<![CDATA[Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sun, 20 Sep 2020 06:49:28 +0200 hourly 1 <![CDATA[Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Positiboek gora egin dutela egiaztatu dute Zestoan, eta neurriak hartu dituzte]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1984/012/002/2020-09-20/positiboek_gora_egin_dutela_egiaztatu_dute_zestoan_eta_neurriak_hartu_dituzte.htm Sun, 20 Sep 2020 00:00:00 +0200 Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria https://www.berria.eus/paperekoa/1984/012/002/2020-09-20/positiboek_gora_egin_dutela_egiaztatu_dute_zestoan_eta_neurriak_hartu_dituzte.htm
Jaurlaritza, gaur-gaurkoz, ez da udalarekin harremanetan jarri, baina Arregik adierazi du «zain» daudela, gero eta positibo gehiago agertzea espero baitute. Egoerari aurrea hartu nahian, beraz, neurriak hartu dituzte. Besteak beste, eguneko zentroa itxi zuten herenegun arratsaldean, Gipuzkoako Foru Aldundiak hala aholkatuta. Bertan behera utzi dituzte astebururako antolatuta zituzten hiru ekitaldiak ere, eta Arregik gaineratu du seguruenik bihar liburutegia eta kiroldegia itxi beharko dituztela. Herriko eskolarekin ere kezkatuta daude: «Ume batzuek ere eman dute positibo, eta kezka horrekin gaude; astelehena jarri dugu etor daitezkeen erabakiak hartzeko epe muga bezala, datu gehiago edukiko ditugu eta».

Zestoako alkatearen arabera, datozen egunak «funtsezkoak» izango dira, eta herritarrei neurriak betetzeko eskatu die: «Zentzuz eta erantzukizunez jokatzeko garaia da, eta zaintzekoa; lehen ere hala egiten zen, baina orain, gehiago».

Hegoaldean gorakada

Positiboek gora egin dute Hegoaldean. Hain zuzen, 12.746 PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik 932 pertsonak eman zuten positibo, herenegun baino 139 gehiagok. Hau da, egindako proba guztien %7,31k eman zuten positibo. Gainera, bost pertsona hil ziren: Nafarroan bi emakume eta Bizkaian zahar etxeetako hiru egoiliar.

Lurraldeka, Nafarroan atzeman zituzten kasu gehienak: 334. Gainontzeko hiru lurraldeetan ere gora egin zuten datuek: Bizkaian 266, Gipuzkoan 229 eta Araban 98. Beste bost positiboak Hegoaldetik kanpo bizi diren herritarren artean jaso dira.

Ospitaleetako datuek ere gorantz egin dute azken egunetan. Hegoaldeko ospitaleetan beste 57 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta, beraz, guztira, 525 pertsona daude ospitaleetan. Areago, zaintza intentsiboen unitatean 69 pertsona daude.]]>
<![CDATA[Kasuek nabarmen egin dute gora Hegoaldean: 932 positibo]]> https://www.berria.eus/albisteak/187130/kasuek_nabarmen_egin_dute_gora_hegoaldean_932_positibo.htm Sat, 19 Sep 2020 15:35:01 +0200 Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria https://www.berria.eus/albisteak/187130/kasuek_nabarmen_egin_dute_gora_hegoaldean_932_positibo.htm <![CDATA[Euskaltegietako ikasleei «malgutasuna» eskainiko diete ikasturte honetan]]> https://www.berria.eus/albisteak/187037/euskaltegietako_ikasleei_malgutasuna_eskainiko_diete_ikasturte_honetan.htm Thu, 17 Sep 2020 14:13:44 +0200 Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria https://www.berria.eus/albisteak/187037/euskaltegietako_ikasleei_malgutasuna_eskainiko_diete_ikasturte_honetan.htm <![CDATA[Bigarren olatuko hildako kopururik handiena erregistratu dute: 53 pertsona ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/004/001/2020-09-17/bigarren_olatuko_hildako_kopururik_handiena_erregistratu_dute_53_pertsona.htm Thu, 17 Sep 2020 00:00:00 +0200 Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria https://www.berria.eus/paperekoa/1877/004/001/2020-09-17/bigarren_olatuko_hildako_kopururik_handiena_erregistratu_dute_53_pertsona.htm <![CDATA[Osasunbideko itxaron zerrendan, batez beste, bi asteko atzerapena]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/004/001/2020-09-16/osasunbideko_itxaron_zerrendan_batez_beste_bi_asteko_atzerapena.htm Wed, 16 Sep 2020 00:00:00 +0200 Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria https://www.berria.eus/paperekoa/1872/004/001/2020-09-16/osasunbideko_itxaron_zerrendan_batez_beste_bi_asteko_atzerapena.htm
Izurriteak sortutako eragina izan zuen gogoan Indurainek: «Itxaron zerrendetako egoera, batez ere kontsultetakoa, ez da ona. Egoera arrunt batean onargarriak izango ez liratekeen datuak dira, eta badakigu hainbat pertsonarengan duela eragina». Haren arabera, izurriteak eragin «zuzena eta erabakigarria» izan du Nafarroako osasun sisteman. Hala ere, gaineratu zuen izurritearen «garairik okerrenetan» ere esku artean zituzten planek bermatu zutela bizi egoeretan eragina izan zezaketen kontsultak egotea eta atzeratu ezin zitezkeen ebakuntzak egitea. Osasun langileen lana ere goraipatu zuen: «Sistema egokitzeko egindako ahaleginez eta osasun langileek egindako lanaz hausnartzea merezi du, etengabe aritu baitira gauzak egiten eta berrantolatzen». Haren ustez, osasun sistema ez da gelditu, nahiz eta leku guztietara ezin iritsi ibili den.



Orain, pandemiaren aurreko kopuru berberetara itzultzeko ahalegina egingo dute, baina Osasun kontseilariak aitortu zuen ez dela «erraza» izango kopuru horiek murriztea eta lehengo egoerara azkar batean iristea. Halere, erantsi zuen izurritearen ondorioz jakin dutela zeintzuk diren telefono edo beste bitarteko teknologiko baten bidez egin beharreko kontsultak eta aurrez aurrekoak. Indurainek ohartarazi zuen neurriak hartuko dituztela.

Batetik, aurreikusten dute zerbitzu batzuk ehuneko ehunera iristea, betiere kontsultak arratsaldean irekita mantentzen badira. Beste zerbitzu batzuk, ordea, ezingo dira gehiengora iritsi, dituzten baliabideekin «beharrezkoa» baita segurtasun neurri bereziei eustea. Bestetik, jarduera kirurgikoetan ere aldaketak espero dira; besteak beste, ebakuntza gelak goizetan eta arratsaldeetan zabalik egongo direlako.

