<![CDATA[Alex Bustos | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Thu, 01 Dec 2022 05:32:59 +0100 hourly 1 <![CDATA[Alex Bustos | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Ukrainan borrokatu nahi ez dutenen zeharkaldia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1894/003/001/2022-10-19/ukrainan_borrokatu_nahi_ez_dutenen_zeharkaldia.htm Wed, 19 Oct 2022 00:00:00 +0200 Alex Bustos https://www.berria.eus/paperekoa/1894/003/001/2022-10-19/ukrainan_borrokatu_nahi_ez_dutenen_zeharkaldia.htm
Beste gizon askok bezala, Konstantinek -ez du abizena eman- ere herrialdetik alde egitea erabaki zuen, ia egun batetik bestera. «Ez nuen alde egin nahi; gerra hasi zenetik, haren kontra egon naiz erabat, baina aldi berean Errusian geratu nahi nuen», azaldu dio BERRIAri. Errusiako Ekialde Urruna eskualdean bizi zen orain arte, eta hango lagun askori deitzen hasiak zirela-eta erabaki zuen herrialdetik alde egitea.

Putinek iragarpena egin eta egun gutxira, Irkutsk hirira joan zen autoz, Baikal aintziraren ertzera. «Taxiz joan nintzen, zazpi ordu inguru bidean». 3.200 kilometro egin zituen gutxi gorabehera, eta Irkutsken autobus bat zeukan zain, Mongoliako mugara joateko. Azkenean aduanara iritsi zenean, sei orduz egon behar izan zuen zain Errusiako aldean muga gurutzatu aurretik. «Errusiako aldean egotea gogorra izan zen: gure autobusean zeuden batzuk geldiarazi egin zituzten, eta itzularazi», kontatu du. «Mongoliako aldean, ordea, ulerkorrak eta irekiak izan ziren», eta bi orduz baino ez zuten zain egon behar izan. Herrialdean sartzea lortu zuenean, pixka bat lasaitzeko modua izan zen, tarte batez behintzat.

Mugatik Ulan Bator hiriburura iristeko zazpi orduko bidaia egin ondoren -«estresagarria» izan zen, Konstantinen hitzetan, bi hegaldi hartu behar zituen. Lehenak Ulan Batortik Istanbulera eraman zuen, Bosforo itsasarteko hirira: errusiarren komunitate handi bat dago han gaur egun. Aldi baterako egon zen han, eta gero azken hegaldia hartu zuen, Turkiatik Tel Avivera joateko; han bizi da orain. Herrialde horretan ere errusieraz hitz egiten duen komunitate handi bat dago, eta horri esker errazago bertakotu ahal izango da.

Errusiatik ateratzeko hegaldiak oso garesti zeuden, eta minutu gutxiren buruan saltzen ziren guztiak. «Zorionez, txartel bat erosi ahal izan nuen jaioterritik atera aurretik», gehitu du Konstantinek. Zortea izan zuen, dolar batzuk baitzeuzkan aurreztuta, eta aukera izan baitzuen parte bat eskudirutan ateratzeko; horri esker ordaindu ahal izan zituen bideko oinarrizko gastuak. Esan duenez, bidaian ezagutu zuen gizon batek 10.000 errublo baino ezin izan zituen eraman -167 euro-. Biek arazoak izango dituzte etorkizunean, orain zaila baita atzerrian transferentziak egin edo Errusiako txartelak erabiltzea, Swift sisteman blokeatua baitago herrialdea. Konstantinek ondotxo daki hori: «Alde egin nuenean, nire lan nagusia utzi nuen. Beste proiektu batzuk baditut, baina arazo bat daukat: soldata Errusiako txartelera iristen zait, eta zaila da diru hori atzerrira bidaltzea».

Irteera inprobisatua

Pavelek -hark ere ez du abizena eman- antzeko erabakia hartu behar izan zuen, baina beste dilema bat zeukan buruan: emaztea du, eta 3 urteko ume bat zaindu beharra. Irailaren 21ean bertan erabaki zuen. «Ez nuen nahi gerra ala kartzela aukeratu beharrean egotea». Iruditu zitzaion berehala erabaki behar zuela, «horretarako aukera gero eta txikiagoa baita, eta laster mugak itxiko baitizkiete herrialdetik alde egin nahi duten gizonei». Orain dela urte eta erditik hona, ahoz aho dabil mugak itxiko dituztela eta gerra legea ezarriko dutela; oraingoz, ordea, ez da indarrean jarri Errusiako inongo tokitan.

Oraingoz ez dauka planik etorkizunerako. «Muga zeharkatzea eta atxilotua ez izatea», horixe zen garrantzitsuena. Ez dauka lanik; izan ere, lan egiten zuen enpresa atzerrikoa da, eta asko murriztu zuen jarduna Ukrainako erasoa hasi zenean; ondorioz, asko lanik gabe geratu ziren. Oraingoz ez dauka bueltatzeko asmorik, baina espero du bere herrialdera itzultzean «Ukraina bakean egotea eta Errusiak ordurako diktadura bat izateari utzita egotea».

Ikusi gehiago: Kontraerasoa zerk bultzatu duen

Azken asteetan Errusiatik alde egin duten 300.000 gizonetako bi besterik ez dira Konstantin eta Pavel. Bueltatzeko planik gabe joan dira denak, nahiz eta gobernuak erabaki berri duen hilabete atzeratzea mobilizazioa. Zenbait gobernuk emandako datuen arabera, gutxienez 98.000 lagun iritsi dira Kazakhstanera, 53.000 Georgiara, 40.000 Armeniara, 66.000 Europako Batasunera, 3.500 Kirgizistanera, 30.000 Turkiara, 3.000 Mongoliara eta 1.000 Serbiara. Kazakhstango muga oinez gurutzatu zuten batzuek, eta Georgiakoan auto ilara luzeak izan ziren, ordu batzuetakoak; are, askok erabaki zuten ibilgailua uztea eta muga bizikletaz edo patinetez zeharkatzea.

Herrialde batzuetara, bereziki Georgiara, Armeniara eta Kazakhstanera, milaka lagun iritsi dira otsailaren bukaeraz geroztik, eta toki batzuetan tentsioa sortu da hango herritarren artean, prezioak garestitu egin baitira, etxeen alokairuak batez ere.]]>
<![CDATA[Egunerokoa zailtzen duten zigorrak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1989/003/002/2022-09-13/egunerokoa_zailtzen_duten_zigorrak.htm Tue, 13 Sep 2022 00:00:00 +0200 Alex Bustos https://www.berria.eus/paperekoa/1989/003/002/2022-09-13/egunerokoa_zailtzen_duten_zigorrak.htm Vkusno Y Tochka deiturikoak baizik (Gozo-gozoa eta kito). Starbucksek alde egin zuen, eta Starrek hartu du haren tokia. Horiek dira ihesaldirik deigarrienak hedabideen goiburuetan, baina ez dira bakarrak: mila multinazional inguruk alde egin dute Errusiatik. Ihesaldi horrek aldatu egin ditu merkataritza guneetako dendak eta supermerkatuetako zenbait apalategi. Moskun bakarrik, 200.000 lanpostu baino gehiago galdu dira. Hori azaleko eragina da, ordea.

Sakelan, hor bai eragin dietela zigorrek Errusiako herritarrei. Natalia Moskukoa da, eta baieztatu du produktu asko garestitu egin direla. «Ni joan ohi nintzen denda asko itxi egin dituzte, eta, beraz, alternatiba batzuk bilatu behar izan ditut erosketak egiteko», azaldu du. «Bizitza osoan, behin baino gehiagotan ezagutu ditut prezioak igotzea eragin duten zenbait aldaketa Sobietar Batasuna desegin izana, 2008ko finantza krisia, COVID-19aren eragina; beraz, ezin dut esan harritu egin nauenik», ziurtatu du. «Autonomoa naizenez, egoera honek are buelta gehiago emanarazi dit», gehitu du.

Askotariko zigorrek eta blokeoek kalte handia egin diete inportazioei. Mendebaldeko konpainia askok erabaki dute Errusiarekin eta hango konpainiekin salerosketak egiteari uztea. Errusiak badu modua produktu batzuk bere lurraldean bertan fabrikatzeko edo betorik jarri ez dion herrialderen batetik inportatzeko. Halaxe gertatzen da elikadura produktu gehienekin; izan ere, Errusiatik bertatik, Bielorrusiatik eta Erdialdeko Asiako eta Kaukasoko herrialde batzuetatik datoz gehienak.

Eskasia eta prezioen igoera

Farmazia sektoreak igarri ditu bereziki ondorioak. Gainera, medikuntzako ikerketarako zentroetako zenbait iturrik BERRIAri baieztatu diote ikerketa batzuk geldirik daudela edo motelago doazela, beharrezko osagaiak falta baitzaizkie. Osagai gehienak AEB Ameriketako Estatu Batuetan ekoizten dira, eta Eskandinaviako herrialdeetan. Herritarrek ere igarri dute farmazietan zenbait botika falta direla, eta urte hasierarekin alderatuta garestitu egin direla prezioak.

Aeronautikaren sektoreak ere arazo larriak ditu hornidurarekin, herrialdeko ekoizpena urria baita. Europako Batasunetik inportatzen zen nagusiki. Gaur egun, Errusiako aire konpainiek aurkitu duten irtenbidea zera da, hegazkin batzuk kanibalizatzea. Alegia: flotaren zati bat desegitea, eta hegazkin horietako piezak baliatzea oraindik martxan daudenentzat ordezko piezak izateko. Horregatik, Txinak betoa jarri die Errusiako hegazkin konpainia gehienei, segurtasun arrazoiengatik.

Beste arazo bat inflazioa da, oinarrizko produktu asko garestitzea eragin baitu. Herrialdean bertan produktu asko ekoizten badira ere, makineria gehiena atzerritik dator. Adibidez, patatarekin gertatu da hori —%45 garestitu da—, baina baita beste barazki eta fruta batzuekin ere: besteak beste, tomatea, platanoa eta sagarra garestitu dira. Prezioen igoera horrek histeria kolektiboa eragin du zenbaitetan: esate baterako, pentsiodunen arteko borrokak izan dira azukrea erosi ahal izateko, baina, gaur egun, ez da halakorik ikusten supermerkatuetan. Estatistika batzuek adierazi dutenez, errusiarren %70ek diote egoera ekonomiko zaila dutela.

Zigorren eragina arintzeko, Errusiako Estatuak alternatibak bilatu ditu produktu batzuk eskuratzeko. Orain, Errusian legezkoa da marka baten produktuak inportatzea haren baimenik gabe. Horrek esan nahi du badaudela bideak Errusia utzi duten marken produktuak ekartzeko, beste herrialde batzuen bitartez: esaterako, iPhone sakelakoak eta BMW autoak ekartzeko Irandik eta Arabiar Emirerri Batuetatik. Softwareari dagokionez, berriz, irtenbidea izan da herritarrei baimena ematea alternatiba errusiarrik ez duten programetan sartzeko, mugei izkin eginda: Photoshopen, besteak beste.

Errusiarrak atzerrian

Gaur egun, errusiarrentzat oso zaila da bidaiatzea. Bisetan murrizketak daude, hegazkin bidaien prezioak garestitu egin dira, eta, toki askotara joateko, lehen egin behar ez ziren eskalak egin behar dituzte. Moskutik Parisera edo Berlinera hegazkinez joateko, Turkian eskala egin behar da; gaur egun, Turkia da lotune nagusia errusiarrentzat. Urte hasieran, Moskutik Istanbulera hegazkinez joateak 400 euro inguru balio zuen, joaneko bidaiak soilik; orain, zaila da mila euro baino gutxiago balio duen ezer topatzea, eta, gainera, beste bidaia bat gehitu behar zaio horri. Lehen, gutxi batzuek bakarrik egin zitzaketen horrelako bidaiak errusiarren %10 inguruk, kalkuluen arabera, eta orain are gutxiagok, prezioen igoeragatik.

Aurtengo martxoaren 1ean, lehendik atzerrian bizi ziren milaka errusiarrek ikusi zuten beren kreditu txartelak plastiko hutsal bihurtu zirela egun batetik bestera, eta horrek oso egoera zailean utzi zituen asko eta asko. Ezin zuten supermerkatuan erosketarik egin, ez alokairua ordaindu, ezta eguneroko beste edozein gasturi aurre egin ere. Herrialde batzuetan, zailtasun gehiago ere badituzte. Georgian, esate baterako, Errusiako herritarrek mugak dituzte bankuan kontu bat zabaltzeko, eta etxejabe askok ez diete etxerik alokatu nahi. Hain zuzen ere, errusiar asko herrialde horretara joan dira aurten, Errusiatik hurbil dagoelako, batetik, eta haientzako bisen erregimen bat dutelako, bestetik.]]>
<![CDATA[«Errusiaren eta Moldaviaren harremana tirabiratsua da»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1864/010/001/2022-08-24/errusiaren_eta_moldaviaren_harremana_tirabiratsua_da.htm Wed, 24 Aug 2022 00:00:00 +0200 Alex Bustos https://www.berria.eus/paperekoa/1864/010/001/2022-08-24/errusiaren_eta_moldaviaren_harremana_tirabiratsua_da.htm
Errusiarekin duen harremana garrantzitsua da Moldaviarentzat, Popsoik berak azpimarratu duenez, Moskuk monopolioa baitu energiaren arloan. Bi herrialdeen arteko trukea desorekatua da, eta, hain zuzen, desoreka horrek arazoak sortu zituen aurtengo neguan: Gazprom Errusiako estatu konpainiak, Moldavia gasez hornitzen duen bakarrak, prezioak goititu zituen, abendu betean hornidura eteteko mehatxua egin ondotik. Azkenean, bi aldeak ados jarri ziren, baina ez prezioa goititu gabe.

Nola lor dezake Moldaviak energiaren arloan Errusiaren hain mendeko ez izatea?

Zoritxarrez, luze gabe, ez dugu alternatiba anitzik. Errusiak eta Gazpromek dute monopolioa eskualdean, eta zinez zaila da luze gabe energia iturriak dibertsifikatzea. Nazioarteko merkatuari erreparatu diogu, teorian bederen, baina oraindik ere garestiegia da guretzat. Errusiak eskaintzen digun prezioa garestia da, baina, hala ere, nazioarteko merkatukoaren erdia da.

