<![CDATA[Andoni Egaña | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 20 Apr 2019 06:48:01 +0200 hourly 1 <![CDATA[Andoni Egaña | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Gurpilak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/015/001/2019-04-19/gurpilak.htm Fri, 19 Apr 2019 00:00:00 +0200 Andoni Egaña https://www.berria.eus/paperekoa/1881/015/001/2019-04-19/gurpilak.htm
«Bidaiatzea gustuko al duzu?» zen ditxosozko itauna. Eta ez nion egia egiarik erantzun. Esan nezakeen baietz, gustatzen zaidala niretzat ezohiko lekuak direnak ezagutzea, bertakoen bizimoduaren berri izatea, eguneroko martxan etenaldi bat egitea, zinemaren bidez etxeko bihurtu zaizkigun urrutiko gauzak bertatik bertara ikusi ahal izatea, munduaren beste puntan ezagun batekin topo egin eta gero bueltan kasualitatearen handia kontatu ahal izatea...

Hori hala izanik ere, bidaiatzea hain gustuko izateak eta atsegin hori hain jakintzat emateak sortzen dit zer pentsatua. Asteazken-ostegun santu egunez, balkoira irten beharrik gabe sumatu ditut gure herrira datozenak. Izan ere, bidaiariek, turistek edo dena delakoek —komenentziara hartuko du bakoitzak bere burua—, lekuen hotsak ere mudatu egiten dituzte, tarra-tarra-tarra, maleten gurpil soinuaz.]]>
<![CDATA[Energia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/016/001/2019-04-18/energia.htm Thu, 18 Apr 2019 00:00:00 +0200 Andoni Egaña https://www.berria.eus/paperekoa/1881/016/001/2019-04-18/energia.htm
Norbere ahotsa oso gauza serioa da. Hasieran ez duzu gustuko izango. Ez dut pertsona bakar bat ezagutzen estreinakoz bere ahotsa magnetofoi batean grabaturik entzun eta gorroto izan ez duenik. Zure ahotsa moldatzen eta maitatzen ikasiko duzu gerora. Ohartuko zara huraxe duzula ingururako sarbide. Hark laguntzen dizula nahi duzun hura lortzen. Hura dela zure ezaugarri behinenetarikoa. Zeure-zeurerik zerbait baduzu, ahotsa dela.

Iberdrolaren mezua iritsi zait posta elektronikora. «Zure ahotsa gure energia da». Eta horixe bai ezetz! Nire ahotsa nirea da. Noiz-nola neuk ikusiko dut, baina utzi nire ahotsa neure energia izan dadin! Nork eta zuek, ez nauzue horrelako esaldiekin limurtuko. Ahotsa energia eta energia ahots segi beharko dut luzaroan, besteak beste, zuen fakturak ordaindu ahal izateko.]]>
<![CDATA[Sutea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/017/001/2019-04-17/sutea.htm Wed, 17 Apr 2019 00:00:00 +0200 Andoni Egaña https://www.berria.eus/paperekoa/1881/017/001/2019-04-17/sutea.htm
Gaztetxo bat hurbildu zitzaigun sakelakoa eskuan. Eta beste bat... Eta beste bat ere arrimatu zen. Parisko Notre Dame katedrala ageri zen sutan sakelakoen pantailan. Onintzak baietz esan zien, zerbait entzun zuela irratiz azken partean. Aztoratzeko modukoak ziren irudiak eta hala geratu nintzen une labur batez. Gero, azti, azkar-usteko, segituan etorri nintzen nire onera. Bideo montaje baten itxura osoa zuten irudiek; haurrak Iparraldekoak ziren eta Notre Dameren hautua ez zen kasualitatez egina; Onintza adarjotzaile fina da; nik ez dut sakelakorik eta haiek badakite ez dudala... Ziria sartu nahi zidaten gero afalondoan sutearen inguruko gairen bat ipini eta hanka hondoraino sar nezan. Ukondoak tinkatuta eta belarriak tenteturik afaldu nuen. Badaezpada.

