<![CDATA[Ander Perez Zala | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Tue, 07 Feb 2023 09:26:57 +0100 hourly 1 <![CDATA[Ander Perez Zala | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Txinak ustez espioitzarako erabili dituen globoetako bat eraitsi dute AEBek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1942/014/001/2023-02-05/txinak_ustez_espioitzarako_erabili_dituen_globoetako_bat_eraitsi_dute_aebek.htm Sun, 05 Feb 2023 00:00:00 +0100 Ander Perez Zala https://www.berria.eus/paperekoa/1942/014/001/2023-02-05/txinak_ustez_espioitzarako_erabili_dituen_globoetako_bat_eraitsi_dute_aebek.htm
AEBetako ipar-mendebaldean dagoen Montana estatuan atzeman zuten globoa lehen aldiz. «Leku delikatuen» gainetik pasatu zen; hain justu, Montana biztanleria dentsitate txikiena duten estatuetako bat da, eta armamentu nuklearreko hainbat gune daude han, esaterako. Hori bai, baloiak ez zuen «arrisku militar edo fisikorik», AEBetako Defentsa Departamentuak azaldurikoaren arabera. Halere, Pentagonoak esan zuen objektu horren mugimenduak «gertutik» aztertzen ari zirela.

Egunek aurrera egin ahala, baloia botatzeko aukera hizpidera ekarri zuten. AEBetako hedabideek azaldu dutenez, Biden bere aholkulariekin aukera horretaz eztabaidatzen aritu da egunotan, eta azkenean, globoa botatzea erabaki zuten, nahiz eta hasiera batean hori ez egitea adostu zuten.

Etxe Zuriak ezer jakinarazi ez zuen arren, atzoko ohartarazpen batzuek iradoki zuten baloia eraisteko operazioa antolatuta zegoela. Batetik, FAA Abiazioaren Administrazio Federalak Ipar Carolina eta Hego Carolina estatuetako hiru aireporturi agindu baitzien «aktibitateak gelditzeko»; eta, bigarrenik, Hego Carolinan herritarrei eskatu baitzieten globoari tiro ez egiteko.

Sare sozialetan zabalduriko bideoetan eta mezuetan ikusten eta irakurtzen denez, estatu horretako Myrtle hondartzaren gainean zegoenean bota zuten baloia; hegazkin bat hurbildu zen, eta lekukoek CNN telebista kateari azaldutakoaren arabera, «misil batek edo horren antzeko zerbaitek» eraitsi zuen objektua.

Krisi diplomatiko horren ondorioz, Antony Blinken AEBetako Estatu idazkariak atzeratu egin zuen gaur Pekinera egitekoa zuen bi eguneko bisita, eta adierazi zuen, herenegun, «garai egokia» denean joango dela hiri horretara.

AEBetako aire eremuan zegoen globoa bota aurretik, Pentagonoak jakinarazi zuen ustez Txinarena den beste baloi bat atzeman zuela Latinoamerikan; halere, ez zuen zehaztu zein herrialderen aire eremuan aurkitu zuten. Costa Ricako La Nación egunkariak argitaratu zuen herrialde horren aire eremuan zebilela.

«Lasaitasun» eskaria

Lerro hauek idazterako, Txinako Gobernuak ez zuen ezer adierazi bere globoetako bat eraistearen inguruan. Aldiz, gertakari horren aurretik, herrialde horretako Atzerri Ministerioak jakinarazi zuen, ohar baten bidez, «lasaitasuna mantentzeko» eta «epai okerrak saihesteko» eskatu ziola AEBetako Gobernuari.

Wang Yi Txinako Kanpo Aferetarako Batzorde Zentralaren zuzendaria Blinkenekin mintzatu zen atzoko ordu txikietan, eta AEBetako Estatu idazkariari esan zion «ezinbestekoa» dela «garaiz komunikatzea» eta «desadostasunak kontrolatzea».]]>
<![CDATA[AEBek Txinak ustez espioitzarako erabili duen globoetako bat eraitsi dute]]> https://www.berria.eus/albisteak/223965/aebek_txinak_ustez_espioitzarako_erabili_duen_globoetako_bat_eraitsi_dute.htm Sat, 04 Feb 2023 22:06:15 +0100 Ander Perez Zala https://www.berria.eus/albisteak/223965/aebek_txinak_ustez_espioitzarako_erabili_duen_globoetako_bat_eraitsi_dute.htm Krisi diplomatiko horren ondorioz, Antony Blinken AEBetako Estatu idazkariak atzeratu egin zuen bihar Pekinera egitekoa zuen bi eguneko bisita, eta adierazi zuen, atzo, «unea egokia» denean joango dela hiri horretara. AEBetako aire eremuan zegoen globoa bota aurretik, Pentagonoak jakinarazi du ustez Txinarena den beste baloi bat atzeman duela Latinoamerikan; halere, ez du zehaztu zein herrialderen aire eremuan aurkitu zuten. Costa Ricako La Nacion egunkariak argitaratu du herrialde horren aire eremuan zebilela. «Lasaitasun» eskaria Txinako Gobernuak ez du, oraingoz, ezer adierazi bere globoetako bat eraistearen inguruan. Aldiz, gertakari horren aurretik, herrialde horretako Atzerri Ministerioak jakinarazi du, ohar baten bidez, «lasaitasuna mantentzeko» eta «epai okerrak saihesteko» eskatu diola AEBetako Gobernuari. Wang Yi Txinako Kanpo Aferetarako Batzorde Zentralaren zuzendaria Blinkenekin mintzatu da gaurko ordu txikietan, eta AEBetako Estatu idazkariari esan dio «ezinbestekoa» dela «garaiz komunikatzea» eta «desadostasunak kontrolatzea».]]> <![CDATA[Peruko Kongresuak ez du onartu hauteskundeak abendura aurreratzea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2137/002/002/2023-02-02/peruko_kongresuak_ez_du_onartu_hauteskundeak_abendura_aurreratzea.htm Thu, 02 Feb 2023 00:00:00 +0100 Ander Perez Zala https://www.berria.eus/paperekoa/2137/002/002/2023-02-02/peruko_kongresuak_ez_du_onartu_hauteskundeak_abendura_aurreratzea.htm Ezinbestean, estrategia edo ping-pong moduko joko politiko horrek parlamentura eraman du boz orokorrak berriz aurreratzeko eskaria. Berez, 2026ko uztailean ziren egitekoak, baina, Castilloren atxiloketaren ondoren, ordezkari politikoek erabaki zuten, iazko abenduan, bozak datorren urteko apirilera aurreratzea. Ikusi gehiago: «Perun hil egiten gaituzte; diktadura zibiko-militar batean bizi gara» Hori, ordea, ez da nahikoa izan manifestarientzat, aurten nahi baitute eman botoa krisi politikoa amaitzeko. Errealitate hori kontuan harturik, Boluartek azkenean erabaki zuen, iragan ostiralean, exijentzia horrekin bat egitea, diputatuei eskatu baitzien aldaketa horren alde bozkatzeko; hain justu, egun horretan bertan, Kongresuak ezezkoa eman zion bozak aurtengo urrira aurreratzeari. Hori bai, jasaten ari den presioaren erakusle, Kongresuak erabaki zuen, iragan astelehenean, afera horri buruzko eztabaida eta bozketa asteon berriz egitea. Berez, egun horretan ziren gai horretaz aritzekoak, baina, azkenean, hiru aldiz atzeratu zuten hitzorduaren hasiera; Jose Williams Zapata ganberako presidenteak azaldu zuenez, negoziazioetarako denbora gehiago izateko, eta «ados jartzeko». Hala, atzo abiatu zuten horri buruzko eztabaida parlamentuan. Kongresuko 54 ordezkarik bozkatu zuten hauteskundeak abenduan egiteko konstituzio erreformaren alde, baina 68k egin zuten kontra -beste bik abstentzioa eman zuten-. Bozen dataren aldaketa konstituzioaren erreforma baten parte denez, aurkezturiko lege proposamenak -bost aukera ekarri dituzte hizpidera egunotan- jasotzen zuen diputatuen bi herenen -130etik 87ren- baiezkoa behar zutela hauteskundeen data aldatzeko. Bazen, halere, beste formula bat testu horrentzat: gehiengo osoaren babesarekin onartzea -gutxienez 66-, baina kopurua bi herenera iritsi gabe. Kasu horretan, erreferendum bidez berretsi beharko zuketen aldaketa. Fuerza Popular alderdi eskuindarreko Arturo Alegria diputatuak Exitosa irratiari atzo adierazitakoaren arabera, beste aukera bat aurkeztu zuten herenegun, eta «78 eta 80 boto» artean lituzke bermatuak. Testu horrek zera jasotzen du: besteak beste, hauteskundeak aurtengo abenduan egitea, eta Boluarteren eta egungo Kongresuaren agintaldia datorren urteko martxoaren 31n amaitzea. Konstituzioaren Batzordeak atzo parlamentuan aurkezturiko lege proposamenak abenduko data jasotzen zuen, baina martxoaren 31ren ordez apirilaren 30a proposatzen zuen; hau da, gobernu berriak 2024ko maiatzaren 1ean hartuko lukeela agintea, 2026ko uztailera arte. Hala ere, bozketaren emaitza ez zen iritsi proposamenak aurrera egiteko behar zuen gutxiengora ere. Ordezkaritza duten alderdi gehienak bozak aurten egitearen alde agertuak ziren egunotan, baina, publikoki esandakoa kontuan harturik, ez ziren ados jarri data baten inguruan, zenbait baldintza baitituzte. Esaterako, batzorde konstituziogile bat eratzea, hauteskundeekin zerikusia duten erreforma gehiago egitea eta egungo Kongresuaren agintaldia mugatzea. Boluarteren proposamena Kongresuak berriz ez bazuen onartzen bozak aurten egitea, Boluartek jakinarazia zuen, iragan astean, bi lege proiektu aurkeztuko dituela konstituzioa erreformatzeko, «urgentziazko tramitazioa» erabilita. Lehen lege proiektuaren asmoa litzateke aurtengo urriko bigarren iganderako deitzea hauteskundeetara -beharrezkoa balitz, bigarren itzulia abenduan egingo lukete-. Eta, bigarrenaren kasua, helburua litzateke «konstituzioaren erreformaren eztabaida trenkatzea», testu hori «guztiz» berrituta. ]]> <![CDATA[NZAk berriz ireki du Filipinetako drogaren kontrako gerraren ikerketa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/014/001/2023-01-28/nzak_berriz_ireki_du_filipinetako_drogaren_kontrako_gerraren_ikerketa.htm Sat, 28 Jan 2023 00:00:00 +0100 Ander Perez Zala https://www.berria.eus/paperekoa/1891/014/001/2023-01-28/nzak_berriz_ireki_du_filipinetako_drogaren_kontrako_gerraren_ikerketa.htm
«Filipinetako Gobernuak bidalitako materiala eta biktimen oharpenak aztertu ondoren, auzitegi honek ondorioztatu du etxeko [Filipinetako] erabakiek ez dutela ondorio gisa izan pauso zehatzik edo nabaritzeko modukorik. Kolektiboki aztertu dira zenbait ekinaldi eta prozedura, eta ez dute nahikoa islatzen auzitegiaren ikerketa», adierazi zuen NZAk herenegun harturiko erabakiaz, komunikatu baten bidez.

