<![CDATA[Amaia Igartua Aristondo - Bizkaiko Hitza | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Fri, 03 Feb 2023 12:13:14 +0100 hourly 1 <![CDATA[Amaia Igartua Aristondo - Bizkaiko Hitza | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[«Hilobi» batean lo egin beharra]]> https://www.berria.eus/albisteak/223919/hilobi_batean_lo_egin_beharra.htm Sun, 05 Feb 2023 11:16:32 +0100 Amaia Igartua Aristondo - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/223919/hilobi_batean_lo_egin_beharra.htm <![CDATA[Sarea ehuntzeko beharra Barakaldon]]> https://www.berria.eus/albisteak/223090/sarea_ehuntzeko_beharra_barakaldon.htm Fri, 13 Jan 2023 12:00:49 +0100 Amaia Igartua Aristondo - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/223090/sarea_ehuntzeko_beharra_barakaldon.htm Barakaldoko Udalak azpikontratatutako enpresari gutxieneko euskara maila eskatzea, eta horri “injustizia" deritzo Ander Ezeiza Barakaldoko AEK-ko irakasle eta Sasiburu euskara elkarteko kideak. Alabaina, ez da arreta kontua soilik. Barakaldok 26.251 euskaldun ditu, biztanleen laurdena baino gehiago; haatik, erabilera ez dator bat ezagutza datuarekin. “Jende askok daki euskara, baina ez daude hizkuntza hori praktikan jartzeko nahikoa baliabide". Hori horrela, ebazpena ez da soilik milaka hiztunen hizkuntza eskubideen “urraketa"; erakusten du, halaber, “hiztunok aktibatzeko pausoak kontrako noranzkoan" ematen ari direla, Ezeizaren irudiko. “Hizkuntzaren baliogabetzera bultzatzen ari dira". Arrazoi horietan oinarrituta, Barakaldoko euskalgintzako eta kultur arloko eragileek kontzentratzera deitu dute gaur, 19:00etan, Bide Onera plazan. Alde batetik, ebazpena salatzeko, eta indarrean dagoen legea betetzea eskatzeko, araudiak baitio instituzio publikoetan euskarazko arreta jasotzeko eskubidea dagoela; beste alde batetik, hizkuntza eskubideen aldeko aldarria egiteko asmoa dute, orokorrean. “Ez da euskaldunon kontu bat. Hizkuntza eskubideak edonorenak dira. Horregatik, bildu nahi ditugu ez bakarrik euskaldunak, baizik eta barakaldar oro. Hizkuntza eskubideak urratzen baldin badira, guztion eskubideak urratzen ari dira". Ikusi gehiago: Barakaldoko Udalak «kezka eta haserrea» azaldu du Gorabeheratsua da euskarak Barakaldon duen presentzia, Ezeizak azaldu duenez. Hezkuntzan, gero eta handiagoa da, eta, A eta B ereduak oraindik “indartsu" dauden arren, D eredua gailendu berri zaie. Hain justu, bide horretatik euskaldundu dira barakaldar gehienak, udalak 2020-2024ko aldirako onartutako ESEP Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren arabera. “Nondik gatozen ere kontuan hartu behar dugu. Barakaldo oso herri erdalduna izan da, eta fama hori izan du betidanik", esan du Ezeizak. Azaldu duenez, erdaldun asko joan ziren XX. mendean meatzeetan eta enpresetan behar egitera, eta, azken hamarkadetan, hezkuntzak hauspoa eman dio hizkuntzari: 1981ean, 1.473 euskaldun baino ez zeuden; berrogei urte ondoren, 26.000ko langa gainditu da. Erabiltzeko aukeren premia Edozelan ere, datua ñabartu du Txerra Rodriguez soziolinguista eta Emun enpresako hizkuntza aholkulariak. “26.000 dira euren buruari hiztun direla aitortzen diotenak. Hortik egunerokoan ekintza komunikatibo guztiak euskaraz egin ahal izatera, oraindik zubitxo bat dago". Haren esanetan, lagun horietako