Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Artisten etorria eldarnio gisa azaltzeko joera ez da oraingoa; zentzunaren eta eromenaren arteko zilbor hesteaz ari diren sortzaileak ere ez. Bien bitartean, lilura erromantikoaren eta beldurraren arteko mugetan ageri dira oraindik ere buru gaixotasunak.
Sormena eta eromena. Rithee Cevasco. Psikoanalista eta soziologoa
?'Subjektuaren gaizkizateak egungo gizartean' solasaldian parte hartu zuen herenegun, Bernardo Atxaga idazlearekin batera. Gizarte honek sortutako ezinegonei aurre egiteko sormen lanek zabal ditzaketen bideez mintzo da; gizarteak ezinegonak sortzeko dituen moduez ere bai.
Galder Gaztelu-Urrutiaren opera prima-k Film Onenaren saria jaso du. Torontoko zinemaldiko Midnight Madness saileko publikoaren saria lortu zuen irailean. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. astea inauguratzeko emango dute filma Donostian, hilaren 26an.
Azken bi mendeetan Australiarako bidea hartu duten euskal herritarrei buruzko ikerketa eta Julio Cesar Arana genozidari buruzkoa idatzi ditu, ingelesez. Gaur aurkeztuko ditu Donostian. Baita Joseba Sarrionandia adiskidearen poesia antologia elebiduna eta Javier Arzuaga apaizaren 'At Midnight' testigantza ere.
Arbolak, orbela eta iratzeak; pertsonak, harremanak eta bakardadea. Baso bat abandonu, eta poesia bete baso. 'Irautera'. Zazpi urteko etenaren osteko liburua. Idazlearen hamargarrena. Atzera eta aurrera begiratu nahi izan duen lana.
Donostiako 67. Zinemaldia. Zabaltegi-Tabakalera. Maddi Barber. Zinema zuzendaria
'Urpean lurra' filma estreinatu du, Zabaltegi-Tabakalera sailean. Iazko zinemaldian aurkeztu zuen '592 metroz goiti'-n bezala, Itoizko urtegiak eragin arrastoa du langai honetan ere.
Atxagaren azken nobelaz gain, Uriberen poesia eta Borda, Elorriaga eta Jaioren eleberriak dakartza udazkenak, besteak beste. Uztak badakar itzulpenen eta nobela grafikoen sorta bat ere. Susak antzerki bilduma bat estreinatuko du