<![CDATA[Amagoia Mujika | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Tue, 26 May 2020 22:54:55 +0200 hourly 1 <![CDATA[Amagoia Mujika | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Jendeak abiatu du prozesua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1888/002/001/2017-09-21/jendeak_abiatu_du_prozesua.htm Thu, 21 Sep 2017 00:00:00 +0200 Amagoia Mujika https://www.berria.eus/paperekoa/1888/002/001/2017-09-21/jendeak_abiatu_du_prozesua.htm
Poliziek aurpegia jarri zioten atzo, (estalita batzuek), Espainiako Gobernuaren estrategiari, Kataluniako prozesua gerarazteko, baina herritarrak goizean goizetik mobilizatu ziren egoeraren larritasuna sumatu zuten orduko, salbuespenezkoa izaten ari den egunerokoa salbuespenezkoago gertatu zen egunean: «Historikoa» izan zen atzokoa askoren ustez. Inflexio puntu bat.

Goizean goiz, Guardia Zibila han eta hemen miaketak egiten hasi zen, aurreko egunetako jardunari ekinez, baina berezitasun batekin: gobernuari eraso zion bete-betean. Generalitatearen Ekonomia Kontseilaritzan sartu zen, Bartzelonako Rambletan, Oriol Junqueras presidenteordeak zuzentzen duen eremuan, baita Atzerri Kotseilaritzan ere, Raul Romevak gidatua, beste agintari askoren artean. Gutxienez hamabost kargudun atxilotu zituzten atzo, gobernuan pisu handia dutenak. 40 miaketa baino gehiago, kontseilaritza, instituzio eta beste hainbat guneren artean. Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera, ikerketa joan den otsailetik dago abian, eta hogei bat ikertu daude. Autoaren arabera, erreferenduma antolatzea da delitua.

Egunak aurrera egin ahala, informazioa zetorren handik eta hemendik, baina Carles Puigdemont presidenteak eta bere taldeak agerraldi instituzionala egin arte, prentsa arduradun guztiek zioten zekiten guztia komunikabideetatik zetorkiela, eta itxaron beharra zegoela gobernuak hitz egin arte. Bien bitartean, ANC Biltzar Nazional Katalanak eta Omnium Culturalek Rambletara joatera dei egin zuten, Jordi Sanchez ANCko presidenteak esan bezala, «modu baketsuan protesta egitera». Gobernuari erasotzeko eguna atzokoa zela konturatu zen jendea, eta eguerdirako, Rambletako Generalitatearen egoitzaren aurrean jarri ziren, hantxe, ehunka, eta denborak aurrera egiten zuen heinean milaka. Guardia Zibilaren bi patrol besterik ez zeuden egoitzaren atarian, eta, inguruan, beste hainbat auto ilun. Patrolak erreferendumaren eta demokraziaren aldeko afitxez josita amaitu zuten, lore sortaz ere bai, eta txantxa bat lirudike, horren larria ez balitz gertatzen ari dena, baina jendeak umorez eta bizi pozez erantzun zion egun osoan egoerari. Orduak eta orduak egin zituzten han, eta eguzkia sartu zenean ere han jarraitu zuten.

CUPen egoitza

Rambletan jendetza Bozkatuko dugu, Gora Katalunia libre, eta segurtasun indarren kontrako sloganak egiten egon zen orduak eta orduak, eta ANCren boluntarioek ere egin zuten giza katea, helikopteroak Bartzelonako zerua urratzen hasi zirenean, eta Ramblak husteko beldur, baina ez zen halakorik gertatu. Alarma piztu zen, ordea, sare sozialetatik iritsi zenean Espainiako Polizia CUPeko egoitzara sartu zela, eta bi pertsona eraman zituztela atxilo. Gerora jakin zen ez zutela inor eraman, baina bai egoitzara sartu zirela. Eguerdian Espainiako Polizia joan zen, baina epailearen agindurik gabe, eta, beraz, handik aterarazi zituzten. Anna Gabriel CUPeko diputatua atera zen esatera ez zirela sartu, baina agindua izan bezain laster han agertuko zirela. Dena den, egoitzatik atera zitzaketen dokumentuak publikoak zirela, eta kanpainako materiala «nonahi» eskuragarri jarriko zutela berriz ere. «Erresistentzia baketsua egitera» deitu zuen. Ehunka lagunek inguratu zuten egoitza, eta segurtasun indarren harresiaren aurrean jarri ziren. Agindurik ez zen iritsi, edo behintzat, ez zitzaien egokia iruditu sartzea, eta ordu batzuk geroago, alde egin zuten.

Iluntzerako, mobilizazioak Katalunia osora hedatuak ziren, eta Rambletan ezarri zen berriro arreta nagusia. Edizio hau ixterakoan, mossoen istiluen aurkako poliziak agertu ziren Ekonomia Kontseilaritzara, guardia zibilei eraikinetik ateratzen laguntzeko. «Gau hau hemen pasatuko duzue!», oihukatu zien jendetzak.

Botopaperak, bahituta

Bigues i Riells herrian, hiriburutik 45 kilometro ingurura, hamar milioi botopaper inguru bahitu zituen Guardia Zibilak pabilioi batean. Horrekin batera, erreferenduma antolatzeko bestelako materiala ere ermana zuten. Atzoko bi atxilotu, hain zuzen, pabilioi horren jabeak ziren. Dozenaka lagun elkartu ziren protestara, eta irteera blokeatu zieten guardia zibilei. Mossoekin adostu ondoren utzi zieten ateratzen.

Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak Katalunian dituzten agenteei oporrak eta baimenak bertan behera utzi dizkiete, eta gobernuak lau ferry eraman ditu Kataluniara, beste lurraldeetatik iritsitako agenteek horietan ostatu har dezaten. Generalitateak Palamosera iritsitako ferryari ez zion utzi atrakatzen, portua beteta zegoela argudiatuta. Horietako ferry bakar batek 600 bidaiarirentzako tokia du, Bartzelonako portuko iturrien arabera.

Alkateen aurkako ekinaldiari dagokionez, Maties Serracant Sabadellgoak uko egin zion atrzo fiskalaren aurrera joateari, eta Dolors Sabater badalonakoak adierazi du gaur ez dela agertuko. Marta Madrenas Gironakoa eta Josep Piferrer Palafrugellekoa fiskalaren aurretik igaro ziren atzo, baina ez zuten deklaratu. 2.000 herritar inguru joan ziren haiei babesa ematera.]]>
<![CDATA[Legez kanpoko mitin handiena]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2038/002/001/2017-09-15/legez_kanpoko_mitin_handiena.htm Fri, 15 Sep 2017 00:00:00 +0200 Amagoia Mujika https://www.berria.eus/paperekoa/2038/002/001/2017-09-15/legez_kanpoko_mitin_handiena.htm
Agertokian PDECat, ERC, CUP, Avancem eta baiezkoaren alde dauden alderdi guztietako ordezkariak atera ziren lehenik, baina ez horiek bakarrik. Udalerrietako elkarteen presidenteak, kultur eragileak eta egileak. Atzo, erreferendumaren alde egin duten elkarte eta norbanako guztiek izan zuten lekua ekitaldian. «Gora Katalunia!» eta «Bozkatuko dugu! Irabaziko dugu!» oihuak nagusi.

Espainiako erakundeek, baina, ez zuten ekitaldia eragotzi, eta Tarraco Arenara hurbildutako jendetzaren zati batek kanpoan gelditu behar izan zuen. Parte hartzaileek mezu eraikitzailez josi zuten mitina, eta botopaperak non aurkituko dituzten ere esan zioten Guardia Zibilari. «Herrialde osoan banatutako hautetsontzietan topatuko dituzue». Tarragonako alkate Josep Felix Ballesteroren kontrako oihuak ere entzun ziren, erreferendumaren kontra egin duelako; Ada Colau Bartzelonakoari, berriz, txalo egin zioten, bozkatzea ahalbidetzeko akordio bat egin duela Generalitatearekin.

Oriol Junqueras presidenteordearen eta Puigdemonten hitzaldiekin amaitu zen ekitaldia. «Errepublika eta Katalunia aske bat gure eskura daude», esan zuen Junquerasek. «Justizia eta duintasuna gure esku ditugu». Puigdemontek Espainiako Estatuaren errepresioa salatu zuen. «Katalunian ez ditugu webguneak ixten, ez hedabideei beldurra sartzen, ez alkateak izutzen, ez estatuaren estolderiak elikatzen». Eta erreferenduma eragotzi nahi dutenei mezu zuzena eman zien: «Ezin genuela esaten zuten, baina dena egin dugu pixkanaka, eta urriaren 1ean bozkatuko dugu».