asko “euskaldun potentzialak" dira; hau da, egunerokoan gehiago erabiltzen dute gaztelania euskara baino. Gainera, euskara sustatzeko planean ageri denez, askok komunikazio gaitasun handiagoa dute gaztelaniaz. Horrenbestez, “potentzialtasun hori botere bihurtu beharra dago", Rodriguezen iritzian. Horretarako, eskola ez da “nahiko", haren irudiko; eskolak, huts-hutsean, ezin baitu bermatu ez euskararen erabilera, ezta ezagutza bera ere. “Gutxi gorabehera, ume batek esna dagoen orduen %16 pasatzen ditu eskolan. Eskolarekin oinarri bat jar daiteke, baina bestelako ekarpen batzuk behar dira. Hori barik, aurrera ari gara, baina zailtasun handiekin". Ikasgelan jasotakoa beste eremu batzuetan biribildu behar da, hala nola familian, edota kultur eta aisialdi ekintzetan. “Batez ere, erabilera horrekin ikasten da". Hala, hiztun kopurua garrantzitsua dela aitatu du Rodriguezek, baina Barakaldo eta antzeko egoera duten udalerrietan -Bilbo, Getxo, Gasteiz edota Iruñean-, alde kualitatiboak ere zeresana duela iruditzen zaio. “Horrelako hirietan, gehiago bilatu behar da euskaldunen arteko interakzioak sustatuko dituzten jarduerak, kualitatiboagoak izan daitezkeenak, eta betiere helburuak izan behar du euskaldunak elkarrekin erlazionatzeko aukera horiek sustatzea". Euskaldunak elkar ezagut dezaten da gakoetako bat, soziolinguistaren ustez; hots, jakin dezaten norekin egin euskaraz. Eta, era berean, euskaldunek eroso egongo diren guneak behar dituzte. “Badakigu leku horietan euskaraz egin ahal izango dugula, pentsatu barik euskaraz egin behar dugun edo ez". Ikusi gehiago: Alfonso Rios, CCOOko Euskara arduraduna: «Eskaera errealaren gainean ezarri behar dira hizkuntza eskakizunak» Eskolatik kanpo, ordea, euskararen presentzia urriagoa da, Ezeizak azaldu duenez, eta, hortaz, murritzagoa da gune eroso horiek aurkitzeko abagunea. “Eskolan, autoritate figurek -irakasleak eta arduradunak-euskara darabilte; baina, eskolaz kanpoko ekintzetan, umeek ikusten dute euskarak ez daukala presentziarik, kasu batzuetan". Esaterako, kirolean. “Barakaldoko kiroldegietan, maiz zaila izaten da arreta euskaraz jasotzea, eta kurtsoetako monitoreen lehen hizkuntza gaztelera izaten da". Kulturari eta aisialdiari dagokienez, Sasiburu elkarteko kideak dio udal eskaintzan gero eta ekintza gehiago direla euskaraz, baina, ehunekoari erreparatuta, gaztelania dela oraindik nagusi. “Instituzioetatik aparte, euskararen presentzia ia ikusezina da aisialdian". Aitzitik, instituzioek ere ez dute bermatzen erabilera, nahiz eta jokaera aldatu den, Ezeizaren irudiko. “Aldaketa nabarmena sumatu da. Lehen, nahiko kontu arrotza zen kultur etxe batera joatea eta euskaraz mintzatzea. Gaur egun, gehien-gehienekin euskaraz normal mintzatzeko aukera dago". Ez guztiekin, zehaztu duenez: tarteka topo egin izan dute euskaraz totelka solastatzen den langile publiko batekin, edo ulertu bai baina hitz egiten ez dutenekin, edo gaztelaniaz hitz egiteko eskatzen dietenekin. “Gutxi izan arren, horrelako kasuei onartezina deritzegu". Hori horrela, instituzio publikoei ere zuzenduko zaizkie gaurko protestan. “Eusko Jaurlaritzak herritarrei euskara ikasteko eskatzen die, Euskaraldia eta halakoak bultzatzen ditu, baina gero ez ditu euskararen inguruko legeak betearazten. Horrek euskarari kalte