Salaketa giza eskubideen aldeko zenbait elkartek eta biktimen senideek aurkeztu zuten, 2018an. Drogaren kontrako gerra deiturikoa Rodrigo Duterteren agintaldian (2016-2022) izan zen, eta, Filipinetako agintarien arabera, 7.000 lagun baino gehiago hil zituzten narkotrafikoarekin lotuta Poliziak egindako sarekadetan. Giza eskubideen aldeko elkarteek, ordea, kalkulatu dute hildakoen kopurua 30.000 ingurukoa dela.

Estatuko indar armatuei eta sikarioei leporatzen dizkiete hilketa horiek, eta, salatu izan dutenez, narkotrafikoaren kontrako borrokaren zigorgabetasun giroa baliatu dute droga kontuak kitatzeko. Dutertek edozein susmagarriren kontra tiro egitera animatu zituen segurtasun indarrak.

2019az geroztik, Filipinak ez dira NZAren parte, baina auzitegiak argudiatu du baduela hilketa horiez ikertzeko eskumena, gertakari horiek herrialdea erakunde barruan zegoen garaikoak direlako. Halere, Manilak ez du kolaboratu ikerketetan, eta badirudi oraingoan ere ez duela kolaboratuko, Jesus Crispin Remulla Justizia ministroak gaur adierazi baitu haren gobernuek ez duela lankidetzarako asmorik: «Gu iraintzen ari dira».

Remullaren arabera, nazioarteko auzitegiak ez du «garai egokian» hartu ikerketa berriz irekitzeko erabakia, Filipinak «beharrezkoa dena» egiten ari baitira «sistema konpontzeko»; hau da, besteak beste, segurtasun indarren agentziak «hobetzea», Justizia ministroak argudiatu duenez. «Ez diot ongietorria ematen NZAren erabaki honi, eta ez diegu ongietorria emango argi uzten duten arte afera honetan errespetatuko gaituztela».

Jarrera aldaketarik ez

Ferdinand Marcos Junior da Filipinetako egungo presidentea, ezizenez Bongbong, eta Sandra Duterte da presidenteordea —aurreko agintariaren alaba da—. Ez batak ez besteak ez zuten adierazpenik egin atzo NZAren erabakiaz, baina, iragan hilabeteetan esan dutena kontuan harturik, badirudi ez dutela jarrera aldatzeko asmorik.

Joan den abuztuan, kasurako, estatuburuak adierazi zuen ez direla berriz nazioarteko auzitegiko kide bilakatuko.