Bertze bide batzuk bilatu beharko dituzue, orduan?

Epe ertain eta luzera, gai izan behar dugu energia iturriak dibertsifikatzeko eta askotariko iturrietatik erosteko. Oraingoz, kontratu bat dugu Gazpromekin, eta egonkortasuna ematen digu, erronkak eta zailtasunak goiti-beheiti. Moldavia duela 30 urtetik da independente, eta, ordutik honat, ezin izan ditu dibertsifikatu energia iturriak, ez gasari eta ez elektrizitateari dagokionez; bertzalde, energia berriztagarrien erabilera ez du handitu, eta, beraz, ez du aukerarik izan gas gutxiago inportatzeko. Baina ez dago konponbide errazik. Oraingoz, bederen bi hilabeterako hornidura biltegiratu behar dugu, negoziatu ahal izateko eta krisiren bat izanez gero arnasa pixka bat edukitzeko, gaur-gaurkoz ez dugu-eta halakorik.

Zure ustez, nolakoa da Errusiaren eta Moldaviaren arteko harremana?

Harremana tirabiratsua izan da 30 urtez, dudarik gabe, ez bakarrik energiarengatik, baita Transnistriako gatazkagatik ere. Baina iruditzen zaigu pragmatikoak izan behar dugula, eta gure errealitate geopolitikoaren kontzientzia hartu. Migrante moldaviarrak ditugu Errusian, eta Errusiako gasaren eta elektrizitatearen mende gaude. Gainera, Transnistrian Errusiako indarrak daude [onartu gabeko estatu bat da, Errusiatik hurbil dagoena eta nazioartean Moldaviaren partetzat hartua], Errusiak 90eko urteetan ESLA Europako Segurtasun Lankidetzako Antolakundean hartutako konpromisoa goiti-beheiti.

Baduzue gatazka konponduko den itxaropenik?

Nahiz eta harremana ez den erraza izan, espero dugu nazioartearen laguntzaz Transnistriako gatazka konpontzen ahalko dugula, bai eta gure arazo energetikoa ere. Nolanahi ere, Errusiara bidaltzen ditugun esportazioen mende ere bagaude. Aldi berean, pragmatiko izan nahi dugu, eta Errusiarekin harreman pragmatiko bat eduki, aurrez ikusteko modukoa.

Zer behar du Moldaviak EBn sartzeko?

Hasteko, moldaviar gehien-gehienak EBn sartzearen alde daude, eta horietako anitz, heren bat zehazki, Europako herritarrak dira jada, errumaniar herritartasuna baitute. Edozein modutan, prozesua bizkortzeko, lehentasuna eman behar zaio erreforma judizialari, gisa horretan EBn sartzeko hautagaitza aurkeztu eta aitzineko negoziazioak abiatu ahal izanen ditugu eta. Beharrezkoa zaigu legea betetzea, gure auzitegiek egoki funtzionatzea eta ustelkeria gutxitzea. Horiexek dira gure lehentasunak.

Zer abantaila lituzke independentzia judizialak?

Independentzia judiziala izatea ona da moldaviarrentzat: horri esker, konfiantza izan dezakete auzitegietan egiten den justizian; ez du gehien ordaintzen duenak irabaziko, bertzerik gabe, hori ez baita justizia. Eta, horrela, inbertsioak egiteko giro hobea izanen da, bai baitakigu atzerriko kapitalak nahiago dituela jabetza pribatua legez babestua duten herrialdeak, aurrez ikusteko moduko lege esparru bat dutenak. Eta, gainera, uste dugu hori baldintza garrantzitsua dela gure ekonomia garatu dadin.

Nola bideratuko da Transnistriako gatazka baldin eta EBn sartzeko prozesuak aitzinera egiten badu?

Transnistriak gehiago esportatzen du EBra, Errusiara baino; are, merkataritza harreman handiagoa du Errumaniarekin, Moskurekin baino. Ekonomiari dagokionez, Transnistria hagitz sartua da Europako merkatuan. Bada argumentu bat dioena gatazka konpondu bitarte ezin garela sartu EBn, baina ez da bidezkoa: Zipre da horren erakusgarri. Zipre estatu kidea da, eta Ipar Zipreko gatazka piztua da oraindik.

Eta Gagauzia eskualde autonomoan zer? Lurralde horrek talde etniko propioa du, eta biztanle gehienak errusiazaleak dira.

Gagauz anitz Errumaniak ordaindutako haurtzaindegietara joaten dira, Turkiak ordaindutako errepideetan barna ibiltzen dira, eta Europako diruarekin sortutako enpresetan lan egiten dute; lurra hondatzen duten pestizidak, Sobietar Batasunaren garaian erabiltzen zirenak, NATOren diruarekin kentzen dira. Baina, zoritxarrez, anitzek ez dakite hori guzia, berri horiei ez baitzaie behar bertzeko oihartzunik eman. Gagauzek Errusiako telebista ikusi ohi dute, eta, Moldaviako hedabideentzat, zaila da Errusiakoekin lehiatzea han. EBk eta Turkiak babes ekonomiko handia ematen diote eskualdeari, eta eginahalak egiten ari gara jendeak lan horren berri izan dezan. Gazte belaunaldiek aise hobeki dakite EBk zer onura dakartzan.]]>
<![CDATA[«Desinformazioaren gerra 2014tik egon da Ukrainan»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1888/008/001/2022-02-27/desinformazioaren_gerra_2014tik_egon_da_ukrainan.htm Sun, 27 Feb 2022 00:00:00 +0100 Alex Bustos https://www.berria.eus/paperekoa/1888/008/001/2022-02-27/desinformazioaren_gerra_2014tik_egon_da_ukrainan.htm
Kremlinentzat, Ukrainaren eta Volodimir Zelenski presidentearen izena zikintzeko kanpaina beharrezkoa da mendebaldeko bizilagunaren inbasioa etxean zein atzerrian justifikatzeko.

Horren ondorioz, gerra informazioaren alorrean ere egin da; Moskuren eta Kieven arteko duelua da, eta bi herrialdeen arteko mugan ibiltzen dira fake news-ak eta albisteak, alde batetik bestera.

Ukrainako Stop Fake fact checking plataformako zuzendari eta kazetari Jevhen Fedtxenko BERRIArekin mintzatu da Maidanaren ostean hasi zen «gerra informatiboaz».

Noiz hasi zen «gerra informatiboa»?

Desinformazioaren gerra hemen egon da 2014tik. Horietako elementu batzuk 2014 aurretik ere bazeuden. Krimearen eta Donbassen okupazioaren ondotik, informazioaren gerra areagotu egin da, eta Ukrainan egon da forma askorekin; batez ere, han zeuden hedabide errusiarren eta sare sozialen bidez.

Gerra informazio horren ideia nagusia kontakizun jakin batzuk garatzea da, Errusia laguntzea kontakizun estrategikoak sortzen Ukrainarekiko kontrol handiagoa izateko eta kaosa eta ziurgabetasuna zabaltzeko. Horiek dira bi helburu nagusiak, eta horretarako plataforma eta kate asko daude ukrainarrarengana heltzeko.

Baina hori ez da soilik Ukrainara begirakoa, baita Errusiara begirakoa ere, gizarte errusiarra gerrazaleagoa izan dadin, politika militarren alde egon dadin eta atzerrian Ukrainaren irudi bat sortzeko zera islatuko duena: herrialde horrek Errusiari eraso egin nahi diola. Hiru audientzia nagusi ditu: Ukraina, Errusia eta atzerria.

Ukrainak nola indargabetu dezake eraso hori?

Kontakizun horiek ezagutzen badituzu, horiek bila ditzakezu. Ikusten baduzu nola zabaltzen dituzten eta nork zabaltzen dituen, orduan eskema horien guztien antolaketa zehaztu dezakezu; horrek balioko du desinformazioaren ekosistema handia nolakoa den ulertzeko.

Egitura gisa irudikatu behar dugu, eta, ondoren, egitura horren barruko nodoen elementuak zein diren ulertu behar dugu. Horri aurre egiteko gauza pare bat jakin behar dira: sistemak nola funtzionatzen duen, eta nola dagoen antolatuta. Gero, kontakizunak gehitzea eragotzi behar da, horiek salatu eta jendeari horiek zer diren ulertarazi. Hori guztia ez da ezer berria: zortzi urte daramatzagu erakusten zer motatako bideo faltsuak erabiltzen diren eta nolako mezuak sustatzen diren.

Agintarien laguntza ere ezinbestekoa da. Ezin da desinformazio horren aurka borrokatu gobernurik gabe: gauza batzuk egin baititzakegu, hala nola monitorizatu eta ikertu, baina badira gauza batzuk soilik gobernu batek egin ditzakeenak. Esaterako, informazio hori zabal dezaketen telebista kateen lizentziei buruzko erabakiak hartzea.

Gobernuak monitorizazio eraginkorragoa ere ezar dezake, eta gertatzen ari denaren ikuspegi zabalagoa izan dezake; zigorrak ere agindu ditzake, Errusiako desinformazioan parte hartzen duten pertsonen kontra. Azken hori garrantzitsua da, batez ere haiekin hitz egitea.

Sare sozialen arloko hainbat enpresarekin ere egiten dugu lan; adibidez, Facebookekin, baina baita Googlerekin ere. Horrekin karta bat sinatu genuen Youtuberi buruzkoa, webgune hori ez izateko desinformazioarentzako espazio adiskidetsu bat.

Hedabide errusiar edo errusiazaleak ixtea da desinformazioaren aurka borrokatzeko manerarik hoberena?

Hedabide horiek ez dute zerikusirik errusiar hiztunekin. Egiazki, ukraineraz ziren, baina politikari errusiazaleek antolatuak izan ziren; ustez, diru errusiarrarekin. Orain arte itxitako kate guztiak ukraineraz ziren.

Auzia nagusiki diruari buruzkoa da. Hedabide-organizazioez aritzean, beti diruari jarraitu behar diogu, norbaiten diruarekin funtzionatzen duelako. Aztertzen badugu diru hori norena den, horren gehiengoak Errusiara eramango gaitu, eta politikari errusiarrengana edo errusiazaleengana.

2014ko okupaziotik, Ukrainak debekatu egin du telebista kate errusiarrak eskuragarri egotea. Ukrainako erakundea arautzailearen erabakia izan zen, ez direlako benetako telebista kateak eta gerrako informazioa eta propaganda transmititzen dutelako. Azken finean, kate ukrainar guztiek baldintza berberak dituzte. Horietako batzuek horiek betetzen dituzte, eta beste batzuek, berriz, ez.

Ukrainaz hitz egiten denean eskuin muturraren gaia ateratzen da behin eta berriro. Zenbateraino da arazoa herrialdean?

Gehiegi erreparatu zaio horri. Naziak ez garela justifikatzeko posizioan jarri zuten Ukraina. Herrialdeak hori justifikatu beharra du. Pertsona horiek moral bikoitza ere badute: «Utzi nazioarteko laguntza, utz iezaiozue Ukrainari armak emateari».

Ez dugu eskuin muturreko diputaturik parlamentuan. Antisemitismoaren kontrako legea dugu. Seguruago sentitzen dira Ukrainan beste herrialdeetan baino. Ukrainak bizirik iraungo du edo Ukraina desagertu egingo da.

Elie Wieselek [idazleak] honako hau esaten zuen: «Neutraltasunak zapaltzaileari laguntzen dio, inoiz ez biktimari. Isiltasunak torturatzailea animatzen du, inoiz ez torturatua».

Batzuetan esku hartu behar da. Neutral bihurtzen direnak bekaturik handiena egiten ari dira. Gatazka areagotzen bada, Europako beste leku askotara zabalduko da.]]>
<![CDATA[Gasak bizimodua zaildu die]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/014/001/2022-01-21/gasak_bizimodua_zaildu_die.htm Fri, 21 Jan 2022 00:00:00 +0100 Alex Bustos https://www.berria.eus/paperekoa/1872/014/001/2022-01-21/gasak_bizimodua_zaildu_die.htm
Gasa osagai oinarrizkoa da Moldaviako bizimodurako. Vasya ere Comraten bizi da, eta haren autoak ere «gas naturala darabil»; Sobietar Batasunekoak izandako zenbait herrialdetan nahiko maiz erabiltzen da gas natural likidotua autoetarako. Gainera, beste zenbait produktu ere garestitu dira: ogia, gazta, tomatea, esnea, tabakoa, gasolina... Chisinaun bizi da Ivan, eta kexu da den-dena garestitu dela-eta; Ivanen iritziz, dena fabriketan produzitzen da, eta horietan ere gasa erabiltzen dute. Gaur egun, Ivan lanik gabe dago; lehen, turismoaren alorrean lan egiten zuen, baina, pandemiaren eraginez, gero eta atzerritar gutxiagok bisitatzen dute Moldavia. COVID-19a agertu baino lehen ere.

Moldaviak eta Gazprom gasaren erraldoiak moldatu egin dute beren akordioa, eta horrek aldarazi ditu tarifak. Gas enpresa horretan, kapital gehiena Errusiako Estatuaren esku dago, eta herrialde osoko enpresarik handiena da; kalkuluen arabera, 100.000 milioi euro inguru balio du. Aurtengo urtarrilean, %17,5 igo du prezioa, azaroaren amaiera aldera sinatu zuten akordioaren ondorioz. Ia hilabete osoan, beldur ziren okerrena gertatuko ote zen: neguan gasik gabe geratzea, alde biek elkar ezin harturik. Urteko hilabeterik hotzenetan, eskualde gehien-gehienetan litekeena da zeropetik hamar gradu inguruan ibiltzea tenperatura.

Akordioa lortu, lortu dute, baina haren ondorioak ordaintzen ari dira orain. Urtarrileko kuota atzorako jaso nahi zuen Gazpromek, eta ordaindu ezean, gasa etengo ziola egin zion mehatxu Chisinauri. Moldaviako Gobernuak bigarren proposamena egin zion, ordaindu bai, baina bi zatitan ordainduko ziola: 33.4 milioi euro atzoko egunez, eta gainontzeko 22 milioiak, «aurrerago». Gazpromek ez zuen onartu eskaintza. Beraz, larrialdi egoera deitzea proposatu zuen Natalia Gavrilita lehen ministroak, «herritarrei gas hornidura bermatzeko», eta legebiltzarrak proposamena onartu zuen atzo.

