
Euskozenoa aurkeztu dute, «euskal nortasunaren adierazpen libreak» sustatzeko plataforma
Andoni Imaz
Euskalduntasunaren inguruko hausnarketa saioak antolatu dituzte, eta «interpretazio sortzaileak» adierazi, diziplina askotako artistekin lanean. Iruditeria berriak sortu nahi dituzte, «etorkizun posibleak irudikatzeko».

Gor diskoetxea itxiko dute udazkenean, Patxi Goñik erretiroa hartzean
Andoni Imaz
280 bat lan argitaratu dituzte 32 urtean; tartean, ibilbide oparoa egin duten musikari askoren lehen diskoak: Berri Txarrak, Ken Zazpi eta Zea Mays taldeenak, besteak beste.

Musika jaialdiak auzitan, Jon Urzelairen 'Su festak' saiakeran
Andoni Imaz
Musikaz ez ezik, «hiri eta nazio markez, turistifikazioaz eta folklorizazioaz» ere aritu da Urzelai, besteak beste, musika jaialdien fenomenoan sakontzeko. Susak argitaratu du.

Yo La Tengo: bareetan ozenenak, ozenetan bareenak
Andoni Imaz
Kalean da 'This Stupid World', Yo La Tengo hirukotearen disko berria: hamazazpigarrena. Gitarra zorroztuta, pasarte zaratatsuetan aritu dira berriro, umorerik galdu gabe. Bilbon aurkeztuko dute asteazkenean.

Zetak Martutenen: musika izpi bat itzalera
Andoni Imaz
Zetak taldeak kontzertu bat eman du Martuteneko espetxean, hango presoen aurrean. Abestiak ezagutzen zituztenak gustura aritu dira kantuan, eta beste asko ere dantzan jarri dituzte patioko frontoian. Gero eta ekitaldi gehiago egiten dituzte azken boladan, eta bide horri eutsi nahi diote presoek eta hezitzaileek.

«Filmatzeko prozesua eraldaketarako tresna bat da»
Andoni Imaz
Urresolak haur trans baten eta haren familiaren istorioa kontatu du '20.000 especies de abejas' filmean, ezagutu dituen esperientzietatik abiatuta. Etxeko harremanen bilakaera irudikatzeko modu bat landu du bidean.

Next Generation funtsak, ondarea berritzeko eta digitalizaziorako
Andoni Imaz
Sektorea egokitzeko jarri dute diru gehien, Zupiriak esan duenez, eta ondarerako ere bai:. Iruña-Veleia eta Getariako Zarautz jauregirako

Kaurismaki, Rohrwacher, Haynes eta Loach izango dira Cannesko lehian
Andoni Imaz
Erizeren Cerrar los ojos filma Cannes Premiere sailean emango dute, lehiaketatik kanpo. Andersonen, Kitanoren eta Hausnerren lan berriak ere erakutsiko dituzte.

Willis Drummond, Soulfly, Mice eta Habia taldeek ere joko dute EHZn
Andoni Imaz
AKts, Alarma Morea, Madmadmad eta Mandarine ere izango dira jaialdian, ekainaren 30etik uztailaren 2ra. Salgai daude hiru egunetako abonamenduak, 50 euroan.

Hitzen eraiste neurtua
Andoni Imaz
Anari Alberdik 'Demoliciones controladas' liburuan bildu ditu kantuetarako idatzitako hitz guztiak, euskaraz eta gaztelaniaz, Pepitas argitaletxearen bidez