Edonola ere, Manilaren hurrengo pausoa helegite bat aurkeztea izango da, NZAren erabakia bertan behera uzteko. Hori jakinarazi zuen atzo Filipinetako fiskal nagusi Menardo Guevarrak: «Ordenaren kopia ofizialik jaso ez dugun arren, gure asmoa da baliabide legal guztiak agortzea, eta, batez ere, afera NZAren apelazioen ganberara eramatea».]]>
<![CDATA[NZAk berriz ireki du Filipinetako drogaren kontrako gerrari buruzko ikerketa]]> https://www.berria.eus/albisteak/223642/nzak_berriz_ireki_du_filipinetako_drogaren_kontrako_gerrari_buruzko_ikerketa.htm Fri, 27 Jan 2023 12:46:28 +0100 Ander Perez Zala https://www.berria.eus/albisteak/223642/nzak_berriz_ireki_du_filipinetako_drogaren_kontrako_gerrari_buruzko_ikerketa.htm atzo harturiko erabakiaz, komunikatu baten bidez. Salaketa giza eskubideen aldeko zenbait elkartek eta biktimen senideek aurkeztu zuten, 2018an. Drogaren kontrako gerra deiturikoa Rodrigo Duterteren agintaldian (2016-2022) izan zen, eta, Filipinetako agintarien arabera, 7.000 lagun baino gehiago hil zituzten narkotrafikoarekin lotuta Poliziak egindako sarekadetan. Giza eskubideen aldeko elkarteek, ordea, kalkulatu dute hildakoen kopurua 30.000 ingurukoa dela. Estatuko indar armatuei eta sikarioei leporatzen dizkiete hilketa horiek, eta, salatu izan dutenez, narkotrafikoaren kontrako borrokaren zigorgabetasun giroa baliatu dute droga kontuak kitatzeko. Dutertek berak edozein susmagarriren kontra tiro egitera animatu zituen segurtasun indarrak. 2019az geroztik, Filipinak ez dira NZAren parte, baina auzitegiak argudiatu du baduela hilketa horiez ikertzeko eskumena, gertakari horiek herrialdea erakunde barruan zegoen garaikoak direlako. Halere, Manilak ez du kolaboratu ikerketetan, eta badirudi oraingoan ere ez duela kolaboratuko, Jesus Crispin Remulla Justizia ministroak gaur adierazi baitu haren gobernuek ez duela lankidetzarako asmorik: «Gu iraintzen ari dira». Erabakia ez dute «une egokian» hartu, Manilaren arabera Remullaren arabera, nazioarteko auzitegiak ez du «une egokian» hartu ikerketa berriz irekitzeko erabakia, Filipinak «beharrezkoa dena» egiten ari baitira «sistema konpontzeko»; hau da, besteak beste, segurtasun indarren agentziak «hobetzea», Justizia ministroak argudiatu duenez. «Ez diot ongietorria ematen NZAren erabaki honi, eta ez diegu ongietorria emango argi uzten duten arte afera honetan errespetatuko gaituztela. Hitz egiteko prest gaude, eta eskatzen duten informazioa emango diegu, baina ezin dira hona etorri eta beren burua inposatu gure gainetik», esan du Filipinetako Justizia ministroak. Ferdinand Marcos Junior da Filipinetako egungo presidentea, ezizenez Bongbong, eta Sandra Duterte da presidenteordea -aurreko agintariaren alaba da-. Ez batak ez besteak ez dute adierazpenik egin NZAren erabakiaz, baina, iragan hilabeteetan esan dutena kontuan harturik, badirudi ez dutela jarrera aldatzeko asmorik; joan den abuztuan, kasurako, estatuburuak adierazi zuen ez direla berriz nazioarteko auzitegiko kide bilakatuko. Edonola ere, Manilaren hurrengo pausoa helegite bat aurkeztea izango da, NZAren erabakia bertan behera uzteko. Hori jakinarazi du gaur Filipinetako fiskal nagusi Menardo Guevarrak: «Ordenaren kopia ofizialik jaso ez dugun arren, gure asmoa da baliabide legal guztiak agortzea, eta, batez ere, afera NZAren apelazioen ganberara eramatea».]]> <![CDATA[EBn koordinazioa hobetu nahi dute migratzaile gehiago kanporatzeko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/014/001/2023-01-27/ebn_koordinazioa_hobetu_nahi_dute_migratzaile_gehiago_kanporatzeko.htm Fri, 27 Jan 2023 00:00:00 +0100 Ander Perez Zala https://www.berria.eus/paperekoa/1877/014/001/2023-01-27/ebn_koordinazioa_hobetu_nahi_dute_migratzaile_gehiago_kanporatzeko.htm
Planaren helburua da EBko estatu kideak ados jar daitezela hauen inguruan: bisak murriztea, eta asilorako eskubiderik ez duten migratzaile gehiago kanporatzea beren jatorrizko herrialdeetara. Ylva Johansson Europako Batzordeko Barne komisarioak joan den asteartean argudiatu zuenez, «beharrezkoa» da itzulera kopuru hori «handitzea».

Eurostat estatistika erakundearen arabera, 2021ean —oraindik ez dago iazko behin betiko kopururik—, EBko estatu kideetako migrazio zerbitzuek eskatu zuten 342.100 lagun bidaltzeko talde komunitariotik kanpoko herrialde batera; azkenean, soilik horien %24 bota zituzten, 82.104 pertsona. Hori kontuan harturik, Bruselak uste du ezinbestekoa dela koordinazioa handitzea, Johanssonek adierazi modura: «Estatu kideek ezin dute beren kabuz [afera] konpondu, baina ezta Batzordeak bere kabuz ere».

Talde komunitarioak urteotan argudiatu du, besteak beste, arazo administratiboek eta atzerapenek zaildu dutela migratzaileak itzularaztea. Gainera, jatorrizko herrialdeek edota bestelako estatuek neurri ekonomikoak eskatzen dituzte iheslari horiek jasotzearen truke, eta horrek, EBren ikuspuntutik, gehiago zailtzen du jarritako helburua.

Duela hiru urte, esaterako, Gambiarentzako bisak murriztea erabaki zuen Bruselak, herrialde horrek huts egin zuelakoan EBrekin lankidetzan aritzen. Gerora, Batzordeak neurri bera indarrean jartzea proposatu zuen Iraken, Senegalen eta Bangladeshen kontra; oraingoz, ez dute erabakirik hartu, baina, Bruselak esan duenez, Dhakak harrezkero hobetu egin du lankidetza .

Halere, ikusteko dago ea EBko Barne ministroek oniritzia emango dioten Europako Batzordearen planari. Reuters albiste agentziak egunotako bilerako dokumentu bat ikusi du —adierazpen bateratu baten zirriborro moduko bat da—, eta horretan zera esaten diete ministroei: «Itzuleretarako EBko sistema komun eta eraginkor bat finkatzea oinarrizko zutabe bat da migrazio eta asilo sistemak ongi funtzionatzeko eta sinesgarriak izateko. [...] Ekintza azkarrak beharrezkoak dira ziurtatzeko itzulera eraginkorrak egingo direla Europako Batasunetik jatorrizko herrialdeetara, EBko politikak palanka modura erabilita».

NBE Nazio Batuen Erakundearen arabera, iaz 160.000 lagun iritsi ziren Europara Mediterraneotik, hori baita bide nagusia Afrikako, Ekialde Hurbileko eta Asia hego-mendebaldeko migratzaileentzat. Horiez gain, Errusiaren Ukrainako inbasioaren ondorioz, beste ia zortzi milioi pertsona lekualdatu ziren Europan.

Europar Kontseilua

EBko estatu kideetako Barne ministroen iritzia edozein dela ere, gobernuburu eta estatuburuek izango dute azken hitza. Eta, horri begira, hainbat bilera antolatuta daude asteotarako: erabakigarriena, printzipioz, otsailaren 9 eta 10eko Europar Kontseilua izango da.

Politico atariak goi bilera horretako zirriborro bat ikusi du, eta, horren arabera, migratzaileen itzulera kopurua handitzea, EBren kanpo mugak «babestea» eta «bisa politiken lerrokatzea» izango dira bilkuraren gairik garrantzitsuenak; azken horrek erreferentzia egiten die Balkanetako herrialde batzuetako bisa neurriei, modua ematen baitie talde komunitarioko estatuetan sartzeko. Dokumentu horrek, hortaz, ez du aipatzen Austriaren eskarietako bat: taldeko funtsak erabiltzea mugetan hesiak eraikitzeko.