Akordioa Bartzelonan

Ekitaldia hasi baino pare bat ordu lehenago, Colauk Twitter bidez jakinarazi zuen akordio bat egin dutela Kataluniako Gobernuarekin: «Gure konpromisoa bete dugu. Urriaren 1ean Bartzelonan parte hartu ahalko da instituzio eta langile publikoak arriskuan jarri gabe». Puigdemontek ere jakinarazi zuen akordio bat lortu zutela, baina edukiaren berririk inork ez du eman; hau da, udalak haren agintepeko baliabideak jarriko ote dituen, edo zein neurritan jarriko dituen. Puigdemontek, Colauk eta Junquerasek Europako hedabide batean eskutitz bat argitaratuko dute gaur, Efe agentziak «Europako iturri diplomatikoen bidez» jakin duenez. Mariano Rajoy Espainiako presidenteari erreferenduma negoziatzeko eskatuko diote.

Atzo Kataluniako Gobernuak beste eskutitz bat bidali zion Espainiako gobernuari, baina jakinarazteko ez diola gehiago bidaliko erreferendumaren inguruko gastuen berririk —presidentorde izateaz gain, Ekonomia kontseilaria da Junqueras—. Cristobal Montoro Ogasun ministroak uztailean ezarri zion betebehar hori, astero egin beharrekoa. Bete ezean, Montorok Kataluniako Gobernuari esan zion ez ziola ordainduko autonomien likideziarako funtsetik hitzemandako kopurua. Junquerasek eskutitz bidez adierazi dio Madrili Montorok ezarritako betebeharra ez dela «bateragarria» Kataluniako Erreferendum Legearekin.

Espainiako Justiziak, ordea, erreferendumaren aldeko ekintzen aurkako neurri erauntsiari eutsi dio beste egun batez. Kataluniako Fiskaltza Nagusiak kereilak aurkeztu ditu Neus Lloveras AMI Independentziaren aldeko Udalerrien Elkarteko presidentearen eta Miquel Buch ACM Kataluniako Udalerrien Elkartekoaren aurka, aurretik aurkeztutako kereiletan bezala, «desobedientzia, prebarikazioa eta diru funts publikoak bidegabe erabiltzea» egotzita. Horrez gain, Fiskaltzak Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiari eskatu dio kautelazko neurri gisa itxi ditzala AMIren eta ACMren webguneak, alkateei agindu diezaiela erreferendumarekin zerikusia duten afixa guztiak kentzeko, eta Lloverasi eta Buchi fiantzak ezartzeko. Fiskaltzak herenegun deklaratzera deitu zituen 712 alkate, eta. Lloverasek eta Buchek agerraldia egin zuten, besteak besteak, esateko erreferendumaren aldeko lanarekin jarraituko dutela denek.

Junckerren adierazpenak

Fiskaltzak Hauteskunde Sindikaturako bost kideen aurka ere zabaldu du kereila, beste guztien delitu berberak egotzita. Auzitegiek neurririk ere eman zuten atzo: Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak Guardia Zibilari agindu zion erreferendumaren webgunea ixteko —herenegun itxi ondoren, Generalitateak berriz martxan jarri zuen—, eta erreferendumaren inguruko iragarki ofizialak argitaratu dituzten Kataluniako hedabideak identifikatzeko. Espainiako posta zerbitzuak, berriz, Kataluniako langileei agindu die ez banatzeko erreferendumarekin zerikusirik duen materialik.

Europako Batzordeak, berriz, lehenengo aldiz iritzia eman du Kataluniako auziaren inguruan. «Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren erabakiak errespetatu behar dira. Hortaz, erreferendum bat onartuko da baldintza hori betetzen bada bakarrik». Jean-Claude Juncker presidentearen bozeramaile batek esan zuen hori arratsaldean, Junckerrek goizean esandakoak zehazteko. Izan ere, batzordeko presidenteak adierazi zuen Katalunian baiezkoak irabaziz gero «errespetatu» egingo zutela, baina ohartarazi zuen errepublika independentea Europako batasunetik kanpo geldituko litzatekeela.]]>
<![CDATA[Tarragonara bidean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2127/003/001/2017-09-15/tarragonara_bidean.htm Fri, 15 Sep 2017 00:00:00 +0200 Amagoia Mujika https://www.berria.eus/paperekoa/2127/003/001/2017-09-15/tarragonara_bidean.htm Gora errepublika! hitzetik hortzera darabilte, Independentzia eta askatasuna ere bai. Euskal herritar bat ere badago haien artean: Alberto Barandika Barriola, duela 54 urte Kataluniara etorria.

17:30ean ateratzekoa da autobusa, baina 17:00etarako gerturatu da jendea. Euskal Herritik kazetari bat haien artera etorri dela jakin bezain laster gerturatu dira,Tarragonara zergatik doazen esatera. Oso argi dute denek: «Hau geldiezina da, eta hemen egon nahi dugu, abentura honetan parte hartzen». Carme Beltranek (54 urte) esan du hori. PSCkoa zen, baina orain ez du alderdi batean militatzen, nahiz eta bere lagunak ERCkoak diren. Socialismo Catalunya Libertat mugimendukoa da bera. Lehen federalismoan sinisten zuen, eta Jose Luis Zapaterok, Espainiako presidente zela, ilusioa piztu zion. «Baina desilusioa berehala etorri zen, ikusi genuenean esaten zuenak gutxi zuela benetakoa. Asko joan egin ginen. Podemosera asko, ERCra, Ciutadansera... Nik nire ideiak ez ditut aldatu, eurek aldatu dituzte. Orain independentziaren alde nago, azken batean, katalanismoa eta sozialismoa defendatzen dutelako, eta Espainiako Gobernuarekin ezinezkoa da aurrera egitea».

Albert Aragones bere senarra da (69), eta ERCkoa izatea «geneetan» du. Bere aitona politikaria izan zen, eta Reusko kartzelan urte asko egin zituen. Aitonak defendatzen zituenak bere egiten ditu oraindik: «Justizia sozialean sinisten dugu, eta aberastasunaren banaketan. Espainiak ez digu lapurtu besterik egin».

«Guk egingo dugu»

Maria Rosa Riva (72) bartzelonarra da, baina Valentziako elkarteekin lanean dihardu. «Herrialde katalanetan sinisten dut, eta han gauzak ez daude oso ongi, baina garrantzitsua da haiekin egotea, denbora kontua izango da. Orain hemen, eta han geroago, baina aukera bat zabalduko zaigu elkartzeko».

Humbert Sabate (76) «kokoteraino» dago Madrilekin. «Baina ez da oraingoa. Badirudi independentismoa duela urte gutxitako kontua dela, baina ez, ni independentista naiz betidanik, kalean gutxi batzuk ibiltzen ginenekoa. Orain oso pozik nago, azkenean gertatuko delako, eta inoiz joan ez den frankismoari aurre egingo diogulako». Baina zer gertatuko da? «Dena dago egiteko, liburu ireki bat da», dio ilusioz. «Gertatzen ari dena ez da inon gertatu, eta guk egingo dugu».

Arenys de Munten 2009ko irailaren 13an egin zen lehen kontsultaren dokumental bat jarri dute, laburra, baina «historikoa», Eduard Casanovas autobuseko antolatzaileak zahaztu duenez, non %97ek baiezkoa eman zuten. Jendearen indarra dioen kartel handi batek zabaltzen du dokumentua. In, inde, independentzia bideoko oihuak erreproduzitu dituzte autobusean, Tarragonara gerturatu ahala.

Bidaiaren amaieran ez dakite zer gertatuko den. «Agian argia kentzen dute, ekitaldia bertan behera geratzeko», dio Maria Rosa Rivak, eta Carles Puigdemontek Kataluniako presidenteak esandakoa ekarri du gogora: «Baina hala bada, belada erromantikoa izango da gaurkoa».]]>
<![CDATA[Polemikaren erdian berritu dute ANC]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1949/019/001/2016-05-15/polemikaren_erdian_berritu_dute_anc.htm Sun, 15 May 2016 00:00:00 +0200 Amagoia Mujika https://www.berria.eus/paperekoa/1949/019/001/2016-05-15/polemikaren_erdian_berritu_dute_anc.htm
77 kide horiek —25 nazionalak eta 52 lurraldeetakoak— gidatuko dituzte ANCren etorkizuneko erronkak eta egitasmoak, besteak beste, prozesu eratzailea sustatzea eta herritarren arteko dinamikak antolatzea eta indartzea. Horrez gainera, presidentea aukeratuko dute osoko bilkuran, datorren larunbatean.

