erabakiek aurrekontuetan izango duten eragina neurtzea izango lirateke erakunde horren zereginak. Banku zentralak diru politikan duen leku bera izango luke, baina zergen esparruan.

Espainiako Gobernuak duela urte eta erdi egin zuen pentsio sistema publikoaren erreforman ere moldaketak egiteko ere agindu dio. Jose Luis Rodriguez Zapateroren gobernuak erretiro adina bi urtez atzeratu zuen orduan, 65 urtetik 67ra, baina atzerapena pixkanaka gauzatzekotan, 2027a bitartean. Bruselak epe horiek bizkortzea nahi du, eta 2027a baino lehen erretiro adin ofiziala 67 urte izatea.

BEZ balio erantsiaren zerga igotzeko ere eskatu dio Madrili, Espainiako batez bestekoa txikiegia dela iritzita. Ez du xehetasun gehiagorik eman, baina hainbat iturriren arabera, orain arte tasa murriztua (%8) ezartzen zitzaien zenbait produkturi tasa orokorra (%18) ezartzea izan liteke bide bat, eta tasa supermurriztua (%4) ezartzen zaien produktuen zerrenda moldatzea izan liteke bestea, gobernu sozialistak duela bi urte egindako erreformak ez ziolako zerrenda horri eragin. Tabakoaren eta alkoholaren gaineko zergak ere txikiegiak direla uste du Bruselak eta erregaiaren gainekoak igotzeko tartea badagoela.

Lan merkatuaren erreforman sakontzeko ere eskatu dio, aurreikusitako neurri guztiak lehenbailehen indarrean jartzeko, erlaxatu gabe. Esparru horretan, gauza gehiago ere eskatu dizkio, langabezia saria jasotzen dutenak prestakuntza ikastaroak egitera behartzeko, kasu. Gazteen langabezia gutxitzeko neurri eraginkorrak hartzeko ere agindu dio, esaterako, eskola porrota murrizten saiatzeko.

Azkenik, finantza sistemaren erreforma eraginkor bat egiteko agindu dio, erakundeen kontuak erabat garbitzeko, haien aktiboek etxegintzarekin lotura handiegia dutelako oraindik. Gobernua bankuei ematen ari den laguntzen erabileraren inguruko irizpideak argitzeko ere eskatu dio eta bankuen birkapitalizazioak estatuari zenbateko gastuak eragingo dizkion zehazteko.

Gomendio horiek guztiak entzun eta gero, argi gelditu da Bruselari ez zitzaiola nahikoa iruditu aurten defizita BPGaren %5,3ra jaisteko helburuarekin Espainiak igorri zion egonkortasun plan. PFEZ pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta sozietateen gainekoa igota eta aldi batez ezkutuko dirua azaleratzeko amnistia fiskala indarrean jarrita 13.000 milioi euro poltsikoratzea aurreikusten zituen Madrilek. Baina Bruselak, gutxietsi ez ezik, kritikatu ere egin du neurri horietakoren bat, PFEZ igotzea, esaterako, «berak emandako gomendioen kontra doalako».

Espainiako Gobernuak adierazi du kontuan izango dituela Bruselak egindako proposamenak eta saiatuko dela zeharkako zergak igota diru sarrerak handitzeko bideak topatzen.

Frantziari ere 'gomendioak'

Espainiari bakarrik ez, Frantziari ere hainbat neurri hartzeko agindu dio Bruselak, besteak beste, 2013rako defizita BPGaren %3ra murriztea bermatuko dioten neurri eraginkorrak hartzeko, horrek herrialdearekiko konfiantza handituko lukeelako. «Aurten %4,4ko muga errespetatzeak betetzeko moduko helburua dirudien arren, datorren urtean %3ra iristeak erronka bat izaten jarraitzen du». Espainiaren kasuan ez bezala, Frantziarenean helburu hori betetzea egingarria dela uste du, baina ondo etorriko litzaiokeela konpromiso irmoa duela erakusteko neurri sorta bat lehenbailehen hartzea. François Hollande presidente berriarentzat mezu bat izan da, Sarkozyk hasitako bidea alboratu ez dezan.