Dena den, baliteke goi bilera horretan ere erabaki garrantzitsurik ez hartzea, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak atzo esandakoa kontuan harturik. Herrialde horrek hartuko du EBko Kontseiluaren presidentetza uztailaren 1ean —abenduaren 31ra arte—, eta, horren inguruan, Grande-Marlaskak adierazi zuen «espero» duela migrazioaren aferari buruz ados jarriko direla sei hilabeteko agintaldi horretan.]]>
<![CDATA[EBko estatu kideen arteko koordinazioa handitu nahi dute migratzaile gehiago kanporatzeko]]> https://www.berria.eus/albisteak/223596/ebko_estatu_kideen_arteko_koordinazioa_handitu_nahi_dute_migratzaile_gehiago_kanporatzeko.htm Thu, 26 Jan 2023 15:49:10 +0100 Ander Perez Zala https://www.berria.eus/albisteak/223596/ebko_estatu_kideen_arteko_koordinazioa_handitu_nahi_dute_migratzaile_gehiago_kanporatzeko.htm Europako Batzordeak migratzaile gehiago kanporatzeko egin duen proposamena. Bruselaren arabera, blokeko gobernuen koordinazioa handitzea ezinbestekoa baita itzuleren kopuruak aldatzeko. Planaren helburua da EBko estatu kideak ados jar daitezela honako hauen inguruan: bisa murrizketak, eta asilorako eskubiderik ez duten migratzaile gehiago kanporatzea beren jatorrizko herrialdeetara. Ylva Johansson Europako Batzordeko Barne komisarioak joan den asteartean argudiatu zuenez, «beharrezkoa» baita itzulera kopuru hori «handitzea». Eurostat estatistika erakundearen arabera, 2021ean -oraindik ez daude iazko behin betiko kopuruak-, EBko estatu kideetako migrazio zerbitzuek eskatu zuten 342.100 lagun bidaltzeko bloke komunitariotik kanpoko herrialde batera; azkenean, soilik horien %24 bota zituzten, 82.104 pertsona. Hori kontuan harturik, Bruselak uste du ezinbestekoa dela koordinazioa handitzea, Johanssonek adierazi modura: «Estatu kideek ezin dute beren kabuz [afera] konpondu, baina ezta Batzordeak bere kabuz ere». Bloke komunitarioak urteotan argudiatu du, besteak beste, arazo administratiboek eta atzerapenek zaildu dutela migratzaileak itzularaztea. Gainera, jatorrizko herrialdeek edota bestelako hirugarren estatuek neurri ekonomikoak eskatzen dituzte iheslari horiek jasotzearen truke, eta horrek, EBren ikuspuntutik, gehiago zailtzen du jarritako helburua. Duela hiru urte, esaterako, Gambiarentzako bisak murrizteko erabakia hartu zuen Bruselak, herrialde horrek huts egin zuelakoan EBrekin kooperatzen. Gerora, Batzordeak neurri bera indarrean jartzea proposatu zuen Iraken, Senegalen eta Bangladeshen kontra; oraingoz, ez dute erabakirik hartu, baina, Bruselak esan duenez, Dhakak harrezkero hobetu egin du lankidetza . Halere, ikusteko dago, hortaz, ea EBko Barne ministroek oniritzia emango dioten Europako Batzordearen planari. Reuters albiste agentziak egunotako bilerako dokumentu bat ikusi du -adierazpen bateratu baten zirriborro moduko bat-, eta horretan zera esaten diete ministroei: «Itzuleretarako EBko sistema komun eta eraginkor bat finkatzea oinarrizko zutabe bat da migrazio eta asilo sistemak ongi funtzionatzeko eta sinesgarriak izateko. [...] Ekintza azkarrak beharrezkoak dira ziurtatzeko itzulera eraginkorrak egingo direla Europako Batasunetik jatorrizko herrialdeetara, EBko politikak palanka modura erabilita». NBE Nazio Batuen Erakundearen arabera, iaz 160.000 lagun iritsi ziren Europara Mediterraneotik, hori baita bide nagusia Afrikako, Ekialde Hurbileko eta Asia hego-mendebaldeko migratzaileentzat. Horiez gain, Errusiaren Ukrainako inbasioaren ondorioz, beste ia zortzi milioi pertsona lekualdatu ziren Europan. Otsaileko Europar Kontseilua EBko estatu kideetako Barne ministroen iritzia edozein dela ere, azken hitza gobernuburu eta estatuburuek izango dute. Eta, horri begira, hainbat bilera daude antolatuta asteotan, erabakigarriena, printzipioz, otsailaren 9 eta 10 arteko Europar Kontseilua izanik. Politico atariak goi bilera horretako zirriborro bat ikusi du, eta, horren arabera, bilkuraren gairik garrantzitsuenak izango dira migratzaileen itzuleren kopurua handitzea, EBren kanpo mugak «babestea» eta «bisa politiken lerrokatzea»; azken horrek erreferentzia egiten die Balkanetako herrialde batzuetako bisa neurriei, talde komunitarioko estatuetan sartzea ahalbidetzen baitie. Dokumentu horrek, hortaz, ez du aipatzen Austriaren eskaria: blokeko funtsak erabiltzea mugetan hesiak eraikitzeko. Dena den, baliteke goi bilera horretan erabaki garrantzitsurik ez hartzea, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak gaur esandakoa kontuan harturik. Herrialde horrek hartuko du EBko Kontseiluaren presidentetza uztailaren 1ean -abenduaren 31ra arte-, eta, horretaz, Grande-Marlaskak adierazi du «espero» duela migrazioaren aferaz ados jarriko direla sei hilabeteko agintaldi horretan.]]> <![CDATA[Kongok «gerra ekintza bat» egotzi dio Ruandari, abioi bati tiro egiteagatik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/014/001/2023-01-26/kongok_gerra_ekintza_bat_egotzi_dio_ruandari_abioi_bati_tiro_egiteagatik.htm Thu, 26 Jan 2023 00:00:00 +0100 Ander Perez Zala https://www.berria.eus/paperekoa/1892/014/001/2023-01-26/kongok_gerra_ekintza_bat_egotzi_dio_ruandari_abioi_bati_tiro_egiteagatik.htm
Bi bertsioak kontrajarriak dira. Ruandako Gobernuaren arabera, hegazkinak «hiru aldiz urratu» zuen bere aire eremua —hirugarren aldia da halako salaketa bat egiten duela—, eta, Kongoko Errepublika Demokratikoari «eraso» hori «gelditzeko» eskatu zion arren, bere burua behartuta ikusi zuen defendatzera. Kinshasak, aldiz, adierazi zuen ez zela halakorik gertatu, eta «berariazko eraso bat» egin zietela.

Hegazkina, azkenean, Goman lurreratu zen, hildakorik eta zauriturik gabe, baina sute batekin —suhiltzaileek itzali behar izan zuten—. Hiri hori Kongoko Errepublika Demokratikoan dago —Ipar Kivuko hiriburua da—, ekialdeko mugatik gertu; hain justu, Ruandako Gobernuak argudiatu du abioiak bi herrialdeen lurraldea zehazten duen eremu hori pasatu zuela, eta Rubavu gainean egon zela, herrialdearen ipar-mendebaldean.

Bertsioak bertsio, Kinshasak esan zuen, Komunikazio Ministerioak kaleraturiko komunikatuan, Ruandako armadak hegazkinari eraso egin ziola abioia Goman lurreratzen ari zela, eta, hortaz, orain ere bere lurraldea «defendatzeko eskubide legitimoa» duela.

M23ren ustezko erasoa

Hegazkinaren afera ez zen izan akusazio bakarra. Kongoko Errepublika Demokratikoak Ruandako armadari leporatu zion beste eraso bat abiatu izana bere militarren kontra, Ipar Kivun: «Bien bitartean, Ruandatik datozen Ruandako armadaren soldaduen zutabeak ikus daitezke Kibumbako eta Bwitoko postuak indartzeko, beste ekintza kriminal batzuk aurreikusita».