egiten dio". Rodriguezek ere instituzioen parteko “babesa" jo du gakotzat. “Eskubide batzuk baditugu euskaldunok. Baina eskubide horiek beti daude, nolabait esateko, latente. Hau da, aplikatzera jotzen ez dugun bitartean, eskubideak ditugu. Aplikatzera jotzen dugunean, batzuetan baditugu, eta beste batzuetan, ez. Horrek gatazka eta ezinegona sortzen du". Usteak, oztopo Datu absolutuetan, Barakaldoko euskaldunen kopurua handia den arren, udalerri erdaldunaren irudia du oraindik. Faktore hori aipatzen du ESEP txostenak, eta ohartarazi kaltegarria izan litekeela euskararen sustapenerako. “Atzera eragiten duen kontu bat da", Rodriguezen iritziz. Litekeena da hara doazen euskaldun askok, irudi hori aintzat hartuta, lehen berba gaztelaniaz ebakitzea; eta, are, harritzea barakaldar bat trebe aritzen bada euskaraz. “Estigma bikoitza" jasaten dutela begitantzen zaio, tankera horretako beste udalerri batzuetan bezala. “Kanpoko jendearentzat erdalduna zara, eta euskalkirik ez edukitzeak, erdarakadekin berba egiteak eta horrelako gauzek badute eragina autoestimuan". Autoestimua apal izanik, gehiago kostatuko zaie euskaraz aritzea, dioenez. Beste irudi bati erreparatu diote euskara sustatzeko planean: askok motibo instrumentalengatik ikasten dute euskara. Bide beretik, Ezeizak beste uste bat aitatu du: ez da euskararik behar Barakaldon bizitzeko, aski da gaztelaniarekin. Irudipen horrek isla izan dezake euskaldunaren profilean: ESEP txostenaren arabera, 40 urtetik beherako barakaldarrak dira euskaldunak, batik bat. “Barakaldon euskalgintza benetako aurrerapausoak ematen hasi zen orain dela hogei bat urte. Euskararen aldeko iritzi positiboa dago, baina, behar ez dutenez, ez dute ikasten. Ez dago euskararen aurkako gorrotorik, baina jendeak erosotasuna aukeratzen du, edo, zailtasuna aitzakia hartuta, uko egiten dio ikasteari". Hala ere, nabarmendu du 40 urtetik gorako euskaldun asko daudela.]]> <![CDATA[Hizkuntza jasangarriak]]> https://www.berria.eus/albisteak/221187/hizkuntza_jasangarriak.htm Sat, 26 Nov 2022 15:06:19 +0100 Amaia Igartua Aristondo - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/221187/hizkuntza_jasangarriak.htm Hizkuntza eta ekologia Proiektuaren izenburuan, hizkuntzaren atzetik Ama Lurra dator. Izan ere, estuki lotuta daude biak ala biak, Garcia Azkoagak aldarrikatu duenez. «Komunitate indigenentzat oso garrantzizkoa da hori: hizkuntza ekosistemari lotuta egotea, txertatuta». Baina da zerbait orokortua. «Gure kultura modernoentzat lausotuta dago harreman hori», irakaslearen irudiko. Alabaina, kultura indigenetan «oso-oso errotuta» dago. «Zure komunitatean bizi zara, zure hizkuntzan, eta hizkuntza horrek ematen dizu ikuskera bat, inguruan duzuna izendatzeko modu bat. Ikasi egiten duzu, gauzak transmititzeko modu bat ematen dizu». Hori horrela, komunitate bakoitzak baditu berezkoak diren ohiturak, izendapenak, landaretza… «Hizkuntza bakoitzak bere garrantzia du, oreka hori mantentzea ere inportantea da. Hizkuntza asko izateak mundua aberatsagoa egiten du, elkarren artean aberastu egiten gara denok», Garcia Azkoagaren esanetan. Eta hori jasangarritasunarekin lotu du. «Hitz egiten dugunean ekologiari buruz, beti pentsatzen dugu naturan, kontserbazioan… Baina hizkuntzak eta kultura ere sistema horren parte bat dira».

