<![CDATA[Aitziber Laskibar Lizarribar | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Mon, 26 Aug 2019 09:53:31 +0200 hourly 1 <![CDATA[Aitziber Laskibar Lizarribar | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Ertzainak ez zigortzeak inpunitatea erakutsiko lukeela dio Goirizelaiak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2316/002/001/2018-11-10/ertzainak_ez_zigortzeak_inpunitatea_erakutsiko_lukeela_dio_goirizelaiak.htm Sat, 10 Nov 2018 00:00:00 +0100 Aitziber Laskibar Lizarribar https://www.berria.eus/paperekoa/2316/002/001/2018-11-10/ertzainak_ez_zigortzeak_inpunitatea_erakutsiko_lukeela_dio_goirizelaiak.htm
Cabacasen heriotzaren erantzule direlakoan, launa urteko kartzela zigorra eta seina urteko inhabilitazioa eskatu du epaitu dituzten sei ertzainetako bakoitzarentzat. «Zuhurtziagabekeria larriko giza hilketa» egotzi die. Goirizelaiaren esanetan, akusatuen aulkian eseri diren ertzainek ez zuten behar bezala jokatu, eta hargatik hil zen gaztea. Horrek zigorra behar du: «Bestela, esan nahiko luke poliziek nahi dutena egin dezaketela. Eta zuzenbide estatu batean hori ez da posible». Cabacas-Lizeranzu familiaren abokatuak argi du: delitua egon egon da, eta, beraz, ardurak kitatu behar dira.

Tomas Gonzalez Corral ofizialordeak tiro egiteko agindua eman zuela ohartarazi du Goirizelaiak; berak ezetz esan arren, gainontzeko ertzainek hala baieztatu dutela. Kepa Muriel ofizialordeak, berak aitortu du tiro egiteko agindu izana. Jose Ignacio Moure, Dany Johnny Fernandez eta Eduardo Guzman ertzainek tiro egin zuten, Goirizelaiaren esanetan plaza hartan istilurik eta arriskurik ez zegoen arren. «Proportziorik gabe» aritu ziren. Eta Juan Jose de Pablo ofiziala dispositiboaren arduraduna zen; agintaria, leku horretan kargurik handiena zuena.

Epaiketan, De Pablok adierazi du ez zuela agindu tiro egiteko. Berak ez zuela ezer egin, eta bere ustez ez zela kalexkan sartu ere egin behar. Baina «ez zuen ezer egin», ohartarazi du Goirizelaiak. Eta ez jardute horretan badu bere erantzukizuna: «Tiro egitea ahalbidetu zuen, egoerak halakorik eskatzen ez zuen arren. Bere eginbeharra herritarren segurtasuna zaintzea zen, baina ez zuen ezer egin; ez zuen erasoa geldiarazi».

Cabacas familiaren abokatuak ondorioztatu duenez, ertzainek bazekiten plaza hartan ez zegoela arriskurik, jendetza zegoela eta ez zutela irteerarik; hala ere, gutxieneko distantzia gorde gabe tiro egiten ari zirela jende multzoari aurrez abisurik eman gabe eta lekua beste modu batean husten saiatu gabe. «Hala jokatuta, emaitza onartzen ari dira». Hortaz, abokatuaren esanetan, «berdin du» operazio hartan agindua eman edo tiro egin izana; «guztiek onartu zuten jarduera hori eta haren ondorioak».

Argudio hori babesteko, hiru epaik ezarritako jurisprudentziak jarri ditu mahai gainean: Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak 1999an ebatzi zuen gomazko pilotek hainbat pertsonari eragindako kalteen erantzule izan zirela bai tiro egiteko agindu zutenak eta bai hori onartu zutenak. Espainiako Auzitegi Gorenak, 2000. urteko polizia operazio batean, parte hartzaile guztiak zigortu zituen: tiro egin zutenak, hori agindu zutenak, eta, han egonda, jarduera hori eragotzi ez zutenak. «Ez eginda, ez da egitea eragotzi», argudiatu zuen. 2002an Tenerifeko Lurralde Auzitegiak kaleratutako autoan, ohartarazi zuen garrantzitsuena ez dela egiletza zuzena; zaurituak eragin zituen operazioan parte hartu zuten guztiak zirela arduradun, horren bortitz jarduteagatik edo hori ez saihesteagatik.

Bai fiskalak eta bai akusatutako ertzainen defentsek oso bestela ikusi dute egoera, guztientzako absoluzioa eskatzeraino. Defentsen jarrerak ez du harritu Goirizelaia; haien lana dela badaki. Baina fiskalarena ulergaitza egin zaio, eta oharra igorri dio: «Hemen ikusi dena ez bada delitua, horrek esan nahi du poliziak zernahi egiteko baimena duela; poliziak egiten duena eginda ere, ez dela delitua izango. Eta hori kezkagarria da».

Fiskalak aitortu du Cabacasen heriotza ekarri zuen operazioan eta ondorengo jardunean ez dela jokatu behar bezala. Cabacas Ertzaintzaren pilota batek hil zuela argi duela dio, baina epaiketan agertu diren kontraesanek eta ertzainek emandako bertsio kontrajarriek ezinezko egiten dutela erantzulea nor den argitzea. Absoluzioa eskatu du guztientzat, eta behin eta berriro errepikatu du zergatia: «Zuhurtziagabekeria larriko giza hilketa bategatik epaitzen ari dira, eta ez arduragabekeria profesionalagatik». Inor zigortzeko, kausalitateak frogatua behar duela esan du. Cabacas hil zuen tiro zehatza nork egin zuen jakin behar dela, eta tiroa egiteko nork agindu zuen.

Delitua eta bekatua

«Ez zen deliturik egon, baina horrek ez du esan nahi bekaturik egon ez zenik». Hala hasi du txostenaren azalpena Juan Jose de Pablo ofizialaren abokatuak. Egoera ulertzeko eskatu du. Tentsio garaiak zirela, eta ertzainak etsaitzat hartzen zirela. Ertzainburuak egindako aitortza eraman du epaiketara: «Semea nerabea da, eta onartzen dut niri zipaio esatea; baina hiltzailea naizela esatea ez». Egoera aldatu dela eta, polizia eredua aldatu beharra aldarrikatu du: «Beste batzuek dagoeneko kendu dute kaputxa».

Edozein kasutan, 2012ko operazio hartan behar bezala jokatu zela iruditzen zaio, ezjakintasuna nagusi zelakoan. Orduko arauak errespetatu zirela esan, eta auto istripuekin alderatu du Cabacasen hilketa. Justizia «mentalitate aldaketa» eta halakorik berriro ez gertatzea da abokatuaren ustez, eta absoluzioa eskatu du.

Muriel ofizialordearen abokatuak kritikatu egin du polizia ereduari buruz aritzea: «Harrigarria da hemen politikarekin hitz egitea. Hemen ez gara ari zalantzan jartzen polizia eredua, eta ez gara ari Ertzaintza epaitzen. Hau sei pertsonaren aurkako epaiketa da». Maria Diaz de Haro ondoko plazatxoan liskar handiak zeudela eta Ertzaintzak jardun zuen bezala jardun behar izan zuela esan, eta absoluzioa eskatu du.

