<![CDATA[Ana Galarraga | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Wed, 23 Oct 2019 04:43:38 +0200 hourly 1 <![CDATA[Ana Galarraga | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Pitzadurarik ez Nobelen erreinuan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2093/031/001/2019-10-11/pitzadurarik_ez_nobelen_erreinuan.htm Fri, 11 Oct 2019 00:00:00 +0200 Ana Galarraga https://www.berria.eus/paperekoa/2093/031/001/2019-10-11/pitzadurarik_ez_nobelen_erreinuan.htm Inside Science komunikabide estatubatuarrak. Erretratu horiek egiteko, Medikuntza edo Fisiologiako Nobelaren 199 irabazleen aurpegiak, Fisikakoaren 201enak eta Kimikakoaren 165enak konbinatu dituzte, eta hala lortu dituzte, hurrenez hurren, hiru kategoria horietako sarituen erretratuak.

Interneten begiratu gabe ere, erraz asma daiteke nolakoak diren: gizonak, zuriak eta helduak. Hirukiak dirudite, hain dira antzekoak.

Datuek antzekotasun hori berresten dute: 1901ean jaio ziren Nobel Sariak, eta historian saritutako guztien %95 baino gehiago gizonak dira. Fisika da emakume saritu gutxien dituen arloa: hiru baino ez.

Bestalde, irabazleak nongoak diren begiratuta, sei herrialde nabarmentzen dira; haietara joan da sarien %80 baino gehiago: AEB, Erresuma Batua, Alemania, Frantzia, Errusia (edo iraganeko Sobietar Batasuna) eta Suedia, Alfred Nobelen jaioterria. Inor ez zen afrikar jatorrikoa.

Egoera horren aurrean, kritika ugari jaso ditu azken urteotan Nobel saridunak hautatzeaz arduratzen den erakundeak, Suediako Zientzien Errege Akademiak. Azkenean, sarituen dibertsitatea areagotzeko neurriak hartu dituela adierazi du Akademiako idazkari nagusiak, Nature aldizkariari emandako elkarrizketa batean.

Besteak beste, hautagaiak biltzean, emakume gehiagorengana jo dute izenen bila, eta gutunean berariaz eskatu zaie aintzat hartzeko generoa, jatorria eta gaia, baita aurkikuntza bat baino gehiago proposatzea ere.

Idazkariaren arabera, neurri horiek izan dute nolabaiteko eragina, lehen baino emakume gehiago izendatu baitituzte. Hala ere, gutxi izaten jarraitzen dutela aitortu du. Gainera, onartu du izenak proposatzen dituztenen artean emakumeen ehunekoa areagotzeak ez duela inolako eraginik izan. Alegia, proposamenak egiten dituena gizona zein emakumea izan, gizonak izendatzeko joera du.

Hautagaien etniari erreparatuta, berriz, neurrien eraginkortasuna neurtzeko oraindik goiz dela esan du idazkariak. Horrekin batera, neurriak hartu aurretik ere, asiarren ehunekoa handitzen ari zela nabarmendu du; bereziki, japoniarrena. Asian ikerketan zenbat inbertitzen den ikusita, etorkizunean ere gero eta asiar gehiago sarituko dituztela iragarri du. Esan duenez, horrek frogatzen du Akademiak ez duela inor baztertzen.

Are gehiago: aurkikuntza onenak egin dituztenek irabaztea bilatzen omen dute, eta, generoa edo etnia aintzat hartuta kuotak ezarriz gero, sariek balioa galduko luketela uste du. Argi dago ez dutela neurri iraultzailerik hartzeko asmorik.

Horren ondorioz: zientzietako aurtengo Nobel saritu guztiak gizonezkoak dira, denak estatubatuarrak edo Europa mendebaldekoak, bat izan ezik. Salbuespena ez da, ordea, hain salbuespen: japoniarra da.]]>
<![CDATA[Abortatzeko eskubidea, osasun-eskubidea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2093/039/001/2019-09-13/abortatzeko_eskubidea_osasun_eskubidea.htm Fri, 13 Sep 2019 00:00:00 +0200 Ana Galarraga https://www.berria.eus/paperekoa/2093/039/001/2019-09-13/abortatzeko_eskubidea_osasun_eskubidea.htm The Lancet astekari ospetsuak egin du, eta ez da kasualitatea, noski: landutako auziak zenbaterainoko garrantzia duen erakusten du horrek. Hain zuzen, abortua da gaia; zehatzago esateko, modu seguruan abortatzeko aukerak murrizteak dituen ondorioak.

Aurten argitaratutako datuen arabera, munduan, urtean 227 milioi emakume geratzen dira haurdun. Horietatik, %44 nahi gabeko haurdunaldiak dira, eta haietatik %56 abortuan amaitzen dira, %32 nahi gabeko erditzean, eta %12 berez galtzen dira. Duela hamar urteko datuekin alderatuta, nabaria da herrialdeen maila ekonomikoak duen eragina: herrialde ekonomikoki aberatsetan, asko gutxitu dira nahi gabeko haurdunaldiak zein abortuak; aldiz, ekonomikoki hain aberatsak ez direnek haiek baino abortu-tasa handiagoa dute, eta hamar urte hauetan datuak ez dira aldatu.

Aukera egokirik gabe abortatzen duten hamar emakumetatik bat hil egiten da, abortuaren ondorioz. Heriotza horietatik gehienak maila ekonomiko ertain eta baxuko herrialdeetan gertatzen dira. Goi-mailakoetan, oro har, badituzte seguru abortatzeko aukera ematen duten botikak eskura (misoprostola eta mifepristonaren konbinazioa), eta legeak ere ez dira hain murriztaileak. Aldiz, beste herrialde askotan, mifepristona garestiegia da, baliabideak urriak, eta legeek ere askoz ere muga gogorragoak jartzen dituzte.

Azkenaldian, baina, ekonomikoki aberatsak diren herrialdeetan ere modu seguruan abortatzea zailtzen duten joerak indartzen ari direla ohartarazten du The Lancet-ek. Horren adibide garbia dira AEBak. 2017ko urtarrilean, «Bizia babesten, osasun-sorospen globalean» izeneko agindua atera zuen Donald Trumpen gobernuak. «Mozal-agindu globala» eta «Mexiko Hiriko politika hedatua» ere deitzen zaio, eta, haren arabera, diru-laguntzak ukatzen zaizkie atzerrian abortuari buruzko informazioa ematen duten gobernuz kanpoko erakundeei. Ronald Reaganek sortu zuen agindu hori, eta presidente errepublikar guztiek ezarri dute.

Trumpen bertsioa are gogorragoa da, estatuetako osasun-sorospen global guztiei eragiten baitie, baita hiesari aurre egiteko larrialdi-planari ere. Sexu- eta ugalketa-osasun integralak, ordea, aintzat hartu behar ditu arrisku-faktore guztiak, eta haietako asko elkarrekin doaz eta elkarrekin egin behar zaie aurre: hiesa, eta sexu-bidezko gaitzak, minbiziak, nahi gabeko haurdunaldiak (bortxaketen ondoriozkoak barne)...

Horrekin guztiarekin batera, seguru abortatzeko aukeraren aldeko lana ere egiten dute, atzerrian ez ezik (Kenia, Nepal, Nigeria, Hegoafrikako Errepublika...), baita AEBetan bertan ere, bereziki, populazio-talde zaurgarrienetan. Eta mozal-agindu globalaren pean, izugarri murriztu dira modu seguruan abortatzeko aukerak, estatu askotan: Alabama, Georgia, Mississippi, Ohio, Texas, Kentucky, Utah… Horren aurrean, The Lancet-ek garbi dio: ez dago osasun-eskubiderik, abortu segurua izateko eskubiderik gabe.]]>
<![CDATA[Lo onaren bila]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2028/039/001/2019-06-14/lo_onaren_bila.htm Fri, 14 Jun 2019 00:00:00 +0200 Ana Galarraga https://www.berria.eus/paperekoa/2028/039/001/2019-06-14/lo_onaren_bila.htm
Obsesioa eta negozioa eskutik doazen gizartean, ordea, komeni da garbi izatea zer dagoen frogatuta eta zer den saltzeko aitzakia. Oinarrian, hau da egia: loa funtsezkoa da gure osasunerako. Aspalditik da ezaguna oroimenean duen garrantzia, baina, horrez gain, ikerketek frogatu dute zerikusi zuzena duela zenbait gaixotasunekin, tartean, alzheimerra, obesitatea eta arazo kardiobaskularrak.

