<![CDATA[Ander Izagirre | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Wed, 24 Jul 2019 09:05:37 +0200 hourly 1 <![CDATA[Ander Izagirre | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Lehendabiziko ihesaldia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1854/031/001/2017-04-06/lehendabiziko_ihesaldia.htm Thu, 06 Apr 2017 00:00:00 +0200 Ander Izagirre https://www.berria.eus/paperekoa/1854/031/001/2017-04-06/lehendabiziko_ihesaldia.htm
Umetan liluraz irakurtzen nituen Tintinen komikiak, Jules Verneren nobelak eta Ciclismo a Fondo aldizkariko kronikak. Niretzat maila berean zeuden narrazio horiek guztiak: zirrara sentitzen nuen heroien abenturekin, munduarekiko jakin-mina pizten zidaten, etxetik ateratzeko irrika. Kirolariek, ordea, abantaila bat dute fikziozko pertsonaiekiko: Michel Strogoff, tsarraren mezularia, ez nuen inoiz hondartzan topatu; Peio Ruiz Cabestany, ordea, Anoetako belodromoan azaldu zitzaidan, nik zortzi urte nituela, eta askatu ezin nuen gurpila askatu zidan, bizikleta amaren autoan sartu ahal izateko. Heroia nire hirian bertan bizi zen, eta gurpila askatzera etorri zitzaidan, 1984tik 1985erako neguan.

Hilabete batzuk geroago, gurpila askatu zidan heroi berberak Euskal Herriko Itzulia irabazi zuen munduko onenen aurrean: Lemond, Lejarreta, Recio, Delgado eta Kelly izan zituen atzetik. Eta urte bat geroago, Tourreko etapa bat irabazi zuenean, Bulebarrera joan nintzen, Donostiako Klasikoaren irteerara, Cabestanyri autografo bat eskatzera ?hementxe daukazue orduko argazkia?.

Haurtzaroko heroiak bertatik bertara ikusteko aukera eman zidan Euskal Herriko Itzuliak. Eta sekula ahaztuko ez ditudan epikak eta dramak. 1986ko lehen etapan, Maurizio Rossi ezezagunak ihes egin zuen, eta tropelak, lo, 3 minutu eta 40 segundoren aldearekin iristen utzi zion. Itzulia irabazteko abantaila nahikoa! Ni amorratzen nengoen, Orbeak, nire heroi Cabestanyren taldeak, ez zuelako lanik egin italiarra harrapatzeko. Gerora Txomin Perurena zuzendariari entzun nion arazo linguistikoa izan zela. Garai hartan, GPSrik eta erreferentzia zehatzik gabe, bide bazterretik norbaitek Rossiri buruz zera esan zion: «Va follau!». Eta Perurenak uste zuen «va follado» eta «va jodido» gauza bera zirela: Rossi lehertuta zihoala eta erraz harrapatuko zutela, alegia. Buruz esatera arriskatuko naiz, Interneten edo aldizkari zaharretan bilatu gabe, hamar urte nitueneko istorioak eta zifrak burmuinean grabatuta dauzkadalako: Rossik ez zuen segundo bakar bat ere galdu hurrengo etapetan, baina azkenekoan, Andoaingo hemezortzi kilometro eskaseko erlojupekoan, oso urduri irten zen, dardarka, eta Sean Kellyk 3 minutu eta 58 segundo jan zizkion. Rossik ez zuen inoiz izango nazioarteko garaipen handi bat lortzeko beste aukerarik. Ondo zekien: eta negarrez lehertu zen.

Aste osoa pasatu nuen Rossi ezezagun haren ahulaldia desiratzen, Cabestanyren beste garaipen batekin amesten, baina azken eguneko drama hark oilo-ipurdia jarri zidan. Orain susmagarria iruditzen zait Andoainen gertatu zena ?halako denbora galera ikaragarria halako ibilbide motzean!?, batez ere zenbait txirrindularik garai hartako tratuez eta azpijokoez kontatu dutena irakurri ondoren ?Cabestanyk berak Historias de un ciclista autobiografikoan, adibidez, izen askorik eman gabe baina identifikatzeko arrasto nahikoak emanda?.

Urteak pasatu dira, gu hazi egin gara: heroiak, zorionez, aspaldi ez dira heroi.