Baina hauteskundeotako kanpaina 2011n ANC sortuz geroko tirabiratsuena izan da aurrez aurre dauden bi taldeen artean. Alde batean, Jordi Sanchez egungo presidentearen taldea dago —Convergenciaren agindupean aritzea leporatzen diote—, eta beste aldean 22 hautagairen taldea —sancheztarrek ERCren menpera ari direla diote—. Krisitik ateratzeko hainbat neurri hartu zituen biltzarrak Manresan, urteko biltzarrean, joan den apirilaren 17an, ANCren bide orria zehaztearekin batera.

ANCren oinarriak sendotzeko beharrarekin elkartu ziren herritarrak. 2.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten, eta, besteak beste, batzar nagusiak debekatu egin zuen taldeak eta hautagaitza kolektiboak egiteko aukera, baina 22ko taldeak artikulu polemiko bat argitaratu zuen, eta militante askok kritikatu zuten debeku hori ez zutela aintzat hartu. ANCk propio kanpainarako ezarritako espazioak ere ez zituztela errespetatu salatu zuten.

Alderdikeriak

Baina korapiloa gehiago handitu zen Quim Torra eta Jordi Calvis hautagaiak zerrendatik kanpo utzi zituztenean. Hainbat bazkidek aurkeztutako arrazoiak aintzat hartu, eta hauteskunde batzordeak erabaki zuen bi hautagaiok ANCren araudia urratzen zutela, Torra Gai Garaikideen Ikerketa Zentroko zuzendaritzan dagoelako —Generalitateari lotutako zentroa da—, eta Calvis CUPeko zerrendan joan zelako hauteskunde batzuetan. Alegazio berriak aurkeztu zituzten Torrak eta Calvisek, eta onartu zituzten azkenean.

Hauteskundeen araudiaren interpretazioak ere buruhauste ugari sortu ditu, joan den astean ANCk ezarritako baldintzak ez dituzte-eta hautagai askok bete. Besteak beste, biltzarrak antolatutako eztabaidetara eta webgunera mugatu behar zuten kanpaina, baina batzuek komunikabideetara egin dute jauzi.

Biltzarra berritzeko kanpaina hilabeteotan izandako nahasmenaren beste ondorioetako bat da. Irailaren 27ko hauteskundeetan, independentziaren aldeko alderdien gehiengoa lortuta helburua bete zuten arren, Artur Mas presidente izatearen inguruan sortu zen krisiari aurre egin behar izan zion, urtarrilaren 12an, azkenik, Masek urratsa albora egin eta Carles Puigdemont buru gobernua osatzea lortu zuten arte, baina iraileko hauteskundeen aurretik ANCk independentziaren aldeko hainbat alderdirekin lotutako sinergia positiboak hautsita dauzka. Azken urtean Jordi Sanchez presidenteak egindako lanari ere leporatzen diote gainbehera.

Atzo aukeratutako kideen lana izango da ANCren krisia gainditzea eta biltzarraren sorreran zuen filosofia berreskuratzea: alderdietara lotu gabe alderdiak prozesura bultzatzeko lanari ekitea, alegia. Datorren astean onartuko duten presidenteak ere garrantzia izango du Kataluniako prozesuaren aurrean dituzten erronketan.]]>
<![CDATA[Atzerako kontua]]> https://www.berria.eus/albisteak/92693/atzerako_kontua.htm Sun, 08 Jun 2014 09:39:44 +0200 Amagoia Mujika https://www.berria.eus/albisteak/92693/atzerako_kontua.htm <![CDATA["Inbasioa" leporatu dio Ukrainak Errusiari, eta bilera bat eskatu dio NBEren Kontseiluari]]> https://www.berria.eus/albisteak/89259/inbasioa_leporatu_dio_ukrainak_errusiari_eta_bilera_bat_eskatu_dio_nberen_kontseiluari.htm Fri, 28 Feb 2014 15:14:40 +0100 Amagoia Mujika https://www.berria.eus/albisteak/89259/inbasioa_leporatu_dio_ukrainak_errusiari_eta_bilera_bat_eskatu_dio_nberen_kontseiluari.htm <![CDATA[Autonomia handitzeko erreferendumera deituko du Krimeako Legebiltzarrak]]> https://www.berria.eus/albisteak/89197/autonomia_handitzeko_erreferendumera_deituko_du_krimeako_legebiltzarrak.htm Thu, 27 Feb 2014 09:02:43 +0100 Amagoia Mujika https://www.berria.eus/albisteak/89197/autonomia_handitzeko_erreferendumera_deituko_du_krimeako_legebiltzarrak.htm <![CDATA[Liskarrak larritu dira Ukrainan]]> https://www.berria.eus/albisteak/88933/liskarrak_larritu_dira_ukrainan.htm Tue, 18 Feb 2014 16:45:52 +0100 Amagoia Mujika https://www.berria.eus/albisteak/88933/liskarrak_larritu_dira_ukrainan.htm <![CDATA["Barcina ez badoa, zentsura mozio baten bidez botako dugu"]]> https://www.berria.eus/albisteak/88716/barcina_ez_badoa_zentsura_mozio_baten_bidez_botako_dugu.htm Wed, 12 Feb 2014 07:24:47 +0100 Amagoia Mujika https://www.berria.eus/albisteak/88716/barcina_ez_badoa_zentsura_mozio_baten_bidez_botako_dugu.htm @jonordoez(r)en Txioak "Alderdi politikoei eskatu nahi diet alderdien interesak alde batera uzteko", eta ireki den egoera berrian bat egiteko. Hamabost egun barru -astelehenetik aurrera- Barcinak dimisioa emango ez balu zentsura mozioa aurkeztuko lukete, eta hauteskundeetara deitu maiatzaren 25erako, Europako Hauteskundeekin batera. Bien bitartean, Jimenezek berak zuzenduko luke gobernua, baina oraindik ez du gainerako alderdiekin hitz egin horren inguruan. Alderdikideekin hitz egin du lehenik. Bigarren indarra denez, berari legokiola uste du behin-behineko presidentetza. Bildurekin bat egingo duen galdegin diote, eta esan duena da UPN boteretik botatzea dela orain garrantzitsuena, eta Barcinarekin ez duela inolako jokorik bideratuko. Eurek -PSN- zuzendu behar dute prozesua, Jimenezen ustez, eta "hortik aurrera ikusiko da". Mezu zuzena izan du Barcinarentzat: "Presidente jauna: hamabost egun barru, salaketak baieztatzen direnean hautaketa gogor bati aurre egin beharko diozu. Borondatez joaten ez bazara, sozialistok botako zaitugu. Zure denbora amaitu da". Datorren astelehenean ezarriko litzateke agenda, eta hamabost egunean egingo lituzkete lan guztiak. Hortik aurrera, legez, hamar edo hamabost egunera egingo litzateke zentsura mozioa, eta hauteskundeak egin bitartean egoera ekonomikoa argitu beharko litzateke, "ezin bizi egoera batean" baitaude. Izan ere, Idoia Nieves Ogasun zuzendari ohiak egindako salaketak "oso larriak" dira, eta "arduragabekeria" da UPNk egin duena. Ogasuneko datuak erabiltzea, hainbat zergaduni mesedeak egitea, eta gainerako akusazio guztiak aipatu ditu, eta behin eta berriz esan du "ez badoa guk botako dugu". Bihar, ikerketa batzordea Bihar, berez, parlamentuan ikerketa batzordea osatzea lehen puntua izango da osoko bilkuran. PSN, Bildu, Aralar, NaBai, Ezkerra, PP eta GeroaBai ados daude, eta UPNk ere baiezkoa emango dio "egoera argitzeko", Carlos Garcia Adanerok esan duenez. Nievesek egindako salaketen ondorena beste agertoki bat dela uste dute UPNk ez beste guztiek, eta gobernu aldaketarako urratsak egin behar direla uste dute, denek arerioaren kontra bat egin behar dela, eta eskatu dute herritarrak protestatzera atera daitezela. UPNko zuzendaritzaren bilera Goizean "beldurrik ez" dutela esan du Carlos Garcia Adanerok, Yolanda Barcina ez dagoela hauteskundeetara garaia baino lehen deitzeko prest, baina egoera asko aldatu da goizetik, eta ezohiko bilera egingo dute UPNko zuzendaritzakoek, 20:30ean. Ondoren emango dute erabakitakoaren berri, ohar baten bidez edo prentsaurrekoan: aztertzen ari dira nola eman berria.]]> <![CDATA[Bellonen gorpua atera da Cadiztik, eta Euskal Herrira bidean da]]> https://www.berria.eus/albisteak/88517/bellonen_gorpua_atera_da_cadiztik_eta_euskal_herrira_bidean_da.htm Fri, 07 Feb 2014 07:16:36 +0100 Amagoia Mujika https://www.berria.eus/albisteak/88517/bellonen_gorpua_atera_da_cadiztik_eta_euskal_herrira_bidean_da.htm #ArkaitzBellon hilda dakarte #Cadiz etik. Bitartean, Cadiz eko espetxeetara doan autobusa senideez lepo atera da Euskal Herritik.Noiz arte?- Etxerat_Elkartea (@EtxeratElkartea) febrero 7, 2014 Autopsia amaituta abiatu dira Euskal Herrira senideak gorpuarekin. Ostiraletan izaten diren ohiko elkarretaratzeetan jarri du hitzordua elkarteak, eta herritarrek parte har dezatela eskatu dute, sakabanaketa hildakoen eragile dela salatzeko: Sakabanaketak gure senideak hiltzen ditu leloa izango dute arratsaldeko hitzorduek. Atzo goizean egin zioten lehen autopsia, Cadizko Auzi Klinikan; senideen konfiantzazko medikurik gabe, haiek konfiantzazko medikuak autopsian egon zitezela eskatua zuten arren. Senideen protestaren ondoren, beste azterketa bat egitea onartu du auzitegiak, eta gaur egin diote, klinika berean, senideen konfiantzazko medikuak auzi medikuekin direla. "Ikaragarrizko baldintza gogorrak" Etxerat-ek, heriotza ez dela "bidezkoa" esan du, eta indarra egin du kontuan hartu beharreko hainbat datutan: 13 urte zeraman kartzelan, "ikaragarrizko baldintza gogorretan". Atxilotu zutenean torturatu egin zutela salatu zuen. Eta, ordutik, presoen beraien esanetan Espainian baldintzarik gogorrenak dituzten espetxeetan egon da: Puerto III, Sevilla, Herrera de la Mancha eta Puerto I kartzeletan. Presondegian bereziki jazarri diotela azaldu dute haren gertukoek. Horren adibide, Etxerat-en arabera "gutxienez lau aldiz" jipoitu izana. Eta espetxerik gogorrenetan erregimenik zorrotzenetan izan dute. Bellonekin gertatutakoak espetxe politikaren ondorenak agerian uzten dituela dio presoen senideen elkarteak. Kale eraso batean parte hartzea egotzita 13 urte eta 3 hilabeteko espetxe zigorra jarri zioten. Zigorraren bi herenak zein hiru laurdenak beteta zeuzkan arren, preso zeukaten; zigorra ia osorik betea zuen, baina lehen graduan zuten oraindik, bizi-baldintza gogorrenak dituen araudipean. Halako baldintzetan, urtebete baino gutxiagoan hiru euskal preso hiltzea ere ez da kasualitatea senideen ustez. Ondorio argia atera dute, hortaz: "Ezinbestekoa da sakabanaketa amaitzea". Hori eskatzeko eta Elorrioko presoaren heriotza salatzeko bereziki eskatu du Etxerat-ek; protestetan parte hartzeko. Manu Gonzalez preso ohia, zeina Bellonekin Sevillako espetxean egona den, harrituta azaldu da: "Egunero egiten zuen kirola, bere burua ahalik eta ondoen zaintzen saiatzen zen".]]> <![CDATA[Madurok proba gainditu du]]> https://www.berria.eus/albisteak/86607/madurok_proba_gainditu_du.htm Mon, 09 Dec 2013 14:32:29 +0100 Amagoia Mujika https://www.berria.eus/albisteak/86607/madurok_proba_gainditu_du.htm <![CDATA[Beste munduon poeta]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1553/032/001/2013-10-29/beste_munduon_poeta.htm Tue, 29 Oct 2013 00:00:00 +0100 Amagoia Mujika https://www.berria.eus/paperekoa/1553/032/001/2013-10-29/beste_munduon_poeta.htm
Bizitzaren joan-etorri maldatsua aukeratu zuen. 1980eko hamarkadaz gero drogak eta alkohola taitxiarekin aldatuta ere, amaierara arte denetarikoak eman ditu, prosa eta doinu bilaketa etengabearen bidean. Amaiera, berriz, «lasaia» izan du, Andrew Wylie agenteak esan duenez: «Gertukoek inguratuta» hil zen herenegun etxean.