Zehazki, loaldian neuronen arteko loturak berrantolatzen direla frogatu dute saguetan. Pertsonekin egindako esperimentuetan, berriz, ikusi dute ondo lo egiten ez dutenek oroitzapen negatibo gehiago gordetzen dituztela.

Alzheimerrean, xehetasun asko oraindik ezagutzen ez dituzten arren, badirudi lo falta dagoen kasuetan gehiago pilatzen direla beta-amiloideak eta tau proteina, biak ere gaitzarekin erlazionatutakoak. Dena den, zaila da bereiztea zer den lehenago, arrautza ala oiloa; hau da, lorik ezak eragiten duen alzheimerrean, edo alzheimerrak ekartzen duen lo-gabezia. Nolanahi ere, sintomak hobetu egiten dira ondo lo eginez gero.

Immunitate-sistema ere indartu egiten da loari esker, eta hormona-sistema, orekatu. Esaterako, lo gutxi egitean, intsulinaren maila jaitsi egiten da. Horrekin batera, igo egiten da gosea eragiten duen hormonarena (grelina), eta jaitsi, berriz, garunari aseta gaudela adierazten dionarena (leptina). Horrek ekartzen du gehiegi jatea, lo-gabezia dagoenean. Eta horrekin lotzen dira obesitatea eta beste asaldura batzuk, besteak beste, arazo kardiobaskularrak, hipertentsioa eta diabetesa.

Horrek guztiak ez du esan nahi lo ondo egitearekin itsutu behar dugunik. Ezta nahitaez zortzi ordu egitearekin ere, han-hemen agintzen duten bezala. Adituen arabera, sei eta zazpi ordu artean da neurri egokia. Garrantzitsua da, hori bai, lo sakona egitea, alegia, loaren zikloa osatzea eta REM deritzon fasera iristea. Ziklo bakoitzak ordu eta erdi inguru irauten du, eta gauero bospasei ziklo izaten ditugu.

Hori, gaur egun. Izan ere, zenbait ikerketak erakutsi dute industria-aroaren aurretik, kultura askotan, egunean loaldi bakarra eta jarraitua izan beharrean, bi loaldi izaten zituztela. Horrela agertzen da On Kixote Mantxakoa eleberrian eta beste liburu batzuetan. Azterketa etnografikoek ere erakutsi dute XX. mendearen erdira arte, argi artifizialik ez zuten kultura ez-mendebaldarretan, ohikoena bi loaldi izatea zela.

Beharbada ez daukagu tematu beharrik gau osoz lo jarraian egitearekin; bai, ordea, lo ondo egitearekin. Eta ez badugu lortzen, merkatuak eskaintzen dituen erremedio farmazeutiko, natural zein teknologikoetara jo aurretik, komeni da betiko aholkuak probatzea: gailu elektronikoak, telebista eta enparauak albo batera utzi; ez egin kirolik iluntzean, ezta beste jarduera pizgarririk ere; goiz afaldu eta garaiz oheratu; leku eta giro aproposak bilatu, eta gogotsu hartu oheratzeko unea; eta ohea lotarako eta sexurako erabili, ez beste ezertarako. Hain justu, sexu-jarduera lo-eragilea dela baieztatu dute zientzialariek. Ondo lo egin!]]>
<![CDATA[Hiesaren estigma desegiteko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2044/039/001/2019-05-17/hiesaren_estigma_desegiteko.htm Fri, 17 May 2019 00:00:00 +0200 Ana Galarraga https://www.berria.eus/paperekoa/2044/039/001/2019-05-17/hiesaren_estigma_desegiteko.htm Elhuyar Zientzia

Hiesa ezagutu zen unetik bertatik izan da tabu eta estigma. Gaitzak gizarteak baztertutako taldeei eragiten zien bereziki (gayak, heroinazaleak), heriotza eragiten zuen, gorputzeko isurien bidez kutsatzen zen, ez zegoen sendabiderik… Horiek ziren hasiera hartan zabaldu ziren mezuak, eta, geroztik 35 urte igaro badira ere, eta, denbora horretan izugarri aurreratu bada ere, ikerketan eta tratamenduan, estigma ez da guztiz desagertu.

Jakina, egoera asko aldatzen da leku batetik bestera, baina, industrializatutako herrialdeetan, odolean giza immunoeskasiaren birusa (GIB) izatea jada ez da hies gaitza izatearen sinonimo. Are gehiago: tratamendua hartzen duten pertsonek birus-maila detektaezina dute odolean eta ez dute birusa kutsatzen.

Gakoa diagnostiko goiztiarra da. Tabuaren eta beldurraren eraginez, ordea, arrisku-praktikak izan dituzten zenbait pertsona ez dira diagnostiko-proba egitera joaten berehala, eta horrek bi ondorio ditu: batetik, tratamendua atzeratu eta pronostikoa okertu egiten dira; eta, bestetik, beste pertsona batzuk kutsatzeko arriskua dago. Horregatik da hain garrantzitsua antirretrobiralen arrakasta nabarmentzea, estigma behingoz desegin dadin.

Alde horretatik, aipatzekoa da berriki argitaratutako ikerketa bat. Partner2 izena du, eta Europako 14 herrialdek parte hartu dute. Bi urtez, 782 bikote gayri jarraipena egin diete. Bikote guztietan, kideetako batek ez zuen birusik, eta besteak antirretrobiralak hartzen zituen. Guztiek, babesik gabeko sexu-harremanak izan dituzte (ikerketan sarketa-kopurua ere zehazten dute: 76.000), eta, bikoteen barruan, ez da infekzio bakar bat bera ere izan (15 infekzio berri diagnostikatu zituzten, baina denetan bikoteaz kanpoko beste pertsona batek kutsatuta).

2016an Partner1 ikerketak emandako emaitzak berretsi ditu ikerketa horrek. Partner1-ean preserbatiborik gabeko 58.000 sarketen ondorioak aztertu zituzten, eta orduan ere ez zuten infekziorik detektatu, baina gizonen arteko harremanak ez ziren esanguratsuak estatistikoki. Hortaz, sarketa baginala segurua zela frogatu bazuten ere, gizonekin berariaz beste ikerketa bat egin behar zela ondorioztatu zuten. Eta orain eman dituzte emaitzak.

Datuek garbi utzi dute badela estigma desegiteko garaia, eta, horretan, gizarte osoak du ardura. Bitartean, ezin da ahaztu munduko beste leku askotan egoera askoz ere okerragoa dela. Hain zuzen, aste honetan bertan argitaratu dira Nature aldizkarian Saharaz hegoaldeko 47 herrialdetako datuak. 15-49 urteko helduetan, hiesaren prebalentziak izan duen bilakaera neurtu dute 2000-2017 urteetan, eta ikusi dute 15 herrialdetan areagotu egin dela. Zaila dirudi Nazio Batuen Erakundearen helburua lortzea: 2030erako hiesaren izurria amaitzea.]]>
<![CDATA[Katie Bouman: izen-abizenez]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2044/031/001/2019-04-19/katie_bouman_izen_abizenez.htm Fri, 19 Apr 2019 00:00:00 +0200 Ana Galarraga https://www.berria.eus/paperekoa/2044/031/001/2019-04-19/katie_bouman_izen_abizenez.htm Elhuyar Zientzia

Harrigarria dirudien arren, zulo beltza lortzeko proiektuan nabarmendu den izen nagusia ez da astronomoa edo astrofisikaria, informatika ingeniaria baizik. Eta are harrigarriagoa da informatikari hori emakumezkoa izatea, berekin proiektuan lanean aritutako hamar ingeniarietatik zortzi gizonezkoak baitira. Gaztea da, gainera; 29 urte baino ez ditu. Haren izena: Katie Bouman.