Taldeen erantzunak

EH Bilduren ustez, itxaron zerrendetako egoera «osasun eta gestio arazo bat» izan da, eta erantsi zuen azken urteetan izandako «gorabeherek» erabaki politikoekin izan dutela zerikusia. Geroa Bairen arabera, berriz, zerrendetako datuak ez dira «onak», baina orain osasun sistemaren «gaitasun osoa» berreskuratu behar da, nahiz eta birusak hemen jarraitu eta egoera okertu.]]>
<![CDATA[Osasunbideko itxaron zerrendan, batez beste, bi asteko atzerapena dute]]> https://www.berria.eus/albisteak/186939/osasunbideko_itxaron_zerrendan_batez_beste_bi_asteko_atzerapena_dute.htm Tue, 15 Sep 2020 20:18:08 +0200 Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria https://www.berria.eus/albisteak/186939/osasunbideko_itxaron_zerrendan_batez_beste_bi_asteko_atzerapena_dute.htm <![CDATA[Lehen egunen ostean, grebara]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1910/006/001/2020-09-12/lehen_egunen_ostean_grebara.htm Sat, 12 Sep 2020 00:00:00 +0200 Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria https://www.berria.eus/paperekoa/1910/006/001/2020-09-12/lehen_egunen_ostean_grebara.htm Eskola garraioko, jantokietako eta garbiketa zerbitzuetako langileek ere bat egin dute grebarekin Edurne Iraola Gasteizko Mariturri eskola publikoko irakaslea da, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren jarrera izan du oinarri: «Itzulerari dagokionez, ezjakintasuna izan da nagusi. Jaurlaritzak dena globo handi batean sartu du, eta egon beharko ez litzatekeen karga bat sortu da zuzendaritza taldeen gain». Haren ustez, ikastetxeek protokolo propioak sortu dituzte, informazio «zehatzik» ez dutelako jaso. Kasu honetan, besteak beste, ikasgelak moldatu dituzte, eta baita sarrerak eta irteerak ere. Iraolak aitortu du ikasturte hasierako lehen egunak «zoramena» izan direla, eta argibideak behar dituztela: «Jaurlaritzak argitu beharko luke nola jokatu behar dugun eskolok, denok norabide berean jarrita; hala izan ezean, desberdintasun handiak sortuko dira eskola batetik bestera». Institutuan ere egoera antzerakoa dela aitortu du Aitziber Agirre irakasleak. Hasieran «estresa eta beldurra» sentitu zuela adierazi du, eta irizpide falta egon dela gaineratu. «Zuzendaritzari plan pila bat eskatu diote gobernutik, eta zaila da dena aurrera eramatea». Haren iritziz, Jaurlaritzak «txanda-pasa» egin du, eta erantsi du ez duela telefonoa ere hartzen. «Gauzak egiteko orduan, zalantzak sortzen zaizkigu une oro, eta ezin dugu aurrera egin, ez dugulako erantzunik». Gainera, uste du irakasleek denbora gutxi izan dutela egoerara moldatzeko, irakasle taldea aldatu egiten delako eta birusaren ondorioz lan gehiago egin behar delako. Hala ere, aitortu du nerabeekin lan egitea errazagoa izaten ari dela, eta saiatzen direla neurriak betetzen. Baliabide materialei dagokienez, Iraolak azaldu du maskara batzuk iritsi zaizkiela ikastetxera, baina gelik oraindik ez. Hezkuntza bereziko irakasleak ere badituzte, eta horiek EPI trajeak erabili behar dituzte, baina esan du halakorik ere ez dutela jaso. Are, baliabide pertsonaletan ere jarri du arreta irakasleak: «Mila irakasle gehiago kontratatu behar zituela esan zuen Jaurlaritzak, baina oraindik zain gaude; larri ikusten dugu geure burua, ikasgeletan 25 haurrekin gaude, eta zaila da guztiengana iristea». Gehitu du iragarpen hori «propaganda hutsa» izan zitekeela. Agirrek ere ez du irakasle horien berririk, eta «utzikeria» sentsazioa du. Hori dela eta, greba egingo dute biek. Eskaerak izan ditu oinarri Iraolak: «Jaurlaritzari eskatuko nioke eragileekin adosteko, eta ez jokatzeko aldebakartasunez; langileek eta eragileek badute zer esan, egunerokotasun horretan bizi direnak baitira». Haren iritziz, bulegoetatik erabakiak hartzea «erraza» da, baina «elkartu eta hitz egin» behar da. Segurtasun neurri eta baliabide gehiago ere eskatuko ditu. Agirrek, orain arteko pausoak salatuko ditu: «Itzulera presaka eta antolakuntzarik gabe egin da; ez dira kontziente zenbat lan egin behar den eskola batean, jakin gabe benetan zer egin daitekeen eta zer ez». Uste du Jaurlaritzak ez duela onartzen «galduta» dagoela, eta «kontraesanetan» erortzen dela une oro. Greba ez, kexak bai Nafarroan ere egoera ez da samurra. Hezkuntza komunitatearen foro bat sortu dute, Hezkuntza departamentuak «hitz egiteko borondaterik» ez duela iritzita. Bertako kidea da Iñigo Orella Nafarroako LABeko irakaskuntzako koordinatzailea. Adierazi duenez, Nafarroako Gobernuak protokolo bat ezarri zuen, baina komunitatearekin adostu gabe. «Bilera sorta bat egin zen, baina kanpoan gelditu ziren zenbait eragile; bilera horietan jasotako proposamenak ez dira kontuan hartu». Orellak adierazi du protokoloak ez dituela ikasleen beharrak jasotzen: «Segurtasun neurrietan dago oinarrituta, baina ikuspegi zabalagoa izan beharko luke, hala nola alde emozionala eta pedagogikoa oinarri hartuta». Foroko kideek hausnarketa «sakon eta adostu» bat egin nahi dute, eta elkarrizketarako prest daude: «Hitz egingo dugu, baina beste aldetik borondaterik ez badago, mobilizatzea baino ez zaigu gelditzen». Hori dela eta, asteartean egingo dute lehen mobilizazioa, Iruñeko Gazteluko plazan, 18:00etan. Besteak beste, ratioak jaistea eta baliabide gehiago kontratatzea izango dituzte aldarri. Are, gauzak konpontzen ez badira, greba egiteko aukera ere ez dute baztertzen. Iparraldean, dagoeneko hainbat ikastetxe hetsi dituzte positiboak egon direlako. Kati Petrissans SNUIPP irakasle sindikatuko kidea da, eta azaldu du Frantziako Hezkuntza Ministerioak ez duela osasuna hizpide izan: «Lehentasuna da haurrak ukaitea klaseetan, baina ez da prestakuntza seriorik izan; osasuna ez da aski kontuan hartu». Besteak beste, aipatu du irakasleei banatutako maskarek ez dutela babesten. Are, gehitu du osasun arazoak dituzten irakasleen egoera ere ez dela gogoan hartu, «salbu, minbizia izanez gero». Seaskak ere ministerioaren «inprobisazioa, arduragabekeria eta inposizioa» salatu, eta segurtasun neurriak eskatu ditu. ]]> <![CDATA[Aldarria duen koba]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/037/001/2020-09-12/aldarria_duen_koba.htm Sat, 12 Sep 2020 00:00:00 +0200 Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria https://www.berria.eus/paperekoa/1892/037/001/2020-09-12/aldarria_duen_koba.htm
Koronabirusaren ondorioz, Zigoitia Euskaraz egitasmoak aurten ez du antolatuko haitzulorako ibilbiderik, eta euskal jaiaren ordez beste egitarau bat antolatu du, betiere herritarrek jaiaz gozatzeko «ahalegin handiena» eginda. Gaur ospatuko dute eguna.

Bizikleta martxa bat egingo dute lehendabizi. Txandakakoa izango da, eta 16:00etan hasiko da, Olanon (Araba). Amaitzean, Trakamatraka taldearekin musika emanaldia egongo da, Bengoalarran (Araba). Azkenik, Zigoitia Euskaraz 2020 filma estreinatuko dute, 21:00etan.

Euskal jaia, 1963tik

Manuel Iradier txangozale elkarteak jarri zituen jai horren lehen harriak, 1963an. Frankismoa bete-betean zegoela, bertako kide batzuek Amaia ezpata dantza leizean egiteko nahia zuten, eta asmo horri ekin zioten. Azkenean, esan eta egin. Urte hartako uztailean ospatu zuten lehen euskal jaia kobazuloan, eta ordutik ia urtero antolatu izan da. Halere, egon dira hutsuneak ere: 1967tik 1970era, esate baterako, frankistek jaialdia debekatu zuten. 1982an, berriz, Manuel Iradier elkarteak hura antolatzeari utzi zion, baina laster hartu zioten lekukoa.