Batxilergoa hasi zuenerako talde bat sortua zuen Reedek. 14 urterekin grabatu zuen So Blue (1957) lehen diskoa, The Shades institutuko taldearekin. B azalean sartu zuen Leave Her For Me. «Gure aukera Murray the K-k abestia bere saioan jarri zuenean heldu zen. Supermerkatuak inauguratzeko deitzen gintuzten. Zamarra distiratsuak generamatzan, orduan estilo estilosoa zen; gero punka izango zen. Garai hartan punk hitza irain gisara erabiltzen genuen: 'e, zu, punk!'—.

Ordurako Lou Reedek rock izarra izan nahi zuen. Rockarekiko zuen harreman bitxiarengatik, eta rockaren bidez ezagutzen zituen pertsonaia are bitxiagoengatik, psikiatrarengana eraman nahi izaten zuten gurasoek. Klase ertaineko familia estatubatuar ohikoa zen berea, bi anai-arrebetan zaharrena. Pianoa ikas zezan nahi zuten aitak eta amak, modu tradizionalean: «Beka bat eska nezala nahi zuten, eta hori dena. Ez, ez. Eskerrik asko. Ez zitzaidan batere dibertigarria iruditzen».

Mutil nahikoa arrunta izan zela esan izan dute institutuko lagunek: asteburuetan kontzertuetara laguntzen zuten gazte nahikoa lotsati bat. Baina gurasoek ez zuten normaltasun kontzeptu hori partekatzen seme barnekoi eta ezentrikoari buruz. Horren arraroa iruditu zitzaien ospitale batera eraman zutela 18 urte zituenean, electroshock batzuk eman ziezazkioten: «Ez zizkidaten txar horietakoak eman, dibertigarri horietakoak eman zizkidaten. Shock bat izan ziren, baina era guztietara, garai hartan elektrizitatea asko interesatzen zitzaidan».

New Yorkeko Syracuse unibertsitatera Filologia ikastera joan zenean utzi zuen sorterria, 1960ko hamarkadan — «herri txiki batean jaiotzearen onena hura uztea da», esaten zuen—. Han ezagutu zuen Delmore Schwartz poeta, inoiz ezagutu zuen «pertsonarik zorigabeena». Mentore izan zuen, eta mozkorraldietan lagun, bere ibilbidean eragin handiko poeta «paranoikoa».

Sterling Morrison musikariak ere Syracusen ezagutu zuen Reed. Schwartzekiko miresmena partekatzen zuten biek, rockarekiko zaletasuna eta era guztietako esperimentazioetarako gogoa: zuzena izan zitekeenaren kontrako abentura. «Tipo ikaragarriekin» elkartzen zirela esan izan du Morrisonek, «beltz eta zuriekin, rock izugarri zuri eta beltza jotzeko». Unibertsitatea amaitu zuenean New Yorkera itzuli zen Reed, eta han sortu zuten Velvet Underground, 1965ean, Reedek, Morrisonek, John Cale musikari handiak eta harekin bizi zen Angus Maclisek. Maclis eta Cale ordurako arituak zeuden Reedekin, The Ostrich «itsu-itsu jarrita» zegoela konposatu zuen nahasketa «arraroa» interpretatzen.

Taldeak egin zuen lehen diskoan —The Velvet Underground & Nico— utzi zuen ere bere zigilua Andy Warhol artistak —banana bat marraztua duen azal ezaguna—; gero taldearen ordezkari ere izan zen, hainbat eta hainbat emanalditan taldearen kolaboratzaile artistikoa ere bai, eta gau amaigabeetan lagun. Warholek Reedi esaten zion bere musikarekin hark koadroekin egiten zuen gauza bera egiten ari zela. «Uste dut errealitatera hurbiltzen zen talde bakarra ginela. Gure musika oso-oso erreala zen. Horregatik lan egin ahal izan nuen berarekin. Autentikoa zen», Reeden iritziz.