Askok zulo beltzaren irudia erakutsi zutenean zabaldu zen argazkian ezagutu dute Katie Bouman. Bouman ordenagailu baten aurrean dago; ordenagailuaren pantailan zulo beltza ikusten da, eta, atzean, formula matematikoz betetako arbel bat. Baina Boumanen irribarreak eta begiek gainerako guztia ezkutatzen dute: pozaren irudikapena da.

Alabaina, zulo beltzaren irudia ezagutu aurretik ere bazen nor. Adibidez, 2017an TED hitzaldi bat eman zuen. Hitzaldi horiek ospe handia dute, puri-purian dauden gaiei buruzko informazio sakona ematen baitute nazioarteko adituek. Boumanen hitzaldiak izenburu hau zuen: Nola egin argazki bat zulo beltz bati, eta ezaguna zen zulo beltzaren irudia argitaratu zain geundenon artean.

Hain zuzen, horixe azaltzen du hamar minutu pasatxoan: nola lortu zulo beltz baten irudi bat, munduan sakabanatutako zortzi irrati-teleskopioren datuetatik abiatuta. Horretarako dauden zailtasunak azaltzen ditu, eta haiek gainditzeko garatu dituzten bideak. Horretan gako izan da Boumanen lana, hark sortu baitu irrati-teleskopioen datuak tratatzeko programa informatikoa. Ulertzekoa da, beraz, haren poz-aurpegia iragarritakoa guztiz bete zela ikustean.

Programa informatiko hori doktoretza-tesian garatu zuen, Massachusettseko Teknologia Institutuan (MIT), eta hura izan zen Bouman zoriontzen lehenengoetakoa.

Denek ez dute, ordea, horrela hartu, eta sare sozialetan haren aurkako iritziak zabaldu dira. Are gehiago: zulo beltzaren irudia argitaratu eta bi egun ondoren, Boumanen sarrera sortu zuten Wikipedian. Bada, handik gutxira, artikulua kentzea aztertzen ari zirela zioen oharra jarri zuten han bertan. Nonbait, erabiltzaile batzuk kexu ziren; ikerketan berrehun ikertzailek baino gehiagok parte hartu zutenez, ez zitzaien iruditzen bidezkoa Katie Boumanen izena nabarmentzea.

Nolanahi ere, proiektuko kideak Boumanen alde jarri dira, eta egin duen lana ezinbestekotzat jo dute irudia lortu ahal izateko. Gainera, Boumanek berak ere hasieratik izan ditu gogoan parte-hartzaile guztiak; hain zuzen, hau esan zuen irudia argitaratu ondoren egin zioten lehen elkarrizketan (CNN): «Gutako inork ezin izango zuen bakarrik egin. Jatorri desberdinetako jende askori esker izan da posible».]]>
<![CDATA[Hilekoa: zeruan bezala lurrean ere]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/031/001/2019-03-22/hilekoa_zeruan_bezala_lurrean_ere.htm Fri, 22 Mar 2019 00:00:00 +0100 Ana Galarraga https://www.berria.eus/paperekoa/1892/031/001/2019-03-22/hilekoa_zeruan_bezala_lurrean_ere.htm Elhuyar Zientzia

Datorren ostiralean, hilaren 29an, historian lehen aldiz, bi emakume espazio irekira aterako dira, gizon baten laguntzarik gabe. Bi emakume, bakarrik. Biak NASAko astronautak dira, eta Nazioarteko Espazio Estaziotik (ISS) aterako dira, joan den udan jarritako bateria batzuk aldatzera. Haien izenak: Christina Koch eta Anne McClain.

Antza denez, genero-berdintasunak oso poliki egiten du aurrera espazioan, 35 urte igaro baitira dagoeneko, emakume batek espazio-ibilaldi bat egin zuenetik. Svetlana Savitskaia kosmonauta izan zen aitzindari hura, eta ia lau orduz aritu zen espazioan, Saliut-7 estaziotik kanpo, egituraren konponketa-lanetan. Eskifaiako gainerako bost kideak gizonak ziren, eta zeregin horietan haiek bezain ondo moldatzen zela onartu zuten misioaren arduradunek.

Kazetariek, berriz, Savitskaiak egindako lana goraipatzeaz gain, haren gorputzaz ere idatzi zuten. Izan ere, garai hartan oso zabalduta zegoen grabitate-eza emakumeen gorputzerako kaltegarria izango zelako ustea. Horregatik, askok nabarmendu zuten Savitskaiak onik gainditu zuela misio hura, kilo batzuk galdu zituen arren.

Ez ziren kiloak kezkatzen zituena, ordea; hilekoa baizik. Grabitate-ezaren ondorioz, odola ez zen kanporatuko, eta auskalo zer kalte eragin zezakeen gorputzaren barruan! Funtsik gabeko kezka hori oztopo handia izan zen emakumeak onartzeko espazio-misioetan, eta, gerora, nahiz eta osasunean eraginik ez duela frogatu den, tartean behin berriz pizten da mamua.

Esate baterako, 2016an, Houston eta Londresko (gizon) ikertzaile batzuek espazioan hilekoa izateari buruzko artikulu bat argitaratu zuten Microgravity aldizkarian. Espazioan zeuden bitartean hilekoa ez izateko hormona antisorgailuak hartzea gomendatzen zuten ikertzaileek. Horrek ere bazuen baina bat gizon haientzat: Martera joateko, adibidez, denbora asko behar da, eta beharko liratekeen milaka pilula haiek leku asko hartuko lukete.

Edonola ere, adituek onartzen dute espazioko instalazioak ez daudela prestatuta hilekoaren hondakinak behar bezala tratatzeko. Nonbait, instalazioak diseinatzen dituzten ingeniariek ez dute hilekorik izaten, eta ez dute aintzat hartzen beste inork izan dezakeenik ere.

Baina ez dago hain urrutira joan beharrik halako bereizketak topatzeko. Lurrean bertan, leku urrun eta bakartietan ikertzen duten emakumeek sarritan salatu izan dute azpiegiturak nahiko eskasak izaten direla, ikuspegi higienikotik. Hala ere, ezingo dugu beste inon aurrerapauso handirik eskatu, hemen, elkarri tanpoi bat edo konpresa bat uzteko, edo norberarena aldatzera joateko, ezkutuan gabiltzan bitartean. Ez dugu ezer ezkutatzeko.]]>
<![CDATA[Fokuetatik kanpo, min]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1919/031/001/2019-02-22/fokuetatik_kanpo_min.htm Fri, 22 Feb 2019 00:00:00 +0100 Ana Galarraga https://www.berria.eus/paperekoa/1919/031/001/2019-02-22/fokuetatik_kanpo_min.htm
Horren erakusle da The Lancet medikuntza aldizkariak egun horren harira plazaratutako zenbaki berezia. Editorialaren izenburuak ez du zalantzarako tarterik uzten: «Feminismoa denontzat da». Zenbakia osatzen duten ikerketa-artikuluek arrazoiez janzten dute izenburua.

Horietako batean, esaterako, 1980-2016 urteen artean argitaratutako 11,5 milioi ikerketa aztertu dituzte, eta ondorioa negargarria da: ikerketa medikuetan emakumeak gutxietsita daude, eta ez dira aintzat hartzen sexuen artean dauden diferentzia genetikoak, fisiologikoak, ezta sendagaiek batzuengan eta besteengan izan ditzaketen eragin desberdinak ere. Oraindik, gizonak dira zentroa: sarritan, haiek dira ikerketa-buruak, haiek dira neurria, eta haientzat diseinatzen dituzte tratamenduak.

Horrek sortzen dituen arazoak gainditzeko, duela urte batzuk erakundeek neurriak hartu zituzten, eta, esaterako, AEBetako Osasun Institutuak irizpide garbiak ditu, zelula eta animalia emeak ere erabiltzeko esperimentuetan, eta emakumeek ere parte har dezaten saio klinikoetan. Antzeko neurriak daude Europako Batasunean ere.

Alabaina, The Lancet-eko ikerketak agerian jarri du neurri horiek ez direla nahikoak: 1997tik 2001era merkatutik erretiratutako hamar botikatatik zortzi kaltegarriagoak ziren emakumeentzat gizonentzat baino.

Emakumeak proba klinikoetan baztertzeko gehien erabiltzen den aitzakia da gorabeheratsuagoak direla, hilekoaren zikloaren ondorioz. Alabaina, zenbait alderditan, gizonek emakumeek baino gorabehera handiagoak izaten dituztela frogatu da. Eta, hala ere, zer zaila den estereotipoak eraistea!