Zigoiti inguruko herritar batzuk lanean hasi ziren 1990eko hamarkadaren hasieran, jaia berreskuratzea helburu. Gaur egun, Zigoitia Euskaraz taldea da antolatzaile nagusia. Hain zuzen, larruekin eta ezpatekin egiten den ezpata dantza da oraindik ere jaialdiaren ardatz nagusia, baina bestelako jarduerak ere egiten dira: besteak beste, bertsolariek eta musikariek hartzen dute parte. Frankismo garaitik, beraz, euskal kultura eta euskara aldarri dituen gunea bilakatu da kobazuloa; adierazpenerako lekua. Hala azaltzen du kobazuloaren sarreran dagoen oroigarriak ere: «Izan zirelako gara; garelako izango dira».]]>
<![CDATA[Senideek zahar etxeetako egoeren berri emateko eskatu diete ahaldun nagusiei]]> https://www.berria.eus/albisteak/186586/senideek_zahar_etxeetako_egoeren_berri_emateko_eskatu_diete_ahaldun_nagusiei.htm Tue, 08 Sep 2020 11:13:25 +0200 Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria https://www.berria.eus/albisteak/186586/senideek_zahar_etxeetako_egoeren_berri_emateko_eskatu_diete_ahaldun_nagusiei.htm <![CDATA[Musikari berrien lekua ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1898/036/001/2020-09-08/musikari_berrien_lekua.htm Tue, 08 Sep 2020 00:00:00 +0200 Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria https://www.berria.eus/paperekoa/1898/036/001/2020-09-08/musikari_berrien_lekua.htm Egin leku deialdia aurkeztu zuen uztailaren lehenean, eta dagoeneko baditu irabazleak. Hain zuzen, hamahiru lan aurkeztu dira, eta horietatik sei hautatu ditu epaimahaiak: Deñe Garcia-Bravo, Aitor Regueiro, Lorea Zulaika, Iker Beñaran, Miren Peñagarikano eta Maialen Aristegi. Besteak beste, abestien originaltasuna, kalitatea eta euskararen erabilera izan dira hautatuak aukeratzeko irizpideetako batzuk. Horrez gain, lanak bakarka aurkeztu behar ziren, edo, gehienez, binaka. Diskorik ere ezin zezaketen kaleratua izan. Hemendik aurrera, irabazleek oholtza gainera igo, eta kontzertu bana eskaintzeko aukera izango dute bi hilabetetik behin. Lehen emanaldia ostegunean izango da, 20:15ean, euskararen etxeko klaustroan. Deñe bakarlariak emango du lehen kontzertua, eta gonbidapenak behar dira. Iñaki Lazkano deialdiaren antolatzaileetako bat da, eta, jakinarazi duenez, bi arrazoi nagusirengatik erabaki zuten martxan jartzea: batetik, publiko gaztearengana iristeko nahia zuten euskararen etxeko kideek. Horretarako, ikerketa bat egin dute azken hilabeteotan, eta aztertu dute gazteen artean hutsik egiten ez duen kultur diziplina musika dela. «Gazte gehienei gustatzen zaie musika, eta hainbat dira instrumenturen bat ikasi eta zerbait egitera ausartzen direnak; asko animatzen dira musika euskaraz egitera». Lazkanok adierazi duenez, euskararen normalizazioaren alde lan egiten duen proiektu batentzat errealitate horren jakitun izatea «pozgarria» da, eta, beraz, egoera hori aprobetxatu zuten egitasmoa martxan jartzeko. Bestalde, jabetu ziren musikari hasiberriek jendaurrera salto egiteko aukera gehiago behar zituztela. Izan ere, orain arte hilean behin eskaintzen zuten aukera hori: Eskailerapeko ahotsak egitasmoaren barruan, jada entzutetsua den musikari batekin batera oholtzan aritu daiteke musikari hasiberri bat. Deialdiaren lehen aldia izan da aurtengoa, baina, hala ere, antolatzaileak emaitzarekin «pozik» daude. Hain zuzen, guztira, hamahiru lan aurkeztu dituzte, eta horietatik sei izan dira hautatuak: Gipuzkoatik sei proposamen jaso dituzte; Bizkaitik, lau, eta Arabatik, hiru. Lazkanok azaldu du Ipar Euskal Herritik eta Nafarroatik ez dutela proposamen bat bera ere jaso, eta balitekeela zailtasun gehiago izatea publizitatea bertako herritarrengana iristeko. Jasotako proposamenetatik zortzi -talde batean bi kide daude- emakumeenak dira, eta sei, gizonezkoenak. Adin tarteari dagokionez, berriz, 30 urte baino gutxiago dituzte denek. Halere, antolatzaileak gehitu du adin mugarik ez zutela parte hartzeko baldintza gisa ezarri, balitekeelako hasiberria den heldu batek ere aukera honetan parte hartu nahi izatea. Dena dela, epaimahaikideek aukeratutakoen erdiek, gutxienez, gazteak izan behar zuten. Jon Basaguren, Miren Narbaiza eta Ander Sevilla musikariek osatu dute epaimahaia. Lehen biek badute musika munduan beren ibilbidea eta esperientzia. Sevilla ere musika talde anitzetan aritutakoa da, eta musika teknikaria ere bada. Hain zuzen, azken ikuspegi hori ere txertatu nahi zuten epaimahaian, eta horregatik jo zuten harengana. Hala, hirurek elkarrekin erabaki dute nortzuek irabazi duten deialdia, betiere gogoan izan beharreko hautaketa irizpideak oinarri hartuta. Musikariak oholtzara Deñe Garcia-Bravo gazte azpeitiarra izango da oholtza gainera igoko den lehen artista. Jakinarazi duenez, betidanik izan du musikarekin lotura. 8 urte zituela, musika eskolan izena eman, eta pianoa ikasten hasi zen. Urteek aurrera egin ahala, berriz, gitarra eskuetan hartu, eta ahotsa ere lagun zuela bertsioak egiten hasi zen. Areago, abesti propioak sortzeari ere ekin zion, eta 14 urte zituela egin zuen lehena: Azken agurra. «Eta horrela, gaur arte», adierazi du. Hala, bi aldiz pentsatu gabe erabaki zuen deialdian parte hartzea, «musikari gazteentzat» aukera ona dela iritzita. Deialdian parte hartzeko, guztira, norberak sortutako hiru abesti aurkeztu behar ziren, eta, gutxienez, %75 euskaraz egindakoak. «Lagun batek aipatu zidan deialdi hau ireki zutela, eta pentsatu nuen parte hartzeagatik ez nuela ezer galtzen». Beraz, deialdira hiru abesti aurkeztu zituen: Azken agurra, Ametsetan aske eta Bidean aurrera. Gainera, azaldu du euskaraz gazteleraz idazteko baino erraztasun handiagoa duela. Kantetako hitzekin, berriz, munduaren ikuskera propioa zabaldu nahi du: «Munduko arazoen berri eman nahi dut abestiekin, eta mezu horiek jendeari helarazi kantuaren bitartez». Kontzertua ordubete ingurukoa izango da, eta artistak azaldu du jada prestatzen hasia dela: «Lan dezente egin behar da, ordubete bakarlari batentzat denbora asko baita; ea nola irteten den, baina gogoz nago». Hain zuzen, Lazkanok gaineratu du musikariei jotzeko aukera ez ezik, horretarako baliabideak ere eskainiko dizkietela, eta baita 150 euro ere. «Inportantea iruditzen zaigu musikariei ordaintzea, lehen kontzertua badute ere». Are, gehitu du Musikari elkartean aholkularitza jasotzeko aukera ere izango dutela deialdia irabazi duten sei artistek. Lehen kontzertuaren ostean, Aitor Regueiro oñatiarrak eskainiko du emanaldia, azaroaren 5ean. Gainontzeko kontzertuak ez dituzte zehaztu oraindik, baina jakinarazi dute laster emango dutela horien berri. ]]> <![CDATA[Publizitateko hutsak, agerian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/038/001/2020-09-05/publizitateko_hutsak_agerian.htm Sat, 05 Sep 2020 00:00:00 +0200 Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria https://www.berria.eus/paperekoa/1877/038/001/2020-09-05/publizitateko_hutsak_agerian.htm
Estitxu Garai Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, eta ikus-entzunezko komunikazioko eta publizitateko doktorea da. «Nekeza izaten da jakitea benetan zer gertatu den halako publizitate kanpaina baten sorkuntzan, baina zaila egiten zait pentsatzea inor ez dela konturatu eduki zezakeen bigarren interpretazioarekin». Haren arabera, egun, gizarteak duen kultura bisualarekin, posible da pentsatzea irudi horrek suizidio bat irudika zezakeela. Erantsi du asko zabaldu dela kanpaina, eta horrek eragin positiboa ere eduki dezakeela markaren gain: «Egoerak ezagun egin du kanpaina, eta, nahiz eta aipatzen dena txarra izan, oihartzuna beti da ona marka batentzat». Areago, azaldu du neurtu egin beharko litzatekeela horrek zein eragin izan duen marka horren ospean, baina uste du ez dituela baldintzatuko hainbatek egingo dituzten erosketak.