Gas politika

Moldavia osoan, Transnistrian bakarrik eutsi diete gas naturalaren lehengo prezioei. Eskualde horrek, de facto, estatu moduan funtzionatzen du, eta Errusiaren aliatu hurbilekoa da; hala, Vadim Krasnoselki presidentearen beraren negoziazioei esker eutsi diote prezioari. Estatu aitorpenik ez duen eskualde horretatik barrena sartzen dira Moldaviara Errusiako hidrokarburoak, eta haren bidez bermatzen da hornidura. Transnistriako bizi maila gainerako eskualdeetakoaren antzekoa da: pentsiorik apalenak 30 eurokoak dira, eta soldatak ehun euro inguruan dabiltza. Eskualde horretan bizi da Nicolae, eta, hark dioenez, jende asko joaten da Transnistriara bizitzera, fakturak askoz ere merkeagoak baitira.

Moldaviako think tank bateko analista politiko Dionis Cenusa ren iritziz, etorkizunean halakorik gerta ez dadin, Errumaniaren eta Ukrainaren arteko «interkonexio energetiko funtzionala» litzateke aukerarik errealena: «Europako legedia ezinbestean ezarri beharra dago energiaren alorrean. Nork bere ahalegina egin beharra dauka, efizientzia energetikoa handituz energia kontsumoa apaltzearren». Gaur egun, Moldavian dauden energia zentraletako askok gasa darabilte argindarra ekoizteko, hala nola CET-Nord enpresak; Baltin dago, herrialdearen iparraldean. «Gasa garestitu da iazko udan halako bi ordaintzeraino, eta horrek, azken batean, tarifa garestiagoak dakarzkie kontsumitzaileei, kalteberenak diren horiexei», nabarmendu du Cemnusak.

Presidente berria

Moskun ez zuten begi onez ikusi Maia Sandu aukeratzea herrialdeko presidente, Europaren aldekoa eta liberala izaki. Sanduren aurrekoak, Igor Dodonek, zeina sozialista eitekoa eta Errusiaren aldekoa baitzen, galdu egin zituen 2019ko hauteskundeak. Handik aurrera, Moldaviak EBrantz jo zuen, bi urteren buruan egiaztatu zenez: berriro ere, Sanduren alderdiak irabazi zituen parlamenturako hauteskundeak; zentro-eskuineko PAS Ekintza eta Elkartasun Alderdiak, hain zuzen. Parlamentuan gehiengoa bildu zuen, ganberako 101 aulkietatik 63 lortuta, eta herrialde osoan emandako boto guztien %52,80.

Transnistriaren itzala -Errusiaren gerizpean- eta gasa: horra Kremlinek bere esku dituen bi tresna, Chisinau estu hartzeko; izan ere, Moskun argi baino argiago ikusten dute Moldavia EBrekiko elkarrizketan sakontzen ari dela. Eta hori ez du gogoko Errusiak, uste baitu Moldaviak bere orbitaren pean egon behar duela. Horregatik, nahiz eta Moldaviako Gobernuak esana duen ez duela inolako prezio politikorik ordaindu, gas kontratu berriari atxikitako protokoloak berekin dakartza aldebiko lankidetza ekonomikorako oinarri batzuk ere, energia alorreko horietaz gaindikoak. Gaur egun, urrun ikusten da Moldaviak EBn sartzeko aukera izatea, baina baliteke Bruselarantz hurbiltzea, herabeki.]]>
<![CDATA[SESBeko kide izandako hainbat estatuk Moskuren menpe jarraitzen dute oraindik ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1925/012/001/2021-12-30/sesbeko_kide_izandako_hainbat_estatuk_moskuren_menpe_jarraitzen_dute_oraindik.htm Thu, 30 Dec 2021 00:00:00 +0100 Alex Bustos https://www.berria.eus/paperekoa/1925/012/001/2021-12-30/sesbeko_kide_izandako_hainbat_estatuk_moskuren_menpe_jarraitzen_dute_oraindik.htm think tank-eko analista Oleg Ignatovek dioenez, «Baltikoko estatuek uste dute Errusia mehatxu bat dela beren segurtasunerako, batez ere Letoniak eta Estoniak, non errusiar hiztunen gutxiengo handiak baitaude oraindik». Bielorrusia, berriz, aliatu leiala izan da Moskurentzat, independente bihurtu zenetik bertatik ia. Izan ere, Aleksandr Lukaxenko presidenteak 27 urte daramatza boterean, hein handi batean Errusiak babestuta, agintaldi guztian lehengai merkeak eta interes apaleko kredituak eman baitizkio. Lukaxenkok eta haren erregimenak Errusiaren laguntza behar dute, eta Errusiak eman egin die, baina argi utzita, betiere, ez dela baldintzarik gabeko laguntza bat. Alex Koktxarov arrisku analistaren hitzetan, Bielorrusia eta Errusia hurbileko aliatuak dira arlo politikoan, militarrean eta ekonomikoan. Ukraina ere Errusiaren alde zegoen hasieran. Bi herrialdeen historia eta hizkuntza hurbilekoak direnez, «senidetzat» hartu izan dute elkar, eta, harreman horren erakusgarri, Ukrainan izan dira zenbait presidente errusiazale, hala nola Leonid Kutxma eta Viktor Ianukovitx. Salbuespen gutxi batzuk gorabehera, dena den, joera hori 2014an bukatu zen betiko, Ukrainak guztiz hautsi baitzuen Errusiarekin zuen harremana, eta hark, ordainetan, Krimeako penintsula okupatu eta babesa eman baitzien errebeldeei Donetsken eta Lugansken. Gaur egun, Errusiak eta Ukrainak harreman zinez tirabiratsua dute: 100.000 soldadu errusiar baino gehiago daude bi herrialdeen arteko mugatik gertu, eta Kiev beldur da Moskuk ez ote dion luze gabe erasoko. Gainera, Moldaviak ere jarrera aldatu du, eta, orain, gehiago dago Europako Batasunari begira, Errusiari begira baino. Maia Sandu da hango presidentea, eta alderdi liberal eta europazale batekoa da. Kremlini, ordea, ez zitzaion gustatu mendebalderantz lerratze hori, eta Europako herrialde txiki hori estu hartzen hasi zen, mehatxu eginez gas hornidura etengo ziola. Nolanahi ere, azaroan akordio bat egin zuten alde biek. Kaukaso Karabakh Garaiko gerran, 1992tik 1994ra alegia, Errusiaren laguntza funtsezkoa izan zen Armeniak irabaz zezan. Lotura hori ez da berria. Urte askoan, bizirik irautearren, Erevanek segurtasun eta eragin trukean ibili behar izan du Errusiarekin. Kaukasoko herrialdeen artetik, Georgia moldatzen da okerren Moskurekin. 2008an, haren kontra aritu zen gerran, eta galdu egin zuen. Gainera, zenbait estatu aitortu gaberen esku geratu zen haren lurraldearen zati handi bat, eta estatu horiek, Hego Osetia eta Abkhazia, Errusiaren aliatuak dira. Hego Osetiak, hain justu, Errusiara batzeko asmoa iragarri izan du. «Aitortu gabe dauden estatu horiek anexionatuko balitu Moskuk, horrek are gehiago bultzatuko luke Georgia Mendebalderantz, eta Errusia are bakartuago geratuko litzateke», esplikatu du Ignatovek. Azerbaijan, berriz, erdibidean dago: ez dauka halako tirabirarik Errusiarekin, baina Turkiari ere ez zaio hurbildu. Arzu Geybulla kazetari azeriarrak dioenez, «Bakuren eta Ankararen arteko harremana estrategikoa baino ez da, alde biko lankidetza ekonomikoan aritzeko, onura politikoak lortzeko eta akordioak egiteko pentsatua». Turkia eta Errusia etsai historikoak dira, baina Geybullak zera uste du: «Moskuk ez luke kezkatu behar lankidetza horregatik, kontuan hartuta zer posiziotan dagoen». Erdialdeko Asian espezializatutako analista Fran Olmosek adierazi duenez, «Tajikistan eta Errusia beti moldatu izan dira ondo», esaterako. Talibanen mehatxuak ez du hobetu Errusiak Duxanberekin duen harremana, ezta inguru horretako beste ezein herrialderekin duena ere. Kazakhstan, Kirgizistan eta Uzbekistan ere ondo moldatzen dira Errusiarekin, batez ere Kazakhstan eta Kirgizistan. Turkmenistan dago urrunen: politikoki neutroa denez, Estatu Independenteen Erkidegoaren parte baino ez da, nahiz eta, Olmosek dioen bezala, «Errusiak baino ez lukeen militarki defendatuko Turkmenistan». ]]> <![CDATA[Erdibideko neurriak pandemiaren aurka ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2035/003/001/2021-11-18/erdibideko_neurriak_pandemiaren_aurka.htm Thu, 18 Nov 2021 00:00:00 +0100 Alex Bustos https://www.berria.eus/paperekoa/2035/003/001/2021-11-18/erdibideko_neurriak_pandemiaren_aurka.htm <![CDATA[Minsk, EBren kontra borrokan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1905/013/001/2021-11-17/minsk_ebren_kontra_borrokan.htm Wed, 17 Nov 2021 00:00:00 +0100 Alex Bustos https://www.berria.eus/paperekoa/1905/013/001/2021-11-17/minsk_ebren_kontra_borrokan.htm
Ez da kasualitatea estatu horietatik iristea —bereziki Vilnius eta Varsoviatik—, haiek baitira Aleksandr Lukaxenko Bielorrusiako presidentea eta haren gobernua kritikatu eta Bielorrusiako oposizioa babestu dutenak. Lituanian, Svetlana Tikhanovskaia oposizioko buruzagietako bat eta Roman Protasevitx kazetaria —hegazkin bat bahitu ostean atxilotu zuten— hartu dituzte; Polonian, berriz, Nexta oposizioko kanaleko kide Stepan Putilo, eta Valerik eta Veronikak osaturiko Tsepkalo bikotea, biak ala biak Lukaxenkoren aurkako ahots garrantzitsuak.

EBren barruan ere oso kritiko izan dira Bielorrusiako presidentearekin eta haren erregimenarekin. Aleks Koktxarov analistak azaldu duenez, «EBko zenbait herrialdek, bereziki Poloniak eta Lituaniak, murrizketa gehiago ezartzeko joera izango dute, Bielorrusia behartzeko EBrako migratzaileen fluxua moztera».

Estatu kideek jada eztabaidatu dituzte zigorrak jartzeko lehen mehatxuak; hala nola Bielorrusiako funtzionarioek ezingo dute eskatu bisarik. Aztergai dago Belavia —estatuko hegazkin konpainia— eta Errusiako aire konpainiak zigortzeko aukera ere: EBk Lukaxenkoren erregimenari laguntzeaz akusatu ditu. Horretaz, Koktxarovek dio «Bielorrusiako hegazkingintza zibilaren kontra» doazela, «potentzialki Belaviari bere flota kenduz», konpainiak hegazkin gehienak maileguz erabiltzen baititu, eta jabeak EBkoak baitira.

Normalean, ez da erraza Iraketik eta Siriatik Bielorrusiarako bisak lortzea, baina azken hilabeteotan 12.000 eta 15.000 euro bitarteko paketeak eskaini dira: hegaldiak, bisak eta Europara gurutzatzeko lurreko laguntza zituzten. Hori bai, benetako ordua iristean, egoera espero baino zailagoa izan da Bielorrusiara iritsi diren milaka migratzaileentzat; hedabide nazionalen arabera, 10.000-15.000 lagun prest daude EBn sartzeko.

Natalia Minsken bizi da, eta migratzaileak nola iristen diren eta nola joaten diren ikusi du. «Hiriaren erdigunean bizi naiz. Gauero, hotel batetik gertu elkartzen dira, haurrekin eta poltsekin, eta batzuk taxi batera igo eta mugaraino joaten dira», azaldu dio BERRIAri. Hotelean «emakumeek eta haurrek lo egin ohi dute, eta gizon gehienek, berriz, kalean, lo egiteko zakuetan».

Bielorrusia ia guztian zeropeko tenperaturak izaten dira gauean; hiriburuan, esaterako, zero azpitik bost gradu ingurukoak. Nataliak gehitu du egoera askoz ere okerragoa dela Grodnon, Lituaniatik eta Poloniatik gertuen dagoen hiririk handienean.

Egoera hori iragan uztailean hasi zen, eta, harrezkero, arazo txiki bat zen, harik eta azaroaren 8an tentsioak gora egin zuen arte, hainbat migratzaile Poloniaren eta Bielorrusiaren arteko mugara iritsi zirenean. Herenegun, ehunka migratzaile iritsi ziren mugako pasabidera, eta, han, Poloniaren ezezkoarekin eta milaka agenterekin topo egin zuten; agente horiek herrialdean sartzeko edozein saiakera oztopatzeko prest daude, gainera. Bart, poliziek ur kanoiekin jo zituzten mugan pilaturikoak.

Horren harira, Poloniako lehen ministrorde Jaroslaw Kaczynskik atzo adierazi zuen ez duela ikusten «ortzi mugan [Bielorrusiaren kontrako] gerra armaturik»; bezperan Lukaxenkok egindako adierazpenari erantzun zion hitz horiekin, Bielorrusiako presidenteak esan baitzuen ez duela «gatazkarik nahi» bi estatuen arteko mugan.

Errusiaren babesa

Beheraldi batzuk izan arren, Bielorrusiak eta Errusiak harreman oso estua dute. 90eko hamarkada txarraren ostean, Abel Amon ekonomialariaren arabera, «Bielorrusiaren arrakasta moderatuak oso lotuta daude Errusiarekin: energia merkea eta Errusiaren kreditu malguak, esportazioen %60 hara joatea eta inbertsioen %75 Errusiakoak izatea».

Horregatik, Koktxarovek gehitu du bi herrialdeek lotura politiko, militar eta ekonomiko oso indartsuak dituztela: «Seguruenik, Bielorrusiako agintariek ez dituzte hartuko Kremlinen gustukoak ez diren erabakiak». Vladimir Putin Errusiako presidenteak bere homologoari ohartarazi zion ez dezala bete Europa erdialderako gas hornikuntza eteteko mehatxua; neurri horrek bereziki kalte egingo lieke Eslovakiari, Alemaniari, Txekiari eta Poloniari.