Interpretazio horrekin bat egin du Gonzalez Corral ofizialordearen eta beste hiru ertzainen abokatuak. Ertzaintzaren jarduna egokia izan zela adierazi du, eta Cabacasen heriotza «ustekabeko istriputzat» jo du. Halako jendetza zegoen, eta horrenbeste pilota bota ziren lekuan hildako bakarra egoteak erakusten du, haren ustez, ondo jardun zela.]]>
<![CDATA[“Aitak hala nahi badu, berekin utzi behar dut alaba asteburu osoa”]]> https://www.berria.eus/albisteak/153673/aitak_hala_nahi_badu_berekin_utzi_behar_dut_alaba_asteburu_osoa.htm Fri, 22 Jun 2018 19:32:38 +0200 Aitziber Laskibar Lizarribar https://www.berria.eus/albisteak/153673/aitak_hala_nahi_badu_berekin_utzi_behar_dut_alaba_asteburu_osoa.htm <![CDATA[«Ibon atxilotu zutenetik etxeko txirrina entzuten dut gauero»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/004/001/2016-10-01/ibon_atxilotu_zutenetik_etxeko_txirrina_entzuten_dut_gauero.htm Sat, 01 Oct 2016 00:00:00 +0200 Aitziber Laskibar Lizarribar https://www.berria.eus/paperekoa/1879/004/001/2016-10-01/ibon_atxilotu_zutenetik_etxeko_txirrina_entzuten_dut_gauero.htm
Frantziako Valence kartzelan dute preso Ibon Goieaskoetxea Arronategi, ekainetik. «Hemendik [Busturia] ia mila kilometrora, eta 11 ordu eta erdi edo hamabi orduko bidaia da. Eta han, Ibon, une oro giltzaz itxita dago». Hala ere, amarentzat gogorrena ez da bidaia egin behar izatea, semeak han duen egoera baizik. «Urrun dagoela problema da, bai, baina benetan problema da espetxe berria dela, esperimentala, oso gogorra, eta estreinatu dutela bi euskaldun eramateko». Bi bizkaitar dituzte han: Ibon Beaskoetxea eta Alex Zobaran.

Urtarrilean zabaldu zuten Valenceko kartzela. Esperimental gisa izendatua dute. Presoekin «esperimentuak» egitekoa da. «Beldurra ematen du pentsatzeak bakarrik». Arronategik ez du asmatzen esperimentaltasun hori zer den hitzez azaltzen. «Presoen bizitzarekin esperimentatzeko kartzela berria da Valence, eta hara eraman dituzte Ibon eta Aletxu. Horrexek egiten du minik handiena».

Horrek protestara eraman ditu Goieaskoetxea eta Zobaran. Egoera aldarazi nahian, «presio egiteko». Presoentzat bereziki gogorrak diren neurriak hartu dituzte bi bizkaitarrek. «Zigor ziegan sartu dira euren borondatez», kontatu du Goieaskoetxearen amak. «Komunikazio greba» ere hasi dute. «Bisitak eten dituzte». Abuztuaren 8tik daude hala, zigor ziega banatan, bakartuta, eta giltzaz itxita. Eguneko 23 ordu ziegan egiten dituzte. Ezer edukitzeko aukerarik ez duten ziega txikietan. Ez dute inor ikusten, eta egunean ordubete ateratzen dira patio txiki batera.

Arronategik azaldu du semeak ez duela aukerarik ziegan ezer edukitzeko. «Ezin du libururik eduki, adibidez, eta arroparik ere ez. Abuztuaren 8an jantzia zuen arropa berarekin jarraitzen du». Ez du besterik. «Ez dakit gauean garbituko duen edo», dio. «Tira, oraindik ez du hotzik egiten eta...». Mila kilometroko bidaia egin, eta arropa sartzen saiatzekotan da familia.

Hala ere, baikortasuna lehenesten du amak. «Artista da! Margorik ez du, baina kafearen hautsarekin oso marrazki ederra egin duela esan dit errainak». Kafea eta hortzetako eskuilarekin egindako irudia bidali berri dio postaz. Eta semea «gogorra» dela errepikatzen du. «Ondo, gogor» egongo dela pentsatzen duela. Baina, jakin, ezin du jakin. Izan ere, zigor ziegan egonik, apenas duen telefono deirik. Ez du bisitarik, eta dei bakarra egin dezake astean. Alaba azken hamar egunotan ospitaleratua duela ere zenbait egunen ondoren jakin du. «Astebetera edo hitz egin ahal izan du alabarekin, eta lasaiago geratu da».

Eneko semea bizitzen ari den egoera ere luze doa. Madrilgo Alcala-Meco espetxean dute, eta urtebete baino gehiago darama bakartuta. Anaiak bezala, ziega batean itxita ematen du ia-ia egun osoa: 22 ordu. Goizean ordubete atera daiteke patiora, eta, arratsaldean, beste ordubete. Egun osoan ez du inor ikusten. Urtebete baino gehiago darama horrela. «Urte bat denbora asko da. Asko bakar-bakarrik egoteko», dio amak. «Egunero, egun bat bestearen atzetik...».

Egoerari garrantzia kenduz

Enekok badu liburuak izateko aukera, eta horretan ematen du denbora. Eta xakean. «Beste preso batek han utzi zuen xake taula bat du, eta bere buruaren kontra jokatzen du xakean. Besterik, ezer ere ez. Hantxe, egonean», kontatu du. «Telefonoz deitzen duenean, nik esaten diot: 'Zer moduz, Enekotxu laztana?'. Eta berak: 'Hemen... bakar-bakarrik...'. Nik esaten diot: 'Begira Arantza Zulueta. Begira zenbat denbora dagoen horrela, bakar-bakarrik. Beraz, ez kexatu'». «Zer esango diozu, ba...», argudiatu du. Horixe da amak semeari indarrak bidaltzeko duen modua: larritasunari garrantzia kentzea. Baina aitortu du Enekoren egoerak kezkatzen duela. «Goxoa da bera oso, sentimentala, eta bakarrik, bakartuta hainbeste denbora egoteak kezkatu egiten nau, bai».

Hala ere, kezkei neurria hartua diola dirudien emakume gogorra da Arronategi. Naturaltasunez dio oso gertuko senide asko espetxean dituela. «Beti» izan dela horrela. «Jaio naizenetik», dio. «Oso familia abertzalea izan dut. Etxean beti ikusi izan dudana da».

Aita, gerra garaian preso

Arronategiren gurasoei erreparatu besterik ez dago. 1936ko gerra erdian sortu zen Ertzañaren lehen kideetakoa izan zuen aita. «Gernikan egiten zuen lan, Banco Vizcayan. Muruetan, baserrian bizi zenez, lanera joateko zerbait behar zuen. Motor bat erosi zuen. Baina gerraren kontura nazionalak motorrak kentzen ari zirela esan zioten, eta euskal gobernuari entregatu zion. Jaurlaritzak gerrari aurre egiteko ertzain sartzeko eskatu, eta bere motorrarekin aritu zen orduz geroztik. Ama, osaba eta familia Gueñesko etxe batera joan ziren, ihesi. «Aita noizean behin Gueñesera joaten zen ama bisitatzera, eta ama haurdun geratu zen».

Busturiko etxean jaio zen Arronategi, familia hara itzuli baitzen. Alaba bakarra izan zen. Gurasoek ezin izan zuten seme-alaba gehiagorik izan. «Nazionalak sartu zirenean, haurrak Frantziara barkuan eramatera joan zen aita. Han harrapatu zuten alemanek, eta kontzentrazio esparru batera eraman zuten. Sendategi bat zuen esparru horrek, eta han egon ziren preso guztiak tuberkulosiarekin hil ziren».

Arronategiren aitak, ordea, ihes egin zuen. Landetara joan, eta hango etxe aberats batean aritu zen lanean administratzaile. «Baina aita gaixorik zegoen tuberkulosiarekin, eta han hil zen, Landetan». Lurperatu ere, aitak aterpe izan zuen etxekoen panteoi handian lurperatu zuten.