Ez zen horrelakorik. Baina onartuko didazue hitz eta irudi manipulatuen garaiotan, errezeloak, asko ere ez direla aski.]]>
<![CDATA[Saltxitxak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/019/001/2019-04-16/saltxitxak.htm Tue, 16 Apr 2019 00:00:00 +0200 Andoni Egaña https://www.berria.eus/paperekoa/1881/019/001/2019-04-16/saltxitxak.htm
Gutxitan adinako zatiketa azaldu du Espainian eskuinak azken boladan, eta horrek ideien eztabaidaren arrazoi klasikoa bera zalantzan ipintzen du. Baina gogor ari dira zaunka. Eta gainerako alderdiek argi sumatu dute zein den estrategiarik egokiena. Bati baino gehiagori entzun diogu: «Mamua dator. Mamitu ez dadin, guri eman botoa. Inork baino hobeto geraraziko ditugu». Eta onar dezagun arrazoirik ez zaiela falta…

Kanpainan, bakoitza bere burua bista-bistan ipintzen ahalegintzen den sasoi honetan, Jorge Luis Borgesek bota zuena datorkit gogora : «Nik proposatuko nuke politikariak pertsona publiko ez izatea». Eta ez daukat ahaztua Otto Von Bismarkek esan zuen hura ere: «Legeak eta saltxitxak antzekoak dira. Ia hobe da nola egiten diren ez ikusita». Bigarren esalditik hurbilago gaude lehenengotik baino. Tamalez.]]>
<![CDATA[Pedalak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1928/029/001/2019-04-14/pedalak.htm Sun, 14 Apr 2019 00:00:00 +0200 Andoni Egaña https://www.berria.eus/paperekoa/1928/029/001/2019-04-14/pedalak.htm
Hauteskunde kanpainan gaude eta sekula baino lelo leloagoak helduko zaizkigu, beldurra eta asko harrapatu nahia tarteko. Egingo dugu geza ez du inork erabiliko, arerioak «eta orain arte zer egon zarete ba, ezer egin gabe?» erantzungo dion ikaraz. Orain ezdeusa ere arriskutsua izan daiteke, «eta lehen zergatik ez?» erantzungo baitio norbaitek. (PPk Ahora erabili zuen kanpaina hartan euskal belarriek barre egin zuten). Aurrera! gatzarik gabeak ere uzten du zirrikitu bat, norbaitek erantzun baitezake nora jakin ezean alferrik dela aurrera egitea. Gurekin hotzari inklusibitate eskasia aurpegiratuko diote…

Hitzak ekintza bihurtzen direnean are begi bistakoagoa izaten da nondik heldua. EAJ-PNVko hautagaiak bizikleta estatikoetan pedalei eragiten ikusi nituen une berean piztu zitzaidan ume begirada bihurria. Oso eskueran jarri zuten eta luzarora gabe ekin diote Bildutik: «Zer dabiltza hauek pedalei eragin eta eragin, inora ez joateko?».]]>
<![CDATA[Bizi]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/021/001/2019-04-13/bizi.htm Sat, 13 Apr 2019 00:00:00 +0200 Andoni Egaña https://www.berria.eus/paperekoa/1881/021/001/2019-04-13/bizi.htm Vive sencillo para que otros , sencillamente, puedan vivir» dio. Ondokoak daraman «duintasuna» larri eta gezago horrekin konformatu beharko dugu guk. BesteBi etxegabeen eta etxebizitza eskubidearen Bilboko plataformakoek egindako manifestazio bateko argazkian ikusi dut...

Etxegabe bat lo egiten zuen autoan hilik topatu zuten ostegunean Barakaldon. 30 urte zituen eta Caritasen jantokian egiten zituen otorduak. Plataformakoek salatu dutenez, udalak zenbait zerbitzu murriztu egin ditu eta etxegabeei zazpi egunez soilik uzten diete herriko udal aterpetxean lo egiten eta ezin dute hura berriz erabili hiru hilabete pasatu arte. Bilboko Udalak ere neguko aterpetxea itxi egin omen du. 90 loleku gutxiago aurrerantzean, hurrengo negua iritsi arte. Iristen bada.