Disko harekin joko arauak aldatu zituzten, soinua dinamitatu zuten, eta rocka errealitate krudelak zipriztin zezakeen artea ere bazela erakutsi zuten, aditz eta hitz gordinez, doinu hauskorren laguntzaz. Rockaren historiako diskorik onenetakotzat jotzen dute gaur egun. Calek eta Reedek, baina, lidergo lehia handia zuten, eta horrek eragin zituen seguruenik lan emankorrak, baina Calek taldea utzi zuen, taldekideek bien artean Reeden aldeko apustua egin zutenean. 1971n taldea utzi zuen Reedek, eta urtebetera Morrisonek.

Gorabeherak

Lou Reedek nortasun handia zuen; beharrezkoa, zeukan bizitzarako. Senideen elektroshocketarako joeraz gain, errekonozimendu berantiarra iritsi arteko tarte luzeak izan zituen, apenas saltzen zituen diskoak ere bai. Bere bi abesti handienetako bi — Walk on the Wild Side eta Perfect Day— 1972an atera ziren, David Bowiek ekoitzitako Transformer-en. Ondoren etorri zen Berlin, bere maisulanetakotzat jotzen dutena. Adulterioa, maitasunik eza, intoxikazioa eta suizidioa irudikatu zituen, eta porrota ezagutu zuen. Ondoren, berpiztu nahi izan zituen Velveteko doinuak, Rock'n'roll Animal-en, banda izugarriaz inguraturik, eta alkoholean eta anfetaminetan itota, 1970eko hamarkadan. Urte batzuetan publikoarengandik aldendu zen.

1980ko hamarkadan itzuli zen The Blue Mask (1982) lanarekin, existentziaren krudeltasuna modu kementsuan eta positiboan emana, —ate-joka etorri zitzaion Delmore Schwartz poetaren ekarria—. Ordutik denetarik jaso zuen, harrera onaren eta hotzaren artean. Letrista eta musikari gisara haziz joan zen, aldatuz eta eraldatuz. Esanguratsua da Andy Warhol hil zenean, John Calerengana gerturatu eta Songs for Drella egindako biografia musikatua. Edgar Alan Poeren unibertsoaren The Raven ez ulertua egin aurretik landu zituen ere, berrikuntza artistikoak, pertsonaia arriskutsu eta gehiegizkoak, erromantikoak eta sentsibilitatez josiak. Metallicarekin egindako Lulu-k ere harrera txarra izan zuen.

Publikoa zutik jartzen zuen Reedek, baina era berean, poztu egiten zen mitoa ikustera joan zirenek aretoa uzten zutenean. «Esperimentatzea da gehien interesatzen zaidana». Gaizkia egitera bultzatzen gaituen autosuntsiketa zuen gogoetaren zentroa. «Lauriek salbatu nau», Laurie Anderson artistak, 1996tik bidelagunak.]]>
<![CDATA[Adierazpen askatasunari gorazarre]]> https://www.berria.eus/albisteak/84106/adierazpen_askatasunari_gorazarre.htm Thu, 26 Sep 2013 20:50:30 +0200 Amagoia Mujika https://www.berria.eus/albisteak/84106/adierazpen_askatasunari_gorazarre.htm
]]>
<![CDATA[Berrogei urte herria eraikitzen]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1508/023/002/2013-05-11/berrogei_urte_herria_eraikitzen.htm Sat, 11 May 2013 00:00:00 +0200 Amagoia Mujika https://www.berria.eus/paperekoa/1508/023/002/2013-05-11/berrogei_urte_herria_eraikitzen.htm ahara espainiarra edo 53. probintzia deitzen zioten espainiarrek beren hegemonia gotortuta zeukaten eremuari. Han sortu zen Fronte Polisarioa, 1973ko maiatzaren 10ean, bertako sahararren talde nazionalistek bultzatua. Gaur ere saharar guztiak biltzen dituen erakunde politikoa da, eta haren esku dago SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko lur askatuetako eta Tindufeko antolaketa osoa.

Sahararrentzat egun pozgarria da atzoko urteurrena, herri gisara munduko mapan kokatu zituen erakundea sortu baitzen. Hazi egin dira berarekin, hezi; kultura eta nortasuna indartu dituzte sahararrek Fronte Polisarioaren bidez, heziketa eta osasuna doakoa ezarri dute kanpalekuetan, eta antolaketa eraginkorra dute. Desfile militarrak egin zituzten Tindufen atzo, Aaiun hiri okupatuaren izena hartzen duen kanpalekuan. Eta Mohamed Abdelaziz Fronte Polisarioko idazkari nagusiak mezu itxaropentsua egin zuen bertaratu ziren nazioarteko ordezkarien aurrean. «Arrisku hurbilak» badituztela onartu arren, «garaipena inoiz baino hurbilago» ikusten duela esan zuen.

Burujabetza, ordea, sufrimendu handiz lortzea kostatzen ari zaien ametsa da oraindik. Bonbardaketetatik ihesi basamortura joan ziren milaka sahararren exodoa etsigarria da askotan; Marokoren pean bizi direnen egunerokoa, bortitza. Erbestean eta lur okupatuan, familiak banatuta daude. Tindufen Fronte Polisarioak banatzen duen nazioarteko laguntzari esker bizi dira, besterik ez baitie ematen lur idorrak. Inoiz beste parajerik ezagutu ez duten gazteak dauzka basamortuak, aurreko bizitzaren memoriarik gabe ezerezaren erdian zer egiten duten askotan galdetzen dutenak. Lur okupatuetan, berriz, Marokok errepresio gogorra ezartzen du, eta nazioarteak utzi egiten dio.

Franco hilzorian zela, 1975eko azaroaren 14an sinatu zituzten Hirukoaren Akordioak Mauritaniak, Marokok eta Espainiak, eta mendebaldeko sahararren administrazioa Afrikako bi herrialdeon esku geratu zen. Praktikan Espainiaren probintzia Marokori eman zion. Hurrengo egunean Marokoko aire armadak sahararrak bonbardatu zituen, eta herritarrek itzulerarik gabeko ihesa hasi zuten. Martxa Berdea iritsi zen gero, Franco hil zen egunean, eta milaka zibilen kolonizazioa: okupazio militarra hasi eta Marokoko funtzionarioek administrazioa hartu zuten. 1976ko otsailaren 27an sortu zuten SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa, azken funtzionario espainiarrak atera ziren egun berean. Milaka sahararrek alde egiten jarraitu zuten, basamortuan 200 kilometro eginez, Aljeriako mugara, Tindufera. Sahara Askatzeko Herri Armadak, Fronte Polisarioak gidatuta, okupatzaileen kontra borrokan jarraitu zuen 1979 arte, Mauritaniarekin bakea sinatu zuen arte. Ordura arte gerrillen gerra zena gerra irekia bilakatu zen Marokoren kontra.

Gerrak hamabost urte baino gehiago iraun zuen, 1991n su-etenari heldu zioten arte. Bake prozesuari heltzea hitzartu zuten Nazio Batuen Erakundearen babesean, eta helburua autodeterminazio eskubideari buruzko erreferenduma egitea zen, 1992ko urtarrilaren 15ean. Gaur arte.

Hainbat garai igaro dituzte sahararrek ordutik. Errolda izan zen aitzakia lehenik. Rabatek lur okupatuetako marokoarrak sartu nahi zituen. Biztanle guztiek botoa eman zezaten aztertzekotan geratu zen Fronte Polisarioa, baina urrats hori egin zuenean, Marokok ez zuen onartu. 2007an NBEk elkarrizketa zuzenak proposatu zituen, baina saio antzuak izan dira. 80 herrialde baino gehiago dira, era berean, SEAD ofizialki onartzen dutenak, baina interes ekonomikoek eta politikoek gainetik egoten jarraitzen dute.

Agdaim Izik kanpalekuan egin zutena egiten dute oraindik, eta azken ika-mikan berriz ere Maroko atera da irabazten. Nazio Batuen Erakundearen misioak ez du ikertuko Mendebaldeko Saharan giza eskubideak errespetatzen diren ala ez, AEBek aurkeztutako proiektua bertan behera gelditu ostean. Susan Rice enbaxadoreak idatzi zuen zirriborroa, eta NBEn aurkeztu. Bertan, Minurso misioaren berritzea planteatzen zen, soldaduek giza eskubideen betetzea gainbegira zezaten, bai Saharan, bai Tindufeko errefuxiatu kanpamentuetan. Segurtasun Kontseiluan aurkeztu aurretik, baina, atzera egin zuten AEBek. Zer ospatu badute sahararrek, hala ere; eta zer borrokatu ere bai.]]>
<![CDATA[Berrogei urte herria eraikitzen]]> https://www.berria.eus/albisteak/79294/berrogei_urte_herria_eraikitzen.htm Fri, 10 May 2013 14:23:25 +0200 Amagoia Mujika https://www.berria.eus/albisteak/79294/berrogei_urte_herria_eraikitzen.htm <![CDATA[Kezka]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1529/022/002/2013-04-20/kezka.htm Sat, 20 Apr 2013 00:00:00 +0200 Amagoia Mujika https://www.berria.eus/paperekoa/1529/022/002/2013-04-20/kezka.htm
Hamar milioi boto nahi zituzten, eta 7.500.000 pasatxo lortu dituzte, Chavezen azken hauteskundeetan baino 650.000 boto gutxiago. Eta oposizioa, inoiz baino gertuago, ia erdi eta erdi. Chavezen karisma eta lorpenak ez dira nahikoak izan eredu baten egonkortasuna bermatzeko, eta, hura gabe, ondorena zaila dauka iraultzak.

