<![CDATA[Amaia Garcia | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 23 Sep 2023 12:02:59 +0200 hourly 1 <![CDATA[Amaia Garcia | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Soilik agur]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/019/002/2023-07-27/soilik_agur.htm Thu, 27 Jul 2023 00:00:00 +0200 Amaia Garcia https://www.berria.eus/paperekoa/1876/019/002/2023-07-27/soilik_agur.htm Ekografiak zutabea e-mail bidez jasotzen nuen, eta egunkariko maketara pasatu behar nuen. Horregatik, proposamena jasotzean ilusio handia egin zidan e-mail bidez jasotzen nuen zutabe horretako protagonista izateak.

Bi urte hauetan, telebistaren inguruan nire iritzia emateko aukera zabala izan dut. Telebista arruntean eta plataformetan ikusgai dauden telesail, dokumental eta filmen inguruan idaztea plazera izan da. Gaurkoa nire azken zutabea izango da, eta ordenagailua piztu dudanean ez nekien testua nola hasi eta zeren inguruan idatzi.

Udan estreinaldi gutxiago egoten dira pantaila txikian. Netflixek, aldiz, telesail berriak eta Heartstopper telesailaren bigarren denboraldia ekarriko du hurrengo asterako. Astelehenean, Filminen Atlantida Film Fest jaialdia hasi zen. Hartan, film eta dokumental oso bereziak ikusteko aukera egongo da. Besteak beste, Izaskun Arandiaren My Way Out eta Ander Iriarteren Karpeta urdinak dokumentalak Filminen ikusgai egongo dira abuztuaren 24ra arte. Berritasun horien inguruan ezin izango dut idatzi hemendik aurrera. Alde batetik, pena ematen dit hemen gehiago ez idazteak, baina zutabearekin harremana ez dut galduko. Irailean ziur nago berritasun asko iritsiko direla pantaila txikira eta zutabegile berrien iritzia irakurtzeko irrikan egongo naiz.

EITBren Primeran plataformaren zain hilabete asko eman ditugu Lander Arretxeak eta biok. Hurrengo ikasturtean iritsiko dela espero dut, eta, erabili baino lehenago, Urtzi Urkizuren erreportajea irakurtzeko gogoz egongo naiz. Plataforma ezagutu ostean, Ekografiak zutabean zein iritzi jasotzen den jakin nahi izango dut.

Hurrengo astetik aurrera, faltan izango dut zutabean zer idatzi behar dudan pentsatzea, baina telebista modu lasaiagoan ikusteko aukera izango dut. Adioak ez zaizkit asko gustatzen. Horregatik, laburra izango naiz: Berri Txarrak-en abestiak bezala, «Soilik agur» esan nahi dizuet.]]>
<![CDATA[Ziurgabetasuna]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/022/003/2023-07-25/ziurgabetasuna.htm Tue, 25 Jul 2023 00:00:00 +0200 Amaia Garcia https://www.berria.eus/paperekoa/1879/022/003/2023-07-25/ziurgabetasuna.htm Barbie eta Oppenheimer filmen fenomenoa alde batera utzita, Te estoy amando locamente filma aukeratu dut. Bertan, frankismoaren ondorengo Sevilla (Espainia) ageri da, eta LGTBI kolektiboaren mugimendua nola hasi zen erakusten digu Alejandro Marinen lehen filmak. Trantsizio garaian, indarrean zegoen gizartearentzako arriskuaren legea, eta lege horren aurka egindako aktibismoa erakusten da filmean. 1970ean onartu zen legea, eta 1995era arte ez zen desagertu Espainiako legeditik. Filma larunbatean ikusi nuen; amaitzean, aretoko ikusle guztiak txaloka hasi ziren.

LGTBI kolektiboaren aurka beste lege bat egon zen frankismoan. Lege hori Alferren eta Gaizkileen Legea izan zen, eta kolektiboko pertsona asko kartzelara eta kontzentrazio esparruetara eraman zituen. Las Noches de Tefía telesailean (Atresplayer), Fuerteventura uhartean egon zen kontzentrazio esparru bateko istorio latza kontatzen da. Istorio horrek hiru denbora lerro ditu. Lehena, kontzentrazio esparruan gertatutakoa; bigarrena, presoen artean asmatu zuten fantasiazko istorioa; eta hirugarrena, 2004an bizirik iraun dutenen istorioa. Miguel del Arcok zuzendutako lan horretan, frankismoak ezarritako errepresioa erakusten da. Pertsonaia protagonistaren sexualitatea armairuan geratu zen preso egon ostean. Demokrazia garaian ere, bere sexualitatea zein zen esateko beldur zen, eta barruko mamu guztiak astindu behar izan zituen aurrera egiteko. Bi fikzioak ikustea plan aparta izan da hauteskundeen biharamunerako.

Igande gauean telebistaren aurrean jartzeko beldur nintzen. Faxismoaren aldeko botoak igoko ziren beldurra oso zabaldua zegoen, eta berandu piztu nuen telebista. Pantaila beltzetik koloreetara pasatu zenean, espero ez nuen emaitza ikusita poztu egin nintzen. Ondoren, ziurgabetasun egoerara itzuli naiz. Milenial belaunaldikoak garenok ziurgabetasun ekonomiko iraunkorrean gaude 2008. urtetik. LGBTI kolektiboko pertsonok gure eskubideak ziurtzat geneuzkan, eta beldurra sentitu dugu azken hilabeteetan. Espero dut fikzioan ikusi dudan iragana fikzioan geratzea hurrengo hilabeteetan. ]]>
<![CDATA[Fede gutxi]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/020/001/2023-07-20/fede_gutxi.htm Thu, 20 Jul 2023 00:00:00 +0200 Amaia Garcia https://www.berria.eus/paperekoa/1876/020/001/2023-07-20/fede_gutxi.htm Poquita fe (Movistar +) telesailaren egileak. Pepon Moreno eta Juan Maidagan gidoilari eta zuzendariek bikote arrunt baten egunerokoa kontatu dute hamabi kapitulutan. Telesail honen formatua nahiko berezia da. Kapitulu bakoitza urteko hilabete bat da, eta 15 minutuan hilabetean gertatzen den garrantzitsuena azpimarratzen dute.

Raul Cimas eta Esperanza Pedreño aktoreek Berta eta Jose Ramonen rolak jokatzen dituzte. Bikote hori Madrilgo auzo langile batean bizi da, eta beren egunerokoa lanean eta familiarekin dituzten gatazketan oinarritzen da. Bizitza arrunta dute, eta beren arteko komunikazioa nahiko eskasa da. Bikote honen egunerokoa jakinda, telesaila aspergarria izan daitekeela dirudi, baina umorez beteriko telesaila da. Hori lortzeko, Morenok eta Maidaganek gidoi oso zaindua egin dute.

