Ozeano bete mikroplastiko
Amaia Portugal
Mundu osoko ur azalean dagoen plastikoaren kalkulua egin dute; itsasoko zurrunbiloetan topatu dute gehien, korronteengatik. Baliteke arrainek asko jan izana.

Mutatzeko tarterik ez uztea da gakoa
Amaia Portugal
Bakterio aldaera batzuek antibiotikoekiko erresistentzia dute, eta, horiek tratatzeko, beste bide batzuk behar dira; hidrogel antimikrobiarren alternatiba aurkeztuko du Haritz Sardon kimikariak, Materialen Zientzia eta Teknologia kongresuan.

Haragijaleen pare zeuden garaikoak
Amaia Portugal
Joseba Rios arkeologoak eta beste zenbait kidek Arlanpeko kobazuloari buruzko ikerketa monografikoa argitaratu dute; duela 185.000 urteko neandertalek utzitako arrastoak aurkitu dituzte bertan.

Garunak bere burua susper dezan
Amaia Portugal
Parkinsona eta bestelako hainbat gaitz zelula ametatik abiatuta leuntzeko, etorkizunean egon daitezkeen aukerak izan zituen hizpide Isabel Fariñas biologoak, asteazkenean Achucarro zentroak gonbidatuta Bilbon eman zuen hitzaldian. Esperantzarako zioak badirela esan zuen, baina ikertzen ari direla oraindik.

«Hurrengo urratsa ate logiko bat irekitzea da»
Amaia Portugal
Gailu optikoak sortzeko bidean urrats garrantzitsua egin dute Nanogunen, argia kontrolatzen duen plataforma bat eraikita; Pablo Alonso da 'Science' aldizkariko artikuluaren egile nagusia.

Etsaia ondo ezagutu behar
Amaia Portugal
Biocruces institutuko eta EHUko talde batek gaitz zeliakoen genetika ikertzen dihardu; bertako kide Nora Fernandezek aurkezpen bat egingo du bihar Eibarren, Osasun Zientzietako Ikertzaileen Topaketan.

«Zientzia Akademian sartzea prestigioaren definizioa da»
Amaia Portugal
National Academy of Sciences AEBetako erakundeak atzerriko beste 21 kide izendatu ditu, eta Angel Rubio EHUko Materialen Fisikako katedraduna da horietako bat; fisikariak dio zientzialari guztiek hor egon nahi dutela dio, «onenak han daudelako».

Klima aldaketa iragartzen
Amaia Portugal
Munduko glaziarren inbentarioa osatu berri dute, eta baliagarria izango da horien bilakaera aztertzeko eta itsas maila zenbat igo daitekeen kalkulatzeko.

Ez dago erregearen arrastorik
Amaia Portugal
Hala uste bazuten ere, duela bi mendeko kalabaza batean gordeta dagoen odola ez da Luis XVI.arena, Iñigo Olaldek eta beste zenbait ikertzailek argitu dutenez.
Mesolitoko gizakia xehatu nahian
Amaia Portugal
Espainiako La Braña aztarnategian aurkitutako bi giza norbanakoren arrastorekin ari da lanean Olalde; lehenengoaren genomaren sekuentziazioa egitea lortu dute, eta bigarrenarekin dabiltza gaur egun.