Familiaren istorio asko ditu kontatzeko Arronategik. Harro plazaratzen ditu, bizipenen gogortasunak bizi ikuspegia baldintzatu diola jakinda. Baina horrek ez du esan nahi sufritzen ez duenik edo amesgaiztorik izan ez duenik: «Duela zazpi urte Ibon atxilotu zutenetik, etxeko txirrina entzuten dut gauero. Bazetorrela pentsatuz edo entzuten nuen atea, eta oraindik entzuten dut. Txirrinaren hotsarekin itzartzen naiz goizaldeko laurak aldera». Garrantzia kentzen dio, ordea, bai lehen, bai orain bizitako laztasunari: «Gogorra da orain bizitzen ari garena, baina are gogorragoa izaten da antzekorik inoiz bizi izan ez dutenentzat. Guk badakigu zer den hau...».]]>
<![CDATA[Konponbideari begirako bide orri bat aurkeztuko du EH Bilduk gaur]]> https://www.berria.eus/albisteak/110342/konponbideari_begirako_bide_orri_bat_aurkeztuko_du_eh_bilduk_gaur.htm Sun, 26 Apr 2015 11:57:53 +0200 Aitziber Laskibar Lizarribar https://www.berria.eus/albisteak/110342/konponbideari_begirako_bide_orri_bat_aurkeztuko_du_eh_bilduk_gaur.htm <![CDATA[Presoen eskubideen aldeko lana instituzioek indartu behar dutela dio Sortuk]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1736/005/001/2015-04-18/presoen_eskubideen_aldeko_lana_instituzioek_indartu_behar_dutela_dio_sortuk.htm Sat, 18 Apr 2015 00:00:00 +0200 Aitziber Laskibar Lizarribar https://www.berria.eus/paperekoa/1736/005/001/2015-04-18/presoen_eskubideen_aldeko_lana_instituzioek_indartu_behar_dutela_dio_sortuk.htm
Sarek 'Dispertsioaren liburuxka' utzi du hainbat erakundetan]]>

Sortuk, esaterako, sakabanaketaren aurka Euskal Herritik jardun behar dela aldarrikatu du. Indartu eta zabaldu egin behar dela, eta mota guztietako eragileen artean partekatu: «Madrilen itxikeriaren aurrean, Euskal Herrian eman behar zaio indar politiko, sozial eta instituzionala euskal presoen eskubideen defentsa lanari».

ETAk jardun armatua duela hiru urte eta erdi bertan behera utzi zuen arren presoen egoerak okerrera egin duela salatu dute Pernando Barrenak eta Amaia Izkok. Gainera, espetxetik kanpo presoei sostengu juridikoa, politikoa eta soziala ematen dietenen aurkako jazarpena handitu egin dela ohartarazi dute. «Egoera honek irtenbidea behar du konponbide prozesuaren testuinguruan», adierazi dute. «Bakearen eraikuntzak exijitzen du presoen gaiari heltzea eta soluziobidean jartzea». Baina argi dute Espainiako Estatua ez dagoela horretarako prest. Legeari muzin eginda, «mendeku zentzugabe eta krudela» sakontzen ari dela deritzo.

Egoera alda daiteke, hala ere, Sorturen esanetan. «Eta ez dugu lotzen Madrileko gobernuaren kolorea aldatuta». Euskal Herrian ez dela «egin daitekeen guztia» egin uste du. Hortaz, «konponbidea eta bakea» helburu duten eragile politikoei, sozialei eta instituzioei «indarra egin ahal izateko akordioak lortzeko» gonbita egin die.

Erakundeetara jo du Sarek ere. Presoen eskubideak errespeta daitezela eta sakabanaketa amaitu dadila eskatzeko, mobilizazioa egin du Bilboko kaleetan. Bidean geldialdiak egin, eta Dispertsioaren liburuxka bana utzi du Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzan, Frantziako kontsulatuan, Bizkaiko Foru Aldundian eta Bilboko Udalean.

«Bakean bizitzeko oinarria»

Gipuzkoako Diputazioak harrera egin die Adur Fernandez presoaren gurasoei. Fernandezen lagun batek istripua izan du presoa Valladoliden bisitatu ondoren etxerako bidaian zela, eta familiari babesa eman dio diputazioak. Sakabanaketaren ondorioen adibidetzat du istripua Martin Garitano ahaldun nagusiak, eta amaitu beharra aldarrikatu du. Bizikidetzan aurrera egiteko «lehen pausoa» dela esan du. «Ostean, beharrezko pauso guztiak eman behar ditugu presoak kalean egon daitezen». Izan ere, haren ustez, «preso politikoen figura desagertzeak bakean bizitzeko zimendu sendoak jarriko ditu».]]>
<![CDATA[Billalabeitiak engainatu duela dio Fernandezek: «Ez dut ahaztuko»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1825/006/001/2015-04-17/billalabeitiak_engainatu_duela_dio_fernandezek_ez_dut_ahaztuko.htm Fri, 17 Apr 2015 00:00:00 +0200 Aitziber Laskibar Lizarribar https://www.berria.eus/paperekoa/1825/006/001/2015-04-17/billalabeitiak_engainatu_duela_dio_fernandezek_ez_dut_ahaztuko.htm
Auzia amaitzen denean, «neurriak» hartuko dituela ohartarazi du]]>

Fernandez Kutxabankeko presidente zela, ustez kutxak Mikel Cabiecesi modu irregularrean 243.592 euro eman zizkiolakoan abiatutako auzian deklaratu zuen atzo Kutxabankeko presidente ohiak Bilboko 4. Instrukzio Epaitegian. Ordubete baino gehiago aritu zen epaileari azalpenak ematen. Berak Cabiecesi ez ziola «euro bakar bat ere» eman azaldu zion; Cabiecesek Rafael Alkorta abokatuaren bulegoarekin kolaborazioak egin zituela, eta Alkortak Kutxabankekin zuela harremana.

Fernandezek berak hedabideei azaldu dienez, 2012. urtean Cabiecesentzat lanpostu bat aurkitzeko eskatu zuen Fernandezek. Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari kargua izan zuen Cabiecesek, eta, PSE-EEko kide denari lan hori amaitu zitzaionean, «irtenbide» bat bilatzen lagundu nahi izan zion Fernandezek. Aurrez esana duenez, «ohikoa» zen «ETAren aurkako borrokan» aritutakoei «irtenbide profesionala» bilatzea.

Kutxabankeko presidente karguan bere atzetik etorri zen Gregorio Billalabeitiak saldu egin duela uste du Fernandezek. Billalabeitia presidente zela, biek izandako bilera batean, irregulartasunak ikusi zituztela esan zion presidente berriak lehengoari. Fernandezek bere poltsikotik ordaindu zion Kutxabanki Cabiecesek jaso zuen diru kopurua. Bere esanetan, inork pentsatu ez zezan kutxa kaltetu zuela.

Ordurako, ikerketak abiatuta zituen Kutxabankek. Ikuskatze txosten bat eskatua zuen, esate baterako. Gerora, Kutxabankek berak egindako salaketagatik abiatu zen Fernandez eta Cabiecesen aurkako auzia. Hargatik sentitzen da engainatuta Fernandez. «Engainatu ninduena nirekin hitz egin zuena da, dena ezkutatu zidana, Kutxabankeko egungo presidentea».

Cabieces auzian inputatuta dauden beste biek ere deklaratu zuten atzo Bilboko Epaitegian: Cabiecesek berak eta Alkorta abokatuak. Epaitegiaren sarreran kazetari eta kamera asko izan arren, inork ez zuen Alkorta epaitegian ez sartzen, ez ateratzen ikusi. Fernandez bera atzeko atetik sartu zen epaitegira, nahiz eta deklarazioa amaitzean sarrera nagusitik atera zen, hedabideen aurrean azalpenak emateko.

Protesta artean

Cabieces izan zen sarrera nagusitik sartu zen inputatu bakarra, eta ez zuen gustuko sarrera izan. Bertan pilatuta zeuden kazetarien galderen artetik «eskerrik asko, eskerrik asko, eskerrik asko» esanaz igaro zen. Aurrean, etxe kaleratzeen aurkako plataformako kideak zituen zain, pankarta eta txartelak eskuetan: «Mario kartzelara! Justizia etxetik kaleratutakoentzat!», oihukatu zioten behin eta berriz bertatik bertara. Akusatuari bidea oztopatu ere egin zioten. «Lapurrak!». Beranduago, akusatuek deklaratu beharreko areto ondora ere sartu ziren etxe kaleratzeen aurkako protestariak. Ertzainek kaleratu zituzten handik.