Josu Goikoetxeari eskatu beharko diogu erakundeei azaltzeko neguak luzeak izan daitezkeela. Nik, bitartean, erdarazkoa baino emaitza zakarragoaz, ekarri dut esaldia gurera: «Bizi gutxienekoarekin, beste batzuk, gutxienez, bizi ahal izan daitezen».]]>
<![CDATA[Boteak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/024/001/2019-04-12/boteak.htm Fri, 12 Apr 2019 00:00:00 +0200 Andoni Egaña https://www.berria.eus/paperekoa/1881/024/001/2019-04-12/boteak.htm
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Komunitateko Presidentetzarako hautagaiak haur jaio gabea ere familiako partaidetzat hartzea proposatu berri du. Haurdunaldia hasten den unetik beretik da harentzat umea ume, eta familiakoek laguntza eta abantailak baliatu ahal izango dituzte ernaltze momentutik. Emakumeen borrokaren ondorioz lorturiko eskubideak diru-pizar batekin berdintzerik balego bezala mintzatu da. Eta ideia hori zer-nola zertzen den galdetu diotenean, ez dakiela, oraindik ez dutela ezer zehaztu baina pentsatuko dutela zerbait, erantzun du. Hare nagusi gorenak, Pablo Casadok, gutxieneko soldataren kopurua jaisteko asmoa azaldu du aldi berean. Esan zuenik ez zuela esan, esan du gero. Baina ekuazioa perfektua da: jaiogabe batzuei eman —bertakoei, paperak dituztenei, familia bat osatzen dutenei...— langile askori kentzen zaiena. Horrelakoa da eraiki nahi duten mundua.

Erretzen eta edaten segitzearena ez da hain burutazio aldrebesa. Badaezpada. Aldi berean gehiegi eta gutxiegi izan ez gaitezen.]]>
<![CDATA[Ikurrak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/019/001/2019-04-11/ikurrak.htm Thu, 11 Apr 2019 00:00:00 +0200 Andoni Egaña https://www.berria.eus/paperekoa/1881/019/001/2019-04-11/ikurrak.htm
Joan den astean eman dute Elias Querejetaren gidoi batean oinarrituriko Pedro Olearen La conspiración filma. 2012an burutua zegoen, baina hauteskundeak PPk irabazi ondoren, ez emititzea erabaki zuen telebista publikoa gidatzen ipini zutenak. Argudiaketa hausnartua eta intelektualki ongi zedarritua erabili zuen filma tiraderaren batean lizuntzen uzteko: «Potroetraino nago gerra zibilaz eta memoria historikoaz. Ez dugu gai horri dagokion ezer emango ni hemen nagoen bitartean».

Pelikulan kontatzen da Emilio Mola militar-buruak Espainiako gerra zibila eragingo zuen altxamendua nola hauspotu zuen Iruñetik. Azpijoko, espioi-lan, giro arre eta zoko usaineko ideien artean, detaile batek eman zidan atentzioa: Molari ez zitzaion axola gobernua hondoratu ondoren Errepublikaren banderarekin segitzea. Nafarroan derrigor adiskide behar zituen karlistek ezarri zioten altxamenduan parte hartzeko ezinbesteko baldintza. Hiru koloreko bandera bertan behera utzi eta biko betikoa berriz indarrean jartzea. Ikur huts gara. Ez dakit onerako edo txarrerako...]]>
<![CDATA[Pelma]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/019/001/2019-04-10/pelma.htm Wed, 10 Apr 2019 00:00:00 +0200 Andoni Egaña https://www.berria.eus/paperekoa/1881/019/001/2019-04-10/pelma.htm
XXI. mendea jo dugu eta pelma bere saltsan aurkitu da. Badu zer eskainia eta sekula baino salbide gehiago du. Ildo oro baliatzen ahaleginduko da. Etxe atariko buzoia ez ezik, sakelakoa, ordenagailua... bonbardatuko dizkizu. Hainbesteko erauntsiak babes sistemaren bat eskatzen zuela eta hor dugu Robinson zerrenda. Joan den astelehenetik aurrera baliabide gehiago eskaintzen omen du. Orain, non eta zer jaso nahi ez duzun xehatu omen daiteke. Erne! Pelmak ez du nolanahi etsiko. ]]>
<![CDATA[Mugak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/023/001/2019-04-09/mugak.htm Tue, 09 Apr 2019 00:00:00 +0200 Andoni Egaña https://www.berria.eus/paperekoa/1881/023/001/2019-04-09/mugak.htm
Mugarik gehienek, ordea, ez dute halako graziarik egiten. Gaur bertan izango dugu horren froga Euskal Herriko Itzulian. Abiatuko dira txirrindulariak Zumarragan eta Ertzaintza izango da trafikoaren gorabeheren arduradun ordubete pasatxoan. Lizarrusti gainetik hegoaldera jo ahala, Guardia Zibilak hartuko du lekukoa. Urtea joan eta urtea etorri, aldaketa horrek sortzen duen tirripi-tarrapak ongi baino hobeto islatzen du gure herriaren egoera. Pablo Casadok pentsatuko du bera agintean balego ez luketela poliziek lekukoa eman eta hartu ibili beharrik...