Baliteke hori erabat egia ez izatea, eta soldadu horiek M23ko militanteak izatea, Kinshasak Kigaliri egozten baitio talde armatu horrekin kolaboratzea. Ruandako Gobernuak ukatu egin izan du hori, baina NBE Nazio Batuen Erakundeak eta Mendebaldeko potentziek Kongoko Errepublika Demokratikoaren salaketa bera egin dute.

M23 joan den martxoan itzuli zen borrokara, eta zenbait eremuren kontrola lortu zuen, batez ere Ipar Kivun; horren ondorioz, gutxienez 450.000 lagun desplazatu behar izan dira, NBEren datuen arabera. Gerora, iragan azaroan, su eten bat adostu ondoren, talde armatuak onartu egin zuen hilaren 15erako konkistaturiko lurraldeetatik joatea.

Felix Tshisekedi Kongoko Errepublika Demokratikoko presidenteak, ordea, joan den asteazkenean adierazi zuen M23k ez duela adosturikoa bete, eta eremu horietan jarraitzen duela.]]>
<![CDATA[Kongok «gerra ekintza bat» egitea leporatu dio Ruandari, bere hegazkin bati tiro egiteagatik]]> https://www.berria.eus/albisteak/223558/kongok_gerra_ekintza_bat_egitea_leporatu_dio_ruandari_bere_hegazkin_bati_tiro_egiteagatik.htm Wed, 25 Jan 2023 15:52:00 +0100 Ander Perez Zala https://www.berria.eus/albisteak/223558/kongok_gerra_ekintza_bat_egitea_leporatu_dio_ruandari_bere_hegazkin_bati_tiro_egiteagatik.htm Horrez gain, Kongoko Errepublika Demokratikoak Ruandako armadari leporatu zion beste eraso bat abiatu izana bere militarren kontra, Ipar Kivun: «Bien bitartean, Ruandatik datozen Ruandako armadaren soldaduen zutabeak ikus daitezke Kibumbako eta Bwitoko postuak indartzeko, beste ekintza kriminal batzuk aurreikusita». Baliteke hori erabat egia ez izatea, eta soldadu horiek M23ko militanteak izatea, Kinshasak Kigaliri egozten baitio talde armatu horrekin kolaboratzea. Ruandako Gobernuak ukatu egin izan du hori, baina NBE Nazio Batuen Erakundeak eta Mendebaldeko potentziek Kongoko Errepublika Demokratikoaren salaketa bera egin dute. M23 joan den martxoan itzuli zen borrokara, eta zenbait eremuren kontrola lortu zuen, batez ere Ipar Kivun; horren ondorioz, gutxienez 450.000 lagun desplazatu behar izan dira, NBEren datuen arabera. Gerora, iragan azaroan, su eten bat adostu ondoren, talde armatuak onartu egin zuen hilaren 15erako konkistaturiko lurraldeetatik joatea. Felix Tshisekedi Kongoko Errepublika Demokratikoko presidenteak, ordea, joan den asteazkenean adierazi zuen M23k ez duela adosturikoa bete, eta eremu horietan jarraitzen duela.]]> <![CDATA[Gizon bat atxilotu dute Espainian su gutunak bidali zituelakoan]]> https://www.berria.eus/albisteak/223548/gizon_bat_atxilotu_dute_espainian_su_gutunak_bidali_zituelakoan.htm Wed, 25 Jan 2023 12:06:25 +0100 Ander Perez Zala https://www.berria.eus/albisteak/223548/gizon_bat_atxilotu_dute_espainian_su_gutunak_bidali_zituelakoan.htm <![CDATA[Myanmarko militarren kontrako kereila bat aurkeztu dute estatu kolpe osteko delituengatik]]> https://www.berria.eus/albisteak/223509/myanmarko_militarren_kontrako_kereila_bat_aurkeztu_dute_estatu_kolpe_osteko_delituengatik.htm Wed, 25 Jan 2023 09:17:16 +0100 Ander Perez Zala https://www.berria.eus/albisteak/223509/myanmarko_militarren_kontrako_kereila_bat_aurkeztu_dute_estatu_kolpe_osteko_delituengatik.htm <![CDATA[Kereila bat aurkeztu dute Myanmarko militarren aurka, kolpe osteko delituengatik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/014/001/2023-01-25/kereila_bat_aurkeztu_dute_myanmarko_militarren_aurka_kolpe_osteko_delituengatik.htm Wed, 25 Jan 2023 00:00:00 +0100 Ander Perez Zala https://www.berria.eus/paperekoa/1877/014/001/2023-01-25/kereila_bat_aurkeztu_dute_myanmarko_militarren_aurka_kolpe_osteko_delituengatik.htm
«Salaketa honek ebidentzia berriak aurkezten ditu, zera frogatzen dutenak: Myanmarko armadak sistematikoki hil, bortxatu, torturatu, kartzelatu eta desagerrarazi duela jendea, bestelako hainbat ekintza ere egin dituela, eta horiek genozidiotzat, gizateriaren kontrako krimentzat eta gerra krimentzat jo daitezkeela, Alemaniako legedia urratzen baitute», azaldu zuen atzo Matthew Smithek, Fortify Rightseko zuzendari exekutiboak, erabakiaren berri emateko agerraldian —iragan astean aurkeztu zuten kereila—.

Salatzaileen asmoa da Alemaniak justizia unibertsalaren kontzeptua erabiltzea; hau da, jatorrizkoa ez den herrialde batean ikertzea eta epaitzea gerra krimenez akusaturikoak. Iazko urtarrilean, esaterako, hori bera erabili zuen tortura leporatu zioten Siriako armadako goi buruzagi bat zigortzeko; eta, lehenago, gauza bera egin zuen Estatu Islamikoko jihadistekin, yazidi komunitatearen kontra egindako krimenengatik.

Horregatik, Myanmarkoaren kasuan, Smithek uste du Alemaniak «serioski» hartuko duela haien kereila ere. «Kontuan harturik Myanmarko junta militarra erregimen terrorista bat eta paria global bat dela, ez dugu espero oztopo politiko nabarmenik kasu honen inguruan ikerketa bat irekitzeko orduan», adierazi zuen.

Eta, haren arabera, bide judiziala Alemanian abiatu izanak arrazoi bat du: NBE Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluak uko egin ziola militarren kontrako salaketa Nazioarteko Zigor Auzitegira eramateari, nahiz eta joan den martxoan UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak txosten bat aurkeztu zuen esanez junta militarrak sistematikoki urratzen dituela giza eskubideak.

Bizirik atera diren zibilei egindako elkarrizketak, filtraturiko dokumentuak, desertatu duten Myanmarko soldaduek eta poliziek emandako informazioa, eta NBEk eta beste hainbat erakundek egindako ikerketen edukiak biltzen ditu Alemanian aurkezturiko kereilak.

Salatzaileetako bat 35 urteko emakume bat da. Komunikatu batean atzo adierazi zuenez, Myanmarko junta militarra jotzen du senarraren desagertzearen erruduntzat: «Oraindik haserre nago soldaduekin. Ez gaituzte pertsona gisa hartzen; animalia edo objektu gisa ikusten gaituzte». Kereila aurkeztu duten beste zibiletako batek herrialdetik ihes egin behar izan zuen, eta Alemanian bizi da egun; haren iritziz, Myanmarko armadaren «inpunitatea amaiarazteko garaia» da.

Beste salatzaile batek esan zuen atzo rohingya etniakoa dela, eta, besteak beste, ikusi zuela militar batzuek nola bortxatu zuten bere senide bat. «50 urte dira Myanmarko Gobernua eta armada komunitate rohingya desagerrarazten saiatu direla. Emakume rohingya gisara, justizia nahi dute genozidioagatik, berriz gerta ez dadin», esan zuen komunikatu baten bitartez. Kereila aurkeztu duten hamasei zibiletako zortzi etnia musulman horretakoak dira.