09:30etik egon ziren protestariak epaitegi aurrean, eta ez etxe kaleratzeen aurkakoak bakarrik. Euskal Herrian finantza sistema publikoa, Kutxak-Kutxabank pribatizaziorik ez plataformak deituta, dozenaka lagun bildu ziren elkarretaratzean. ELAko eta LABeko ordezkari banak auzia argitzeko eskatu zuten plataformaren izenean, eta kutxak pribatizatzeko nahiarekin lotu zituzten Cabieces auziaren gisakoak. Akzioak publiko bihurtu eta pribatizazioa saihesteko eskatu zuten hargatik.]]>
<![CDATA[Errepika ez dadin]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1810/006/001/2015-04-16/errepika_ez_dadin.htm Thu, 16 Apr 2015 00:00:00 +0200 Aitziber Laskibar Lizarribar https://www.berria.eus/paperekoa/1810/006/001/2015-04-16/errepika_ez_dadin.htm
Bost pertsonek plazaratu dute deia, agerraldi publikoa eginda: Ertzaintzaren gomazko pilota batek hil zuen Iñigo Cabacasen guraso Manu Cabacas eta Fina Lizeranzuk, beste pilotakada baten ondorioz zendu zen Rosa Zarraren alargun Xabier Irazustak, pilota batek begi batean ikusmena galarazi zion Mikel Quintelak eta jaurtiketa batek oso larri zauritu zuen Xuban Nafarrateren aita Joseba Nafarratek.

«Ergelek soilik»

«Parlamentu edo gobernu ergel batek soilik behar ditu hildako gehiago okerra zuzentzeko», hausnartu du Cabacasek, minduta eta gertatzen ari dena sinetsi ezinik. Legebiltzarrak gomazko pilotak ez debekatzea ez luketela ulertuko azaldu du Nafarratek agerraldian bildutako guztien izenean. Arma hori «populazio zibilaren aurka» erabiltzen jarraitzea «zentzugabekeria» litzatekeela.

Izan ere, hala gertatuko balitz, Eusko Legebiltzarrak gomazko pilotak jaurtitzeari «zilegitasuna eta babes politikoa» emango lizkiokeela ohartarazi du; eta horrek «erantzukizunak» ekarriko lizkiokeela etorkizunean: «Demokrazian, erabaki okerrak hartzen direnean eta behin eta berriro ondorio latzak eragiten direnean, gizartearen aurrean akatsengatik erantzun behar izaten da».

Hiltzen duten lekuko

Agerraldian parte hartu dutenek kontatu dute «erabaki politiko oker baten ondorioa» saminez eta mingostasunez bizi izan dutela. Eta aitortu dute haiek izan dituzten galeren ondorioz neurririk hartu ez dela ikusteak «desesperatu» dituela. «Esperientziak frogatu du, tamalez, gomazko pilotak material hilgarriak direla, hiltzen dutela», argudiatu dute ulertu ezina. «Mahai honetan gaudenok horren lekuko gara, tamalez».

Legebiltzarreko taldeei gaur hartuko duten erabakia ondo pentsatzeko eskatu diete hargatik: «Tragikoa litzateke horrelako beste gertakari bat Eusko Legebiltzarraren babespean gertatzea».

Halakorik berriz izango ez dela ziurtatzeko «bermeak» eskatu dizkiete legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiei eta Eusko Jaurlaritzari; «Iñigo Cabacasena behin betiko irakaspena izan dadila, gomazko pilotekin eragindako azken heriotza». Familia kaltetuek argi dute zein den horretarako «berme bakarra»: gomazko pilotak ez direla inoiz gehiago erabiliko ziurtatzea. Sekula ez. «Ezta egoera berezietan edo hainbat ezaugarri zehatzen arabera ere». Izan ere, haien ustez, ez da nahikoa piloten erabilera murriztea. «Ez erabiltzea bermatu behar da». Hortaz, gomazko pilotak «debekatzea, erretiratzea» eskatu dute, «horien erabilera arduragabekeria politikoa eta soziala delako». Hala egin ezean, hildako gehiago etorriko direla abisu eman dute.

Europa osoan

Aldarrikatzen ari direna ez dela «aparteko ezer» azaldu dute. Gomazko piloten erabilera ia erabat baztertua dagoela Europako Batasunean, eta Eusko Jaurlaritzak berak Europako Batzordearen eskaera jaso zuela, gainontzekoen bide bera har zezala gomendatuz.

Katalunian ere debekatu dituzte pilotak, duela gutxi. Erabakia Kataluniako Parlamentuak hartu zuela gogoratu dute kaltetuen senideek, eta, ondorioz, duela ia urtebetetik daudela galarazita gomazko pilotak. Ertzaintzaren kasuan, «urtebeteko atzerapenarekin» ari direla esan dute, baina, gaur, debekurako urrats garrantzitsua egiteko aukera duela legebiltzarrak.

Hala egingo duen esperantza azaldu dute senideek. Ez luketela besterik ulertuko diote. Gainera, 2012an, Jaurlaritza PSE-EEren esku zegoenean, EAJk gomazko piloten erabilera debekatzeko eskatu zuela gogoratu dute; eta orain, gobernuan egonagatik ere, berdin jokatzea litzatekeela normalena. «Nola ulertu behar dugu orain piloten erabileraren alde egotea?».

Baina ez dirudi kaltetuen itxaropena bete eta Eusko Legebiltzarrak gomazko pilotak erabat debekatzearen aldeko biderik abiatuko duenik. EH Bilduk bide horretan egin duen legez besteko proposamenari osoko zuzenketak aurkeztu dizkie bai EAJk, bai PSE-EEk, eta ez dirudi piloten erabilera kasu guztietan debekatu eta erretiratzearen alde egingo dutenik.

Manu Cabacasek han egon nahi du, hala ere. Erabakiak alde batera edo bestera eginda ere, gertatzen dena bere begiekin ikusi nahi du, eta Legebiltzarrean egongo dela ziurtatu du. «Ikus gaitzatela, gutxienez». Legebiltzarkideei orain arteko jarrera zuzendu beharra dagoela errepikatu nahi die: «Ezin da gure semearen heriotza bezalako gehiago egon. Azkena izan behar du gure semearenak, eta hori esateko egongo gara han».]]>
<![CDATA[Gomazko pilotak debeka ditzala eskatu diote Eusko Legebiltzarrari]]> https://www.berria.eus/albisteak/109966/gomazko_pilotak_debeka_ditzala_eskatu_diote_eusko_legebiltzarrari.htm Wed, 15 Apr 2015 07:30:58 +0200 Aitziber Laskibar Lizarribar https://www.berria.eus/albisteak/109966/gomazko_pilotak_debeka_ditzala_eskatu_diote_eusko_legebiltzarrari.htm Iñigo Cabacas gaztea, futbol partida baten ondotik Ertzainek botatako pilotakada baten zaurien ondorioz. Hiru urte igaro eta gero, auziak irekita jarraitzen du. Rosa Zarra, berriz, duela hogei urte hil zen, Ertzaintzak gomazko pilotaz zauritu eta zortzi egun geroago. 58 urte zituen. Donostian, Euskal Herria askatu leloa zuen manifestazio baten ostean zauritu zen, larri. Mikel Quintelak ere 1995ean jaso zuen gomazko pilotakada bat, eta begia galdu zuen. Xuban Nafarratek, 2012ko martxoaren 29ko greba orokorraren ostean, konortea galdu zuen Gasteizen izaniko istiluetan. Nafarrateren salaketaren arabera, Ertzaintzaren pilotakada batek jo zuen. Sei egunez egon zen ospitaleratuta. Arabako Lurralde Auzitegiak, ordea, berretsi egin du aurrez Gasteizko instrukzio epaitegiak ebatzitakoa: hau da, estropezu egin eta erorita zauritu zela Nafarrate. Auzia artxibatu egin dute.]]> <![CDATA[Herritarren gunea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1794/007/001/2015-04-15/herritarren_gunea.htm Wed, 15 Apr 2015 00:00:00 +0200 Aitziber Laskibar Lizarribar https://www.berria.eus/paperekoa/1794/007/001/2015-04-15/herritarren_gunea.htm
«Dena denok erabakitzea nahi dugu»]]>

Aitziber Ibaibarriaga Bilboko Udalerako alkategaia, Miren Larrion Gasteizerakoa eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatetzan errepikatzeko hautagaia euren proiektu eta lehentasunei buruz aritu dira Bilbon, Forum Europak antolatutako gosari-hitzaldian. Pello Urizar EH Bilduren legebiltzarkideak aurkeztu ditu hirurak koalizioaren proiektua gauzatzeko ordezkaririk onenak direla esanda. Erabakitzeko eskubidean egin du indar Urizarrek ere: «Gure edozein herritan bizi diren herritarrek euren etorkizuna eraikitzeko lanean parte hartzeko eta erabakitzeko eskubidea dutela uste dugu irmoki».