Analistaren iritziz, Lukaxenkoren maniobra horrek helburu argiak ditu. Batez ere «Polonia, Letonia eta Lituania zigortu nahi dituzte», baina, horrekin batera, «diru sarrera gehigarriak lortu dituzte pertsonen trafikoarekin, horretan parte hartu baitute estatuarenak diren enpresek». Errusia ere irabazle atera da krisi horrekin, «EBren zatiketak handitu» dituelako, eta «EBren eta NATOren arteko zatiketa gehiago sortu» dituelako.

Istilu horrek tirabirak eragin ditu Putinen eta Lukaxenkoren artean ere. Bielorrusiako presidenteak gasa eteteko mehatxua egin zuen; Kremlini ez zitzaion gustatu hori, eta Minsk ohartarazi zuen, Errusiaren interesei kalte egingo zielako.

Bien arteko gaizki-ulertu hori izan arren, Moskuk bere aliatua defendatu du, nahiz eta bere inplikazioa ukatu duen migrazioaren aferan; Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak iradoki zuen EBk Bielorrusiari ordaindu beharko ziola migrazio fluxuari eusteko, Turkiarekin egin bezala.

Poloniaren ezezkoa tarteko, Lukaxenkok iradoki du migratzaileak Bavariara (Alemania) eramatea; Belaviak laguntza eskainiko luke EBren lurraldera iristeko. Herenegun gauean Angela Merkel Alemaniako jarduneko kantzilerrarekin izandako telefono deian, Bielorrusiako presidenteak afera bideratzeko proposamen bat helarazi zion, Lukaxenkok atzo esan zuenez.]]>
<![CDATA[Turkmenistan, COVIDik gabeko herrialdea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1944/021/001/2021-10-24/turkmenistan_covidik_gabeko_herrialdea.htm Sun, 24 Oct 2021 00:00:00 +0200 Alex Bustos https://www.berria.eus/paperekoa/1944/021/001/2021-10-24/turkmenistan_covidik_gabeko_herrialdea.htm
Turkmenistango Gobernuak oraindik ere esaten du ez dagoela koronabirus kasurik, eta atzerriko arazoa dela dio. Hala ere, kasurik ez izatea hango agintarien lorpen bat dela esateari utzi dio. Horrek ez du eragotzi Munduko Bankuak koronabirusari aurre egiteko emandako hogei milioi euroak onartzea.

Oposizioko komunikabide nagusietako bat den Turkmen.news atariaren editore Ruslan Matyievek azaldu duenez, duela gutxi Osasun Ministerioko arduradun gehienak kargutik kendu zituzten, argi utziz tokiko agintariak ez daudela gustura egungo kudeaketarekin. Kazetariak uste du litekeena dela laster erregimenak aitortzea COVID-19a herrialdera heldu dela. Gerta liteke agintariek garai batean hiesari eman zioten trataera bera ematea. Datu ofizialen arabera, Turkmenistanen hiesa diagnostikatutako bi pertsona daude.

Hala ere, Matyievek dio guztiek ezagutzen dutela herrialdean COVID-19ak jota hil den norbait. «Susmagarria zen zenbat pneumonia eta gripe kasu zeuden udan, 40 eta 45 graduko tenperaturak geneuzkanean». Turkmenistanen zatirik handiena basamortua da, eta udak luzeak eta beroak dira. Horretaz gain, arazoak daude beharrezko osasun arreta jasotzeko, ez baita erabat doakoa. Horregatik, herritarrek saihestu egiten dute erietxera joatea. «Informazio batzuek diote ehunka pertsonak eroskeriara jo behar izan dutela tomografiak egin ahal izateko», gehitu du kazetariak.

Pragako Unibertsitateko irakasle Slavomir Hovakek, Turmenistanen adituak, azaldu du ezin dela zalantzan jarri COVID-19a heldua dela Turkmenistanera. Haren esanetan, bi dira birusa herrialdera iritsi izana ukatzeko Asgabaten arrazoiak: «Lehena da propagandak behar duela presidentea superheroi gisa agertzea, herritarrak pandemiatik babes ditzakeen lehen mailako turkmenistandarra. Atzerriari begira, herrialde egonkor baten itxura eman nahi du, etortzen diren atzerritarrak defendatzeko gai dena, batez ere negozioak egitera datozenak. Orain COVID-19a badagoela esatea kaltegarria litzateke presidentearen irudiarentzat».

Pandemiak herrialde osoari eragin dio, eta ikusi dute nola gutxitu diren pertsonen mugimendua eta merkataritza, bai barnekoa, bai atzerriarekikoa. Oztopo asko daude herrialdean sartzeko, handik ateratzeko, eta barruan mugitzeko, batez ere hiriburura joateko. Horrek guztiak okerragotu egin ditu arazoak, batez ere atzerritarren joan-etorriak, langabezia maila handia eta janari urritasuna. Nekazaritza eremuetan bizi direnetatik asko Asgabatera joan ohi ziren lanera, hiriburura edo Awaza ingurura, non gune turistiko asko dauden, baina hori egun ezinezkoa da; beraz, jende askok lana galdu du, edo arazoak ditu bat aurkitzeko.

Pandemia kudeatu den moduan protesta mugimendu bat sortzea ezinezkoa den arren, Matyievek dio kritiko oro suntsitu egingo dutela. «Erregimena sendo dago. Gutxinaka gertatuko da agian, baina manifestariak banaka atzemango dituzte, segurtasun indarrak asko baitira».

Presidente berezia

2006tik, Gurbanguly Berdimuhademov da Turkmenistango presidentea, garai batean Osasun ministro izandakoa. Ohikoa da haren argazkia ikustea eskoletan, eraikin publikoetan eta telebistan. Aurreko presidente Saparmurat Niyazovek hasitako bideari jarraituz, pertsonalitateari gorazarre egiten dio, eta debeku bitxiak ezarri ditu; besteak beste, hiriburuan zuriak ez diren ibilgailuak sartzea edo 40 urte baino gutxiagorekin bizarra uztea. Osasun ministro izan zenean, itxi egin zituen eskualdeetako hiriburuetatik kanpo zeuden erietxe guztiak, eta herritar asko osasun arretarik gabe utzi.

Ohikoa da haren aurpegia ikustea telebistan, mota guztietako esku hartzeetan, hasi zaldi lasterketetatik eta limusina batetik tiro egiteraino. Oso ezagun egin zen 2019an egin zuen agerraldi bat, tarte batez komunikabideetan atera gabe egon ostean—hila zela ere zabaldu zen—. Hori gezurra zela frogatzeko, argazki batzuk banatu zituzten non basamortuan ageri baitzen, infernuko atea deitutako gune baten ondoan, irristatzen —horrela deitzen zaio gune horri, gasa sutan irteten delako handik—. ]]>
<![CDATA[Volodimir Zelenskiren kontraesana, agerian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1942/023/001/2021-10-10/volodimir_zelenskiren_kontraesana_agerian.htm Sun, 10 Oct 2021 00:00:00 +0200 Alex Bustos https://www.berria.eus/paperekoa/1942/023/001/2021-10-10/volodimir_zelenskiren_kontraesana_agerian.htm Pandoraren paperetan agerturiko izen-abizen garrantzitsuenetako bat Ukrainako presidente Volodimir Zelenskirena izan da. Filtraturiko dokumentu horien arabera, Zelenskik Ukrainako oligarken dirua jaso zuen; Ilhor Kolomoiskirena, esaterako. Horrez gain, bere kabineteko kide batzuekin batera offshore sozietate batzuen onuraduna izan zen. Jakinarazpen horiek kolpe gogorra dira Ukrainako presidentearen eta haren alderdiaren sinesgarritasunarentzat, eta kontraesan bat azaleratu dute.

Zelenskik esperientzia du politikari uherren eta Ukrainako oligarken aurka borrokatzen. Gutxienez, hala ikusi ahal izan zuen herrialde osoak Herritarren zerbitzaria telesaileko protagonista lanak egin zituenean, Ukrainako estatuburu bilakatzen den bigarren hezkuntzako irakasle baten rola harturik. Historia errepikatu egin zen, baina xehetasun zenbaitekin: 2019ko presidentetzarako bozetara aurkeztu zen, eta aktore izateari utzi agintera igaro zen.

Haren aldarrikapenetako bat zen herrialdearen zati handi bat kontrolatzen duten klase dominatzaile horien aurka egitea, joan den ekainetik Ukrainako presidenteak bultzatu dituen «oligarkizazioaren aurkako politikekin». Oligarka deitzen zaie SESB desegin ostean aberastasunak pilatu zituzten milioidun handiei, zeintzuek botere politikoa ere baduten, eta komunikabide baten edo biren jabe izan ohi diren. Gizonak dira gehienak, eragin handia dute herrialdean, eta dirutzaren jabe dira Europako herrialderik pobreenetako batean. Atzerri Harremanetarako Europako Kontseiluaren datuen arabera, 2013an BPG barne produktu gordinaren %45en jabe ziren. Hamar aberatsenak 17.862 milioi euro ingururen jabe dira.

Zelenskik bere taldearekin pentsatutako neurriek aurreikusten zuten oligarken zerrenda ofizial bat osatzea alderdi politikoei diru laguntza zuzenak eta zeharkakoak ematea eragozteko. Ekainean egindako prentsaurreko baten arabera, haren asmoa da «oligarkarik gabeko herrialde bat» eraikitzea: «40 milioi biztanlerentzako herri bat, ez soilik Forbesen zerrendan dauden ehunentzat. Herrialde bat non enpresa handiak ez diren diru publikotik bizi». Lege proiektu hori irailaren 23an onartu zuten, Ukrainako Parlamentuko 450 diputatuetatik 279ren babesarekin. Horietatik gehienak Zelenskiren alderdikoak ziren.

Zerrenda horretan sartzeko, hurrengo ezaugarrietatik gutxienez hiru bete behar dira: 70 milioi euro inguru baino gehiagoko aktiboak edukitzea, eragina izatea komunikabideetan, monopolioren batengandik irabaziak lortzea, eta ekintza politikoetan parte hartzea. Segurtasun eta Defentsarako Kontseilu Nazionala arduratuko da pertsonak oligarka gisa sailkatzeaz; Kontseilua Ukrainako presidentearen menpe dago, eta haren aurkariek ohartarazi dute modu arbitrarioan balia dezakeela hura.

Herriaren zerbitzaria

Oligarken aurkako diskurtso hori gorabehera, Zelenskiri eta haren alderdiari egozten diete enpresari horietako baten menpe egotea. «Kontu handiz jokatu behar da neurri horiekin, Zelenskik eta haren alderdiak harremanak dituztelako zenbait oligarkarekin; beraz, litekeena da legea selektiboa eta politizatua izatea, eta presidentearekin aliatu gabeko oligarkei kalte egitea», azaldu du Koktxarovek.

Nagusiki Kolomoiskiri egiten zaio erreferentzia, Zelenski ezagun egin zuen telesaila ematen zuen telebista katearen jabeari. Ukrainako enpresaririk aberatsenetan laugarrena da, eta bankuetan eta petrolioan ditu batez ere inbertsioak. Gainera, analistak azaldu duenez, agintean den alderdiko diputatu batzuek harremanak dituzte beste aberats batzuekin ere, besteak beste Viktor Pintxukekin eta Rinat Akhmetovekin. Uste da bi horiek direla herrialdeko bi gizonik aberatsenak.

Pintxuk altzairuarekin egin zen aberats, eta Ukrainako presidente ohi baten alabarekin dago ezkonduta. Akhmetovek, Ukrainako gizonik aberatsenak, metalgintzan, komunikabideetan eta energian ditu inbertsio gehienak. Xaktar Donetsken jabe eta presidente izateagatik ere bada ezagun: herrialdeko futbol talderik handiena da, eta Europako titulu bat duen bakarra. Biak Ukrainako Parlamentuko kide izan dira milurteko honetan, eta eragina izan dezakete Ukrainako buruzagien erabakietan.

Botere borroka

Joan den asteazkenean, tiratzaile batek hamar tiro egin zituen Serhi Xefir Ukrainako presidentearen aholkulari nagusia zihoan ibilgailuaren aurka.

Informazio nahikorik ez bada ere, Presidentetzaren bulegoak zehaztu zuen hilketa saioak zerikusia duela joan den ekainetik Ukrainako presidenteak bultzatu dituen «oligarkizazioaren aurkako politikekin». Azken urte hauetan, haien borroketako bat izan da EBrako joeraren aurka egitea, uste dutelako kalte egin diezaiekeela euren interesei. Hala azaldu du Alex Koktxarovek, Eurasian espezializatutako arriskuen analistak. Haren esanetan, oligarkak baliatu egiten dute lehia gutxi batzuen artekoa dela eta merkatuak arautuak daudela Ukrainan.

«Horregatik, merkatua zabaltzea albiste txarra litzateke, aukera berriak sortuko liratekeelako lehiakideentzat, baita Europako Batasunetik etorriko liratekeenentzat ere. Eta 2021 honetan beste oztopo batekin egin dute topo: Europako herrialderik handienetan bigarrena kontrolatzen duen gizon talde txiki horren boterea murriztera bideratutako politikak».]]>
<![CDATA[Irabazi du, baina ez du konbentzitzen]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1965/003/001/2021-09-21/irabazi_du_baina_ez_du_konbentzitzen.htm Tue, 21 Sep 2021 00:00:00 +0200 Alex Bustos https://www.berria.eus/paperekoa/1965/003/001/2021-09-21/irabazi_du_baina_ez_du_konbentzitzen.htm
Lovanov izan zen oposizioko kide Aleksei Navalniren Boto Azkarra sistemaren sostengua jaso zutenetako bat. Navalniren aldeko zenbaitek ez zuten gogo handirik PKRFren zerrendetako hautagaien alde bozkatzeko, SESBen garaiko komunisten aurkako iragana zela eta, baina ez zuten jarrera bera partekatzen jarraitzaile guztiek.

Errusiako presidente Vladimir Putinen alderdia ahulduta eta babes nahiko baxuarekin heldu da parlamenturako bozetara (inkesten arabera, %44ko sostengua zuen, eta hori gutxi da alderdiak izan ohi duenarekin alderatuta). Horrek ez dio eragotzi hauteskundeak irabaztea, nahiz eta iruzur salaketa ugari jaso Errusiako osoan. Botoen %98 zenbatuta, botoen %49,79 eroso bat eskuratu dute, nahikoa Duman gehiengo kualifikatua izateko.