Ikertuz gero, hirugarrena

Alemaniako Fiskaltzak ikerketa bat abiatuko balu, Myanmarko armadaren kontrako hirugarrena izango litzateke, eta lehena estatu kolpearen osteko gertakariengatik; oraingoz, Nazioarteko Justizia Auzitegia militar horiek ikertzen ari da rohingyen kontrako ustezko genozidioagatik, eta Nazioarteko Zigor Auzitegia eta Argentina, etnia musulman horren kontrako hainbat deliturengatik —besteak beste, gerra krimenengatik—.

Hain justu, armadaren estatu kolpearen bigarren urteurrenerako egun gutxi falta diren honetan eman dute kereilaren berri. AAPP Preso Politikoei Laguntzeko Elkartearen arabera, militarrek gutxienez 2.750 lagun hil dituzte 2021eko otsailetik, eta beste 17.400 pertsona atxilotu dituzte.

Estatu kolpearen aurretik agintean zeuden politikari askori ere jazarri zaizkie. Aung San Suu Kyi Myanmarko Estatu kontseilari kargugabetu eta 1991ko Bakearen Nobel sariduna, esaterako, 33 urteko kartzelaldira zigortu dute, ustelkeria leporatuta.

Egun, Min Aung Hlaing jenerala da junta militarreko buruzagia. Hilabeteek aurrera egin ahala, geroz eta handiagoa izan da oposizioaren kontrako errepresioa, eta, horren aurrean, zibilek milizia armatuak eratu dituzte, eta kargugabeturiko diputatuek gobernu paralelo bat osatu dute, erbestean.]]>
<![CDATA[«Inflazioaren pandemia» Zeelanda Berriko agintari hautatuaren lehentasun]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/011/001/2023-01-24/inflazioaren_pandemia_zeelanda_berriko_agintari_hautatuaren_lehentasun.htm Tue, 24 Jan 2023 00:00:00 +0100 Ander Perez Zala https://www.berria.eus/paperekoa/1857/011/001/2023-01-24/inflazioaren_pandemia_zeelanda_berriko_agintari_hautatuaren_lehentasun.htm
Horren seinale, Hipkinsek bihar hartuko du gobernuburu kargua, eta ez otsailaren 7an, Ardernek dimisioaren berri ematean azaldu zuen modura. Badirudi lehen ministro hautatuak trantsizio azkarra nahi duela, ahalik eta azkarrena hasteko lanean kargu berrian; Hipkinsek, behintzat, badu esperientzia gobernuan, 2017tik hona Hezkuntza, Osasun eta Polizia ministro izan baita, besteak beste —parlamentuko diputatu ere bada, 2008tik—.

Hain justu, herenegun, agintaldiaren norabideari buruzko azalpenak ematean, lehen ministro berriak esan zuen Zeelanda Berriak «buruzagitza sendo eta egonkorra» izan duela Ardernekin, eta herritarrek «hori ikusiko» dutela etzitik aurrera ere. «Bizibidea ateratzeari buruzko auzietako batzuetan jarri behar dugu arreta; tartean, bizitzaren kostua eta inflazioaren pandemia globalaren efektuak. Gure baliabideak diferentziarik handiena eragingo duten gauzetan jarri, horixe da egin behar duguna».

Ardernek ostegunean jakinarazi zuen gobernuburu kargua utziko zuela, argudiatuta boterean egin dituen sei urteak «neketsuak» eta «oso zailak» izan direla. Karisma eta ospe handiko politikaria da, baina mehatxu asko jaso ditu bere agintaldian, eta, iradoki zuenez, hori ere izan da lehen ministro izateari uzteko arrazoietako bat. Haren ordezkoa afera horri buruz ere mintzatu zen herenegun, adierazi baitzuen «gorrotagarriak» izan direla karguan haren aurretik egondakoaren kontrako abusuak.

«Ikusi dut hedabideek zer arreta jarri duten haren [Ardernen] bizitza pertsonalean. Nire bi haurrak eta familia arretagunetik kanpo utzi nahi ditut. [Mehatxuek] Ez gaituzte ordezkatzen herrialde gisara», argudiatu zuen Hipkinsek.

Sepuloniren soslaia

Lehen ministro hautatuak ez du oraindik xehetasun handirik eman bere gobernuaren osaketari buruz. Hori bai, herenegun bertan jakinarazi zuen zein izango den lehen ministrordea: Carmel Sepuloni, egun Arte, Kultura eta Garapen Sozialeko ministro dena. Izendapen horrekin, lehen aldiz, Pazifikoko indigenen ondorengo den politikari bat izango da Zeelanda Berriko gobernuburuorde.