Mina da horren adibide. Hau da 2001eko artikulu zientifiko baten izenburua: Minez garrasi egiten duen neska: emakumeen aurkako isuria, minaren tratamenduan. Artikuluak erakusten zuen, oro har, emakumeek gizonek baino gehiagotan izaten dutela mina, sakonagoa dela, eta gehiago irauten duela, eta, hala ere, ematen zaien tratamendua eskasagoa dela.

Bada, 2017an argitaratutako beste ikerketa baten arabera, egoera ez da aldatu, ez, behintzat aztertutako adin-tartean (18-24). Medikuek emakume gazteen mina gutxiesteko joera dutela erakusten du ikerketak. Hori ohikoa izaten da, besteak beste, endometriosi-kasuetan eta sexu-erasoetan. Bada garaia fokuak txoko ilunenetan ere jartzeko, eta Nik sinesten dizut aldarrikatzeko, baita zientzian ere. ]]>
<![CDATA[Men egiteko arrazoiak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1904/035/001/2019-01-18/men_egiteko_arrazoiak.htm Fri, 18 Jan 2019 00:00:00 +0100 Ana Galarraga https://www.berria.eus/paperekoa/1904/035/001/2019-01-18/men_egiteko_arrazoiak.htm Elhuyar Zientzia

Esanekoa al zara? Agindutakoa egingo zenuke beti, baita horren ondorioz norbaitek kalteak jasango balitu ere? Zaila da norberak nola jokatuko lukeen asmatzea, egoera egokitu arte.

1961ean, hori ikusteko esperimentu bat egin zuen Stanley Milgram psikologo estatubatuarrak. Garai hartan, kriminal nazien aurkako lehen epaiketak egiten hasiak ziren, eta eztabaidagai zen zenbateraino ziren errudun. Azken batean, haietako askok aginduak bete baino ez zuten egin. Ala?

Obedientziaren muina aztertzeko, esperimentu hau diseinatu zuen Milgramek: batzuk (boluntarioak) irakasleak izango ziren, eta besteak, ikasleak (Milgramen konplizeak). Irakasle rola egokitzen zitzaion boluntarioak deskarga elektriko bat eman behar zion ikaslearena egiten zuenari, oker erantzuten zuen bakoitzean. Esandakoa egitea oso garrantzitsua zela azpimarratu zien esperimentuaren zuzendariak.

Bazen gehiago, ordea: ikasleak akatsak pilatu ahala, deskargaren indarra areagotzen zihoan. 15 voltekin hasi, eta 450 voltekin bukatzeraino. Irakasleak ezin zuen ikaslea ikusi, baina bai haren oinazezko garrasiak entzun. Ez zekien garrasiak eta deskargak, biak zirela gezurrezkoak.

Emaitza esanguratsua izan zen: irakasle rola izan zuten 40 boluntarioetako 26 (%65) 450 volteko deskarga ematera iritsi ziren.

Geroztik, esperimentuak kritika asko jaso ditu: diseinu desegokia zuela, emaitzak manipulatuta zeudela... Ondoren, beste batzuk egin dira, ordea, irizpide zorrotzekin, eta emaitzak ez dira askorik aldatu.

Azkena orain argitaratu da, PLOS aldizkarian. Denborarekin teknologiak aurrera egiten duen seinale, errealitate birtuala erabili dute, baina, funtsean, esperimentu berbera da. Helburua, hala ere, ez da izan nola jokatzen dugun jakitea soilik; horren zergatia ere argitu nahi izan dute oraingoan.

Izan ere, Milgramek iradoki zuen, beharbada, irakasle boluntarioak hain zeudela arduratuta aginduak ondo betetzearekin, ezen ez baitziren konturatzen zer kalte egiten zieten ikasleei.

Hori argitzeko, beraz, Londresko Unibertsitateko ikasle boluntarioekin berregin dute Milgramen esperimentua, eta ondorioak garbiak dira: batetik, berretsi dute jendeak aginduak betetzeko joera duela, baita horrekin urkoari min egiten badio ere; bestetik, ikusi dute horren arrazoia ez dela ez direla jabetzen beren jokabideak duen eraginaz. Ondorioa beldurgarriagoa da: kalte egin arren, nagusiari men egitea lehenesten dute, helburu gorenari eusteagatik.

Agian, nahiagoko genuke hain esanekoak ez garela sinestea, baina, egia esan, esperimentua nahiko baliagarria da gure inguruan ikusten ditugun zenbait jokaera hobeto ulertzeko.]]>
<![CDATA[Min dut bihotzean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1904/039/001/2018-12-21/min_dut_bihotzean.htm Fri, 21 Dec 2018 00:00:00 +0100 Ana Galarraga https://www.berria.eus/paperekoa/1904/039/001/2018-12-21/min_dut_bihotzean.htm
Adibide horiek garbi erakusten dute sentimenduek beren lekua dutela gorputzean, batzuek behintzat. Baina zenbateraino dira metaforikoak? Zergatik lotzen ditugu sentimendu eta emozio batzuk gorputz-atal jakinekin: hala esaten ikasi dugulako, edo benetan adierazten du gure gorputzak, seinale fisikoen bitartez, sentimendu edo emozio baten nolakotasuna? Ez al dira denak garunean gertatzen?

Finlandiako Turku Unibertsitatean urteak daramatzate emozioen eta gorputzaren arteko lotura ikertzen, eta ez dute zalantzarik: sentimenduek beren lekua dute gorputzean. Are gehiago, berriki, sentimenduen mapa aurkeztu dute.

Mapa osatzeko, mila parte-hartzaileren baino gehiagoren informazioa aztertu dute. Batetik, inkesta bidez, haien iritzi subjektiboak jaso dituzte, eta, bestetik, garun-jarduerari buruzko datuen analisia egin dute. Horrekin guztiarekin, sentimendu eta emozioak sailkatu dituzte eta non kokatzen diren ikusi dute.

Hala, sentimenduen jatorriari erreparatuta, bost multzotan banatu dituzte: emozio positiboek sortutakoak, emozio negatiboetatik datozenak, prozesu kognitiboen ondoriozkoak (zerbait entzutean edo gogoratzean sortzen direnak, besteak beste), egoera somatikoak eragindakoak (gaixo gaudenean azaltzen direnak) eta homeostatikoak (gosea edo egarria, adibidez).

Eta zer leku hartzen dute gorputzean? Oro har, zenbat eta gertuagokoak izan bi sentimendu, orduan eta gertuago daude mapan ere. Batzuen tokia erraz ezagutzen da: gosea sabelean, egarria eztarrian eta arrazoia buruan. Beste batzuena, berriz, ez da hain senezkoa: elkartasuna eta aitortza (sentimendu positiboak), eta errua eta etsipena (negatiboak), bihotzean sentitzen dira gehienbat, baina baita buruan eta sabelean ere. Gauza bera gertatzen da guraria eta nekearekin; aurkakoak izan arren, leku berean sentitzen dira: gorputz osoan.

Bestalde, norbere buruaren kontrola buruan eta eskuetan sentitzen da; eta haserreak eta suminak ere badute tokia eskuetan. Hain zuzen, ohikoa da eskuak mugitzea haserrea adieraztean.

Horrenbestez, ikertzaileek ondorioztatu dute sentimenduak gorpuztuta daudela. Haien ustez, litekeena da, eboluzioan, sentimenduak sortu izana norberari eta inguruneari buruzko informazioa transmititzeko gorputzari; gorputzak jakin dezan gaixo dagoela, edo on egiten dion egoera bat dagoela inguruan... Horrez gain, emozio positiboak ongizatearekin lotuta daudela nabarmendu dute, eta, alderantziz: negatiboak gaixotasunekin erlazionatzen dira. Horrenbestez, erlazio hori ondo ezagutzea lagungarria izan daiteke ongizate fisiko eta psikikoa lortzeko.]]>
<![CDATA[Frankenstein bizirik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1875/039/001/2018-11-23/frankenstein_bizirik.htm Fri, 23 Nov 2018 00:00:00 +0100 Ana Galarraga https://www.berria.eus/paperekoa/1875/039/001/2018-11-23/frankenstein_bizirik.htm
Izan ere, Mary Shelleyk duela berrehun urte idatzitako liburuan garbi geratzen da munstroa pertsonak baino handiagoa, indartsuagoa, azkarragoa eta sentiberagoa dela. Eta gizakion baliabide berberak behar dituenez elikatzeko zein bizitzeko, bikotekidearekin izandako ondorengoek gu ordezkatzen amaituko lukete, elkarrezintasun lehiakorraren printzipioari jarraituta.