Putinen Errusia ohituta dago kutsu liberal eta/edo demokratikoko protestak ikustera, horren adibide dira 2011 edota 2020koak, baina ez da horren ohikoa komunistak ikustea. Eta are ezohikoagoa da kalera irteteko iragarri duten arrazoia: hauteskundeetako emaitza. Deialdia, agintariek baimendu ez dutena, Puxkinskaia plazan izan da, Errusiako hiriburuaren erdigunean.

Bozen aurretik, PKRFko ordezkari batek zioen inolako zalantzarik gabe alderdi komunista zela Errusiako benetako oposizioko alderdi bakarra. Arrangura agertu zen baita ere ekitaldi oro debekatu zirelako, baita duela gutxi arte onartuta zeudenak ere, besteak beste, manifestazioak eta hitzaldiak. «Ez dago argi zertaz ari diren demokraziaz ari direnean, Errusian errepresioa baliatzen dutelako oposizioko indarren aurka», esanez amaitu zuen, nabarmenduz bere alderdia ere oposizioan kokatzen dela.

Urrun geratzen da Putinen arrakastaren une gorena, zeina Krimeako penintsularen legez kanpoko bategitea izan zen. Presidentearen babesari bultzada bat eman zioten eskualde hori «berreskuratu» izanak eta egoera ekonomiko on baten inertziak. Orduz geroztik, egoera ekonomikoak okerrera egin du Mendebaldearen zigorren ondorioz, eta horren ondoren, mundu mailako pandemiaren eraginez. Gainera, prentsa eta politika askatasunek atzeraldi bat jasan dute ordutik, erregimenaren helburua delako botereari eustea eta «koloreetako matxinaden» sugarrak saihestea, horiek baitira Kremlinaren obsesioetako bat. SESBen menpe egon ziren herrialde askotan ikusi dira matxinada horiek, tartean Ukrainan, Georgian, Armenian eta Kirgizistanen. Runeten (errusierazko Internet sarea) sorrerarekin edota oposizioko kideen nahiz prentsa independentearen aurkako jazarpenarekin, herrialdearentzako nahi duen etorkizuna eraikitzen ari da Kremlina, jendetza biltzen duten protestarik eta hauteskundeetako ezusterik gabekoa.

Mendebaldeak Ukrainako manifestazioei emandako babesa tentsio handiko auzia izan da Moskurentzat, zeina beldur den SESBen menpe egondako herrialdeak haren eraginpetik aterako diren edo protesta horiek herrialde osora zabalduko ote diren. EB Europako Batasuna eta AEBek babestu egin dituzte Aleksei Navalni eta bestelako oposizioko kideak. Errusiako iturri ofizialen arabera, gainera, Navalni AEBetako zerbitzu sekretuekin elkarlanean aritua litzateke.]]>
<![CDATA[Agintea legitimatzea helburu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1918/014/001/2021-09-18/agintea_legitimatzea_helburu.htm Sat, 18 Sep 2021 00:00:00 +0200 Alex Bustos https://www.berria.eus/paperekoa/1918/014/001/2021-09-18/agintea_legitimatzea_helburu.htm
Errusiar gehienek ez dute zalantzarik egiten Putinen alderdiak irabaziko duela, baina ikusteko dago zer-nolako aldea aterako duen. «Guztiek dakite emaitzak faltsututa daudela, baina garrantzitsua da sinesgarritasun itxura ematea», azaldu du Nazioarteko Gaietarako Finlandiako Institutuko ikertzaile Kriistina Silvanek. Haren iritziz, Errusia Batuak ez du irabaziko botoen %60 edo %70arekin, baina bai botoen erdiarekin baino gehiagorekin. Putinek boterean jarraitu ahal izateko -legez 2036ra arte jarrai dezake- garrantzitsua da Duman edo behe ganberan dituen aliatuek gehiengoa edukitzea.

Oposizio sistemikotzat -sistema erreformatzea helburu ez duen oposizioa, nahiz eta agintean egon ez- jo izan den arren, PKRF Errusiako Federazioko Alderdi Komunista da boto gehien lortzeko aukerak dituena Errusia Batuaren ondoren. PKRFren nazioarteko arduradun Tatiana Disiatsovak dio zalantzarik egin gabe Alderdi Komunista dela «oposizioko benetako alderdi bakarra» Errusian. Arrangura da kanpaina egiteko zailtasunengatik, dio ez dagoela argo zertaz ari diren demokraziaz ari direnean: «Errusian oposizioko indarren aurkako errepresioa dago. Mota guztietako ekitaldiak debekatu dituzte, baita duela gutxi arte baimenduta zeudenak ere, esaterako, manifestazioak edota hitzaldiak». Vtsiom etxeak egindako zundaketen arabera, komunistek botoen %18 eta %22 artean lor ditzakete.

Disiatsovaren esanetan, politika neoliberalen ondorioz, okerrera egin dute pertsonen bizi baldintzek eta ekonomiaren adierazleek, eta demokraziaren garapenari laguntzen ez dioten aldaketa politiko garrantzitsuak gertatu dira. Gogorarazten du herrialdeak baduela esperientziarik sozialismoarekin, eta SESBeko Alderdi Komunistaren oinordeko gisa, orduko eta oraingo bizimoduak alderatu ditzaketela: «Horregatik diogu sozialismoaren alde eta neoliberalismoaren aurka gaudela».

Emaitza ia erabat ziurra denez, hauteskundeetako parte hartzea gakoa da erregimenarentzat, bere burua legitimatzeko modu bat delako. Silvanek uste du erretiratuei eta haur txikiak dituzten familiei eskainitako onurek ez dituztela horiek Errusia Batuaren alde bozkatzera bultzatuko, baina bai sinetsaraziko dietela bozkatzaile kritikoei gehiengoak Putinen alderdiaren alde egingo duela. Gainera, zozketak egiten dira modu telematikoan bozkatzen dutenen artean, ibilgailuak, apartamentuak edota 1.100 eurorainoko bonuak irabazteko aukera emanez. Parte hartzea bultzatzeko, zozketa horiek egin ziren iazko konstituzioari buruzko erreferendumean ere, edota COVID-19aren aurkako txertaketa kanpainan. Zenbait eskualdetan hautetsontziak atzo zabaldu bazituzten ere, jende gehiena bihar espero dute.

Kritikaren aurka

«[Errepresioa dela eta] Gogorik eza eta politikarekiko interes falta handia dago herritarren artean. Askok bi edo hiru lanpostu dituzte, eta familiari jaten ematea da euren kezka nagusia», azaltzen du Disiatsovak. Antzeko diskurtsoa du Jabloko alderdiko hautagai Marina Litvinovitxek ere, zeinak ziurtatzen duen hauteskunde hauen arazo nagusia dela ez direla aurkeztuko 2020ko hauteskundeetan parte hartu zuten hautagai guztiak, asko espetxean edo erbestean, edo inhabilitatuta daudelako.

Errusiatik kanpo ezagunena den oposizioko kidea, Aleksei Navalni, ez da salbuespen bat. Egun espetxean dago, eta handik salatzen ditu bertako baldintza txarrak eta egunean zortzi orduz telebista ikustera behartzen dutela. Berak eta bere taldeak sortutako FBK Ustelkeriaren aurkako Fundazioa legez kanpo utzi zuten urte hasieran, «muturreko erakunde bat» izatea egotzita; titulu hori jaso zuten, besteak beste, Alderdi Nazional-Boltxebikeak eta EI Estatu Islamikoak ere. FBK debekatu eta gero, bertako kide guztiak, oraingoak nahiz iraganekoak, inhabilitatuta geratu dira edozein hauteskunde prozesutara aurkezteko. Hala ere, Errusia Batuaren zerrendari boto gehien zein hautagaik kenduko liokeen aurreikusteko sistemari eutsi zioten atzo arte. Atzo telegrameko kontua itxi zieten Googlek eta Applek, Moskuren presioen ondorioz. Moskuko hamabost barrutietatik 11tan Navalniren taldeak PKFRren aldeko botoa eskatu zuen.

Errusiako agintarien presioei amore eman behar izan diete komunikabide independenteek ere. Errusiako justiziak «atzerriko agentetzat» jo ditu oposizioko hainbat komunikabide, Gerra Hotzaren ondorioz errusiarren artean oso konnotazio ilunak dituen akusazioa. Horrek kalte handiak eragin dizkie Meduza, Dozdh edo Proyekt gisako komunikabideei. Azken horrek ez du izan ixtea beste aukerarik. Etiketa horrekin galdu egin zituzten iragarle asko, eta oraindik aurrera egiteko gai direnak ere egoera zailean geratu dira.]]>
<![CDATA[«Errusia osoa berreraiki behar dugu»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1945/015/001/2021-09-18/errusia_osoa_berreraiki_behar_dugu.htm Sat, 18 Sep 2021 00:00:00 +0200 Alex Bustos https://www.berria.eus/paperekoa/1945/015/001/2021-09-18/errusia_osoa_berreraiki_behar_dugu.htm sagarra) alderdiko hautagaia. Ksenia Sobtxak edota Boris Nemtsov oposizioko ordezkari ezagunen taldekide izan da -Nemtsov 2015ean hil zuten tiroz Moskuko Plaza Gorritik gertu- Marina Litvinovitx. Zentro-ezkerreko haren alderdiak sistema aldatu nahi du, eta, horretarako, beste behin ordezkaritza lortu beharko du behe ganberan -2003tik ez dute eserlekurik-.

Litvinovitxek giza eskubideen defentsan egin du lan Errusiako kartzeletan, besteak beste. Moskuko Ikuskaritza Publikoko Batzordeko kide izan zen bidali zuten arte, haren esanetan, «bere lanen eta printzipioen ondorioz». Haren kezka nagusietako bat da presoen baldintzak hobetzea, egun «tratu ankerra» jasotzen dutelako. Egoera hobetzeko behe ganberan sartu behar du Jablokok, baina Errusiako agintariek gehiengoari eutsi nahi diote legebiltzarrean. Horretaz guztiaz hitz egin du hautagaiak BERRIArekin.

Zeintzuk dira Errusiako arazo nagusiak?

Argi dago Errusian gaizkilez betetako estatu bat eraiki dutela, non jabetza eta boterea bat bera diren, eta elkarrekin eraiki diren. Estatu hau eragingabea eta ustela da; eta, nabarmen denez, errepresiozkoa.

Zer-nolako arazoak izan dituzue kanpainan zehar?

Nire mitinetan Polizia agertzen zen, eta bilkurak debekatzen saiatzen zen. Nire taldearen egunkariak eta publizitatea postontzietatik kentzen zituzten, eta kartelak kentzen. Baina arazo nagusia da ez direla aurkezten iazko [eskualdeetako] bozetan parte hartu zuten hautagai guztiak, espetxeratu egin dituztelako, erbestean daudelako edo inhabilitatu egin dituztelako, hau da, aldez aurretik ezabatu zituztelako.

Zertaz hitz egin nahiko zenuke behe ganberan ordezkaritza lortuz gero?

Gure herrialdeak benetako aldaketak behar ditu; arazoak legebiltzarretik haratago konpondu behar dira. Errusia osoa berreraiki behar dugu. Ez da eraginkorra, herritarrak babesgabe daude, eta ez dago garapen ekonomikorik. Guztia berreraiki behar dugu: gobernua, presidentea aldatu, auzitegiak, Polizia, espetxe sistema, osasun sistema, hezkuntza. Ez dago sektore bakar bat aldaketarik behar ez duena.

Mendebaldea Errusiaren aliatu bat da edo etsaia?

Niretzat, pertsonalki, aliatu bat da, uste dudalako garrantzitsuena bakea dela, eta ez gerra. Baina gure herrialdean Mendebalde guztia, eta batez ere AEBak eta Europa, etsai gisa sentitzen dira. Agintariek eta [Vladimir Putin] presidenteak berak etsai gisa aurkezten dute Mendebaldea. Nik sinesten ez dudan arren, inork pentsa dezake Putinen ekintzek gerrara eraman gaitzaketela; berak erakutsi du prest dagoela sakrifizioak egiteko eta gerrak antolatzeko. Ez dut atsegin bere erretolika erasokorra, oso arriskutsua dela uste dut.

Zer esaten diezu oposizioari atzerriko dirua jasotzea leporatzen diotenei?

Orain atzerritik egindako edozein diru emate ezinezkoa da, hau da, atzerriko errublo bakar batek ere ez du finantzatzen alderdi politiko edo ekintzailerik, ezinezkoa delako. Hori hala da agintariek guztia blokeatu dutelako, baita diru laguntzak ere. Guztia dago itxita. Beraz, kanpaina finantzatzeko Errusiako herritarren dirua jaso genuen, 300, 500 eta ehun errubloko ordainketetan. Hori oso gogorra da, lan asko egin beharra dagoelako crowdfunding bidez dirua biltzeko. Ez dago ezer errazik ez AEBetan, ez Europan, eta ez beste inon [kar, kar, kar]. Horri gotorleku setiatua deitzen zaio, uste duzulako zure inguruan etsaiak bakarrik dituzula. Eta hori ez da horrela.

Zer aldatu beharko lukete espetxeetan?

Tortura da kezkagarriena. Espetxeetan presoak torturatzen jarraitzen dute, auziak faltsifikatzen dira, jende errugabe asko dago kartzeletan. Gainera, espetxe sistemak sobietikoa izaten jarraitzen du, hau da, SESB garaiko arazo guztiek bere horretan jarraitzen dute, ordutik indarrean dauden arau asko daude. Arauak horren dira ankerrak pertsonen bizitzak arriskuan jartzen dituztela; eta hori aldatu beharra dago.

Gaur egungo adibiderik argiena Navalni da.

Bai, bera zigor kolonia izugarri batean dago, gaur egun nola lan egiten duten ikusten ari da, eta argi ikusiko du aldaketak beharrezkoak direla. Espetxe instituzioak oso gai interesgarria dira uneotan Errusian; diote espetxea buruan dagoela, eta espetxean zauden artean pentsatzea arazo bat da.

Kanpainan Beslango eskolan gertatutakoari egin diozu erreferentzia -2004an hainbat bahitu hartu zituzten eskola batean, eta haiek askatzeko operazioan 300 pertsona hil zituzten, tartean 186 adingabe-.