Bertaren eta Jose Ramonen arteko erlazioa ez da ona. Errutinan sartuak daude, eta ez dute desira handirik. Kapituluak pasatu ahala, errutina horrek kalte egiten diela ikusiko dugu. Telesailaren gakoa pertsonaien eraldaketan dago. Bertaren eta Jose Ramonen familien parte hartzea oso garrantzitsua da telesailaren umorea sortzeko. Bertaren ahizpa eta Jose Ramonen ama pertsonaia oso bereziak dira, eta bikotearen eguneroko aspergarriari gatza eta piperra ematen diote. Familiaz gain, lankideen eta lagunen arteko tramak bikotearen errutinatik ateratzeko aukera ematen digute.

Urtebete 180 minutuan laburtu dute telesail honetan. Eguberrien amaieratik hasten da lehen kapitulua eta Eguberrien hasierarekin amaitzen da. Telesaila ikusten hasi nintzenean fede txikia nuen istorio hau gustuko izango nuenik, baina azkenean udako telesail ezinbestekoa dela uste dut. Eguneroko gauza sinpleetan artea sortzeko aukera zaila izaten da. Rafael Berriok Las pequeñas cosas abestian horren inguruan gogoeta egiten zuen, eta bere kantutegian askotan aurkitzen da gauza txikien garrantzia. Fede gutxi badugu ere, gure egunerokoarekin istorio interesgarriak eta dibertigarriak egin daitezkeela argi geratzen da Poquita fe telesaila ikusi ostean.]]>
<![CDATA[Sekretuen mina]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/027/002/2023-07-18/sekretuen_mina.htm Tue, 18 Jul 2023 00:00:00 +0200 Amaia Garcia https://www.berria.eus/paperekoa/1876/027/002/2023-07-18/sekretuen_mina.htm Laurence Anyways filmean transexualitatea jorratzen du, eta bere azken filmean, Matthias & Maxime-n, bi gizonen arteko maitasun istorio latza azaltzen du.

Dolanek zinema alde batera utziko duela dirudi, eta aurten bere lehen telesaila estreinatu du. La nuit où Laurier Gaudreault s'est réveillé telesaila Filminen ikusgai dago, eta bere lanaren jarraipen interesgarria dela deritzot. Familia sekretu batean oinarritzen da. Sekretuak oso garrantzitsuak dira gure gizartean, eta ondorio desberdinak sorrarazten dituzte pertsonengan. Sekretu batzuk beharrezkoak dira pertsona batzuei ez kalterik egiteko, baina beste batzuek familiak apurtu ditzakete. Telesail honetan, nerabezaro garaiko sekretu batek familia baten erlazioa apurtzeko duen boterea erakusten digu.

Telesail hau ikusi baino lehen, kontuan eduki behar da ez dela erraza. Antsietatea sorrarazi dezake une batzuetan, eta Dolanen nabarmenkerietara ohituak ez bazaudete, agian gehiegi izango da zuentzat. Dolanen zaleak baldin bazarate, zalantzarik gabe telesaila ikusi behar duzue. Telesailak buelta asko ematen ditu familian dagoen sekretuaren inguruan. Horrek telesailarekiko kritikoa izatea eragin dit, eta, horregatik, uste dut luzeegia dela. Bestalde, Dolanek familia apurtu baten bihotzera eraman gaitu modu oso gordinean. Adikzioak eta anaien arteko gorrotoak Dolanek maisuki azaltzen ditu.

Dolanen zineman beharrezko beste elementu bat da Anne Dorval aktorea. Dorvalen aurpegia ikusterakoan ziur gaude Dolanen lan bat ikusten ari garela. Aktoreen aukeraketa aparta egin du eta berriro ere Dolanek aktore lanak egin ditu bere istorioan. Telesail hau gomendatzea ezinbestekoa egiten zait, baina badakit jende asko ez dela ados egongo nirekin. Beraz, ikusten hasten bazarete eta gustatzen ez bazaizue, telesaila uzteko gomendioa egiten dizuet.]]>
<![CDATA[Kanpaina, berriz (II)]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/021/002/2023-07-13/kanpaina_berriz_ii.htm Thu, 13 Jul 2023 00:00:00 +0200 Amaia Garcia https://www.berria.eus/paperekoa/1876/021/002/2023-07-13/kanpaina_berriz_ii.htm
Ikasturtean zehar, Euskadi Irratian Etxetik atera aurretik jakin behar ditugun hiru albiste formatua sortu zuten. Formatu hori oso ona iruditu zait, eta eguna hasteko aukera aparta izan da. Azken aste hauetan faltan sumatu dut, ekainaren amaieratik ez dituztelako bideo horiek egin. Euskadi Irratiko Instagram kontuan bestelako bideoak ikusteko aukera dugu udan, baina albiste garrantzitsuenen berri izateko aukera zailagoa da orain.

Euskadi Irratiko bideoak goizean agertzen ziren Instagramen, eta eguna amaitzerako Ines Hernanden albistegia ikusteko aukera izaten da batzuetan. Egunaren amaieran titulu garrantzitsu edo harrigarriak erakusten ditu Madrilgo influencer-ak; bere umore eta aldarrikapen puntua jartzen du Instagrameko istorioetan. Informazioa edonon dagoen garai hauetan, aktualitate politikotik ihes egitea ia ezinezkoa da.

ETBk gastronomia aukeratu du udako programaziorako, eta garai honetan produktu freskoak jatea eskertzen da. Telebista itzalia dudanez, gastronomia beste toki batean bilatu dut: El comidista webguneko bideo bat jarri dut ordenagailuan. Bertan, Ines Hernand aurkitu dut gazpatxo bat kozinatzen. Hamar minutuko bideo horretan politika ez aurkitzea espero nuen, baina Hernandek, bere iraganeko lanen inguruan hitz egitean, Rita Barberarekin topo egin zuela aitortu du.

Kalera ateratzea erabaki dut. Lagun batzuekin geratu naiz kafe bat hartzeko. Madrilgo terraza batean gaude, eta bat-batean Sumarren kanpaina ekitaldi bat dugu ondoko antzokian. Jada ez dakit zer egin kanpaina honekin. Telebista itzalia dut, Internet saihestu beharko dut. Kalera ateratzen banaiz ere, politika bertan da. Telesail berri baten bila hasi beharko dut nire zorte txarra amaitu dadin.]]>
<![CDATA[Kanpaina, berriz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1875/023/002/2023-07-11/kanpaina_berriz.htm Tue, 11 Jul 2023 00:00:00 +0200 Amaia Garcia https://www.berria.eus/paperekoa/1875/023/002/2023-07-11/kanpaina_berriz.htm déjà vu iraunkor batean bizi garela dirudi. Hego Euskal Herrian denbora tarte gutxian bi hauteskunde kanpaina jasaten ari gara. Jasan, bai. Udan gaude, baina telebista jartzean, udako saioekin bat, saio politikoak aurkitzen ditugu.

