
Pintxo segida bat, usainez usain
Amaia Igartua Aristondo
Euskal Herriko XVII. Pintxo Txapelketa egin dute Bilbon. Osagai askotako proposamenak aurkeztu dituzte: tokiko elikagaietan oinarrituta, gastronomiak fusionatzera jo dute sukaldariek.

«Zorionez, gazte lodia eta itsusia izan naiz»
Amaia Igartua Aristondo
Umoreak zeharkatutako feminismoa da Moranena: modu dibertigarri batean dihardu zahartzeaz eta sexuaz, besteak beste, baina zorrotza da, era berean. «Hori da ideiak helarazteko modurik eraginkorrena».

«Erakutsi behar dugu euskaraz jokatzeko gogoa dugula»
Amaia Igartua Aristondo
Bilboko Fsix garatzailearen 'Rivalia' bideo jokoa euskaratzeaz arduratu da Unzueta. Oro har, euskaraz joko «gutxi» daudela uste du, baina badagoela oinarririk. Bultzada falta da, dioenez.

«Dena dut gogoan: iruditzen zait italiarrak ikusten ari naizela zubitik etortzen»
Amaia Igartua Aristondo
Ederto gogoratzen ditu Basabek 1936ko gerran eta frankismoan bizi izandakoak: hegazkin bonbardatzaileak, italiarrak, beldurra eta gosea; egur eta ikatz bila joan behar izatea txikitan, amari ezer ez faltatzeko. «Bizitza osoan eraman behar da hori».

Getxo gero eta japoniarragoa
Amaia Igartua Aristondo
Azkenaldian igo egin da mangarekiko interesa, eta Getxoko Komiki Azokako postuetan nabarmena da ildo aldaketa hori. Euskarazko komikiak ere gehiago egin eta saltzen dira.

«Egun, komunitateak badu helbururik: kideen arteko solidaritatea»
Amaia Igartua Aristondo
Diseinuari garrantzia kendu, eta eraikinen funtzioaz mintzo da Rocha 'Comunidad en obra' liburuan: erabiltzaileek baldintzatzen dituzte tokiak, ez alderantziz. «Eraikinen ekoizpena gizartean hasten da».

Klima, aztarnak ezabatzen
Amaia Igartua Aristondo
Klima aldaketak eragindako fenomenoek ondare arkeologikoa kaltetu dezakete. Nahiz eta ikerketa gutxi egin diren eragin horiek zeintzuk diren zehazteko, badago aurreikuspenik: giroko baldintzen kontrasteek azkartu egingo lituzkete arrastoen higadura eta desagerpena.

«Beharrak nire herrian ase baditzaket, ez dut zertan bizitza arriskatu»
Amaia Igartua Aristondo
Basurtuko ospitaleko erizaina da Gil Sanchez. Senegaldarra da jaiotzez; 15 urte zituenetik bizi da kanpoan, baina lotura du sorlekuarekin: Sunu Gaal erakundearen bidez, oinarrizko zerbitzuak ematen dizkie hangoei.

Urtebeteko artisautza lana
Amaia Igartua Aristondo
Chic Market egingo dute gaur Bilbon, tokiko artisauen merkatua. Kalitatezko produktuez gain, «kontsumitzeko beste modu bat» eskaintzen dute. Duela urtebete egin zuten lehen aldiz

Aldaketa ia ikusezin bat
Amaia Igartua Aristondo
Lehen aldiz, Lekeitioko kuadrilla denek hegazti sintetikoa erabili dute antzara jaian. Alabaina, beste aldaketa bat izan dute ahotan, batik bat: pantalanaren itxitura.