<![CDATA[Amaia Ramirez de Okariz | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Mon, 24 Sep 2018 03:59:01 +0200 hourly 1 <![CDATA[Amaia Ramirez de Okariz | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Urrengoetxea hiltzeagatik epaitutako adingabeari sei urteko zigorra ezarri diote]]> https://www.berria.eus/paperekoa/4652/008/001/2018-09-12/urrengoetxea_hiltzeagatik_epaitutako_adingabeari_sei_urteko_zigorra_ezarri_diote.htm Wed, 12 Sep 2018 00:00:00 +0200 Amaia Ramirez de Okariz https://www.berria.eus/paperekoa/4652/008/001/2018-09-12/urrengoetxea_hiltzeagatik_epaitutako_adingabeari_sei_urteko_zigorra_ezarri_diote.htm Urren zornotzarraren hilketarengatik epaitu duten 16 urteko adingabeari, El Correo egunkariak jakinarazi duenez —auzitegietako iturriek ez dute egiaztatu, akusatuak adingabeak izaki, haiei buruzko informaziorik ezin dutelako eman—. Iazko abenduaren 23an izan zen jazoera, Bilbon: bi adingabek eraso egin zioten Urrengoetxeari; lapurreta baten biktima izan zen, Nafarroa kalean. Aurre egin zien erasotzaileei, eta haiekiko liskarrean, lurrera erori, eta hil egin zen, buruan kolpe bat hartuta.

13 urte besterik ez du gertaera horren ondorioz identifikatu zuten beste gazteak, eta, horregatik, ezin izan dute epaitu. Hala ere, uztailaren 19an Bilboko Adingabeen Epaitegian egin zen ahozko ikustaldian egon zen.

Urrengoetxearen hilketak kezka handia eragin zuen Bilboko gizartean, eta sentipen hori areagotu egin zen handik egun batzuetara, Otxarkoaga auzoan 87 urteko senar-emazte batzuk hil zituztenean. Hain zuzen, krimen horretaz akusatutako hiru adingabeen aurkako epaiketa bihar hasiko da.

Urtarrilaren 18an hil zituzten senar-emazteak, etxean lapurtzera sartu zirenean. Ertzaintzak azaldu zuenez, gorpuek indarkeria zantzuak zituzten. Hiru gazte atxilotu zituzten hilketekin lotuta, hirurak adingabeak. Fiskalak seina urteko zigorra eskatu du 14 urteko bi gazteentzat, bi hilketak eta lapurreta leporatuta; 16 urteko gaztearentzat, berriz, hamalau urteko zigorra eskatu du, hilketen bultzatzailea izatea egotzita.]]>
<![CDATA[Urrengoetxearen hilketarengatik epaitutako adingabeari sei urteko zigorra ezarri diote, erregimen itxian]]> https://www.berria.eus/albisteak/156505/urrengoetxearen_hilketarengatik_epaitutako_adingabeari_sei_urteko_zigorra_ezarri_diote_erregimen_itxian.htm Tue, 11 Sep 2018 09:55:27 +0200 Amaia Ramirez de Okariz https://www.berria.eus/albisteak/156505/urrengoetxearen_hilketarengatik_epaitutako_adingabeari_sei_urteko_zigorra_ezarri_diote_erregimen_itxian.htm