Chavisten aldean gogoa itzalita dago, kezka izugarria da, ez oso berandu, lehengora itzul daitezkeela pentsatu dutelako, aspaldian lehen aldiz. Nicolas, Sorne, Gladys, Mirentxu eta Amalia ekintzaileak izan dira prozesu honetan, milioika horien artean bost kaleko, eta batzuk besteak baino positiboago, inork ez du zalantzan jartzen une gogorrak etorriko direla. Kopetilun, herritar askoren kontzientzia uste baino ahulagoaz ari dira.

Kanpaina amaitzeko astebete geratzen zela, herrialdearen ekonomia ia eutsiezina zen. Elias Jaua txinatarrekin mailegu bat hitzartzera joan zen, baina Chavezen hutsuneak ekar zezakeen desegonkortasunaz bazekiten asiarrek, eta esku hutsik itzuli zen Venezuelara. Diruaren debaluazioak prezioak garestitu ditu beste behin —irinaren prezioa, egunero gehien kontsumitzen den produktua, bikoiztu egin da ia-ia—, eta merkatuetara produktu batzuk ez dira iristen. Amalia haserre dago Chavezek etxea jarri dienetako asko direlako Caprilesen aldera joan direnak, baina era berean, bere buruari galdetzen dio non dauden petroliotik ateratzen diren irabaziak.

Chavez bizirik zela, egoera aldatzeko ilusioa zegoen, baina orain, ilun dago etorkizuna.

Euria ari du Caracasen.]]>
<![CDATA[«Estatu kolpearen kontra gaude, berdin dio nondik datorren»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1506/023/001/2013-04-20/estatu_kolpearen_kontra_gaude_berdin_dio_nondik_datorren.htm Sat, 20 Apr 2013 00:00:00 +0200 Amagoia Mujika https://www.berria.eus/paperekoa/1506/023/001/2013-04-20/estatu_kolpearen_kontra_gaude_berdin_dio_nondik_datorren.htm
Oso giro txarra dago Venezuelan. Zer ari da gertatzen?

Giro txarra dago, alde batek bestea ukatzen duelako. Hauteskunde gauean, emaitzak estu-estu zeudenean, Madurok eta Caprilesek telefonoz hitz egin zuten. Oso garrantzitsua zen herri osoak jakitea zer gertatzen zen, baina Madurok ez zuen beharrik sentitu pasatzen ari zenaz hitz egiteko. CNE Hauteskunde Batzorde Nazionalak emaitzak eman zituenean, haserretu egin ginen, iruzurra ezkutaezina baita. Hala ere, guk CNEren egoitzetan asteartean egindako manifestazioak baketsuak izan ziren, eta Caracaskoa bertan behera uztea erabaki genuen, informazioa geneukalako indarkeria pizteko arriskua zegoela, probokatzaileen planak zeudela.

Zer informazio?

Poliziak eta Guardia Nazionalak esan ziguten probokatzaileen planak zeudela. Guk ez dugu jendea arriskuan jarri nahi. Eta bagenekien gertatutakoak estatu kolpe faxistaren, matxinadaren asmakizunera desbideratuko zuela.

Zer dago horretaz? Gobernuak esaten du oposizioak ekarritako Kolonbiako eta El Salvadorko paramilitarrak daudela egoera lehertu nahian.

Ez dute froga bakar bat ere aurkeztu, ez dagoelako. Gure telefonoetan sartzen dira, postetan. Beraiek badakite denbora guztian zer egiten dugun. Beraz, frogarik edukiko balute, preso geundeke. Gezurra da dena. Ezinezkoa da oraindik jendeak hori pentsatzea.

Duela 11 urte egin zuten estatu-kolpe ahalegin bat, hain justu, oposizioan dauden hainbat kidek. Horregatik, ez da hain harrigarria aukera horretan pentsatzea .

Estatu kolpe hartan protagonista izandakorik ez dago MUDen. Ez lehen lerroan. Garrantzirik gabeko talde txiki bat dira. Gobernuaren propaganda da gehiago. Errealitatea desitxuratu nahi dute. Demokrazian sinesten dugu, eta ez da zilegi indarrez boterea eskuratzea.

Capriles ez zen tartean egon Kubako enbaxada hartzeko ahaleginan? Argazkiak daude.

Hiru epaiketa egin dizkiote, eta hiruretan errugabetzat jo dute. Haren lekuko nagusia Finlandiako enbaxadorea izan zen. Gezurra esan zuen? Enbaxadan jendetza zegoen, eroturik, eta bera ordena jartzen saiatu zen. Beldurtuta zegoen, eta enbaxadara igotzeko eskailera enbaxadatik eman zioten. 2002ko kolpeaz ari gara, baina, 1992an, Chavezek ez al zuen ba estatu kolpea eman? Estatu kolpearen kontra gaude, berdin dio nondik datorren. Chavezena heroikoa da; bestea, ez. Hori ezin da horrela izan, inork ez duelako horretarako eskubiderik. Propaganda egiteko erabiltzen dute hori, baina haiek badakite hori ez dela horrela. Zergatik? Frogak aurkeztuko lituzketelako bestela, eta non daude?

Legezko prozedura guztiak irekiko dituztela esan dute, dena argitzeko.

Egin ditzatela nahi dituzten prozesu guztiak. Horren politizatua dago justizia, CNEko presidenteak adierazpenak egiten dituenean buruzagi politiko batek bezala hitz egiten du. Epaileek independenteak izan behar dute. CNEkoak kausaren lagun gisa ikusten dira, eta horrek sinesgarritasuna kentzen die. Nik ezin dut pentsatu Madurori ez zaiola bakea interesatzen. Hemen, denok egin behar ditugu bakea lortu ahal izateko ekarpenak.

Astelehenean hil zituztenak bolivartarrak izan ziren. Indarkeria ezkutaezina da.

Gustatuko litzaidake gobernuak informazio osoa ematea. Venezuelan, zoritxarrez, hildako asko daude etengabe. Caracas Hego Amerikako hiririk bortitzena da; beraz, oso arraroa litzateke astelehenean hil zituzten horiek politikagatik hil izana, besterik frogatzen ez bada. Ekintza horien errudun direnek erantzun beharko dute. Indarkeria leku guztietan dago. Mezuak bakearen aldekoa izan behar du. Nik bakearen alde hitz egiten badut, eta gero faxista deitzen badiet beste aldekoei, gutxi esaten ari naiz bakeari buruz.

Helegitea aurkeztu duzue dagoeneko hauteskundeetako emaitzak iker ditzaten, iruzurra dagoelakoan. Zenbat denboran argituko da auzia?

Berehala. Helegitea aurkeztu eta iruzur zantzuak daudela erabakitzen badute, inpugnatzeko denbora hamabost egun da. Garrantzitsua da CNEk lehenbailehen erantzutea, ezin duelako trikimailuetan erori.

Irregulartasunak aipatzen dituzuenean, adibidez, esaten duzue Madurok mahai batzuetan Chavezek baino askoz boto gehiago jaso zituela, joera denetan galtzea izan zenean. Horrelakoekin helegiterik aurkez daiteke?

Ez, baina zantzu bat da, eta froga batzuk badaude. Beraz, horrek lagun dezake erabakia hartzean. PSUV denetan jaitsi bada, eta, batean asko irabazten badu, zer pentsa genezake?

Bi aukera daude:inpugnatuz gero arrazoi baduzue, hauteskundeetara deitu beharko litzateke, baina irregulartasunik ez dagoela erabakitzen badute, onartuko duzue?

Ezin dugu estrategia argitu. Horrenbestekoa da guk daukagun desabantaila, ezin dugu esan zer egingo dugun. Botereak kanpoan uzten gaitu, eta, gainera, pentsatzen du gure jarduera legez kanpokoa dela. Aberriaren kontrako ekintza da hau. Zuhurrak izan behar dugu, eta ezin ditugu kartak ezagutarazi.