Erabakitzeko ahalmena «maila guztietan» izan behar dutela zehaztu du, gainera: «Udal erakundeek herrigintzarako balio behar dute, zalantzarik ez, baina, horrez gain, naziogintzarako ere ezinbestekoak dira, gizarte eredua eraikitzeko oinarrizkoak baitira. Herriz herri egingo dugunak esango digu zer nolako nazioa izango garen».

Aldarrikatzen duen eredu aldaketa posible dela sinetsita dago koalizioa. Politika «behetik gora» egin daitekeela; herritarrek zuzenean eta modu egonkorrean parte hartu dezaketela udalgintzan, eta hala egiteak emaitza onak dakartzala.

Donostia dute horren froga. «Politika herritarrekin egitea, demokratikoagoa izateaz gain, kudeaketarako tresna paregabea ere bada», adierazi du Donostiako alkateak lau urteotako esperientzia oinarri hartuta. «Herritarrak antolatzen direnean, hobeto gobernatzen da; herritarrek instituzioen erabakietan parte hartzen dutenean, hobeto kudeatzen da; herritarrek protagonismoa dutenean, emaitza hobeak lortzen dira».

Baina herritarren inplikazioak benetakoa izan behar duela ohartarazi du, eta bideak sortu behar direla horretarako. Herritarrek proposatu eta erabakitzen dutena errespetatu eta gauzatu behar dutela udalek. Horretan aritu dela azaldu du, eta, prozesu parte hartzaileek erabakietan amaitu behar dutenez, herritar kontsultak egiteko araudia ere egin duela Donostiako Udalak. Arau hori herritarren ekarpenetan oinarritu da.

Horrek ez du kudeaketa txarra eragiten, Bilduko ordezkariek nabarmendu dutenez. Datuak eman ditu Izagirrek. Krisiaren eraginez aurrekontu murritzagoak izan arren, Donostian gizarte zerbitzuak areagotu direla azaldu du; martxan jarritako enplegu planari esker, 3.080 lanpostu sortu direla; eta inork heldu nahi ez zien ezinbesteko azpiegitura lan handiak abiatu direla behar handiena duten auzoetan. Martutene eta Txomin Enea auzoetan uholdeek sortzen dituzten arazoak konpontzeko lanak ditu adibide.

«Ezkerreko pertsonek ez dugula ondo kudeatzen esaten dutenek mespretxuz begiratzen digute», salatu du Gasteizko alkategaiak. Baina, bere hiriburuan, PPren kudeaketa txarrak 65 milioi euroko zuloa sortu duela ohartarazi du.

Ibaibarriagaren hitzetan, Bilbon argi geratu da EAJ «ez dela horren kudeatzaile ona, eta gehien dutenen mesedetan gobernatzen duela». EAJren 35 urteetako «politika iluna» amaitu beharra plazaratu du. «Multinazionalen, alderdiko lagun eta enpresen zerbitzura» jardun duela EAJk, eta hori bukatu behar dela.]]>
<![CDATA[Mardaras absolbitu dute, 29 urtera zigortu ostean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1757/004/001/2015-04-14/mardaras_absolbitu_dute_29_urtera_zigortu_ostean.htm Tue, 14 Apr 2015 00:00:00 +0200 Aitziber Laskibar Lizarribar https://www.berria.eus/paperekoa/1757/004/001/2015-04-14/mardaras_absolbitu_dute_29_urtera_zigortu_ostean.htm
2008ko Urtezahar egunean EITBren Bilboko egoitza nagusiaren kanpoaldean eztanda egin zuen lehergailu handi batek, ETAren abisua jaso eta ordubete pasatxora. Aurreko gauean, furgoneta bat lapurtu zuten ETAkoak zirela esan zuten pertsona batzuek. Gidaria autotik jaitsarazi zuten, eta zuhaitz batera lotuta utzi zuten. Furgoneta lehergailuz bete, eta EITBren egoitzaren aurrean utzi zuten. Hurrengo goizean zartarazi zuten lehergailua, abisua eman ondoren. Zauriturik ez zuen eragin erasoak, baina bai kalte material handiak kristalez egindako egoitza berrian.

Urte hasieran emandako epaian Auzitegi Nazionalak 29 urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zion Mardarasi, eraso hartan parte hartzea egotzita: hamabost urteko kartzela zigorra «triskantza terrorista» eragitea leporatuta, lau urte eta erdikoa lapurreta indarkeria erabilita egin zuelakoan, eta hamar urtekoa legez kanpoko atxiloketa egitea egotzita.

Presoak epaiaren aurkako helegitea aurkeztu zuen, eta Auzitegi Gorenak arrazoi eman dio: akusazio eta zigor horietatik guztietatik absolbitu du Bilboko gaztea. Epaiak dio ezin dela frogatu ehun bat kiloko lehergailua egiten parte hartu zuela. Ezin dela ziurtatu furgoneta hura lapurtu zuela, eta gidaria atxiki zuela ere ezin dela esan.

Polizia etxeko deklarazioak

EITBren aurkako atentatu hartan parte hartzea egotzita zigortu zuten beste bilbotar batek atxiloaldian esan zituenak Mardarasen aurkako frogatzat hartu zituen Auzitegi Nazionalak. Guardia Zibilaren eskuetan inkomunikatuta zegoela, Mardarasek ere atentatuan parte hartu zuela esan zuen. Gorenak ohartarazi duenez, ordea, guardia zibilen aurrean soilik egin zituen deklarazio horiek; ez zituen epailearen aurrean berretsi. Hortaz, adierazpen haiek ezin dira frogatzat hartu, Gorenaren ustez. Beobidek salatu zuen oso tortura gogorrak jasan zituela Guardia Zibilaren esku, nahiz epaiak ez duen tortura salaketa kontuan hartu.

Mardarasen amaren etxean poliziek aurkitu zuten plano bat ere ezin dela frogatzat erabili dio Gorenak; ez duela bat egiten Beobidek ETAren zulo batzuen berri emateko guardia zibilen aurrean egindako planoekin, eta, beraz, bi planoetatik ezin dela ondorio garbirik atera.

Bestetik, iaz epaitu zutenean Mardarasek esan zuenez, EITBren egoitzaren aurkako erasoa izan zenean bera ez zegoen Bilbon. Ordurako ihes eginda zegoela adierazi zuen. Segiko kide zelako atxilotu zezaketen beldur, Hegoaldea utzia zuela. 2009ko ekainaren 30ean atxilotu zuten gaztea Frantzia iparraldean, lapurtutako auto batean zihoala istripua izan ondoren. Parisen epaitu zuten, eta lau urteko espetxe zigorra jarri zioten talde armatuko kide izatea egotzita. Zigorra bete ondoren Espainiaratu zuten.]]>
<![CDATA[Intxaurrondon deklaratzera deitu dituzte euskal presoen dozenaka senide]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1823/004/002/2015-04-14/intxaurrondon_deklaratzera_deitu_dituzte_euskal_presoen_dozenaka_senide.htm Tue, 14 Apr 2015 00:00:00 +0200 Aitziber Laskibar Lizarribar https://www.berria.eus/paperekoa/1823/004/002/2015-04-14/intxaurrondon_deklaratzera_deitu_dituzte_euskal_presoen_dozenaka_senide.htm
BERRIAk jakin duenez, «kapitalen zuritze» delitu batekin lotutako auzi baten harira deklaratu behar dutela esan diete guardia zibilek senideei. Eta, abokatuen ustez, urtarrilaren 12an abokatuen aurka egindako operazioarekin izan lezake lotura neurriak. Mateizena eman zioten operazio hartan EPPK-ko presoen defentsa lanetan aritzen diren hamabi abokaturi, eta Guardia Zibilak Herrira-rekin lotu zituen beste lau pertsona atxilotu zituzten. Lau horietatik hiru ez beste guztiak askatu zituzten arren, kapitalak zuritzea egotzita inputatu zituzten guztiak. Itxura guztien arabera, auzi horretan azalpenak lekuko gisa ematea nahi dute orain guardia zibilek.