Hain zuzen, markek, askotan, publizitate agentziak kontratatzen dituzte kanpainak sortzeko. Garaik adierazi du askotan pentsatzen dela publizitatea oso gauza planifikatua dela, eta azken ñabardura ere pentsatuta egoten dela, baina batzuetan ez dela horretarako aukerarik izaten, besteak beste, denborarik ez delako egoten. Gehitu du halako egoerak nabarmen ikusten direla iragarkien euskarazko itzulpenetan .

Josu Bergara Burutu publizitate agentziako koordinatzaile orokorrak, berriz, azaldu du batzuetan uste dela publizitate agentziek ideia zoro batzuk botatzen dituztela, eta listo, baina aldarrikatu du egiten duten lana hori baino gehiago dela. Hori dela eta, aitortu du lantaldeko kideak harrituta daudela eskolarako itzulerarako iragarkiarekin: «Arraroa da horrelako marka handi bati hain agerian dagoen bigarren zentzu horrek ihes egitea, sorkuntzaren prozesuan zehar iragarkiak iragazki asko pasatzen baititu». Hau da, erantsi duenez, marka batekin lan egiten denean, sortzen den kanpaina ez da soilik pertsona baten eskuetatik pasatzen: publizitate agentzietako kideek ez ezik, markaren departamentu komertzialetako arduradunek ere ideia onartu behar izaten dute.

Bergarak kanpaina baten sorrera izan du oinarri. Jakinarazi du horrelako bat hutsetik sortzeko, lehenbizi, agentziak eskari bat jasotzen duela. Lehen eskaera horretan posible da marka hori jada aldez aurretik ezagutzea, baina hala izan ezean, marka hori aztertzea izango da urratsetako bat. Horrekin batera, briefing bat egiten da. Hain zuzen, helburuak zehazten diren dokumentu bat da, baita zenbat diru inbertitu nahi den eta zein izango den publikoa ere, besteak beste. Hori eginda, dokumentu bateratu bat adosten da bezeroarekin, eta kanpainaren planteamenduari heldu. «Dena antolatuta dagoenean, eskema bat egiten dugu, eta bezeroari iragarkiaren kontzeptua zein izango den aurkeztu, arrazoiak ongi justifikatuta». Haren iritziz, garrantzitsua da bezeroari hautu bat edo beste zergatik egin den azaltzea, ideia bat polita izateaz harago. Are, gehitu du, egun, publizisten lanak lotura handiagoa duela antropologiarekin eta soziologiarekin marketinarekin baino.

Publizisten beste egin beharretako bat izaten da iragarkietako xede taldea zein izango den zehaztea, aurrez markarekin batera ezarri diren helburuak erdiesteko. Horretarako, sarritan, publiko horren ikerketa bat egiten dute, hala nola adina, geografia eremua, hizkuntza eta ideologia oinarri hartuta. Gainera, hainbat izaten dira urteroko kanpainen esperoan egoten diren norbanakoak. Garaik aipatu du iragarki bat ez dela soilik publizitate pieza bat: «Kanpainen marka propio bat sortzea eta gizarteak ea noiz iritsiko den aipatzea, hain zuzen, markari eskainitako gehigarri bat da. Hein batean, markaren publizitatea marka propio bat bihurtzen da»

Iragarkien hartzaileak

Publizitate kanpaina bat edo beste izan, aldatu egiten da xede taldea ere, helburuak ez baitira berberak izaten. Hala ere, gauza bera egon ohi da oinarrian: iragarkien kontsumoa edo mezu baten zabalpena. Kontsumoari dagokionez, Koldo Nabaskues EKA Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketa elkarteko zuzendariak publizisten lana izan du oinarri: «Egun, markek sortutako kanpainak eta iragarkiak aurrez zehaztuta dagoen xede taldeari atentzioa emateko sortuta daude, eta oso ikertuta egon ohi dira eremu anitzetatik». Hala ere, uste du marka horiek ez dutela lehentasun gisa pertsona kontsumitzaile horien beharrak asetzea, baizik eta iragartzen duten produktu edo zerbitzu baten salmenta handitzea. Hala ere, publizitatearen funtzioaren inguruan sortzen diren usteak ezberdinak dira; batez ere, publizitateko profesionala izan ala kontsumitzaile izan.

Garairen arabera, egun publizitatearen oinarrian dagoen funtzioetako bat entretenitzea da; horretarako, sarritan, fikziozko labur txikiak erabiltzen dira; Gabonetako iragarkiak, esate baterako. Hala ere, aitortu du markek gero eta gehiago jotzen dutela kausa sozialekin bat egitera, mezu sozial bat zabalduz gero dezenteko inpaktua eduki dezaketela iruditzen baitzaie. «Gaur egun, publizitateak ez du soilik esaten zeinen onak diren produktuak, baizik eta zerekin egiten duen bat; gizarteak hori eskatzen du». Gainera, sare sozialek aukera hori indartu dutela ere uste du, lehengo telebistako iragarkien hogei segundoren muga apurtu egin delako, eta orain errazagoa delako gizartea norberak defendatzen dituen balioekin entretenitzea. «Gizarteak publizitaterik kasu egitea lortu da, eta guztion ahotan egotea».

Bergarak ere sare sozialak izan ditu oinarri, baina beste ikuspegi batetik. Haren ustez, sare sozialek «bumeran efektu bat» sortu dute; erantzuna azkarra izatea, alegia. «Kanpaina bat kaleratu orduko, termometro baten pean jartzen da, ea ondo ala gaizki dagoen ikusteko, eta hori sare sozialen bidez egiten da». Publizitate agentziako kideak ohartarazi du sare sozialetan «sekulako bizitasunarekin eta azkartasunarekin» goraipatzen edo kritikatzen direla iragarkiak, eta horrek badituela abantailak eta desabantailak. «Gauzak ondo eginez gero, marka txikiek aukera izan dezakete indarra hartzeko; hanka sartuz gero, ordea, hanka sartze hori areagotu egiten da». Are, gehitu du, oro har, publizisten lanek kritika ugari izaten dituztela.

Publizitatearen funtzioa

Sarri lotzen da publizitatea engainuarekin, baina profesionalek ez dute bat egiten uste horrekin. «Gu saiatzen gara gauzak ongi egiten, etika eta deontologia oinarri hartuta, eta espiritua, bederen, eraikitzailea dugu», esan du Bergarak. Gehitu du balio batzuen arabera egin ohi direla publizitate kanpainak, iritzi publikoaren azkartasunak ere hala eskatzen duelako. Hala ere, aitortu du hainbat kondaira daudela publizitatearen inguruan: «Esate baterako, publizitate subliminalaz hitz egiten dute hainbatek, baina hori ia-ia zientzia fikzioa da». Haren ustez, borroka beste sektore batzuetan dago: «Ez da berdin Amazonen lan egin edo Euskal Herriko baserritarren alde». Are, Nabaskuesek ere aitortu du badaudela publizitate arduratsuaren adibideak, baina gutxienak direla. Haren arabera, iragarkietan ezkutuko gauzak daude: «Iragarkiek produktu jakinen gauza onak dituzte oinarri, baina ezkutuko kontuak ere badituzte, azaleratzen ez direnak; hala balitz, eragina izango luke jendearen erosketetan».

Garaik ere publizitatearen publizitate pixka bat egin beharra azpimarratu du. «Engainuarekin lotu ohi da publizitatea, baina ez du zertan izan kapitalaren mesedetan egiten den jardun bat». Irakaslearen ustez, publizitateak, engainatu baino gehiago, jendea nola konbentzitu aztertzen du, eta gizakiek ere hala funtzionatzen dutela gehitu du. «Publizitatea helburu zehatz bat zabaltzeko langintza da, mezu jakin eta erakargarri batekin».]]>
<![CDATA[Birusak baldintzatutako saioa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1928/008/001/2020-09-04/birusak_baldintzatutako_saioa.htm Fri, 04 Sep 2020 00:00:00 +0200 Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria https://www.berria.eus/paperekoa/1928/008/001/2020-09-04/birusak_baldintzatutako_saioa.htm
Legebiltzarkideak eserlekuetan daudela, inbestidura saioa puntu-puntuan hasi da. Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak hartu du hitza, eta lehen hautagaiari pasatu dio lekukoa. Horietako bakoitzak 90 minutu ditu hitz egiteko.