Mary Shelleyk arrisku hori aurreikusi zuen, eta, liburuan, Victor, munstroarentzat bikotekidea osatzen ari dela, damutu eta suntsitu egiten du, bizia eman aurretik. Horrez gain, bere kreaturaren ekintza kriminalak onartezinak zaizkiola eta, helburu bakar bat izango du: hura akabatzea, baita horren ordainetan bizia galdu behar badu ere.

Nobelan, munstroa baino lehen hiltzen da bere sortzailea, baina irakurleak badaki munstroak bere buruaz beste egingo duela, sentitzen dituen erruduntasuna eta bakardadea zama handiegia baitzaizkio.

Errealitatean, ordea, aldian behin berpiztu egiten da zientzialariek etikaren marra gorria zeharkatu ote duten kezka. Azken adibidea laborategian hazitako garun-organoideek eman dute.

Hain zuzen, giza zelula ametatik abiatuta, ehunka garun organoide sortu dituzte Kaliforniako Unibertsitatean. Aurretik ere egin izan dituzte horrelako esperimentuak, eta, iraunarazteko, giza zelulekin egindako garun txiki horiek saguei transplantatzera ere iritsi dira. Oraingoan, hamar hilabetez laborategian hazi ondoren, elektroentzefalogramaren bidez frogatu dute seinale elektrikoak sortzen dituztela; hain justu, giza enbrioien garunek sortzen dituzten seinaleen antzekoak.

Ikertzaileek zehaztu dute hazi dituzten organoideek ez dutela garun oso baten itxurarik, baina egitura konplexuagoak sortzeko asmoa dutela aurreratu dute. Helburua ere argitu dute: giza enbrioiaren garunaren garapena hobeto ezagutzea, eta autismoa, epilepsia eta halako gaitzak ikertzea.

Baina, hala eta guztiz ere, ohar hau egin du Garun Zientzien Allen Institutuko buruak: zenbat eta garun osoagoa egin, orduan eta arrisku handiagoa kontzientzia agertzeko. Eta orduan, zer?]]>
<![CDATA[Nork jarraitu beharko luke bizirik?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1875/039/001/2018-10-26/nork_jarraitu_beharko_luke_bizirik.htm Fri, 26 Oct 2018 00:00:00 +0200 Ana Galarraga https://www.berria.eus/paperekoa/1875/039/001/2018-10-26/nork_jarraitu_beharko_luke_bizirik.htm
Era horretako galderak erantzun nahian dabiltza adimen artifiziala duten makinen garatzaileak; tartean, auto autonomoen diseinatzaileak. Erantzuna, ordea, ez dago haien esku, gizarte osoak onartu behar baititu makinei ezarritako arau etikoak, makinak berak onartuak izan daitezen.

Hala, jendearen iritzi moral edo etikoa ezagutzeko, orain arteko esperimenturik handiena egin dute. Moralaren Makina (Moral Machine) deitu diote, MIT Massachusetseko Teknologia Institutuak gidatu du, eta 233 herrialdetako milioika pertsonaren 40 milioi erantzun jaso dituzte.

Hauek dira esperimentuan aukeran emandako egoerak: pertsonak salbatzea (etxe-animalien ordez), martxa berean jarraitzea (autoen artean nora-hara ibili beharrean), autoan doana salbatzea (oinezkoaren ordez), bizidun asko salbatzea (gutxiren ordez), gizonak salbatzea (emakumeen ordez), gazteak (zaharren ordez), zuzen dabiltzan oinezkoak (autoen tartetik gurutzatzen ari direnen ordez), sasoi onean daudenak (hain sasoi onean ez daudenen ordez), eta gizarte-maila altukoak (gizarte-maila baxukoen ordez).

40 milioi erantzun horiek aztertuta, ikusi dute auzi batzuetan adostasun handia dagoela: jendeak nahiago du pertsonak eta gazteak salbatu; eta asko badira, hobe. Hiru kasu horietan, beraz, garbi legoke zer agindu eman makinei.

Beste batzuetan, aldiz, erantzuna nork ematen duen, aldea dago lehentasunetan. Esaterako, emakumeak salbatzeko lehentasuna % 0,06 txikiagoa zen gizonen artean, oro har; baina, hego-hemisferioko herrialdeetan, genero batekoek zein bestekoek egiten zuten emakumearen biziaren alde.

Ikertzaileek aitortu dute azterketa auzia konpontzeko hurbilketa bat baino ez dela, baina, erantzun-kopurua aintzat hartuta, ateratako ondorioak aintzat hartzekoak direla iritzi diote. Hala ere, ikertzaileek hainbeste galdera gaizto egin ondoren, agian ez legoke gaizki beste hau ere gehitzea: benetan pentsatzen duzuna erantzun duzu (ala galdetzailearen oniritzia bilatu duzu)?]]>
<![CDATA[Espermatozoide matxoaren mitoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1875/047/001/2018-09-28/espermatozoide_matxoaren_mitoa.htm Fri, 28 Sep 2018 00:00:00 +0200 Ana Galarraga https://www.berria.eus/paperekoa/1875/047/001/2018-09-28/espermatozoide_matxoaren_mitoa.htm
Hain muturrera joan gabe ere, orokorra da espermatozoide «irabazlea» hartzea protagonistatzat eta bigarren mailakotzat jotzea obulua, konkistatzailea eta konkistatua bikote klasikoari men eginda. Antropologian, eboluzioan eta giza ugalketan espezializatutako Robert D. Martin biologoaren arabera, ordea, ikuspegi hori zientziaren historian nagusitu den estereotipo matxisten ondorioa da, eta, gainera, okerra da guztiz.

Izan ere, XX. mendera arte, zientzia-gizonek ernalkuntzaz zekitena gehiago oinarritzen zen uste eta sinesmenetan, zientzian baino. Espermatozoideak ezezagunak ziren Antoni van Leeuwenhoek izeneko merkatari eta asmatzaileak berak egindako mikroskopioaren bitartez ikusi zituen arte, 1680. urte inguruan. Bati baino gehiagori sorginkeria iruditu zitzaion, baina Leeuwenhoekek argi erakutsi zuen: giza hazian izaki bizidunak zeuden. Horrek indartu egin zuen haurrak hazitik garatzen zireneko ustea.

1876an jakin zuten ernalketa espermatozoidearen eta obuluaren artean gertatzen zela, Oscar Hertwig zoologoari esker, baina ordurako garbi zegoen ernalketa gizonen afera zela; horretarako zituzten zakila, barrabil-parea eta milioika espermatozoide. Emakumea eta haren organo eta gainerakoak, berriz, hartzaile hutsak ziren.

Zientziak aurreratu eta zientzialariek begiak ireki ahala, ordea, agerian geratu dira ikuspegi horren hutsuneak. Eta horiek nabarmendu ditu Martinek. Esaterako, gogorarazi du espermatozoideen ugaritasuna ez dela halabeharrez seinale ona: haietako asko eta asko akastunak dira; horregatik behar dira hainbeste. Eta ez dute igerian egiten obuluaren bila: umetokiaren eta obiduktoen mugimenduek bultzatzen dituzte obulurantz.