Horretaz gain, lan merkatuko zatiketa gainditzeko moldaketak egiteko eskatu dio, alegia, aldi baterakotasuna gutxitzeko neurriak hartzeko, langabezia prestazioak berrikusita. Esparru berean, langileei lan merkatuan jarraitzeko pizgarriak ematea aholkatu dio, erretiroa beranduago har dezaten.

Bruselaren proposamenak Europako Batasuneko gobernuburuen eta ekonomia eta finantza ministroen oniritzia behar du oraindik; ekainaren 28an eta 29an bilduko dira Bruselan.]]>
<![CDATA[Generalitateak zorrak pagatzeko laguntza eskatu dio Espainiari]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1484/016/001/2012-05-26/generalitateak_zorrak_pagatzeko_laguntza_eskatu_dio_espainiari.htm Sat, 26 May 2012 00:00:00 +0200 Aitziber Arzallus https://www.berria.eus/paperekoa/1484/016/001/2012-05-26/generalitateak_zorrak_pagatzeko_laguntza_eskatu_dio_espainiari.htm
Erkidegoei zama arintzeko tresna bat agindu du Espainiako presidenteak]]>

Masen hitzek alarma guztiak piztu zituzten, etxean zein nazioartean. Generalitatea saiatu zen presidentearen hitzei garrantzia kentzen. Prentsa ohar bat ere kaleratu zuen zehaztuz Katalunia ez dagoela ordainketak eteteko puntuan. Baina alferrik, ordurako nazioarteko hedabideek jasoa baitzuten berria. Arratsalde partean, honela zioen The Telegraph hedabide britainiarraren webguneko albiste nagusiak: «Europako burtsek hondoa jo dute, eta Espainiaren zorraren kostua izugarri hazi da, herrialdeko erkidegorik aberatsenak, Kataluniak, erreskate plan bat exijitu diolako gobernu zentralari». L'Echos eta Le Figaro hedabide frantziarrek ere albiste nagusi izaera eman zieten Masen hitzei. Espainiako erkidegorik aberatsenak gobernuari hispabonuak jaulkitzeko eskatu diola zioten.

Kataluniak 13.477 milioi euroren zorra pagatu behar du aurten: %56 maileguei dagokie eta %44 zor bonuei. Eta Masen esanetan, erabiltzeko moduko finantzabiderik gabe gelditzen ari da bere gobernua. Azken bi urteotan, zor bonu katalanak jaulki izan ditu, %4,5 eta %5 arteko interesarekin. Baina bide hori amaitu egin dela dio, katalanek bonu horietan inbertitu dutelako beren aurrezkien laurdena eta ez daukatelako gehiagorako gaitasunik.

Beste aukera finantza erakundeetara jotzea litzateke, epe motzerako kreditu bila. Baina finantza sistema dagoen bezala egonda, badaki ezingo lukeela negozio onik egin. Valentziak, esaterako, %7ko interesa pagatu behar izan du orain gutxi sei hilabeterako kreditu baten truke.

Eurobonuak, espainiar erara

Horregatik, aukerarik onena hispabonuena dela uste du. Autonomia erkidego guztien arteko zor jaulkipen bateratuak egitea, estatuaren bermearekin. Europan eurobonuak liratekeena, baina espainiar erara. «Ez du zentzurik Europan zorra mutualizatu eta eurobonuak sortzeko eskatzeak, eta Espainian autonomia erkidegoen zorra mutualizatu eta hispabonuak sortzeari ezetz esateak». Horregatik, Generalitateko presidenteak urrats hori lehenbailehen egiteko eskatu zion Espainiako Gobernuari.

Ez da hispabonuez hitz egin duen aurrena. Duela pare bat hilabete, Luis de Guindos Ekonomia ministroak berak atera zuen gaia mahai gainera, estatuaren bermedun tituluak izaki, autonomia erkidegoei baldintza hobeetan finantzatzeko aukera emango liekeelako. Baina Reuters berri agentziaren arabera, De Guindos eta Cristobal Montoro Ogasun ministroa ez dira ados jartzen mekanismo hori abian jartzeko moduan.