ETB1en eta ETB2n gastronomiarekin erlazioa duen saio dezente aurkituko ditugu udan zehar, eta politikaz ahazteko aukera aparta izan daitezke. Baina zapping egiten dugun bitartean, bestelako saioak topatuko ditugu. Udaran ohikoa ez dena ikusten ari gara. La Sexta katean El Intermedio saioa luzatu egin da, baina Wyoming aurkezleak oporrak hartu ditu. Haren ordez, Dani Mateo ari da, eta, zalantzak banituen ere, nahiko lan ona egiten ari da.

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak aurreratzeko erabakiak Ana Rosa Quintanaren planak ere guztiz aldatu ditu. Sálvame saioa bertan behera utzi ostean, irailean goizez eta arratsaldez egongo zela adierazi zuen. Aldaketa honekin, Quintanak bere oporraldia murriztuko du, eta elkarrizketa nahiko mediatikoak egiten ari da bere saioan. Irailean, aldiz, ez dakigu zer egingo duen Telecinco katean.

Ezohiko kanpaina izaten ari da. Oso azkar egin behar izan da prestaketa, eta ezusteko batzuk aurkituko ditugu hedabide batzuetan. RTVEn, esaterako, Falangeko iragarki bat emango dute, eta bertan Cara al sol ereserki frankista entzungo da. Egoera salatu dute, baina hauteskunde-batzorde zentralaren arabera, iragarki horrek ez du Memoria Historikoaren Legea urratzen.

Kanpaina hasi berri den honetan, gauza desberdinak ikusiko ditugu telebistan. Aurrez aurreko bakarra atzokoa izan zen, eta Feijoo ez da egongo RTVEko eztabaidan. Hautagai politikoek telebistan agertzeko garrantzia azpimarratu dute herriarengana iritsi ahal izateko. Uztailaren 21era arte promesa politikoak entzungo ditugu ia une oro telebistan. Bitartean, botoa erabakia dugunok uztailaren 23aren ondorengo emaitzaren beldur gara.

Telebistaren aurrean jarrita, ez dakit zer egin. Albistegia hasi berri da, eta jada Abascalen aurpegia ikusi behar izan dut. Katez aldatzen hasi naiz, baina ez dakit zer egin: gastronomiaren inguruko saio bat bilatu edo uztailaren 23ra arte telebista itzalia utzi.]]>
<![CDATA[Bidaiatzea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1878/023/002/2023-07-06/bidaiatzea.htm Thu, 06 Jul 2023 00:00:00 +0200 Amaia Garcia https://www.berria.eus/paperekoa/1878/023/002/2023-07-06/bidaiatzea.htm Hierro telesailaren kartel piloa. Afixa horiek telesailaren eszenak grabatutako tokietan ikusi ditut, eta bertan eszenetako esaldi batzuk agertzen dira.

Afixak ikustean telesail horren garrantziaz pentsatzen jarri nintzen. El Hierro uhartearen biztanleria 11.154 pertsonakoa da. Hernanik baino biztanle gutxiago ditu uharte osoak. Eta beraien ekonomia turismoan, nekazaritzan, abeltzaintzan eta arrantzan oinarritzen da. Turismoa hain garrantzitsua izanik, Hierro telesailaren garrantzia nolakoa izan den jakin nahi nuen. Uharteko turismo zerbitzuaren arabera, telesailak uharteko zerbitzuak kolapsatzea ekarri zuen hilabete batzuetan. Telesaila 2019ko udan estreinatu zuten, eta nahiz eta 2020. urtea turismoarentzat ez zen oso ona izan, urte hartan iritsitako turisten %80 telesailaren eszenatokiak bilatzera joan ziren. Uharteko denda batzuek telesailaren arrakasta nabaritu zuten; besteak beste, telesailean agertzen den okindegiko jabeak bisita asko izan zituen telesailaren arrakastaren ondorioz. Argi dago: telesailak uhartearen ekonomian eragin handia izan du.

Telebistan ikusten duguna gustuko badugu, paraje horiek bilatzera joaten gara ikusle asko. Hierro telesailak eragindakoa ez da apartekoa. Antzeko zerbait gertatu zen Doctor Mateo telesailean agertzen zen Lastres herrian (Espainia) edo gertuago izan dugun Gaztelugatxe eta Game of Thrones fenomenoarekin. Telebistaren aurrean orduak ematen ditugunoi pantailatik begirada ez dugula altxatzen esaten digute batzuek, baina agian pantailan ikusten duguna hurrengo bidairako inspirazio izan daiteke. Udan sartuak gaude, eta askok pantaila txikia itzaliko dute. Urtean zehar ikusi dutena bilatzera joango dira batzuk. Nork daki, agian aste honetan hasiko duzun telesailak zure hurrengo oporren helmuga ezar dezake.]]>
<![CDATA[Gorrotoaren bila]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1878/028/002/2023-07-04/gorrotoaren_bila.htm Tue, 04 Jul 2023 00:00:00 +0200 Amaia Garcia https://www.berria.eus/paperekoa/1878/028/002/2023-07-04/gorrotoaren_bila.htm Ya no quiero esconderme saioa interesgarria iruditu zait. Saio horretan, LGTBIQ+ kolektiboko kirolariak nola bizi diren ikusten da. Hiru kapitulutan, kiroleko hiru gune aztertu dituzte: futbola, kirol olinpikoa eta oinarrizko kirola. Hiru guneetan dagoen LGTBfobia aztertzen da, eta kirol desberdinetako kirolarien esperientziak jasotzen dira saioan zehar.

LGTBfobia handitzen ari den bitartean, horren zergatiak aztertzeko bide bat da saioa. Kirolean LGTBIQ+ kolektiboaren aurkako mezu asko entzuten dira eta kirolari askok ez dute beren sexualitatea publiko egiten. Horrez gain, emakume eta gizonen arteko egoerak desberdinak direla agerian uzten da. Gizon homosexualek beren sexualitatea azaltzeko zaila izaten dute kirol batzuetan; aldiz, kirol batzuetako emakumeak lesbianak direla pentsatzen da askotan, eta normalizatuagoa dagoela dirudi. Saioan zehar, normalizaziorako oraindik asko egin behar dela azpimarratzen da uneoro.

