
«Neska migratzaile adingabeei ez zaizkie bermatzen eskubideak»
Amaia Igartua Aristondo
Neska migratzaile adingabeak «ikusezinak» direla jabetuta, haien egoera islatu du Silvak erreportaje batean: 'Hiru aldiz ikusezinak'. Gradu amaierako lanen lehen Berria saria irabazi du harekin.

Iazko sagardo uzta, 2020koa halako hiru
Amaia Igartua Aristondo
Euskal Sagardoa jatorri deiturako edarien 3,5 milioi litro ekoitzi dira guztira. Kopuruak askotariko sagardo estiloak garatzeko modua eman die sagardogileei: 75 sagardo mota aurkeztu dituzte. Oro har, «orekatuak eta lurrintsuak» dira, eta aurreko uztakoek baino alkohol gutxiago dute.

Klasiko agorrezina ahots goran
Amaia Igartua Aristondo
Ramon Saizarbitoriaren 'Martutene' obra irakurri dute berrehun bat lagunek Arriaga antzokian, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen irakurraldi jarraituaren hamabosgarren aldian.
‘Martutene’-ren esaldi amaigabeak, ahots goran
Amaia Igartua Aristondo
Ramon Saizarbitoriaren eleberri mardula irakurri dute Arriaga antzokian, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen irakurraldi jarraituaren hamabosgarren aldian. Berrehun bat lagunek hartuko dute parte, guztira.

«Niretzat, igeri egitea psikologoarengana joatea bezala da»
Amaia Igartua Aristondo
Zazpi urte baino ez daramatza Sagarminagak lehiatzen, baina baditu xedeak eta lorpenak. Datorren astean beste erronka bat du: Jerseyko irlari itzulia egin nahi dio. 76 kilometro inguru dira, ur hotzetan.

«Hilerrietako bakearekin eta isiltasunarekin gozatzen dut»
Amaia Igartua Aristondo
Hilerriak argazkiak ateratzeko leku egokiak direla uste du Guillen Monterok: hilobi apainduengatik, eskulturengatik eta giroagatik, esaterako. Bilboko hilerrien lehen argazki lehiaketa irabazi du berriki.

Dena alde ibilian jarraitzeko
Amaia Igartua Aristondo
Bi urtez ekitaldi sinbolikoak egin ondoren, ohiko Ibilaldia egin dute berriro, Bilboko Abusu ikastolak antolatuta. Jaialdi «arrakastatsua» izan da, antolatzaileen arabera. Abusu ikastola eta auzoa ikusgai egiteko ere balio izan du festak. Ondarroako Zubi Zahar ikastolak hartu dio lekukoa: han antolatuko dute 2023ko Ibilaldia.

«Sukaldaritza tradizionalean ez zen haragi asko erabiltzen»
Amaia Igartua Aristondo
Sukaldari beganoa da Losada; hau da, bakarrik produktu begetalak erabiltzen ditu bere menuak ontzeko. Animalia jatorriko osagairik gabe jaki «zaporetsuak» egin daitezkeela aldarrikatzen du.

«Albokari izaera mitologikoa eman zaio: benetan, jotzea ez da hain gaitza»
Amaia Igartua Aristondo
Kantuak entzuten, eta partitura irakurtezinek lagunduta: hala ikasi du alboka jotzen Koteronek. Autodidakta izan da: tresnaren inguruan ezer gutxi egon denez, sortuz joan behar izan du, beste batzuekin batera. Filosofia irakaslea da ogibidez.

Itsasoa berriro erakusmahaietan
Amaia Igartua Aristondo
Bermeoko arrain azoka aurrez aurre antolatu dute ostera ere, bi urtez online egin ondoren. Jende andana batu da Lamara inguruan, eta, erosketak ez ezik, ilusioa ere izan da nabarmen.