Beste hainbat uste ustelekin batera, gizonaren adinarena ere aipatu du, lehen esaten baitzen gizonaren adinak ez zuela axola. Hori okerra dela onartzea mesedegarria izan den bezala, espermatozoide matxoaren mitoa desegitea ere onerako izango dela irizten dio Martinek. Ebidentziak onartzeko eta ikuspegia aldatzeko prest egotea da gakoa.]]>
<![CDATA[Tereshkhova eta Ride, antzekoak eta desberdinak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2173/038/002/2018-06-22/tereshkhova_eta_ride_antzekoak_eta_desberdinak.htm Fri, 22 Jun 2018 00:00:00 +0200 Ana Galarraga https://www.berria.eus/paperekoa/2173/038/002/2018-06-22/tereshkhova_eta_ride_antzekoak_eta_desberdinak.htm Elhuyar Zientzia

Hil honetan, bat egiten dute lehen emakume kosmonauta eta astronauta lehen aldiz espaziora joan zireneko urteurrenak. Hain zuzen, ekainak 18 zituela eman zuen pauso hori Valentina Tereshkovak, eta 16an, berriz, Sally Ridek. Bi eguneko tartea dago, beraz, bi efemerideen artean. Urteak aintzat hartuta, baina, tartea dezente handiagoa da: estatubatuarrek lehen emakumezko astronauta, Ride, espaziora bidali zutenerako, baziren 20 urte errusiarrek lorpen hori eskuratu zutela, Tereshkovari esker.

1963an joan zen espaziora Tereshkova, Vostok 6 ontzian. Espaziora bidaiatu zuen lehen emakumea ez ezik, espazioan bakarka egondako bakarra ere bada oraindik ere. Gainera, lehen zibila ere izan zen, haren aurretik espaziora joandako guztiak militarrak baitziren, eta, bere bidaian, astronautek espazioan guztira igarotako ordu kopurua gainditzea lortu zuen. Izan ere, ia hiru egun eman zituen; denbora-tarte horretan, 48 orbita osatu zituen Lurraren inguruan.

Horrela, espazio-lasterketaren buruan jarri ziren errusiarrak, beste behin ere: haiek jaurti zuten lehen satelitea (Sputnik-1, 1957an), bidali zuten lehen animalia (Laika, 1957an hura ere) eta lehen gizakia (Yuri Gagarin, 1961ean), eta espaziora bidaiatu zuen lehen emakumea ere kosmonauta zen, ez astronauta.

Hogei urte igaro ziren estatubatuarrek lehen emakumea espaziora bidali zutenerako. Sally Ride izena zuen, fisikaria zen, eta Challenger ontzian egin zuen lehen bidaia hura, STS-7 misioan. Eta beste alderdi batean ere izan zen lehena: espaziora bidaiatu dutenen artean, bere burua LGTBIQ kolektibokoa dela onartu duen lehenengoa da Sally Reid, eta, oraingoz, bakarra.

Bestela, espaziora joan zen hirugarren emakumea izan zen, bera baino urtebete lehenago joan baitzen bigarren kosmonauta: Svetlana Savitskaya. Berez, 1960-1970 hamarkadetan, AEBetan egin ziren saiakerak emakumezko bat bidaltzeko espaziora, baina beti bide estraofizialetatik, ez NASA ez gizartea ez zeudelako halakorik onartzeko prest. Astronautak herrialdearen heroiak ziren, eta heroiak gizonezkoak izan behar zuten, nahitaez.

Hortaz, 1983ra arte ez zuten pauso hori eman AEBetan, eta, hala ere, prentsaren matxismoa jasan behar izan zuen. Esaterako, «Bidaiak zure ugal-organoei eragingo die?», eta «Negar egiten duzu lanean gauzak gaizki ateratzen direnean?» galdetu zioten misioaren berri emateko egin zuten prentsaurrekoan.

Espazioko karrera bukatutakoan, Tereshkova politikan sartu zen. Ride, berriz, fisika-irakasle aritu zen Kaliforniako Unibertsitatean, eta umeentzako zientzia-liburuak idatzi zituen, bere bikotekidearekin batera.]]>
<![CDATA[Gizakia, suntsipen handiko izakia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1951/011/001/2018-05-27/gizakia_suntsipen_handiko_izakia.htm Sun, 27 May 2018 00:00:00 +0200 Ana Galarraga https://www.berria.eus/paperekoa/1951/011/001/2018-05-27/gizakia_suntsipen_handiko_izakia.htm
PNAS zientzia-aldizkarian eman dituzte datu horiek, Biomasaren banaketa Lurrean izeneko artikuluan. Espezie bakoitzaren pisua neurtzeko azterketa handiena eta osatuena da, egileen arabera, eta uste oker batzuk argitzeko balio izan duela adierazi dute. Adibidez, oso zabalduta dago bizidun asko eta asko itsasokoak direla. Ikerketak dio, ordea, bizidunen % 1 baino ez dela bizi itsasoan. Bizidun gehienak lehorrekoak dira, eta haietako asko, gainera, lurpean bizi diren bakterioak dira.

Horrekin batera, ikerketak agerian utzi du gure espezieak besteetan duen eragina izugarria dela. Horren adibide dira oilaskoak: haztegietako oilaskoak planeta osoko hegaztien % 70 dira, eta hegazti guztien % 30 baino ez dira basatiak. Zenbakiak are esanguratsuagoak dira ugaztunen kasuan: ugaztunen % 60 abereak dira (behi-azienda eta zerriak, batez ere), % 36 gu gara, gizakiak, eta % 4 baino ez dira ugaztun basatiak.

Lehendik ere, zientzialariek ohartarazi izan dute seigarren suntsipen handia bizitzen ari garela. Aurreko suntsipen handien eragileak bizidunak zein bizirik gabeak izan ziren. Oso ezaguna da, esaterako, duela 65 milioi urte gertatu zena, asteroide batek Lurra jo zuenean: dinosauroak ez ezik, itsas familien % 15 galdu ziren, besteak beste. Galera horren erruduna asteroidea izan zela onartuta badago ere, oraindik ez dago argi beste faktore batzuek ere zein neurritan parte hartu zuten, adibidez, sumendiek. Oraingo suntsipen handian, ordea, ez dago zalantzarik: gu gara eragileak.

Biomasaren ikerketak ideia horretan sakondu du, eta agerian utzi du zenbaterainoko garrantzia izaten duten gure jateko ohiturek beste bizidunetan. Alde horretatik, ikertzaileek ohartarazi dute haragia jateak sekulako eragina duela ingurumenean eta beste bizidunetan, landare zein animalietan.

Eta, paradoxikoki, gure espezieak pisu txikia du, beste bizidun batzuekin alderatuta: birusek eta zizareek baino hiru aldiz txikiagoa, arrainek baino 12 aldiz txikiagoa eta onddoek baino 200 aldiz txikiagoa. Txikiak gara, beraz, baina suntsipen-ahalmen handikoak.]]>
<![CDATA[Estralurtarrak eta gorila-efektua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1967/012/002/2018-04-22/estralurtarrak_eta_gorila_efektua.htm Sun, 22 Apr 2018 00:00:00 +0200 Ana Galarraga https://www.berria.eus/paperekoa/1967/012/002/2018-04-22/estralurtarrak_eta_gorila_efektua.htm
Lehen ere aurkitu izan dira era horretako exoplanetak, batez ere, Kepler teleskopioari esker. Itxaropen handiena piztu dutenen artean TRAPIST-1 izarraren inguruan daudenak dira. Hain zuzen, iaz jakin zuten TRAPPIST-1 izar nano gorri eta hotzaren inguruan zazpi planeta daudela, eta gehienak arrokatsuak direla, ura dutela, eta batzuek, baita bizitzeko tenperatura egokia ere. Alegia, bizigarriak dira.

Bizigarri izatetik benetan bizia hartzera aldea dago, ordea. Hala, beste ikerketa asko daude bideratuta bizi-arrastoak topatzera. Oraingoz, baina, ez dute emaitza onik izan: estralurtarrek sortuak ziruditen seinale guztiek bestelako jatorriren bat zutela frogatu da.

Adibide ospetsuena WOW seinalea da. 1977an jatorri ezezaguneko seinale nabarmen bat jaso zuten, Big Ear (Belarri handia) irrati-teleskopioaren bitartez. Beste azalpenik ez zegoenez, estralurtarrek sortua izan behar zuela uste izan da. Iaz arte. Iaz argitu zutenez, 266P/Christensen kometak sortu zuen seinalea, Lurretik gertu pasatzean, 1977ko abuztuan.

Ez da erraza, beraz, aztarna garbiak topatzea. Orain, gainera, estralurtar-bilatzaileak gorila-efektuaren menpe egon daitezkeela ohartarazi dute Cadizko Unibertsitateko ikertzaile batzuek.

