
Eutanasiaren Legearen zirriborro bat onartu dute Frantziako diputatuek
Andoni Imaz
Lehen urratsa egin dute Asanblea Nazionaleko batzorde batean. Hala ere, ez du ematen Frantziako Gobernuak aise legeztatuko duenik

400dik gorako tasa duten herriak itxiko ditu Jaurlaritzak
Andoni Imaz
Azken hamalau egunetan 100.000 biztanleko 400 kasu baino gehiago izan dituzten herri eta lurraldeetan itxiera perimetrala ezarriko dute. Tabernen eta jatetxeen barrualdean egoteko ordutegiak mugatuko dituzte leku horietan: 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era bakarrik egongo dira zabalik.
Euskaltzaindiak Lurraren Zientzien Oinarrizko Lexikoa argitaratu du, hiztegi teknikoa aberasteko asmoz
Andoni Imaz
1.609 sarrera jaso dituzte euskaraz, hiru erdaratako itzulpenekin: gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Hamahiru adituk osatutako talde batek landu ditu hitzak. Batzuei informazio osagarria eta adibideak gehitu dizkiete.
Sarraski baten gaineko hamaika doinu
Andoni Imaz
Martxoak 3 elkarteak sarraskiari buruzko abestiak bildu ditu 45. urteurrenean. Hogei kantu baino gehiagoko zerrenda bat osatu dute Lluis Llach, Gorka Knorr, Zarama eta Betagarriren lanekin, besteak beste.

Hiltzat jo dituzte K2n desagertutako hiru mendizaleak
Andoni Imaz
Juan Pablo Mohr txiletarra, Muhammad Ali Sadpara pakistandarra eta John Snorri islandiarra ostiral eguerdian ikusi zituzten azkenekoz eskalatzeko zatirik zailenean, Botila Lepoa deiturikoan. Said Sadpara espediziokideak adierazi du gorpuak aurkitzea dela orain erreskate operazioaren helburua.

Myanmarko armadak estatu kolpea eman du, eta agintea bereganatu
Andoni Imaz
Militarrek herrialdearen kontrola hartu dute, joan den azaroko hauteskundeetan «iruzurra» egin zutela argudiatuta. Gutxienez urtebete iraungo du larrialdi egoerak, eta ondoren egingo dituzte bozak

Myanmarko armadak estatu kolpea jo du, eta Aung San Suu Kyi liderra atzeman
Andoni Imaz
Militarrek herrialdearen kontrola hartu dute, joan den azaroko hauteskundeetan «iruzurra» egin zutela argudiatuta. Aung San Suu Kyiren NDL alderdiak herritarrei eskatu die ez daitezela matxinatu. Telebista publikoaren bidez adierazi du armadak larrialdi egoera ezarri duela urtebeterako.

Lisa Montgomery, AEBek 67 urtean exekutatu duten lehen emakumea
Andoni Imaz
Heriotza zigorra ezarri zioten 2004an, haurdun zegoen emakume bat hil eta haren fetua hartzea leporatuta. Abokatuak horren kontra agertu izan dira, argudiatuz abusuak jasan zituela umetatik eta arazo psikologikoak zituela.
Teatro giroko musika
Andoni Imaz
Ahotsenea gunean, Hatxek eta Peru Galbetek euren disko berriak aurkeztu dituzte zuzenean, besteak beste. Musikarekin agurtu dute Sormeneren lehen edizioa.
Ahotsa jarri eta ahotsa eman
Andoni Imaz
Hainbat literatur lan aurkeztu dituzte Sormenen; besteak beste, Miren Amurizaren eta Eider Eibarren Kokonutt, Yolanda Arrietaren Txokolãtegia eta 24 idazle gazteren Izotzetatik islatuak testu bilduma. Eñaut Elorrietaren kontzertu goxo batekin bukatu dute larunbateko egitaraua.