Izan ere, Hizkuntza indigenak, Ama Lurra zaintzen erakusketaren ardatza hizkuntza indigenak izan arren, bildumak badu loturarik euskararekin: batetik, euskal ele zaharrak ere ageri direlako; bestetik, orobat delako jasangarria euskararen sustapena, Garcia Azkoagaren hitzei erreparatuta. «Ekologia sustatu nahi badugu, tokian tokiko produkzioa sustatu nahi badugu, zergatik ez sustatu euskara? Tokian tokiko hizkuntza bat da ere bai, gure ekosistemaren parte da». Modu horretan ulertzen du berak. «Hizkuntza guztiak garrantzizkoak direla adierazteko modua da, bakoitzak baitu bere lekua munduan, eta tokian-tokian lotura eta garrantzia baitute». Euskara izan da adibidea, baina baita akuilua ere. «Euskara izan da proiektuaren abiapuntu garrantzizkoena. Hau posible izan da euskararen biziberritzea egon delako, eta esperientzia hori esportatu ahal izan delako, nolabait. Euskararen izaera gutxitu horretatik ikasi dugunari esker iritsi gara hizkuntza indigenetara». Hain justu, ikastaroetan, marraztu eta kontatu ez ezik, lider indigenek euskararen biziberritzeaz ere solastatu zuten.

]]> <![CDATA[Artistikoki urri, kulturalki aberats]]> https://www.berria.eus/albisteak/220878/artistikoki_urri_kulturalki_aberats.htm Sat, 19 Nov 2022 11:14:06 +0100 Amaia Igartua Aristondo - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/220878/artistikoki_urri_kulturalki_aberats.htm

Monika del Valle / Foku
Era berean, gune “bizia" dela nabarmendu du, eta hori estuki lotuta dago garapen motarekin. Azaldu duenez, XIV. eta XV. mendeak oso onak izan ziren Bilborentzat, alde zaharra inguratzen zuten hiru elizateak (Abando, Begoña eta Deustu) atxikiak zituelako. XVI. mendean, ordea, auzoak independente bihurtu ziren; Abando eta Begoña XIX. mendean batuko ziren ostera ere, eta, Deustu, 1920ko urteetan. Bilbo “mikroskopiko" bilakatu zen: Atxuritik udaletxerainoko eremua hartzen zuen. Gainera, inguruko elizateek mugatzen zutenez, ezin izan zen hedatu. “Gainontzeko hiriek handitzeko aukera izan zuten, baina Bilbo asfixiatuta zegoen". Hori hala, gorantz garatu behar izan zuen 10.000 biztanle ingururi tokia egiteko. “Bizkaiko beste udalerriekin konparatuta, Bilbo hiri oso garaia bihurtu zen". Bitxikeria bat da, Santanaren azalpenei erreparatuta: XVI. mendetik aurrera, erraz ugaritu ziren hiru solairuko eraikinak, eta bostekoak ere bazeuden XVIII. mendean. “Alde zaharra barrurantz handitu zen, kanporantz egin ordez; gorantz hazi izanak egiten du berezi, baina dekretuak ez zuen hori jaso". Egoera horrek aktibo iraunarazi zuen, Santanaren esanetan. Auzokideak eta merkataritza han errotu ziren, zabalgunera jo ordez. Eta, orobat, bizitasun hori du gaur egun ere. “Beste hiri batzuetako alde zaharrak -adibidez, Gasteizkoa eta Baionakoa- jendez ia hustuta daude, ez dute ia merkataritzarik". Modernizazioa, mehatxu Santanaren hitzetan, dekretua “zaharkitua" geratu zen indarrean sartu eta gutxira. Hala ere, bere garaian babesa eman zion guneari. “1960ko eta 1970eko urteak espekulazio hutsa izan ziren", adierazi du historialariak. Izan ere, petrolioaren krisiaren aurreko urteetan (1973), auzoak etengabe handitzen ari ziren, eta hirietako alde zaharrak modernizatzeko joera izan zen nagusi, kaleak zabaldu eta ibilgailuei tokia egiteko. “Hiri handi askotan, harresiak eta etxadi osoak bota zituzten; adibidez, Parisen eta Bartzelonan". Bilbon