Zalantza bakarra daukat. Zein da euskaldunagoa, garai bateko bueltalpaisvasco edo orain ia el baserri adina zabaldu den la Itzulia? Eskerrak egunotan badabilen beste lekuko bat eskuz esku mugez gaindi!]]>
<![CDATA[Proiekzioa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1928/021/001/2019-04-07/proiekzioa.htm Sun, 07 Apr 2019 00:00:00 +0200 Andoni Egaña https://www.berria.eus/paperekoa/1928/021/001/2019-04-07/proiekzioa.htm
Eta poz-pozik agertu dira agintariren batzuk. Woody Allenen etorrerak eta filmak proiekzio handia emango omen diote hiriari. Lehengoaz gain, erakarmen handia izango omen du munduaren begietara. «Proiekzioa, zertarako?», pentsatuko du hilean mila euro doi-doi irabazten dituen langile donostiarrak. Garaje-marra bat alokatu behar izan du hiritik kanpo dagoen lantokitik bueltan, etxe inguruan aparkatzeko tokirik inon aurkitzen ez duelako. Beti bada festaren bat, saltsaren bat, ekitaldiren bat... hiriaren proiekziorako antolatua. Bere proiekzio bakarra da, lan ordutegia hobetzen badiote, garraio publikoan joan-etorriak egin ahal izatea eta, garaje-marran xahutzen duena aurreztuz, mortadelatik urdaiazpikorako jauzia ematea tarteka. York bada ere.]]>
<![CDATA[Ahulenak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/022/001/2019-04-06/ahulenak.htm Sat, 06 Apr 2019 00:00:00 +0200 Andoni Egaña https://www.berria.eus/paperekoa/1881/022/001/2019-04-06/ahulenak.htm
Gogora etorri zitzaidan erlijioak orain baino indar handiagoa zuen garai batean zabaldu zen esaldia: «Kontua ez da hil ondoren bizitzarik baden, hil aurretik baden baizik». Nolabait definitzen hasita, xelebrea iruditu zitzaidan ahulenez noiz eta haien heriotza orduan akordatzea politikari ezaguna. Ahulenez hainbesteko kezka badu, akorda zitekeen ume eta nerabe zirela heziketa publiko eta ona eskaintzeko garaian, gazte zirela independizatu ahal izateko moduko etxebizitza eskura jartzeko orduan, lan baldintza duinak izan zitzaten bizitzaren trontzogunean eta pentsio duinak behin lanetik erretiratzean.

Iritsiko da eutanasiari buruzko legea. Batzuentzat berandu. Besteren bizimoduak hain gutxi eta inoren biziak hainbeste ardura diela dioten horien erantzukizuna da berandutu izana. Eta bitartean, maitasuna eta begirunea baino azaldu ez duen jendea kartzela mehatxupean. Ahulenak horiek dira. Berdinduko gaituen legerik ez eta berdinduko gaituen lurrari buruzko erabakiak hartu beharrean aurkitu direnak.]]>
<![CDATA[Argazkia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/023/001/2019-04-05/argazkia.htm Fri, 05 Apr 2019 00:00:00 +0200 Andoni Egaña https://www.berria.eus/paperekoa/1881/023/001/2019-04-05/argazkia.htm
Begiek bai, ordea. «Euskadin ehiza bai» dioen pankarta baten atzean daude laurogei-ehunen bat lagun. Lehen lerroan, pankartari eusten, hamabi pertsona ageri dira. Eta hamabien artean bi emakumezko, aski gazteak. Ez dut beste emakumezkorik sumatu atzekoen artean. Irudikatzen dut argazkia atera aurreko sekuentzia: «Zuek etorri aurrera. Jarri hemen. Emakumezkoak behar ditugu». Ez zait arrotz suertatzen. Eta biak elkarren ondoan daude. Elkarren arrimuan.]]>
<![CDATA[Alderatu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/022/001/2019-04-04/alderatu.htm Thu, 04 Apr 2019 00:00:00 +0200 Andoni Egaña https://www.berria.eus/paperekoa/1881/022/001/2019-04-04/alderatu.htm
Hemezortzi urte joan dira, eta tximista-gau malapartatu batek ostu zidan informazioaren artean galduko zen hura ere. Lainoan egon ordez, laino artean galduak egongo dira hiru bertso haiek. Baionan amaitu zen Korrika eta Euskal Herriko Bertsozale Elkartea omendu zuten. Horregatik egokitu zitzaidan ohorea. Lekukoan zihoazen hiru bertsoak, eta euri erauntsi etengabea zar-zar-zar, paperak mela-mela eginda bukatu zuela dut gogoan. Ariketa polita litzateke orduan zer idatzi nuen asmatzen ahalegintzea. Eta egun idatziko nukeenarekin alderatzea... Eta bi diskurtsoen arteko aldeen arrazoiak xehetzea.