RTVE Play-n beste saio batzuk bilatzen jarraitu dut, baina bertan ezin izan dut aurkitu Gen Playz XL saioaren azken kapitulua. LGTBIQ+ harrotasunaren astean grabatu zen saioa Madrilgo plaza handi batean. Bertan, gonbidatu bereziak egon ziren eta Ines Hernandek aurkeztu zuen. Saioaren amaieran, Hernandek Espainiako Kongresko hauteskundeei keinu egin zien, eta gobernu aurrerakoi baten garaipena gertatuko zela adierazi zuen. Esaldi horrek polemika piztu zuen sare sozialetan. RTVEren neutralitatearekin apurtzen dela erabaki ostean, RTVEk saioa plataformatik eta Youtubetik kendu du. Hernandek LGTBIQ+ kolektiboak dituen arazo eta diskriminazioak agerian utzi nahi zituen esaldi horrekin, eta politikan LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideen aurka dauden alderdiak seinalatu nahi zituen. RTVEk zentsura ezarri dio Hernandi bere iritzia emateagatik. LGTBfobia indartzen den bitartean, gorroto hori indartzen duten alderdiak nor diren adieraztea gaizki omen dago. Bestelako saioetan, aldiz, gorroto hori nondik datorren galdetzen da, eta badirudi ez dutela aurkitzen.]]>
<![CDATA[Etxe bila]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/028/002/2023-06-29/etxe_bila.htm Thu, 29 Jun 2023 00:00:00 +0200 Amaia Garcia https://www.berria.eus/paperekoa/1881/028/002/2023-06-29/etxe_bila.htm Somebody Somewhere (HBO Max) telesaileko Sami. Bere ahizpa lesbiana hil egin da, eta bere ondoan egon da azken egunetara arte. Bizitza aurrera doa AEBetako Kansas estatuko Manhattan hirian, baina Samek ez du bere tokia aurkitzen. Eta oraindik sofan lo egiten du, bere ahizparen ohea hutsik dagoen bitartean.

Telesail horren bigarren denboraldia amaitu berri dut, eta telesaila etxetzat hartu dezaket. Behin eta berriz itzuli nahi duzun tokia izan daiteke telesaila, nahiz eta fikzioko pertsonaiek dituzten barruko beldurrekin sufritu. Lehen denboraldian Samek bere eskolako pertsona batekin egin zuen topo lantokian, eta egun horretatik aurrera lagun bereizezin bihurtu zen. Lagun hori Jeff da, Eliza kristauan abesbatza bat egin nahi du, baina abesbatza hori Manhattaneko LGTBI+ komunitatearekin osatu nahi du. Bera gaya da, eta Samekin hasten duen erlazioa baldintzarik gabeko laguntasuna bihurtuko da.

Samek bere familiarekin arazoak ditu. Bere ahizparen heriotzaren ostean, ama alkohola edatean hasi da, eta beste ahizparekin duen harremana ez dago une hoberenean. Egoera horren aurrean, Samek bere familia kanpoan aurkituko du, eta Jeffek horretan lagundu egingo dio. Telesailaren bi denboraldietan laguntasunaren garrantzia azpimarratu egiten da une oro, eta maitasunaren idealizazioari kritika egiten zaio. Oso berezia egin zait Samen lagunak LGTBI+ komunitateko kideak izatea. Telesaila AEBetako erdialdean kokatua dago; zehazki, landa eremuko hiri txiki batean. Hiria nahiko erlijiosoa izanik ere, bakoitzak bere tokia aurkitu duela dirudi. Samek, aldiz, bere tokia bilatzen jarraitzen du eta noizean behin iraganeko mamuak itzultzen zaizkio. Telesailaren bi denboraldietan tradizioa eta bizitzeko modu desberdinak arazorik gabe uztartzen dira.

LGTBI+ harrotasunaren aste honetan, horrelako telesailak ikustea oso beharrezkoa iruditzen zait. Askotan uste dugu LGTBI+ komunitateak aukera gehiago dituela diskriminazioa sufritzeko herri txikietan, baina usteak erdi ustel direla argi uzten digu Bridget Everett komedianteak sortutako telesail horretan.]]>
<![CDATA[Amonaren lana]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/033/002/2023-06-27/amonaren_lana.htm Tue, 27 Jun 2023 00:00:00 +0200 Amaia Garcia https://www.berria.eus/paperekoa/1881/033/002/2023-06-27/amonaren_lana.htm Queen of the Deuce (Filmin) dokumentalaren protagonistetako batzuek. Zehazki, Chelly Wilsonen bilobak dira galdera erantzun behar dutenak. Amona pornoaren erregina gisa egin zen ezagun eta bilobek etxean denetik ikusi zuten.

Chelly Wilsonek Greziatik ihes egin zuen Bigarren Mundu Gerra hasi zenean. Bere familia judua zen eta Tesalonika hirian bizi zen Grezian. Naziek hiria hartu baino lehenago ihes egin zuen handik, eta New Yorkera iritsi zen. AEBetako hiri jendetsuenera heldu zenean, bizitzan aurrera egiteko negozio desberdinak aurkitu zituen. Negozio horien artean, pornoa zegoen. Film horiek egiten zituzten pertsonak ezagutu zituen, eta bere negozioa film horiek ikusteko zine aretoak izan ziren.

1960ko eta 1980ko hamarkaden artean, New Yorkeko 42. kalearen inguruan prostituzioa eta pornografia zeuden, eta zona horri The Deuce deitzen zioten. Bertan ireki zituen Chelly Wilsonek bere zine aretoak. Mota desberdinetako pornografia ikusteko aukera zegoen, eta horrek eragin zuen bere aretoen arrakasta handia. Irabazten zuen diruarekin familia aurrera ateratzeko aukera izan zuen, eta bere bizitza berak nahi izan zuen bezala bideratu zuen. Gizon batekin ezkondua bazegoen ere, emakume bat maite zuen, eta harekin harreman luze bat izan zuen. Wilsonek alaba bat izan zuen Greziatik ihes egin baino lehenago, eta, Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, alaba ere New Yorkera eraman zuen.

Dokumental honen bitartez, Bigarren Mundu Gerraren ondorioz New Yorkera iritsi zen migrazioaren istorio berezi bat ikusteko aukera dugu. Chelly Wilson errepresio guztien aurka zegoen, AEBetan aurkitu zuen askatasuna bere ideologiaren parte zen, eta jende guztiarekin erabiltzen zuen. Wilsonek sexu iraultza ezagutu zuen New Yorken, eta dokumental hau garai hartako bizipenak ezagutzeko aukera paregabea da.