Pertzepzioari buruzko esperimentu ezagun baten izena da gorila-efektua. 1999an, Christopher Chabris eta Daniel Simons ikertzaileek bideo bat jarri zieten boluntario batzuei. Bideoan, gazte batzuek saskibaloi-pilota bat pasatzen zioten elkarri, eta boluntarioek zenbat pase egiten zituzten zenbatu behar zuten. Une jakin batean, gorila jantzitako pertsona bat sartzen zen gazteen tartera. Boluntarioek, ordea, ez zuten hura ikusi, arreta guztia baloian jarrita baitzuten.

Bada, Cadizko ikertzaileek antzeko proba bat egin dute. Boluntarioek egitura naturalak eta artifizialak bereizi behar zituzten (zibilizazio estralurtarren bila dabiltzanek egin behar duten bezala), 137 argazkitan. Haietako batean gorila txiki batean sartu zuten. Eta, 1999ko esperimentuan bezala, boluntarioak ez ziren konturatu. Ikertzaileen esanean, gure neurofisiologia era jakin batekoa da, eta horrek ekartzen du ingurunearen pertzepzioa mugatua eta bideratua izatea. Horrez gain, ondorioztatu dute boluntario intuitiboenek arrazionalek baino errazago ikusten zutela gorila. Agidanez, haiek izango dira estralurtarrak topatzeko hautagai egokienak. ]]>
<![CDATA[45 garun eta bihotz bat]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2045/015/001/2018-03-25/45_garun_eta_bihotz_bat.htm Sun, 25 Mar 2018 00:00:00 +0100 Ana Galarraga https://www.berria.eus/paperekoa/2045/015/001/2018-03-25/45_garun_eta_bihotz_bat.htm
Antzeko oso kasu gutxi daude munduan, nahita momifikatutakoak alde batera utzita. Bihotza, zehazki, horrela gordetako bakarra da, eta garunak ere ez dira asko, 400 inguru guztira. Hobi hartan, ordea, hildakoen ia erdien garunek gaur egunera arte iraun dute, usteldu eta desegin gabe.

Aranzadiko ikertzaileek zuzendu zuten gorpuzkiak lurpetik ateratzeko operazioa, eta Fernando Serrulla auzitegi-antropologoak gidatu zuen garun haietatik hiruren ikerketa. Diziplinarteko ikerketa izan da: azterketa makroskopikoa, histologikoa (alegia, ehunena), erradiologikoa, kimiko-toxikologikoa, genetikoa… eta lurraren azterketa kimikoa ere egin dute. Horren bidez ondorioztatu dute saponifikazio-prozesu baten bidez bihurtu direla hilezkor 45 garun eta bihotz hori.

Prozesu horretan, gantzak xaboi bihurtzen dira, eta, horri esker, ehunek ez dute beren itxura galtzen. Hala, hobian aurkitutako garunei eta bihotzari zainak eta bestelako egiturak nabaritzen zaizkie. Are gehiago: garunetako batean, hil baino lehen izandako hemorragia baten arrastoa ikusi dute. Tiroa jaso aurretik jasandako indarkeriaren ondorio izan zela azaldu dute.

Bestalde, saponifikazio-prozesurako, ezinbestekoa da ura, eta, Serrullak azaldu duenez, 1936ko uda hura bereziki euritsua izan zen. Gainera, lurra buztintsua zen; horrenbestez, igerileku baten tankerako leku batean egon ziren gorpuak.

Lurraren azidotasunak hezurrak hondatu zituen, baina, neurri batean, garunak babestuta zeuden garezurraren barruan. Aldi berean, buruan emandako tiroz hil zituztenez, urak garunetara iristeko bidea topatu zuen, eta horrek saponifikazioa gertatzea erraztu zuen.

Bihotzaren kasuan, berriz, ikertzaileek uste dute haren jabeak gaitzen bat zuela, eta, haren ondorioz, ohi baino gantz gehiago zuela bihotzean. Horregatik gorde da.

Horregatik, eta euri asko egin zuelako, eta lurrak kaltzioa eta sodioa zituelako, eta organoen gantzen eta lurraren elementu kimiko horien artean erreakzio berezi bat gertatu zelako. Eta ez delako hain erraza desagerrarazi nahi diren gorpuak eta iragana ezabatzea. Eta zientziak ere lagun dezakeelako iragana lurpetik ateratzen.]]>
<![CDATA[Lagunik onena]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1941/015/001/2018-02-25/lagunik_onena.htm Sun, 25 Feb 2018 00:00:00 +0100 Ana Galarraga https://www.berria.eus/paperekoa/1941/015/001/2018-02-25/lagunik_onena.htm
Azterketa genetikoek ere ez dute lortu erabat argitzea eztabaida. Txakurren eta beste espezie ahaideen genomak alderatuta, batzuek Europan kokatzen dute txakurraren sorrera, eta beste batzuek, Asian. Gainera, espeziearen bilakaera ez da lerro zuzenean gertatu, tarteka otsoekin eta beste ahaideekin nahastu baita, eta nahaste horiek arrastoa utzi baitute haren genoman.

Garbi dute, hori bai, txakurra ez dela etxekotutako otso bat, baizik eta biak datozela urruneko arbaso beretik. Bi espezieok genetikoki bereizten dituzten ezaugarrien artean, karbohidratoak asimilatzeko gaitasunarekin lotutakoak daude: txakurrek otsoek baino erraztasun handiagoa dute, amilasa eta maltasa entzima gehiago ekoizten dituztelako.

Txakurra non eta noiz etxekotu zen azaltzeko ikerketa genetiko ugari badaude ere, ez daude hainbeste haien izaeraren edo jokabidearen gainekoak, otsotik bereizten duen alderdi nabarmenetako bat hori den arren. Dena den, horien artean bada bat oso deigarria: nonbait, txakurren lagunkoitasunaren oinarri genetikoa gizakiotan gehiegizko jendetasuna eragiten duen sindrome batenaren oso antzekoa da.

Williams-Beuren izena du sindrome horrek. 20.000 pertsonatik bati eragiten dio; pertsonok aurpegiera berezia dute, asaldura kognitiboak eta neurrigabeko jendetasuna. Sindromearen jatorria genetikoa da; zehazki, 7 kromosometako batean zati jakin bateko galerak eragiten du.

Gure 7 kromosoma txakurren 6arekin bat dator. Hortaz, Oregongo Unibertsitate ikertzaile batzuek kromosoma hori aztertu dute, eta zati horretan zer gertatzen den begiratu dute. Eta baieztatu dute Williams-Beuren sindromea duten 7 kromosomaren antzekoa dela. Are gehiago, ezaugarri genetiko hori txakurren lagunkoitasunarekin erlazionatuta dagoela ere frogatu dute.

Ikertzaileek azaldu dutenez, txakurren jendetasunaren atzean aldaera genetiko jakin bat egotea lagungarria izan da otsoetatik azkar bereizteko. Hortik aurrera, pertsonek beste portaera batzuk ere bultzatu dituzte, askotan zereginei lotuta: eremu mugatu bat babestea, etxekoak zaintzea, ehizatzea... Denen oinarrian dago, baina, gizakiaren laguntasuna bilatzea.]]>
<![CDATA[Neska, ez duzu zientzialari itxura]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1942/019/001/2018-01-28/neska_ez_duzu_zientzialari_itxura.htm Sun, 28 Jan 2018 00:00:00 +0100 Ana Galarraga https://www.berria.eus/paperekoa/1942/019/001/2018-01-28/neska_ez_duzu_zientzialari_itxura.htm
Adibidez, Emakundek 2016an egindako azterketa baten arabera, alde handia dago batxilergoko neska-mutilek aukeratzen dituzten ikasketetan, generoaren arabera. Neskek osasun-zientzien, psikologiaren eta irakasle-ikasketen alde egiten dute; eta mutilek, berriz, nahiago dituzte ingeniaritzak.

Aukeraketa horren atzean genero bakoitzari esleitzen zaizkion gaitasunei buruzko estereotipoak daude: barneratua dugu emakumeak gizonak baino egokiagoak direla zaintza-lanetarako, eta gizonak, berriz, lan teknologikoetarako.