2005etik ari naiz ikertzen Beslanen gertatutakoa eta biktimei laguntzen, eta ohartu gara guztia ez zela izan bertsio ofizialak dioen bezalakoa. Jakin genuen erasoaldia gure informazio zerbitzuek zuzendu zutela. Ez ziren terroristak izan eskola lehertu zutenak, gure informazio zerbitzuak izan ziren. Hori da egia, eta gure gobernuak ez du onartu nahi. Eta soilik aitortuko dute Putinek agintea uztean eta boterea aldatzean. Ez dutelako onartu nahi eurek hil zituztela beren seme-alabak.]]>
<![CDATA[Aitortzarik gabeko estatua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/012/001/2021-08-25/aitortzarik_gabeko_estatua.htm Wed, 25 Aug 2021 00:00:00 +0200 Alex Bustos https://www.berria.eus/paperekoa/1876/012/001/2021-08-25/aitortzarik_gabeko_estatua.htm
Nahikoa da autoan ordubete egitea bi aldeen arteko desberdintasunez ohartzeko. Soilik errumanieraz dauden kartelak ikusten dira hasieran; gero, errusieraz edo zirilikoz idatzitakoak. Moldaviako eta Mendebaldeko marka eta jatetxeen ordez, Sheriff konpainia ageri da nonahi, eta Errusiako kafetegi, banku eta jatetxeen izen berak dituzten lokalak. Sobietar garaiko ikurrez beteta daude kaleak, eraikinak, eta polizien eta soldaduen uniformeak, baita eskualdeko bandera ere; are, mailua eta igitaia daramatzan bandera ofizial bakarra da gaur egun. Moldaviaren menpeko gainontzeko eskualdeetan ia erabat desagertu dira ikur komunistak. Transnistriak SESBeko ikurrei eutsi arren, aspaldi da eskualdea merkatu ekonomian murgildu zela.

Sheriff holdingaren itzalak errepublika guztia hartzen du, eta Transnistriako ekonomia ia osoa kontrolatzen. Ez dago enpresarik txikiez gain aurrera egin dezakeenik KGBko agente ohi Viktor Gushan eta Ilia Kazmilik sortutako konglomeratu horren onespenik gabe. Transnistrian lanpostu gehien sortzen dituen enpresa da herritarren %12k konglomeratuarentzat lan egiten dute zuzenean, eta, gainera, ia erabateko monopolioa du parte hartzen duen alor ekonomikoetan: supermerkatuetan, gasolina zerbitzuguneetan eta telekomunikazioetan, besteak beste. Atzerriko dibisarekin aritzeko baimena duten konpainia bakanetako bat da.

Transnistrian komunismo garaiko eraikinak aurki daitezke: duela 30 urte eraiki zituztenean bezala mantentzen dira. Hemen dago Errusiatik kanpoko Leninen busto handiena ere. Horrez gain, buruzagi komunistaren irudi ugari daude, Ukrainan eta Moldavian ez bezala; haietako bat Transnistriako Parlamentuaren atarian dago.

Pridnestroviaren estatusak horrela ere deitu ohi zaio Transnistriari esan nahi du bertako herritarrak lege hutsune batean daudela. Munduko herrialde bakar batek ere ez ditu onartzen haien pasaporteak. Horregatik, Transnistriako ia herritar guztiek beste pasaporte bat ere badute, gehienek Moldaviakoa, Errusiakoa edo Ukrainakoa. Haien dibisa, Transnistriako errubloa, han soilik alda daiteke, eta, handik kanpora, txanponen bildumak egiten dituztenentzat bakarrik du balioa.

Transnistriar izaera

Andrei artista da, eta ez du parte hartzen Moldaviako bozetan —azkenak uztailaren 11n egin zituzten—. «Chisinaun hartzen diren erabakiek ez didate eragiten», dio, ziur. Hala ere, izena esan nahi ez duten hainbat herritarren arabera, hauteskunde horietarako autobusak antolatu zituzten, baita 22 euroko sariak ere, autobus bat hartu eta alderdi errusiazale baten alde bozkatzen zuen transnistriar ororentzat.

Andreik dio Moldaviako pasaportea duela (Transnistriakoaz gain), baina errusieraz hitz egiten duela gehienbat. Eskualdean, errusiar eta ukrainar etniakoak dira gehienak; horregatik, errusiera da hizkuntza nagusia, nahiz eta errumaniera ere asko entzuten den, baina alfabeto zirilikoa erabiltzen dute, Moldavian eta Errumanian ez bezala. Sektore batzuek diote errumaniera eta moldaviera hizkuntza desberdinak direla, nahiz eta akademikoek kontrakoa esan.

Moldavia Sobietar Batasunetik banandu zenean, errepublika izandako beste askoren pareko prozesu nazionalista egin zuen, herrialdeko hizkuntza bultzatuz, kasu honetan errumaniera, errusieraren kaltetan. Horrek Dniester ibaiaren ekialdeko gehiengo errusiar eta ukrainarraren errezeloa piztu zuen, eta gerra zibil bat lehertu zen Moldaviako Polizia eta armadaren eta Transnistriako indarren eta Errusiako tropen artean.

Timek, eskualdean bizi den estatubatuar batek, azaltzen duen moduan, frontean denek ezagutzen zuten elkar, eta borrokak amaitzean zerbait hartzera joan ohi ziren. Artilleria tiroak ere desbideratzen zituzten ezagunik ez hiltzeko. Hala ere, 1.500 pertsona inguru hil ziren gatazkak iraun zuen ia bi urteetan. De facto, Transnistriako tropek eta haien Errusiako aliatuek irabazi zuten; horregatik kudeatzen dute lurraldea. Bender hiriko Tughina, errumanieraz eraikin batzuetan jaurtigaiek egindako zuloak ikus daitezke oraindik. Transnistria menperatzeko lehia, hau da, adituek izoztutako gatazka deitzen duten hori da oztopo nagusia moldaviar batzuek amesten duten Errumania handia lortzeko eta EB Europako Batasunera batzeko.]]>
<![CDATA[«Erregimenak bortxakeria baliatzen du botereari eusteko»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/011/001/2021-08-10/erregimenak_bortxakeria_baliatzen_du_botereari_eusteko.htm Tue, 10 Aug 2021 00:00:00 +0200 Alex Bustos https://www.berria.eus/paperekoa/1857/011/001/2021-08-10/erregimenak_bortxakeria_baliatzen_du_botereari_eusteko.htm
Presidentetzarako bozetatik urte bat igaro denean, zer ondorio ateratzen duzu?

Urte luzea izan da, gure eskubideen aldeko borrokaz betea eta herri gisa harro sentiarazi gaituena. 2020ko abuztuaren 9an, Bielorrusiak erabaki bat hartu zuen. Herrialde berri bat aukeratu genuen, non gure herriak erabakiko duen bidea, eta hauteskunde justuak egingo direna, eta boto bakoitza aintzat hartuko dena.

Baina Lukaxenko ez zen joan.

Lukaxenkok hauteskundeak galdu zituen, baina botereari eusten jarraitzen du, indarrez bada ere. Jendeak ez dio sinesten; manifestazioetan milaka lagunek esaten zioten: «Zoaz!».

Erregimenak bortxakeria baliatzen du botereari eusteko. Indarkeria izugarria, errepresioa eta tortura. 40.000 bielorrusiarrek jasan dituzte atxiloketak, jipoiak, legez kanpoko epaiketak... Orain 3.000 pertsonari baino gehiagori hainbat urtetako zigorrak ezarri dizkiete, euren irizpide politikoengatik, eskubideen alde borroka egiteagatik. Bielorrusieraz hitz egiten dutenak bereziki jazartzen dituzte. Erregimenaren kontrolpeko segurtasun indarrak dira bortxa hori guztia bultzatzen dutenak. Maiz, identifikatu gabe aritzen dira, burua estalia dutela. Legez kanpoko erregimenaren zerbitzura dauden gaizkile taldeak dira.

Bielorrusian, krisi larri bat dago alor guztietan: politikoan, ekonomikoan, demografikoan... Orain ezin dira ase herritarren oinarrizko beharrak, segurtasunari dagozkionak. Ezin dira kalean oinez ibili; beldur dira atzeman eta espetxera sartuko dituzten. Ez dakizu zure senarra eta zure seme-alabak etxera itzuliko diren gauean... Orain, goizero, «gaizkileak» apartamentu eta erakunde publikoen bulegoetan sartzen dira indarrez. Izua da. Baina ezin du betirako iraun. Gero eta gehiago dira herrialde honekin gustura ez daudenak; egunetik egunera garestiagoa da botereari indarrez eustea, eta erregimenak gero eta diru gutxiago du.

Roman Protasevitx kazetaria atxilotu eta Tut.by gisako hainbat komunikabide itxi ondoren, erregimenak are gehiago estutu ditzake disidenteak?

«Erregimena gizarte zibila suntsitzeko ahaleginetan ari da», esan zuen argi Bielorrusiako Atzerri ministro [Vladimir] Makeik. Jendeak orain jasan behar duen presioa izugarria da. Baina errepresio orok erreakzio bat eragiten du. Hegazkina bahitu eta gero, mundu zibilizatuak gogortu egin zituen erregimenaren aurkako zigorrak. Horri erantzunez, Minsk saiatu zen migrazio krisi bat eragiten, legez kanpoko migratzaileak Lituaniako mugaz bestaldera eramanez. Guztiei garbi geratu zaie erregimena arriskutsu bilakatu dela, ez bakarrik bielorrusiarrentzat, baita eskualde osoarentzat eta mundu guztiarentzat ere. Horrek esan nahi du herrialde zibilizatu guztiek neurri batzuk hartu behar dituztela elkartasunez, arrisku hau modu azkarrean neutralizatzeko.

Diasporaren babesa sentitu zenuen EBn barrena bidaiatzen zenuenean?

Bai, mundu guztian nabaritzen dugu diasporaren babesa. Nire bidaia ofizialetan, bielorrusiarrekin bildu naiz. Horiek beti dira oso bilera goxoak, gogora ekartzen dutenak hauteskunde kanpainan milaka lagun biltzen zituzten agerraldietako giroa. Baina diasporak gure borrokari ematen dion sostengua ez da horretara mugatzen. Lan asko egiten dute Bielorrusiaren aldeko babesak antolatuz, bai preso politikoentzako eta haien familientzako elkartasuna eta laguntza kudeatuz, Bielorrusiako langileen mugimendua bultzatuz, edo gertatzen ari denari buruzko informazioa eta herritarrei laguntzeko funtsetarako laguntzak antolatuz.

Zer eskatuko zenioke EBri?

Bielorrusiarrei alor guztietan ematen dieten babesa indartzeko, biktimei laguntzeko programa zabaltzeko, eta ez dadila desbideratu hartutako bidetik: beharrezkoa da erregimenari baliabideak kentzea, eta Lukaxenko kanporatzea. Horrek esan nahi du ezinezkoa dela erregimenari krediturik ematea hainbat programaren barruan; beharrezkoa da harekiko elkarlana etetea; itxi egin behar dira zigorrak saihestea dakarten hutsuneak; eta benetan da garrantzitsua Lukaxenkoren, haren familiaren eta izen mailegatzaileen kontu eta ondasunak blokeatzea. Erregimenak indarrean jarraitzen duen egun bakoitza indarkeriazko egun bat da, mehatxu bat pertsonen bizitza eta osasunerako, biktima gehiago dira, dolua eta sufrimendua.

Zeintzuk dira oposizioaren helburu nagusiak, luze gabe?

Duela urtebete jarri genituen helburu berak ditugu: hauteskunde justuak egitea, pertsona arduratsuak hel daitezen herrialde honen zuzendaritzara. Horretarako, Lukaxenko atera behar da boteretik, baliabideak ukatuz eta modu horretan haren aldekoak eta aliatuak gutxituz. Arrazoi politikoak direla medio, espetxean dauden guztiak askatu nahi ditugu, eta indarkeria gelditu eta Lukaxenkorik gabeko presidentetzarako bozak egin.]]>
<![CDATA[«Armeniarrak garbitzeko, turkiarrek ezpatak droneekin aldatu zituzten»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1931/018/001/2021-07-16/armeniarrak_garbitzeko_turkiarrek_ezpatak_droneekin_aldatu_zituzten.htm Fri, 16 Jul 2021 00:00:00 +0200 Alex Bustos https://www.berria.eus/paperekoa/1931/018/001/2021-07-16/armeniarrak_garbitzeko_turkiarrek_ezpatak_droneekin_aldatu_zituzten.htm
Iragan urtean bi aldiz atxilotu zuten: batetik, oposizioko beste hainbat buruzagirekin «legez kanpoko protestak antolatzeagatik», eta, bestetik, «[Nikol Paxinian]Lehen ministroa hil eta boterea usurpatu» nahi zuelakoan. Bietan ebatzi zuten atxiloketak legez kanpokoak izan zirela, eta berehala utzi zuten aske. Lehen ministroaren dimisioa eskatu zuten ahots garrantzitsuetako bat izan zen.

Bozen ostean, oposizioak Paxinianen Kontratu Zibila alderdiari egotzi zion iruzurra egitea eta militarrei eta funtzionarioei presio egitea botoa eman zezaten. Herrialdean izan ziren nazioarteko begiraleek, ordea, adierazi zuten prozesua gardena eta garbia izan zela. Gerraz geroztik, Armeniak hainbat arazo ditu;:besteak beste, 10.000 zaurituak, Azerbaijango gerra presoak eta etxebizitzarik gabe geratu ziren errefuxiatuak.

Paxinian eta haren alderdi Kontratu Zibila hauteskundeen garaile argiak izan ziren. Zer auzitan uste duzu ados jar zaitezketela?

Ez da posible Paxinianekin adostasun bat lortzea. Haren alderdia boterean egon denean, herrialdea amildegira joan da; militar azerbaijandarrak herrialdean sartu dira. Horregatik uste dut ezinezkoa dela ados jartzea.

Hajastan Aliantzak dio hauteskundeetan iruzurra egon zela. Zure aliantzak zer dio?

Elkarrekin gaude auzi horren inguruan: uste dugu tranpak egon zirela eta Kontratu Zibila alderdiak bere boterea erabili zuela boto emaileak eta langileak beldurtzeko; esaterako, funtzionarioek eta militarrek haien alde bozka zezaten. Horregatik aurkeztu dugu salaketa bat Auzitegi Konstituzionalean, bozen emaitzak inpugnatzeko.