Chelly Wilsonen bilobentzat beren amonaren bizitza ez da arrunta, baina argi dute haren ondoan egon izana gauza oso berezia izan zela. Amonaren istorio bitxiak kontatzea oso dibertigarria dela badakite, baina amonaren bizitzan sufrimendu handia egon zela ere bai.]]>
<![CDATA[Eta zuk zer?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/028/002/2023-06-22/eta_zuk_zer.htm Thu, 22 Jun 2023 00:00:00 +0200 Amaia Garcia https://www.berria.eus/paperekoa/1876/028/002/2023-06-22/eta_zuk_zer.htm Tú también lo harías telesailak (Disney Plus). Galdera horren aurrean bakoitzak erantzun desberdina izan dezake, baina bertan egonda, agian erantzun berdina emango genuke. Horrekin jokatu nahi du telesailak, eta hori egiteko hedabideen lana erabiltzen dute.

Telesailak autobus batean gertatutako krimen bat aurkezten digu. Polizia bertara iritsi berria da, eta hilketa ikusi duten lekukoak erabat beldurtuta dute. Poliziak galdera asko ditu: nola gertatu da dena? Zein izan da hiltzailea? Lekukoek zergatik dute bertsio berdina? Galdera horien erantzunak bilatzen dituzten bitartean, lekukoak urduriago daude, eta egia lortzeko aukera desberdinen bila ari dira ikertzaileak.

Istorioak aurrera egiten duen bitartean, gidoiak ikus-entzulegoa aho bete hortz uzteko ziaboga interesgarriak ditu, baina denboraldiaren azken kapituluetan ziaboga horiek nahiko korapilatsuak dira eta sinesteko zailak izan daitezke. Telesailak gauza onak eta txarrak ditu. Onen artean, aktoreen lana dugu. Besteak beste, Elena Irureta aktorea ageri da autobus barruan zegoen emakume baten rolean. Michelle Jennerrek lan oso ona egin du, eta poliziaren rolean Ana Polvorosak lan aparta egin du.

Telesaila entretenimendu hutsa da. Eta thriller bizkor batean sartzeko aukera ematen digu. Bestalde, istorioak hainbeste buelta eman ostean, ikuslearen sentsazioa arraroa izan daiteke, eta ez dakit zer puntutaraino kontatzen duen istorioa sinesgarria den. Amaieran sentitu nuen sinesgarritasun falta hori telesailaren puntu txarra izango litzateke.

Bestalde, kazetaritza sentsazionalistaren jokabidea kritikatzen da telesailean. Kazetaria Leyre Palacios deitzen da, baina ez du zerikusirik ETB1en ikusi dugun eta Ekografiak sailean idatzi duen Leire Palaciosekin. Telesaileko Leyre Palaciosek informazioa poliziak baino lehenago izateko jendea erosten du, eta bere aldetik ikertzen du, poliziaren lana zapuztuz. Istorioaren egia ezagutzeko telesaila ikustea gomendatzen dizuet, baina zuen zentzu kritikoa pizten baduzue, agian ez duzue telesailarekin hainbeste gozatuko.]]>
<![CDATA[Pornoaren atzean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1878/028/002/2023-06-20/pornoaren_atzean.htm Tue, 20 Jun 2023 00:00:00 +0200 Amaia Garcia https://www.berria.eus/paperekoa/1878/028/002/2023-06-20/pornoaren_atzean.htm hezkuntza sexualaren zati handi bat hortik dator. Egoerak arazo asko ekar ditzake etorkizunean. Gazte horiek pornografian ikusten dutena egiteko nahia izan dezakete, eta horrek emakumeen aurkako biolentzia ekar dezake. Gaia aztertzeko, RTVEk saio berezia egin du. Mabel Lozano idazlea gonbidatu dute pornografiaren inguruko mahai inguru bat egiteko.

Mahai inguruaren ostean, Lozanok RTVE Play plataforman ikusgai dagoen Pornoxplotación dokumentala gomendatu du. Hark zuzendutako lana da, eta, hartan, pornografiaren atzean dagoen errealitatea erakusten du. Lozanok urteak daramatza bere lanaren bitartez emakumeen salerosketa salatzen. Haren lehen lan luzea Chicas nuevas 24 horas izan zen, eta Donostiako Giza Eskubideen zinemaldian ikusteko aukera eduki nuen. Horren ostean, ikus-entzunezko lan gehiago egin ditu, eta pare bat liburu idatzi.

Oraingoan pornografiaren atzean dagoen biolentzia erakutsi du bere lanaren bitartez. Gaur egun, adingabeko askok pornografia ikusteko erraztasuna dute. Lozanoren lana gazteengana iritsi dadin, Gen Playz saioa erabili dute, eta horrela egin izana oso ideia ona dela deritzot. Pornoxplotación dokumental saioak hiru kapitulu ditu, eta bi aktore ageri dira benetako istorio bat kontatzen. Istorio horietako protagonistek beldurra dute, eta ezin dute aurpegia eman. Biak emakumeak dira eta egoera ekonomiko oso gogorrean zeuden pornografian amaitu baino lehenago. Gazteek pornografiarekin dituzten arazoak islatzen dira dokumentalean.

Alde batetik, pornografian sartzen diren gazteen arriskuak; eta, bestetik, pornografia ikusteagatik sortu daitezkeen arazoak.

Hezkuntza sexualaren falta agerian geratzen da Playzeko saioa ikusi ostean, eta dokumentala ikustean. Hezkuntza sexuala pornografiaren eskuetan utzi da. Hortaz, pornografia sortzen duten ekoizleen esku geratzen da. Sakelakoetara hain erraz iristen diren irudi pornografikoen atzean dagoen biolentziaren berri izanda, kontzientzia pizteko aukera dago, baina, egoera hori aldatzeko, lan asko egin beharko da oraindik.]]>
<![CDATA[Berriro topo egin]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1906/028/002/2023-06-15/berriro_topo_egin.htm Thu, 15 Jun 2023 00:00:00 +0200 Amaia Garcia https://www.berria.eus/paperekoa/1906/028/002/2023-06-15/berriro_topo_egin.htm Cites telesaila, eta arrakasta handia izan zuen Katalunian. Horri esker, telesaila Kataluniatik at ikusteko aukera iritsi zen: Atresmedia taldean eta La 1 katean ikusgai egon zen. Geroago, telesailak streaming plataforma batzuetara salto egin zuen. Urteak pasatu dira bi denboraldiak egin zirenetik, eta aste honetan telesailaren denboraldi berria estreinatu dute. Kasu honetan, TV3ek eta Prime Videok Filmax ekoiztetxearekin egindako koprodukzioa izan da. Denboraldi berria TV3en estreinatu dute; eta egun bat geroago Prime Videon jarri dute ikusgai.

Hirugarren denboraldiak aurreko denboraldien esentzia bera du, baina badaude desberdintasunak. Denboraldi berria laburragoa da; aurreko denboraldiek hamahiru kapitulu izan zituzten, eta berriak sei atal ditu. Horrek aldaketa asko ekarri ditu, besteak beste, kapitulu bakoitzean sortzen diren istorioen arteko loturarik ez izatea. Aurreko denboraldietan, pertsonaien arteko lotuneak agertzen ziren. Telesailari bizia ematen zion horrek.