Emaitzak direnak direla esanez gero, bi urte barru erreferendumera deitzeko aukera ere hor dago.

Gauza bakoitza bere garaian.

Besterik esaten duten bitartean, Maduro da demokratikoki venezuelar gehienek presidente izateko aukeratu dutena. Zuek bezala AEBek ere ez dute onartzen. Ez al da hori demokraziaren defizit bat?

Ez horixe. Guk, eta AEBek ere, gauza bakarra esaten dugu: botoak kontatzeko. Uste dugu gure eskubidea dela.

Zer sentitu zenuen Chavez hil zenean?

Heriotza batengatik ez da inor pozten, hori galdetu nahi badidazu. Agonia luzea izan zuen. Minbizia zuela esan zuenean, 2011n, sendatzea nahi nuen. Gauza bat da politika, eta beste bat pertsona. Henriquek denon izenean eman zuen mezuak erakusten du hori; testu zentzuduna izan zen.

Hil zenean, ordea, Caprilesen mezua iraingarritzat jo zuen familiak. Zuzendu egin zuen ondoren.

Ez, alderantziz. Gau horretan bertan, oso mezu ona eman zuen. Gero, maricón deitu ziotenean, bere onetik atera zen, baina zuzendu egin zuen. Gehiegi jasan behar izaten du. Egunero mehatxatzen dute hilko dutela, eta, hala ere, pazientzia handia dauka. Nazia deitzen diote, eta ez dakizu zein mingarria den harentzat. Amona kontzentrazio esparru batean egona zuen; amaren aldeko familia judua du. Amonaren istorioak entzuten hazi zen Henrique.

Esaten dute Caprilesen familia Venezuelatik kanpo dagoela. Egia da?

Ez, haren aitak eta amak hemen daude oraindik ere.]]>
<![CDATA[«Herritarren gidaritza bereziki une latz honetan da garrantzitsua»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1536/016/001/2013-04-19/herritarren_gidaritza_bereziki_une_latz_honetan_da_garrantzitsua.htm Fri, 19 Apr 2013 00:00:00 +0200 Amagoia Mujika https://www.berria.eus/paperekoa/1536/016/001/2013-04-19/herritarren_gidaritza_bereziki_une_latz_honetan_da_garrantzitsua.htm aporrea.org interneteko komunikabidearen sortzailea da, Marea Socialista korronte politikoko kidea, eta Patria Socialista plataformaren sortzaileetako bat. Nicolas Madurori babesa emateko eratu zuten, ikuspuntu kritiko bat lantzeko. Pentsalariek, langileek eta herritarren plataformako buruzagiek sortua da. Herenegun eta atzo eztabaidatu dituzte prozesu bolivartarraren baitan korapilatuta dauden arazoen balizko irtenbideak, eta prozesuaren beraren etorkizuna.

Estatu kolpe baten testuinguruan gaude berriz ere. Zer gertatuko da?

Ofentsiba kolpistari erantzun behar diogu, behar den mailan. Capriles, eta gobernua onartu nahi ez duten gainerakoak, neutralizatu behar ditugu. Indarkeriaz betetako aroan sartu gara, giza eskubideen urraketekin. Baina duela 11 urte ere hori egin zuten, eta pertsona berak zeuden, Capriles tartean. Esperientzia bat daukagu. Bota egin genituen mugimendu zibil eta militar batekin. Erantzun hori eman behar dugu. Irmoa, eta baketsua.

Gobernu berriak iraungo du?

Egoera zaila da, baina aukera historikoa daukagu prozesu bolivartarrak beste urrats bat egin dezan. Herritik bultzatu behar dira politikak, eta iraultza sendotu. Une latz honetan da bereziki garrantzitsua herritarren gidaritza. Proiektu bolivartarra sustraituta dago herrialdean, lortutakoa asko da, eta iragan bortitza gogoan daukagu. Herria prest dago etor daitekeenari aurre egiteko.

Zer etorriko da?

Espero dezagun iraultza sendotzeko garaia etorriko dela, arazoei errotik heltzeko ordua, prozesuaren beste aro bat.

Horretan aritu zarete egunotan, mugimendu sozialek arazoak konpontzeko gobernuari egin behar dioten presioaz eztabaidan, Chavezen ondarea deitzen diozuena oinarrian hartuta. Zein da Chavezen ondarea?

Chavezek urriaren 7an irabazi eta gero, ministroen aurrean Golpe de timón idatzian gordeta dagoenaz hitz egin zuen. Kritika eta autokritikaren garrantziaz ari da, komunen eraikuntzaz, botere popularrarenaz, estatu kapitalista ordezkatuko duen estatu komunalaz. Baina oraingoz ez dago jabego eta bide produktiboen modu berri bat. Sare antzeko bat eratuz joan beharko genuke, paraleloki burgesiaren desjabetzearekin, eta eredu produktibo bat ezarri beharko litzateke prozesu iraultzailean, modu integralean. Horiek dira Chavezek egiten dituen azken gogoetetako batzuk. Eraginkortasunaren arazoa planteatzen du, ustelkeria, burokratitazioaren arazoa. Horrek eragiten du jendeak ez jasotzea espero duen erantzuna: instituzioen tratu txarrak ikusten ditu konkista guztien gainetik, egin diren aurrerapen guztien gainetik, belaunaldi berriek batez ere. Orain lehen aldiz bozkatzera doan jendeak hamalau urte egin ditu prozesu iraultzailearekin, ez dute konparazio punturik, eta hori eskuinak baliatu du.

Hauteskundeak erraz irabaziko zenituztela zirudien, baina ez da horrela izan. Zer gertatu da?

Chavez ez egotea oso garrantzitsua da, baina egitura faktoreekin zerikusia duten beste arazo batzuk daude, eta batzuk oso puntualak. Chavezek urriko hauteskundeak irabazi zituen konkista handiak genituenean. Etxebizitza misioa, lana antolatzeko lege berria, zaharrentzako estaldura, pentsio sistema... Chavez hil zenean, herria masan mobilizatu zen, konpromisoa hartu zuen, zin egin zuen, indar emozionala egon zen, ez soilik kontzientzia, pentsarazi ziguna emaitzek iraungo zutela, edota gainera gaindi zitezkeela.

Baina horren erdian, debaluazio bat gertatu zen, dolarrak ematen jarraitu zitzaien atzerriko enpresariei, espekulatu egiten dute prezioekin, eta arazo horiek badute estrategia konspiratzailearekin zerikusirik; baina zerikusia dute, halaber, ez dugulako aurrera egiten produkzio eredu berri batekin, herria hornitzeko nahikoa baliabide dituena, esplotazio kapitalista ez beste zerbait.

685.000 botoren galeraz hitz egin duzue?

Hor kapital bat genuen, eta gobernadoreen hauteskundeetan oposizioak zituen hainbat eremu irabazi genituen. Orain, eremu batzuk galdu ditugu, Chavezen lidergoa ez egoteaz gain, venezuelar askok prozesua geldirik ikusten dutelako, botoa ez baita Maduroren alde ematen soilik, iraultza bolivartarraren alde baizik.

Lanean nondik hasi beharko luke Madurok?

Mugimendu sozialak barneratu behar dituen dinamika sortu behar du, herritarren erakundeak, egin behar denaren gainean proposamenak egiteko. Demokrazia parte hartzailea bultzatzen ari bagara, ez da Madurok edo gobernuak egingo duena, erreferentzia esparru baten barruan eztabaidatzen eta proposatzen duguna baizik. Aberriaren programa, Chavezek planteatzen duen norabide aldaketa, eta gure lanketak.

Neurri jakinak, zeintzuk?

Egoera ekonomikoari lotutakoak. Gobernuak kontrolatu beharko luke atzerriko merkataritza, inportazioak berak gainbegiratu, burgesiari utzi gabe, zeinak ekartzen duena baino askoz gutxiago deklaratzen baitu, eta ustelkeriak jota dauden funtzionarioak kontrolatu behar ditu hori gerta ez dadin. Inpunitate horri erasotu behar diogu.

Herriko finantzak kontrolatu behar ditugu, gutxiengo soldatak ez ezik gainerakoek ere igo behar dute. Zergen sistema ere aldatu behar da, dirudunei ezarri behar zaizkie. Enpresetako kontrol popularra ere berreskuratu behar dugu estatuaren enpresetan. Sindikalista askok enpresetako kudeaketan parte hartzen dute, eta horrek langile klasearen jerarkizazioa dakar, eta langileekin harremana galtzen dute.