Armeniak zer egin behar du: Errusiarengana hurbildu, Europarengana, edo bien artean mantendu?

Herrialde askorekin egin nahi dugu lan, baina Errusiako Federazioarekiko harremanak lehenesten ditugu, gure lagun garrantzitsuena baita. Europako Batasuneko herrialdeekin, Ameriketako Estatu Batuekin, Iranekin, Georgiarekin eta Txinarekin ere harremanak izan nahi ditugu; betiere, Batasun Eurasiarreko gure lagunak ahaztu gabe: Kirgizistan, Bielorrusia...

Armeniak nola hobetu dezake Errusiarekin duen harremana?

Azken hiru urteotan, Paxinianek eta haren alderdiak nabarmen okertu dute Armeniaren eta Errusiaren arteko harremana, eta horren ondorio izan zen iragan urtean Erevan bakar-bakarrik borrokatu izana Turkiaren eta Azerbaijanen aurka. Errusiak ez zuen ezer egin.

Azerbaijan bizilagunarekin duen mugako gatazkaz gain, zein da Armeniak duen arazorik handiena?

Tamalez, Armeniak arazo asko ditu; handiena segurtasun sistemarena da, baita egoera ekonomikoarena ere, COVID-19aren eraginez okertu egin dena. Gainera, 10.000 zauritu baino gehiago ditugu gatazkagatik, eta gerrako preso armeniarren auzia ere hor dago, gaur egun Azerbaijango lurraldean daudenak oraindik ere.

Haien kontrako epaiketak hasi dituzte, eta batzuk kartzelan dira jada. Arazo asko daude, eta ziur naiz egungo gobernua ez dela gai horiek konpontzeko.

Armeniak zer egin beharko luke Karabakh Garaian?

Hasieratik, Armenia bermatzaile bat izan da; Karabakh Garaia eta hango herritarrak babestu behar zituen. Gerran, gure tropek Artsakheko gure anaien independentzia bermatu behar zuten. Tamalez, bakar-bakarrik geratu ginen gure etsaiaren kontra, eta inork ez zigun lagundu; batzuek zioten gerrak amaitu egin behar zuela. Borrokatu egin behar izan gara geure burua babesteko.

Armeniak nola kudeatu beharko lituzke Azerbaijango tropek Siuniken izandakoaren antzeko istiluak?

Gobernuan dagoen pertsonak esan zuen aintzira txiki baten %30agatik eta sei hilabetez elurtuta egoten den mendi batengatik ez genuela gerrarik hasiko.

Ez zen borrokatu nahi; bakea nahi zuen, eta horregatik izan genituen hilabetez militarrak Armeniako lurraldean. Interneten bake akordio bat egon zen egoera hori amaitzeko, baina esan zuen ez zela egingarria, gure nazioaren arazoa ez zegoelako konponduta.

Armeniak harremanetan jarri behar zuen Segurtasun Kolektiboaren Itunaren Erakundearekin, laguntza eskatzeko [besteak beste Errusia eta Armenia dauden aliantza militar bat], baina hori ere ez zuten egin. Orain, jende gehiagok hitz egiten du Karabakh Garaiko arazoa konpontzeaz.

Erregimen aldaketarik izanez gero, posible litzateke Azerbaijanekin harreman ona izatea?

Ez. Azken gertakariek hori frogatzen dute. Azerbaijanen eta Turkiaren ekintza guztiak plan beraren parte gisa ulertu behar dira, herrialde bakarra balira bezala egiten baitute lan.

Armeniarrak garbitu nahi dituzte; ez dute nahi Armenia existitu dadin. XX. mendean gauza bera egiten zuten [1915-1923 bitarteko Armeniako genozidioa]. Haien hitzek ez dute baliorik, ekintzekin kontrakoa egiten baitute. Armeniarrak garbitzeko, turkiarrek ezpatak droneekin aldatu zituzten.]]>
<![CDATA[Moldaviak zer bide hartuko duen erabakiko du igandeko bozetan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/017/001/2021-07-10/moldaviak_zer_bide_hartuko_duen_erabakiko_du_igandeko_bozetan.htm Sat, 10 Jul 2021 00:00:00 +0200 Alex Bustos https://www.berria.eus/paperekoa/1893/017/001/2021-07-10/moldaviak_zer_bide_hartuko_duen_erabakiko_du_igandeko_bozetan.htm
Inkestek abantaila ematen diote Moldaviako egungo presidentearen alderdiari, PAS Ekintzaren eta Elkartasunaren Alderdiari: hautesleen %33,7ren babesa izango luke, inkesten arabera. Hautesle horien artean diasporak duen garrantzia nabarmendu behar da. Dionis Cenusa analista politikoak, besteak beste Expert Group think tank-eko kolaboratzailea denak, azaldu du «diaspora ezinbestekoa dela PASentzat eta Maia Sandu presidentearentzat». Are gehiago, baieztatu du ez litzatekeela okerra izango esatea «Mendebaldean bizi den diaspora alderdiaren funtsezko oinarri elektorala» dela. Gehiengo argi bat lortuko ez balu, akordio bat egin lezake Renato Usatii blokearekin; Errusian dirutza egin duen izen bereko enpresari batek eratutako indarra da.

Annak, Sanduren aldeko erizain gisa definitu denak, baieztatu du haren alde bozkatuko duela, «ustelkeria, gure arazo nagusia, amaituko duen lider europarzale handi bat» delako. Bozak gehiengoa lortuta irabaziko dituela espero du, EBra gehiago hurbiltzeko. Errealista da: «Ez gara laster egongo Batasunean, baina etorkizunean haren parte izan gaitezke».

Aurkari nagusia Vladimir Voronin eta Igor Dodon presidente ohien BECS Sozialisten eta Komunisten Hauteskunde Blokea da, ezkerreko eta Errusiaren aldeko alderdien arteko aliantza. Igandean botoen %25 inguru eskuratzea espero da. Egun, Alderdi Sozialista —blokeko indarretako bat— da parlamentuan ordezkaritza handiena duena: ganberako 101 diputatuetatik 37 ditu. Independentzia lortu zenetik, koalizio horrek edo antzekoren batek izan du parlamentuaren gehiengoa.

Igorrek, BECSen jarraitzaileetako batek, esan du Sobietar Batasunaren garaia bizi izan zuela, eta uste du koalizioa «herriaz arduratzen» dela eta hura «babesten» duela. Gogorarazi du Dodon presidente zela «Errusiarekin akordioak lortu» eta barazkiak saltzen zizkietela: «Baina Sandurekin...». Uste du EBri «Maidan-ak sortzea» gustatzen zaiola, 2014an Ukrainan egin bezala —orduko gobernuaren aurkako estatu kolpea jo zuten—, eta gehitu Moldaviak ez duela hori nahi.

Errumaniarekin batzea

Hauteskunde hauetan alderdi berri bat aurkeztu da: AUR Errumaniarren Batasunaren Aliantza. Jatorriz Errumaniakoa da, eta oraintsu erregistratu da Moldavian, boz hauetarako. Eskuineko alderdi horren aldekoek bi herrialdeen batasuna defendatzen dute. Egun, herrialdeko segurtasun zerbitzuak alderdia ikertzen ari dira, ustez atzerriko finantzaketa izateagatik.

Ianak AURen alde egingo du: «Denok errumaniarrak gara, eta Errumaniako pasaportea eskura dezakegu. Hizkuntza, ohitura eta kultura bera ditugu. Historiaz zerbait dakien edonork badaki herrialde bakar bat izan beharko ginatekeela». Ziurtzat du urte pare bat barru Moldavia Errumaniaren parte izango dela. Uste du bat eginez gero herrialdeak aukera gehiago izango dituela: hala nola gazteen arazoei aurre egiteko. Azaldu du haiek EBra jotzen dutela lan egitera, han egoera «gogorra» delako eta «soldatak oso txikiak» direlako.

Moldaviaren eta Errumaniaren arteko batasuna ez da gauzatzen erraza, Cenusa analista politikoak xehatu duenez. Hasteko, tentsio handia dago Transnistria eskualde separatistan. Nazioarteak Moldaviako lurralde gisa aitortzen duen arren, Chisinauk ez du haren gaineko kontrolik. Errusiako tropak daude han, eta Moldavia Errumaniarekin batuko balitz, «eskualde hori Kaliningrad edo Abkhazia berri bat bilakatuko litzateke». Azken hori ere aintzatetsi gabeko estatu bat da, ofizialki Georgiarena dena.

Transnistrian, egun, ez dute Chisinaurekiko loturarik sentitzen. Hala azaldu du Andreik, Tiraspoleko —Transnistriako hiriburua da— bizilagunak. Hark ez du hauteskundeetan botorik emango, egin dezakeen arren: «Zertarako egin? Haien erabakiek ez dute eraginik nigan», azaldu du. Transnistriako autoritateek beren lurraldearen kontrol osoa dute, nazioartearen onarpenik ez duten arren.

Transnistriako lurralde arazoaz gain, Cenusak gehitu du Moldaviaren eta Errumaniaren arteko batasuna nahi duten «unionista» errumaniarrak iraganean Errumaniako erreinuenak izandako Ukrainako lurraldeetara begira ere ari direla.

Moldavian bada batasunaren aurkako nazionalismo moldaviar bat ere, bi herrialdeak egun dauden bezala mantentzearen aldekoa. Horien artean dago Igor, BECSen jarraitzailea: «Haiek [Errumaniak] soilik ehun urteko historia dute. Guk, berriz, mendeetako historia dugu». Gainera, gehitu du «oso antzekoak» izan arren bi hizkuntza ezberdin dituztela. Filologo erromanikoen artean ideiarik onartuena da hizkuntza bera dela.]]>
<![CDATA[Gerrako gazteen belaunaldia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/020/001/2021-06-30/gerrako_gazteen_belaunaldia.htm Wed, 30 Jun 2021 00:00:00 +0200 Alex Bustos https://www.berria.eus/paperekoa/1872/020/001/2021-06-30/gerrako_gazteen_belaunaldia.htm
Baina bizi izan zuen unerik okerrena ez zen hura izan, Azerbaijango militarrek bera eta taldeko beste hainbat soldadu inguratu zituzten gau bat baizik; haren ustez, aurkariak 80 inguru ziren. Uste du «drogatuta» zeudela, zuten energia kontuan hartuta. Vardan zegoen lubakian, beste kide bat ere bazen, tiro egiteko beldur zena eta arma kargatzen laguntzen ziona. Une horretan desabantaila zuten, tresna gutxiago zituztelako eta zituztenak zaharragoak zirelako. «Mira bera ere ez zebilen ondo», azaldu du. Erretiratzeko puntuan zeudenean, haien ibilgailua tirokatu zuten, eta gidaria hil egin zen. Orduan, ez zitzaien aurrera egitea beste aukerarik geratu. Gaueko kaosaren eta iluntasunaren ondorioz, kideak ikusteari utzi zion; orduan galdu zen eskualdeko mendietan, eta han geratu zen hainbat egunez.

Vardanek dio jainkoak lagundu ziola toki hartatik ateratzen. Kristau erlijioa da Armeniako gizartearen zutabeetako bat: harro esan ohi dute Jesu Kristoren erlijioa bereganatu zuen lehen herrialdea izan zirela, Erromatar Inperioa bera baino lehen.

Vardan izan zen, Erevanek zituen zailtasunen gainetik, frontera joan ziren milaka gazteetako bat. Herrialde bakar baten sostengurik gabe, eta arma eta munizio gutxirekin, Turkiaren eta Siriako mertzenarioen laguntza eta ahalmen militar handiagoa zuten Azerbaijango tropei egin zieten aurre. Azerbaijandarren abantaila handiena droneak izan ziren, zeintzuek armeniarren amesgaiztoa bilakatu ziren. Armenia eta Azerbaijango iturrien arabera, alde bietako 7.350 pertsona inguru hil ziren; horietatik 500 inguru, zibilak. Armeniarren artean, nabarmentzekoa da 25 urte baino gutxiagoko hildakoen kopuru handia; 4.005 hildakoen %60 inguru, orotara.

Haykek ere frontean borrokatu zuen (ez da haren benetako izena). Armeniako armadako frankotiratzaileetako bat izan zen. Vardanek baino oztopo gehiago ditu frontean gertatu zenaz hitz egiteko. Gogoratzen hasten da nola bi hilabetez egin zuen soldaduska, gerrako lehen lerrora joan baino lehen. 19 urte bakarrik eduki arren, prest zegoen frontera joateko. Haren esanetan, okerrena «lehen aldia, lehen unea» da. Adibide gisa jartzen du borrokan egin zuen lehen ordua: «Beldur handiena pasatu nuen unea izan zen. Beldur nintzen zer gertatuko zitzaigun niri eta nire familiari».

Etxerako itzulera

Haykek ez zion kontatu bere familiari frontera joan zela, gatazka amaitu arte borrokan aritu zen arren. Azaldu du bere gurasoek oso pozik hartu zutela uniforme militarrarekin ikusi zutenean. «Oso hunkituta zeuden, batez ere ama», gogoratzen du. Vardanek aurkitu zuena erabat desberdina izan zen. Karabakh Garaiko mendietan galduta ibili ostean (eta familiarekin telefonoz azkar batean hitz egin ondoren), hainbat aste egin behar izan zituen erietxe psikiatriko batean, Poliziak uste zuelako aste bat egin zuela etsaiaren menpe. Kolpe bat ere artatu zioten. Hilabete eta erdi psikiatrikoan igaro ondoren etxera iritsi zenean, jai bat egin zioten. «Amak kontatu zidan nire alde otoitz egiten zuela beti», azaldu du Vardanek. Orain ez da prest sentitzen frontera itzultzeko, ez fisikoki, ezta psikologikoki ere. Hala ere, dioenez, bere onera itzulitakoan berriz borrokatzeko prest legoke, «beharrezkoa balitz».

Hayk bat dator Vardanekin, eta zalantzarik gabe ziurtatzen du berriz borrokatuko litzatekeela beharrezkoa balitz. Haren ikuspuntutik, borroka eremuan zailena «lehen aldia» da beti. «Lehen gorpua, lehen bonbardaketa, lehen ordua, hiltzen den lehen laguna», kontatzen du. Gerra amaitu arte borrokatu zen: 2020ko azaroaren 10ean amaitu zen gatazka, eta urte bereko abenduan itzuli zen etxera. Haykek salatu du ekipamendu militarra falta zitzaiela, Turkiari ez bezala —Turkiak Azerbaijani lagundu zion gerran—. «Hark diru gehiago du», esan du. Dioenez, «jainkoaren presentzia» alde guztietan sentitzen zuen frontean zegoenean. Elkarrizketaren amaieran gazteak hauxe gehitu du: «Gure nazioak ez du indarrik galtzen».