Denboraldi honetan aurpegi berriak ikusteko aukera izango dugu, baina aurreko denboraldietako bi aktore oso berezi berriro ikusiko dira: Laia Costa eta Eva Santolaria. Aktore berezi gehiago aurkituko ditugu: Carmen Machi eta Gonzalo de Castro, besteak beste. Bi aktore horiek arrakasta handia izan zuten 7 vidas telesailean. Han ikusi genituen aspaldi, eta biak berriro elkartzeko aukera oso berezia iruditu zait. Beste topaketa berezia azken kapituluan aurkituko dugu. Bertan, Eva Santolaria eta Antonio Hortelano aktoreak ageri dira. Aktore horiek Antena3eko Compañeros telesailean ikusi genituen —bertan, Quimi eta Valle ziren—. Nire belaunaldikoentzat, nerabe izan ginenean, telesail garrantzitsua izan zen hura, eta telesailean izan zuten amodio istorioa gutxik ahaztu dugu. Horregatik, oso berezia egin zait denboraldiaren azken kapitulua. Hartan, bi aktoreen pertsonaiak berriro elkartu dira. Gazte izan zirenean maitasun istorio bat izan zuten, eta aplikazio baten bitartez berriro egin dute topo. Urte asko pasatu dira azken aldiz batera egon zirenetik, eta beren artean maitasunik aurkituko duten zalantza dute biek. Cites itzuli da, eta 2015ean ekarri zuen maitasun hura oraindik mantentzen da.]]>
<![CDATA[Minaren negozioa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/036/003/2023-06-13/minaren_negozioa.htm Tue, 13 Jun 2023 00:00:00 +0200 Amaia Garcia https://www.berria.eus/paperekoa/1879/036/003/2023-06-13/minaren_negozioa.htm
AEBetako Sackler familiak oxikodona medikamentuarekin dirutza irabazi du Purdue Pharma enpresarekin. Medikamentua opioide bat da, eta adikzio maila handia du. Medikamentu horren erabilera arriskutsua da, eta azken urteetan jende asko hil da medikamentua hartu ostean. Egoera hobeto ulertzeko, Laura Poitras zuzendariaren All the Beauty and the Bloodshed dokumentala dugu Filminen. Nan Goldin argazkilariak opioideekin izan zuen arazoa kontatzen du. Goldinen bizitza nahiko zaila izan zen. Ahizpak bere buruaz beste egin zuen, eta horren ostean, harrera-familia desberdinetan egon zen. Bere bizitza bazterretan eman zuen, eta New Yorken amaitu zuen. Berarekin batera argazki kamera zeraman beti, eta bere bizitzaren ibilbidea argazkilaritzaren bitartez ezagutu dezakegu. Argazki horiek dokumentalean ikus daitezke. Oxikodonarekin izan zuen bizipenaren ostean, Sackler familiaren aurkako aktibismoan hasi zen. Familia horrek mundu osoko museoei diru donazioak egin izan dizkie, eta, horren truke, museo askotako galeriek familiaren izena daramate. Nan Goldinen argazkiak horrelako museoetan aurkeztu izan dira, eta harentzat oso garrantzitsua da oxikodonarekin negozioa egin duen familia hori arteetatik urruntzea. Horretarako, hiesaren aurkako aktibismoan indartsu izan ziren Act Up mugimenduaren ideiak hartu dituzte, eta museoetan ekintza ikusgarriak egiten ikusiko ditugu dokumentalean zehar. 2022. urteko Oscar sarietan dokumental onenaren sarirako hautagaia izan zen lana. Dokumentalak edertasuna erakusten digu batzuetan, baina edertasun hori lortzeko zenbat min eta odol dagoen agerian uzten digu. Bitartean, mina dugun bitartean, botikara itzuli beharko dugu, medikuaren errezetarekin.]]>
<![CDATA[Isiltasuna hautsiz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/028/003/2023-06-08/isiltasuna_hautsiz.htm Thu, 08 Jun 2023 00:00:00 +0200 Amaia Garcia https://www.berria.eus/paperekoa/1881/028/003/2023-06-08/isiltasuna_hautsiz.htm El silencio telesailaz hitz egiteko. Telesail hori estreinatu zenetik Netflixen ikusienen top 10ean dago. Bi kapitulu ikusi ditut, eta horrekin nahikoa izan dut telesaila alde batera uzteko. Isiltasuna jorratzeko thriller psikologiko motel bat iruditu zait. Élite telesailean ikusi ditugun bi aktoreri lana emateko aitzakia iruditu zait.

Isiltasuna apurtzeko zailtasunak dituzte telesail horretan, baina ez dira bakarrak. Kote Cabezudo argazkilariaren biktimek sufritutako abusuen inguruan sortu zen isiltasuna apurtzeko zailtasun handia izan zuten. Biktima horien ahotsak En el nombre de ellas lanean jaso dituzte. El silencio telesaila ikusgai dagoen plataforma berean ikus dezakegu, baina dokumentalak ez du horrelako arrakastarik eduki.

Lander Arretxeak dokumentala ikusteko gonbidapena egin zuen duela aste batzuk, eta Disney Plusekin izan zituen arazoen ostean, ikusteko gogo asko nituen. Dokumentaleko hiru kapituluetan Cabezudoren biktimen testigantzak jaso dituzte, baina biktimak ez daude bakarrik dokumentalean. Beren testigantzekin batera, psikologian eta zuzenbidean adituak diren pertsonak ageri dira, eta biktimen abokatuaren lekukotzak indar handia du dokumentalean. Horrez gain, Donostiako Udaleko alkate eta zinegotzi batzuen testigantzak jasotzen dira, baina ez diote balio askorik ematen dokumentalari.

Eduardo Mendoza zuzendariaren ideia batzuk ez zaizkit gustatu, batez ere Cabezudoren argazki sesioak birsortzen dituzten eszenak. Ia uneoro agertzen dira irudi horiek, eta ez dakit zer sentitu duten Cabezudoren biktimek, baina eszena horiek interes gutxi dute, eta agian biktima batzuentzat ezabatzen saiatu diren oroitzapenak pizteko arriskua dagoela uste dut.