Maddalen Iriarte EH Bilduko hautagaiarena izan da lehen hitzartzea, eta «ekintzarako garaia» dela adierazi du. Hitzaldia euskaraz hasi du, eta gaztelera ere tartekatu du; saltoka aritu da hizkuntza batetik bestera. Jendaurrean hitz egiteko gaitasuna nabaria da, zuzen hitz egiten du, eta hutsik egin gabe. Bitartean, legebiltzarkideetako batzuk adi ditu begira, baina ez guztiak. Batzuk, eskuetan koadernoa hartuta, apunteak jasotzen dabiltza, lehen inpresioaren arabera, bederen. Beste batzuk, ordea, mugikorrari begira daude, pantaila horretan zerbait interesgarriagoa egongo delakoan, agian.

Gainera, COVID-19aren birusaren ondorioz, segurtasun neurriak hartu behar izan dituzte, eta manparek bereizten dituzte eserlekuak. Maskarak ere jantziak dituzte guztiek. Bada bertaratu ezin izan den legebiltzarkiderik ere: Irune Berasaluze EAJko kidea bakartuta dago, haren. inguruko batek positibo eman duelako PCR proban. Beste legebiltzarkideei dagokienez, gehienak aurreko legegintzaldian egondakoak dira, baina bada berririk ere; Arkaitz Rodriguez EH Bilduko kidea, adibidez.

Palkoan dauden gonbidatuak ere adi ari dira Iriarteren hitzak entzuten; Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia eta Jon Iñarritu EH Bilduren diputatua Espainiako Kongresuan, besteak beste. Hautagaiak trantsizioa izan du une oro hizpide, baita azken hilabeteotan bolo-bolo egon diren zenbait gertaera ere: Zaldibarko zabortegia izan du hizketagai. Batzuetan, emozioetatik ere jo du, hala nola Joan Mari Torrealdai eta haren esaldirik gogokoenetako bat gogora ekarriz: «Ezina, ekinez egina». Guztira, hamazazpi minutu eta hogei segundo izan ditu sobera.

Iñigo Urkullu EAJko hautagaiaren -egun, lehendakaria— txanda izan da ondoren. Tejeriak haren izena esan, eta lehen lerroan kokatuta dagoen eserlekutik jaiki da. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako jarduneko bozeramailea du alboan. Hitzaldia emateko mahaira gerturatu, maskara albo batean utzi, soinean duen jakaren botoia ongi lotu, eta lehen hitzak esan ditu. Badirudi Iriartek eta Urkulluk gai komun batzuk adostu dituztela. Izan ere, EAJko hautagaiak, izurritea ez ezik, Zaldibarko egoera ere oinarri izan du, «elkartasuna eta konpromisoa» adierazita familiei. Tonu lasaian ari da hitz egiten, gorabehera handirik gabe. Zehatz adierazi nahi izan ditu zeintzuk izango diren legealdi berrian esku artean izango dituzten helburuak, datuak eskainita eta puntuz puntu adierazita. Hainbeste punturekin, ordea, haria galtzea erraz samarra da.

Urkulluk ere baditu jarraitzaile batzuk palkoan. Andoni Ortuzar EAJren EBBko lehendakaria, esate baterako, bertan dago. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak ere inguruan ditu, eta baita lurralde horietako hiriburuetako alkateak ere. Denak ala denak, alderdikideak eta gizonezkoak. Nafarroara ere iritsi da gonbidapena, eta Unai Uhalde Nafarroako Parlamentuko presidentea gonbidatu dute. Geroa Bai koalizioko kidea da. Are, Pilar Garrido eta Roberto Uriarte Elkarrekin Podemoseko kideak ere legebiltzarrean daude. Baita Iñaki Oiarzabal PPkoa ere. Urkullu EAJko hautagaiak elkarren arteko lankidetza aipatuz eman dio amaiera hitzaldiari. Guztira, 25 minutu eta 40 segundo izan ditu sobera.

Arratsaldean, lortutako eserlekuen arabera hartu dute hitza alderdiek; gutxiengotik gehiengora. Ondoren, hautagaiek erantzun diete, eta giroa pixka bat aztoratu da. Gasteizko termometroek zortzi gradu markatzen zituzten goizean, baina egunak aurrera egin ahala igo egin dira. Legebiltzarrean ere gauza bera gertatu da: giroa berotu egin da alderdiek hitza hartzean. Joseba Egibar EAJko legebiltzarkidearen eta Iriarteren artean, adibidez, ika-mika egon da. Azkenik, taldeek hitz egin dute berriz ere, eta lehendakaria hautatzeko bozketa egin da amaieran. Ezustekorik gabe, Urkullu aukeratu dute, eta bihar egingo du karguaren zina.

Datozen hilabeteetan, birusak inguruak nahasten jarraituko du, baina ikusi egin beharko da zerk baldintzatzen duen legegintzaldi berria.]]>
<![CDATA[Gasteizko kirol jardueretako langileek sektoreko murrizketak salatu dituzte]]> https://www.berria.eus/albisteak/186334/gasteizko_kirol_jardueretako_langileek_sektoreko_murrizketak_salatu_dituzte.htm Wed, 02 Sep 2020 13:35:06 +0200 Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria https://www.berria.eus/albisteak/186334/gasteizko_kirol_jardueretako_langileek_sektoreko_murrizketak_salatu_dituzte.htm sektoreko langileek greba mugagabeari ekin zioten atzo, enpresen eta langileen ordezkarien artean akordiorik ez zutelako lortu. ELA, LAB eta CCOO sindikatuek babestu dute egitasmoa, eta, emandako informazioaren arabera, grebaren erantzuna «positibotzat» jo dute. Esate baterako, sindikatuek azaldu dutenez, atzo udal pilotalekuetako langileen erantzuna «erabatekoa» izan zen. Mendizorrotzako eta Gamarrako igerilekuetan, berriz, soilik sorosle bat joan zen lanera. Igerileku itxietan langileen %90ek egin zuen atzo greba. Datozen egunetan ere grebaren arrakasta handia izatea espero dute. Gainera, astelehenean hasiko dira gizarte etxeetako jarduerak, eta baliteke bertako begiraleek ere grebarekin bat egitea, orain arte eginiko batzarretan parte hartu baitute. Langileek azaldu dute egoera «larria eta onartezina» dela, eta Gasteizko Udalaren jarrera ere salatu dute. Hain zuzen, egun, bi enpresaren esku daude Gasteizko kirol instalazioak: Aiteko eta Disport. Lehenak gizarte etxeetako kirol jardueren ardura du, eta baita Mendizorrotzako igerilekuena ere. Bigarrena, berriz, gizarte etxeetako sorosleez arduratzen da. Sindikatuen arabera, Udalak bi enpresekin hitz egiteko konpromisoa hartu zuen duela bi aste, igerilekuak irekitzeko eta ixteko protokolo bat eskatzeko, besteak beste. Izan ere, erantsi dute eguneko lanaldia ordu erdiz murriztu dela, eta subrogazio baldintzak ez direla betetzen. Hala ere, langileak enpresekin bildu ziren, eta jakin zuten udalak ez zuela halakorik egin. Horrez gain, ikastaroak sustatzeko proposamen bat ere egin zuten langileek, baina adierazi dute udalak horri ez diola «inolako» erantzunik eman. Gorka Urtaran alkateak ere adierazpenak egin ditu. SER irratiko elkarrizketa batean azaldu du ez dituela sorosleen eta begiraleen aldarrikapenak ulertzen, lanerako eskatzen zaien gauza bakarra «lehen mailako ikasketa titulua» delako, eta urtean 20.000 eta 25.000 euro bitartean kobratzen dituztelako. Sindikatuek uste dute adierazpen horiek «hanka sartze bat» izan direla, eta sektore honetako langileen jarduna gainontzekoak bezain «errespetagarria» dela. Are gehiago, erantsi dute ez dela egia langileek soldata hori dutenik. «Greba honi zilegitasuna kentzeko argudioak horiek baldin badira, gure borrokak indar gehiago hartzen du. Hau ez da gatazka ekonomiko bat». Lankide bat kaleratuta Langileek jasandako presioak ere salatu dituzte gaur eginiko agerraldian, baita Aiteko enpresako lankide baten kaleratzea ere. Haien arabera, horrelako jarrerak «onartezinak» dira, eta, ardura enpresa azpikontratatuarena bada ere, udalak ere egoera gogoan izan behar du: «Berak kontratatzen du enpresa». Jakinarazi dute egoera hau ez dutela amaituko langilea bere lanpostuan onartu bitartean, eta negoziatzeko prest ere badaudela. «Langileok argi eta garbi erakutsi dugu negoziatzeko eta akordioak lortzeko borondatea dugula. Udaleko arduradun nagusiei dei egiten diegu beren erantzukizuna behin betiko onartzeko eta langileok zein erabiltzaileok jasaten ari garen gatazka konpontzeko».]]> <![CDATA[Behera egin du positibo kopuruak, baina PCR proba gutxiago egin dira]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2350/003/001/2020-09-01/behera_egin_du_positibo_kopuruak_baina_pcr_proba_gutxiago_egin_dira.htm Tue, 01 Sep 2020 00:00:00 +0200 Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria https://www.berria.eus/paperekoa/2350/003/001/2020-09-01/behera_egin_du_positibo_kopuruak_baina_pcr_proba_gutxiago_egin_dira.htm
Ospitaleetako egoerari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, beste 22 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta ZIU zaintza intentsiboetako unitateetan 35 pertsona daude. Nafarroako Gobernuak ere ospitaleetako datuak eman zituen, eta jakinarazi zuen beste zortzi pertsona ospitaleratu dituztela azken orduetan. Are, zaintza intentsiboen unitatean ere zortzi lagun daude. Beraz, Hego Euskal Herrian, guztira, 335 pertsona daude ospitaleratuta, eta horietatik 43 ZIUetan. Hildakorik ez da egon. Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi zuenez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan positiboek beherakada «apala» izan dute, baina oraindik ez da aldaketarik nabaritzen joeran. Erantsi zuen hori hala izateko kasuak gutxitu beharko liratekeela hainbat egunez jarraian.