Sepulonik esan zuen «harro» dagoela «samoarra, tongatarra eta Zeelanda Berriko europarra» izateaz, eta jakitun dagoela «ondare nahasiko belaunaldi zeelandaberritar asko» ordezkatzen dituela.]]>
<![CDATA[Zeelanda Berriko lehen ministro hautatuak «inflazioaren pandemiari» aurre egitea izango du lehentasun]]> https://www.berria.eus/albisteak/223462/zeelanda_berriko_lehen_ministro_hautatuak_laquoinflazioaren_pandemiariraquo_aurre_egitea_izango_du_lehentasun.htm Mon, 23 Jan 2023 17:05:54 +0100 Ander Perez Zala https://www.berria.eus/albisteak/223462/zeelanda_berriko_lehen_ministro_hautatuak_laquoinflazioaren_pandemiariraquo_aurre_egitea_izango_du_lehentasun.htm Jacinda Ardernen dimisioaren ondoren, Zeelanda Berriko Alderdi Laboristak atzo aukeratu zuen haren ordezkoa, eta ez zen sorpresarik izan, Hipkins izan baitzen hautagaitza aurkeztu zuen bakarra, haren inguruan dagoen adostasunaren erakusle. Iraganean izandako barne zatiketak atzean utzi nahi izan dituzte laboristek, eta, Ardernekin 2017an gertatu bezala, oraingoan ere agintearen eskualdatze azkarra, lasaia eta irmoa egin dute. Horren erakusle ere bada Hipkinsek etzi hartuko duela gobernuburu kargua, eta ez otsailaren 7an, Ardernek dimisioaren berri ematean azaldu zuen modura. Badirudi lehen ministro hautatuak trantsizio azkarra nahi duela, ahalik eta azkarrena hasteko lanean kargu berrian; Hipkinsek, behintzat, badu esperientzia gobernuan, 2017tik ona, besteak beste, Hezkuntza, Osasun eta Polizia ministro izan baita -2008tik da diputatu parlamentuan-. Hain justu, bere agintaldiaren norabideari buruzko azalpenak ematean, lehen ministro berriak esan zuen, atzo, Zeelanda Berriak «buruzagitza sendo eta egonkor bat» izan duela Ardernekin, eta etzitik aurrera ere «hori ikusiko» dutela herritarrek. «Bizibidea ateratzeari buruzko auzietako batzuetan jarri behar dugu arreta; tartean, bizitzaren kostua, eta inflazioaren pandemia globalaren efektuak. Egin behar duguna da gure baliabideak jarri diferentziarik handiena eragingo duten gauzetan». Ardernek iragan ostegunean jakinarazi zuen gobernuburu kargua utziko duela, boterean egin dituen sei urteak «neketsuak» eta «oso zailak» izan direla argudiatuta. Karisma eta ospe handiko politikaria da, baina haren agintaldian mehatxu asko jaso ditu, eta, iradoki zuenez, hori ere izan da lehen ministro postua uzteko arrazoietako bat. Haren ordezkoak afera horri buruzko hitzak ere izan zituen, atzo, adierazi baitzuen «gorrotagarriak» izan direla karguan bere aurrekoaren kontrako abusuak. «Ikusi dut hedabideek zer arreta jarri duten haren [Ardernen] bizitza pertsonalean. Nire bi haurrak eta familia arreta gunetik kanpo utzi nahi ditut. [Mehatxuek] Ez gaituzte ordezkatzen herrialde gisara», argudiatu zuen Hipkinsek. Pazifikoko jatorria duen politikari bat, gobernuburuorde Lehen ministro hautatuak ez du oraindik bere gobernuaren osaketari buruzko xehetasun handirik eman. Hori bai, atzo bertan jakinarazi zuen zein izango den lehen ministrordea: Carmel Sepuloni, egun Garapen Sozial, Arte eta Kultura ministro dena. Izendapen horrekin, lehen aldiz, Pazifikoko jatorria duen politikari batek hartuko du Zeelanda Berriko gobernuburuorde kargua. Sepulonik esan zuen «harro» dagoela «samoarra, tongatarra eta Zeelanda Berriko europarra» izateaz, eta jakitun dagoela «ondare nahasiko belaunaldi zeelandaberritar asko» ordezkatzen dituela. «Lehen ministrorde gisa, arreta jarria izaten jarraituko dute gure komunitateak eta whanau [familia] eta Aotearoa [Zeelanda Berria] laguntzen», adierazi zuen, atzo, Sepulonik. Ardernek eta Hipkinsek ospe handia duten arren, Alderdi Laboristak behera egin du inkestetan, eta oposizioko Alderdi Nazionala du aurretik. Gobernu berriaz, Christopher Luxon oposizioburuak Morning Report irratsaioari esan dio, gaur, laboristen buruzagitza berria «betiko gauza bera» dela, eta agintean dagoen alderdiak ez dakiela zeintzuk diren herritarren lehentasunak eta kezkak. Parlamenturako hauteskundeak urriaren 14an egingo dituzte.]]> <![CDATA[Londresek ez du Ipar Irlandako hauteskundeetara deituko, oraingoz]]> https://www.berria.eus/albisteak/223384/londresek_ez_du_ipar_irlandako_hauteskundeetara_deituko_oraingoz.htm Fri, 20 Jan 2023 15:42:47 +0100 Ander Perez Zala https://www.berria.eus/albisteak/223384/londresek_ez_du_ipar_irlandako_hauteskundeetara_deituko_oraingoz.htm DUPeko Paul Givanek dimisioa eman zuen lehen ministro karguan, protokoloaren inguruko desadostasunak argudiatuta -Ipar Irlandaren eta Britainia Handiaren artean «muga bat» sortu duela esaten dute-; gerora, maiatzaren 5ean, Asanblearako hauteskundeak egin zituzten, eta, lehen aldiz, alderdi errepublikano batek lortu zuen ordezkaritzarik handiena, Sinn Feinek. Eta, beraz, lehen ministroaren kargua izateko eskubidea. Emaitza horiek beste arrazoi bat izan dira DUPentzat gobernabidea blokeatzeko, lehen aldiz gobernuburuorde postua dagokiolako, eta ez gobernuburuarena. Horretaz, Sinn Feineko presidente Mary Lou MacDonaldek atzo esan zuen alderdi unionistak «iraganean zuena» nahi duela, baina hori gaur egun ez dela «posible». Michelle O’Neill alderdiko presidenteordeak, berriz, adierazi zuen «onartezina eta bidegabea» dela «alderdi bat erakundeen funtzionamendua» blokeatzen aritzea.]]> <![CDATA[Pazifikoko irlek Japoniari eskatu diote atzeratu dezala ur kutsatua isurtzea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1840/015/001/2023-01-19/pazifikoko_irlek_japoniari_eskatu_diote_atzeratu_dezala_ur_kutsatua_isurtzea.htm Thu, 19 Jan 2023 00:00:00 +0100 Ander Perez Zala https://www.berria.eus/paperekoa/1840/015/001/2023-01-19/pazifikoko_irlek_japoniari_eskatu_diote_atzeratu_dezala_ur_kutsatua_isurtzea.htm
PIFeko herrialdeetako asko oraindik borrokan ari dira XX. mendean Ozeano Barean —AEBek eta Frantziak, adibidez— egin zituzten proba nuklearrek eragindako arazoak eta ondorioak konpontzeko, eta, beraz, uste dute Japoniaren planak are gehiago okertuko lukeela egungo egoera. Tokioren operazioak arrantza sektorean izango lukeen eragina da kezka iturri nagusia, irla horietako askoren ekonomiaren oinarri baita.

«Gure eskualdeak jarrera irmoa du: ez da isurketarik izan behar alde guztiek egiaztatzen duten arte hori egitea segurua dela», esan zuen, atzo, PIFeko idazkari nagusi Henry Punak, auzi horretaz egin duten mintegi birtual baten ondoren.

Fukushimako zentraleko ura hondakin erradioaktiboz kutsatua dago, erreaktoreak hozteko eta instalazio nuklearren barruan iragazteko erabili baita; zehazki, edukiontzietan 1,29 milioi metro kubiko inguru daude pilatuta, 2011ko lurrikarak eta tsunamiak hondatutako instalazio atomiko batzuen barruan.

Japoniako Gobernuak iragan ostiralean berretsi zuen, hain zuzen, zentral nuklearreko biltegietan jasotako ur kutsatua Ozeano Barera isuriko zuela. Tokiok ez zuen esan zehazki noiz, baina adierazi zuen aurtengo «udaberri eta uda bitartean» egingo dutela operazio hori; berez, datorren apirilean isurtzea aurreikusi zuten, baina atzeratu egin behar izan dute, itsaspeko tunel bat egiteko lanak moteldu egin direlako. Tunel hori erabiliko dute Fukushimako ura itsasora botatzeko, lurretik kilometro batera.

IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundea gainbegiratzen ari da ur kutsatuaren isurketa plana, itsasora isuri aurretik urak dituen elementu erradioaktibo gehienak kentzeko, eta, adierazi duenez, Japoniako Gobernuaren planak nazioarteko estandarrak errespetatzen ditu, eta ez dio «kalterik eragingo ingurumenari».

PIFen bertsioa

PIFek eraturiko lantalde batek, aldiz, beste bertsio bat du. Erakunde horren mintegi birtualean, lantaldeko Ken Buesselerrek azaldu zuen, atzo, Tokiori bere asmoak berriz aztertzeko eskatu diotela: «Erradioaktibitatea mareen eta ur-lasterren bidez mugitzen da ozeanoan, eta bada arrainak kutsatzeko arriskua».

Hortaz, Japoniari erreferentzia eginez PIFeko idazkari nagusiak esan zuenez, «eragotzi egin behar» dituzte «besteek eragindako kutsadura nuklearreko hondamendi larri batera bideratuko edo desbideratuko» dituzten «ekintzak».