Orduan ere euskara zabaldu nahia izango zen oinarri. Baina ez dakit euskara ikasteak doan behar lukeela azpimarratzen genuen; ez dakit zehazki administrazioekiko zenbateko kriki-krakak zituzten herri-ekimenetik sorturiko taldeek garai hartan; ez dakit klika kontzeptua ulertu ere egingo zatekeen orduan, baina bai ahobizi eta belarriprest pentsatu gabe geneuzkala. Bagoaz. Bagabiltza. Korrika.]]>
<![CDATA[Eskuak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/022/001/2019-04-03/eskuak.htm Wed, 03 Apr 2019 00:00:00 +0200 Andoni Egaña https://www.berria.eus/paperekoa/1881/022/001/2019-04-03/eskuak.htm
Huskeria diruditenek esanahi handia izaten dute askotan. Orain laurogei urte dituen gizonezkoak ez zuen, salbuespenak salbuespen, seme-alaben ume-kotxerik hartu ere egiten. Hirurogeirekin hasi zen, bilobak izan zituenean. Eta orduan, bi eskuz heldu zion, konplexuak galduta zegoelako eta ez zelako bere buruaz gehiegi fio. Orain hirurogei urte dituen gizonezkoak hogeita hamarrekin heldu zion seme-alaben kotxeari. Baina aski berria zen kontua, eta esku bakarraz gidatzen zuen, ezaxola plantak eginez, lan nimiño hartarako ahalmena sobera zuela adierazi nahian edo berari maiz ez zegokion lan hartan behin-behinekoa zela azaltzeko asmoz. Orain baditu hirurogei urte eta bi eskuz heltzen dio, badaezpada, umeak, izan ere, ez baitira bereak. Orain hogeita hamar dituztenak bi eskuz eta sarri aritzen dira umea paseatzen...

Guraso baimen guztiak hamasei asteko bihurtu nahi ditu Jaurlaritzak udazken honetarako. Balkoiko behatzaile hau bat dator.]]>
<![CDATA[Berri zaharrak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/019/001/2019-04-02/berri_zaharrak.htm Tue, 02 Apr 2019 00:00:00 +0200 Andoni Egaña https://www.berria.eus/paperekoa/1881/019/001/2019-04-02/berri_zaharrak.htm
Erlatibizatzen erakusten zidan niri. Gertatzen den guziaren informazio erabateko eta lasterra izan gabe ere bizi daitekeela frogatzen zen etxetik kanpora ibilita. Ikasten zen, munduak bere martxari berdin-berdin eusten ziola norberak behatzaile izateari utzita ere. Internet iritsi zen gero.

Behin, astebete kanpoan eginda joan nintzen Xebastian Lizasorekin bertso-afari batera. Librean ari ginen. Halako batean doinua aldatu zuen, eta pertsona ezagun baten omenez hasi zen kantuan, hil izan balitz bezala. Ezustean harrapatu ninduen. Ez nekien. «Hil al da, ba?» galdetu nion, ahapeka, mikroa eskuz aldatzeko tarte laburrean. Baietz erantzun zidan, baina zalantza sumatu nion. Eta hilda balego bezala, baina ez oso hilda, segi nion. Eta ni dudan sumatzean berak ere atzera egin zuen, eta dexente berpiztu zuen hila bigarren bertsoan eta gero nik beste piztualdi bat eman nion eta... Hamar bertsoren buruan, hilda zegoena bizirik utzi genuen. Bizi zen. Eta bizi da.]]>
<![CDATA[Bizitza]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1928/024/001/2019-03-31/bizitza.htm Sun, 31 Mar 2019 00:00:00 +0100 Andoni Egaña https://www.berria.eus/paperekoa/1928/024/001/2019-03-31/bizitza.htm
Hogeitabost urte dira lehen Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia antolatu zutenetik. Mende laurdena Diegok bere kirol lorpen handiena lortu zuen Helsinkiko abuztu hartatik…