Vardan eta Hayk izan ziren bizirik eta gorputz atalen bat galdu gabe itzuli ziren milaka gazteetako bi. Beste batzuek ez zuten zorte bera izan. 4.000 gazte baino gehiago hil ziren gerran, eta zauritu askok beso edo zangoren bat galdu zuten. Horixe gertatu zitzaion Hratxiari; izan ere, protesi bat behar izan zuen berriz oinez ibiltzeko. Armeniako Heroi Zaurituak egitasmoari eta antzeko beste batzuei esker bizitza errazagoa dute.]]>
<![CDATA[Azken gerrak argi utzi dio Armeniari Errusiarekiko aliantzak berreskuratzeko beharra]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1990/020/001/2021-06-17/azken_gerrak_argi_utzi_dio_armeniari_errusiarekiko_aliantzak_berreskuratzeko_beharra.htm Thu, 17 Jun 2021 00:00:00 +0200 Alex Bustos https://www.berria.eus/paperekoa/1990/020/001/2021-06-17/azken_gerrak_argi_utzi_dio_armeniari_errusiarekiko_aliantzak_berreskuratzeko_beharra.htm
Karabakh Garaiarekin ez bezala, Siuniken harira ez da izan borrokarik bi herrialdeen artean, eskualdea nork bereganatuko. Gune horretan, zenbait istilu izan dituzte Armeniako soldaduekin: bertzeak bertze, borrokan aritu dira, elkar joka; soldadu armeniarrak atxilotu dituzte, eta tiroketak ere izan dira. Tiroketa horietako batean, gainera, armeniar bat hil zen.

Armenia bidegurutzean dago. Alde batetik, Azerbaijanekin tirabirak ditu aspalditik mugan; kontuan hartzekoa da Azerbaijanek Turkiaren laguntza zuzena duela, eta baliabide ekonomiko eta militar gehiago. Bertzalde, hauteskundeei ere egin behar die aurre, eta hauteskundeok ziurgabetasunak baldintzatuko ditu, bai eta 2020an Karabakh Garaian Bakuren aurka izandako porrot militarraren ondorioek ere. Horrez gain, Errusiarekiko harremana hozteak areagotu egin ditu Erevango gobernuaren barneko arazoak.

BERRIA Haik Kasamanianekin solastatu da; Armenian espezializaturiko politologo internazionalista da, eta Transkaukasiako herrialde horretako hurrengo hauteskundeez, Errusiarekiko harremanez eta herrialdearen egungo erronkez mintzatu da.

Armeniaren aliaturik onena

Armeniak eta Errusiak historia komun luzea dute: mendeak daramatzate aliaturik. 1826tik aitzinera, Armeniako lur gehienak Errusiako Inperioaren parte bilakatu ziren. Moskuri beti interesatu izan zaio Armenian presente egotea, itsaso epelagoetarako bidean dagoelako besteak beste, eta, preseski, Errusiako agintarien obsesioetarik bat da hori; izan ere, Moskuren ontzidi militarrari eta itsasontzi komertzialei ezinezkoa zaie Errusiako portu gehienetan sartzea.

Bertzalde, Armeniak aliatu indartsu bat behar du Turkia eta Azerbaijanengandik babestu dezan, bertzeak bertze. Otomandar Inperioa, hau da, egungo Turkiaren aitzindaria da XX. mendearen hasmentako Armeniako genozidioaren erantzulea: milioi bat armeniar baino gehiago hil zituzten orduan. Garai berean, egungo Turkian bizi ziren bertze gutxiengo kristau batzuk ere hil zituzten masiboki, hala nola Ponto eskualdeko grekoak eta asiriarrak. Iaz, Azerbaijanek neke handirik gabe garaitu zituen Armeniako tropak, droneak erabili zituelako batez ere, gehien-gehienak Turkian ekoitziak.

Kasamanianek dioen gisan, «Errusia da tankeak bidal ditzakeen bakarra». Independentzia lortuz geroztik, Armenia ongi konpondu zen Errusiarekin, harik eta 2018ko Belusaren Iraultzan Serzh Sargsian boteretik kendu eta Nikol Paxinianek, matxinada hartako ahotsik garrantzitsuenetako batek, hauteskundeak irabazi zituen arte, babes zabala eskuratuta, botoen %70.

Nolanahi ere, Erevango gobernuak Armeniako agintari izandako batzuk auzipetu zituen, eta Mendebaldera hurbildu zen. Horren guztiaren ondorioz, Armenia bere aliaturik zaharrenarengandik urrundu zen. Boterera ailegatu aitzinetik, Armeniako egungo jarduneko lehen ministroak adierazia zuen Errusiarengandik urruntzeko asmoa, hauxe erran baitzuen, bertzeak bertze: «Armeniaren eta Errusiaren arteko harremana ez da oinarritzen bi kideren arteko batasunean; igorle baten eta hartzaile baten arteko harremana da». Urruntze asmo hori erakutsi zuen, halaber, Armenia Eurasiako Batasunetik ateratzeko aukeraz aritu zenean, garai hartan oposizioan zeuden Jelk aliantzako kideekin batera. Moskuk bultzaturiko proiektua da Eurasiako Batasunarena: asmoa da Europako Batasun gisako bat sortzea Sobietar Batasuneko kide izandako herrialdeekin, lurraldeok aduana batasun batean sar daitezen, bai ekonomikoki eta bai politikoki.

2020an Karabakh Garaian izandako gatazkaren eta 2021ean mugan sorturiko tirabiren ondotik, Erevanek atzera egin du planteamendu horietan. Oraingoz, Paxinianek nahiago izan du bide diplomatikoa baliatu tirabira horiek konpontzeko, baina Errusia gehiago engaia dadin behar du. Politologoaren erranetan, «[Lehen ministroak] oligarken eta Errusiaren aurka egin zuen hasieran, eta, orain, guztiz kontrako emaitza lortu du». Ez daki «zenbateraino merezi izan duen» milaka lagun hiltzea eta lurraldeak galtzea, «aintzat harturik hasi ginen bezala bukatu dugula».

Nahiz eta Errusiak erabaki duen ez duela hainbertze esku hartuko hegoaldeko mugakideetarik baten aferetan, ez zaio komeni Armenia galtzea, Ekialde Hurbiletik gertuko base militar garrantzitsua baita, eta han baitaude Errusiako mila enpresa baino gehiago. Kaukaso hegoaldean tirabira gehiago izatea ere ez zaio komeni Moskuri, Ipar Kaukasora zabaldu daitezke-eta, hots, Errusiaren parte den eremu batera.

Hauteskundeak ate joka

Igandeko hauteskundeetan, Armeniak lehenbiziko urratsa egin dezake bertzelako etorkizun baterantz. Hauteskunde horietan, gizarteak arrunt polarizaturik bozkatuko du, bai gerraren ondorioengatik, bai ustelkeria eta 2018a baino lehenagoko oligarkak itzuliko ote diren beldurragatik. Armeniako jarduneko presidente Paxinianek abantaila du, nahiz eta babes anitz galdu eta haren aurkako sentimendua indartsua izan. Lehenbiziko hauteskundeetan, haren koalizioa, hots, Koalizio Zibikoa arazorik gabe gailendu zitzaien aurkariei, botoen %70 lortuta.

Inkesten arabera, ordea, botoen %30 eskuratuko lituzke orain, aurkariek baino gehiago, baina aitzineko hauteskundeetan baino aise gutxiago. Kasamanianek dioenez, «aski litekeena da» Robert Kotxarianek irabaztea, Errusiaren aldeko Armenia Aliantza koalizio zentristaren hautagaiak.

Ñabardura bat gehitu du politologoak: kuantitatiboki, ez lituzke hark eskuratuko boto gehienak, baina litekeena da «azkenean gobernua osatzea», hala nola EBren aldeko Armenia Distiratsua alderdi zentristarekin, Errusiaren aldeko Armenia Oparoa alderdi kontserbadorearekin, eta Polo Nazional Demokratikoarekin, AEBengana hurbiltzea nahiago lukeen zentro-eskuineko indarrarekin. Alderdi horiek guziek bat egiten dute auzi batean, eta hori gakoa da: denek kendu nahi dute Paxinian boteretik.]]>
<![CDATA[Navalni eta beste]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1889/016/001/2021-05-25/navalni_eta_beste.htm Tue, 25 May 2021 00:00:00 +0200 Alex Bustos https://www.berria.eus/paperekoa/1889/016/001/2021-05-25/navalni_eta_beste.htm de facto, gaur arte». Julia Galiaminak, Moskuko parlamenturako hautagai ohiak, uste du hauteskundeak hurbil direnean Kremlin «kolokan» sentitzen dela, eta «Putinekiko eta haren alderdiarekiko onarpena egunetik egunera apalduz» doala. «Erantzuteko modu bakarra zera da: presio egitea eta aktibisten eta hautagaien aurkako auzi kriminalak abiatzea». Galiamina kartzelan egon zen, hainbat aldiz «trafikoa eteteagatik», oposizioaren aldeko protesta batzuetan parte hartzen ari zela. Hark Dumarako aurkeztutako hautagaitza, beste asko bezala, atzera bota zuten, «sinadura baztertu asko» zeudelako tartean. Gainera, oraingo akusazioek eragotzi egiten diote ezein kargu politikotarako aukeratua izatea, baita irakastea ere. Hain zuzen, irakaslea zen lehen. Galiaminak hau gehitu du: «Putinismo berantiarraren aldi honetan, benetako oposizioaren edozein jarduera erreprimitu egiten da berehala, errotik. Halako giro batean, ia ezinezkoa da nabaritzeko moduko oposizio bat garatzea eta hauteskundeak irabaztea». 'Oposizioa' eta oposizioa Errusiako Duman, Putinen alderdiak du gehiengoa, Errusia Batuak. 450 diputatuetatik 335 alderdi horretakoak dira. Parlamentuan ordezkaritza duten gainerako alderdiak oposiziokoak dira, baina sistemaren barruko oposiziokoak: normaltasun demokratikoaren itxura emateko daude hor, baina Errusiako Gobernua babestu ohi dute. Haien artean daude, besteak beste, Errusiako Federazioko Alderdi Komunista, Alderdi Liberal-Demokrata eta Bidezko Errusia (sozialdemokrata). Kolesnykek azaldu duenez, «gutxi gorabehera, esan daiteke alderdi garrantzizko guztiak oposizio sistemikoaren parte direla». Alderdi Liberal-Demokrataren buru Vladimir Zhirinovski da oposizio horren erreferenteetako bat -zenbait adituk eskuin muturrekotzat jo izan dute alderdi hori-. Haren purrustadak ezagunak dira Errusian; are, Errusiak Krimeako penintsula anexionatu ondoren, Putin tsar izendatzea proposatu zuen jendaurrean. Beste polemika batzuen protagonista ere izan da bere ibilbidean. Adibidez, haurdun zegoen kazetari bat iraindu zuenekoa, edo Bosforon bonba nuklear bat botatzea proposatu zuenekoa olatu batek Istanbul suntsi zezan. Haren alderdia ez da gobernuan dagoen bera, baina babes sendoa ematen dio beti gobernuari. Azken legegintzaldian, ez zuten Putinen gobernuaren inolako proposamenen kontra bozkatu. Oposizioko beste kide batzuek atentatuak jasan izan dituzte, edo Errusiatik alde egin behar izan dute. 2015ean, Boris Nemtsov Putinen lehen ministrorde ohia hil egin zuten Moskuko erdialdean bertan, tiro eginda, eta oraindik ez dute lortu jakitea nork eman zuen agindua. Hil baino lehentxeago, txosten bat lantzen aritu zen: Errusiak Donbassko gerran (Ukrainako ekialdea) izandako parte hartzeari buruzkoa zen. Beste batzuk, Garri Kasparov xake jokalaria esaterako, atzerrian bizi dira. Beste Errusian aritua da, Errusiako Gobernuaren kontrako oposizioko koalizio batean. Kolesnyken arabera, zaila da jakitea benetan zenbateko babesa daukan oposizio ez-sistemikoak; izan ere, «errusiarrek ez ohi dute libreki adierazten iritzi politikoa, batez ere telefono bidezko galdeketetan». Edonola ere, analistaren esanetan, erreferentziatzat har daiteke Levada zentroaren azken galdeketa. Haren arabera, «errusiarren %27k Errusia Batuari emango liokete botoa; %20k, oposizio sistemikoari; eta %21 inguru abstenitu egingo lirateke. Komunikabideei erasoka 2019an, Putinen gobernua komunikabide independenteak estutzen hasi zen, haiek «atzerriko agente» izendatzeko modua emango zuen lege baten bitartez, eta gutxi gelditzen dira dagoeneko herrialdean. «Agente» hitzak konnotazio oso txarrak ditu errusieraz: gogora ekartzen du nola deitzen zitzaien traidoreei eta infiltratuei sobietar garaian. Atzerriko agentetzat jo zuten azken komunikabidea Meduza izan zen, oposizioko komunikabiderik garrantzitsuena. Atari digital horrek salatu du iragarleak galdu dituela atzerriko agente gisa sailkatu zutenetik, iragarleek ez dutelako zerikusirik izan nahi etiketa hori duen inorekin. Komunikabideak argitaratzen duen material guztian adierazi behar du «atzerriko agente» gisa katalogatuta dagoela. Gainera, Errusian bizi den edonork haren esteka bat zabaltzen badu, erreferentzia egin behar dio «atzerriko agente» izendapenari, edo isuna jar diezaiokete. Berdin jokatu behar da atzerriko agentetzat jotzen den beste edozein entitaterekin. Beste kazetari batzuek salatu dute atxilotu egin izan dituztela zenbait manifestaziotan, behar bezala identifikatuta egon arren, eta droga edukitzeaz ere akusatu dituztela. Kasurik ezagunena Ivan Golunovena izan zen, eta, azkenean, absolbitu egin zuten. Autoaren maletategian droga sartu zioten poliziak ikertu egin zituzten, eta baliteke espetxeratuak izatea. ]]>