Tokioren planak inguruko herrialdeen eta nazioarteko gobernuz kanpoko erakundeen kezka eta kritikak ere eragin ditu hasiera-hasieratik; Txina eta Hego Korea, esaterako, presio egiten aritu dira operazio horren kontra, baita Greenpeace ere.]]>
<![CDATA[Pazifikoko irlek Japoniari eskatu diote atzeratu dezala Fukushimako ur kutsatuaren isurketa]]> https://www.berria.eus/albisteak/223279/pazifikoko_irlek_japoniari_eskatu_diote_atzeratu_dezala_fukushimako_ur_kutsatuaren_isurketa.htm Wed, 18 Jan 2023 12:12:54 +0100 Ander Perez Zala https://www.berria.eus/albisteak/223279/pazifikoko_irlek_japoniari_eskatu_diote_atzeratu_dezala_fukushimako_ur_kutsatuaren_isurketa.htm <![CDATA[Errusiaren eta Bielorrusiaren ariketa militar bateratuek kezka eragin dute]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/014/001/2023-01-17/errusiaren_eta_bielorrusiaren_ariketa_militar_bateratuek_kezka_eragin_dute.htm Tue, 17 Jan 2023 00:00:00 +0100 Ander Perez Zala https://www.berria.eus/paperekoa/1877/014/001/2023-01-17/errusiaren_eta_bielorrusiaren_ariketa_militar_bateratuek_kezka_eragin_dute.htm
Aleksandr Lukaxenko Bielorrusiako estatuburuak urriaren 10ean jakinarazi zuen eskualdeko batasun militar bat osatu zutela Errusiarekin batera, eta talde hori da egunotan ariketak egingo dituena. Zehazki, aireko indarren txanda da orain, eta, Minskek atzo nabarmendu zuenez, zera egingo dute: «Lurreratze taktikoa, zama ematea eta zaurituak ebakuatzearen itxura bat». Horrez gain, bi herrialdeetako hegazkinek elkarrekin patruilatuko dute muga, eta lurreko tropei laguntza emateko ariketak egingo dituzte.

Bielorrusiako Defentsa Ministerioaren arabera, asteotako maniobren helburua da bi armaden arteko «bateragarritasun operatiboa handitzea», «erabat defentsiboak» diren ariketa horien bitartez. Hori bai, herrialde horretako Segurtasun Kontseiluaren idazkari Pavel Muraveikok atzo azaldu zuenez, Ukrainako mugako egoera «ez da oso lasaia», eta «nahikoa indar eta baliabide» dute «edonolako erasoei edo mehatxu terroristei» erantzuteko.

Hilabeteotan, Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak hainbatetan ohartarazi du Bielorrusia ere gerran sar daitekeela, baina bai Minskek eta bai Moskuk ukatu egin dute aukera hori. Are, Kremlinek behin eta berriz adierazi du Putinek ez diola eskatu Lukaxenkori protagonismo handiagoa izateko Ukrainaren inbasioaren aferan, eta, orain arte, Bielorrusiak esan du ez dela gerran sartuko.

Moskuk eta Minskek iragan urtean ere egin zituzten ariketa militar bateratuak, eta, Putinek esandakoaren arabera, Errusiako tropak iazko otsailaren 20an ziren Bielorrusiatik joatekoak. Baina ez da halakorik gertatu, eta harrezkeroztik daude Ukrainaren iparraldeko herrialdean.

Donetsken, berriz, kontrako bertsioak helarazi dituzte Kievek eta Moskuk, eskualde horretako Soledarri buruz aritzeko orduan. Errusiak esan du hiri horren kontrola duela, baina Hanna Maliar Ukrainako Defentsa ministrordeak atzo esan zuen ezetz, ez dela egia, eta oraindik Moskuren indarren aurka ari direla.

«Sinple esanda: borrokan ari dira oraindik», idatzi zuen Maliarrek Telegram sare sozialean.]]>
<![CDATA[Ukrainan eta Mendebaldean kezka eragin dute Bielorrusiaren eta Errusiaren ariketa militar bateratuek]]> https://www.berria.eus/albisteak/223187/ukrainan_eta_mendebaldean_kezka_eragin_dute_bielorrusiaren_eta_errusiaren_ariketa_militar_bateratuek.htm Mon, 16 Jan 2023 16:34:59 +0100 Ander Perez Zala https://www.berria.eus/albisteak/223187/ukrainan_eta_mendebaldean_kezka_eragin_dute_bielorrusiaren_eta_errusiaren_ariketa_militar_bateratuek.htm <![CDATA[Palestinako banderak eremu publikoetatik kentzeko agindu du Israelgo Segurtasun ministroak]]> https://www.berria.eus/albisteak/222912/palestinako_banderak_eremu_publikoetatik_kentzeko_agindu_du_israelgo_segurtasun_ministroak.htm Mon, 09 Jan 2023 15:30:32 +0100 Ander Perez Zala https://www.berria.eus/albisteak/222912/palestinako_banderak_eremu_publikoetatik_kentzeko_agindu_du_israelgo_segurtasun_ministroak.htm koalizio gobernu berriaren agendaren parte da hori legez debekatzea. Ben-Gvirrentzat, «Palestinako bandera erakustea terrorismo mota bat» da; iragan astean bertan haserre agertu zen horrengatik, 40 urtez espetxean izan den ekintzaile palestinar baten askapena ospatzeko egin zuten ekitaldian bandera horiek erabili baitzituzten. Israelgo Segurtasun ministroa festa hori debekatzen saiatu zen, baina azkenean ez zuen lortu, eta, beraz, Poliziak ez zuen ospakizuna debekatu. Ben-Gvir haserretu egin zen, eta zera esan zuen afera horretaz: «Legea urratzen dutenek bandera terroristak erabiltzea, eta terrorismoa babestea eta bultzatzea; hori ezin daiteke egin. Adierazpen askatasunak ez du babesten terrorista batekin identifikatzea eta Israelgo armadako soldaduei kalteak eragitea». Berez, Israelgo Polizia komisario Kobi Xabtaik badu eskumena banderen eskegitzea debekatzeko, betiere «ordena publikoa urratzeko arrisku handia» baldin badago, fiskal nagusiak zehazturiko irizpideen arabera. Hori bai, orain arte, barrutietako Polizia komisarioek zuten azken hitza, eta, horren eraginez, kargudun bakoitzak modu batera edo bestera interpretatzen du legedia; kasurako, Jerusalemgo protestetan debekatu izan dituzte, baina Tel Aviven, ez. Testuinguru horretan, Israelgo Segurtasun ministroak erabaki du Palestinako banderak debekatzeko agindua ematea, nahiz eta, Israelgo hedabideen arabera, segurtasun indarrek zalantzak dituzten horren inguruan, legez ez baitago debekurik. Iaz, Palestinako banderak ez konfiskatzera deitu zuen aurreko gobernuko Segurtasun Publikorako ministro Omer Bal-Levek, «ezohiko kasuetan» izan ezik: ordena publikorako berehalako mehatxu zirenean. Blinken Israelera, hilabete amaieran Antony Blinken AEB Ameriketako Estatu Batuetako Estatu idazkaria Israelen izango da hilabete amaieran, koalizio gobernu berriarekin hitz egiteko. Batez ere, asteotan palestinarrekin izandako polemikez, Yediot Ahronot egunkariaren arabera. Blinkenek gogor kritikatu zuen Ben-Gvirrek iragan astean Meskiten Zelaigunera egindako bisita, eta kezka agertu du Tel Avivek PANei ezarritako zigorrengatik ere: «Israelgo Gobernua bere politikengatik epaituko dut, ez izen-abizenengatik». Azken afera horretaz, PANeko lehen ministro Mohammad Xtayyehk Haaretz egunkariari gaur esan dio zigorrek «PANen kolapsoa eragingo dutela». Haren arabera, Israelgo aurreko gobernuek lan egin dute «bi estatuen irtenbidea ezabatzeko», baina oraingoa «PAN beraren kontra ari da borrokan». Erakunde horren eskariaren ondoren, Nazioarteko Justizia Auzitegiak ikerketa bat abiatuko du okupaturiko lurraldeetako kokagune juduen legezkotasun argitzeko, eta badirudi eskari hori egiteagatik onartu zituela Tel Avivek, iragan ostiralean, PANen kontrako zigorrak.]]>