Troitiño eta Mendizabal

Epaitegiek gaur erabakiko dute Antton Troitiñoren eta Sabin Mendizabalen etorkizunaren inguruan. Londresen, epaile britainiar batek Troitiño estraditatu edo ez ebatziko du. Espainiako Auzitegi Nazionalak estraditatzeko eskaera egina dio Westminsterreko auzitegiari, ETAko kide dela argudiatuta. Martxoaren 23an entzun zituen bi aldeak epaileak, eta gaur emango du erabakiaren berri.

Mendizabal Donapaleun atxilotu zuten martxoaren 23an, euroagindu baten harira. Kale eraso batean parte hartu zuelakoan zigortu zuen Mendizabal Auzitegi Nazionalak, eta horregatik eskatu dio Frantziari bere esku uzteko. 2009an zeharkatu zuen muga gazteak, eta Ipar Euskal Herrian bizi zen.]]>
<![CDATA[Guardia Zibilaren aurrean deklaratzera joateko hitzorduak jasotzen ari dira presoen senideak]]> https://www.berria.eus/albisteak/109892/guardia_zibilaren_aurrean_deklaratzera_joateko_hitzorduak_jasotzen_ari_dira_presoen_senideak.htm Mon, 13 Apr 2015 18:11:17 +0200 Aitziber Laskibar Lizarribar https://www.berria.eus/albisteak/109892/guardia_zibilaren_aurrean_deklaratzera_joateko_hitzorduak_jasotzen_ari_dira_presoen_senideak.htm
Presoen abokatuek 'Berria'-ri azaldu diotenez, 13 senideren abisuak jaso dituzte orain arte. Gipuzkoarrak dira orain arte deitu dituzten guztiak, eta Intxaurrondora joateko agindu diete. Abokatuen kontrako operazioarekin lotutako neurria da, abokatuen ustez.
]]>
<![CDATA[Ikerketa kazetaritzaren aitzindaria]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1822/005/002/2015-04-10/ikerketa_kazetaritzaren_aitzindaria.htm Fri, 10 Apr 2015 00:00:00 +0200 Aitziber Laskibar Lizarribar https://www.berria.eus/paperekoa/1822/005/002/2015-04-10/ikerketa_kazetaritzaren_aitzindaria.htm
«Bihotza hausten dit hau idazteak: Xavier Vinader kazetaria hil da. Milesker bidea zabaltzeagatik, zure ereduagatik». Adierazgarriak dira albistea ezagututakoan sarean zabaldu diren mezuak, Jordi Evole kazetariaren hori, esaterako. «Min guztia batera. Xavier Vinader hil da», idatzi du CUPeko buru David Fernandez kazetariak. Pepe Rei elkarteak: «Xavier Vinader joan da, kazetarien maisu eta zintzotasun eta duintasunaren eredua».

Kataluniako semeak lotura handia izan du Euskal Herriarekin. Eskuin muturreko taldeen eta Espainiako segurtasun indarren arteko harremanak ikertu zituen Frankismoaren amaieratik, eta horrek ekarri zuen Euskal Herrira. «GALen ernamuina» izango zena eman zuen argitara, besteak beste, polizia bat infiltratu gisa erabilita. Ihes egitera behartu zuen horrek: Auzitegi Nazionalak zazpi urteko espetxe zigorra jarri zion, eta hiltzen ere saiatu ziren. Hiru urte sasian egon ondoren itzuli zen Kataluniara.

Egunkaria itxi zutenean aurka agertu zen, eta Bartzelonan antolatutako hitzaldietan aritu zen.]]>
<![CDATA[Hasier Arraiz auzipetzeko eskaera babestu du Kalparsorok]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2470/007/002/2015-04-09/hasier_arraiz_auzipetzeko_eskaera_babestu_du_kalparsorok.htm Thu, 09 Apr 2015 00:00:00 +0200 Aitziber Laskibar Lizarribar https://www.berria.eus/paperekoa/2470/007/002/2015-04-09/hasier_arraiz_auzipetzeko_eskaera_babestu_du_kalparsorok.htm
Mate izena eman zion operazio hari Eloy Velasco epaileak. Urtebete lehenago EPPKren bitartekarien aurka egindako operazioari Xake izena jarri zion. Halako erasoei aurre egiteko deia egin zuen Arraizek abokatuen aurkako operazioa izan zenean, epailearen hitz-joko bera erabilita: Guardia Zibilari «xake-mate» egitera deitu zuen Euskal Herria.

Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak, Carlos Urkijok, salaketa jarri zuen, eta fiskaltzak ikerketa hasi zuen. Espainiako Estatuari eta Guardia Zibilari «irainak eta mehatxuak» egin izana egotzita salatu zuten Arraiz.

Dignidad y Justiciak Sortuko presidentearen aurkako kereila aurkeztu zuen gero, auzibidea abiatzeko eskatuta. Fiskalburuak eman du bere iritzia: Arraizen hitzetan «estatuko instituzioen aurkako delitu bat» egon litekeela esan du; hori pentsatzeko zantzuak badaudela. Orain, Juan Luis Ibarra buru duen EAEko Auzitegi Nagusiko Zigor Salak erabaki beharko du Arraiz epaitu edo ez.

Arraiz babestu du Sortuk

Sortuk Arraizen hitzen kokapena egin du fiskalburuaren erabakia kritikatzeko. Ohartarazi du Espainiako Estatuarena dela euskal herritarrek pairatzen duten «indarkeria bakarra»; «eta, bereziki, Guardia Zibilarena». Areago: Espainiak «gatazka politikoa betikotzeko apustua» egin duela dio, eta Guardia Zibilak «funtsezko tokia» duela hor: «Guardia Zibila bera da gobernua estutzen duen botere faktiko nagusia, eta Euskal Herrian errepresioari eusten dio gatazkari aterabiderik ez emateko». Euskal Herritik joateko eskatu du hargatik.

«Hitza soilik erabiltzen dugunoi etengabe jazartzen zaigun estatu bat politikoki garaitua dagoen estatu bat da», esan du Sortuk, Espainiaren jarreraren inguruan.]]>
<![CDATA[Konpromisoa nahi du Urkulluk AHTa egiteko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1781/005/001/2015-04-08/konpromisoa_nahi_du_urkulluk_ahta_egiteko.htm Wed, 08 Apr 2015 00:00:00 +0200 Aitziber Laskibar Lizarribar https://www.berria.eus/paperekoa/1781/005/001/2015-04-08/konpromisoa_nahi_du_urkulluk_ahta_egiteko.htm
Proiektua atzeratuko dela aurreikusi du Alain Roussetek]]>

«Zoragarria izango da», esan du Roussetek, AHTaren onurak erakutsi nahian: «Bordeletik Bilbora zortzi ordu behar dira egun trenez, eta hiru autoz. Etorkizunean, bi ordu baino gutxiago beharko dira trenez». Haren esanetan, bidaietako denbora erdira jaitsiko da kasu batzuetan, eta orduan ikusiko da proiektuaren garrantzia. AHTa martxan denean Euskal Herrira egun baino askoz bidaiari gehiago etorriko direla ziurtatu du Akitaniako presidenteak, eta hori onuragarria izango dela herriarentzat.

Berrikuntza beharra

«Gure trenbidea XIX. mendekoa da», ohartarazi du Roussetek. «Dugun azpiegiturarekin zirkulazioa ezin da hazi, eta salerosketek ere ez». «Ezinezkoa da orain arte bezala jarraitzea. Trenbideak berritu behar dira», esan du. «AHTa derrigorrezkoa da».

Akitanian AHTa alderdi guztietako ordezkariek babesten dutela adierazi du; «eskuinekoek zein ezkerrekoek» egiten dutela bat proiektuarekin. Ados agertu ez diren agintariei dagokienez, «konbentzituko» dituztela uste duela esan du.