Nafarroako Gobernuak positiboen kasu gehienak non dauden ere adierazi zuen, eta, azken egunetako datuei jarraituta, Iruñean eta Iruñerrian erregistratu dira oraindik ere kasu gehienak: %43. Dena den, Tuteran ere intzidentziaren portzentajea altua da oraindik: %29. Gainera, Erriberako herrietako udalak eta osasun agintariak atzo arratsaldean batzartu ziren inguru horretako egoera aztertzeko eta birusaren transmisioa eragozteko plan proposamen bat aurkezteko. Uvesa enpresako egoera ere aztergai izan zuten, behin-behinean itxi behar izan baitute 175 positibotik gora egon zirelako. Jaurlaritzak, aldiz, ez zuen horrelako daturik eman.

Positiboen datu orokorrei erreparatuz gero, berriz, izurritea agertuz geroztiko asterik txarrenetariko bat izan da pasatu dena. Gainera, badirudi datuek ere goranzko joera dutela. Hain zuzen, Hegoaldean 5.740 kasu atzeman ziren joan den astean, orain dela bi aste baino 1.200 gehiago —4.540 izan ziren orduan—. Kasu gehienak Bizkaian atzeman dira azken astean, eta ondoren daude Gipuzkoa, Nafarroa eta Araba, hurrenez hurren. Ospitaleratutakoen datuek ere gora egin dute.

Egoiliar bat Hernanin

Zahar etxeetan ere atzeman dira positiboen gorakadak azken egunetan. Hernaniko (Gipuzkoa) Santa Maria Magdalena egoitzan egoiliar batek positibo eman zuen atzo —zazpigarrena Gipuzkoan—, eta, ondorioz, gainontzeko erabiltzaileei ere probak egingo dizkiete. Gainera, irteerak eta bisitak bertan behera gelditu dira. Bizkaiko zaharren egoitzetan, berriz, asteburuan lau egoiliar hil dira, eta hamalau dira izurritearen bigarren kolpean hil diren erabiltzaileak. Bizkaiko Aldundiak jakinarazi du zortzi zahar etxetan daudela kasuak. Araban, berriz, beste bi kasuren berri eman dute, eta bederatzi dira orotara.

Bestalde, Baionako turismo bulegoko langile batek ere positibo eman du PCR proban. Hala, turismo bulegoa hiru egunez hetsi dute «prebentzio neurri» gisa, garbiketa lanak egin dituzte, eta PCR probak lankide guztiei.]]>
<![CDATA[Maskara nahitaezkoa izango da unibertsitateetan]]> https://www.berria.eus/albisteak/186236/maskara_nahitaezkoa_izango_da_unibertsitateetan.htm Mon, 31 Aug 2020 16:06:43 +0200 Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria https://www.berria.eus/albisteak/186236/maskara_nahitaezkoa_izango_da_unibertsitateetan.htm <![CDATA[Haurren eta nerabeen osasun integrala gogoan hartzeko eskatu dute]]> https://www.berria.eus/albisteak/186229/haurren_eta_nerabeen_osasun_integrala_gogoan_hartzeko_eskatu_dute.htm Mon, 31 Aug 2020 14:14:13 +0200 Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria https://www.berria.eus/albisteak/186229/haurren_eta_nerabeen_osasun_integrala_gogoan_hartzeko_eskatu_dute.htm <![CDATA[Mila positiboko langa gainditu du berriro ere izurriak Hegoaldean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1946/009/001/2020-08-30/mila_positiboko_langa_gainditu_du_berriro_ere_izurriak_hegoaldean.htm Sun, 30 Aug 2020 00:00:00 +0200 Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria https://www.berria.eus/paperekoa/1946/009/001/2020-08-30/mila_positiboko_langa_gainditu_du_berriro_ere_izurriak_hegoaldean.htm
Jaurlaritzak emandako datuen arabera, ospitaleen egoerari dagokionez, beste 44 pertsona ospitaleratu zituzten atzo eta ZIU zaintza intentsiboetako unitateetan 32 pertsona daude. Nafarroako Gobernuak ere datuak eman zituen, eta, jakinarazi zuenez, herrialdean beste bederatzi pertsona ospitaleratu zituzten, eta orotara zortzi pertsona daude arta intentsiboak jasotzen. Beraz, guztira, Hegoaldean berrogei gaixo daude ZIUetan. Nafarroako Gobernuak adierazi zuen atzo ez zela birusaren ondorioz inor hil. Jaurlaritzak, aldiz, ez zuen hildakoen informaziorik eman; astean behin ematen dituzte datu horiek. Herriz herriko datuak eta R0 indizea bihar emango du.

Positibo kopuru handienak non dauden ere azaldu zuen Nafarroako Gobernuak. Hain zuzen, Iruñean eta Iruñerrian positiboen %44 daude; Tuteran, %28, eta Lizarra aldean, %13. Gainera, Tuterako Uvesa enpresa behin-behinean itxi behar izan zuten herenegun, lantaldearen %28k positibo eman zuelako. Adin tarteari dagokionez, kutsatuen batez besteko adina 38,6 urtekoa da Nafarroan, eta, batez ere 15 eta 29 urte artekoak ari dira kutsatzen; laurden bat baino bi puntu gehiago, zehazki. Ondoren, 45 eta 59 urte arteko pertsonen artean identifikatzen dira positibo gehienak: %25. Kasu positibo gutxien, berriz, 75 urtetik gorako pertsonen artean atzematen dira.

Bidarten, zahar etxe batean

Ipar Euskal Herrian ere badira kasuak, nahiz eta nekezagoa den datu zehatzak jakitea. Bidarten (Lapurdi), esate baterako, zaharren egoitza batean bi positibo zenbatu dituzte. Emaitza horiek asteartean iritsi ziren, eta geroztik osasun protokolo zorrotza du ezarria zahar etxeak: ez da bisitarik. Bidarteko alkatea da Emmanuel Alzuri, eta egoiliarren egoera izan du gogoan: «Lehen sintomak atzeman zirenetik bakartu ziren bi pertsonak». Euskal Kosta ospitalean daude bi gaixoak, Baionan. Egoitzako gainontzeko egoiliarrak euren geletan daude, itxita.