Nola aldatu horiek?

Uste dugu arloka osatu behar direla konstituziogileak, osasunarena, komunikabideena, langileena... Ekintza horien emaitzek ekarpena egitea nahi dugu, gobernuak kontuan har dezan, baina prozesu iraultzailearen aktore eta subjektu gisa.]]>
<![CDATA[Inpugnazioa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1582/016/002/2013-04-19/inpugnazioa.htm Fri, 19 Apr 2013 00:00:00 +0200 Amagoia Mujika https://www.berria.eus/paperekoa/1582/016/002/2013-04-19/inpugnazioa.htm
Aldaketa horrek momentuko barealdia ekarri du, baina behin-behinekoa da, itxura guztien arabera. Astelehenean gertatutakoen ondoren, CNEn protestak lehertu izan balira, Caprilesen eskua ikusiko zuketen herritarrek, eta estrategia aldatu du. Egun batzuk igarotzen utzi, astelehenekoa ahaztu, eta gero ere denbora egongo da liskarretarako, Caprilesek ez baitu asmorik emaitzak onartu eta oposizioari dagokion tokira igarotzeko.

Emaitzen inpugnazioari buruzko eztabaidak lagunduko dio Caprilesi tentsioari eusten. Seguruenik, ezer gutxi aldatuko da, baina denbora irabaziko du, tarte horretan gobernuaren eraginkortasunik ezaren mamua elikatu, giroa berotu, eta hemendik bi urtera, erreferendum bidez, gobernu aldaketa eskatzeko. Tibisay Lucena CNEko presidenteak inpugnazioaren auzia «lehenbailehen» argituko dutela esan du; komeni zaio Venezuelako gobernuari hala egitea.

Denbora nahi baitu Caprilesek. Giroa nahastu, gezurrekin jendea kalera aterarazi, eta aurrez aurrekoa Venezuelako herritarren artean eragiteko. Munduko herri gehienek onartu dute Nicolas Maduro presidente gisara. AEBek ez, ordea; izan ere, primerako garaia dela uste dute, Hugo Chavez ez dagoelarik, herria desegonkortu eta hamalau urtean eraikitakoa bertan behera uzten saiatzeko.

Prozesu bolivartarra bideratu dutenak, ordea, ez daude prest hori gertatzen uzteko, eta gogor eutsiko diote. Maduro-Capriles hauteskunde lehia behar zuenarekin hasi denak bukaera urruna du, eta, itxuraz, ez oso ona.]]>
<![CDATA[Estatu kolpe arriskurik ez, baina giroak gaiztotuta jarraitzen du]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1663/018/001/2013-04-18/estatu_kolpe_arriskurik_ez_baina_giroak_gaiztotuta_jarraitzen_du.htm Thu, 18 Apr 2013 00:00:00 +0200 Amagoia Mujika https://www.berria.eus/paperekoa/1663/018/001/2013-04-18/estatu_kolpe_arriskurik_ez_baina_giroak_gaiztotuta_jarraitzen_du.htm
Gobernuak lanari ekingo dio, dena den: galdutako botoen zergatia aztertuko du]]>

Hori izan da, seguruenik, atzokoak izan duen mezu positibo bakarra, egoerak oso nahasia jarraitzen du eta. Astelehen gaueko indarkeriaren biktima izan direnen dolumina oso agerikoa da herriaren alde batera, bolivartarrak baitira hildakoak, kaputxadun armatuen tiroz hildakoak gehienak. Joan den astelehen gauean hil zituzten zortzi pertsonaren errudunak El Salvadorretik eta Kolonbiatik etorritako mertzenario paramilitarrak izan direla ziurtatu du Nicolas Maduroren gobernuak. Inpunitaterik ez da izango haientzat, ezta hainbat iskanbiletan parte hartu dutenentzat ere, eta, Henrique Capriles oposizioko burua auzipetzeko bideak ere jarriko dituzte, indarkeria bultzatzeagatik. Estatu kolpearen konplota kontrolpean dago, Maduroren arabera, baina herrialdea desegonkortzeko ahalegina egiten jarraituko dute. Probokazioan ez erortzeko eskatu du: «Orain erakutsi behar dugu bakean bizi nahi dugun herria garela».

Kalean politikarien artean dagoen tentsioa islatzen da, gauean batez ere, baina azken orduotako chavisten jarraitzaileen portaera bitxiak erakusten du euren buruzagiek esandakoarekin bat egiten dutela, nahiz eta minduta dauden. Euren aldeko hildakoak izan eta hurrengo gauean, musika jarri zuten kale guztietan, eta Chavezen aldeko kantuak abesten eta dantzan igaro zuten protesta osoa, oposiziokoen irainei ironiaz erantzunez. Oposiziokoek kazeroladaren formula erabiltzen jarraitzen dute, hirian daudela sentiarazteko adierazpen entzutetsua, eta CNE Hauteskunde Batzorde Nazionaleko hainbat egoitzatan ere egin dituzte protestak, baina ez dute aurrez aurrekorik topatu, nahiz eta orain inoiz ez bezala ausart diren nahi dutena nahi duten bezala esateko, mespretxuz. Caracasko CNEren aurreko deialdia bertan behera utzi izanak, ordea, lagundu du indarkeriak gainezka egin ez dezan. Astelehen gauekoa eta gero, Caprilesek agindu die jarraitzaileen erretira daitezen liskar puntuetatik. Barealdi labur bat izan daiteke, ordea.

Emaitzen inpugnazioa

Oposizioak hauteskundeen emaitzak inpugnatuko ditu, CNE Hauteskundeen Batzorde Nazionalean. Ziurtatu du milioi bat boto baino gehiagoren iruzurra dagoela. El Nacional egunkari eskuindarrak zekarren atzo iruzurren desglosea: bozkalekuetako makinak kalteren bat izan dute: —189.982 botok—; 1.176 eskolatan Chavezek baino boto gehiago eskuratu zituen Madurok; 397 zentroen kanpoaldean indarkeria ekintzak egon ziren, 1.240.000 botori eraginez; 421 zentrotan proselitismo politikoa egin zen: 1.180.000 boto daude zalantzan; azkenik, 286 zentrotan handik indarrez atera zituzten oposizioaren lekukoak: 1.180.000 botoren baliagarritasuna zalantzan.

CNEk Caracasko El Retiro eskolan zuen ordezkariak, Luis Mercanok, hainbat herritarri kanpora joateko aginduaren lekuko izan zen BERRIA igandean. Lau emakume bozkalekuaren kanpoan zeuden, eta botoa emateko zain zeuden galdetu zien. Ezetz, botoa eman zutela, baina han egoteko eskubide osoa zutela. Haietako bat abokatua zen, eta berari ez ziola klaserik eman behar esan zion Mercanori. Hark, pazientzia handiarekin, kontaketa hasi arte ez zutela han egon behar esan zien. Emakume haiek bezala, beste batzuek ere gauza bera egin zuten beste eskoletan; oposizioak SMS bidez bidalitako mezu batzuek presentzia ziurtatzera joateko deia egin zuten.

«Milioi bat baino boto gehiagotan zalantzak ditugu. Hori baino gehiago den unibertsoaz ari gara», esan zuen Caprilesek atzo gauean. Kontaketa eskuz egiteko eskatzen jarraitzen dute Maduroren presidentetza onartzeko baldintza bezala, baina hori ez da inolaz ere gertatuko.

Justizia Auzitegi Goreneko presidente Luisa Estella Moralesek, eskuz kontatzeko eskakizuna aitzaki bat dela ondorioztatu du, eta engainatu egin dituela jarraitzaileak, 1999ko konstituzioak kontatzeko modu hori alde batera utzi eta automatizatua erabiltzearen alde egin zuelako. «Kontaketa hori eskatzeak eta ukatzeak pertsonak haserretu ditu», espektatiba faltsuak sortu dituelako. «Ez da inpunitaterik egongo».

Parlamentuan liskarrak

Batzar Nazionalean ere izan dira gaur eta atzo, Venezuelan jarduera normalizaturik ez dagoela erakusten duten gertaerak. Diosdado Cabello hango presidenteak atzo hitza kendu zien Nicolas Maduro onartzen ez duten oposizioko parlamentariei. Irainak ez ziren falta izan. Lau batzordeetatik kargugabetu ditu ere haien buruak, eta ofizialistak jarri ditu haien ordez. Konstituzioaren arabera, Batzar Nagusiko presidenteak kargugabetu eta izenda ditzake batzordeetako buruak, eta hala egin du.]]>