Eragile asko ari dira lanean estereotipo horiek ezeztatzeko. Baina lana ez zaie hor amaituko, beste faktore batzuek ere eragiten baitute bereizketa horretan, tartean, itxura fisikoak. Sarah Banchefsky ikertzaileak 2016an argitaratutako artikulu baten izenburuak ez du zalantzarako tarterik uzten: Ez duzu zientzialari itxura, baina! Irudi femeninoa duten emakume zientzialariek aukera gutxiago dute zientzialaritzat hartzeko.

Artikuluan, bi esperimenturen emaitzak aurkezten ditu Banchefskyk. Haietako batean, Internetetik hartutako 80 zientzialariren argazkiak erakutsi zizkieten boluntarioei. Boluntarioek esan behar zuten zeren itxura hartzen zieten argazkietako pertsonei: emakumeen kasuetan, zenbat eta itxura femeninoagoa izan, orduan eta aukera gehiago irakasletzat jotzeko. Gizonezkoetan, berriz, ez zegoen alderik. Bigarren esperimentua ere antzekoa zen, eta emaitza, berbera: emakumeentzat, itxura femeninoa eta zientzia-jarduera kontrajarriak dira.

Komunikabideetan emakume zientzialariez ematen den irudiak izan lezake eragina batzuen eta besteen estereotipoetan. Izan ere, protagonista zientzialari bat denean, emakumea bada, oso ohikoa da haren itxura fisikoari buruzko aipamenen bat egotea. Hori ez da gertatzen zientzialaria gizona bada. Argazkietan ere badago aldea: gizonezkoak normalean beren lan-ingurunean azaltzen dira, itxura bereziki zaindu gabe; emakume zientzialariak, berriz, testuingurutik kanpo eta apainduta.

Horrek guztiak erakusten du arazoaren sustraiak sakonak eta ugariak direla. Ea, otsailaren 11n ez ezik, urteko gainerako egunetan ere gogoan izaten dugun.]]>
<![CDATA[Zaintzaren beharra ikerketa- munduan ere]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1985/013/001/2017-12-31/zaintzaren_beharra_ikerketa_munduan_ere.htm Sun, 31 Dec 2017 00:00:00 +0100 Ana Galarraga https://www.berria.eus/paperekoa/1985/013/001/2017-12-31/zaintzaren_beharra_ikerketa_munduan_ere.htm
Ganteko Unibertsitateko ikertzaileek gidatu dute ikerketa, eta Research Policy aldizkarian argitaratu dute. 3.659 doktoregaik parte hartu dute, eta buru-osasunaren 12 adierazle neurtu dituzte haiengan: presiopean sentitzea etengabe, goibel eta deprimituta egotea, loa galtzea kezken ondorioz, zailtasunak gainditzeko ezintasuna, ez gozatzea eguneroko jarduerekin, norberarengan konfiantza galtzea, kontzentratzeko arazoak izatea, ez izatea erabakiak hartzeko gai...

Boluntarioen erantzunak aztertuta, ikusi dute erdiek gutxienez bi sintoma dituztela; hamarretik lauk, hiru sintoma; eta heren batek, gutxienez lau sintoma. Hortik ondorioztatu dute doktoretza egiten ari direnek arrisku handia dutela gaixotasun psikiatriko bat garatzeko, batez ere, depresioa. Arrisku hori hezkuntza-maila altua duen populazioarena baino bi aldiz handiagoa da.

Horretan eragiten duten faktore nagusiak ere aipatu dituzte ikerketan. Garrantzitsuena familia eta lana bateratzeko ezintasuna da, eta, horrekin batera, emaitzak lortzeko beharra, nagusien gainbegiratzea eta lan-munduan sartzeko zailtasuna.

Arazoa ez da Belgikara mugatzen, noski. Aurretik beste herrialde batzuetan egindako beste zenbait ikerketak ere emaitza berdintsuak erakutsi dituzte, eta antzeko lekukotzak jaso ditugu guk ere Elhuyar aldizkariko Ekinean ataleko elkarrizketetan. Hain zuzen, ikertzaile emakumezko gazteak dira atal horretako protagonista, eta askok aipatzen dute denbora asko eskaini behar diotela ikerketari, presio handia sentitzen dutela, oso gogorra egiten zaiela emaitza txarrak jasotzea, kezka handia eragiten diela beti behin-behineko baldintzetan aritzea eta etorkizunerako segurtasunik ez izatea....

Hori horrela izanda, deigarria da hainbeste jendek pentsatzea ikertzaile-lana erakargarria dela gazteentzat. Hori azaltzen da, behintzat, EAEko biztanleek zientzia eta teknologiaren inguruan duten iritzia biltzen duen txostenean. Gainera, norberarentzat aberasgarria dela ere esan du jendeak. Eta ikertzaile-lana benetan ondo baloratzen badute ere, onartzen dute gizartean aitortza eskasa duela eta diruz gaizki ordainduta dagoela.

Horrenbestez, badirudi jendea ohartzen dela egoera ez dela bidezkoa. Zaindu ditzagun, beraz, ikertzaile gazteak; beharrean daude, eta guk ere badugu haien beharra.]]>
<![CDATA[Zientziaren alde iluna]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1971/019/001/2017-12-03/zientziaren_alde_iluna.htm Sun, 03 Dec 2017 00:00:00 +0100 Ana Galarraga https://www.berria.eus/paperekoa/1971/019/001/2017-12-03/zientziaren_alde_iluna.htm ikerketa batek. Haren arabera, sakarosak, hau da, azukre arruntak minbizian eta hiperlipidemian eragiten duela frogatzen zuten ikerketak ezkutatu zituen Estatu Batuetako azukre-industriak.

Kaliforniako Unibertsitateko ikertzaileek atera zuten azalera gertatutakoa: Azukrearen Ikerketarako Fundazioak finantzatzen zuen ikerketa batean, azukreak saguen osasunean zituen ondorioak probatzen ari ziren. Emaitzak ez zirenez haien gustukoak izan, finantzaketa kendu eta ondorioak isildu zituzten.

Juanma Gallegok xehetasun gehiagoren kontatzen du auzia Zientzia Kaiera blogean. Edonola ere, ezin esan ezusteko handia izan denik, iaz ikerketa-talde berak argitaratutako beste lan batek erakutsi baitzuen, aurretik, sakarosaren eta bihotzeko gaitzen artean zegoen harremana ere ezkutatu zuela azukrearen industriak.

Baina ez da azukrearena horrela jokatu duen industria bakarra. Tabakoarenak eta alkoholarenak ere ezkutatu, nahastu eta desitxuratu izan dituzte haien produktuek osasunean dituzten ondorioak frogatzen dituzten ikerketak.

Saldu duten gezurra hain sinesgarria izan da, ezen oraindik jende askok uste baitu alkohol pixka bat hartzea, kaltegarria ez, baizik eta onuragarria dela osasunerako, nahiz eta azken ikerketek erakutsi duten alkohol-kontsumo apalak ere kalte egiten duela...

Farmazia-industria ere ez da jokotik kanpo geratu, eta berez gaixotasunak ez diren egoera fisiologikoak sendatu beharreko gaitzak balira bezala hartu ditu, haien aurkako erremedioak saltzeko. Horren barruan sartzen dira, besteak beste, loeza, urduritasuna, aspertzea, zahartzea, hilekoa, haurdunaldia, tristezia, kolesterola…

Eta, ezer asmatzera iritsi gabe, Washingtonen egindako ikerketa batean frogatu dute farmazia-industriaren opariak onartzen dituzten medikuek behar baino botika gehiago eta garestiagoak agintzen dizkietela pazienteei.

Horrelako adibideek kezka eta errezeloa eragiten dute osasun-sistemarekiko, eta ez da zaila antzeko jokabide ilunak aurkitzea beste arlo batzuetan, hala nola kimikan, fisikan… Azken finean, pertsonek egiten dute zientzia, eta, beste edozertan bezala, ondo ala gaizki egin dezakete, nahita edo nahi gabe. Zientziaren onerako, ordea, ezinbestekoa da kontrol zorrotzak ezartzea jokabide desegokiak saihesteko. Zientziaren eta gure onerako. ]]>