Gasteizko Ertzaintzaren polizia etxean ere hamahiru kidek positibo eman dute PCR probetan azken hamabi egunetan, eta etxean bakartuta daude. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du horiekin kontaktu zuzena izan duten beste 32 pertsona ere berrogeialdian daudela, birusa duten argituko dieten emaitzen zain. Erantsi zutenez, osasun agintariek ezarritako protokoloak «zehatz» betetzen ari dira, eta baita guneak garbitzen eta desinfektatzen ere. Are, adierazi zuten osasun adituek beste neurri batzuk hartzeko beharra identifikatzen badute hala egingo dutela.

Lekeitioko Udalaren abisua

Lekeitioko Udalak (Bizkaia) bertan behera utzi ditu aurten sanantolinak, eta, inolako ospakizunik ez dela egongo ziurtatzeko, herria itxi egingo du Antzara Egunaren bezperan eta egunean bertan: irailaren 4an eta 5ean soilik han bizi direnak, han lan egiten dutenak edo hotel batean erreserba egina dutenak sartu ahal izango dira herrian; ez da garraio publikorik izango, gainera, herrira sartzeko, eta itsasoz ere ezingo da heldu. Udalak dio herriko eragileekin hartutako erabakia dela.

Koldo Goitia alkateak bando batean adierazi duenez, egoera larria da birusaren ondorioz, eta jaien gainetik «guztion osasuna dago». Horregatik, arduraz jokatzera deitu du. Gernika-Lumon (Bizkaia) gertatutakoa errepikatzea eragotzi nahi dute; kasu asko atzeman dituzte han, eta jai giroarekin lotuta daudela esan dute. Bandoak dio udal talde guztien erabakia dela, eta bizilagunei eskatu diete ez egiteko festara edo jendea pilatzera bultza dezakeen ezer: «Izan gaitezen konponbidea eta ez traba. Ez dezagun utzi birusa hedatzen, kontrolaezina izan litekeen egoera batera iristeko». Pertsonek egindako ekintzek ondorio larriak eragin ditzaketela gogorarazi du.]]>
<![CDATA[Positiboen kopuruak berriz ere milakoa gainditu du Hego Euskal Herrian]]> https://www.berria.eus/albisteak/186180/positiboen_kopuruak_berriz_ere_milakoa_gainditu_du_hego_euskal_herrian.htm Sat, 29 Aug 2020 20:03:23 +0200 Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria https://www.berria.eus/albisteak/186180/positiboen_kopuruak_berriz_ere_milakoa_gainditu_du_hego_euskal_herrian.htm Tuterako Uvesa enpresa behin-behinean itxi behar izan zuten, lantaldearen %28k positibo eman zuelako. Adin tarteari dagokionez, kutsatuen bataz besteko adina 38,6 urtekoa da Nafarroan, eta, batez ere 15 eta 29 urte artekoak ari dira kutsatzen; laurden bat baino bi puntu gehiago, zehazki. Ondoren, 45 eta 59 urte arteko pertsonen artean identifikatzen dira positibo gehienak. Kasu positibo gutxien, berriz, 75 urtetik gorako pertsonen artean atzematen dira. Azken orduetan Bidarteko (Lapurdi) zahar etxe batean bi positibo ere zenbatu dituzte. Asteartean irisi ziren emaitzak, eta, geroztik, osasun protokolo zorrotza ezarri du zahar etxeak: biharamunetik ez da bisitarik. «Lehen sintomak atzeman zirenetik bakartu ziren bi pertsonak», adierazi du Bidarteko alkate Emmanuel Alzurik. Euskal Kosta Ospitalean daude bi gaixoak, Baionan. Zahar etxeko gainontzeko egoiliarrak euren geletan daude, itxita. Ertzaintzaren polizia etxea Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du Gasteizko Ertzaintzaren polizia etxean hamahiru kidek positibo eman dutela PCR proban azken hamabi egunetan, eta etxean bakartuta daudela. Horiekin kontaktu zuzena izan duten beste 32 pertsona ere berrogeialdian daude emaitzen zain. Erantsi dutenez, osasun agintariek ezarritako protokoloak «zehatz» betetzen ari dira, eta baita guneak garbitzen eta desinfektatzen ere. Are, adierazi dute osasun adituek beste neurri batzuk hartzeko beharra identifikatzen badute hala egingo dutela. ]]> <![CDATA[Espainiako Gobernuak azken aukeratzat dauka eskolak ixtea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/006/001/2020-08-28/espainiako_gobernuak_azken_aukeratzat_dauka_eskolak_ixtea.htm Fri, 28 Aug 2020 00:00:00 +0200 Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria https://www.berria.eus/paperekoa/1872/006/001/2020-08-28/espainiako_gobernuak_azken_aukeratzat_dauka_eskolak_ixtea.htm
Dokumentuak, orotara, 29 neurri eta bost aholku biltzen ditu, eta autonomia erkidego guztiek onartu zuten, Eusko Jaurlaritzak izan ezik. Nafarroako Gobernuak ere onartu zuen, nahiz eta joan den astean eman zuen eskolako itzuleraren berri. Illaren ustez, ordea, Jaurlaritzak bat egiten du jasota dauden puntuekin. Hain zuzen, ekainean ere antzera gertatu zen. Zelaak hamalau puntu biltzen dituen akordio bat lortu zuen autonomia erkidegoekin, baina orduko hartan ere Jaurlaritzak ez zuen onartu, bere eskumena zela iritzita. Azkenean, ekainaren amaieran aurkeztu zuen lehen proposamen bat. Hala ere, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak gaur emango du neurri gehiagoren berri.

Espainiak eskolak ez ixtea jarri du helburu, eta horretarako hainbat neurri hartu dituzte. Horietako asko aurrez aipaturikoak dira. Esate baterako, 6 urtetik gorako haurrek eta gazteek maskara erabili beharko dute eskolan, eta, gutxienez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren mailara arte aurrez aurrekoak izango dira eskolak. Gainera, ikasleek, irakasleek eta ikastetxeetako gainontzeko langileek tenperatura hartu beharko dute egunero eskolara sartu baino lehen, eta norbaitek birusaren sintomak baldin baditu, ezingo da ikastetxera joan. Garbitasunari dagokionez, berriz, gutxienez, bost aldiz garbitu beharko dira eskuak, eta gehien erabiltzen diren guneetan ere areagotu egingo da garbitasuna; are gehiago, guneak ordu laurdenez aireztatu beharko dira. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, ordea, «bizikidetza talde egonkorretan» batuko dira ikasleak eta irakasleak, eta gehienez hamabost pertsonakoak izatea gomendatzen da. Helburua da haurrak elkarrekin erlazionatzea eta jolasean aritzea. Talde horietan ez da distantzia zaindu beharko.

Neurriak hartuta ere, kasuak agertzea posible da. Horretarako jarraitu beharreko protokoloa ere aurkeztu zuten. Pertsona batek birusaren sintomak baldin baditu, maskara kirurgikoa jantzi beharko du, eta banakako leku batera eraman beharko dute. Laguntzaileak ere babesgarri guztiak izan beharko ditu soinean. Leku hori aireztatuta egon beharko da, eta, behin erabili ostean, desinfektatu egin behar da. Kutsatuta egon daitekeena adin txikikoa bada, laguntzailea tutore legalekin harremanetan jarriko da, hura jasotzeko. Proba egin eta emaitzak jaso bitartean, berriz, berrogeialdian egon beharko du. Hala ere, emaitzak jaso bitartean, eskolaren jardunak aurrera jarraituko du. Kasua positiboa bada, ordea, kutsatuaren gertuko kontaktuak ikertu beharko dira, eta, gutxienez, berrogeialdia egin beharko dute. Jakinarazi dutenez, eskola batean agerraldi bat egon dela esateko hiru kasu baino gehiago beharko dira.