Cabezudoren sexu abusuak gauzatu direla argi geratzen da lan horretan, baina ikuspuntu feminista falta zaio. Mugimendu feministaren aurka egiten da lanaren une batean. Ez dakit zer nolako babesa eman zaien mugimendu feministatik Cabezudoren biktimei, baina arriskutsua iruditu zait mezu hori entzutea. Telesailaren izenak dioen bezala, emakumeen izenean hitz egiten dute denek, baina emakumeen bizipen eta beharrak askotan ahazten direla dirudi.]]>
<![CDATA[Gomendioen bila]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/036/003/2023-06-06/gomendioen_bila.htm Tue, 06 Jun 2023 00:00:00 +0200 Amaia Garcia https://www.berria.eus/paperekoa/1881/036/003/2023-06-06/gomendioen_bila.htm Belarri Bero, bai esan? websailaz hitz egin didate. Websail hori hainbat herritan ikusteko aukera izan da, eta aurreko asteetan Hamaika telebistan ikusgai egon dela esan didate. Hamaika telebistako zuzeneko emisioak galdu ditudala esan diot, baina ez larritzeko esan dit telefonoaren beste aldeko ahots goxoak, dena online ikusteko aukera dudala.

Telefonoa eskegi, eta Youtuben Belarri Bero jarri dut. Bertan aurkitu ditut sei kapituluak. Bata bestearen segidan ikusi ostean, oso pozik amaitu dut, baina triste ere bai. Pozik emakumeek egindako fikzio bat ikusi dudalako, euskaraz egina, dibertigarria eta emakumeen sexualitateaz hitz egiteko aukera ematen duena. Triste jartzeko arrazoiak bestelakoak dira. Horrelako fikzioa egiteko talentua dagoela ikusi ostean, euskarazko websail edo telesail gehiago zergatik ez dauden galdetu diot neure buruari. Zoritxarrez, galdera hori ez da berria. Euskal fikzioaren arazoak urte asko daramatza, eta egoera ez da aldatzen. Zineman film berriak ikusi ditugu azken urteetan, baina telebistarako gutxi egiten da. Are gutxiago telebista publikoan.

Poztasunera itzuli nahi dut. Belarri Bero websailak geruza asko ditu, eta gai oso desberdinak jorratzen ditu. Garrantzitsuena emakumeen sexualitateaz hitz egiteko erraztasuna da. Oso modu erosoan eta dibertigarrian egin dute. Beste gai garrantzitsua teknologiaren aldaketak dira. Telefono linea erotiko batean lan egiten dute protagonistek, eta beraien lan egiteko tresnak zaharrak eta nahiko analogikoak dira. Teknologia berrietara ez dira pasatu eta enpresak arazo ekonomikoak ditu. Dena amaitu behar zela zirudien unean, teknologia berriek emakume horien negozioa berpiztu dute, eta lauren helburu pertsonalak betetzeko aukera izateko askatasuna eman diete. Lortu nuen telefono hartara berriro deitu dut eskerrak emateko, oraingoan ez didate hartu eta grabatutako mezu bat entzun dut. «Euskal telesail gehiago gomendatzeko aukerarik ez dugu. Berritasunak emateko online bidea bilatzen ari gara. Egoera salatzeko, Pantailak Euskaraz bezalako taldeetara gerturatzea gomendatzen dugu».]]>
<![CDATA[Eraikin hutsak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/028/003/2023-06-01/eraikin_hutsak.htm Thu, 01 Jun 2023 00:00:00 +0200 Amaia Garcia https://www.berria.eus/paperekoa/1881/028/003/2023-06-01/eraikin_hutsak.htm
Amaitu gabeko eraikin horietako asko 2008. urteko krisi ekonomikoa baino lehenago eraikitzen hasi ziren. Adreiluaren burbuila lehertu zenean, eraikuntza lanak gelditu ziren, eta horien atzean zeuden enpresa arduradunek porrot egin zuten. Horrek hormigoizko hondakinak utzi ditu toki askotan eta La2eko En portada saioan Cadáveres de hormigón dokumentala egin dute. Hartan, Espainiako hainbat proiektu erakutsi dituzte. Proiektu horiek diseinatu zirenean amets batzuk zeuden, eta urteekin zapuztu egin ziren. Burgosko herri batean 700 etxe egin nahi zituzten, Soriako herri batean Energiaren Kupulak deitutako proiektua eraikitzen hasi ziren, eta Almeriako kostaldean Algarrobico hotel ilegala eraiki zuten. Dokumentalean hiru toki horietara eramaten dute ikuslea, eta eraikuntzak egiteko erabili ziren trikimailuak azaltzen dira. Lan horien atzean zeuden politikariek eta enpresariek natura babesteko legeen aurka egin zuten. Amaitu gabeko eraikinek galera ekonomiko handiak ekarri zituzten, eta eraikuntzen etorkizunerako diru kopuru handiagoa beharko litzateke. Bitartean, zona horiek utziak daude, inguruko naturarentzat arriskutsuak dira. Dokumentaleko lana oso ona da, eta ikus-entzunezko lan horretaz gain, amaitu gabeko eraikinen mapa ikusgai dago RTVEren webgunean. Hartan, Lemoizko zentral nuklearra aurki dezakegu.

Arkitekturaren bitartez bizi kalitatea hobetzeko tokiak sortzen dira. Ustelkeriaren ondorioz, kalitatea ahaztu egin da eta batzuen poltsikoak betetzeko gogoak irabazi du. Hormigoizko hondakin horiekin zer egingo den ez dakigu, baina, dokumentalaren bitartez, arkitekturaren erabilera traketsaren inguruan pentsatzeko tartea ematen digu. Eraikin huts bat berriro ikustean, dokumental hori etorriko zait burura. ]]>
<![CDATA[Botere borroka]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/044/003/2023-05-30/botere_borroka.htm Tue, 30 May 2023 00:00:00 +0200 Amaia Garcia https://www.berria.eus/paperekoa/1879/044/003/2023-05-30/botere_borroka.htm
Igande gaua ez zen ona izan Espainiako toki askotan. Abstentzio tasa handia izan da hauteskundeetan, eta horrek emaitza oso desberdinak ekarri ditu. Hego Euskal Herriko emaitzak aldaketa politikoa ekar dezake. Bestelako aldaketak ikusiko ditugu Bartzelonako hirian eta Valentzian ere: bertan eskuinerako aldaketa izan da. Eskuinaren igoera ulertzen ari garen bitartean, Espainiako hauteskundeak aurreratu ditu Pedro Sanchezek.

Albiste horiek jasotzen ditugun bitartean, Succession telesailaren azken kapitulua estreinatu dute. Azken denboraldian, Roy familiaren etorkizuna kolokan egon da une oro, eta boterea nork lortuko zuen zain egon gara kapituluro. Logan Royren heriotzaren ostean, bere seme-alabak ume jokoan ibili dira eta Waystar Royco enpresarekin zer gertatuko den zalantza erakutsi digute une oro. Azkeneko denboraldian, AEBetako hauteskunde kanpaina ikusi dugu, eta Trump bezalako hautagai bat boterera iristen. Roy familiaren boterea ezinbestekoa izan da hautagai horrek Etxe Zuriaren giltza lortzeko. Horrelako telesailak ikusi ostean, demokrazia zalantzan jartzen dut askotan. Nork du boterea? Herriak bere botoen bitartez edo botere ekonomikoak boto horiek aldatzeko botere nahikoa al du?