Eta askotan pentsatu izan dut guk ere baditugula geure-geureak diren erreferenteak. Forrest Gumpen «bizitza bonboi-kaxak bezalakoa da. Inoiz ez dakizu zer tokatuko zaizun» hura, ekar genezakeela geurera, galleten surtido-kaxetara, alegia. Itsasoan lan egindakoa zen Diego ere. Estatu Batuetako kostatik kostarako adinako tartea urtero korrika egina. Armadan, derrigorrezko soldadutzan, sumatu zuen Diegok ere atletismoa izan zezakeela bizitza-ipar. Hogeitabost urte dira Forrest Gump estreinatu zutela ere…]]>
<![CDATA[Haizea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/019/001/2019-03-30/haizea.htm Sat, 30 Mar 2019 00:00:00 +0100 Andoni Egaña https://www.berria.eus/paperekoa/1881/019/001/2019-03-30/haizea.htm
Nafarroako Parlamentuak legealdiko azken bilera egin du eta «agur ahairea» izan zuela aipatzen zuen berripaper honek, parlamentarien erdiek ez baitute jarraituko. Ate birakariena kontu ezaguna da politikan eta enpresan, baina horretara ez dira gutxi batzuk baino iristen. Beheraxeagokoei buruz, adiskide batek zioen nahiago zuela, bere txarrean, «huntzarena» egiten duena, «zizarearena» egiten duena baino. Horma sendo batera arrimatuta behetik gora egitea da huntzarena; lurrean arrastaka sigi-saga ibiltzea orain Garraio diputatu, alkategai gero, aholkulari hurrena eta Gizarte Ongizate buru azkenik zizarearena.

Ez dakit nik zer den hobea. Ez dut inoren zintzotasunik zalantzan jarri nahi. Haizea, huntza eta zizarea heldu zaizkit burura Nafarroako Parlamentarien erdiak badoazela jakitean. Haietako bat Kongresura omen doa. «Interesgarria da Madrilen Nafarroako interesak defendatzea» adierazi du. Orain lau, zortzi edo hamabi urte barne grina bertsuaz esango zuen: «Non defendituko ditut hobeto Nafarroako interesak bertatik bertara baino?». Eta segi... ]]>
<![CDATA[Zelaian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/015/001/2019-03-29/zelaian.htm Fri, 29 Mar 2019 00:00:00 +0100 Andoni Egaña https://www.berria.eus/paperekoa/1881/015/001/2019-03-29/zelaian.htm
Kokildua gogoratzen dut nire burua Klubeko aldagelan lehen entrenamendu haietara irten aurretik. Handia zen 15-16 urterekin han egotea, baina hizkuntzaz aldatu beharra, gogorra. Lagun eta ikastolakidez eskas, euskaraz zekitela nekien haiengana hurbiltzen nintzen, neurez, babes bila. Ez lagunek bezain dotore, baina ikasi nuen nik ere garrantzitsuena: iraintzen, aurkaria mehatxatzen, epaileari protesta egiten, lagunak animatzen... gazteleraz.

Soziolinguistika Klusterrak eta EHUk gaiari heldu diote, euskara eskolatik kalera igarotzeko zubitzat kirola hartuta. Interesgarria iruditzen zait, sumatzen baita hortan datzala hizkuntza biziberritzearen gako nagusienetakoa. Lurzoruak, kalean bistatuko bada, derrigorrezkoa du zelaitik ere pasatzea.]]>
<![CDATA[%]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/015/001/2019-03-28/.htm Thu, 28 Mar 2019 00:00:00 +0100 Andoni Egaña https://www.berria.eus/paperekoa/1881/015/001/2019-03-28/.htm
Ni mareatu egin naute aste honetan. Asteartez Pablo Iglesias sumatu nuen telebista elkarrizketa batean kataluniarren %80k independentzia nahi izango balu... tira... eskubidea luketela esanez. %75 aipatu zuen segidan elkarrizketatzaileak. Eta asteazken goizez Miquel Icetaren hitzekin gosaldu genuen: «Independentzia %65ek nahi badute, ahalbidetu beharko da». Joera ikusita, igande iluntzerako behar lukeen tokian ipiniko dute muga. Ez baitut sekula ulertu % 51 zergatik den aski eta gehiegi lehengo egoerari eusteko eta ezaski eta oso gutxi egoera aldarazteko.

Duela 55 urte, %54rekin lortu zuen Maltak independentzia. Denboran gertuago, Montenegrori %55ean jarri zion Europak langa. %55,5 lortuta independenteak dira...]]>