Urkulluk, berriz, AHTa martxan jartzeko hartua duen konpromisoa berretsi du Eusko Jaurlaritzaren izenean. Proiektuaren alde ahal duen guztia egiten ari dela azaldu du, lanak azkartzen saiatzen ari dela, eta hala jarraituko duela. «Gauza bera eskatzen diegu konpromisoa hartu duten gainerako erakundeei: konpromisoak eta epeak bete ditzatela». Izan ere, haren ustez, EAErentzat zein Akitaniarentzat ez ezik, Europarentzat ere «proiektu estrategikoa» da AHTa.

Uste baino beranduago

Roussetek aitortu du espero baino beranduago izango dela martxan abiadura handiko trena: «Agian urte batzuk atzeratu beharko da, finantzaketa arazoengatik». Garraioen alorrean mugaz gaindi «sei hilean behin» aurrerapausoak emango direla ere esan du, eta, ondorioz, gaur egun mugak duen «indar hori» deseginda egongo dela hogei urte barru. «Benetako euroeskualdea osatuko dugu horrela». Horretarako, Akitania-Euskadi euroeskualdean garraio gaietarako lantalde bat osatzearen alde egin du. Baita hezkuntza eta osasun alorretarako taldeak sortzearen alde ere, besteak beste.

Euroeskualdeak 2014-2020 urte arteko plan estrategikoa onartu zuen abenduan, Hendaian (Lapurdi) egindako bileran. Atzo, 2015erako ekintza plana onartu zuen. Lau ardatz izango dituzte aurtengo proiektuek: euroeskualdeko herritartasuna sustatzea; enpresetan ezagutzaren, berrikuntzaren eta lehiakortasunaren ekonomia sustatzea; lurralde iraunkorra; eta gobernu irekia. Oinarri horien gainean 40 ekintza gauzatzea ere adostu dute: «Hizkuntzen elkar ezagutza eta erabilera sustatzea», esaterako. «Frantsesez eta espainieraz gehiago ikas dezagun ahalegindu behar dugu», esan du Roussetek, berak gazteleraz ez dakiela adibidetzat jarrita. Euskararen garapenari ere «arreta berezia» eskaintzea onartu dute. «Lurralde bietan hitz egiten den hizkuntza izaki», Akitaniako eta EAEko ikastetxeen artean «truke programak» sustatuko dituzte. Sektore turistikoko profesionalentzat, lau hizkuntzatan egindako gida osatzea hitzartu dute.

Bestalde, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburu gisara ezagutaraztea eta Kultura-Herritarrak-Gazteria Batzordea zein Ikerketa-Berrikuntza-Garapena Batzordea sortzea hitzartu dute.

Halaber, mugaz gaindiko mugikortasuna bultzatu nahi du euroeskualdeak. Horretarako, EHUren eta Bordeleko Unibertsitatearen artean iaz sortutako bikaintasunaren campusa garatuko dute, eta Lanbide Heziketan lankidetza sustatuko. Garraioa hobetzen jarraitzea ere adostu dute. Esate baterako, TER trenak eta autobusak Irunera iritsita.

Nafarroari aukera

Datozen foru hauteskundeen ondoren Nafarroa euroeskualdean sartzeko aukerari buruz galdetuta, hala nahiko lukeela adierazi du Urkulluk: «Euskadik eta Akitaniak lotura bereziak ditugu Nafarroarekin, eta gure nahia elkarlanean aritzea da». Nafarroak Auñamendietako Lantaldean parte hartzen duela gogoratu du, eta, Nafarroak hala nahi badu, Akitania-Euskadi euroeskualdean ere jardun ahalko duela. «Euroeskualdearen egituran ateak irekita daude Nafarroak, nahi badu, bertan parte hartzeko».]]>
<![CDATA[Abiatu da Ernaik eta Aitzinak antolatutako gazte martxa]]> https://www.berria.eus/albisteak/109663/abiatu_da_ernaik_eta_aitzinak_antolatutako_gazte_martxa.htm Fri, 03 Apr 2015 14:42:23 +0200 Aitziber Laskibar Lizarribar https://www.berria.eus/albisteak/109663/abiatu_da_ernaik_eta_aitzinak_antolatutako_gazte_martxa.htm <![CDATA[Irabazi prest azaldu da akordioak egiteko foru hauteskundeetarako]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1895/006/002/2015-04-02/irabazi_prest_azaldu_da_akordioak_egiteko_foru_hauteskundeetarako.htm Thu, 02 Apr 2015 00:00:00 +0200 Aitziber Laskibar Lizarribar https://www.berria.eus/paperekoa/1895/006/002/2015-04-02/irabazi_prest_azaldu_da_akordioak_egiteko_foru_hauteskundeetarako.htm
Podemos Ahal Dugu-rekin aurkeztu nahi zuen Irabazik, baina ezetz esan zion hark, bere kasa aurkeztu nahi duela foru hauteskundeetara, eta halaxe egingo du. Irabaziri indarrak batzeko asmoa hankamotz geratu zaion arren, beste edozein talderekin akordioak egiteko prest dagoela adierazi du Bilbon, agerraldi batean.

«Aldaketa sakonerako» programak lantzen ari direla azaldu du, eta lurraldekako proposamenak aurki jakinaraziko ditu jendaurrean. Arabakoa aurkeztua dute, eta Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa datozen bi asteetan ezagutaraziko dituzte.

Hainbat udaletan ere parte hartuko dute maiatzaren 24ko hauteskundeetan. Bizkaian eta Gipuzkoan hamaseina herritan osatu dute hautagaitza, eta Araban, bakarrean: Gasteizen.

Sustatzaileek azaldu dutenez, udalerri batzuetan posible izango da beste talde batzuekin elkarlanean aritzea. Bilbon, esaterako, Ahal Dugu-rekin negoziatzen ari dira oraindik, herritar batasuneko hautagaitza bat osatzeko.

EAEko hiru hiriburuetan aurkeztuko da Irabazi, eta beste 30 herritan ere bai. Besteak beste, Barakaldon, Basaurin, Galdakaon, Getxon, Santurtzin, Sestaon, Sopelan, Erandion, Leioan, Andoainen, Arrasaten, Bergaran, Eibarren, Errenterian, Irunen, Ordizian, Zarautzen eta Zumarragan.]]>
<![CDATA[Bihar abiatuko da Ernai eta Aitzinaren gazte martxa, Lekunberrin]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1736/008/001/2015-04-02/bihar_abiatuko_da_ernai_eta_aitzinaren_gazte_martxa_lekunberrin.htm Thu, 02 Apr 2015 00:00:00 +0200 Aitziber Laskibar Lizarribar https://www.berria.eus/paperekoa/1736/008/001/2015-04-02/bihar_abiatuko_da_ernai_eta_aitzinaren_gazte_martxa_lekunberrin.htm
Elkar ezagutu, harremanak sakondu eta ilusioa berpiztea dute helburu]]>

Hego Euskal Herriko gazte antolakundea da Ernai. Aitzina, Ipar Euskal Herrikoa. Herri osoa «mugarri» hartu nahi dutela diote, eta gazte indarra mugiarazi nahi dutela. Horixe da, hain zuzen, aurtengo ekinaldiari jarri dioten leloaren zentzua: Herria Mugarri. Gazteok martxan.

Prestaketa lanetako azken txanpan, lepo daude gazteak. Eta ez soilik gazteak. Martxak zapalduko dituen inguruetako herritar asko lotu dira elkarlanera, eta 300 bat pertsonak lagunduko dute horretan.