Agerraldiak, hiru taldetan

Eskola batean agerraldi bat egon dela atzemanez gero, zer motatakoa den ikertu beharko dute osasun arduradunek. Horretarako, hiru jokaleku posible identifikatu dituzte. Batetik, adierazi dute kontrolpean dagoen agerraldi bat izan daitekeela, transmisio katea identifikatuta duena, hala nola talde bereko ikasleen artean daudelako kutsatuak. Bestetik, posible da agerraldiak konplexuagoak izatea, eta jatorria horren garbia ez izatea, transmisio kateak ez daudelako horren lotuta; esate baterako, talde batean baino gehiagotan egon daitezkeen positibo kasuak. Azkenik, kontrolatu gabeko transmisio komunitarioa legoke, ikastetxe berean kasu positibo ugari izango balira. Halako kasuetan, autonomia erkidegoetako osasun publikoko arduradunek egoeraren ebaluazio bat egin beharko lukete.]]>
<![CDATA[Ukimena, zentzumenik sentikorrena]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1917/030/001/2020-08-18/ukimena_zentzumenik_sentikorrena.htm Tue, 18 Aug 2020 00:00:00 +0200 Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria https://www.berria.eus/paperekoa/1917/030/001/2020-08-18/ukimena_zentzumenik_sentikorrena.htm
Ukimena zer den azaltzen zaila da askorentzat; eskuekin ukitu eta egin daitekeenaz harago, nekeza baita zein funtzio duen jakitea. «Ukimena gizakiok ditugun bost zentzumenetako bat da, eta, horretaz hitz egiten dugunean, pentsatzen dugu zer den eskuekin transmititzen duguna, baina ahazten zaigu ukimena larruazal osoaren bidez ere transmititu daitekeela», adierazi du Beatriz Oronoz psikologoak. Hark dioenez, larruazala giza gorputzeko organorik handiena da, eta sentsazio ugari elkartzen dira bertan. Are, funtzio artatzailez beteta dagoela gaineratu du, eta eremu batzuk beste batzuk baino sentikorragoak direla. Horrez gain, ukimenaren bidez mina sentitu daitekeela ere azaldu du: esate baterako, bero-bero dagoen ura larruazalera erortzean. Hein batean, psikologoak uste du ukimenak «gorputz eskema egituratzen» laguntzen duela. Sentsazio fisikoak sortzeaz gain, ordea, alderdi emozionalean ere rol garrantzitsua duen zentzumena da.

Haur bat jaiotzen den momentutik, inportantea da ukimenaren estimulazioa martxan jartzea, Oronozek azaldu duenez. «Ukimena garatzen den lehen zentzumena da, umetoki barrenean jada badagoena; jaiotzean, umearentzat garrantzitsua da amaren azala kanpotik ukitzea, eta lehen harremana sortzea». Psikologoak funtsezkotzat jotzen du laztantzen jarraitzea urteek aurrera egin ahala, baina hutsune bat identifikatzen du. «Handitu ahala, ahaztu egiten zaigu zer garrantzitsua den besarkatzea, baina hori ezin dugu ahaztu, beti izan behar da inportantea». Gainera, gehitu du ukimena dela galtzen den azken zentzumena, eta beste era batera komunikatu ezin daitekeen harekin erlazionatzeko aukera ere eman dezakeela: esate baterako, koman dagoen pertsona batekin. Beste zentzumen batzuk garatuta ez dauzkatenek ere badute hari esker zenbait gauza atzemateko aukera: adibidez, ikusmen urritasuna duen batek.

Ukimena, hurbiltzeko

Harreman afektiboetan, askotan, ukimena da nagusi. Baita sexu harremanetan ere. Gehienetan, hark ematen du bide beste baten edo norberaren gorputza ezagutzeko, eta sentsazioak izateko zein gozatzeko. Oronozen arabera, zentzumen horrek gauza «positibo» ugari eskaini litzake. «Pertsona batek kontaktu fisikoa sentitzen duenean, automatikoki, maitatua eta babestua sentitzen da, eta emozio egoera indartsuagoa bilakatzen da, segurtasun handiagoarekin». Sistema immunologikoa indartzen laguntzen duela ere erantsi du, eta, esaterako, estresa eta antsietatea gutxitzen dituela. Azkenik, adierazi du ukitzearen bidez giza harreman «sakonagoak eta zintzoagoak» sortzen direla, eta horren oinarrian ezarri du hitzezkoa ez den komunikazioaren garrantzia. «Esaten dute eguzkiak ematen dituela bitaminak, baina uste dut jendearen kontaktua ere bitamina dela».

Fisioterapeuta da lanbidez Amaia Diez, eta eskuak ditu lanabes nagusi egunerokoan. Lan fisikoaz harago, alderdi emozionalari ere garrantzia ematen dio: «Pertsonalki, ukimena ezinbesteko tresna da bizitza pertsonalean eta profesionalean; lehen unetik saiatzen naiz pazientea hurbil sentiarazten, eta hari segurtasuna adierazten». Haren ustez, fisioterapiaren alorra, gehienetan, esku terapiarekin lotzen da, eta aitortu du hori ere egiten dutela, baina beste metodo batzuk ere erabiltzen dituztela. «Pertsona batek gainkarga bat izanez gero, eskuen bitartez askatzen dugu; paziente neurologiko batek, ordea, baliteke gorputzeko atal bat ez sentitzea; beraz, ukimena erabiltzen dugu nerbio sistemari estimuluak bidaltzeko, eta leku konkretu horretan zer eduki behar duen sentitzeko». Gainera, azaldu du minduta dagoen atala ez ezik, gorputzaren osotasuna hartu behar dela kontuan. «Eskuak pilula bezala dira: mina arinduko dute, baina horren atzean dagoen mina ez bada sendatzen, berragertu egingo da».

Diezek adierazi du txikitatik izan duela harremana ukimenarekin, goxotasunean egotea gustuko duelako, adibidez. Horregatik egin zituen Fisioterapia ikasketak, baita jendearekin lan egin nahi zuelako ere.

Eskuak, sortzeko

Azaldu du ikasketak egin zituenean handitu egin zela zentzumenarekin zuen erlazioa: «Garatu egiten da, eta ikasten da zer sentitu behar den eskuekin; aurretik, beso bat ukitzean ez nuen beste ezer atzematen, baina orain jakin dezaket zer dagoen horren azpian, hala nola muskuluak eta ehunak». Hala ere, aitortu du ikasketa horietan pazientzia ere ezinbestekoa dela. Ukimenaren beharra aipatu du: «Patologia bat tratatzeaz harago, pazientearen eta langilearen artean konfiantza ezartzeko ukitu beharra dugu fisioterapeutok, betiere mugak non dauden jakinda; pazientearekin sortutako harremanak badu zerikusia eraginkortasunarekin».

Eskulangileek ere harreman estua dute ukimenarekin. Hitzaren esanahiak dioen moduan, hainbat dira ukimenari eta eskuei esker sorkuntzari ekiten dieten sortzaileak. Leire Aiartzaguenak, esate baterako, bere ama Mila Bravorekin batera abiatutako proiektu bat du momentu honetan esku artean: Ehule. Batak puntu eta kakorratz lanak sortzen ditu, eta besteak, poltsak. Haria erabiltzen dute material nagusi gisa. «Guk eskuekin egiten dugu lan, eta guretzat gauzak ukitzea oso ohikoa izaten da; esango nuke atzamarrarekin gauza pila bat sentitzen ditudala nik neuk», adierazi du Aiartzaguenak. Kasu horretan, egunerokoaren parte dute hariak eskuekin ukitzea eta horiek sentitzea. Gainera, uste du eskulangile orok eduki beharko lukeela sentimendu hori ukimenarekin; eskuekin sentitu beharra, hain zuzen.

Diezen eran, eskulangile horrek ere aitortu du txiki-txikitatik izan duela gertuko harremana zentzumen horrekin. «Betidanik eduki ditut martxan eskuak eta ukimena; orokorrean, hari artean aritu izan naiz, baina baita beste gautza batzuetan ere; adibidez, sukaldean kozinatzen aritzean, asko gustatzen zait gauzak eskuekin ukitzea». Haren ustez, baliteke beste zentzumen batzuk baino garatuago edukitzea ukimena, eta horren adierazle izan daiteke erabili ohi duten materialaren kalitatea nabaritzeko gai dela sarri askotan. «Kakorratza egitean, eskuekin nabaritzen dugu materiala egokia den ala ez, ea artilea bertako ardiena den edo ez, esaterako». Hala ere, gaineratu du nabaritu duela ekoizpenak egiten joan ahala zentzumena garatu egin zaiola. Gainera, gehitu du gehienetan gauzak ukimenaren bitartez hautatzeko ohitura ere baduela egunerokoan: «Erosketetara joaten naizenean, garrantzitsua iruditzen zait gauza bat edo beste ukitzea, eta horri esker aukeratzea».]]>