Azken kapituluan, Roy anai-arrebak borrokan azaldu dira beste behin. Boterea lortzeko estrategia desberdinak martxan jarri dituzte, eta Suediatik datorren Lukas Matsson aberatsaren dirua hartu ala boterean mantentzeko jokoak agertu dira pantailan. Aberatsen dramak amaitu dira HBOn. Telesail horren azken kapitulua ikusi ostean, albisteak ikusteko beldurrez nago. AEBetan gidoilariek greban jarraitzen dute, baina badirudi gidoilari horietako batzuk Espainiako politikaren gidoi berriren bat idaztera etorri direla. Succession-en amaierak espero ez genuena eman digu, eta uztaileko hauteskundeetan antzekorik gertatzea ez nuke nahi.]]>
<![CDATA[Emaztearen rola]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1878/036/001/2023-05-25/emaztearen_rola.htm Thu, 25 May 2023 00:00:00 +0200 Amaia Garcia https://www.berria.eus/paperekoa/1878/036/001/2023-05-25/emaztearen_rola.htm ouse of Cards bezalako telesail baten bila nabil aspalditik. Politika, nazioarteko gatazkak eta bikote baten harremanen arazoak kontatzen dituen telesail bat nahi nuen, eta horrelako zerbait aurkitu dut The Diplomat (Netflix) telesailean. Hartan, bikote heterosexual bat dugu protagonista, Kate eta Hal Wyler. Biak AEBetako diplomazialariak dira. Gizona enbaxadorea izan da urte askoan, eta, orain, emakumeak lan aukera berri bat du. Hasieran, Afganistango enbaxadara joan behar zuen, baina AEBetako presidentearen azken orduko planen ondorioz, Erresuma Batuko enbaxadore bihurtu da.

Kabulera joan beharrean Londresera joan behar du. Bake misio bat eraman nahi zuen aurrera Kabulen, baina hori alde batera utzi behar du, eta luxuz beteriko gaztelu batean bizitzera joango da. Bidaiaren aldaketa onartzen duen bitartean, Erresuma Batuko armadak eraso bat jasan du eta horren atzean nor dagoen jakin beharko du. Iran edo Errusia izan daitezke erasotzaileak, eta gatazka diplomatikoak saihesteko bide guztiak bilatu behar ditu Katek. Horretarako, Erresuma Batuko politikarien estrategiak ezagutu behar ditu eta haien azpijokoetan sartu behar du.

Katek oztopo asko ditu bere lana egiteko, baina lehen oztopoa senarra da. Halek ezin du geldirik egon eta Erresuma Batuko pertsona garrantzitsuekin bilerak izango ditu emazteari ezer esan gabe. Emaztearen eta senarraren arteko harremana krisi larrian dago. Halek ez du onartzen Katek boterea izatea, eta asko kostatzen zaio bere bigarren mailako rola onartzea. Enbaxadore gizonezkoek beren emazteen laguntza dute bidaiak antolatzeko edota maletak prestatzeko. Katek ez dio hori Hali eskatzen, baina, emaztearen rolean sartzen denean, argi dago beste intentzio bat duela. Gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak agerian uzten dituzte une oro.

Diplomazian gauzak motel joaten dira eta telesailaren hasieraren erritmoa motela dela dirudi. Pixkanaka erritmoa azkartzen doa, baina ia azken kapitulura arte ez dugu benetako akzioa ikusiko. Tentsio guztia amaierarako utzi dute eta bukaerak galdera asko sortzen ditu. Ez dut House of Cards-en ordezko telesaila aurkitu, baina telesailaren amaieraren ondorioz bigarren denboraldia ikusteko gogoa sortu zait.]]>
<![CDATA[Euskaraz?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/036/002/2023-05-23/euskaraz.htm Tue, 23 May 2023 00:00:00 +0200 Amaia Garcia https://www.berria.eus/paperekoa/1876/036/002/2023-05-23/euskaraz.htm 20.000 especies de abejas filmaren afixa ikusi nuen. Madrilgo zineman argi azaltzen zuen filma gazteleraz eta euskaraz zela. Ilusioa egin zidan euskara hitza Madrilen ikusteak, ez delako oso ohikoa izaten. Antzekoa gertatzen da euskararekin zinema aretoetan. Euskal karteldegia begiratzen badugu, Zinema Euskaraz ekimenari esker umeentzat bideratutako Alan giza antena filma aurkituko dugu asteon. Horrez gain, euskara eta gaztelera uztartzen dituzten filmak aurki ditzakegu; Las buenas compañías eta Gelditasuna ekaitzean, besteak beste. Film horiez aparte, beste filmetan ez dugu euskara aurkituko. Plataformetan euskaraz egindako filmak edo euskarara bikoiztu direnak ikusteko aukera pixkanaka handitu da, baina oraindik aukera gutxi dago. Etxeko telebista piztean ETB1 jartzen badugu, ez dugu zinemarik ikusiko. Fikzioa euskaraz ikusteko bideak euskal erakundeen bultzada beharko luke, baina telebista publikoak ez du lagundu nahi. Ikusle datuen aitzakia hartuta, zinema euskaraz telebista publikoan ikusteko aukerarik ez dugu.

Urtzi Urkizuk igandean idatzi zuen bezala, Primeran plataformaren zain jarraitzen dugu. Hartan euskal filmak ikusteko aukera izango dugula uste dugu, baina bikoizketekin zer gertatuko den ez dakigu oraindik. Zinema Euskaraz ekimenari esker bikoiztu diren filmak bertan ikusiko al ditugu? Bikoizketa berririk ez dela egingo dirudi, baina jada bikoiztuak dauden filmak plataforma publiko batean egotea zerbitzu beharrezko bat dela uste dut.

Asteburuan, (H)Itzartu EITB mugimenduak deituta, protesta egin zuten EITBren Bilboko egoitzaren aurrean. Filmak euskarazko bikoizketarekin ikusteko aukera izateko eskatzen zuten. Eskaera horren atzean euskararen erabilera normalizatzeko nahia dago. EITBk ezin badu egin, zer espero dezakegu kanpotik datozen plataformetatik?

Aurreko astean bezala, zinemara joango naiz aste honetan. Euskara entzuteko aukera emango didan film bat bilatuko dut Madrilen. ETB1en, aldiz, ezingo da euskaraz zinema ikusi. ]]>