ere antzera jokatzeko mehatxua zegoen, Secundino Zuazo arkitekto eta hirigileak eraberritze plan bat proposatu baitzuen, Zazpikaleetako eraikin batzuk bota, eta autoentzako eta tranbiarentzako tokia egiteko. Baina dekretuak oztopatu egin zuen asmoa. Zenbait urte geroago, 1983ko uholdeak mugarria izan ziren Bilbon, baita ondare kulturala babesteari dagokionez ere. 1972ko dekretua indarrean zegoen orduko hartan, baina, monumentuak baino ez zituenez babesten, hondamendiaren ondorioz beste urrats bat egitea erabaki zuen Bilboko Udalak. Berehala, Surbisa sortu zuten, hiribilduko eraikinen eraberritzea kudeatzen duen enpresa publikoa, eta bestelako irizpideak ezarri ziren, Santanak xehatu duenez. “Dena babestera joan ziren: auzokoen etxeak, tabernak, dendak, barruko patioak, eskailerak, atariak… Babesaren beste esanahi batera salto egin zen". Gainera, bizitasunak lagundu zien Zazpikaleei lehengoratzen, Alberto Santanaren iritziz. “Ezohiko pultsu ekonomiko eta komertziala zuen". Gaur egun, Bilboko alde zaharra bestelako bide batzuetatik zaintzen da; orain, duela 50 urte baino babes handiagoa du: Euskal Autonomia Erkidegoko Euskal Kultura Ondarearen Legean dago jasota, hain justu. Zazpikaleak]]>
<![CDATA[«Botereak herriaren eskubideak murriztu izan ditu, beti»]]> https://www.berria.eus/albisteak/215390/botereak_herriaren_eskubideak_murriztu_izan_ditu_beti.htm Mon, 04 Jul 2022 09:10:28 +0200 Amaia Igartua Aristondo - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/215390/botereak_herriaren_eskubideak_murriztu_izan_ditu_beti.htm <![CDATA[«Argazkilari ofizioa desagertzear dago: ez da uste bat; nabaritzen dut»]]> https://www.berria.eus/albisteak/211004/argazkilari_ofizioa_desagertzear_dago_ez_da_uste_bat_nabaritzen_dut.htm Sun, 20 Mar 2022 09:59:03 +0100 Amaia Igartua Aristondo - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/211004/argazkilari_ofizioa_desagertzear_dago_ez_da_uste_bat_nabaritzen_dut.htm <![CDATA[Egunero, atsedenik hartu gabe]]> https://www.berria.eus/albisteak/208341/egunero_atsedenik_hartu_gabe.htm Sun, 16 Jan 2022 09:22:10 +0100 Amaia Igartua Aristondo - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/208341/egunero_atsedenik_hartu_gabe.htm <![CDATA[Sinbolo bat baliatzeko moduak]]> https://www.berria.eus/albisteak/206500/sinbolo_bat_baliatzeko_moduak.htm Sat, 27 Nov 2021 16:25:11 +0100 Amaia Igartua Aristondo - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/206500/sinbolo_bat_baliatzeko_moduak.htm <![CDATA[Harri zaharren erabilera berriak]]> https://www.berria.eus/albisteak/204565/harri_zaharren_erabilera_berriak.htm Mon, 18 Oct 2021 15:18:37 +0200 Amaia Igartua Aristondo - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/204565/harri_zaharren_erabilera_berriak.htm Victor Arrizabalaga eskultoreak arte gune bihurtu du 1970eko hamarkadatik ustiatu gabeko Mañariko Angurreta harrobia. Arte garaikidearentzako leku bat izatea da helburua, baina ohiko kultur ekitaldiak ere hartuko ditu.]]> <![CDATA[«Nazioen artean antagonismo maila bat dago, baina ezkutatzen dute»]]> https://www.berria.eus/albisteak/203654/nazioen_artean_antagonismo_maila_bat_dago_baina_ezkutatzen_dute.htm Mon, 27 Sep 2021 09:13:30 +0200 Amaia Igartua Aristondo - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/203654/nazioen_artean_antagonismo_maila_bat_dago_baina_ezkutatzen_dute.htm