Mila bat gazte espero dituzte antolatzaileek. Oinez egingo dute Lekunberritik Iruñera arteko bidea, hitzaldi, tailer eta kultur eskaintzak izango dituzte egun bakoitzeko arratsaldeetan, eta kanpin dendetan lo egingo dute. Hiru egunerako sarrera izango dute martxalariek. Larunbatean egingo den ekitaldi eta jaialdira soilik joateko aukera ere izango da, egun horretarako sarrera erosita.]]>
<![CDATA[Presoen gerturatze eskaerak baztertu ditu auzitegiak, mamiari ihes eginda]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1841/002/001/2015-04-01/presoen_gerturatze_eskaerak_baztertu_ditu_auzitegiak_mamiari_ihes_eginda.htm Wed, 01 Apr 2015 00:00:00 +0200 Aitziber Laskibar Lizarribar https://www.berria.eus/paperekoa/1841/002/001/2015-04-01/presoen_gerturatze_eskaerak_baztertu_ditu_auzitegiak_mamiari_ihes_eginda.htm
Berari presoen eskubideak bermatzea dagokiola esan du, eta ez dela eskubiderik urratzen ari]]>

Hainbat hedabidek zabaldu dutenaren arabera, 30 preso ingururi erantzun die epaileak. Guztiei, oinarri berberen gainean. Preso horien abokatu lanetan ari direnek BERRIAri adierazi diotenez, ordea, hamar bat jakinarazpen baino ez zituzten jaso atzo. Hain zuzen, ebazpen judizialak «etengabe» filtratzeak «indefentsioa eta kaltea» eragiten dituela salatu dute, eta, hedabideei autoak defentsei eta kaltetuei baino lehenago helarazten zaizkiela.

50 bat presoren eskaerak

Guztira, Euskal Preso Politikoen Kolektiboko 50 bat kidek aurkeztu zuten kexa Auzitegi Nazionalean, iazko azaroan. Abokatuek azaldu zutenez, sakabanaketa amaitzeko «premia handiena» dutenek egin zituzten eskeak lehen txanda horretan: oso gaixotasun larriak dituzten sei presok, 70 urtetik gora dituzten beste seik, eta espetxean hogei urte baino gehiago daramaten 30 inguruk. Alegia, sakabanaketaren eragina hamarkadatan pairatzen ari direnek, eta osasun arazoak dituztenek.

Uste baino beranduago eman du erabakiaren berri Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak, eta espero ez zen epailearen eskutik. Iazko azarorako aurkeztuta zeuden kexen erantzunak urtarrilean plazaratuko zirela zabaldu zen auzitegian, eta Espetxe Zaintzarako ardura urtetan daraman epaileak egingo zuela jakintzat ematen zen: Jose Luis Castrok ebatziko zuela.

Adierazgarria da nor geratu den erabakia hartzetik kanpo. Izan ere, Castro epaileak plazaratu dituen hainbat ebazpenek liskar handiak eragin dituzte azken urteetan. Espainiako zenbait epaile, agintari eta politikari sutu ditu, eta bere aurka jarri. Oso gaixo dauden presoen inguruan hartu dituen erabakiak izan dira eztabaiden iturri. Berak erabaki zuen, esate baterako, gose greban oso ahul zen Iñaki de Juana presoa askatzea. Josu Uribetxeberria kaleratzeko ere berak agindu zuen. Eta ebazpen horren ondorioz jasan behar izan zituenak ondorena ekarri zioten. Hiesa oso garatua duen Ibon Iparragirreren kasuan, adibidez, espetxetik ateratzeko erabakia bertan behera utzi zuen beranduago. Preso jarraitzen du, oso egoera larrian.

Oraingoan, Espetxe Zaintzan Castroren laguntzaile gisa hasi zenak hartu du erabakia. Epaile titularra da bera ere eta badu horretarako ahalmena, baina inork ez zuen espero horrelako gai pisutsua bere esku geratuko zela. Edozein kasutan, mamira sartu gabe jakinarazi du erabakia.

Fiskaltzak eskatutakoa bete du Jimenok, sei bat orriko epaian argudiatu duenez. Espetxe Zaintzaren eginbeharra presoen eskubideak bermatzea eta «gehiegikeriak zuzentzea» dela azaldu du. Sakabanaketa ezarrita eskubideak urratzen ari zaizkiela argudiatu dutela presoek, eta Espetxeetarako Zuzendaritzak Euskal Herriratzea ukatu ondoren aurkeztu dituztela kexak Espetxe Zaintzarako epaitegian. «Presoen destino eta lekualdaketen inguruko eskumena Espetxeetako Zuzendaritzaren Idazkaritza Nagusiari dagokio, oso osorik», dio epaileak.

Administrazioen eskumena

Espetxe Zaintzarako Epaitegiak «salbuespen» gisara erabaki dezake presoek non egon behar duten, epaiak jasotzen duenez: «Esku hartu dezake, soilik, hartu den ebazpen administratiboak oinarrizko eskubideak modu argian urratzen baditu eta hori presoa lekualdatuta zuzendu badaiteke». Horretarako, urraketa horiek gertatzen ari direla aurrez egiaztatzea beharrezkoa dela zehaztu du.

Presoek argudiatu dute sakabanaketaren bidez bisitetarako eskubidea, defentsarakoa, osasun asistentziarakoa eta kultura zein hezkuntzarakoa urratzen ari zaizkiela, besteak beste. Jimenoren esanetan, hori ez da hala. Senide eta lagunak bisitetara joaten zaizkiela erantzun du; presoak abokatuekin egon izan direla asistentzia juridikoa bermatzeko; medikuarenera ere joan izan direla; eta ez dutela hezkuntzarako interes berezirik erakutsi. «Ez dago egiaztatuta presoari eskubide zehatz horietako bat ere urratu zaionik eta lekuz aldatuta zuzendu daitekeenik», ondorioztatu du epaileak.

Are, «orokorrean», izan daitezkeen gehiegikeriak edo eskubide urraketak ez direla lekualdatzeekin konpontzen ohartarazi du. Urraketak Espetxe Zaintzarako Epaitegian salatuta konpontzen direla, baina lekualdaketei dagozkien kontuak ez dagozkiola berari. Administrazioarekiko auzi prozesuen bidez konpondu behar direla gai horiek, administratiboki dauden bide guztiak agortu ondoren. Bide horri ekiteko esan die, beraz, kexa azaldu dutenei: administratiboki aurkezteko salaketak, eta bide horretan arrazoirik ematen ez badiete administrazioarekiko auzi prozesuetara jotzeko. Ez beregana.

Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzarako Epaitegiak plazaratu dituen epaiak ez dira irmoak. Helegiteak aurkezteko aukera dute. Eta, abokatuek jakinarazi dutenez, horixe egingo dute: Auzitegi Nazionalean erreforma helegitea aurkeztu.

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa pozarren agertu da Espetxe Zaintzarako epaileak hartutako erabakiarekin. Espainiako Auzitegi Nazionalak epai horrekin Espainiako Gobernuaren espetxe politika babestu duela ulertu du. Gehiago ere esan du: Europako Giza Eskubideen Auzitegiak eta Europako Kontseiluko batzorde politikoak lehen, eta Auzitegi Nazionalak orain esan dutena dela «Espainiako espetxe politika legezkoa izateaz gain Europako Giza Eskubideen Itunarekin bat datorrela». «Harro nago horrekin».

Fernandez Diazek hedabideen aurrean adierazi du euskal presoek jaso duten epaiak baieztatzen duela «espetxeetako sakabanaketa politika legezkoa dela eta ez duela inola urratzen presoen eskubiderik, ez haien senideenik».

Gainera, Espainiako Gobernuak sakabanaketa testuinguru politiko jakin batean ezartzen duela ohartarazi du: «terrorismoaren aurkako politikaren baitan ezartzen du eta ETA da bere lagunik onena».

«ETA desagertuko balitz eta desagertzen dela iragarriko balu ez genuke espetxe politika modu orokortuan ezarri beharko». Hartara, «sakabanaketa politika amaitzeko erabakia ETAren esku» dagoela esan du. «Bitartean, sakabanaketa politika ezartzen jarraituko dugu».]]>
<![CDATA[Ezezko kolektiboa presoen gerturatze eskariei]]> https://www.berria.eus/albisteak/109551/ezezko_kolektiboa_presoen_gerturatze_eskariei.htm Tue, 31 Mar 2015 07:57:30 +0200 Aitziber Laskibar Lizarribar https://www.berria.eus/albisteak/109551/ezezko_kolektiboa_presoen_gerturatze_eskariei.htm