Baina haiekiko lilura nerabeak bultzatu gintuen etxetik errepidera: mundura.

Pixka bat koskortu ginenean, gu ere bizikletaz errepidera ateratzen hasi ginen. Aritxulegi, Agina eta Ibardin urteroko bataila eremu epikoak ziren garai hartako Itzulietan, eta hamasei urterekin soilik senti daitekeen zirrara sentitu genuen guk, eskolan piper egin eta mendate horiek lehen aldiz igo genituenean. Txirrindularitza zaleek beste abantaila hori ere badutelako: mitoen antzeztoki berberean aritu daitezkeela. Zenbat ordainduko luke tenisaren zale batek Federer-Nadal final baten aurretik Wimbledonen lagun batekin pilotakada batzuk jokatzearen truke? Edo futbolzale batek, Wembleyn lagunekin partidatxoa jokatzeagatik? Txirrindularitza zale batek horixe egin dezake: Claudio Chiappuccik erasoa jo zuen bihurgune berberean pedalak astindu eta laguna atzean utzi. Ziklista sentitzen ginen.

Ibardinera estreinakoz joan ginenean, Udo Boltsek irabazi zuen. Hurrengoetan, Fede Etxabek eta Davide Cassanik. Romingerrek eskuratu zituen hiru itzuli haiek jarraian. Ordurako, Cabestany geroz eta atzerago ikusten genuen. Haurtzaroa ere geroz eta atzerago gelditu zitzaigun, Ibardinen.

Gure lehendabiziko ihesaldi horren ondoren, uda horretan bertan, lehenengo bidaia luzea egin genuen bizikletaz, aste batekoa; lehenengo aldiz irten ginen gure kabuz, lehenengo aldiz utzi genuen etxea, lo non egin behar genuen jakin gabe. Jauzi hori emateko lehenengo prestaketak, gure autonomiaren eta abenturazaletasunaren hastapenak, Euskal Herriko Itzulia ikusteko egiten genituen ihesaldiekin lotzen ditut. Hori zor diot Itzuliari, eta ez zait ahazten.]]>
<![CDATA[Txernobylgo koru triste bat]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1897/028/002/2015-10-09/txernobylgo_koru_triste_bat.htm Fri, 09 Oct 2015 00:00:00 +0200 Ander Izagirre https://www.berria.eus/paperekoa/1897/028/002/2015-10-09/txernobylgo_koru_triste_bat.htm Kazetaria eta idazlea

Ander Izagirrek 'Txernobil txiki bat etxe bakoitzean' liburua plazaratu zuen 2014an (Gaumin). Svetlana Aleksievitx Nobel saridunaren Voces de Chernobyl irakurri zuen liburu hura prestatzeko. Txernobylera egindako bidaian irakurri zuen.

Txernobylera bidaia prestatzen ari nintzela, Alberto Moyano kazetariak eman zidan Voces de Chernobyl liburuaren berri. Abioian eta Ukrainan irakurri nuen, txundituta, hunkituta. Aleksievitxek dozenaka monologo biltzen ditu liburuan, katastrofea jasan zuten pertsonek egindako kontakizunak. Erreportari lan itzela dago liburuaren atzean: denbora asko jendea eta herriak bisitazen, orduak eta orduak istorioak entzuten. Eta, ondoren, asko estimatzen dut istorio horiek nola papereratu zituen: Aleksievitxek ohar batzuk idazten ditu liburuaren hasieran, baina gero desagertu egiten da erabat. Biktimen monologo hutsak ageri dira. Maisuki jasota daude: oso hizkera sinplearekin istorio latzak agertzen dira. Ez dute apaingarririk, adjektiborik, epairik behar. Ez dute kazetariaren presentziarik behar. Istorio gordinak oso gogorrak dira bere horretan, istorio latzak, tristeak, eta askotan oso poetikoak, Txernobyl inguruko biztanleek euren bizitzak nola amildu ziren kontatzeko oso pasadizo eta detaile indartsuak kontatzen dituzte. Aleksievitxek solasaldi horiek antolatzen ditu, detailerik onenak aukeratzen ditu, montaje lan pixka bat egiten du, baina bera apartatu egiten da. Txernobylgo koru triste bat da liburua.]]>