Josep Antoni Duran i Lleida CiUk Espainiako Kongresuan duen bozeramailea ere eskaera berarekin joan zitzaion Mariano Raxoi Espainiako presidenteari, atzo arratsalderako jarrita zuten hitzordura. Bi orduko bileraren ostean, Raxoik defizit helburua betetzen duten erkidegoei zama arintzeko mekanismo bat sortzea agindu ziola kontatu zuen Duran i Lleidak, xehetasun gehiagotan sartu gabe.]]>
<![CDATA[Zorraren zati handi bat pagatu eta galerak erdira murriztu ditu Eroskik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1535/021/001/2012-05-25/zorraren_zati_handi_bat_pagatu_eta_galerak_erdira_murriztu_ditu_eroskik.htm Fri, 25 May 2012 00:00:00 +0200 Aitziber Arzallus https://www.berria.eus/paperekoa/1535/021/001/2012-05-25/zorraren_zati_handi_bat_pagatu_eta_galerak_erdira_murriztu_ditu_eroskik.htm
Aparteko ahalegin horrek, noski, eragina izan du 2011ko emaitzetan —Eroskirentzat urtarrilaren 31n bukatu zen zerga urtea—. Eta galerekin bukatu du urtea. Baina 2010ean baino %44 gutxiago galdu du, 36 milioi euro. Kontuan hartzekoa da 113 milioi euro bere aktiboek izan duten balio galera konpentsatzera bideratu behar izan dituela. Taldearen enpresa nagusiak, Eroski kooperatibak, berriz, 42 milioi irabazi ditu, urtebete aurretik baino %40 gutxiago.

Agustin Markaide taldeko zuzendari nagusiak ontzat eman ditu emaitzak. Nabarmendu du testuinguru zailean lehiatzen ari direla, bezeroen portaera eta supermerkatu eta hipermerkatu eredua izugarri aldatzen ari direlako. Baina, hala ere, aurrerapauso garrantzitsuak egin dituztela aurreko ekitaldirako ezarritako helburuetan. «Ekitaldiaren balantzea ona izan da. Zorra nabarmen murriztu dugu, prozesuan eraginkortasun handiagoari lortzeari eta aktiboak saltzeari esker». Hain zuzen, taldeak 94 milioi euro murriztu ditu kostu operatiboak, %4,7 aurreko urtearekin alderatuta.

Markaideren arabera, taldeak merkatu kuota handitzea lortu du negozio nagusi guztietan. Salmentetan, baina, %3,2ko jaitsiera izan du, 6.639 milioi eurora arte, bezeroek gehien eskatzen dituzten produktuetan egindako eskaintzengatik eta sare komertziala txikitzeagatik. Kopuru horietan ez ditu sartu taldeak Ipar Euskal Herrian eta Frantzian zuen jarduerari dagozkion datuak, saltoki guztiak Intermarcheri saldu zizkiolako iazko urtearen bukaeran.

4.000 bazkide gehiago

Eroskiren arabera, iaz, 2010ean baino bezero gehiago sartu ziren bere saltokietara, %1 gehiago, hain zuzen. Haietako bakoitzak, ordea, diru gutxiago gastatu zuen erosketak egiterakoan. Iaz ere, Eroskiren marka zuriek presentzia nabarmena izan zuten taldeko supermerkatu eta hipermerkatuetako baldetan. Elikagaietan, eskainitako erreferentzien %32 marka horretakoak izan ziren, 2010ean adina.

Eroskik 40.555 laguneko langile taldearekin bukatu du urtea, horietatik 13.772 bazkide-jabeak ere badira, gainera. Markaideren esanetan, «4.000 pertsona gehiagok erabaki dute taldearen barruko bi kooperatiba berriren bazkide kooperatibista bihurtzea. Etorkizunean izan nahi dugun enpresa eredura hurbiltzen gaituen pauso bat da».

Eroskiren sare komertziala 2.207 establezimenduk osatzen dute, iaz 58 ireki eta 113 itxi edota eskualdatu ostean.]]>